OLERKIGINTZA

Page 1

Maitasuna urteak iraun ditzakeen treneko bidaia bat da. Txartelak ez du markatzen jaitsi beharreko geltokia. Urteak iraun ditzake trenetik salto egin edo ez iragandako bidaia honek. Egun batean maitasunak geltoki abandonatuetako bakardadearen itxura hartzen duen arte. Heriotza da. Goibelaldia. Denboraren gaubeila. Berriro abiatzeko agindua emango digun loraldia.

Š Pako Aristi


Larrua jo ondoren gizonak joan egin nahi du, eta emakumeak geratu. Larrua jo ondoren gizonak ez du laztanik behar, eta emakumeak bai. Gizonak ez du hitzik behar, baina emakumeari maitasuna hitzez elikatzen den sua zaio. «Ederki gozatu dut» dio gizonak. «Ederki gozatu du» pentsatzen du emakumeak. «Hau ere erori da» pentsatzen du gizonak. «Ezagutzen dudanetik maite dut» pentsatzen du emakumeak. «Titi ederrak dauzka» kontatuko du gizonak. «Irribarre polita dauka» kontatuko du emakumeak. «Bat gehiago!» pentsatuko du gizonak. «Ez dut gehiagorik nahi, hauxe baino» pentsatuko du emakumeak. Gizonak dio: «Hau denekin izango da beroa». Emakumeak dio: «Hau nirekin bakarrik eszitatuko da horrela». Hain ezberdinak izanik, ez dakit nola elkartzen garen larrua jotzeko ere. © Pako Aristi


Beti bezala sartu zen tabernan, bere poltsarekin, gimnasiotik baletor bezala, baina orain urrunagotik zetorren inolaz ere. Urteak zituen bezero hura ikusi gabe, baina barmanak kasu egin zion burua jasota, lehen, beti bezalaxe. Bezeroak ere burua jasota agurtu zuen. Ribeiro botila bat edan ohi zuen neska lirain batekin, lukainka janez platertxo batean. Hura gogoraturik, ribeiro botila bat hartu zuen barmanak, beste eskuan kopa bi. Erdibidean ohartu zen neskarik ez zela sartu haren ondotik. Berandu zen; botila eta bi kopa utzi zizkion aurrean begiradarekin galdetuz bezala: Zer gertatu zen? Non da zurekin etortzen zen neska polit hura? Bezeroak ere begiratu egin zion, erantzunez bezala: Zer gertatu zen? Non da nirekin etortzen zen neska polit hura?

Š Pako Aristi


Ai zer plazera ezertarako balio ez duten gauzak egitea, dirurik emango ez duten gauzak idaztea, bilera antzuetan egotea, kobratuko ez ditudan kilometroak egitea izartegiaren lilura ikuste hutsagatik. Ai zer plazera tabernan dauden guztiak gonbidatzea, autopistan orduko 80 kilometrotan joatea, auto ilaretan barre egitea, erosketaren preziorik ez neurtzea. Ai zer plazera zer ordu den ez jakitea, aukera on bat galtzea, lan debalde egitea, gizartearekin lotura txikienik ere ez edukitzea. Ai zer plazera kapitalismoari bere armekin kontra egitea.

Š Pako Aristi


EZ DA IRAGANMINA, LAGUNOK

Zubi arteko hiri zahar eta epel hau erruki barik bortxatu dute jauntxo engominatuen bulegoetan, behin eta berriro aurretik behin eta berriro atzetik behin eta berriro ahotik, eta makillaje mota guztiak aplikatu dizkiote zaurietan, beltzuneetan, urratuetan... San Anton zubitik Deustukora erraz ikusten da hiria top-model bat bihurtu nahi dutela. Halaxe etorri zaizkit gogora garai bateko irudiak: ijitoak euren odolari abesten, txaloka, mozkorrak, jonkiak eta maiteminduak bazter batetik bestera, anguleroak kriseiluaren argipean ko単aka zurrutean, kontainerrak sutan kale eta zubi artean, kaleen zarata etengabea. Halaxe bidaiatu dute ene oroitzapenek itsasadarrean barrena, mareen beharrik gabe, Deustuko zubira heldu arte: Guggenheim erraldoia, Puppy ikaragarri bizigabea, eta palmondo ondo lerrokatuak


eta pasealeku itxurosoak eta turismo denda bulegoak eta musika jauregiak eta hotelak eta museoak. Ezin jakin non nagoen. Begiak bildu behar izan ditut, beldurrak banengo bezala; hantxe zeuden Euskaldunako langileak ke poteetako laino kimikoaren erdian borrokan, balak, euri langarra, torlojuak eta zeru goibela, kaskoak, sirenotsak, txakurrak, zapiak, koheteak... eta bafleetan ÂŤEutsi gogor, EuskaldunaÂť. Ez da iraganmina, lagunok; hauxe da kontua: bazter hauetara zenbat eta gehiagotan itzuli orduan eta ezezagunagoak egiten zaizkigula, gero eta urrinago sentitzen ditugula.

Beste barik. Š Paddy Rekalde


HAIKU MAIKU Poeta miope hau parke ondoko kafetegi batean jesarri eta haiku bat idazten saiatzen da, leihotik zuhaitzei begira, haiku bat, haiku eder bat, bost zazpi bost, zuhaitzei begira.

Ezkiek gozo oparitzen digute euren itzala

Irribarre egin du, kafesnea ahora daramala, libretan idatzitakoa irakurtzen duen bitartean.

Ezkiek gozo oparitzen digute euren itzala

Ezkietara itzuli du begirada, euren azpian etzanda dagoen gizon beltz bat cd-z betetako poltsa zarpailtsu pare bat ikusi barik.


Inork ez daki gizon beltz hori bizirik ala hilda dagoen zeru itsaso zikin honen azpian.

Hala ere poeta miopeak ederto bete du etxeko lana idazleen akademiarako...

bost zazpi bost.

Š Paddy Rekalde


ZUBI AZPIAN

La Salveko zubi azpiko bazter batean betiko gelditu zitzaion bizitzaren erlojua, bere bihotz nekatu hura, tetra-brikeko ardo merke eta garagardo eskasaren nahasketa larregi irentsi ostean, negu gorrian.

Faroletatik urrun anguleroen argiak, maitemindu berriak han-hemen musuka, izugarrizko hotza, eta izoztutako zainak ezin berotu. Eta, antza, inoiz baino ederrago zegoen itsasadarra gau hartan, La Salveko zubi azpiko bazter batean gizon etxegabe hari bizitzaren erlojua gelditu zitzaion gau hartan, bere bihotz nekatu hura betiko gelditu zitzaion gau hartan.

Š Paddy Rekalde


AMODIOA ETA TXAKOLINA

Arbolaga単ako txakolindegian elkartzen ziren maiteminduak iraileko arratsaldeetan.

Masustak more, txakolina fresko; eta itsasadarrean, behi-adar erraldoiez joak bezala, ontzi arribatu berrien sirenak.

Ondoko trenbideak pasata, pikondoen gerizpean, maiteminduek astiro-astiro botoiak askatzen zizkioten elkarri.

Hura guztia Arbolaga単ako txakolindegian, botila pare bat hustutakoan.


ABERKIDEAK

Zalantzarik ez dagoela diost, ez dudala birritan pentsatu behar, dirua banku honetan sartu behar dudala, dirua «etxean» geratzen dela, «gure» banku batean, alegia, konplizitatea bilatzen duen irribarre batez.

Baina morroi trajedun honek ez daki, edo ez du jakin nahi, aberria, Igorretakoak esan zuen bezala, hautatu egiten dela, eta nik ez dudala banku hori aberkidetzat jotzen, ez Athleticen koloreak, ez Begoñako andramari izeneko egur margotua, ez hiri honi harro begiratzen dion Lopez de Haro mertzenarioa, ez protestaka ari den agureari indarrez oratzen dion txakurra, eta are gutxiago Botereari ipurdia miazkatzen diotenak.

Ziega batean bihotza gelditu zitzaion Kirruli, gose greba batean hil zitzaigun Crespo Galende ahaztua eta halakoak gogoratzen ditut halakoetan.


Nire zauriak nire ametsak dituztenak dira nire aberkideak.

Š Paddy Rekalde


Sustraiak han dituenak «schwer verlasst was nahe dem ursprung wohnet, den ort». Friedrich Hölderlin

Nekez uzten du sorterria sustraiak bertan dituenak. Nekez uzten du lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan. Ez du niniak begia uzten ez bada erroien mokoetan. Nekez uzten du gezalak itsasoa ez hareak basamortua. Ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna. Sorterria nekez uzten du sustraiak bertan dituenak.

© Joseba Sarrionandia


BISITA

Heroina larrua jotzea bezain gozoa zela esaten zuen garai batean.

Medikuek esaten dute okerrera ez duela egin, eguna joan eguna etorri, eta lasai hartzeko. Hilabetea da berriro esnatu ez dela azken ebakuntzaz geroztik.

Hala ere egunero egiten diogu bisita Arreta Intentsiboko Unitateko seigarren kutxara. Aurreko oheko gaixoa negar batean aurkitu dugu gaur, inor ez zaiola bisitara agertu diotso erizainari.

Hilabetea arrebaren hitzik entzun ez dugula. Ez dut lehen bezala bizitza osoa aurretik ikusten, esaten zigun, ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi, maitasun keinu bat besterik ez.

Amak eta biok soilik hitz egiten diogu. Anaiak lehen ez zion gauza handirik esaten, orain ez da agertu ere egiten. Aita atean geratzen da, isilik.


Ez dut gauez lorik egiten, esaten zigun arrebak, beldur diot loak hartzeari, beldur amesgaiztoei. Orratzek min egiten didate eta hotz naiz, hotza zabaltzen dit sueroak zainetan zehar.

Gorputz ustel honi ihes egingo banio.

Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun, ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi, maitasun keinu bat besterik ez.

Š Kirmen Uribe


Maitasuna fraude bat dela diote, fraude hitza ulertu nahirik nabil maitasuna zer den ulertzeko. Haragia pusketaka erortzen ari zait gelaz gela.

Azkaraten aske eta beldurti txoriak bezala inoiz atzera begiratu gabe.

Š Amaia Lasa


Nereak ez diren lurralde hauetatik ihes egin nahi nuke.

Nereak ez diren ur hauek alde batera utzi egin behar ditut

Haitz sendoaren biribiltasunean nire bizitzaren hitza lortu nahi nuke

Biribiltasunean sendotasunean haitzaren gainean a e i o u berri bat esan nahi nuke.

Š Amaia Lasa


Izuz beteriko edontzi finak ditugu galderak. Hobe edatera ez hurbildu ezpain apurtuetatik erantzunek ihes egiterik nahi ez badugu, ardoaren koloreko odolezko haritan.

Š Miren Agur Meabe Eguraldiari buruz egin dezakegu berba, hala nahi baduzu, umearen eskola-txostenaz eta pediatraren gomendioez, erosketez, bankuko agiriez, bizimoduaren mekanika aldarazi digun telebista hondatu berriaz, auzokoen hurrengo bileraz, tabakoaren prezioaren gainean, irakurtzen ari zaren artikuluaz, udako oporrei buruz, zure lankide apo horretaz eta gainerako lankide ondraduez ere, zure depresio antzeko infekzioaz. Eta berba egin ahala, ikusi nola doakidan askatzen ariman nekarren kremailera. Ikusi zein naro isurtzen zaidan izter artetik Esne-Bidea.

Š Miren Agur Meabe

Elkar ezagutu genuenean, tapoia erori zitzaion bizitzaren tintontziari. Desirazko kordoi bat jaio zitzaigun azaletik azalera eta ibiltzeari ekin genion, noiz bata bestearen ondoan, martxan, noiz unibertsoan biraka, alderantzikaturik,


noiz aurrez aurre, geldi ere geldi. Horretara izkiriatzen dugu, biok, gure geure urrats soilekin, liburu luze bat, liburu orijinal bat akatsez eta azertuz betea.

Š Miren Agur Meabe

Kristalezko emakume izan nahirik kale hustuak ibiltzen ditut gauero biluzik. Ilargi eri bat bezain garden dut azala eta beldurtu egiten dira txakurrak nire soadaz. Uhuri egin orduko lotsarazten ditu burmuinean daramadan galderaren usainak. Eta loak hartzen ditu nire oin ausartak, papiloien hauts hilurrenekoaz estaltzen. Eta ez nabil inorantz zorabioak hartzen bainau besoetan. Eta amets zahar baten antzekoa naiz, nigan besterik ez naiz bizi. Gauak hautatu nau bere zitori, baietz esanda esnetan mela egindako lepo-bularroi. Kristalezko emakume izan nahi dut


maite nautenek ikus ez nazaten eta odolaren ordaina eskain diezadan nire emea zapaldu eta hautsi dezanak.

© Miren Agur Meabe

Instantes (autor: Don Herold, adaptación: Borges) Si pudiera vivir nuevamente mi vida, en la próxima trataría de cometer más errores. No intentaría ser tan perfecto, me relajaría más. Sería más tonto de lo que he sido, de hecho tomaría muy pocas cosas con seriedad. Sería menos higiénico. Correría más riesgos, haría más viajes, contemplaría más atardeceres, subiría más montañas, nadaría más ríos. Iría a más lugares adonde nunca he ido, comería más helados y menos habas, tendría más problemas reales y menos imaginarios. Yo fui una de esas personas que vivió sensata y prolíficamente cada minuto de su vida; claro que tuve momentos de alegría. Pero si pudiera volver atrás trataría de tener solamente buenos momentos. Por si no lo saben, de eso está hecha la vida, sólo de momentos; no te pierdas el ahora. Yo era uno de esos que nunca iban a ninguna parte sin un termómetro, una bolsa de agua caliente, un paraguas y un paracaídas; si pudiera volver a vivir, viajaría más liviano. Si pudiera volver a vivir


comenzaría a andar descalzo a principios de la primavera y seguiría descalzo hasta concluir el otoño. Daría más vueltas en calesita, contemplaría más amaneceres, y jugaría con más niños, si tuviera otra vez vida por delante. Pero ya ven, tengo 85 años... y sé que me estoy muriendo.

Hagamos un trato Cuando sientas tu herida sangrar cuando sientas tu voz sollozar cuenta conmigo (de una canción de Carlos Puebla)

Compañera usted sabe que puede contar conmigo no hasta dos o hasta diez sino contar conmigo si alguna vez advierte que la miro a los ojos y una veta de amor reconoce en los míos no alerte sus fusiles ni piense qué delirio a pesar de la veta o tal vez porque existe usted puede contar conmigo si otras veces me encuentra huraño sin motivo no piense qué flojera igual puede contar conmigo


pero hagamos un trato yo quisiera contar con usted es tan lindo saber que usted existe uno se siente vivo y cuando digo esto quiero decir contar aunque sea hasta dos aunque sea hasta cinco no ya para que acuda presurosa en mi auxilio sino para saber a ciencia cierta que usted sabe que puede contar conmigo Despabílate amor Bonjour buon giorno guten morgen, despabílate amor y toma nota, sólo en el tercer mundo mueren cuarenta mil niños por día, en el plácido cielo despejado flotan los bombarderos y los buitres, cuatro millones tienen sida la codicia depila la amazonia. Buenos días good morning despabílate, en los ordenadores de la abuela ONU no caben más cadáveres de Ruanda los fundamentalistas degüellan a extranjeros, predica el papa contra los condones, Havelange estrangula a Maradona bonjour monsieur le maire forza Italia buon giorno guten morgen ernst junger opus dei buenos días good morning Hiroshima, despabílate amor que el horror amanece.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.