ADItxb Aldizkaria 6alea

Page 1

6. alea

DOAN 2012ko APIRILA

ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA

G

1 1 0 2 N O I T K A E T AZ

Garrasi: INTERNETEKO DESKARGEN BORROKA 4. orria Elkarrizketa: IZASKUN FERNANDEZ 6. orria pARTE hartu 7.- 10. orria GAZTEAKTION 2011KO STREET FASHION 11. orria


adi jaia

GA

ZTE

AK

TIO

... E! Eta hirugarrenaren bila goaz!!! Jada 3 urte egingo ditugu ADI aldizkaria kaleratzen!!! Extra! Extra!!! Eta ez pentsatu adarra jotzen gaudenik. Beno apur bat. Eta zer? Gure “eta zergatik ez?” filosofiarekin berrikuntzez beterik ekiten diogu 2012ari. Zeintzuk diren berrikuntza hauek? Aaaaaaaaa! Ba ez ditugu denak esango lehenengo alean! Hurrengoko ADI!txb aldizkariaren aleei itxaron behar izango duzue. Ale honetan ADI!txb aldizkariak 2011ko Gazteaktionen eginiko photocall-a izango da gure street fashion-a. ArgipeanClik Argazkigintza Taldeko mutilak (zein jatorrak, ederrak eta grazia handikoak diren… hori diote beraiek,ja,ja,ja,…eta ArgipeanClik taldean neskak noiz?… talibanak zarete ala?ja,ja,ja) arduratu ziren lan horretaz. Bide batez ohar bat: estudio bat egiteko lokal baten bila dabiltza ArgipeanClik taldekoak! ;) Eta nola ez gaztekationera etorri ez zinetenoi kontatuko dizuegu zeintzuk aukera ederrak galdu zenituzten: kalitatezko kontzertuak, super funtzionarioaren antzerki paregabea, RekeSound taldeko DJ-a (Ei! Ze ona, jendeak flipatu zuen…) eta ADI jaia, Ba bai! Gure aldizkariak izan zuen bere tartea gazteaktionen:

2

pintxoak + photocall-a. Gure 2. urtea izanik etxebarritarrak gonbidatu nahi izan genituen gurekin hori ospatzera. Eta 2012an ere GazteAktiona izango dugu Etxebarrin. Parte hartu nahi duzu? Zure ekarpenak egin? Laguntza eman?... Ba ziur antolatzaileek gustura jasoko dituztela! Aurtengoa iazkoa baino hobeagoa izango da! Musika, agenda, liburuak, elkarrizketa, garrasi, zuk zer, informatika… Ale honetan tarte berezia emango diogu informatikari. Mundu zoro horren inguruan egunean egon behar dugu. Orain ia ez da albistea, eta gainera fidantzapean kalean utzi zuten, baina zer pentsatzen dugu Kim Dotcomni buruz? Ba al dakigu zer egin nahi zuen? Zergatik izan zen megaupload mundo mailako deskargen eta biltegiratzeen gunea? Amaieraren inguruko xehetasun batzuk emango ditugu. 2012ko lehen alea bero-bero dator eta gainera eztabaida sortu asmoz. Eta nola ez, aldizkaria egiten lagundu nahi baldin baduzu, jakin ezazu baldintza hauek betetzea eta izatea ezinbestekoa dela: grina, umore ona, adarra jotzen jakitea, kazetari espiritua eta jarrera, jarrera ona! Zure zain gaude!!

N


KIROLAK

futbola

MAIATZAK 6 Athletic Club - Getafe CF.

MAIATZAK 13 Finalas LFP Levante UD - Athletic Club

saskibaloia MAIATZAK 2 Gescrap Bizkaia - Unicaja

MAIATZAK 6 Caja Laboral - Gescrap Bizkaia

MUSIKA APIRILAK 30 Fuzztones Jimmy Jazz (Gasteiz).

MAIATZAK 18 Benito Lertxundi. Euskalduna.

MAIATZAK 2 Sergio Dalma “Los grandes temas italianos de Via Dalma II”. Euskalduna.

MAIATZAK 19 Su Ta Gar. Bribay Jazz Club (Logroño).

MAIATZAK 3 De Pedro. Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 23 Diego Torres. Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 3 7 Seconds + 25th Coming Fire Jimmy Jazz (Gasteiz).

MAIATZAK 30 – MAIATZAK 02 Art 2012 Festival. Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 4 Chuck Prophet & The Mission Express. Kafe Antzokia (Bilbo).

EKAINAK 4 Manolo García - Las canciones de “Los días intactos”. Euskalduna.

MAIATZAK 5 Ruben Pozo. Kafe Antzokia (Bilbo).

EKAINAK 7 Noiz Jaia!. Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 5 Su Ta Gar. Untzaga plazan (Eibar).

EKAINAK 8 Mikel Erentxun (Izar & Star). Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 5 The Soulbreaker Company Jimmy Jazz (Gasteiz).

EKAINAK 9 Momo Queen´s Cover. “The Show Must Go On” Tour 2012. Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 5 L.A Guns + Niterain Guardetxea (Donostia).

EKAINAK 10 Stephen Marlev. Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 6 James Taylor Ciclo Musical Legend BBK. Euskalduna.

EKAINAK 17 Muzzik Eskolan Jaia.. Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 11 Bongo Botrako. Kafe Antzokia (Bilbo).

EKAINAK 22 Gabriel Aresti euskaltegiko San Juan Jaia.. Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 12 Hamlet. Kafe Antzokia (Bilbo).

EKAINAK 23 Barricada. Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 18 We Are Standard. Kafe Antzokia (Bilbo).

EKAINAK 24 Muzzik Eskolan Jaia.. Kafe Antzokia (Bilbo).

MAIATZAK 18 Su Ta Gar. Heaven D.C (Santander).

EKAINAK 29 Anni B Sweet. Kafe Antzokia (Bilbo).

E G I L E A K

Zuriñe A. Danel M. Eneko C. Joshua M. Montxo H. Haizea M.

Aitor I. Fernando N. Iñigo S. Eloy V. E.C.

3


G A R R A S I INTERNETEKO DESKARGEN BORROKA 2012ko urtarrilaren 19an itxi zuten MegaUpload. Ordura arte, web gune horretan erabiltzaileek 1GBeko fitxategiak jaits zitzaketen doan eta 100 GBerainokoak ordainduz. Interneteko atari horrek egileen eskubideen arau-hauste larria eragin zuela argudiatuta, Estatu Batuetako FBIk enpresa horretako buruak atxilotu eta web gunea zerbitzurik gabe utzi zuen. MegaUploadeko sortzaile eta arduradunek 50 urterainoko espetxe zigorrari eta hainbat milioi dolarreko isunari egin beharko diote aurre. Bestalde, abenduaren 30ean onartu zuten hain eztabaidatua izan zen Ekonomia Jasangarriaren Legea edo “Sinde� legea, Interneteko legez kontrako deskargak arautzeko. Erabiltzaile eta elkarte askok, FACUA, Pirata Alderdia eta 20Minutos egunkaria besteak beste, euren desadostasuna azaldu zuten eta protesta handiak egin ziren, hainbat sare sozialetan ekitaldiak antolatuz. Dena den, ekintza horiek ez zaizkie doan irten gobernuei. Anonymous elkarteak Estatu Batuetako Justizia Saileko ataria kolapsatu zuen DDoS ziber-eraso baten bidez MegaUpload itxi zutenean, eta Sony Music-etik abesti eta bideo gehienak hartu eta deskarga askean jarri zituzten. Era berean, Sinde legea kongresuan bozkatu zuten unean PSOEren, SGAEren eta Kultura Ministerioaren web guneak zerbitzutik kanpo utzi zituzten hainbat orduz ziber-erasoen eraginez.

4

Gainera, interneteko pribatutasuna urratzen duten eta prozedura judizialik gabe atariak zentsuratzeko baimena ematen duten PIPA eta SOPA legeei erantzunez 2012ko Black March delakoa antolatu dute Anonymous taldekoek, hilabete horretan zehar musikarik, bideorik edo filmik ez deskargatzeko eta ez ikusteko, galera ekonomikoak eragiteko asmoarekin.

Hala ere, oraindik eMule eta BitTorrent bezalako P2P sareen bidez deskarga daiteke edozein motako softwarea. P2P sareen erabiltzaileak hainbeste milioi izanik eta WiFi sare publikoetatik sartutako ordenagailuen identifikazioa hain zaila izanik, badirudi alde batera utzi dutela erabiltzaile bakoitzari isuna jartzearen mehatxua egitea. Aldiz, gehiago saiatu dira P2P sareetan partekatzen diren fitxategien bilatzaileak ixten. Esate baterako, The Pirate Bay Torrent fitxategien bilatzailea debekatuta dago Irlandan, Alemanian eta Danimarkan, diskoetxeek eragindako presioaren ondorioz. Hala ere, horrelako web gune baten ispilu bat era daiteke beste zerbitzari batean ordu gutxi batzuetan, eta oso zaila da atzerriko zerbitzarietan babestuta dauden atarietara sarbidea mugatzea. Beraz, ez dirudi momentuz interneteko deskargak amaituko direnik.

Egilea: IĂąigo S.


G A R R A S I ZUK Z E R ? ? ? Bazenekien megaupload-ek diskoak saldu nahi zituela berarentzat salmentaren %10a izateko eta egilearentzat %90a? On line bidezko eta salmenta merkeago bat onartuko zenuke?

Andres Tejo 20 urte Artista baten materialaren banaketa laguntza izugarria da, beraz, logikoa da MegaUpload-ek %10-eko irabazia nahi izatea. Ez da hain arriskutsua MegaUpload-eri apustu horrek ematea, bakoitzak jakin behar du zer egin duen, eta nola banandu egin den bere lana. Badaude erregistro metodo onak lapurreta saihesteko. Ikuspegi ona eman behar diegu banaketa metodo horiei, eta bultzatu on-line egitura, salmentak zabaltzeko. Nire aldetik, uste dut garrantzitsua izango litzatekeela diskoen salmenta internetera irekitzea. Kontuan izan behar dugu saltzaileentzat diskoak saltzea munduan zehar oso egokia dela; beraz, horrelako baliabideak erabiltzea lagungarria izango da ez musikarientzat bakarrik, baizik eta merkatua zabaltzeko ere. Diskoen prezioa ez zait garestiegi iruditzen, baina egia esan hauen murrizpenak erosketak gero eta handiagoak ekarriko lituzke. Izan ere, pertsonok prezio baxuak nahiago ditugu, eta horrela produkzioa gainditu egingo zen.

Mikel Tenllado 18 urte Ez nekien Megauplad-ek hori egitea pentsatua zeukanik; ideia ona iruditzen zait, baina dirua irabazi nahi badu artista baten lana saltzen horren onarpena edo baimena eskatu beharko du. On-line eta merke erosteko aukeraren alde agertuko nintzateke, noski, baina on line egiten diren salmentak dagoeneko existitzen dira. Hala ere, nola egingo dira merkeagoak? Horretarako saltzaileek gutxiago irabazi beharko dute, eta ez dut uste diru gutxiago irabaztea nahi duen enpresak daudenik.

Zalakain Uriel 21 urte Megaupload-en ekimena interesgarria zen oso bai musika zaleentzat baita artistentzat ere, bientzat mesedegarria baitzen. Internetek erlazio zuzena eskaintzen du egileen eta erosleen artean; gaur egun ez dugu CD edota DVD garestiak erosi beharrik gustuko dugun musika entzuteko, interneten bidez lor dezakegu; beraz, garraioa, paketatzea eta dena delakoa desagertzen da. Era berean, interneten bidez artistak mundu osoan ezagutaraztea eskaintzen du marketing kanpainarik egin gabe, gaur egun edozein artista has daiteke bere karrerarekin interneten, bertan informazioa askoz arinagoa baitoa. Honek guztiak, dirua eta energia aurrezteaz gain, baztertuak izan diren artisten ezagupena bultzatzen du, disko industria oztopo bihurtuz; hala ere, “industria kultural� multinazional indartsuek gobernuengan presioa egiteko ahalmen handia daukate.

5


ELKARRIZKETA

ndez Izaskun Ferná

Izaskun Fernadez. Etxebarritar hau azken urteetan antzerkigintzan ari da lanean. Hori dela-eta, beregana hurbildu gara bere berri izan asmoz… Aipagarria da luzatutako galdera guztiak sentimendu osoz erantzun dituela.

Noiz jakin zenuen aktore izan nahi zenuela? Ba orain erantzun behar izango nuke “2 urte nituenetik…”. Baina hori ez da egia. Besterik gabe egun batean ohartu nintzen nire bizimodua ez nuela atsegin, eta bide berriei bilatzeari ekin nion, eta ibilian egun nabilen bidea aurkitu nuen. Nire oinek egun zapaltzen duten bideak goizero zoriontsu egiten nau. Irrifarra nire ondoan dago. Nolakoa da egun bat zure bizitzan? Astelehena-nagia. Asteartea- estresagarria. Asteazkena- Yoga egitea bezala, neketsua baina erlaxatua. Osteguna- energiaz baterikoa. Ostirala- musikaz beterikoa. Larunbata- dibertigarria. Igandea- familiarra.

Gertukoena Tolosako Topic-era (Txontxongiloen Europear Zentrua) joatea haurrentzako lan bat prestatzera. Bitartean nire errrejidore eta zuzendari laguntzaile lanetan jarraituko dut…eta nola ez nire Tandem antzerki taldearekin batera mila proiektua aurrera eraman nahi ditut.

Antzerkigintzatik bizi daiteke?

Zein izan da zuretzat lanik garrantzitsuena?

Etxe handi eta dotore bat, yate bat eta hilabetero soldata finko bat izateaz gain, besteak bezala oporretara joan nahi izatea eta abar zure xedea ez baldin bada; orduan bai, antzerkigintzatik bizi daiteke.

Nola ez denak iruditzen zaizkit direla garrantzitsuenak, baina bat nabarmentzera “behartzen” banauzu, ba nik bi aipatuko nituzke; alde batetik, “Amores de Barra”, Tandem teatroren lehen lana izateaz gain eskolatik kanpo atera nintzelako; eta, beste aldetik, “Las alba” Europako ateak ireki zizkidalako.

Zeintzuk dira zure etorkizuneko aukerak? Urteek irakatsi didate egunez egun bizi behar dela. Jada ez dut itxaroten, apur bat hobeagoa izaten saiatzeaz gain, nire ingurukoak asko babestu nahi ditut. Honela bada, ez nago etorkizuneko aukera eta itxaropen handien beharretan!

6

Zeintzuk dira esku artean dituzun proiektuak?

Azkenik zerbait nabarmendu edo aipatu nahi duzu… Elkarrizketa eta aldizkari hau. Mila esker zuen esfortsuagatik….


EGIN CLIK

Orain dela 5 urte nork pentsatuko zuen teknologia hainbeste aurreratuko zenik; argazki kamerek, pixelez josita egoteaz gain, kalitatezko argazkiak aterako zituztenik; pendriveak dokumentu garrantzitsuak biltzeko aterabiderik egokienak izango zirenik, 3D formatuko filmetan zu parte-hartzaile izatea, komandorik gabeko kontsolak‌ Teknologia garatuz doa etengabe eta egun ordenagailua zurekin batera eraman dezakezu bizkarreko minik izan gabe... Ongi etorriak tableten edo tablets-en mundura. Artikulu honen bidez ordenagailu txiki horien berri eman nahi dizugu: berauen potentziala, zer egin dezakegun, abantailak, desabantailak, modelorik gomendagarrienak‌ Aurten Motorolako modeloa zein izango den argitu aurretik, oso antzekoak eta eztabaidatuak izan diren bi modeloen inguruan hainbat datu emango ditugu:

IPAD 2 vs Samsung Galaxy Tab 10.1 TAMAINAK ETA AKABERAK (IPAD 2 - Samsung Galaxy Tab 10.1)

Galaxy Tab modeloa zabalagoa da eta iPad 2 modeloa berriz ga-

18,57 zm.

0,88 zm.

iPad 2 modeloaren atzealdea aluminiozkoa da, eta Galaxy Tab modeloa berriz zuria eta plastikozkoa.

24,12 zm.

raiagoa (horizontalki begiratuta).

iPad 2 modeloaren bozgorailuak atzealdean daude, sareta batean.

0,86 zm. 17,53 zm.

Galaxy Tab modeloak ez du botoirik hasierako pantailarako (Honeycomb-ek ez dituzten bezala); hau da, iPad *HoneyComb = Android bertsioak duen botoi borobila bezala.

25,67 zm.

7


SAMSUNG GALAXY TAB 10.1 ABANTAILAK

Interfaz grafikoa luxuzkoa da. Android Honey Comb modeloa iOs del iPad2 modeloarekin alderatuz hobeagoa da. Zure nabigatzailean flash-a erabili ahal izatea ezinbestekoa da, bereziki on line bidezko serieak eta filmak ikusi ahal izateko. Google-arekin erabat bat egiten du, nahikoa da zure kontuarekin logeatzea dena sinkronizatzeko. Gb bateko memoria eta Nvidia Tegra prozesadore bikoitza.

8

IPAD2 ABANTAILAK

IOs modeloa sistema eragilea egonkorra da. Zerbitzu eta aukera handiak izateaz gain, erabiltzen oso erraza da intuiziozkoa delako, gehienbat 5. bertsioa atera zenetik. Appstore-an apps eta joko asko ditu. Marka edo sagartxoa, askok dioten moduan bermea da. Apps eta joko gehienak iOs eremuan ateratzen dira eta gero android eremuan.

DESABANTAILAK

DESABANTAILAK

Oso aukera gutxi tablet honentzat apps-ak aurkitzeko. Oso joko gutxi dira bateragarriak eta daudenak ez dira oso erakargarriak. Batzuetan Andrioid sistema eragilea (Honey Comb) ezegonkorra da.

Ez du gaur egun hain beharrezkoa den flash aukerarik. Koloreak eta kontrasteen bereizmena ez da Galaxy tab 10.1 modeloan bezain ona.

Eta hitzekoak garela ikus dezazuen, jarraian urtean zehar aterako diren tablets modelo ikusgarrien eta harrigarrien berri emango dizuegu! 2012an tableta aukera ugari egongo dira, horien artean Ipad 3 modeloa eta Samsung markaren tableta berria. Aukera zabala izatearen abantaila salneurriaren edo prezioaren jaitsiera da. Baina berrikuntzarik handiena 2012. urte hasi berri honetan ez da Samsung edo Apple bat izango.


Oso kontuan hartu beharko dugun agian urteko tablet-ik onena izendatu dezaketelako…eta zein da? MOTOROLA XOOM 2 MEDIA EDITION MODELOA Izen luzea duen modelo hau eskuragarri dugu. Guregana heldu den modelo hau Android tabletaren bigarren belaunaldikoa da, 8.2 hazbeteko pantaila du eta edonora eramateko moduko da. Motorola Xoom 2 Media Edition modeloa WIFI bertsioan bakarrik egongo da eskuragarri, 16 GB ditu eta prezioa 399 eurokoa da. Jarraian modelo honen ezaugarriak sakonago azalduko ditugu. Motorola Xoom 2 Media Edition modeloak Gorilla Glass estaldura du eta bereizmena 1280 × 800 pixeletakoa. IPS motako panela du eta horrek irudiaren kalitate maila handia izatea bermatzen du. Tabletak ezaugarri hauek ditu: metalezko akabera, nahiko sendoa, 386 gramo pisatzen ditu eta zabalera 8.9 mm. Prozesadore gisa nukleo bikoitza du (Ghz 1.2 eta RAM memoriako GB 1). Barneko memoria gisa 16 GBko bertsio bakarra dago eta gainera dagoen hau ezin dugu txartelekin zabaldu ez baitu du horretarako artekarik. Mugaketa horretaz gain bateriarena dago. Bateriak 3.900 mAH-eko ahalmena du, eta horrek nabigazio eta bideo erreprodukzio eran 6 orduko autonomia bakarrik ematen digu (datu hau multimediazko eta hain eramangarria den tablet batzentzat hobetu beharrekoa dela deritzot). Komunikazioetan gure artean oraingoz WIFI bertsioa dago bakarrik. Ezaugarri hauek ditu: HDMI irteera, microUSB-a, USB 2.0 ataka, Bluetooth-a, GPS-a eta DLNA bateragarritasuna. Multimedia atalean Motorola Xoom 2 Media Edition modeloa 1080p-ko kalitatean erreproduzitu dezake edukia, eta kamera nagusiarekin kalitate berberean jaso ditzake (5 megapixel eta LED flash-a) edo, 720p bigarren mailakoarekin. Soinuaren gaia ere asko landu du modelo honek. Motorola Xoom 2 modeloa Android 3.2 bertsioarekin heldu da eta ez dakizu noiz eguneratuko den 4.0. bertsiora. ATSEGIN DUGU

• Motocast (Motorolaren doako aplikazio esklusibo honen bidez zure ordenagailuko musika, argazkiak, filmak eta agiriak erreproduzitu daitezke edonon eta edonoiz)

• Ura, hautsa, erorketak, pitzadurak eta antzekoen aurrean babesa

• Kalitatea/prezioa EZ DUGU ATSEGIN

• 16 GB-etara mugatua • 3G-rik ez izatea • Autonomia hobetu daiteke

Egilea: Zuri

9


1. Izenburua: Zu bezain ahul.

2. Izenburua: Atsekabe zaitut.

1. Izenburua: JesĂşs me quiere.

2. Izenburua: Delirium.

Egilea: Karmele Jaio.

Egilea: IratĂ­ Jimenez.

Egilea: David Safier.

Egilea: Lauren Oliver.

Argitaletxea: Elkar, 2007.

Argitaletxea: Txalaparta, 2010.

Argitaletxea: Seix Barral, 2010.

Argitaletxea: SM, 2010.

TTIPI - TTAPA

Euskal Herria natura aldetik aberastasun handiko herria da, txangoak egiteko aukera zabala eskainiz. Mendi-ibilbide bat egiten dugunean, naturaz gain, inguru horretako kultura eta historia barneratzen ditugu, gure herria ezagutzeko aukera ezinhobea izanik. Hona hemen xendazaletasunaren inguruko web gune batzuk: http://www.gipuzkoamendizmendi.net/

http://isb.bizkaia.net/senderosmapa.asp?idioma=EU

Gipuzkoako Parke naturalen inguruko informazioa eskaintzen digu. Orrialde honen helburua inguru natural hauen historia, kultura, paisaia eta ibilbideak ezagutzera ematea da. Mendi-ibilbideen informazio osoa eta GPSra jaisteko aukera ematen digu. http://www.senderismoeuskadi.net

Bizkaiko Foru Aldundiko orrialde honetan Lurralde Historikoan aurkitu ahal ditugun hainbat ibilbideen informazioa topatzen dugu, paparean zein GPSra jasiteko aukera izanik.

http://www.urremendi.org

Eusko Jaurlaritzak kudetzen duen orrialde honetan naturarekin harremana duten link ezberdinak izateaz gain, Urdaibaiko, Debagoieneko eta Arabako Mendialdeko ibilbideen informazioa topatzen dugu. Ibilbideak PDFn zein GPSra jaisteko aukera daukagu.

Urremendi Busturialdeko Landa Garapen Elkartea da. Orrialde honetan besteak beste, Busturialdeko inguruan egin daitezken oinezko zein BTT ibilbideak aurki ditzazkegu. Informazioa paperean zein GPSan deskargatzeko eskuragarri dago.

Egilea: Eider A.

10


GAZTEAKTION 2011KO Para ellos, para ellas, para los rockeros, para los fans, para los babys, para los aitas-amas, para los del gazteaktion, para la chavalería, para los payasos, para los magos, para los de la peluca, para los que no tienen complejos… para todos… el photocall de ADI!txb estuvo presente en el GazteAktion 2011 para todo aquél que quiso hacerse una foto, no dejó titere con cabeza, aquel que pasó por el photocall, se pudo disfrazar, pudo hacerse el serio, pudo sentirse topmodel por un momento, pudo hacer el loco y nadie le diría nada por que hacerse el loco viene bien de vez en cuando, y como no! se hizo una foto de lo más elegante para publicar toda la recopilación en éste número de ADI. Elegantes, de calle, casuales, sport, hasta con tachuelas los había en nuestro photocall de lo más chip!! para dejar sin comentarios a los de Etxebarri Street Fashion.s

quienes hicieron las fotos?? los chicos de ArgipeanClik, que las publicarán en su flickr para el disfrute del personal, y para el que quiera pueda descargarselas… vale, ya sabemos que vamos un poco tarde… pero a veces las cosas hay que hacerlas a su debido tiempo, no? y como se suele decir, más vale tarde que nunca…

ON EGIN!! 11



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.