2010eko urriaren 29a, ostirala berria 35
‹ Agenda
Komunikazioa D
Hitzaren kontuak
Ekografiak Jokin Labaien
A
stearte gaua da Teleberri 2 albistegian. Tituluen ondotik, hasi dira aurkezleak eguna xehatzen. Lehen zortzi albisteak, honako hauek: —ETAren biktimen lau elkartek prentsaurrekoa eman dute.
Lege antiterrorista berria osatze aldera, zazpi proposamen egin dizkiete agintariei. Ezker abertzaleari hauteskundeetara aurkezteko aukera ukatzea da helburua. —Ridau eta Alonso politikari eta kargudunak mintzo dira. Aurrenak dioenez, ezker abertzalea bilerak egiten ari da, alderdi politikoei beren proposamen eta ildo berriak azaltzeko. Haiekin elkartu dira, eta bilera gehiago izan direla uste du. Alonsok ez du zilegi ikusten hori. Ezta egoki ere, sueten behin betikoa iritsi arte. —Basagoitik dio, kalean eta mikrofonoz inguratuta, ezker aber-
tzaleak ez lukeela hauteskundeetan izateko paradarik izan behar. Horrek egoera luzatu baino ez lukeela egingo. Arazoaren amaiera jakina dela, batzuek garaile eta besteak garaitu izatea. PP dela lege antiterroristaren oinarria. —Patxi Lopez lehendakariak hiritarren sarearen bidez egindako galderak erantzuten aritu da. Duela urte batzuk ezker abertzaleko kideekin elkarrizketak egitea egokia izanda, egun zergatik ez den galdetu dio hiritar batek. Garaiak aldatu eta eman beharreko aukerak agortu direla erantzun dio.
—ETAko kideekin izandako tiroketaren nondik norakoak argitzen ari da Frantziako Polizia. Hilketa nola gertatu zen aztertzen duten irudiak sortu ditu. —Igor Portu eta Mattin Sarasola presoek Guardia Zibilaren esku izandako egunetan jasandako tratuaren inguruko epaiketa. Lehen egunean, hamabost auzipetuek ukatu egin dute bi euskaldunak torturatu izana. Hitzak entzun dira, irudiak hartzea debekatu baitute. —Udalbiltza auziko epaiketa azken txanpan sartu da epaiaren zain. Auzipetuetako bik aro be-
La Sextak lau kateko eskaintza egingo du astelehenetik aurrera LaSexta2k errealitatea jorratuko du, LaSexta3k fikzioa eta laugarren katea goi bereizmeneko emanaldiena izango da
Txapa kolektiboak saio berri bat egingo du Bergarako irrati librean Programazio berria aurkeztuko dute gaur Bergarako gaztetxean, 20:00etan; Napoka Iria musika taldeak joko du
Urtzi Urkizu Donostia Lau telebista kateko eskaintza izango du astelehenetik aurrera La Sextak LTD bidez, doan. Aurreneko kate orotarikoak lehen bezala jarraituko du. La Sexta2 duela aste batzuk jarri zuten martxan, baina guztiz aldatu egingo da, eta hemendik aurrera, «errealitateari» eskainiko diote. Hau da, gaurkotasuneko saioak, erreportajeak eta dokumentalak emango dituzte, entretenimendu programekin batera. La Sexta3 katean, fikziozko kontuak emango dituzte: filmak, telesailak eta telenobelak. Laugarren katea La SextaHD izango da, goi bereizmeneko emanaldiekin. Hain zuzen, goi bereizmeneko telebista izan da proiektuaren helburuetako bat bere hastapenetatik. Jose Miguel Contreras La Sextako kontseilari ordezkariak enpresaren eskaintza aurkeztu du: «Kate guztien diseinuarekin, La Sextaren historiako bigarren fasea hasiko dugu. Hain zuzen ere, publiko berrietara iritsiko den eskaintza zabalago bat egingo dugu, baina La Sextaren nortasun ezaugarri berekin: entretenitua, berritzailea eta konprometitua». La Sextak 2006ko udaberrian hasi zituen emanaldiak Hego Euskal Herrian. Akziodunen artean Televisa, Gala Capital, BBK eta GAMP Audiovisualeko ekoiztetxeak daude. Globomedia, Me-
rriari ateak ez ixteko eskatu diote epaileari. —Segiko kide izatea egotzita atxilotutako hamalau gazteetatik hamairu kartzelatu egin ditu Grande Marlaska epaileak. Ez dira minutu gutxi ezker abertzaleari zein Euskal Herriak daukan gatazkari eskainitakoak. Bien bitartean, oraindik, EITBk bere arauari eusten dio: ezin dira ezker abertzaleko kideak elkarrizketatu. Hala ere, hitza ukatu dion hura hizpide hartzen du albistegi erdia osatzeko. Kontuak atera... edo ez, EITBk zugatik ere aterako ditu eta.
Erredakzioa Donostia
Woody Allenen hamar filmik onenak emango ditu LaSexta3 kate berriak. Irudian, Manhattan. BERRIA
diapro, El Terrat eta Bainet dira GAMP taldeko ekoizpen etxeak. Sortu eta hilabete gutxira, Alemaniako Munduko Koparen eskubideak lortu zituzten. Horri esker, ikus-entzunezko merkatuan bere lekua egiten joan ziren. Espainiako Lehen Mailako futbol partidak ere eman dituzte urteotan larunbat gauetan, ikusle datuetan aurrera eginez. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %7ko ikusle kuotaren inguruan dabil La Sexta. Futbolaz gain, 1 Formulako Munduko Txapelketarekin ere ikusle asko ari dira lortzen. Metroren film klasikoak La Sextak film sorta handi bat erosi dio Metro Goldwyn Mayer-i, bere hirugarren katerako. Hartara, zinemazaleek LaSexta3n film erakargarriekin gozatzeko auke-
ra izango dute. Lehendik, James Bond, Rocky eta Robocopen sailak erosiak zituzten. Orain, honako zinemagile hauen lanak lortu dituzte: Martin Scorsese, Billy Wilder, Stanley Kubrick, Bernardo Bertolucci, Mel Gibson, Joel Coen eta John Huston. Woody Allen zuzendariaren hamar filmik onenak ere emango dituzte La Sexta3n; tartean, Annie Hall eta Manhattan. Zinema moder-
Coen anaien, Kubricken eta Bertolucciren filmak izango dira LaSexta3 katean Bihartik aurrera, Ligako futbol partidak emango dituzte goi bereizmenean
noaren klasikoen artean ikusi ahalko dira, besteak beste, Last Tango in Paris, The Apartment, Witness for the Prosecution, Fargo, Mississippi Burning eta Raging Bull. Warner Brosen hainbat ekoizpen ere erosi zituen duela hilabete batzuk La Sextak. Kirola goi bereizmenean La Sextak bihartik aurrera hainbat kirol emanaldi goi bereizmenean (HD) eskainiko ditu. Gaur izango du estrainekoa, Bartzelona-Sevilla futbol partidarekin; lehendik hiru proba egin zituen udan, saskibaloi eta futbol partida batzuetan. Datorren astetik aurrera, berriz, Espainiako Ligako Lehen Mailako partida guztiak goi bereizmenean eskainiko dituzte. HDa duen telebista aparailua behar dira horiek ikusteko.
Sasi guztien azpitik izeneko irratsaioa da Bergarako Txapa irrati librearen berrikuntzarik garrantzitsuena denboraldi honetarako. Txapa kolektiboko programa izango da, eta bertan batzarrean erabakitako gaiak jorratuko dituzte. Maiztasun jakin batekin herriko gizarte gaiak landuko dituzte. Asteazkenetan emango dute programa, 20:00etan, FMko 97.20an. Astelehenetan eta ostiraletan disko aurkezpenak egingo dituzte, 15:00etan. Astelehenetan, Berbenir (20:00) eta Ametsetako lurra (22:00) saioak izango dira. Asteartetan, Kanpora begira saioa emango dute, 21:00etan. Asteazkenetan, umorezko Haundikeittan saioa (22:00) eta Kaleko mobida musika programa (23:00). Ostegunetan, Kolax (21:00) eta Itzali telebista (22:00). Eta, hileko azken igandean, Gazte Asanbladaren ahotsa entzungo da, 19:00etan. Arrosa sarearen bidez, Info7ko Kalegorrian eta Hala Bediko Suelta la olla emango dituzte. Txapa irratiaren programazio berriaren aurkezpen ekitaldia egingo dute gaur Bergarako gaztetxean, 20:00etan. Jai horretan, kontzertu bat egingo du Napoka Iria taldeak.