AUDACITY TUTORIALA EUSKARAZ

Page 1

Oinarrizko tutoriala


Zenbait ezaugarri • Erraz erabiltzen den soinu editorea • Freewarea da • Hainbat hizkuntzatan eskuragarri http://audacity. sourceforge.net/download/

• Erabilpen nagusiak: – – – – –

Ahotsa edota bestelako soinuak zuzenean grabatzea Kasete edo LPak digitalizatzea MP3, WAV edota Ogg Vorbis artxiboak editatzea. Soinuak ebaki, kopiatu, elkartu edo nahasteko. Grabaketa baten abiadura edo tonua aldatzea.


Ahotsa edo bestelako soinuak zuzenean grabatzea

Ordenadoreko soinu txartela

sarrera larrosara


Audio formatu zaharrak digitalizatzea

Kaskoen irteeratik sarrera larrosara


Grabatzeko botoia

Botoi gorria klikatzeaz batera, martxan jarriko dugu kaseta (edo bestelako aparailua), edo mikrofonotik berba egiten hasiko gara


Kasete bateko edukia grabatu dugu. Hauxe emaitza.

Abestiak

Abestien artean, isiluneak daude. Horiek erreferentzia izango dira abestiak banatzeko. Hasieran eta amaieran ere isilune luzeak daude, ezabatu egin beharko ditugunak.


Grabatutakoa entzun dezakegu gezi berdeko botoia klikatuz. Marra berdeek bolumen egokian grabatu dugun ala ez esango digute. Altuegi grabatu badugu, marra gorriak agertuko zaizkigu.


Hona marra gorriak. Bolumena altuegi dago. Zuzentzeko, ezkerraldean bolumena aldatzeko aukera erabiliko dugu.


Orain abestiak editatzen hasiko gara. Abestiak eta hutsuneak hobeto ikusteko, handitu egingo dugu espektograma, zooma erabiliz.


Hasierako isilune luzea kenduko dugu lehenengo. Kurtsore aukera hautatu eta isilunea aukeratu. Gero EDITATUra joan eta EZABATU egingo dugu zatia.


Orain ezaugarri batzuk hobetu ditzakegu, pista edo abesti guztiek propietate berdinak izan ditzaten (bolumena, ekualizazioa, zarata kendu...) EFEKTUA menu desplegablean ditugu aukera guztiak


Zerbait txarto egiten badugu, lasai egon gaitezke, atzera bueltatzeko aukera baitugu.


Hasi egingo gara abestiak MP3 formatura banan-banan pasatzen. Horretarako, lehenengo pista guztia aukeratuko dugu, isilunea dagoen lekuraino.


Gure kasuan, Esportatu hautapena MP3 gisa aukeratuko dugu. Dena dela, baditugu beste posibilitate batzuk (Dena –abesti guztiak batera- esportatzea, WAV gisa esportatzea, Ogg Vorbis gisa...)


Abestiari izen bat ipini beharko diogu (garrantzitsua da baita ere hasieran zenbakia jartzea, horrela ordenan edukiko ditugu abestiak) Horrez gain, zein lekutan gorde nahi dugun galdetuko digu. Egokiena karpeta konkretu bat sortzea litzateke.


Gero, ID3 etiketak (entzuteko aparatu modernoetako pantailetan agertzen den abestiari buruzko informazioa) editatzeko aukera emango digu. Ez baditugu editatu nahi, UTZIn klikatuko dugu. Editatu gura izanez gero, hainbait datu sartu ditzakegu. Kasu honetan ere, inportantea da pista-zenbakia ipintzea.


Hemen dugu azken emaitza posible bat: Amy Winehouse-ren disko bateko abestiak MP3 formatuan. Orain, MP3-ko entzungailu batera bolkatu ditzakegu (nahi badugu) Beste aukera bat da CD batera pasatzea, beste programa bat erabiliz (InfraRecorder, Nero, Windows Media Player...)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.