ARAUAK *DADOA JAURTIKIZ , ZENBAKI HANDIENA ATERAKO DUENA HASIKO DA. *HELMUGARA ARINEN HELDUKO DENAK IRABAZIKO DU. *ANTZAR BATERA HELTZEN BAGARA, HURRENGO ANTZARARA JOANGO GARA ETA BERRIRO JOLASTEN JARRAITUKO DUGU. *ZUBIAREKIN BERDIN EGINGO DUGU. *DADOEKIN BERDIN EGINGO DUGU. *OSTATUAN, PUTZUAN, LABERINTOAN ETA KARTZELAN TXANDA BAT EGINGO DUGU JOLASTU GABE. *HERIOTZARA (BURUHEZURRARA) HELTZEN BAGARA BERRIRO HASI BEHAR IZANGO DUGU. Inportanteena ez da irabaztea, jolastea baizik
ESAMOLDEAK *NIK GORRIA, BERDEA, URDINA, HORIA GUSTOKO DUT. *BOTA EZAZU DADOA! *NOREN TXANDA DA? *ZURE TXANDA DA, MUGI EZAZU FITXA! *EZ EGIN TRANPARIK! *NORENA DA FITXA HAU? *ANTZARA BAT ETA ANTZARA BI, BERRIZ ERE NIRI *ZUBITIK ZUBIRA NOA ETA URAK ARIN NAROA *DADOTIK DADORA, ZORTEA NIREKIN DAGOELA! *EZ EGIN LELOARENA! *EZETZ 6 ATERA! *IRABAZI DUT! Inportanteena ez da irabaztea, jolastea baizik
• Jokalariak:
Gutxienez bi jokalari eta gehienez zortzi jokalari izando dira.
• Karten banaketa eta prestaketa:
Jokalari bakoitzari karta kopuru bera banatuko zaio.
• Arauak:
Jokalariek beraien kartak begiratuko dituzte. Kartak banatu dituenaren eskuinaldean dagoena hasiko da. Jokua 1, 2, 3, 4... jarraian botatzean datza. Bigarren jokaldia lehenengo jokaldia bezalakoa izando da. Norbaitek jokaldia jarraitu ez badezake, txanda pasatu egiten da. Jokalari bat kartarik gabe geratzen denean jokua amaitzen da.
• Irabazlea edo galtzailea:
Irabazlea kartarik gabe geratzen dena izando da.
• “ Neuk banatzen dut ” • “ Zuri dagokizu.” • “Aizu txikito! Nire txanda da, ez aurreratu!” • “ Kakazaharra! Ez daukat/dekot!” • “ Txandapasa! ” • “Akabo fandangoa! Irabazi dut.”
TXANKA JOKALARIAK Gutxienez 2 eta gehienez 8 jokalari izan behar dira. KARTA BANAKETA Kartak nahastu baino lehen sota bat kentzen da . Sota ezin da urrezkoa izan, bera txanka delako. Jarraian, karta guztiak jokalari guztien artean banatzen dira . Karta horiekin jokalari bakoitzak bikoteak egin behar ditu eta bota behar ditu.Txankak ez du bikoterik egiten. ARAUAK Kartak banatzen dituenaren eskuinean dagoena hasiko da . Bikote guztiak mahai gainean botatzen dira eta bikoterik ez dagoenean,besteei kartak hartzen hasiko dira. Kartak banatu dituenaren eskuinean dagoena hasiko da hartzen eta bere eskuinean dagoenari hartzen dio. Bikotea egiten badu botatzen du eta horrela urrenez urren. IRABAZLEA Kartarik gabe gelditzen denak irabaziko du eta txankarekin geratzen denak galduko du.
TXANKA ESAMOLDEAK • Nahas itzazu kartak • Kartak banatu • Hartu karta bat • Bikote bat besterik ez dut • Bikoteak egin ditut • Zure txanda da. • A ze zorte txarra! • Lepoa egingo nuke irabazten dudala • Txakurraren bibolinak! • Zalditik astora nabil! • Zorte txarra/ona ematen didazu • Txanka egokitu zaizu! • Hau egina zagok/n! • Nireak egin du/ Zureak egin du
• Bost jokalarien taldeak egiten dira. • Zozketaren bidez (Dona, dona... edo Kuku miku...) lehena nor izango den erabakitzen da. • Taldeko lehenengo jokalariak zotzak lurrean botatzen ditu. • Jokalari bakoitzak, dagokion txandan, zotz bat hartuko du gainontzeko guztiak mugitu barik. • Zotzen balioa eraztun berdeen kopuruaren araberakoa izango da: - Eraztun bat = puntu 1 - Bi eraztun = bi puntu - Hiru eraztun = hiru puntu - Lau eraztun = lau puntu. • Irabazlea puntu gehien lortzen duena izango da.
• • • • • • • •
Ni lehena naiz, ni bigarrena naiz... Orain nire txanda da. Ez aurreratu nire txanda da eta Kaka zaharra, mugitu zait! Aizu, zotzak mugitu dituzu! Ze zorte ona duzun! ... puntu lortu ditut! Irabazi dut ..... puntu lortu ditudalako!
• Jokalariak:
Gutxienez bi jokalari eta gehienez bost jokalari izan behar dira.
• Karta banaketa:
Jokalari bakoitzari zazpi karta banatzen dizkiegu. Karta bat ertangora (ahoz gora) uzten da eta horixe izango da paloa adierazten duena. Gainontzeko kartak ahozpez uzten dira, jokalariek, beharrezkoa denean, hartu ditzaten. •
Arauak:
Kartak banatu dituen jokalariaren hurrengo jokalaria hasiko da. Erdian dagoen kartak adierazten duen palo bereko karta bat botako du. Palo horretako kartarik euki ezean edozein zaldi bota ahal izango du. Zaldirik ez izatekotan pilatik karta bat hartuko du eta botako du bakarrik paloarekin bat badoa, bestela, hurrengo txanda heldu arte zain egongo da.
• Irabazlea edo galtzailea:
Eskuan dituen kartak amaitzean MAO-MAO esaten lehenengoa dena eta kartekin amaitzen duena irabazlea izango da.
• • • • • • •
Banatu itzazu zazpina. Zein da fua? (paloa) Hartu erditik! Eta ez daukazu zaldirik? Txandapasa! Mao Mao! Txapeldunaaaa! Babarruuuna! Oe, oe, oe!
ARAUAK Ume guztiak borobil bat osatuz lurrean esertzen dira. Bat zutituko da eta eskuetan zapia duelarik, besteen inguruan dantzatzen hasiko da. Taldeak “zapi txuri honekin” kanta abestuko du eta horren amaieran bakoitzak bere atzera begiratuko du. Zapia aurkitzen duena berehala zutituko da eta zutik zegoen laguna bere lekuan eseri baino lehen harrapatzen saiatuko da. Harrapatzen badu, taldeak eginbehar bat jarriko dio harrapatutakoari; ez badu harrapatzen, berriz, bera geratuko da zutik eta jokoak jarraitu egingo du. EGINBEHARRAK
- Hankamotzetan ibili. - Ahokorapiloak errepikatu: “Akerrak adarrak okerrak ditu”, “zotza, zotza punta zorrotza” - Esamoldeak errepikatu: “ Egia! Sudurraren ondoan begia!” - Musua eman bati. - Izenak esan: arropak, animaliak,... - Keinuen bidez zerbait adierazi eta besteek asmatu dezatela edo berari bakarrik zerbait keinuz adierazi eta berak asma dezala...
ESAMOLDEAK
“ HARRAPATU ZAITUT! ” “ EZETZ HARRAPATU! ” “ KALE EGIN DUT! ” “ HANKA EGIN DUT! “ “ APUR BATEGATIK EZ DUT HARRAPATU “ • “ AIZU! TRANPATI! EZ DU BALIO BEGIRATZEA!” • • • • •