Ipuintxoak

Page 1

1

IPUINTXOAK

1


2

2


3

AURKIBIDEA AURKIBIDEA: 1) 2) 3) 4) 5)

Adan eta bizitza ................................................... ...................................................5 ...................5 La Pietรก, baina alderantziz ................................... ...................................6 ...6 Kalatxoriak .......................................................... ..........................................................7 ..........................7 Begira egien berriro................................ berriro ............................................. .............................................7 .............7 Txokolatezko etxea ............................................. .............................................8 .............8

3


4

4


5

1)

Adan eta bizitza Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan, eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz, negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala, eta Evagana zuzenduz "hil egingo naiz" esan zion oihuka, "gaizki nago, maite, hilurren, ez dakit zer gertatzen zaidan".

eta beste hamaika, denbora, neke, algara, eder, ikara, kemen; hiztegia hazten zenarekin batera, zimurtuz joan zitzaien azala. Zahartu zen erabat Adan, sentitu zuen hurbil heriotzaren ordua, eta Evarekin elkarrizketa sakon bat izateko gogoa sortu zitzaion; "Eva", esan zion, "ez zen ezbehar bat izan paradisuaren galtzea; oinazeak oinaze, minak min, gure Abelen zoritxarra halako zoritxar, bizi izan duguna izan da, zentzurik nobleenean esanda, bizitza".

Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hilurren, gaizki, maite, eta berriak iruditu zitzaizkion, hizkuntza arrotz batekoak, eta ezpain artean ibili zituen maiz, hil, hilurren, gaizki, maite, harik eta zehazki ulertzen zituela iruditu zitzaion unerarte. Ordurako sendatua zegoen Adan, eta poz pozik zebilen.

Adanen hilobi atarian malko arruntak ixuri ziren, gatz eta urezkoak, lurrera erortzerakoan hiazinto edo arrosa alerik eman ez zutenak, eta Kain izan zen, paradoxaz, negarrez bortitzen puskatu zena; Gero Evak irribarre xamurrez gogoratu zuen Adanen lehen gripea eta halaxe, lasai, etxera joan eta salda beroa hartu zuten, eta txokolatea

Paradisuaz geroko lehen gertaera hark segida luzea izan zuen ,

eta lehengoez gain, hil, hilurren, gaizki, maite, Adan zein Evak hitz berriak ikasi behar izan zituzten, min, lan, bakardade, poz

5


6

2)

La Pietรก, baina alderantziz

Gure izebak, eta gure ama maiteak berdin, berandu ohartzen ziren bizitzaren garrantziaz, hirurogeitamar urterekin, edo laurogeiekin, eta txoraturik aurkikuntza latz hura zela eta nahastuta ibiltzen ziren hainbat hilabetez, bere semealabei bazkaririk prestatu gabe supermerkatuan gauza xelebreak erosiz, telefono dei amaigabeak nornahiri eginez; etxe atarian ovni bat ikusi izan balute bezala. Gero, denbora galdua eskuratu behar zutela eta, gure izebak, eta gure ama maiteak berdin,

herriko udaletxeak antolatu gimnasia saioetarako ematen zuten izena,"Urlia naiz, edo Sandia, ez, ez dizut esango zenbat urte bete ditudan"; eta handik aurrera oihuka, korrika, jauzika, ematen zioten hasiera egunari, bat-bi, bat-bi, bat-bi eta txalo, bat-bi, bat-bi, bat-bi eta txalo. Polikiroldegiak hozki jasotzen zizkien algarak Ikasle larderiatsuaren aginduetara makurturik oihuka, korrika, jauzika jotzen zuten aurrera, eta aldian behin afari bat egiten zuten denek 6

txandala kendu eta soineko dotoreak jantziz; egun batean, azkenez, sukaldean txorabiatu eta zerraldo erortzen ziren semealaben

oinetan, eta hantxe gelditzen ziren hilda beraien kideek polikiroldegian gimnasiari ekiten zioten bitartean, bat-bi- bat-bi, bat-bi eta txalo, bat-bi, batbi.


7

3)

Kalatxoriak

Beren maitasunak errepasatzeko, hiriko kalatxoriak arratsero biltzen dira estazio aurrean; Beren memoria liburuan sandalo lore batez seinalatzen da zubien eta lapur zahartuen orrialdea. Eta on derizkiete teilatu pitzatuei ere, merkatu alboko hondakinei; Baina beren ekilibrista bihotzek zer maite dezakete gehien gehien; Zer, egunen mudapen amaiezina ezpada; Zer, egunen mudapen infinitoa baino gehiago.

4)

Begira egien berriro

Begira egien berriro masustei, horma moreak egiten bideari, soseguan ixiltasuna brodatzen, Ainhoa; bete ezan horrela udaren adar gorrietatik eskegita dagoen arratsa;

7


8

ez ditun gela hutsetako etxean aurkituko, ez ditun sentituko geroan, hire begietako erle urdinak elikatzen, hire aho multiplikatuaren antsiak zaintzen, Ainhoa; baina ez dun esan behar brodatzen (bordatzen, bordatzen kantatzen zinaten irule panpalek); Ainhoa ile beilegi ispilu ttikiaz orrazten. Bernardo Atxaga

5)

TXOKOLATEZKO ETXEA ETXEA

GRETEL: Begira ama, aita eta Hansel dira. AMA: Kaixo! Janaria prest dago. AITA: Zer dago bazkaltzeko? AMA: Makarroiak eta okela. HANSEL: HANSEL Zein goxoa! AITA: Goazen basora, egurra moztera. HANSEL eta GRETEL: Aita, oso nekatuta gaude. AITA: AITA: Eseri eta deskantsatu, nik ekarriko ditut egurrak. Zuek ez mugitu. HANSEL eta GRETEL: Agur, aita!

8


9

HONTZA: Uuuuuu! Uuuuuuu! HANSEL eta GRETEL: GRETEL Ai amaaaa! Hontza da…goazen hemendik! GRETEL: Hansel, galdu egin gara. Non dago aita? HANSEL: Ez dakit baina hara! Etxe bat. Goazen-goazen!

HANSEL eta GRETEL: Haraaaa…txokolatezkoa da! Jan egingo dugu. SORGINA: Kar, kar, kar, mutila jango dut SORGINA: Kaixo, nor zarete zuek? HANSEL: Ni Hansel naiz. GRETEL: Ni Gretel naiz. SORGINA: Nire etxea gustatzen al zaizue? HANSEL eta GRETEL: Bai, txokolatezko etxea da-eta. SORGINA: Sartu, sartu barrura.

SORGINA: Orain nireak zarete! Kar, kar, kar…Hansel, sartu kaiolan! HANSEL: Ez… SORGINA: Bai, eta zuk, Gretel, garbitu etxea txukun-txukun! HANSEL: Ireki kaiola, mesedez, ireki! SORGINA: Ezta pentsatu ere, jan egingo zaitut! HANSEL: Ni txikia eta argala naiz. SORGINA: Asko jan eta lodi-lodia egingo zara eta orduan, jan egingo zaitut! HANSEL: Ez, ez jan… Mesedez… SORGINA: Jan ezazu oilaskoa, lodi-lodia egingo zara… Kar, kar,kar… HANSEL: Ñan-ñan… SORGINA: Loditu al zara?Ez dut ongi ikusten. Atera besoa kaiolatik, mesedez. HANSEL: Baaai...ukitu nire besoa! SORGINA: Aaaaa…baina zein argal zauden! Jan ezazu gehiago. HANSEL: Kar, kar, kar...sinetsi egin du. SORGINA: Bost egun pasatu dira eta gaur Hansel jango dut, je, je, je! Gretel, etorri eta piztu labea, azkar! GRETEL: Bai, bai oraintxe piztuko dut. 9


10

SORGINA: Gretel, ireki labeko atea, azkar! GRETEL: Tururu, tarara, sorgina sutara! HANSEL: Oso ongi Gretel, lagundu kaiolatik irteten! GRETEL: Banoa. Sorginaren dirua hartzen ari naiz. HANSEL: Eskerrik asko, goazen azkarazkar hemendik! HANSEL eta GRETEL: Begira, zikoina bat! ZIKOINA: Nirekin etorri nahi al duzue? HANSEL eta GRETEL: Baaaaiiii, mesedez, eraman gure etxera!

10


11

11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.