4 minute read
ON EGIN GUREAN gida 2019
from ON EGIN GUREAN 2019
by 11BARRI
LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEA 2019
GIDA • 2019ko maiatza
Advertisement
Ikusteko, usaintzeko, ukitzeko, entzuteko, dastatzeko. Busturialdea eta Lea- Artibai eta Mutriku zentzumen guztiekin gozatzeko eskualdeak dira; halakox e a d a b e r t o k o l u r r a r e n f r u i t u a e r e ; h o l a k o x e a , g u r e a r r a n t z a : z e n t z u m e n guztiekin gozatzeko modukoa. Naturak eskuzabal emandakoa mimo handiz lantzen jakin dute esku prestuek, belaunaldiz belaunaldi transmititu den jakintzarekin. Eta etxeko suan milaka urtean sukaldatu izan diren lehengaiek, gure arbasoen lur berberean ernetako barazkiek eta sareek dakartzaten arrainek jarraitzen dute izaten, orduan modura, orain ere, bertokoen elikagai. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak bat egiten du eskualdeon garapen jasangarriaren aldeko apustua egiten dutenekin, bertoko herrien etorkizunaren
aldeko apustua egiten dutenekin. Kasu honetan, Hitzak bat egin du bertoko ekoizleekin eta bertoko lehengaiak eskuratzeko eta dastatzeko aukera ematen duten dendekin eta jatetxeekin. Gida honetan, ekoizle, denda eta jatetxe horiek aurkituko dituzu, herrika eta gaika sailkatuta. Gida hau erabilita, bertokoen lehengaiak kontsumituta, bertako dendetan erosita eta bertako jatetxeetan janda, zeuk ere bertoko herrien geroaren alde egiten duzu apustu. Eskualdearen bizitzaren aldeko apustu. Lehen modura orain, eta orain modura gero, Busturialdea, Lea-Artibai eta Mutriku ikusteko, usaintzeko, ukitzeko, entzuteko eta dastatzeko modukoak izan daitezen. Zentzumen guztiekin gozatzeko modukoak.