Sastarrain baserri eskola

Page 1

NON DAGO SESTARRAIN? Sastarrain Baserri eskola, Zestoan dago kokatuta (Gipuzkoa). Zelai, zuhaizti, baserri eta erreka garbiz inguraturiko bailara batean aurkitzen da, Euskal Herriko atlantikar ingurune zoragarria osatzen duten elementuz inguratuta. Zestoa eta Sastarrain batzen dituen bidea (1,7 km) Zestaren leku gustokoenetarikoa da, eta bertan kokatuko da baita Ekaingo kobazuloaren errepika.

EGONALDIAK Zentroak, talde eta ikasleentzat lojamendua eta ingurugiro ekintzak, kirol abentura, aisia eta turismoa eskaintzenditu. Ekintza hauek taldeen beharren arabera aukeratzen dira. Modu berdinean, ekintzarik gabeko egonaldiak ere antolatu daitezke, aterpe gisa.

ZERGATIK BASERRI ESKOLA HAU? Urtean zehar asko dira Sastarrain Baserri Eskola bisitatzen duten pertsonak. Euskal Herriko ehundaka ikasle talde dira ingurugiro ekintzez gozatu dutenak. Baina baita talde gehiago ere, hala nola Unibertsitarioak, ekain kobazuloko ikertzaileak, jubilatuak, mendi eta kirol elkarteak... Famili, laguntalde eta partikular asko abegitu izan dira asteburuetan; udaran instalakuntzak haur eta gazte udalekuekin betetzen dira, eta beste data asko elkarte anitzentzat izan dira. Guztiek topatu dute Sastarrainen txoko egokia beraien ekintzak burutzeko edota bertako programaketez gozatzeko, bai ingurugiro arlokoak, bai kirol/abenturazkoak, eta baita eskaintzen diren ibilbide eta irtenaldiez ere. Ondorengo elkargunetan ekintza hauek zeintzuk diren ezagutu ahal izango duzu, ziur gustuko zerbait topatuko duzula. Eta zure nahi bakarra lasaitasuna bada, edo zure taldearekin ekintza prestatuak badituzu, Sastarrainen aterpe zerbitzu zoragarria aurkituko duzu.

ZEINTZUK EKINTZA PRESTATUAK DAUDE? ďƒź Ingurugiro heziketa ďƒź Kirola eta abentura ďƒź Irtenaldiak

http://www.sastarrain.com/index.html


1. INGURUGIRO HEZIKETA Baserri Eskolak Ingurugiro Heziketan espezializaturiko zentroak dira. Hau da Sastarraingo ekintza nagusia, ikastetxeentzako ingurugiro heziketako programa espezifikoak eskaintzen dituelarik. Programaketa hauek bi, hiru edo egun gehiagotan zehar burutzen dira. Hauetako bakoitzak helburu ezberdinak ditu ezagupen eta gaitasunak eskaintzeko orduan, baina metodologian elementu berdinak erabiltzen dituzte (behaketa eta esperimentaketa), baita ingurugiroaren kontserbazioa bilatzeko konpromiso etikoa ere. Programaketa bakoitza lantegi eta ekintza ezberdinak burutzean datza. Programa baten barruan ekintza ezberdinak burutuz (bakoitzean alde partzial bat aztertuz) helburu orokorrak lortzen dira. Programaketa oso bat burutzen ez bada, ekintza ezberdinak aukeratu daitezke. Hauek, taldearen interesen arabera hautatzen dira (egonaldiaren iraupena, eskola programarekiko integrazioa, e.a.). Programa hauek aisialdi eta kirol ekintzekin osotzen dira, hauetako batzuk lantegietako helburuak betetzeko balio dutelarik. Egunero gaubelak burutzen dira, dramatizazio ekintza eta jokoekin. Gainera, baserri eskolako behorretan pasioak, ingurune edo gertuko herrietara irteerak (Tren Museoa, Ekologia Museoa Azpeitian, Loiola, Zumaia, Donostiako Aquarium-a, Guggenheim museoa, e.a.), espeleologia, tirolina, eta beste hainbat abentura. Sastarrainen burutzen diren hiru programak honako hauek dira:   

Natura proiektua Baserri proiektua Ekain proiektua


2. KIROLA ETA ABENTURA Ikusten duzunez, Sastarrain Baserri Eskolan abentura kirolzaleentzat aukera zabala dago. Begirale eta ekipo espezializatuekin eta taldeen behar edo adinen arabera, hastapen edo maila altuagoetaraino doazen abentura kirol sesioak antolatzen dira. Kanpoko ekintza hauetan ez gara inguruneaz gozatzeaz ahaztuko, honek beti izango baitu zerbait guri erakusteko.

Piraguismoa Urola ibaian, piragua eta begirale espezializatuekin Eskalada

Sastarraingo harrobi eta harkaitzetan hastapen mailetarako eta beste

lekuetan maila altuagoetarako.

Espeleologia Baserri eskola inguratzen duen paisaia karstikoko hainbat haitzulotara sarrera.

Parapentea Endoia menditik salto eginez. Ekitazioa Sastarraingo behor eta zaldian pasioak, hastapen mailatik pasio luzeetaraino. Senderismoa Mountain-bike, tirolina ‌ Belauntzia eta beste itsas ekintza batzuk Kantauri itrasoaren kostaldean, ZARPAR.eko profesionalekin.


3. IRTENALDIAK Ingurugiro heziketa lantegiak, kirol abentura ekintzak, inguruneaz gozatzeko aukera pasio ezberdinetan, Zestoako Bainuetxean gozatu eta erlaxatzea, laster Ekaingo kobazuloaren erreplikara bisitaldiak, Euskal Herria ezagutzea... Sastarrainen gauza gehiago egiteko aukerarik ba ote dugu? Bai, baserri eskolak irtenaldiak ere antolatzen ditu. Ikasleentzat, normalean ingurugiro ekintzen gehigarri bezala, interes pedagogikoa duten lekuetara bisitaldiak antolatzen dira. Hauek dira posibilitate batzuk:   

Tren museoa, Loiolako Santutegia eta Zientzien Museoa Azpeitian (Sastarraindik 8 Km.tara) Pagoetako Natur-Parkea eta Agorregiko burdinola Aia-Zarautzen (20 Km.tara) Zientzi Museoa (Kutxaespacio) eta Donostiako Aquarium-a (40 Km.tara) Uda garaian hondartza (Zumaia edo Zarautz), Zuloaga eta Laia (euskal artisautza) museoak bisitatuz Zumaian.

Helduekin burutzen diren irtenaldiak taldeen behar edo interesen arabera antolatzen dira. Aurrez aipaturiko lekuei euskal hiriburuak gehitu behar zaizkie, saihestezinak diren Bilboko Guggenheim Museoa eta Donostiako Kursaal-eko kuboak barne. Ezin Bilbotik alde egin bere alde zaharra eta taberna eta pintxoak ezagutu gabe. Eta zer esanik ez Donostiaz, hain ezaguna den alde zaharrak euskal sukaldaritza famatu egin duen gastronomi gutizi guztiak biltzen baititu. Eta euskal sukaldaritzaz hitz eginez, otsailetik udara bitarte sagardotegiak irekitzen dira. Baserrietan kokaturiko lokalak, non sagardo basokadatik basokadara haragi on, bakailao eta Idiazabal gazta dasta ditzakegun. Sagardotegi ezagunenak Astigarraga eta Hernani artean banatzen dira, eta baita Sastarraindik gertuago dauden beste batzuk ere. Herri Kirolak bizirik diraute, eta ikusi edo praktikatu ere egin daitezke inguruko herri guztietan. Urtean zehar pilota txapelketak, aizkolariak, harri jasotzaileak, sokatira... antolatzen dira. Gure irtenaldietan sagardotegietarako bisitaldiak antolatu ditzakegu, eta kirol ikuskizunetara ere joan gaitezke.

GUGGENHEIM MUSEOA

EUSKAL PILOTA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.