2010-2011 IKASTURTEA 1. IRAKASLEAK HAUR HEZKUNTZA, 3 URTE Tutoreak 3.I- Lurdes Okariz 3.II-Andres Mena 3.III- Mariaje Otabarte
Espezialistak Plastika/ Musika : Jone Zabala Maddi Zubillaga Yolanda Zebrian (Amaia)
Laguntza Gela: Aholkularia: Amaia Sorondo PT (Pedagogia Terapeutikoa): Yoli Tapia Logopeda: Maite Ugalde Hezitzailea: Ane (Mikel Agirrezabala)
2. GELAKO ANTOLAKETA -
Gelako haur guztiak 3 taldetan banatuta.
-
Hainbat ekintza eta jardueratarako taldeak nahastuta edo elkartuta: plastika, irteerak, joku kooperatiboak ...
-
Helburua: beraien arteko harremanak bultzatzea.
-
Gela txokoetan banatuta dago (etxea, jolastokia eta lantokia), eta taldeak txandatuz txoko guztietatik pasatzen dira.
-
Egunaren banaketa: Goizez:
- Jolas librea - Hizkuntza - Txokoak - Atsedenaldia
Arratsaldez:
-Jolas librea - Ingurunea - Txokoak - Atsedenaldia
3. ARLOAK AHO HIZKUNTZA - Euskara arlo guztietan landuko da. -
Gaika landutako eduki-txostena bidaliko zaizue.
-
AHOLKUAK: Gurasoen inplikazioa: • Guraso euskaldunak eredu egokia eskainiz eta koherenteak izanez (haurrari eta euren artean euskaraz) • Guraso erdaldunak euskararekiko jarrera positiboa agertuz eta inguruko baliabideak erabiliz (irratia, telebista, bideoa, ipuinak...) • Alfabetatze eta euskalduntze ikastaroak aprobetxatu. • Etxerako oharrak: aita edo ama, biotako bat,euskalduna bazarete idatziak euskaraz bidaliko zaizkizue, aldiz biotako inork ez baduzue euskara ezagutzen, bi hizkuntzatan. ** Adinean aurrera doazen heinean, haurrarekin erabiltzen dugun hizkera egokitzen joan.
HIZKUNTZA IDATZIA -
Abiapuntua haurraren izena (identifikazioa, konparaketak,...)
-
Haur bakoitzak bere prozesua eramango du eta ez dugu inoiz behartuko.
-
Haur bakoitza zein fasetan dagoen kontuan izanik, hurrengora pasatzeko behar dituen urratsak ematen lagunduko diogu.
-
Haurren ekoizpenak positiboki baloratuko ditugu.
-
Testu desberdinak ikusiko ditugu: eskutitza, errezeta, ipuina, abestia, argazki oina eta komikia.
MATEMATIKA Ondorengo alderdiak landuko ditugu: -
Logika: objetuak ordenatu, sailkatu...
-
Geometria: objetuen kokapena espazioan.
-
Aritmetika: zenbakikuntza, buruzko kalkulua...
-
Arlo honetako lanak manipulazio bidez egingo dira fitxa bidez baino.
INGURUNEA -
Elkarrizketaren bidez.
-
Haurren aurrezagupenak abiapuntu.
-
Baliabideak: horma-irudiak, ipuinak, irteerak,...
PLASTIKA -
Teknika desberdinak: margotu, zulatu, moztu,…
-
Gairo artista baten aurkezpena.
-
Lan libreetan sormena bultzatu.
-
Hiru geletako haurrak nahastuz hiru talde berri egingo dira arlo hau lantzeko, hiru taldeetako haurren harremanak sendotzeko.
MUSIKA -
Musika entzunaldiak
-
Erritmo ariketak
-
Soinuak bereizteko jolasak
-
Tradiziozko abestiak
PSIKOMOTRIZITATEA
• • • •
Astean ordu eta erdiko saio bat. Sentipenak, emozioak,... kanporatzeko aukera izango dute. Harremanetan sortzen diren arazoei konponbidea ematen saiatuko gara. Egunak: • 3 urte I : ostegun goizetan • 3 urte II : ostiral goizetan • 3 urte III : asteazken goizetan.
4. EKINTZA OSAGARRIAK • • • • • • • • • • • •
Sta. Anastasia jaiak Gaztaina jana Sta. Lutzi eguna Santa Ageda Euskararen eguna Donostiako danborrada Liburuaren eguna Bi zine emanaldi Gainzuri eguna Inauteriak Antzerkia edo jaialdia kurtso bukaera aldera. Egun osorako irteera kurtso bukaeran.
5. OHARRAK: URTEBETETZEAK: Talde bakoitzak bere gelan ospatuko du, talde handiak baitira. Honetarako nahikoa da galleta pakete bat. • SARRERA/IRTEERAK: Atea, sarrera zein irteera guztietan, ordua baino 5 minutu lehenago irekiko da, ikasleak lasai-lasai sartzen eta irtetzen joan daitezen. • INFORMEAK. Otsailean elkarrizketarako gonbitea egingo da eta ekainean elkarrizketa eta txosten idatzia izango duzue. • GURASOAK. Hitz egiteko eguna, asteazken eguerditan. • KARPETA: 3 hilabetero eramango dute egindako lanez osatutako karpeta. Kurtso osorako bakarra izango denez, opor ondoren eskolara ekarri beharko dute berriro hustuta. •
-
AUTONOMIA. Aholkuak :
-
Motrizitate egunetan oinetako aproposak, erraz jantzi eta erantzi egiteko modukoak Mantala, poliki- poliki eurek bakarrik janztera animatu.
-
Aulkitxoak ere gero eta gutxiago erabili.
-
Progresiboki gelara bakarrik sar daitezen ahalegindu
-
• •
- Arropa erosoak ekar ditzatela. JANGELA: Hutsegiteak aurrez jakinarazi behar dira. Noizbehinkako bazkaltiarrak bi egun lehenago abisatu behar dute. MATERIALA: Ikasle bakoitzak ikasturteko 5€ ordainduko du. Eskolara ez dute ez goxokirik ez litxarreriarik ekarriko Sagarrak edo galletak ekarriko dituzte umeek eskolara txandaka, txartel baten bidez adideraziko dizuegu zer ekarri behar duten. JANGELA: Hutsegiteak aurrez jakinarazi behar dira. Noizbehinkako bazkaltiarrak bi egun lehenago abisatu behar dute. MATERIALA: Ikasle bakoitzak 5 € ikasturteko ordainduko du.