AZPEITIA EZAGUTZEN Izan zirelako gara • Nora goaz?
5.
unitate didaktikoa
6.
unitate didaktikoa
AZPEITIA EZAGUTZEN Izan zirelako gara • Nora goaz?
• Argitaratzailea: Azpeitiko Udala (Hezkuntza Saila) • Egilea eta koordinazio lanak: Olatz Aranguren Juaristi • Ilustrazioak: Iban Izagirre Uranga • Diseinua: EREGI, Euskara eta Komunikazioa • Aholkularitza: HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoa • Argazkiak: 3. orrialdea. 1 eta 2 argazkiak. Azpeitiko Efemerideak. Uztarria Kultur Koordinakundea, 2003 urtea. 4. orrialdea. 5, 6 eta 7 argazkiak. Ihintza Agirretxe (Argazkilaria). Eregi, Euskara eta Komunikazioa. 6. orrialdea. 8 argazkia. Hots begi danbolinak blogetik hartutako argazkia. http://txemax3.blogspot.com.es/2014/02/zein-amezua-izan-zen-1886ko- organoaren.html 9 argazkia. Azpeitiko Efemerideak. Uztarria Kultur Koordinakundea, 2003 urtea. 7. orrialdea. 10 argazkia. Iraurgi Berritzen, Turismoa. 9. orrialdea. 11, 12 eta 13 argazkiak. Azpeitiko Efemerideak. Uztarria Kultur Koordinakundea, 2003 urtea. 14 argazkia. Leire Larrañaga. 10. orrialdea. 15 argazkia. Berria. 17 argazkia. Urola Kostako Hitza. 16 eta 18 argazkiak. Uztarria Komunikazio Taldea. 13. orrialdea. 19, 20 eta 21 argazkiak. Solakan baserria.
25 argazkia. Uztarria aldizkaria, 42 zenbakia. Uztarria Kultur Koordinakundea.
15. orrialdea. 28 argazkia. Ihintza Agirretxe (Argazkilaria). Azpeitiarrak Espainiako Gerran. Uztarria Kultur Koordinakundea, 2006 urtea. 23. orrialdea. 30 argazkia. Indalecio Ojanguren (Argazkilaria). Auñamendi Entziklopedia. 26. orrialdea. 32. Argazkia. Azpeitiko Argazki Elkarteak utzitako argazkia. 35 eta 36 argazkiak. Azpeitiko Efemerideak. Uztarria Kultur Koordinakundea, 2003 urtea.
37 argazkia. Xabier Arenas (Argazkilaria). Uztarria aldizkaria 66 zenbakia, 2006 urtea. Uztarria Kultur Koordinakundea. 38 argazkia. Iraurgi Berritzen, Turismoa. 39 argazkia. Imanol Eliasen Artxiboa. 40 argazkia. Iban Eizagirrek utzitako argazkia.
41 argazkia. Azpeitiarrak Espainiako Gerran. Uztarria Kultur Koordinakundea, 2006 urtea.
42 argazkia. Burnibidearen Euskal Museoak utzitako argazkia. Argazkilaria, Vicente Crespo Franco.
31. orrialdea. 43 argazkia. Olatz Aranguren. 32. orrialdea. 44 argazkia. Julian Arzamendi familiaren artxiboa.
46 argazkia. Imanol Eliasen Artxiboa.
47 argazkia. Ane Leturiariak utzitako argazkia.
48 eta 50 argazkiak. Uztarria aldizkaria. 42 zenbakia, 2003 urtea. Uztarria Kultur Koordinakundea.
49 argazkia. Uztarria aldizkaria. 65 zenbakia, 2005 urtea. Uztarria Kultur Koordinakundea.
33. orrialdea. 51 argazkia. Lagun Onak 50. 1944-1994 Azpeitia. Lagun Onak Futbol Taldea, 1994 urtea. 35. orrialdea. 52, 53 eta 54 argazkiak. Argia astekaria.773. zenbakia, 16. urtea. 1936ko otsaila. 37. orrialdea. 55 eta 56 argazkiak. Azpeitia 1936-1945. Javier Buces. Azpeitiko Udala, 2016 urtea. 40. orrialdea. 57, 58, 60, 65, 66, 67, 68, 70, 71, 72, 73 eta 74 Uztarria Komunikazio Taldea.
59 argazkia. Urola Kostako Hitza.
61 argazkia. Nagore Aranburuk utzitakoa.
62 argazkia. Benan, mendi arnas dokumentala. Lagun Onak, M.B. 2014 urtea.
64 argazkia. Jose Luis Otamendik utzitakoa.
69 argazkia. Itsaso Compañon Arrietak utzitakoa.
• L.G.: SS-1449-2016 • Inprimaketa: ORVY Copyright © Azpeitiko Udala
3
3
ZER DAKIGU? 1. Lotu itzazu gezi bidez honako hitzak dagozkien esaldiekin: • 1800 eta 1900 artean hiru gerra gertatu ziren, Euskal Herrian bi izan ziren garrantzitsuenak.
KARLISTALDIAK
LORE JOKOAK
• Musika, dantza, poesia eta bertsoak lantzen ziren kultura jardunaldiak, Antoine Abbadia izan zen bultzatzaile nagusia. 1893an ospatu ziren Azpeitian.
URKAMENDIA
• Kondenatuak zintzilikatzeko soka duen heriotza emateko tresna. 1900eko urtarrilean hil zuten azken urkatua Azpeitian, Jose Tejeria aiarra. • Aleak eta beste zenbait jangai gorde, saldu eta erosteko leku publikoa.
ALONDEGIA
2. Non aterata dago argazkia? Saia zaitez argazki bakoitzaren azpian non ateratakoa den jartzen.
2
1
4 3
GureGipuzkoa.net / Casa consistorial. © BY-SA: Ojanguren, Indalecio. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
GureGipuzkoa.net / Azpeitia. Plazuela de Santa Ana con la Torre de la Iglesia Parroquial al fondo. © BY-SA: Ojanguren, Indalecio. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
4
GERRAREN ERAGINA
Azpeitian gerrak eragin handia izan du. Gerra asko izan dira azken bi edo hiru mendeetan. Honako zein esaldi lotuko zenituzke gerra hitzarekin? Bi talde edo gehiagoren artean egiten den borroka. Heriotza, hondamena eta sufrimendua eragiten ditu. Gerran herritar guztiak gustora eta bakean bizi dira. Soldaduek egiten dute. Beti bakearekin amaitzen dira.
Goiko ariketan aukeratu dituzun esaldien laguntzarekin jakingo al zenuke gerra zer den azaltzen?
Gerra:
Azpeitiko Danborradan herriak bizi izandako gertaerekin zerikusia duten jantziak erabiltzen dira. Napoleonena, bidelapurraren janzkeraren antzeko izan daitekeena (izatez Erriberako artzainen janzkera da) eta mikeletearena dituzu horien artean. Idatzi ezazu argazki bakoitzaren azpian dagokion izena.
5
6
7
Euskal bidelapur ezagunenetako bat izan zen Patakon. Jarri itzazu bokalak dagozkien lekuan eta bere esaera bat irakurriko duzu. Zer esan nahi du esaerak?
D Detektibeen antzera bilatuko al zenuke nortzuk izan ziren Napoleon, bidelapurrak eta mikeleteak?
25:5_
16-11_
A= 6
K3x3 _ N3x2 _ R
ST E= 5
9-4_
16:4_
K18:2 _ N
I= 4
O= 9
K
18:3_
U= 7
23-18_
R
N D21:3 _
32:8_ 31-26_
M
25:5_
81:9_
T
N
30:5_
5
ESPAINIAKO INDEPENDENTZIA GERRA Azpeitian eragin handia izan zuen Espainiako Independentzia Gerrak (1808-1814). Napoleonek Espainia inbaditu eta bere anaia Josef jarri zuen errege. Frantziarrak bidaltzeko egin zen Independentzia Gerra. Azpeitian bi armada egon ziren, lehenengo Frantziakoa. Bertan soldaduak denbora luzez egon ziren eta hauei ostatua eta jana eman behar zitzaizkien. Oso garestia zen bertakoentzat soldaduak mantentzea, batzuetan beraientzat ere jatekorik ez zuten izaten eta. Soldaduek eskatzen zuten dirua lortzeko herri lurrak saldu zituzten, herritarrek erabiltzen zituzten lurrak. Hala ere ez zen erraza izan zor guztiak ordaintzea. Gerra galtzen ari zirenez, soldaduak Frantziara itzuli ziren. Orduan Espainiako erregearen alde borroka egin zuten soldaduak etorri ziren herrira. Frantziarrei laguntza ematea leporatu zieten azpeitiarrei. Berriro isunak ordaindu eta soldaduak mantendu behar izan zituzten. Jendea goseak, ondasunak galduta eta zergak ordaindu ezinda utzi zuen gerra honek.
1. Irakurri testua eta erantzun: • Zertarako egin zuten Independentzia Gerra? • Zer saldu zuten herritarrek zorrak ordaintzeko? • Nola utzi zuen gerra honek herriko jendea?
2. Juan Ignazio Iztueta idazlea Azpeitian zen soldadu frantziarrak sartu zirenean. Kontxesiri idatzi zizkion bertsoengatik da ezaguna. Kantatuko al zenituzke? Maite bat maitatzen det maitagarria Begi ederra du ‘ta guztiz argia. Daukat urruti, Bainan ezin kendu det burutik haren itxura. Saldu ahal baliteke pisura urrearen truke, nork erosi faltako ez luke. Hogeita lau legoaz nago aparte, bitartean badaukat milioi bat ate guztiak itxirik; nahi arren ezin egon isilik; beti negarrez nere maite-maitearen galdez, ote dan bizi, bihotz-bihotz nereko Kontxesi.
Ba al duzu gustuko duzun norbait edo zerbait? Bota iezaiozu matrailak gorri-gorri jartzeko moduko zerbait!
6
KARLISTALDIAK ETA ORGANOGILEAK
Espainiako erregea zen Fernando IV.a semerik gabe hil zen. Isabel deitutako alaba txikia zuen baina tradizioa mantendu nahi zutenek ez zuten erregina bat izatea onartzen. Karlos Maria Isidrok, erregearen anaiak, bere burua eskaini zuen errege izateko. Horrela bi talde sortu ziren: karlistak Karlos errege izatearen alde eta liberalalak edo isabelinoak, Isabel erreginaren aldekoak. Erregea edo erregina aukeratzerakoan ezberdintasunak zituzten baina baita beste gauza batzuetan ere. Karlistek ohiturak mantendu nahi zituzten, foruak, euskaldunek zituzten berezko legeak. Liberalak gauzak berritzearen aldekoak ziren eta foruak mantendu nahi zituzten baina egoera berriaren arabera egokituz. Bi karlistaldi egon ziren Euskal Herrian. I. Karlistaldia (1833-1839) Esparterok eta Marotok emandako Bergarako Besarkadarekin amaitu zen. Bertan foruek iraungo zutela hitz eman zuten. Baina Espainiako agintariak foruak moldatzen edo kentzen saiatu ziren. Ondorioz II. Karlistaldia (1872-1876) piztu zen. Karlistek gerra galdu egin zuten eta 1876an Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak foruak betirako galdu zituzten. 1. Irakurri ezazu honako testua eta ea gai zaren haizeak nahastu dituen esaldi hauek ordenean jartzeko. • Bizkaia, Araba eta Gipuzkoak foruak betirako galdu zituzten. • Karlos Maria Isidrok bere burua eskaini zuen errege izateko. • Fernando IV.a semerik gabe hil zen. • Horrela bi talde sortu ziren: karlistak eta liberalak. • I. Karlistaldia Bergarako Besarkadarekin amaitu zen. 8
1
Ba al dakizu... 1. Nola deitzen den goiko musika tresna? 2. Zer zerikusi izan duen Azpeitiarekin?
9
2
7
EMAKUMEEN LANBIDEAK Tornuko umeak, gurasoek Erruki etxe edo elizetan abandonatuta uzten zituzten haurrei deitzen zitzaien, komentuetako tornuetan utzi ohi zirelako. Arrazoi ugari izaten zituzten haurrak han uzteko baina gehienetan dirurik ez edukitzea edo ama ezkongabea izatea gertatzen zen. Horrelakoetan alkateak, mojek edo apaizek haurra jaso eta inude bati ematen zioten bularra emanez haurra hazteko. Bularra hartzeko aldia pasatutakoan baserriren batera eramaten zituzten bertako familiarekin batera hazi eta baserriko lanetan laguntzeko.
Zein izaten ziren gurasoek haurra uzteko izaten zituzten arrazoi nagusiak?
Goizean goiz hasten ziren lanean. Orduak eta orduak pasatzen zituzten hezetasunez betetako giroan. Ura eta xaboia erabiltzen zuten. Emakumeek egiten zuten lan hau eta kontu kontari, abesten‌ aritzen ziren.
10
Eskuak zimurtuta eta bustita izaten zituzten.
Non dago leku hau? Zer egiten zuten emakumeek hemen?
Materi osagarriaal k I
8
BERTSO PAPERAK
Jose Maria Segurola Uztarrik idatzitako bertso paperak dituzue segidan. Bertso paperak herriz herri eta auzoz auzo berriak jakinarazteko tresna ziren, gozagarri izateaz gainera. Euskal Herri osoan ezagunak dira bertso hauek. Txerria hiltzen ari zirela bizkaitar batzuei gertatutakoa kontatzen du. Motibo bat nigana dago etorria, esplikatuko banu txit parregarria: Bizkaia’n egin dute prueba berria kutxillorikan gabe hiltzeko txerria; erakutsi diote istillu gorria.
MazuarekiĂą jo du Pepetxok buruan, txerria gelditu zan hillaren moduan; erretzen para zuten lastuaren suan, polainak jaso ditu sutu dan orduan, deabruak harturik ihesi da juan.
Egingo nuke apostu, aditu dedanez, ez dirala antojatzen aurten urdai janez; gaizki gelditu dira txerririk hil gabez, behatzak txupatzeko alibiorik ez, olioa beharko koipearen ordez.
Irakurri itzazu bertsoak. Zer kontatzen du Uztarrik bertsoetan?
Marraztuko al zenuke hiru pausotan bertsoetan kontatzen dena?
Jatorrizko bertso paperean 16 bertso ziren. Bertso guztiak eta doinua Hezitzaileen Gidan dituzue. Irakurri itzazue gelan eta ea goiko hiru bertsoak abestuz buruz ikasteko gai zareten. Ez gehiegi nekatu!!!
9
LORE JOKOAK 11
12 13
14
Antoine Abbadia irlandar euskaldun aberatsa zen, aita zuberotar jatorrikoa eta ama irlandarra zituen. Lore-Jokoen bidez mezenas lanak egin zituen. Euskarazko sorkuntza bultzatzeko lehiaketak ziren Lore-Jokoak. Bere poltsikotik jarri ohi zuen dirua jaietako pilotari, bertsolari eta bertso-idazleak saritzeko. Euskal Kultura bultzatzeaz gain trebetasun handiak zituen zientzietan, etnografian eta hizkuntzalaritzan. Ospe handiko esploratzailea ere izan zen. Brasilen, Haitin, Norvegian eta Etiopian ibili zen. Anaiarekin batera, Nilo Zuria ibaiaren iturburua aurkitzen saiatu zen. 1893an etorri zen Azpeitira, Lore-Jokoak ospatzera. Artetxeneko ostatuan hartu bzuen aterpea. Saritutako bertso idatzien artean gaur egun ere ezaguna den kantu bat dago, Gratien Ademarena: Zazpi Euskal Herriek bat egin dezagun Guztiak beti beti gauden gu euskaldun Agur eta ohore Euskal Herriari Lapurdi, Baxe Nabar, Zubero gainari Bizkai, Nabar, Gipuzko eta Arabari Zazpiak bat besarka lot beitez elkarri Haritz eder bat bada gure mendietan Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan Frantzian, Espainian bi alderdietan Hemen hiru eta han lau bat da zazpietan
Nor izan zen Antoine Abbadia?
Zer da mezenas izatea?
Zer ziren Lore-Jokoak?
Non hartu zuen ostatu?
Lore-Jokoak euskara indartzeko antolatzen zituzten. Euskara galtzeko arriskuan dagoela iruditzen al zaizu? Zergatik?
10
URKAMENDIKOAK
Aiako Muatz baserrian, Jose Tejeria izeneko gizon batek bere aita tirokatu eta hiltzat eman zuen. Baina hiltzorian zela deklaratzeko indarra atera eta “O semiak galdu nau” aitortu zuen. Guardia Zibilak Tejeria atxilotu zuen. Aita berak hil zuela aitortu zuen. Kartzelan zegoela lima batekin barroteak apurtu nahian harrapatu zuten; badirudi familiako norbaitek janariarekin batera sartu ziola lima. Heriotza zigorra ezarri zioten. Aia Azpeitiko Barruti Judizialaren barruan zegoenez, Azpeitian hil zuten Jose Tejeria garrotez, Perdillegi inguruan 1900eko urtarrilaren 16an. Gipuzkoan garrotez exekutatu zen azken kondenatua izan zen. Bazter guztietako 6.000 pertsona inguru bildu ziren, haien artean Azkoitiko Juan Maria Zubizarreta “Etxeberritxo” bertsolaria. Gertaerari buruzko bertso paperak atera zituen. Bertsoek izugarrizko arrakasta izan zuten eta Euskal Herri osoan ezagutu ziren.
16 15
18 14
17
11
BIZTANLE KOPURUA. LURREN BANAKETA Demografia Giza populazioari buruzko azterketa egiten duen zientzia da. Beheko grafikoek Azpeitiko biztanle kopuruak 1842tik 2011ra bitartean bizi izandako bilakaera eta 1907ko baserrien jabetza erakusten dute. Begiratu grafikoei eta erantzun ondorengo galderak:
Azpeitiko biztanle kopurua 1842 -2011 16000 14000 12000 10000
Izatezko biztanleak
8000
Zuzenbidezko biztanleak
6000
Sutondoak/Familiak
4000 2000
1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011
0
Iturria: Instituto Nacional de Estadistica
• Orokorrean biztanle kopurua hazi edo jaitsi egiten da 1842tik 2011ra bitartean? • Zein urtetan dago biztanle kopururik txikiena? Zein urtetan handiena? • Zein urtetik zein urtera ematen da biztanle kopuruan beherakada? Zer esan nahiko du beherakada horrek?
1907ko baserrien jabetza
• Zein ziren Azpeitiko baserri gehienen jabeak? • Jabeek egiten al zuten lana baserrian? • Zer esan nahi du gutxi batzuk baserri askoren jabeak izateak?
12
INDUSTRIA AURREKO ONDORENGO LANBIDEAK
Begiratu ondoko marrazkiei eta bete ezazu beheko taula marrazkietatik ateratako informazioarekin.
INDUSTRIALIZAZIO AURRETIK
INDUSTRIALIZAZIO ONDOREN
Ze indar baliatzen da lanerako?
Non egiten da lana?
Pertsona batek/askok egiten dute lana Lana bukatzeko denbora bat dute/ patxadaz aritzen dira
Materi osagarriaal k II
13
INDUSTRIA AURRETIK INDUSTRIA ONDOREN Industriak lehengaiak landuz eta eraldatuz ondasun materialak eta kontsumo-gaiak ekoiztea du helburu. Industriak lehengai bat hartu, eraldatu eta ondoren merkaturatu egiten du. Jarri ezazu argazki bakoitzaren azpian lehengaia, eraldaketa edo merkaturatzea den.
19
21
20
Begiratu ondoko argazkiei eta borobildu itzazu zure ustez industrializazioarekin zerikusia dutenak:
22
23
25
24 GureGipuzkoa.net / Casa consistorial. © BY-SA: Ojanguren, Indalecio. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra.
Kutxateka, Marín funtsa, Pascual Marín.
26
GureGipuzkoa.net / Azpeitia, Ayuntamiento. © BY-SA: Ojanguren, Indalecio. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra
27 Kutxateka, Marín funtsa, Pascual Marín.
GureGipuzkoa.net / Hombres haciendo yugos en Azpeitia. © BY-SA: Ojanguren, Indalecio. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra
Beraz, zer esango zenuke dela industrializazioa? Zer energia mota erabiltzen du? Nolakoak dira garraioak, animalien indarra baliatzen dute edo motor bidez ibiltzen dira?
14
BA AL DAKIN, BA AL DAKIK?
• Noiz bota zuten Enparan kaletik Perez Arregi plazara pasabidea zuen Bikuña etxea? a) 1898 inguruan. b) 1957 inguruan. c) 1923an. • Noiz jarri zuten martxan argiteria publikoa Azpeitian? a) 1879an. b) 1808an. c) 1914an. • Noiz hasi ziren eraikitzen Urrestillatik Aratz-Errekarako bidea? a) 1812tik aurrera. b) 1928tik aurrera. c) 1978tik aurrera. • Noiz ireki zen udal azoka berria? a) 1957an. b) 1876an. c) 1902an. • Noiz hasi ziren ura hodi bidez etxeetara zabaltzen? a) 1789tik aurrera. b) 1945etik aurrera. c) 1902tik aurrera.
Hautatu esaldi egokia: a) 1920ko hamarkadan zubi berri bat eraiki zen Santa Ana enparantza eta Urolako Trenaren geltokia elkartzeko. b) Urolako trenbidearekin Azpeitia Tolosa eta Elgoibarrekin lotu nahi zen. c) Herritar gehienak Urolako Trena jartzearen aurka zeuden, zarataren eta kearen ondorioz.
Hiltegia: a) Parrokiako apaizek hiltegia parrokiaren atzean eraikitzea sutsuki bultzatu zuten. b) 1839an eraiki zen herrian oso okela txarra zegoelako. c) 1907an hasi ziren eraikitze lanak; hainbat gora-behera egon ziren, parrokia atzean eraiki nahi zutelako.
Materi osagarriaal k III
15
GARRAIOBIDEAK
Azpeitian, errepide-sarea hobetu arren, urte luzez idi-gurdien bidez egin zen garraioa. Garraio-bide nagusietatik kanpo zegoen (posta zerbitzua Zumarragatik oinez ekartzen zen 1917ra arte). Bakartuta egotea eragozpen garrantzitsua zen bertako industria garatzeko eta nekazaritza birmoldatzeko. Diligentziak eta, 1908tik aurrera, lineako autobusak (La Vascongada) izan ziren bidaiarien garraiobide aurreratuenak. Jende gehiena oinez ibiltzen zen edo, ahal zuena, bizikletan. 1883. urtetik aurrera entzun ziren trenbidearen aldeko lehenengo eskakizunak. Zumaia eta Zumarraga batuko zituen trenbidea omen zen Urolako bailarak behar zuen komunikazio-sistema arina, erosoa eta egokia, bidaiariak eta merkantziak (jutea eta eraikuntzarako materiala bereziki) garraiatzeko. Azkenean 1920ko irailean, hartu zuen Gipuzkoako Aldundiak bere gain egitasmoa. Aldundiak baiezkoa eman arren, hainbat ordezkarik egitasmoaren bideragarritasuna zalantzan jarri zuten, jarritako dirua berreskuratzea ezinezkoa zela aurreikusten baitzuten. Trenaren bidea oso gorabeheratsua zelako zailak izan ziren lanak, bereziki Zumarragaren eta Azkoitiaren artean. Aldundiak bere gain hartu behar izan zuen hainbat lanen eta tresnaren ardura. Azkenean, 1926ko otsailaren 22an inauguratu zen, Alfontso XIII.a erregea ere bertaratu zen..4 “Lurretik metro batek baino gehiagok banatzen ez ninduen arren, Urola trenaren inaugurazioak nigan zirrara izugarria sorrarazi zuen. Oso ondo gogoratzen dut azpeitiarren artean sortu zen poza. Denek irrikan espero zuten euren bidaiak ugaritu eta bizitza aldatuko zien trena”. Ignacio Arteche Elejalde
28
Kutxateka, Marín funtsa, Pascual Marín.
Aurreko testuak irakurri ondoren, erantzun ondorengo galderei: • Zein da bi testuen arteko desberdintasuna? Zergatik da garrantzitzua garaiko horrelako testigantzak edukitzea?
• Zein herri batzen zituen Urolako trenak?
• Ibilbideko zein zati izan zen zailena eraikitzeko? Zergatik? • Zergatik izan zen garrantzitsua Urolako Trena? Zer abantaila izango zituen Azpeitia eta azpeitiarrentzat?
4
AIZPURU MURUA, M. (2011): Antzinako Azpeititik Azpeiti berrira liburutik hartutako zatiak.
29
16
INDUSTRIA GARAIKO AZPEITIA F D
J
K
G
E
Materi osagarriaal k IV
A
H
17
17
I
C
B
18
INDUSTRIALIZAZIOAREN ERAGINA
Azpeitian gehien kontsumitutako produktuen prezioak 1895-1918
Begiratu goiko grafikoari. Bertan 1895 eta 1918 urteen artean produktu batzuk Azpeitian izan zuten prezioaren bilakaera agertzen da. Begiratu ongi grafikoari eta erantzun ondoko galderak: Zer produktu zen garestiena 1918. urtean? Zein merkeena?
Garrantzitsuak al dira grafikoan agertzen diren elikagaiak familia baten elikadurarako?
Zer gertatuko zen ez bazuten elikagai hauek erosteko nahikoa dirurik?
Pentsa dezagun une batez Azpeitian 1918an bizi garen familia batetako kide garela. Familia ama ezkongabe batek, 14 urteko mutil batek eta 9ko neska batek osatzen dugu. Amari 2,5 pezeta ordaintzen dizkiote abarketentzako oihalak egiteagatik. 14 urteko mutilari 1,5 pezeta ordaintzen dizkiote zumitzezko altzariak egiten aritzegatik. Beraz zenbat diru lortzen dute familian astearen bukaeran? Zer erosiko zenuke diru horrekin 1918an? Nahikoa al da 3 laguneko familia batek astea pasatzeko? (Ez ahaztu lortutako soldatarekin gelaren edo etxeren baten alokairua ere ordaindu beharko genukela).
Zer gertatuko zen egoera horretan denbora luzez eta jende asko baldin bazegoen?
ELIZAREN PISUA
19
Azpeitiko herritarren bizitza Elizak markatzen zuen jaiotzatik heriotzaraino: jaiegunak eta urte-sasoiak, elizako denbora eta jolasa. Horretan lagungarri ziren sakramentuak, santuen egutegiko ospakizunak, kanpotik etorritako predikariak, Aste Santuko eta Corpus Christiko prozesioak, erromeriak eta erromesaldiak. Sarri izaten ziren misioak (fedea indartzeko eta garbitzeko eliza-jardunaldiak) eta aste oso bat irauten zuten. Etxera sartzean egiten zen agurra “Agur María” izaten zen. Eta erantzuna “sortzez garbia”. Haurrek goizean jaiki eta sukaldean sartzean ere, antzeko agurra egiten zuten, edo eskolatik itzulitakoan. “Aitaren” egiten zen goizean, eguerdian Angelusa errezatzen zen eta iluntzean, behin kanpoko lanak bukatuta familia osoa suaren bueltan biltzen zenean, arrosarioa. Emakumea zen, ama edo amona, umeei otoitzak erakusten zizkiena. Igandeetako mezatara derrigorrez joan behar zuten, eta goizaldean hasita ematen ziren orduro mezak. Arratsaldeetan bezperak zeuden, 15:00etan edo 14:30etan, udako eta neguko ordutegiaren arabera. Egunsentiko mezetara langileak, baserritarrak eta neskameak hurbiltzen ziren bereziki eta goizerdikora erdi mailako jendea. Urtean behin gutxienez, Pazko garaian, Jauna hartu behar zen. Horretarako, aurrez, Garizuman doktrinaren azterketa egiten zuten apaizek eta eliztarrek aitortza egiten zuten. Ondoren azterketa gainditu zutela frogatzen zuen txartela jasotzen zuten.
Irakurri ezazu goiko testua. Asmatuko al zenuke beheko definizioak testuko zein hitzi dagozkion? Irakurri definizioak eta saia zaitez hutsuneak betez zein hitzi dagozkion asmatzen.
P_ _ D _ K _ R _ _ _ : Sermoia egiten duena. P _ O _ _ S _ _ _ K: Batzuek besteen atzetik eta santuen irudiak edo beste edozein erlijio-ikur daramatzatela astiro mugitzen diren pertsona multzoak. _ RR _ _ E _I _ _: Erromesaldia. Leku jakin batean, normalean ermitabaten inguruko zelaietan, egiten den jaia. A _ T _ R _ _ : Bekokitik bularrera eta besoburu batetik bestera eskua eramanez egiten den gurutzearen seinalea. _ N G _ L _ S _ : Hitz horrekin hasten den otoitza, goizean, eguardian eta arratsean errezatzen dena. Otoitz hori egiteko ordua dela adierazten duen kanpai-hotsa. A _ _ O S _ R _ O _ : Katolikoek Jesu Kristoren amari eskaintzen dioten otoitza. Denera hamabost gertakari edo misterioz osaturik dago, eta bakoitzaren ondorenean aitagure bat, hamar agurmaria eta aintza bat errezatzen dira. Arrosarioa errezatzeko erabiltzen den sokatxo edo katetxo aleduna. P_ Z K _ _: Juduen jai nagusia, Egiptoko gatibotasunaren amaieraren oroitzapenetan martxoan ospatzen dutena; kristau-erlijioan, Jesu Kristoren piztuera ospatzen den festa. G _ R _ Z _ _ _ : Kristau-erlijioan, pazko-jaien prestakuntzarako aldi liturgikoa, hausterre egunetik (Iñauterien bukaeratik) Pazko igandera arte berrogeita sei egun irauten duena.
20
HEZKUNTZA
Aukeratu erantzun egokia: Zer da analfabetoa? a) Irakurtzen eta idazten ez dakiena. b) Uretan eta uretatik kanpo bizi daitekeen animalia. c) Egilearen izenik ez duen idazkia.
Azpimarratu ezazu lerro bakoitzean dagoen erantzun egokia. Gizarte bateko jende asko analfabetoa denean zer esan nahi du? a) Gizarte horrek atzerapena bizi duela/Gizarte horrek aurrerapena bizi duela. b) Industrializazioa oso indartsu dagoela/Industrializazio eskasa dagoela. c) Garraio eta komunikabide oso onak dituztela/Garraio eta komunikabide txarrak dituztela. d) Bizitza maila apala/Bizitza maila oso aberatsa, dirua soberan dutela. e) Jende asko hiltzen da/Jende gutxi hiltzen da.
Galdera hauetatik ateratako informazioarekin, gai al zara honako mapa kontzeptualean falta den informazioa osatzeko?
Analfabetismoa Zer da?
Gizarte baten analfabetismo asko egoteak zer esan nahi du?
Idazten eta irakurtzen jakin gabe, zer ezin da egin?
Beraz, garrantzitsua iruditzen al zaizu irakurtzen eta idazten jakitea? Zergatik?
DENBORA NOLA PASATU...
21
Marrazki hauek Azpeitian tabernetan eta Kasinoan, XX. mende hasieran, zegoen giroa irudikatzen dute. Marrazki baten eta bestearen artean ikusten dituzun ezberdintasunekin beteko al zenuke ondorengo taula? KASINOA
TABERNA
Jendea (aberatsa, pobrea) Apaindura (kargatua, arrunta) Jendea zertan ari Animazioa (organilloa, bertsotan)
Materi osagarriaal k V
22
HARRI-ZULATZAILEEN APOSTUA
Gallartako jendea apustu bat ikusteko irrikaz zegoen. Gipuzkoako ezezagun batek Zierbanako Txikito harri-zulatzaile ospetsuari erronka bota zion. Apustua Azpeitian jokatuko zen, euskal jaien barruan. Apustuaren eguna gerturatzean kontratistek bankuko billete-sorta erakusten zuten, gipuzkoar gizajoak ahozabalik utzi nahian. “Zierbanako Txikito� kantari eder bat bezala zaintzen zuten. Ez zioten meatzeetara igotzen uzten eta gauetan kontratistekin jaten eta edaten zuen nahi beste. Janez leporaino betetzen zuten eta xanpaina edanarazten zioten. Apustuaren egunean, meatzari aberatsak inbaditzaileen modura sartu ziren Azpeitira. Ordurako festa hasita zegoen idien apustuekin; baserritar eta herritar asko zeuden estu-estu plazan eta inguruko kaleetan. Aresti eta bere lagunek herriko Kasinoan bazkaldu zuten, bertakoak asaldatuz. Xanpain kortxoen zarata eta mahai gainera jaurtitzen zituzten billeteak ziren nagusi. Alde guztietatik jende berria iristen ari zen, arratsaldeko apustu handiaren ospeak erakarrita. Kasinoko ostatuko giroan oihuak eta tabako kea nabarmentzen ziren. Festaren alderdirik interesgarriena hastear zen. Meatzari bilbotarrek, gorri-gorri eta izerdituta, tripa bete-bete eginda, tximinien antzera errez eta xanpain korroskadak botaz, lekurik onenak hartu zituzten, apustua nork berdindu nahi zien oihuka. Zulatzaileen lehia hastear zen. Jendea isilik zegoen. Danbor jotzaileak jotzen jarraitzen zuen. Jendeak pauso bat egin zuen aurrera eta bi zulatzaileak plazara atera zirenean, ia babeserako soka hautsi zuten. Gipuzkoako zulatzailea matrail handiko morroskoa zen, lotsatia. Zierbanako Txikito palanka sorbaldan hartu eta harrokeriaz zebilen, balkoietan zeuden emakumeei begira. Txikitok barre egiten zuen bere jarraitzaileen esku zartapean. Biek txapelak eta abarketak erantzi zituzten eta hanka-hutsik harrien gainera igo ziren, zulatu beharreko borobila markatuta zuten harriek. Lanak bi ordu iraungo zituen: gehien zulatzen zuena izango zen irabazlea. Zulatzaile bakoitza bere harriaren gainean jarri zen, hankak elkarren ondoan jarri eta orpoak joz. Oin biluzien artean, altzairuzko barra gora eta behera mugitzen zen, zuloa irekiz. Desbideratzerik txikienak oina birrindu zezakeen. Baina ez zegoen beldurrik, beraien besoek makina baten erregulartasuna erakusten zuten. Aurkari bakoitzak bi laguntzaile zituen, beraiekin batera igo eta jaisten zirenak, haup! haup! oihukatuz. Apustuko epaileek eman zuten hasiera eta plaza guztia txaloka hasi. Ondoren isiltasuna nagusitu zen. Altzairuaren kolpeak entzuten ziren eta haup! haup!. Minutu batzuk igarota Txikito bere aurkaria baino azkarrago ari zen lanean. Hain azkar igo eta jaisten zuen palanka ia ikusi ere ez zela egiten. Lehenengo zuloa bukatu zuen eta bigarrenari ekin aurretik geldialdi bat egin zuen. Ordubete pasatu zen lehiak aldaketarik izan gabe. Gipuzkoarrak mantso baina bere zuloak irekitzen zituen behin eta berriro, bista altxatu gabe. Txikitok zulo bateko abantaila zeraman. Bilboko meatzariek algaraka jarraitzen zuten. Lehiaren bigarren ordua isilik igaro zen. Jendeak lokartuta zirudien. Ez zen egon kexurik edo garaipen oihurik zulatzaile mantso eta nekaezina abantaila hartzen hasi zenean. Txikito nekatuta zegoen, atseden hartzera gelditzen zen arnasestuka. Meatzariek harri zulatzaile baserritarrari begiratzen zioten harriduraz. Animalia hark ez zuen inoiz atsedenik hartzen! Zuri jartzen hasita zeuden batzuk, egindako apustuak galtzeko beldurrez. 80.000 duro baino gehiago apustu egin zituzten eta ezer gabe utzi behar zituen herriko jendeak? Minutu batzuk falta ziren apustua bukatzeko. Txikitok zulo baten erdia egina zuen eta oraindik beste zulo bat egitea falta zitzaion. Bere aurkariak azkena egiteari ekin zion, presarik gabe, atsedenik hartu gabe. Meatzariek hondamendi bat gertatzeko desiratzen zeuden, lurrikara bat edo ekaitz handiren bat esaterako, jendeari begiratu beharrik gabe handik ihes egitea ahalbidetuko zien zerbait.
23
Bukatu zen lehia. Jendea irabazlearen gainera joan zen. Lelotuta zegoen, inguruko taberna batera eraman zuten arrastaka. Bizkaitar gehienak konturatzerako plazatik desagertu ziren. Asko Kasinoko atean ikusi zituzten kotxeetara igoz, handik ahalik eta azkarren ihes egiteko asmoz. Txikito ere Kasinoan zegoen eserleku baten gainean etzanda, manta baten bilduta, izerdituta eta zurbil. Bizkaitarrek 80.000 duro galdu izana leporatzen zioten. “Xanpainarekin mozkortuta egongo zinen eta horregatik galarazi diguzu, zerria! Meatzeetara agertzen bazara ostikoka hilko zaitugu!”. Guztiak alde egin zutenean bizkaitar zulatzailea negarrez hasi zen, dena bukatu zen; agur aberatsekin ibiltzeari. Heroi bat izan zen eta berriro langile izatera bueltatzen zen. Okerrago! Ez baitzioten meatzeetara itzultzen utziko. Herriko jendea azaldu zen Kasinora. Txikito eramatera zetozen. Denek ikusi zuten harri-zulatzaile handia zela, hurrengoan berak irabaziko zuen. Liskarra Bizkaiko jaun harro haiekin izan zuten, ez zuten ezer Txikitoren kontra. Apustuko aurkaria izan zuena tabernan itxaroten zeukan, adiskide onak bezala elkarrekin otordu eder bat egiteko. Eta gozo inguratuz eraman zuten Txikito ere tabernara. Vicente Blasco Ibañezen El Intruso liburuko pasartearen moldaketa
30
• Zer kontatzen da irakurri berri duzun testuan?
• Non gertatzen da?
• Zer da apostua? Zeinen artean jokatzen dute?
• Nolako jarrera dute Bizkaitarrek? Nolako jarrera Azpeitia eta ingurukoek?
• Nola bukatzen da kontakizuna?
24
ZER DA, ZER DA...
Lehen ez zenekiena eta orain badakizuna?
Ulertu duen jakiteko lagunari galdetuko zeniokeena: Gerraz………………………………………………………………………………… Industrializazioaz…………………………………………………………………… Bizi garen jende taldeaz…………………………………………………………... Herriaren bilakaeraz ………………………………………………………………. Euskal jaietaz……………………………………………………………………….. Gehien gustatu zaizuna…………………………………………………………… Gutxien gustatu zaizuna…………………………………………………………… Gehien harritu zaituena…………………………………………………………….
Landu duzun unitateaz etxean kontatuko zenukeena?
Nora goaz? 6.
unitate didaktikoa
26
ZER DAKIGU?
Ba al dakizu non ateratakoa den hauetako argazki bakoitza?
32
33
35
36
37
38
39
40
41
42
31 Kutxateka, Marín funtsa, Pascual Marín.
34
GureGipuzkoa.net / Julian Ulazia eta Mondragones (Juan Bautista Azkarate) pilotariak partida bat jokatzen Azpeitiko pilotalekuan. © BY-SA: Ojanguren, Indalecio. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra
GureGipuzkoa.net web orritik hartutako argazkia. Andres Arlanzonen argazkia.
27
NON GAUDE MUNDUAN?
Beste unitateak landuz ikasitakoarekin baduzu herriaren berri. Baina jakingo ote zenuke gure herria kokatzen Iparraldean, Hegoaldean, Ekialdean edo Mendebaldean hitzak erabiliz horretarako? IPARRALDE
Euskal Herrian?
IPAR EKIALDE
IPAR MENDEBALDE
Iberiar Penintsulan? Europan?
MENDEBALDE
Eta munduan?
EKIALDE
IPAR MENDEBALDE
HEGO EKIALDE
HEGOALDE
Zientzialariek munduari horizontalki eta bertikalki lerro irudikariak marraztu zizkioten bertan puntu bat errazago kokatzeko. Lerro horizontalei (--) paraleloak deitu zioten. Munduaren gerria da 0 paraleloa, Ekuatorea. Ekuadorretik igarotzen delako deitzen zaio ekuatorea. Mundua bitan banatzen du: Iparraldea eta Hegoaldea. Lerro bertikalei (I) meridianoak deitu zioten. Ipar polotik hego polora doaz eta 0 meridianoari Greenwichekoa esaten zaio, Ingalaterrako herri horretatik igarotzen delako. Mundua bitan banatzen du: ekialdea eta mendebaldea. Beraz, gure herriak lurreko gainazalean duen posizioa zehazteko koordenatuak erabiltzen dira: latitudea eta longitudea. LATITUDEA: 0 paraleloa (Ekuatorea) kontuan hartuta, iparraldera edo hegoaldera egongo gara. Gradutan neurtzen da eta iparrera eta hegora dagoen zehaztu behar da. LONGITUDEA: 0 meridianoa (Greenwich) kontuan hartuta, mendebaldera edo ekialdera egongo gara. Gradutan neurtzen da eta mendebaldera edo ekialdera dagoen zehaztu behar da.
Hiru koordenatu hauetatik bakarra da Azpeitiarena, ba al dakizu zein den? 27º 37’ 18’’ H, 15º 03’ 25’’ M 43º 11’ 8’’ I, 2º 15’ 55’’ M 57º 23’ 09’’ I, 33º 12’ 31’’ E Beraz, gure herriko koordenatuak hauek dira: LATITUDEA: LONGITUDEA:
28
ALTUERA. DENTSITATEA
Zehaztasun handiagoarekin kokatu nahi badugu, badago beste neurri bat, altuera. Mendiek altuera duten bezala herriek ere altuera dute. Baina nola neurtzen da hori? Neurri horri itsas maila esaten zaio, itsasoaren mailarekin alderatuz kalkulatzen delako eta metroetan neurtzen da (metro itsas mailaren gainetik –mimg-). Baina munduko itsaso guztiak ez daude maila berdinean eta itsasoak, mareak direla eta, ez du maila iraunkorra. Horregatik, herrialde bakoitzak berarentzat erreferentzia den itsasoa hartzen du leku eta garai zehatzean: Espainiak eta Frantziak Mediterraneo itsasoa. Alacanteko udaletxeko eskaileretako hirugarren mailan dago kokatuta lehen puntua eta hori da gure herriko altuera neurtzeko erreferentzia. Jakingo al zenuke esaten Azpeitiak zenbateko altuera duen itsasoaren mailaren gainetik? a) 736m. b) 289m. c) 82m. Zer neurritan ematen da altuera hori?
Zein itsaso hartzen da kontuan, itsasoaren gainetik duen altuera zehazteko orduan?
Azpeitiak 69,4 km koadroko azalera du. Bertan 2015an, 14.675 lagun bizi ginen, horietatik %85 baino gehiago hirigunean; gainerakoak zazpi auzotan banatuta: Izarraitz, Aratz-erreka, Eizagirre, Elosiaga, Loiola, Odria, OĂąatz, Urrestilla eta Nuarbe auzoetan. Zenbatekoa zen beraz gure herriko dentsitatea? Gogoratu dentsitateak kilometro koadroko zenbat jende bizi den adierazten duela. Gure herriko dentsitatea 2015ean __________________________________________
NOLA IRITSI GURERA?
29
XX. mendearen lehen herenetik aurrera Urola Bailara La Vascongada automobil konpainiak eta Urolako Trenak zeharkatzen zuten, Zumaiatik Zumarragara. Handik egiten ziren loturak gainontzeko tokiekin. Gaur egun Lurralde Bus autobusek eskaintzen digute gure bailaren garraio publiko nagusia. Ismael eta Lara Azpeitira datoz bizitzera beraien familiekin. Begiratu itzazu Lurralde Buseko ordutegiak eta esaiezu zein bost lekutatik irits daitezkeen Azpeitira garraio publikoa erabiliz.1Idatzi ezazu beste zutabean zein ordu ingurutan iritsiko diren herrira.
Nondik iritsiko dira Azpeitira?
Noiz iritsiko dira?
Aurreko unitate didaktikoetan landu ditugun gaiak gogoratuz, gomendatuko al dizkiezu Azpeitia eta bere inguruetan ezagutzeko 10 leku? Behin 10 lekuak zehaztuta egin iezaiezu mapa edo plano antzerako bat, gure herrira etortzen direnean galdu ez daitezen.
1 http://www.lurraldebus.eus/es web orrialdean kontsulta ditzakezue ordutegiak.
30
ERREGEARI EUSKARAZ
Herri euskalduna izateaz gain, Azpeitia euskararen alde lan egin zuten hainbat pertsonaren jaioterria ere izan da. Garrantzitsuenetako bat Julian Elorza da (1878-1964), Aldundiko presidentea izateaz gain, Eusko Ikaskuntza elkartearen buru izan zelako, baita Euskaltzaindiaren sorreraren bultzatzailea ere. Haren agindupean Aldundiak hainbat neurri hartu zituen euskararen ezagutza bultzatzeko eta eskolan egon beharreko elebitasuna defendatu zuen Alfontso XIII.a erregearen aurrean, euskaraz egindako hitzaldi famatuan. Aurreko testuan hainbat erakunderen izanak agertzen dira. Esango al zenuke zer den bakoitza eta zer egiten duen?
Erakundea
Zer da?
Zer egiten du?
Eusko Ikaskuntza Euskaltzaindia Foru Aldundia Hona hemen Julian Elorzak 1922an Alfonso XIII.a Espainiako erregeari Gernikan euskaraz egindako hitzaldiaren pasarte bat: “Gure euskara zahar eta zoragarria gure seme-alabei osorik eta bizi-bizirik uzteko, zerorrek esan zenigun. Zuk esandakoa egiteko euskara ahalik eta gehien erabili behar dugu. Gaur nik agur hau euskaraz egitea, zure agindua betetzea bezalaxe da, bada Jauna. (…) Erakustearekin zerikusia duten gaietan, beste guztien gainetik, erabaki hau hartu dugu: Euskal Herriko ikastetxeetan euskara besterik ez dakienari, hizkuntza horretan erakustea. (…)Euskaldunok ikasi egin nahi dugu, baina neke eta lan handirik gabe ezin dugu ikasi. Unibertsitateak urruti dauzkagu. Beste guztiek daukatena zergatik guri ukatu? Jauna, gai honetan zerbait egin badezakezu, luzatu ezazu gure herri aldera zure esku ongile hori. Euskal Herrian unibertsitate hori lehenbailehen irekitzeko ahalegina egin ezazu”. • Zergatik egiten dio Julian Elorzak Alfonso XIII.ari euskaraz?
• Zer erabakitzen dute?
• Zer eskatzen dio?
Hona hemen hitza ematearekin lotutako esaera zahar bat. Hitz batzuk desordenatu egin dira. Lagunduko al diguzu hitzak behar bezala jartzen?
EMAN BIHAR HAIZEAK , GAUR ERAMAN HITZA.
31
FESTAK NOLA OSPATU Sakabiren hitzak dituzu segidan:
43
Hemen aldiz mende hasierako azpeitiarrek nola igarotzen zuten San Pedro eguna:
“Eskuztako zelaira hurbildu ziren herritarrak arratsaldeko bostak inguruan. Merienda egin ondoren soinu-jotzaileek dantzan jarri zituzten bertaratu zirenak; Agur Maria adierazten zuten ezkilak jo arte aritu ziren bertan eta ondoren sokadantza abiatu zen Plaza Txikira. Orduan otoitz bat errezatu zuten eta amaiera eman zitzaion jaiari�. Bi testuak irakurrita gai izango al zinateke marrazki, collage edo antzerako baten bidez festak lehen eta orain nola ospatzen diren konparatzeko?
LEHEN
ORAIN
32
BA AL DAKIN, BA AL DAKIK?
• Noiz eraiki zen Vista Alegre frontoia? (egungo Izarraitz frontoiaren inguruan) a) 1726ko San Tomasetan. b) 1917ko Inauterietan. c) 1885ko San Inazioetan. • Zer pilota modalitate jokatzen zen batez ere frontoi horretan? a) Esku huska. b) Laxoan. c) Zestan. • Zenbat pilotari profesional zeuden Azpeitian mende hasieran? 44
a) Bost. b) Hamahiru. c) Hemeretzi. • Azpeitiko hiru pilotari ezagun izan dira: a) Atano III.a, Errasti eta Galarza. b) Arzamendi, Takolo I.a eta Azpeitiko Txikito. c) Retegi, Olaizola eta Irujo. Azpeitiko Plaza Nagusian eta 1903tik aurrera Zezen Plazan hainbat ikuskizun gauzatzen ziren. Irudiei begiratuta jakingo al zenuke zer ikuskizun den bakoitza?
45 GureGipuzkoa.net / Azpeitia. Paisaje de los alrededores
48
de Azpeitia. © BY-SA: Ojanguren, Indalecio. Gipuzkoako 46 Foru Aldundia. Gipuzkoako Artxibo Orokorra
47
49
50
Zezenketek eta animaliak ikuskizunetarako erabiltzeak eztabaida sortzen dute. Azpeitian entzierroak egiten ziren eta gaur egun soka-muturra eta zezenketak egiten dira. Zer iruditzen zaizkizu zezenketak, soka-muturra, ahari-jokoak, idi -demak? Ba al duzu aldeko edo kontrako iritzirik?
DENBORA PASA BERRIAK/GREBAK
33
51
Pilotak beherantz egin ahala txirrindularitza eta futbola bezalako kirol berriak hasi ziren indartzen. Kirol berriez gain zinema ere iritsi zen herrira. Jakingo al zenuke ondorengo esaldiak Egia ala Gezurra diren esaten? • Danak Bat eta Union Azpeitiana izan ziren hasierako futbol taldeen izenak. • Aranako futbol zelaian jokatzen zituzten partiduak, gaur egun Loiolabideko etxeak dauden lekuan. • Union Azpeitianak txirrindularitza probak ere antolatu zituen. • Futbol jokalariei ez zieten lantegitik lehenago irteten uzten eta hori izaten zen entrenatzeko oztopo nagusienetako bat. • Irungo “Buenos Amigos” elkartetik dator Lagun Onak izena. • 1929tik 1944 arte ez zen futbol zelairik izan Azpeitian. Partiduak Zelai Luze bukaeran, Santiago kaleko zelaian, Plazan edo Eskuztako zelaian jokatzen zituzten. • Lagun Onaken berezko janzkera kamiseta zuria eta galtza motz beltzak dira. • 1944tik 1946ra Lagun Onakek Azkoitiko Altzibargo futbol zelaian jokatu zituen partiduak, Anaitasunak jokatzen ez zuenetan. • 1946an inauguratu zen Garmendipe, Erreala eta Athleticek elkarren aurka jokatu zuten. • 1920ko hamarkadan Gregorio Segurola Potxolok Luminor zinema ireki zuen.
Langile mugimenduak eta grebek Azpeitian ere izan zuten oihartzuna. Irakurri ezazu La Información egunkarian, 1919ko abenduaren 8an argitaratutako artikulu hau: ORGANUGILEEN GREBA “Don Remigioren fabrikan lan egiten duten Sindikatu Katoliko Libreko bazkideek idatzi bat eman zioten patroiari hobekuntza batzuk eskatuz. Fabrikan ez da legea betetzen. Remigiok ez zien erantzun. Langileek bigarren idatzi bat eman zioten eta hari ere ez zion erantzun. Langileek, patroiaren jarrera ikusita, fabrika utzi eta greba aldarrikatu zuten. Remigioren jarrera gaitzesten dugu. Egia da
langileek kanpotik itxura bat izaten dutela baina hori ez da oztopo langileak duintasuna izateko. Itxurak ez du pertsona egiten, ez eta luxuak duintasuna ematen. Don Remigiok bere langileen duintasuna zapaldu du, kultura eta heziketa gutxi erakutsiz. Grebak aurrera jarraitzen du eta jarraituko du, patroiek bere langileen duintasuna onartu arte, animaliak eta makinen luzapenak baino zerbait gehiago baitira hauek”. Emen-nago La Información 1919-XII-8
Zer da Sindikatua? Zer da greban egotea? Non ari dira greban? Zer eskatzen dute? Langileen alde edo nagusien alde dago artikulua idatzi duena?
34
NESKA-MUTILEN HARREMANAK Emakume asko goizero eta arratsaldero, bezperetara joaten zen elizara. Maitasun gutxiko begirada zurrun, zorrotz eta estuan oinarritzen zen han jasotzen zuen sexuen arteko harremanari buruzko mezua. Begirada hori gizartearen zati handi batera zabaltzen zen eta eragina zuen eguneroko bizitzan. Azpeitiko erlijiosoen helburua neskek eta mutilek ahalik eta bizimodu aparteena eramatea zen, “bekatuan eror ez zitezen”. 1932an neska-mutil koadrila batek antzerki lan bat antzeztu nahi izan zuen, baina lokalaren jabeak ez zuen baimenik eman nahi, baldin mutilak eta neskak ez baldin bazeuden aparte aretoan. Arrunta zen erabat antzerki-lan baten emakume baten pertsonaia azalduz gero, lan hori gizonezko batek egitea. Mikel Aizpuru Muruaren Antzinako Azpeititik Azpeiti Berrira liburuko pasartea
• Sexuen arteko harremanari buruz, nolako mezua jasotzen zuten emakumeek? • Zein zen Azpeitiko erlijiosoen helburua? • Zer gertatu zen 1932an neska-mutil batzuk batera egin behar zuten antzerkiarekin? • Antzerki lanen baten emakumeren baten pertsonaia azalduz gero, nork egiten zuen paper hori? • Egokia iruditzen al zaizu neska eta mutilen artean horrelako harremana izatea? Zergatik? ATARIKO JOLASAK “Ai ke ber! Goizeko hamaikak eta erdietan Txokolo, Troski eta atabal ateratzeko txistua jotzen ari ziren. Kale guztia dantzari txikihaundiz beteta zegoen. Alkate jaunak ateratzeko agindu eta laster hiru mutiko zuriz jantzita azaltzen dira soka-muturra eskuan zutela baina korrika zer ote zuten beraiek? Laster ikusi zen zer zen. Txiki eta haundi guztiak oihuka ari ziren. Emen dek! Inor mindu gabe goizeko jostaketa igaro zen”.
AGUR, IÑAUTI, AGUR “Asteartean txingortuta jaiki zen eguna. Hala ere herri ohitura hezi ezina izaki. Goizeko bostetako pattartegiak argi ziren. Txingorraren beldur ez zirenak baziren, eguraldi txakurragatik ohe gain estalkipean egon zale ez zirenak milaka ziren. Erdi kalea zahar eta gaztez betea. Txokolo, Troski eta atabal, kalera ateratzeko txistuka”. Euzkadi 1931-II-18
Urreko Zoroa
• Nor izan zen Txokolo? • Emen dek! Aipatzen duenean zeri buruz ari da testuetan? • Nor da egilea? • Gaur egun ospatzen ditugun zein festen kronika egiten du artikuluetan?
35
ETXE-ZURIKO AUZIA
1936an Argia astekarian ateratako artikulu zatiak eta irudiak dira honakoak. ETXE ZURIKO AUZIA “Baserri honen izena aspaldian asko aitatzen da. Eta zergatik? Beraien nagusiak etxerik ateratzeko agindua emana baitu. Lasaoko markesa da doilorkeri hori egin nahi duen nagusia. Esaten denez botoa bere barruak esaten zion erara eman zuelako omen da zitalkeria hori. Berak behar omen du etxea, non bizirik ez omen dauka eta.” “Donostiako egunkari batek argi eta garbi adierazten du markesari erabaki hori hartarazi dion motibo bakarra hauteskundeei buruz inoiz izandako eztabaida dela. Eta ez hori bakarrik, markesaren
52
erabakia zuzena dela agertzeko, goikoek behekoei bidea erakutsi behar dietela dio”. “Elizatik atera ondoren han zeuden Basarri, Uztapide, Zepai eta Txapel, eta horiek abestu zituzten hainbat bertso eder, han zeuden denak txaloka jarriaz. Bitarte horretan, Alkartasuneko zuzendariak, Don Poli eta beste hainbeste lagunekin joan ziren Arrieta, “Etxe zuriko” maizterra izandakoari etxe berria ematera. Han zen Azkuetar Rafaela, etxe berri hori egin duen emakume jatorra”
53
TXALINTXO
54
Materia osagarrialk VI
1932an Azpeitian fabriketan gauza ugari egiten ziren. Pistak jarraituz asmatu al zenuke zer egiten zuten fabriketan? • Destilatutako alkoholdun edaria. Batzuk kafearekin hartzen dute. P_TT_ _R_ • Oinetako bezala erabiltzen zituzten; gaur egun udan erabiltzen dira edo baserritar jantziarekin, batez ere kostako herrietan. A_A_K_ _AK • Kotxerik ez zenean zama edo bidaiariak leku batetik bestera eramatekogarraiobide ohikoena. G_ _D_A • Otarrak edo altzari arinak egiteko erabiltzen zen materiala Z_M_TZ_ • Garbiketarako erabiltzen den produktua. Arropak zuri mantentzeko ere erabiltzen dena _IX_ _A Azpimarratutako hizkiak batzen badituzu langileek beraien lan baldintzak hobetzeko erabiltzen zuten tresnaren izena jakingo duzu: _ _
_
_
36
II. ERREPUBLIKA
1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen Eibarren. Monarkia eta Errepublika aurrez aurre zeuden bi agintzeko modu ziren. Jakingo al zenuke bakoitza bere esanahiarekin lotzen? MONARKIA
ERREPUBLIKA
• Agintari nagusia hauteskunde bidez aukeratzen duen agintzeko modua • Agintari nagusia erregea edo erregina duen agintzeko modua
Egia edo Gezurra ote da ondoko esaldiek diotena? Jarri ezazu E edo G hizkia bakoitzaren amaieran. • Errepublikako urteetan (1931-1936) aukeratu zen herriko lehenengo alkate abertzalea. • Errepublika aldarrikatu zenean Azpeitian erregea mantentzearen aldekoek irabazi zituzten. • Azpeitiko neska gazteak Emakume Abertzaleen Batzan elkartzen hasi ziren. Euskarazko izena jartzen zieten haurrei sehaska ematen zieten opari. • Gaudencio Arregi albaitariari ez zioten soldata ordaindu nahi izan, errepublikazalea zelako. • Emakumeek lehenengo aldiz 1933ko azaroaren 5ean izan zuten botoa emateko aukera, Estatutuaren proiektua bozkatzerakoan. • 1934ko udan Prudencia Olaizola andrea udalbatzako partaide izan zen, lehenengo aldiz zegoen emakume bat halako postuan. Hego Euskal Herriak Autonomia Estatutua lortzeko mugimenduak garrantzi handia izan zuen Azpeitian. Ba al dakizu zer den estatutu bat? a) Mugaz inguratuta dagoen lurralde bat. b) Talde baten antolamenduan laguntzen duen araudia. c) Izaki bizidun bat irudikatzen duen eskultura-lana. Ordenatu itzazu honako esaldiak 1etik 4ra lehenengo gertatu zenetik azkenengora: • Azpeitian egindako bilera batean, Kasto Orbegozo alkateak Estatutuaren zirriborroari zuzenketa bat egitea proposatu zuen. • Eusko Ikaskuntza elkarteak Autonomia Estatutuaren zirriborroa egin zuen. • 1936ko irailean onartu zen azkenik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat Estatutua. Nafarroa kanpoan geratu zen. • Lizarran bildu ziren udaletako ordezkariak eta Estatutuak eta zirriborroari egindako zuzenketak porrot egin zuten.
FRANCOREN ALDEKO TROPAK
37
Azpeitira Frankoren aldeko soldaduak sartzear zirela areazko zakuak jarri zituzten udaletxe azpian defendatzeko. Nazionalak etorri bezperan trenean alde egin zuten Errepublikaren aldeko gehienek.
55
56
Francoren aldekoek Azpeitia hartu zutenean, Jose Sarasua Uranga Kukubiltxo, 11 urtekoa, bere lagunekin jolasean zebilela hil zuten. Irailaren 20an, 11ak aldera beren bizitokia zen Enparan-gain baserri inguruan zebiltzan jolasean. Erreketeek (Frankoren aldeko soldadu karlistak) tiro egin zieten, ihes egitera zihoazela pentsatuta. Azpeitiaren aurkako bonbardaketan 3 hildako eta zauritu bat izan ziren, 1936ko irailaren 20 inguruan. Herrian aire erasoetatik babesteko nola halako babeslekuak jarrita zeuden. Babesleku haietako asko baserrietako ukuiluak ziren. Enparan kaleko Sarralle sutegia eta Loiolako Santutegiko sotoak ere presaka babes hartzera joateko erabiltzen zituzten, sirenen eta kanpaien bidez aireko armada gertu zebilela abisatzen zutenean. Bonba bat Soreasuko San Sebastian parrokiatik gertu erori zen, Txaribar inguruan eta beste bat Loiolan.
Orain arte aipatutakoa kontuan hartuz, zer gertatu zen Azpeitian Francoren aldeko soldaduak (erreketeak) sartu zirenean? • Bezperan ………………………………………………..................……………….. • Irailaren 20 goizean…………………………………….....................……………… • Non zeuden bonba babesleku nagusiak?............................................................. • Non bota zituzten bonbak? Zer eragin izan zuten?...................................................
38
GERRA ZIBILA
“Aita Eibarko ezagun batzuekin alde egin eta “Amuategi Batailoian” aritu zen borrokan. Gernikan preso hartu eta Castro Urdialesera eraman zuten. Santoñan eduki zuten preso. Gero Langile Batailoietan aritu zen lanean, kaleak eta errepideak egin ohi zituzten”
39
39
“Egun batean zigortu ere egin ninduten. Izan ere bazen ikasle bat oso familia pobrekoa zena, eta falangista hori beti berarekin sartzen zen. Behin uniformerik gabe etorri zelako kontuak eskatzen hasi zitzaion falangista, eta nik honakoa esan nion: “Si a su padre no le hubiesen robado toda la hacienda que tenía, podría venir vestido de seda”. Etxean ere zigortu ninduten hori esateagatik, baina hark entzun beharra izan zuen”.
“Aita egunero moduan kalera irten zen buelta bat ematera. Erdi kalean, “Napar Txikiye” esaten zioten taberna batean batu ohi ziren lagunak, zerbait hartu eta ondoren etxera itzuli ohi zelarik. Baina egun horretan ez zen itzuli. Norbait etorri zen gure etxera aita Azpeitiko kartzelara eraman zutela esatera. Handik Donostiara, Ondarretako kartzelara eraman zuten, eta han denbora bat pasa ondoren Ezkaba edo San Kristobalera. Hura oso urruti zegoen Azpeititik, eta ezin izan genuen behin ere bisitatu”.
Testigantza hauetan azpimarratutako hitz batzuk daude. Saia zaitez hitz horiei buruzko informazioa bilatzen. Ba al duzu familian Gerra Zibilarekin edo frankismoarekin lotutako testigantzarik? Interesagarria izan daiteke gelakideen artean testigantza horiek elkarbanatzea.
40
BIOGRAFIAK
57
58
59
60
61
63
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
BIOGRAFIA
73
74
ARGAZKIA
41
ARDATZ KRONOLOGIKOA 120 milioi urte
Lehenengo gizakiak (140.000 urte)
Ekain (17.000 urte)
Neolitoa (10.000 urte)
Hiri gutuna
Erromatarrak
Burdin Aroa
Trikuharriak
Hiribildua
Artisautza
Izurriteak/ ospitalak
Harresietatik irteten
36ko gerra
Loiola
Errotak
Liho langileak
Amerikako merkataritza
1766ko Matxinada
Urola Trena
Baserria
Karlistadak
Industrializazioa
BIOGRAFIAK
Burdinolak
Euskal Jaiak
42
ZER NAHI DUGU?
Azpimarra ezazu Azpeitia eta bere ingurutik aberatsa iruditzen zaizun ezaugarriren bat: menditsua, industriala, lasaia, bizia, euskalduna... Aipa ezazu Azpeitia eta bere ingurutik aldatuko zenukeen zerbait. Nolako Azpeitia irudikatzen duzu hemendik 10 urtera? 10 urte barru hemen biziko zarela uste al duzu? • Herriz aldatzekotan nora joango zinateke? • Eta auzoz aldatzekotan, non bizitzea gustatuko litzaizuke?
Hemendik 10 urtera Azpeitia eta inguruetan zer hizkuntza hitz egingo dela iruditzen zaizu? Zergatik? Pentsa ezazu une batez Azpeitiko alkatea zarela. Zer egingo zenuke Azpeitia bizitzeko leku hobeago bat bihurtzeko? Zer egin dezakegu beste herrialdeetatik datozenei herrian egokitzen laguntzeko? Urteek aurrera egin ahala Azpeitia eta Azkoitia elkartzeko aukera egongo balitz, gustatuko al litzaizuke bat egitea? Zergatik? Zer onura eta zer oztopo ikusten dizkiozu elkarketari? Zer desiratuko zenioke hemendik 10 urte barruko Azpeitiari?
43
Eskerrak: Joxe Garmendia, Jose Luis Otamendi, Iraurgi Ikastetxea, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Imanol Elias eta bere familia, Mikel Legorburu, Azpeitiko Udala, Eregi Euskara eta Komunikazioa, Aitor Arruti, Aranzadi Zientzia Elkartea, Uztarria, Azpeitiko eta Azkoitiko liburutegiko langileei eta bereziki ilusioz lan hau aberastuko duzuen ikasle eta irakasle guztioi. Etxekoei eta lagunei, bidean gugan sinistu duzuen guztiei.