6 Araban galtzeko ibilbide

Page 1


Arabak bazter liluragarriak dauzka, haietan arnasa sakon hartu, begiak itxi eta burua nahiz bihotza irekitzeko… Horregatik, bazter horietan guztietan galtzea da Araba ezagutzeko erarik onena. Jarraian proposatuko dizkizugun sei Touring ibilbideen bitartez sentsazio intimo eta sakonak bizitzera bultzatuko zaituen lurralde batean murgiltzera gonbidatuko zaitugu. Ibilbide horietan barrena ametsetakoak diruditen espazio naturalak daude zure zain. Toki horietan tontor batean sentitzen den gelditasunaz edo basotik paseatzeak eragiten duen babesaz gozatzeko abagunea izango duzu. Beste garai bateko agertokiak ere topatuko dituzu; bertan, oroitzapenak sepia kolorez tindatzen dira. Horrez gain, esperientzia kultural eta gastronomikoak ere zure zain izango dituzu, zure burua errudun sentiarazi gabe mota guztietako plazerez gozatzeko aukera emango dizutenak. Bi edo hiru egunetan autoan egiteko ibilbide dibertigarri eta errazak dira, oinez edo bizikletan egiteko tarte txikiekin. Zure kabuz, familiarekin edo lagunekin gozatzeko paregabeak dira… Bertan, bizitako sentimendu eta bizipenak dira nagusi. Araba osoak galtzera gonbidatzen zaitu. Hori dela eta, zure lehentasunak gai zehatz batzuetan zentratu daitezkeenez, ezin izan diogu beste iradokizun batzuk emateko tentazioari eutsi. Iradokizun horiek ibilbide bakoitzaren eskuinaldean eta ezkerraldean aurkituko dituzu, interesen arabera banatuta: natura, ondarea, enogastronomia, turismo bizia, familia-turismoa eta ekitaldiak. natura

ondarea

enogastronomia

turismo aktiboa

familientzako turismoa

ekitaldiak

© Araba, 2016ko ekaina. Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundiko Enpleguaren Sustapen, Merkataritza eta Turismo Saila. Dokumentazioa: Arabako kuadrillak: Añana, Aiara, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea, Guardia-Arabako Errioxa, Gasteiz eta Zuia-Gorbeialdea. Ideia eta testuak: Diagonal Comunicación 360º Diseinua eta maketazioa: Diagonal Comunicación 360º Argazkiak: Añana, Aiara, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea, Guardia-Arabako Errioxa, Gasteiz eta Zuia-Gorbeialdeko kuadrillen agiritegia eta Quintas fotógrafos. Inprimaketa: Foru Inprimategia. Legezko gordailua: ¿?¿?¿?

Inork ez daki zehatz-mehatz azaltzen zoriontasun deritzogun barneko bake delako hori zertan datzan, baina Araba ezagutzeak sorrarazten duen sentimenduaren antzekoa da. Paisaiak, kondairak, zaporeak… ingurunearekin bat egiteko. Galtzeko bazter paregabeak, zure buruaz jabetzeko.


Araban galtzeko ibilbideei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo ezazu hona: http://www.alavaturismo.eus/index.php/eu/ibilbideak

Aiara

E F

C

B

Zuia-Gorbeialdea

F

AĂąana

Arabako Lautada

D

A B Vitoria-Gasteiz

Arabako Mendialdea

A

C

B

turismo informazioaren ikonoak

C D E F

A

D E Guardia-Arabako Errioxa

natura

ondarea

enogastronomia

turismo aktiboa

familientzako turismoa

ekitaldiak


zure kabuz galtzeko iradokizunak (a) ataria, salburuko hezeguneen interpretazio zentroa: Gasteiztik Lautadarako bidean, baliatu abagunea hiriko eraztun berdearen sarbide nagusia ezagutzeko.

(b) ibilbide berdeen sarea: Lautada zeharkatzen duten bideak alternatiba ezin hobeak dira Arabako Lautadatik barrena oinez edo bizikletaz bidaiatu nahi baduzu.

(d) aizkorri-aratz parke naturala: Zalduondoko museo etnografikoa, ibilbide honetako seigarren interesgunea, parke ikusgarri horren magalean dago. Parkean bertan, naturaren zenbait altxorrez gozatu ahal da, hala nola Lezeko haitzuloa, Urbiako sakonunea edo Arantzazuko troka.

(e) inaziotar bidea: Urruneko Aranako bailara zeharkatzen duen ibilbide eder hori eginez gero, naturarekin eta historiarekin adiskidetuko zara. Ibilbidea puntu-marra batez adierazita duzu ondoko mapan.

(f) eskoriatza-eskibel jauregia: Gasteizko XI. mendeko harresia bisitatu ondoren, biziki gomendagarria da Errenazimenduko jauregi bikain hori ezagutzea.

Ibilbide honetako turismo baliabideei buruzko informazio gehiago eskura dezakezu hemen: www.alavaturismo.eus /index.php/eu/ ibilbideak/bideen-ibilbidea

bideen ibilbideak bizipen gogoragarri eta desberdinaz gozatzeko aukera emango dizu, arabako kultur ondare paregabeaz gozatzen duzun bitartean. ibilbidean zehar aurkituko dituzun altxor historikoek gonbita egingo dizute denboran barrena bidaiatu eta gure aurretikoen bizimodua nolakoa zen ezagutzeko. Ibilbidearen abiapuntua Gasteiz duzu. Ostatuan checking-a egin ondoren, monumentu multzoaren sailkapena daukan Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko kaleetan gal zaitezen proposatzen dizugu. Gure iraganari buruzko arratsaldeko paseo labur eta erakargarri honi esker, Gasteizko altxorretako Gure katedral zahar maitea bat ezagutuko duzu, XIV. mendeko Santa Maria katedrala. 1 Gasteizko herrixkan zegoen antzinako eliza baten aurrien gainean eraiki zen. Katedralaren historia irakurtzeko, paseatu triforiotik, begiratu portada gotiko ikusgarria edo igo antzinako defentsa dorrera. Katedralaren talaiatik, hiriaren ikuspegi bitxiaz gozatuko duzu. Beste alde batetik, erronda edo zaintzako pasabidetik, hiri inguruko mendiak ikusiko dituzu. Ondoren, Erdi Aroko almendran kalez kale ibiliz, hiriko Done Jakue bidearen zati bat egingo duzu. Hala, historiarekin dugun bigarren hitzordura helduko zara, Gasteizko antzinako herrixka hain zuzen ere. Tarte zaharrera Harategi kantoitik inguratzen zuen XI.mendeko harresira 2 sartuz gero zein Frai Zacarias Martinez kaletik (elur zuloa dagoen tokitik) tarte berrira sartuz gero, hormek beste garai batzuetako atabismoak eralgitzen dituzte. Harresian atsegin hartu ostean, indarrak berritzeko eta atseden hartzeko unea iritsi da; izan ere, biharamunean hainbat ustekabe ditugu zain. Zalantzarik gabe zure gustuekin eta poltsikoarekin bat datorren aukeraren bat topatuko duzu Gasteizek eskaintzen duen aisialdi eta gastronomia eskaintzaren barruan. Hurrengo egunean, gure lehenengo helmugak Alaitza herrira eramango gaitu, Arabako Lautadako kuadrillan dagoena. Ekialdetik aterata Gasteiz atzean utzi eta murgil zaitez bidean aurkituko dituzun Arkaiako termen historian. Han zaudenean, Lautadaren altxorretako batekin egingo duzu Elizaren absideko margolan topo: XIII. mendeko Andra Mariaren Jasokundearen eliza. 4 gorrixka baliotsuei begiratuz, gerra-eszenak nagusi direla ikusiko duzu, eskualdeko historiaren bilakaerari buruzko elezahar-sorta liluragarri batean murgiltzeko aukera emango dizutenak. Hortik lau kilometrora, Gazeon, tenplu erromaniko txiki batek, Tourseko San Martin elizak 3 ,kontu handiz zaintzen du Lautadako beste altxorretako bat. XIV. mendeko horma-pintura zoragarriek esanahi berri eta infinituak ematen dizkiote horma eta bao bakoitzari. Eliza Pintzelatuen ibilbide txiki hau atariko ezin hobea izango da Agurainen bazkaltzeko eta ostatuan izena emateko geldialdi teknikoa egin baino lehen. Hiribildua Alfontso X.a Jakitunak sortu zuen 1256. urtean, 'Hagurahin' herrian. Harrezkero, hiribildua mugako kokaleku estrategikoa izan da Nafarroako eta Gaztelako erresumen arteko tirabiretan. Aguraingo harresia eta erdi aroko hiribildua 5 ederki zainduta daude. Armarridun eraikinez zipriztinduta daude, historia eta kultura errespetatzen dituen bizimodu baten erakusgarri direnak. Liluratuta utziko zaituzte. Egunari bukaera emateko, hurbildu zaitez ondoan dagoen Zalduondo herrira, Lazarraga-Amezagatarren Mendebaldeko Arabar jauregi errenazentista bisitatzeko, herriko Museo Etnografikoaren 6 Lautadako eraikin berezia dugu hau, edukitan askotarikoa den museo bati bideratua. Hemen, batez ere, Donejakue bideak eskualde honetan dauzkan ezaugarriak ikusiko ditugu, eta Arabako historia, geografia, etnografia, folklore eta artearen ikuspegi berriak ezagutu.

A la mañana siguiente, partirás hacia la Cuadrilla de Montaña Alavesa. Erdibidean, OPAKUAKO mendatean, erreparatu bertako behatokitik dagoen ikuspegiari: formen eta gainjarritako koloreen ikuskizun ederra da. Inaziotar bidetik jarraituta, hainbat leku gogoangarri topatuko dituzu, hala nola Elizmendiko baseliza, Kontrastan 7 , Done Bikendi Haranako eliza, 8 euskal platereskoaren erakusgarri, bi erretaula handirekin, gainjarriak, edo Santikurutze Kanpezu 9 Sherri bitxia. Ia konturatu gabe, ikusitakoaren zaporea oraindik ahoan duzula, gure ibilbidearen azken mugarrira iritsiko zara, Antoñana erdi aroko hiribildura, 10 Inaziotar bideko herrigune esanguratsua. Antso Jakituna errege nafarrak eraiki zuen D G 1182. urtean, eta gaur egun harresiaren zati K F B J bat, kuboak eta sarrerako arkuak dauzka I H A oraindik. Eraikin batzuek armarria daukate, E iragan noble baten ezaugarri. Eraikinen 8 artean Done Bikendi Martiriaren eliza, 10 9 gotorleku eta eliza izan zena, nabarmendu behar dugu.

(g) done jakue bidea eta posten errege bidea:

Ibilbide historikoak gustuko badituzu, baliteke bi ibilbide horiek planak aldaraztea.

(h) erromanikoaren interpretazio zentroa:

Proposatutako ibilbidea eginez gero, gune paregabea aurkituko duzu erromanikoaren jatorriaz eta Arabako leku erromanikoez jakiteko, hots, Estibalizko Andra Mariaren santutegia.

(i) argomaizko paradorea: Aukerako lekua atsedenaldia hartzeko. Egungo paradorea den luxuzko jauregi errenazentistak atseden hartzeko esparru ugari eta Arabako Lautada, Gorbeiako mendilerro eta Zadorrako urtegien ikuspegi eder-ederrak eskaintzen ditu.

Agur esateko ordua iritsi da. Bueltako bidean irribarrez zaudela konturatzen bazara, berriro elkar ikusiko dugula esan nahi du. Laster arte. Santa Maria katedrala

Aguraingo harresia eta erdi aroko hiribildua

(j) artzai gazta gaztandegia: Bisitatzeko aukera eskaintzen duten familiako etxalde horietan, Idiazabal gazta, munduko gaztarik onenetakoa, nola egiten ikusi ahal izango duzu.

Tourseko San Martin elizak

Antoñana erdi aroko hiribildura

(k) artzai gazta eskola: Eginoko herrian dagoen SAT Olano gaztandegia, artzain gaztari buruzko museo berezia dago. Bertan, Latxa ardiari, artzaintzari eta artzain gazta ekoizteari buruzko sekretu guztiak jakingo dituzu.


zure kabuz galtzeko iradokizunak (a) gr 284, sopeñako bidea:

Natura maite baduzu, Erdi Aroko salerosle eta azokarien ibilbide honi esker, monumentu megalitiko eta paisaia eder-ederrez gozatuko duzu. Egin plangintza denboraz eta arretaz.

Ibilbide honetako turismo baliabideei buruzko informazio gehiago eskura dezakezu hemen: www.alavaturismo.eus /index.php/eu/ ibilbideak/zentzumenen-ibilbidea

hutsa sentitzea begiratoki batetik “lebitatzean”, arabako zapore eta usain onenak ahogozatzea edo denboran mila urte baino gehiago atzera egitea proposatzen dizugu, besteak beste, gure bigarren ibilbidean. ibilbide horretan, zu zeu jabetuko zara araba ezagutzea oparia dela zentzumenentzat. Gure ibilbidearen hasiera den Aiarako kuadrillak ez dio inoiz bidaiariari huts egiten, bazterren aniztasuna dela eta. Hor, Salbada mendilerroaren magalean, Maroñoko urtegia 1 aurkituko dugu. Hegazti migratzaileen babeslekua da eta xarma handiko habitat horrek zentzumenak biziarazten ditu. Hartu denbora. Eseri eta so egin paisaiari. Geroago, arratsaldean, galdu zaitez haranean han-hemenka sakabanaturik dauden Txakolinaren barruko upeltegi zoragarriren batean. Upeltegien barruan, bazter guztiek gordetzen dituzte tradiziozko ardo horren sekretuak. Berdin dio zein upeltegitara zoazen; seguru gaude bizipen kultural eta gastronomiko ia-ia mistikoa izango duzula. Eta hainbeste emozio bizi ondoren, gaua eman dezakezu ibilbidearen barruan dauden ostatuetako batean. Landa turismoko etxeek, landetxeek, apartamentuek eta hotelek bakea eta atsedena hartzeko aukera eskaintzen diete mota guztietako bidaiariei. Hurrengo egunean, ibilbideak zirrara handiak eskainiko dizkizu hasieratik bertatik, hala nola Nerbioi ibaiaren jauzia . 3 Bertako begiratoki izugarritik, 220 metrotik gorako amildegia ikusten dela, sentsazioak erraz gainezkatzen dira. Hala ere, gure ibilbideak ur jauziaren beste ikuspegi batzuez gozatzeko proposatzen dizu. Delikako haitzartean, urek marrazten duten bidezidorrari jarraiki, ibaiaren ibilguaren kontrako norabidean, ur jauziaren azpitik paseatu ahalko duzu. Horrez gain, jauziaren ikuspegi bereziaz gozatu ahal izango duzu, ia-ia kamera geldoan, haranaren beheko aldetik. Denbora beharko duzu inguruneaz “ohartzeko” Zuia-Gorbeialdeko kuadrillara joan baino lehen, horixe baita bigarren geldialdia edo helmuga bertigoaren aurkako ibilaldi txiki honetan. Gainalde bikain batean, Jaundia mitikoa eta Basabe errekek Oiardo ibaiarekin bat egiten duten lekuan, Goiuriko ur jauzi 4 eratzen da. Hango begiratokian, amildegi bustiaren aurrean, ikuspegi zoragarriak harri eta zur utziko zaitu. Ez da harritzekoa inguru liluragarri horretan etxalde ederrak eta negozio autoktonoak pilatzea. Ezinezkoa litzateke bertako gaztandegietan eta Baias artisau garagardotegian bisitarik ez egitea.

ibilaldiaren 2

(b) burdinazko gerrikoa (ibilbide luzea): paisaia bitxi horretara helduko zara Laudiotik abiatuta, Yermoko Andra Mariaren santutegitik, hain zuzen ere. Han, Gerra Zibilean eraiki ziren gotorleku eta babesteko lubakien aztarnak ikusi ahalko dituzu. Mendiko ibilbide luze horretan bertan, Bilbo eta Laudio Ganekogortatik zehar lotzen dituen Kontrabandisten ibilbidea dago, antzinako trafikatzaile edo estraperlistek erabilitako bidezidorrei jarraiki.

(d) santxotena museoa: Hartu tartetxo bat zure txangoan egungo artearen sorrerari buruzko ikasgai praktikoa jasotzeko. Santxotena tailer-museoa Artziniegan dago eta leku horretako bisita berezian, ikuslearen eta artistaren arteko harreman zuzena lehenesten da.

(e) eztiaren museoa: Museoa Oregi etxean dago, Murgiako herrigunean. Astia baduzu, murgildu zaitez erlezaintzaren mundu zoragarrian eta jakin ezazu Gorbeialdeko eztia nola ekoizten den. Bide batez, aukeraz baliatu Murgiako eskaintza gastronomiko erakargarriaz gozatzeko.

(f) artium – arte garaikidearen euskal museoa:

Ez duzu ereduzko baliabide honetaz gozatzeko aukera galdu behar, egungo sortzaileen ondarea zabaltzeko egiten duen lanagatik. Erakusketa iraunkorra nazioarteko ospea duten artisten lanez osatuta dago: Miró, Chillida, Dalí, Barceló, Oteiza edo Tàpies.

Indarrak berrituta, Gorbeiako parke naturalaren oinaldean, beste bi pizgarri dauzkazu zain. Zuiako haranaren erdian, Atxabalgo haitza dago eta haitzaren gailurrean haraneko otoizleku Murgiatik, Bitorianoko garrantzitsuena dago: Oroko Andra Mariaren santutegia. 5 errepide ederra hartuta, inguru berdeetatik barrena helduko zara santutegiraino. Geroago, handik hurbil, Sarria herritik abiatuta, Arabako isurialdean dagoen Gorbeiako parke deritzon naturalaren interpretazio zentroraino joan zaitezke. Sarriako parketxea 6 gune horretan, haraneko aberastasun naturalaz eta baliabideez jakin ahalko duzu. Gainera, atsedenlekua dago parketxean, jolasez, mahaiz eta bankuz hornitutakoa. Gaua etortzeaz batera, Gasteizek besoak zabalik hartuko zaitu. Behin eroso jarrita, oparitu Santa Barbara plan bikaina zure buruari eta joan zaitez Gasteizko udal azokara. 7 plazako postuz postu ibilita, gozatu ezazu Arabako baratze eta etxaldeetako produktu freskoen usainez, edo bestela, dastatu itzazu ikuztegi edo garbileku zaharrean jarritako gastrotabernetan. Ostegun eta larunbat goizetan, bisitaldia herri kutsuz janzten da Arabako ekoizleen azoka dela eta.

Hurrengo egunean, beste zentzumen batzuen txanda izango da. Horretarako, “bi batean” delako eskaintza baliatzea besterik ez duzu behar. Erdi Aroko hirigunearen erdi-erdian, ezinbesteko baliabide bat topatuko duzu: Bibat – Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa. 8 Bendaña jauregi arranditsu eta berrituan eta horri atxikitako eraikinean, goi mailako bi erakusketa eskaintzen duen ezohiko museo multzoa ikus daiteke. Alde batetik, Arabako Arkeologia Museoan, Arabako historiari lotutako lekukotasun zaharrenak gordetzen dira, historiaurretik Erdi Arora arte. Bestetik, Fournier Karta Museoan, arlo horretakoak diren munduko erakusketa H K B D garrantzitsuenetako bat erakusten da. J I A Bizipen atabiko bikoitza izan ondoren, atsegin hartu guri agur esan baino lehen. Museoaren ondoko kale eta kalearte zaratatsuak toki ezin hobeak dira oroitzeko moduko pintxoak dastatu eta lagunak egiteko.

6 8 F

(h) baserritar eguna:

(i) txakolin eguna: Aiarako biztanleak txakolinari lotuta bizi izan dira IX. mendetik aurrera. Horregatik, Aiaraldeko ardoari omenaldia egiten diote bi hitzordu saihestezinetan: maiatzean, Amurrion; uztailean, berriz, Okondon (Okondoko Txakolin Festa).

Etxera itzultzean, zer den jakin gabe ere, zerbait betiko aldatu dela nabarituko duzu. Oso aitzakia egokia gurera berriro etortzeko erantzun bila. Laster arte. Maroñoko urtegia

Gasteizen bertan, ahal baduzu, denbora hartu Augustin-Zulueta jauregira joateko. Bertan, XVIII eta XIX. mendeetako Espainiako artearen bilduma baliotsua aurkituko duzu eta, era xeheagoan, 1850-1950 aldiko euskal arteari buruzko erakusketa bikaina, ondokoen lanek osatutakoa: Iturrino, Regoyos, Zuloaga, Díaz de Olano edo Amarika.

Zure agendarekin bateragarria izanez gero, antolatu zure bidaia Aiaraldeko nekazaritza azokarik onenera joateko. Udaberriko lehen igandean, Okondoko herria jai giroa nagusi da eskualdeko artisautza produktuen gozotasuna goraipatzeko.

E

G

(g) arte ederren museoa:

Goiuriko ur jauzi

(j) aiarako mendi lasterketa:

Gurera etorri zaren garaian egiten bada, ez galdu Aiaraldeko kirol probarik garrantzitsuena. Eskualdeko kirolariz eta kirolzalez betetako ingurune natural bikain horretan, kirol saioak martxoan, maiatzean, ekainean eta uztailean egiten dira.

(k) artziniegako antzinako merkatua: Irailean, Artziniegako hiribilduko kaleak eta monumentu multzoa, bat-batean, antzinako merkatuen giroaz blaitzen dira, Erdi Aroko ohitura, lanbide eta tradizioen erakusgarri.

Olleriasko Euskal Buztingintza Museoa

Bibat


zure kabuz galtzeko iradokizunak (a) salburuko parkea: Gasteizko ekialdean kokatuta dagoen parke honen edertasunak zur eta lur utziko zaitu. Hainbat urmaelek, belardi zabalek eta harizti txiki batek osatzen dute parkea. Balio ekologiko handia dauka, hori dela eta Nazioarteko Garrantzia duen Ramsar Hezegune izendatu dute.

(b) vasco navarro trenbideko ibilbide berdearen interpretazio zentroa: AntoĂąanan kokatuta dagoen zentro honek "El Trenico" izenaz ezagutzen zenaren hiru bagoi birsortzen ditu. Bagoi horietako batean dago Arabako Mendialdeko Turismo Bulegoa.

(d) larrabea eta zuiako golf zelaiak: Zuia-Gorbeialdea Kuadrillan daude Larrabea eta Zuiako golf zelaiak, aparteko bi agertoki naturarekin harmonian izanik golfean aritzeko.

(e) arabako mendialdeko birding eta nordic walking zentroak: Vasco-Navarroaren ibilbidearekin izango dituzun topaketa inprobisatuetan, merezi du horietako batera hurbiltzea. Arraia-Maeztu eta Bernedoko birding zentroak behaketa ornitologikorako toki paregabeak dira. "Makilekin ibiltzea" gustuko baduzu, Kanpezu, Arraia-Maeztu eta Bernedoko Nordic Walking zentroetan bidezidor zoragarriak dituzu zain.

Ibilbide honetako turismo baliabideei buruzko informazio gehiago eskura dezakezu hemen: www.alavaturismo.eus /index.php/eu/ ibilbideak/bizipenen-ibilbidea

bizipenen ibilbidean zain dauzkazun lilura natural guztiez bete-betean gozatu nahi baduzu, burua eta bihotza zabalik eraman behar dituzu bidaia zorroan. arabako mendialdean, arabako lautadan, gasteizko kuadrillan eta zuia-gorbeialdean, naturarekin eta zure buruarekin oso-osoan bat zatozelako sentsazioa izango duzu. Autoz mugitu arren, ibilbidea Vasco-Navarro trenbidearen antzinako bidearekiko paraleloa da. Izan ere, Gasteizko Olaranbe pasabidea ireki eta gero, lurralde osoa zeharka daiteke, bizikletaz edo oinez, Nafarroatik Gipuzkoara. Ez baztertu aukera hori, Arabako bazter jator eta gogoragarrietara eramango baitzaitu. Ibilbidea Arabako Mendialdeko kuadrillan hasten da, hots, Arabako lurraldean, xendazaletasunaren eta mendiko bizikletaren sorterrian. Antoùanan, interpretazio zentroak beso zabalik hartuko zaitu ibilbidearen barruko lehen jomugari ekin baino lehen: Vasco-Navarro Ibiltzen hasteaz batera, berehala antzemango trenbidearen bide berdea. 1 duzu beharrezkorik ez den guztiaz erantzita dagoen leku batean zaudela, lasaitasunez egoteko eta gozatzeko leku batean, alegia. Presta zaitez bizipenez blai egiteko. Gogarte sakonak azalera ekartzen dituzten eite naturalez bete egin ondoren, Bakardadearen baseliza aldendura joan zaitezke edo, bestela, antzinako tunel zaharberrituetatik paseatu eta Maeztura heldu, eta han, indarrak berritu. Egunean bizi izandakoak oraindik ere buruan darabiltzazula, bazkalondo atsegina egin ondoren, joan zaitez Gasteizera. Eta bidean, Kutzemendiko gain ezaguna bidelagun hartuta, Gasteizko Eraztun Berdearekin bat egingo duzu. Eraztuneko harribitxietako bat hauxe dugu: ATARIA – Hango eraikin deigarria inguruko Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa. 2 hezeguneen goraipamen garbia da. Eraikina zerbitzuz ongi hornituta dago, eta barruko erakusguneak udalerriko balio naturalen eta biodibertsitatearen nahiz ondare naturalaren garrantziaren berri ematen du. Begiratokitik, irudi zoragarriez gogoratu eta erraz ulertuko duzu Gasteiz zergatik den Europako hiriburu berdea merezimendu osoz eta zergatik eskuratu duen Biosphere ziurtagiria. Hala ere, Euskadiko hiriburuak beste bizipen anitz ere eskaintzen ditu. Ilargia lekuko, giroa eta gastronomia nagusi dira kaleetan, bai Erdi Aroko almendraren barruan, bai zabalgunean, bai goraka ari diren auzoetan. Hurrengo goizean, Uribarri-Ganboa urtegira 3 bidean, ia-ia Eraztun Berdeari agur esateko denborarik hartu gabe, Zuia-Gorbeialdea kuadrillarekiko muga zeharkatuko duzu. Hartu astia urtegiaren perimetroa egiteko eta natura olerkiz janzten den inguruez gozatuko duzu. Ibilbide lasaia non amaitzen den, bertako gutizia gastronomikoak dastatu ahal izango dituzu Uribarri-Ganboa, Landa edo Marietako establezimenduetan. Arratsaldean, urtegiaren ertzean, egun horretako bigarren helmugara iritsiko zara, Arabako Lautadako kuadrillako lurraldean: Garaioko parkea eta Mendixurreko parke ornitologikoa. 4 Bizikleta aloka dezakezu bi parke horietatik zehar ibiltzeko. Garaio, Gasteizko ur gezatako hondartza, agertoki bukolikoz beteriko parkea da eta bizipen gozoak eskainiko dizkizu pantalana zeharkatzean edo hango ur erlaxatzaileetan bainua hartzean. Bandera Urdina eskuratu duten hondartza horietatik nahikoa hurbil, Mendixurreko parke ornitologikoa dago. Parkea azaleko ur ingurunea da, nazioarteko garrantzia daukan Ramsar hezegune sailkatu dute eta Natura 2000 sarearen barruan jasota dago. Biodibertsitatearen opari bikaina, parkea hegazti migratzaileen habitat hobezina da halakoak ikusteko aparta. Gaua etorrita, bilatu aterpea eta gozatu aparteko bizipen gastronomiko batez zeinahi jatetxe, aterpetxe, nekazaritza turismoko establezimendu edo hoteletan, batez ere, Murgian, Legution eta Elosun.

(f) bakardadearen baseliza: Zoaz Arabako Mendialde autentikoeneko txoko galdu horretara, han aurkituko baituzu, bekoz beko, zure beste ni hori.

Hurrengo egunean, lotu Urrunagatik hurbileko bidezidorrari Elosura joateko. Han, Olleriasko Euskal Buztingintza Museoa 5 duzu, arte bilakatutako lanbidearen historia biltzen duen gunea. Museoaren erakusketa baliotsua nabarmendu behar dugu, XV. mendeko aleak dituela, eta XVIII. mendeko labea, historia monumentutzat sailkatutakoa. Blanca ere, bertako anfitrioi kartsua, aipatu behar dugu, museoaren historia eta bilakaera gogo onez kontatzen baitizkie bisitariei. Arratsaldean, naturaren deiak Urrunagako urtegi hurbilera eramango zaitu berriro ere. Gidatu ezazu Ardoaren eta arrainaren ibilbidearekiko paralelo, harik eta Albinako urtegira heldu arte. Bizkaiko lurraldearekiko iparraldeko mugan, ibilbidearen azken helmuga dugu, Hontza Extrem abentura parkea. 6 Aurre egin zure beldurrei eta igo zaitez parkeko zuhaitzetara edo jolasean ibili zubi D tibetarren zirkuituetan, tirolinetan eta enbor kulunkarietan. Egiatan, amaiera bikaina naturarekiko H A bizipenez betetako bidaiari F E agur esateko. B Joatean, bizi izandakoak oraindik ere gogoan dituzula, jabetuko zara dagoeneko Araba zure iruditerian txertaturik dagoela. Berriro ere bizi nahi izango zenituzkeen esperientzien zakuan gordeta. Laster arte. Vasco-Navarro trenbidearen bide berdea

(g) izkiko golf-zelaia: Severiano Ballesteros golf-jokalari ospetsuak diseinatutako zulo ikusgarrietan golfean aritzea kirolaz eta naturaz gozatzeko sekulako esperientzia da.

G

ATARIA

(h) olarizuko lorategi botanikoa:

Izena ematen dion mendiaren magalean, Gasteizko kanpoaldean, ustekabeko paradisu begetala dago; Pasealdi lasaiak emateko aparta izatean gain, balio handiko bilduma botanikoak biltzen ditu.

Garaioko parkea

Albinako urtegia GR 38


zure kabuz galtzeko iradokizunak (a) armentiako basoa: Urizaharrarako bidean, bat-bateko oasi natural hau topatuko duzu, Gasteizko atarian. Bidexkaz josita dagoen amezti lasai horren inguruetan, Armentiako baseliza erromanikoa ere bisitatu ahalko duzu.

(b) arabar errioxako begiratokia: Hango ikuspegi ederrez gozatzeko, Herrerako mendatetik joan beharko duzu Guardiarantz. Eta mendatearen gainaldetik gertu, Arabar Errioxako begiratokira helduko zara. Bertatik, eskualdeko zeruertz ikusgarriaz gozatuko ahalko duzu.

(d) guardiako biotopoko urmaelak:

Natura 2000 sarean eta nazioarteko garrantzia duten Ramsar zerrendan jasota daude. Hezeguneetan barrena ibiliz gero, eremu horretan bizi diren espezietako bat izango zara.

Ibilbide honetako turismo baliabideei buruzko informazio gehiago eskura dezakezu hemen: www.alavaturismo.eus /index.php/ eu/ibilbideak/tradiziozkobizimoduaren-ibilbidea

askotan, historia txikiek irakaspen handiak darakuskite. hala, tradiziozko bizimoduaren ibilbideak, urratsez urrats, eguneko bizimoduari buruzko irakaspenak eskainiko dizkizu, eta seguru gaude atseginez harrituko zaituztela. añanan, arabako mendialdean eta guardia-arabako errioxan, barru-barruko bizipenak sentitzeko bidaia egingo duzu goi mailako inguru historikoz eta naturalez jositako eskualdeetatik zehar. Tradiziozko bizimoduaren ibilbidea Araban sartzen da erabateko xarma daukan eskualde batetik. Hasteko, Añanako kuadrillan, bertako aldeak egunerokotasun zoragarri bihurtu ohi dira. Joan Trespondeko herrian. Denboraren iraganak zaitez Santa Katalina lorategi botanikora, 1 eta bertako natura oldartsuak −espezie autoktonoek eta bost kontinenteetatik ekarritako ia mila espeziek osatzen dute− pixkanaka-pixkanaka Santa Katalina komentuaren aurriak ezkutatu dituzte. Badaiako mendilerroaren erdialdean dagoen ezohiko inguru hori, gainera, “Starlight” Fundazioaren izar-parkea da. Hartua astia toki zoragarri horretako natura bitxiaz eta astronomia behaketaz gozatzeko. Bizipen ezti eta gogoragarri horren ondotik, joan zaitez Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikora, 2 Iruña Okara. Aztarnategi horren jatorria Brontze Aroaren amaierakoa da eta Euskadiko kultura ondasun garrantzitsuenetakoa dugu. Ibilaldian, III. mendean inguru horretan bizi izan zirenen usadioak eta ohiturak etorriko zaizkizu gogora eta aurreko garaietako aztarnez ere jabetuko zara. Inolako zalantzarik gabe, hango bizitzaren irakaspena betiko geratuko da zure oroimenean. Gauean, Añanako jatetxe eta ostatuen eskaintza ugariak lagundu egingo dizu egunean bizi izandako emozioak barneratzen.

laukiko hormek gordeta dituzten asmakizunen erantzunak. Azkenik, guri agur esan baino lehen, Arabako Errioxako altxorrik ezezagunetako bat bisitatzeko astia ere izango duzu: Lantziegoko snahitaez bisitatu behar Moredako eta Oiongo errotak. Era berean, Labar dolareak 7 dira ardoa gure kulturan noraino sustraituta dagoen ulertzeko. Bastidan, Arabako Errioxako ekialdean, hamabi labar dolare bisitatu daitezke eta, horietako edozeinetan, erritua eta ardoaren historia nahasten dituen bisitaz gozatu ahal izango duzu. Iparraldeko Monte Buena izenekoa gaurdaino ondoen iraun duena da eta iristen errazena. Dolareen bisitaldia egun gogoangarri batzuen amaiera bikaina A izan daiteke.

Hurrengo egunean, emozio interesgarri gehiago izango dituzu zain Arabako Mendialdeko kuadrillan. Hasteko, Urizaharrako Erdi Aroko hiribildu bitxia eta aire zabaleko Museo Etnografikoa ezagutuko dituzu. 3 Urizaharrako kaleetan barrena galtzea beste aro bateko unibertso batean galtzea da. Gozatu hango harresien aztarnez, eta atsegin hartu Hegoaldeko atarian eta Ronda pasealekuan, errotan edo Jasokundeko Andra Mariaren elizan. Azkenak XII. mendeko portada erromanikoa dauka eta XVI. mendeko erretaula platereskoa. Gure egunetara berriz etorrita, indarrak berritu eta sentsazio lurtarragoez gozatu ahal izango duzu Urizaharra edo Lagraneko ostalaritzako establezimenduetan. Hain zuzen ere, Lagranen badago ibilbideko hurrengo geldialdia. La Traviesa interpretazio zentroa - GR 38 Ardoaren eta arrainaren ibilbidea 4 naturaren eta teknologia berrien arteko topagune adeitsuaren adibidea da. Gainera, GR38 Ardoaren eta arrainaren ibilbidea deritzonarekin lotzeko berezko sarbideetakoa da. Ibilbideak mandazainen antzinako bideak zeharkatzen ditu, Arabako Errioxa eta Kantauriko portuen artean. Ibilbide hori sendagairik onena da egunerokotasunetik aldendu eta estresa baztertzeko. La Traviesa atzean utzi ondotik, paisaien arteko aldeez gozatuko duzu eta ibilbideak Guardiaraino eramango zaitu, Guardia-Arabako Errioxa kuadrillan. Guardia leku hobezina da, (‘Espainiako herri politenetakotzat’ jo dute) bertan gaua eman eta askotariko plazer enogastronomikoetara lerratzeko.

Egun batzuk igarota, bizi izandako une gozoak gogoratzen ari zarela, deia entzungo duzu. Eta barruko ahots horrek berriro ekarriko zaitu gurera. Laster arte.

Hurrengo goizean, hiribildu eder horretan barrena paseoan zabiltzala, ezustekoak aurkituko dituzu une oro. Harresiz inguratutako hirigune dotorearen behealdean, Guardiako urmael zeltiberiarra 5 dago. Arkeologiako indusketa batzuetan, ausaz, 2.100 urtetik gorako urmael baten arrastoak aurkitu ziren. Urmael zeltiberiarraren interpretazio zentroan, urari hertsiki loturik bizi izan den hiribilduaren historiaz jakiteko areto museografikoa dago. Goizeko bigarren hitzordu historikoa muinoaren goialdean dago, Erregeen Andra Mariaren elizaren alboan. Abade dorretik 6 Arabako Errioxa osoa ikusiko duzu. Esaten denez, zeruertzean daude gaztelu-dorretxe horren oinplano

Santa Katalina lorategi botanikora

B

G H

F

E D

Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikora

(e) arabar errioxako trikuharriak: bisitatu behar dituzu, ezinbestean. Trikuharriek gordetako sekretuek milaka urtetako bidaia batera eramango zaituzte. Zortzi trikuharri bikainetan, Bilar herrian dagoen Sorginaren Txabola izenekoa nabarmendu behar dugu. Horren irudi bukolikoa, arte baten ondoan eta mahastiz inguraturik, Arabar Errioxako bizipen gogoangarrietako bat dugu.

(f) gr 38 ardoaren eta arrainaren ibilbidea: Astia baduzu eta sasoian bazaude, goza ezazu Euskadiko leku ikusgarrienetako batek sorraraziko dizkizun sentipenez. Lagranen ondoan, bidezidor horretan sartu eta eskualdeko ikaztegiak ezagutu ahalko dituzu. Eta bidean aurrera eginda, bertatik bertara antzemango duzu Arabako Mendialdeko pagadi kontinentalaren eta Kantabriako mendilerroaren arteko kontraste izugarria.

(g) pipaongo museo etnografikoa:

Gune bikain horretan, Arabako Mendialdeko XIX. mendeko eta XX. mendearen hasierako bizimoduaz jakin ahalko duzu. Abuztuaren azken larunbatean, antzinako lanbide eta zereginak erakusten dira jardunaldi etnografiko jakingarri batean.

(h) mahasti arteko ibilbide berdeak: Arabar Errioxako egonaldian, mahastiak ardatz duten ibilbide kultural natural ugariz goza dezakezu tokiko upeltegietako jabeen eskutik.

Erdi Aroko hiribildu

Labar dolareak


zure kabuz galtzeko iradokizunak (a) arreo-caicedo yusoko aintzira : Gesaltza Añanatik abiatzen den ibilbide labur batetik joanda, harana ur gaziz hornitzen duen aintzira natural hipnotikora helduko gara. Eta aurrerago joanez gero, Uñako haitzaren magalera iritsiko gara. Galdu zaitez zeruertzarekin jolasean marrazten duen itzalen artean.

(b) sobrongo ingurune naturala: Ekologia eta paisaiarekin bat eginda, adiskidetu zaitez ingurunearekin eta ibil zaitez Ebro ibaiaren ibilguaren ondoko haitzartetik barrena. Inguruak bisitari ororentzako aukerak eskaintzen ditu: abentura zentroa, uraren museoa, via ferrata, igerilekuak, atsedenlekuak, ostalaritzako zerbitzuak…

(d) sopeñako bidea: Litekeena da Salbada mendilerroaren dei indartsuak planak aldaraztea. Ibilbideari 180º-ko bira eman nahi badiozu, hurrengo helmuga GR 284 ibilbide luzea duzu.

(e) varonatarren dorre-jauregia: Merezi du bidetik zerbait besteratzea pezoia oraindik ere daukan Arabako gotorleku bakarra ezagutzeko. Jauregiari atxikitako dorrea, historiaren gordeleku jatorra, monumentu nazionala da, bai eta historia, arte eta monumentu multzoa ere.

Ibilbide honetako turismo baliabideei buruzko informazio gehiago eskura dezakezu hemen: www.alavaturismo.eus /index.php/eu/ ibilbideak/oroitzapenen-ibilbidea

oroitzapenen ibilbideak gure historiaren berri kontatzen duten inguruak zeharkatzen ditu, eta denbora igaro ahala, egunerokoak hartu duen balioa azpimarratzen du. ibilbide hori eginez gero, une gogoangarriak bizi izango dituzu aiaralde, añana eta guardia-arabako errioxako bazterretan, zeinetan kultura eta tradizioa uztartu egiten diren. Oroitzapenak aurkitzeko iniziazioko bidaia hau Iparraren bila hasten da. Eta Aiarako kuadrillan idoroko duzu Iparra, zinez liluratzen gaituen edertasun bereizgarri hori gordetzen jakin duelako. Ibilbidearen lehenengo mugarria Kexaan dago; han, Kexaako monumentu multzo ikusgarria 1 topatuko duzu. Multzo hori Euskadiko monumentutzat hartzen da eta, barruan, jauregi gotortuan, Done Joan Bataiatzailearen elizan, Domingotarren komentuan eta Adatseko Ama Birjinaren dorre-kaperan antzina jazotako gertaerak etorriko zaizkizun burura. Historiari buruzko bainu horretaz jabetzeko astirik izan gabe ere, hamar bat kilometrora, beste une gogoangarri batzuez gozatuko duzu Artziniegako hirigune historikoan, santutegian eta museoetan. 2 Dotoretasunez zahartzea nortasunari eustea delako lekukotasun bizia da Artziniega. Alfontso X.ak sortu zuen hiribildua 1272. urtean eta, gaur egun, Erdi Aroko jatorrizko bilbeari eutsi dioten jauretxe, jauregi eta dorretxez beterik dago. Hiribilduaren handitasunaz gozatuko duzu Euskadiko historia eta monumentu multzo zoragarri horretako kale estuetan batetik bestera ibilita. Nolanahi ere, hurbileko ingurune naturalak ere aukera oparoak eskainiko dizkizu. Paseoan bazabiltza, Etnografia museoa eta Santxotena museoa bisita ditzakezu, edo bestela, Arteako Ama Birjinaren santutegiraino joan zaitezke. Gauean, berriz, ingurunearen pareko maila duten jatetxe eta ostatuen eskaintza zabala aurkituko duzu Aiarako eskualdean. Hurrengo goizean, emozio gehiago dituzu zain Añanako kuadrillan. Lasaitasunez, hurbildu zaitez Añanako Gatz Haranera 3 xehetasun guztiez gozatzera. Gesaltza Añanako gatzaga kultura ondasun izendatu dute eta Europa Nostra saria eman zioten 2015. urtean. Inolako zalantzarik gabe, balio kalkulaezina dauka ondasun horrek. Ibil zaitez gatz terraza eta ubideen artean eratzen diren bidezidorretan, murgil zaitez 6.500 urtetik gorako historian eta arretaz behatu gatzagaren arkitektura bitxia berreskuratzeko ahalegina. Gatzgilearen lanbidearekin bat egingo duzu eta kalitate handiko gatz barietateak ekoizten eta dastatzen ikasiko duzu. Sar itzazu oinak eta eskuak spa gaziaren ur hipergazietan, guztiz osasungarriak dira eta. Gatzagatik hurbileko ostalaritza eskaintza zabalaren gutizia gastronomikoek lagundu egingo dizute gozatu berri dituzun gurariak barneratzen. Zure helmuga berria gatzagatik oso hurbil dago, Tuestako herrian. Astia baduzu, herri horretara joateko bidean, GR1 ibilbide luzea aurkituko duzu. Joan-etorriko bost kilometroko ibilaldi ikusgarri horretan, naturaren erabateko edertasunaz gozatu ahal izango duzu. Bestela, autoz joan zaitezke Gaubeako sarreraraino eta, handik, Tuestakoa Jasokundeko Andra Mariaren elizaraino 4 katedrala izenez ezaguna den eliza eder hori historia eta arte monumentu izendatu zuten 1932. urtean. Eta ilunsentia etorri orduko, ostatu ona eta elkarrizketa bikaina emango dizute Añanako kuadrillako nekazaritza turismoko establezimendu ugarietan. Hurrengo goizean, indarrak berrituta eta jakin-mina asebete eginda, joan zaitez Guardia-Arabako Errioxako kuadrillara. Guardiako hiribilduan, bizigarri ugari aurkituko dituzu. Hurrengo helmuga Félix Mª de Samaniego bertako muinoaren magalean dago. Ardoaren Zentro Tematikoa 5 alegialariaren antzinako atseden etxean dago eta barruan lorategi botaniko ederra dauka. Baliabide horrek

jarduera enoturistiko ugari eskaintzen ditu, eta urteko larunbat guztietan, ardoa eta olioa dastatzeko hastapen ikastaroak ematen dira zentroan. Inolako zalantzarik gabe, oso bisitaldi erakargarria da ardoaren historia eta hari atxikitako errituak ezagutzeko modu atsegin eta elkarreragilean, ikus-entzunezko efektu, usainen dastatze birtual eta abarrei esker. Ahobizarra kentzeko bizipen zoragarri baten ondotik, ibilbide horretako azken helmuga muinoan datza, hiriguneko bertan dago. Han, muinoan, Guardiako Erdi Aroko hiribildu bikaina 6 kaleen artean istorioak asmatzeko leku xarmangarri eta gogoragarria. Muinoaren muturretan, Done Joan Bataiatzailearen eliza eta Erregeen Andra Mariaren eliza gotortuak aurkituko dituzu, eta polikromia egoera bikainean daukan arkupe bikaina ikusiko duzu. Handik hurbil, maletaz eta oinetakoz beteriko eskultura bat aurkituko duzu. Koko Rico eskultorearen "Bidaiariak" izeneko lanak omenaldia egiten die hiribilduraino etortzen diren bisitariei. Hiribilduko irudi historikoen bila bazabiltza, G inguratu zaitez Done Joan plazara. Plaza horretan, Samaniego alegialariaren jauretxea dago. Bestela, hurbildu eraikin D zibil historikoetara, hala nola XIV. mendeko Primizien etxera, non hamarrenak eta hasikinak edo primiziak biltzen ziren. Eguerdian, agur esan Arabari zapore E onez, nola eta bertako eskaintza F B A enogastronomiko bikainaz gozatuz. Gau batzuk geroago, ohe gainean etzanda patxada ederrean esna zaudela, burura etorriko zaizkizu Araban bizi izandako irudiak. Berriro etortzea eskatzen dizun zure barruko nia da. Laster arte. Kexaako monumentu multzo ikusgarria

I

(f) batxikaboko san martin eliza:

Leku bitxi horretan, bizipen bikoitzaz gozatu ahalko duzu: artistikoa eta mistikoa. Tenpluaren barruan zaudela, ulertuko duzu zergatik esaten dioten Bi Erretaulen eliza.

(g) artziniegako etnografia museoa: Museoa bisitatzea bihotz-bihotzeko omenaldia da landa-eremuko gizon-emakumeentzat. Museoko erakusketa Berezina, gure iragan hurbileko eguneroko bizimoduaz jakingo duzu. Gainera, astirik baduzu, joan zaitez Santxotena Museora eta Arteko Ama Birjinaren santutegira.

(h) lantziego, moreda eta oiongo errotak:

Ezin dituzu galdu. Lantziegokoa Arabako Errioxako errotarik zaharrena da. Antzinako irin errota baten gainean eginda dagoela, Lantziegoko eta ondoko herrietako nekazarien lanleku eta topalekua izan zen.

H

Artziniegako hirigune historikoan

(i) abangoardismoko upeltegiak:

Arabako Errioxak nazioarteko ospea dauka arkitektura abangoardistako upeltegiengatik. Ysios, Baigorri, Viña Real-Cvne, Campillo eta Marqués de Riscal abangoardismo horren adibide esanguratsuak dira. Titanioaren eta mahastien arteko alde biziak sekulako erakargarritasuna ematen diote inguruari.

Añanako Gatz Haranera

Guardiako Erdi Aroko hiribildu bikaina


zure kabuz galtzeko iradokizunak (a) korresko parketxea: Korres herrian dagoen Izkiko Parke Naturaleko etxea inguruko aberastasun naturalen gaineko pistak lortzeko interpretazio-material interesgarria eskaintzen duen harrera espazio bitxi bat da.

(b) urturiko golf-zelaia eta btt zentroa: Praktikatu zure swing-a Urturiko golf-zelai paregabean. BTT Zentroa ere bertan dago, balizatutako eta seinaleztatutako maila desberdinetako15 ibilbide dituena. Batzuk benetan ederrak dira, eta Vasco Navarro trenbideko bide berdearen eta GR38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidearen tarte batzuetatik igarotzen dira.

(d) araiako umore antzerkiaren jaialdia:

Urtero, abuztuan, umorea askatzeko agertokiz betetzen da Araia. Jaialdiaren egitarau luzea zure bisitarekin bat baldin badator, ez ezazu bi aldiz pentsatu eta hurbildu zaitez Araiara. Barre algara egundologikoak egingo dituzu, egundokoak eta logikoak.

Ibilbide honetako turismo baliabideei buruzko informazio gehiago eskura dezakezu hemen: www.alavaturismo.eus /index.php/eu/ ibilbideak/parke-naturalen-ibilbidea

arabako natura larriaz inolako aitzakiarik gabe gozatu behar da. horregatik, parke naturalen ibilbide biribilaz behar bezala gozatzeko, aurreko ibilbideetan baino denbora luzeagoa hartu beharko duzu. hala ere, zuk zeuk ezarriko duzu erritmoa, iraupena, non jan eta non atseden hartu. ibilbidea egitean, paisaiak eta sentsazioak kaleidoskopio baten irudiak bezala aldatuko dira. ez ahaztu argazki makina edo sakelako telefonoa, ustekabeak une oro gertatzen dira eta. Aramaiora, hain zuzen ere. Handik hurbil, Araba eta Bizkaiaren arteko mugan, Urkiolako parke Ibilaldi natural bitxi hau lurralde historikoaren iparraldean hasiko da. Bertan, Aiarako kuadrillan, 6 dago, ibilbidearen azkenaurreko helmuga. Zenbait ipuin, tradizio eta kondairen naturala isiltasuna eta lasaitasuna ukitu daitezkeen ingurunea duzu zain. Salbada mendilerroa 1

traza irregularreko mendigune aparta da, amildegi handiak dituena. Bota erronka harresi natural paregabe horri. Mendilerroko gailur garaienak, Tologorri, Ungino eta Txarlazo, sobera ospetsuak dira euskal mendizaleen artean. Begiratokiak, arroilak, paisaiak‌ eta Nerbioi ibaiaren parke lineala aurkituko dituzu. Horietan guztietan, natura peto-petoa sentitu, ukitu eta arnastu ahal izango duzu. Urduùako mendatea zubi bukoliko gisa erabil dezakezu ibilbidearen bigarren helmugara iristeko: Valderejoko parke naturala . 2 Parkearen natura larria eta isolamendu geografikoa direla eta, Valderejo kontrastez beteriko leku liluragarria da. Kareharrizko mendigain ikaragarrietan, ia 360º-ko ikuspegi hederse gozatuko duzu; behealdean, berriz, pagadi, pinudi eta artadien artean ibiliko zara. Gainera, landaredi pribilegiatu hori bizidun askoren habitat naturala da. Haitz garaietan, Euskadiko sai areen kolonia ugariena bizi da. Lalastra herria seinaleztatutako bederatzi bidezidorren abiapuntua da Aùanako kuadrillaren bihotzean dagoen haran erdizirkular ikusgarri hori bisitatzeko. Bidezidor guztietan, proba ezazu Puron ibaiaren haitzartea zeharkatzen duenetik barrena galtzen. Ibilbidearen hirugarren helmugak Bacoren lurraldera eramango zaitu. Guardia-Arabako Errioxako kuadrillak naturaren gurari berezia, balio ekologiko handikoa, gordetzen du: Guardiako urmaelen biotopo babestua. 3 Ibilbide seinaleztatuak aurkituko dituzu biotopoa osatzen duten lau hezeguneetan; hezeguneak ekosistema hobezinak dira espezie ugarirentzat eta, zinez, paisaia eder-ederra irudikatzen dute. Pazientziaz, bertan bizi diren hegaztien hegada alderraiari jarraitu ahalko diozu. Bestetik, merezi du urmaelek irudikatzen dituzten eiteetan atsegin hartzea. Hartu astia eta utzi etortzen ilunabarrari, gorriz tindatzeko. Aztertu zure argazki makinaren memoria; izan ere, ezin dituzu gorde gabe utzi Arabako Mendialdeko kuadrillan ikusiko dituzun irudiak. Korresko parketxeak Izkiko parke naturalean 4 murgilduko zaitu, hots, zentzumenak ongi zaintzeko bakezko toki apartean. Parkeak duen 9.000 hektareatik gorako azalerak biodibertsitatez gainezkatutako mundua eskainiko dizu, basoak eta arrokak elkarrekin bizi diren ingurunea. Kareharrizko mendiz inguraturik, arakatu ezazu Arabako Mendialdeko zeruertza goi-lautadatik, erantzun bila. Erantzun horietako asko Muela edo Soila mendietan aurkituko dituzu. Hango hegaletan, zuhaitz berezitzat hartutako hagin eta ezki ale bana bizi dira. Aurkituz gero, besarkatu itzazu haien berebiziko enborrak. Inaziotar bideari jarraiki, natura biziaz gozatzeko desirak Arabako Lautadako kuadrillan asebeteko izadia eite anitzetan agertuko dituzu. Aizkorri-Aratzeko parke naturalean, 5 zaizu. Errusiar mendiaren pareko bizipenak izango dituzu, bazter eta ikuspegi eder-ederrak dituen Aratz mendiaren gailurretik naturak arrokan bertan landu duen San Adrian tuneleraino. Arabako Lautadatik agur esan baino lehen, GR 25 ibilbide luzetik joanda, Uribarri-Ganboa urtegia inguratzen duen errepide ikusgarri batera helduko zara. Errepide horretatik bizikletaz edo oinez joaten bazara, haren perimetroak zure irudiaren ikuskizun bikaina oparituko dizu, uretako ispilu izurtuan islatzen baita. Hala, Zuia-Gorbeialdeko kuadrillako leku jatorrenetako batera helduko zara,

sorlekua dela, tokiko magia parkeko eite natural guztietan hautematen da. Esaten denez, mendigune horretako horma bertikal ikusgarriaren barruko haitzulo batean, euskal mitologiako pertsonaia esanguratsu bat bizi da: Mari, Anbotoko dama. Parkeen ibilbide biribila Arabak eta Bizkaiak partekatzen duten beste muga natural batean amaitzen da. Gorbeiako parke naturalak 7 duen 20.000 hektareatik gorako azaleran, zirrarak aldi oro azaleratzen dira kolore berdez margotutako paleta mugagabean. Euskadiko parke natural handienean, Gorbeia mendia dugu nagusi. Gailurra toki natural enblematikoa eta esanahiz beterikoa da. Hala berean, leku hobezina da indarrak berritu eta sentipenak askatzeko, paisaiaren handitasunari so eginez. Itzuleran, gozatu ezazu igotako gailurraz baso berdez eta sakonez hornitutako hegal eta haranetan behera zoazela. Parkeak eskaintzen E dizkizun aukera guztietan, eman ezazu paseoa Altubeko pagadietatik. Haien itxura berezia dela eta, bidexkak D marraztuta ageriko zaizkigu ibilalditxo lasaiak egin eta haizearen alde egiteko, ingurunearekin guztiz bat eginda. F

Araba ezagutzeak biziki hunkitzen du. Eta sentimenduz blaitzen du zure barrualdea, errealitatea amets bihurtzen den tokia. Zure patua idatzita dago, Araba du izena. Laster arte. Salbada mendilerroa

A B G

(e) mairuelegorretako kobak: Leku aparta dugu espeleologian aritzeko. Toki arrokatsu honetan Gorbeia ingurunearen karst formazio bitxi asko daude. Kobazuloetan sartu ahal izateko, aldez aurretik gidatutako bisiten zerbitzua kontratatu behar da.

(f) done joan baseliza, eliza eta koba artifizialak markizen : Arabako Mendialdean zehar egingo duzun ibilbidean, Markiz eta Arluzea batzen dituen errepidetik ibil zaitezke, baseliza, eliza eta kobazuloak bisitatzeko. Arabar erromanikoaren eta aro protohistorikoaren erakusgarri hirukoitz honek zur eta lur utziko zaitu.

(g) lekorako elurtegia: Antzina, elur salmenta gauza arrunta zen mahatsa biltzen zen garaian. Iekora herria horren adibide da, San Joan Bataiatzailearen parrokiaren atzealdean dagoen elurtegiari esker.

H

Guardiako urmaelen biotopo babestua

(h) labrazako harresiak:

Izkiko parke naturalean

Gorbeiako parke naturalak

Labraza Europan hoberen kontserbatu den harresidun hiribildua da. Herrixka eder hau muino baten gainean dago. Erdi Aroan eraiki zuten, eta harresi batez inguratu zuten, errazago defendatzeko. Denborarekin, harresia etxebizitzetan eta bertako bizilagunen bizimoduan integratu da.


Amurrio

Aldai, 1- etxabea (Etxetzarra eraikina) 01470 Amurrio Tel. zk.: 945.393.704

www.amurrio.org e-maila: turismo@amurrio.org

Artziniega

Bastida

Salazar jauregia – Kultur Etxea Bakearen plaza, z/g 01330 Bastida Tel. zk.: 945.331.015

www.labastida-bastida.org e-maila: turismolabastida@euskalnet.net

Guardia

Goiko plaza (antzinako udaletxea, beheko solairua) Garcetas etxea 01474 Artziniega Kale Nagusia,52 Tel. zk.: 945.396.156 01300 Guardia Tel. zk.: 945.600.845 www.aiaratur.org www.laguardia-alava.com e-maila: turismo.artziniega@hotmail.com e-maila: turismo@laguardia-alava.com

Kexaa

Kexaako Monumentu Multzoa (Arte Sakratuaren Museoa) 01477 Kexaa Tel. zk.: 945.399.414

www.aiaratur.org e-maila: turismo.ayala@telefonica.net

Elciego

"Casa de los Maestros" eraikina Norte kalea, 26 01340 Elciego Tel. zk.: 945.606.632

www.elciego.es e-maila: info@elciego.es

Laudio

Lamuza parkea, 11 01400 Laudio Tel. zk.: 944.034.930

www.aiaratur.org e-maila: oficinadeturismo@laudiokoudala.net

Agurain

Kale Nagusia, 8 01200 Agurain Tel. zk.: 945.302.931

www.cuadrillasalvatierra.org e-maila: turismo.cuadrillasalvatierra@gmail.com

Gaubea

JesĂşs Guinea arkitektoaren kalea, 46 01426 Uribarri Gaubea Tel. zk.: 945.353.040

www.valdegovia.com e-maila:turismo@valdegovia.com

Zuia

Bea-Murgia plaza, z/g 01130 Murgia Tel. zk.: 945.430.440/945.430.133

www.cuadrillazuia.com e-maila: oficinadeturismo@cuadrillazuia.com


Araban galtzeko ibilbideei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo ezazu hona: http://www.alavaturismo.eus/index.php/eu/ibilbideak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.