AITOR IKASTOLAKO IRRATIA AGURRA: (IÑAKI) Arratsaldeon adiskideok. Hau Aitor ikastolako irratia duzue eta zuekin izango gaituzue astearte eta ostegunero, maiatza bitarte. Gaur hilak 7 dugu, asteartea eta gure ordularian une honetan hirurak laurden gutxi dira. Aitor ikastolako irratia Egia auzoko irratia FM 106,8an aurkituko duzue. (musika) AURKEZPENA: (IÑAKI) Iepa lagunok; hementxe gaituzue 5.a taldeko koadrila gara. Gaur esatari lanetan: Ane, Oihana,Antton, June eta ni neu Iñaki gaituzue. Saio atsegin bat igarotzea espero dugu. Ondoren sumarioaren aurkezpenarekin June dator. (musika) SUMARIOA: (JUNE) Gure gaurko programa hau izango da eta orden honetan: Hasteko, Anek gaurko eguraldiaren berri emango digu; ondoren Anttonek txisteak eta asmakizunak eskainiko dizkigu; jarraian, Oihanak animali baten bitxikeriak kontatuko dizkigu; baita nik neuk Junek leienda bat ere. Gero Oihanak horoskopoa; eta bukatzeko Anek urtebetetzeak. Ane esango al diguzu gaurko eta biharko giroa nolakoa izango den? (musika) EGURALDIA: (ANE)
(musika)
Orain parra pixka bat egingo dugu, Anttonek kontatuko dizkigun txisteekin, aurrera! (ANTTON) 1.txistea Irakaslea ahalegin guztiak egiten ari da ikasleek aditzak ikas ditzaten: -Ea, Txomin! Nola izango litzateke ni bizi naiz aditza geroaldian? Eta Txominek, ongi pentsatu ondoren, honela erantzun zion: -zu hilko zara. (musika) 2. txistea
Mutiko bati, herriko festetan, dirua lapurtu diote poltsikotik. Amak galdetzen dio etxera joandakoan: -Baina ez al haiz ba konturatu eskua poltsikoan sartu diatenean? -Bai, baina neurea zela uste nuen! 3. txistea Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio: Nire senarra aingeru bat da. Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago.
(musika) 1. asmakizuna 13. -Bi mendiren artean tiro zaratatsua sudurra itxiarazten duen tiroa.
PUZKERRA. 2. asmakizuna Eguzkia hasieran bukaeran lorea. Zer izango ote da?.
EGUZKILOREA! (musika) Gaia aldatuko dugu eta Oihanak animalia baten bitxikeriak aipatuko dizkizue. PINGUAINOA: (OIHANA) DEFINIZIOA: pinguino itsas hegazti bat da, ez duena hegan egiten Ia gehienak hego hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira EZAUGARRIAK: espeziaren arabera tamaina desberdinak daude 30cm eta 120cm arteko.Moko sendoa eta hego motzak dituzte.Beste aldetik isatsa eta hankak motza ditu. ELIKADURA: bestalde,zefalopodoz,krustazeoz eta arrain txikiz elikatzen dira,uretan trebezia handiz murgilduta harrapatzen
baitituzte.Oso animalia taldekoiak dira batez ere umeak hazteko garaian,kolonia handitan bizi direlarik. UGALKETA: harri txikiz, algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia. Han bi arrautza eta inoiz hiru erruten dituzte. Arrautza errun ondoren, emea itsasora joaten da bi hilabeterako, eta denboraldi guzti honetan arra egongo da arrautza babestean ezer ere ez jan gabe, -40ªc tenperatura jasanez eta baita ere elur-erauntsi izugarriak ere. BIZILEKUA: pinguino espezie guztiak hegoburuaren inguruko eskualde zabal batean bizi dira. Espezie batzuk ordea, hala Galapagoetan. MOTAK: 18 pinguino mota bereiz daitezke. (musika) Gure saioa aurrera doa eta amaiera aldera gerturatzen ari gara, segidan Junek leienda bat irakurriko digu beraz, erne belarriak! (musika)
LEIENDA: (JUNE)
ILARGIA ETA LAPURRA Aspaldi lapur bat bizi zen Antzuolan. Ez zen lapur handia, gauza gutxi lapurtzen zituen: Oilo bat hemen, untxi pare bat han, letxugak, tomateak… Negu gorriko gau hotz batean, zeruan izarrak kontatzeko moduko argitasuna zegoenean, herriko batek bere ate ondoan pilatua zuen egur sorta bat lapurtzea pentsatu zuen gure gizonak. Gauaren
iluntasunez baliatuz eta jende guztia lo zegoela, egur sorta lapurtu eta etxera joan zen azkar. Oso kontentu zioan inork ikusi ez zuelako eta lana asko kosta gabe egin burutu zuelako. Horretan, ilargia zeruan garbi-garbi zegoela konturatu zen eta, gainera, berari distiratsu jarraitzen ziola pentsatzen zuen. Ilargiarekin haserretuta, oihu egin zion: -Ez dut zure beharrik entzun??? Alde hemendik!!! Ilargiak, jaramonik egin gabe, jarraitu egiten zion eta berriro oihukatu zion: -Alde egiteko, entzun??? Alde hemendik!!! Gizonak egurra lurrean utzi eta harri batzuk hartuz, ilargiari botatzen hasi zen. Halako batean, ilargia jaisten eta jaisten hasi zen eta, gizonarengana hurbildu zenean, bere adarrarekin gerritik heldu eta jaso egin zuen. Geroztik, lapurra ilargian dago eta ilbeteko gauetan bere aurpegia garbi antzeman daiteke, adi begiratuz gero. Orain horoskopoa Oihanak ea zer tokatzen zaizuen! Aurrera! (musika)
HOROSKOPOA: (OIHANA) Aries Taurus (martxoak 21-apirilak 21) (apirilak 22-maiatzak 21) Amodioa: Ezin duzu Amodioa: Gero eta lagun dismulatu: Oso gustuko hobeak zarete, e! duzu. Osasuna: Zerk kezkatzen Osasuna: Hortzak zaitu halako ametsak egunean behin garbitzea ezizateko? da aski. Cancer Leo (ekainak 22-uztailak 22) (uztailak 23-abuztuak 22) Amodioa: Bihotz Amodioa: Hura alai taupadak azkartzen ikustearren edozer zaizkizu harekin. egingo zenuke. Osasuna: Litxarreria Osasuna: Gaixorik gehiegi jaten dituzu. bazaude, geratu etxean.
Geminis (maiatzak 22-ekainak 21) Amodioa: Beste pauso bat emateko garaia da. Osasuna: Mediku azterketek bikain zaudela diote. Virgo (abuztuak 23-irailak22) Amodioa: Zergatik zabiltza gezurretan? Osasuna: beranduegi sartzen zara ohera!
Libra (irailak 23-urriak 22)
Escorpius (urriak 23-azaroak22)
Sagitarius (azaroak 23-abenduak 22)
Amodioa: Oraindik hartaz oroitzen al zara? Osasuna: Leku argitsuetan lan egin.
Amodioa: Une oro non den ezin duzu jakin. Osasuna: Ez egon ordenagailu aurrean luzaroan.
Amodioa: Ohartu zara nola begiratzen zaituen? Osasuna: Ez ikusi telebista hain gertutik!
Capricornius (abenduak 23urtarrilak20) Amodioa: ez ezkutatu; oso gogoko duzu Osasuna: sabeleko mina duzula? Zer jan ote duzu?
Aquarius Piscis (urtarrilak 21-otsailak 19) (otsailak 20-martxoak 20) Amodioa: harekin egin al duzu amets? Osasuna: kiroldegiko bidea ahaztu duzu, ala?
Amodioa: zer egingo zenuke ura gabe? Osasuna: noiztik ez duzu txangorik egin?
(musika) Azkenera iristen ari gara eta egun hauetan urteak betetzen dituztenak zoriondu nahi ditugu: (musika) URTEBETETZEAK: (ANE) Orain urtebetetzeak!! Zorionak Ekain Ruiz Hierro atzo urteak bete zenituelako. Baita zuri ere Eneko Txabarri Asensio urteak egin zenituelako. Zuri ere zorionak Julen Lopez Baldeon. Zorionak denoi hemendik!!! (musika) AGURRA: (IÑAKI) Hau izanda gaurkoz gure saioak eman duen guztia. Gu oso gustura aritu gara eta zuek ere gu bezain gustura egon izana espero dugu. Besterik gabe, ostegunera arte, berriz ere hemen izango da Aitor ikastolako irratia. Agur lagunak!!! (musika)