Jolaskooperatiboak

Page 1

SARRERA: Ondorengo jolas guztiak ikaskuntza kooperatiboan oinarritutakoak dira, baina beti ere Gorputz Hezkuntzan lantzeko modukoak. Jolas hauek aukeratzerakoan kontuan izan dugun irizpidea talde kohesioa aztertzea eta lantzea izan da. Beraz, gure helburua, jolas hauek praktikan jartzerakoan, taldeko harremanak nolakoak diren jakitea da eta baita harremanak hobetzea talde kohesioa lortzeko. Hau da, azken helburu hori lortzen badugu prozesu baten ondorioz izango da, jolasten dauden bitartean sortzen diren harremanak kontuan edukita. Horregatik prozesuak helburuak behar adineko garrantzia dauka: Helburua ez da diskriminatzea, batzea baizik. Konturatu behar dira haur guztiak direla garrantzitsuak helburua lortzeko eta hori jolasen bidez lortu behar dugu. Aukeraketa hau, Maite Garaigordobilen liburu honetatik egin dugu: “4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak”, eta Xesús R. Jaresen: “El placer de jugar juntos. Técnicas y juegos cooperativos”. Beste jolas batzuk gure esperientziatik ateratakoak izan dira, beti ere lehen aipatu dugun helburua kontuan izanik. Jolas bilduma hau ez dago itxita; edonork osa dezake, aukeraketaren helburu nagusia errespetatuta: talde kohesioa lantzea. JOLASA LANTZERAKOAN KONTUAN HARTZEKO AHOLKUAK: ● Jolasaren helburua argi eta garbi azaldu. Ziurtatu denek ulertu dutela. ● Deskribapena sinplea izan behar da eta helburua azpimarratuta geratu behar da. ● Jolasean dauden bitartean, behar izanez gero, irakasleak mezuak igorriko dizkie, helburutik ez urruntzeko eta sortzen diren arazo edo zalantzak konpontzen laguntzeko.. EZTABAIDAN: Galdera egokiak egin behar ditu irakasleak. Aurretik prestatuta izatea komeni da. Galderetan jolasaren barruan ikusi dituen harremanak edo harreman arazoak tratatu edo aipatu behar ditu. JOLASEN ZERRENDA: 1. Besarkada musikala 2. Ilunpeko besarkada 3. Aireratze kooperatiboa 4. Hondarrezko zakutxoak 5. Bidaia trenean 6. Bloke handiekin eraikitzea 7. Arkatza botilan 8. Uztaia pasatzen 9. Banko gainera 10. Koltxoneta garraiatu 11. Tankeak 12. Zapiak tuneletik 13. Hustu-Bete 14. Sokatira 15. Paraxuta-1 16. Paraxuta-2 17. Paraxuta-3


1 IZENA: Besarkada musikala Helburua: Komunikatzea. Talde barnean kohesioa izatea. Emozioak adieraztea. Garapen soziala: Ahozkoa ez den komunikazioa: gorputz elkarrakintza, norabide anitzekoa, positiboa eta adiskidetasunean oinarritua. Kooperazioa: besarkada erraldoi bat egitea; aldi berean alkar besarkatzen duten jokalari guztiekin talde bat osatzea (aldagaia). Talde barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak. Garapen psikomotorea: Funtzio psikomotorrak: koordinazio dinamiko orokorra, entzumen bidez autematea, errtmoa.

Materiala: Magnotofoia eta CD-a(musika biziarekin). Denbora: 20 minutu Talde egitura: TH Adina: 4 urtetik aurrera

Deskribapena: Musika bizia entzuten den bitartean, haurrek jauziak emango dituzte eta modu librean arituko dira dantzan.Musika geratzean (pertsona helduak geratuko du), berriz, haur bakoitzak inguruan duen kideren bat besarkatu beharko du. Haur guztiak elkarri besarkatuta daudenean (pareak ez badira hirunaka ere besarkatu daitezke), berriz ere musika jarriko da, eta parte-hartzaileak berriro hasiko dira jauzika eta dantzan, harik eta berriz musika gelditzen den arte. Orduan, beste kideren bat besarkatu beharko dute, berriz ere. Eta horrela arituko dira, zortzi edo hamar saio egin arte. Jolasaren nondik norakoak adieraztean, komeni da azaltzea alboan duten kidea besarkatu beharko dutela; izan ere, helburua da taldeko ahalik eta kide gehien besarkatzea. Aldaera: Besarkada erraldoia: Lehenengo saioan binaka bilduko dira besarkadan; bigarren saioan, berriz, launaka; hurrengoan zortzinaka eta horrela haur guztiak besarkada erraldoi batean bildu arte.

Eztabaida: Ongi pasatu al duzue? Zer sentitu duzue jolasean aritzean? Gustatu al zaizue besarkatzea? Gustatu al zaizue gainerakoek zuek besarkatzea?Bete al dituzue jolasaren arauak, hau da, alboan zeneukaten kidea besarkatu duzue ala zuen lagunen bila joan zarete?Zenbat lagun besarkatu dituzue?

2


IZENA: Ilunpeko besarkada Helburua: Talde barnean kohesioa izatea. Laguntzea. Enpatia lantzea. Emozioak adieraztea. Garapen soziala: Ahozkoa ez den komunikazioa: elkarrakintza positiboa eta adiskidetsua. Laguntzarako jarrerak. Talde barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak. Garapen psikomotorea: Funtzio psikomotorrak: entzumen, ukimen eta ikusmen bidez hautematea,ikusmenezko erreferentziarik gabe espazioan orientzatzea, norabidea ezagutzea...

Materiala: Begiak estaltzeko lau zapi. Denbora:30 minutu Talde egitura: B-TH Adina:6 urtetik gora

Deskribapena: Bikoteka egiteko jolasa da honako hau.Taldeko kideak binaka jarri ostean, pertsona helduak bi bikote aukeratu beharko ditu. Lau jokalariak begiak estali, eta gainerako taldekideek osatutako biribil erraldoiaren barneko espazioan barreiatuko ditu. Helburua da jokalari bakoitzak bere bikote aurkitzea, eta maitasunez betetako besarkada ematea elkarri. Helduak keinuren bat egiten duenean, lau jokalariak, begiak ondo estalita dituztela, beraien tokitik mugite, eta beren bikotearen bila abiatuko dira. Bien bitartean, gainerakoek lagundu egin beharko diete, honako hitz hauekin: hotza (oso urrun baldin badaude) edo beroa (oso hurbil baldin badaude). Jolasean ari direnek ez dakite esaten dietena beraientzat den edo beste bikotearentzat den; horregatik, bai zailtasuna bai jostaketa gero eta handiagoak dira. Bikote batek elkar besarkatzea lortzen badu,gainerako guztiek txalo beroa emango diote. Parte hartu dutenak biribilean eseriko dira, eta beste bi bikote aterako dira jolasera. Hala jardun beharko dulte, bikote guztiek parte hartu arte. Aldaera:

Eztabaida: Zer sentitu duzue bikotekidea aurkitzean? Eta aurkitu ezinean ibili zaretenean? Eta zer sentitu duzue gainerakoei beren bikotekidea aurkitzen lagundu diezuenean? Ondo pasatu duzue jolas honetan aritzean? Gustatu zaizue besarkatzea? Eta besarkatua izatea? Besarkada ugari ematen al dituzue? Nori? Besarkada ugari jasotzen dituzue? Nork besarkatzen zaituzte?

3


IZENA: Aireratze kooperatiboa Helburua: Talde barnean kohesioa izate. Kooperazioan aritzea. Garapen soziala: Talde barneko kohesioa: talde kide izateko sentimenduak. Kooperazioa: helburu bat lortzeko, mugimendua koordinatzea. Garapen psikomotorea: Funtzio psikomotorrak: ikusmenaren bidez espazioa hautematea, mugimendua kontrolatzea.

Materiala: tapaki edo manta bat eta pilota bat talde bakoitzeko. Denbora: 30 min Talde egitura: TTx-TH Adina: 1. eta 2. zikloak

Deskribapena: Zazpi edo zortzi jokalariz osatutako taldeak egin beharko dira. Jokalari guztiak manta edo oihal zati gogor baten inguruan jarrito dira. Manta edo tapakiaren ertzei heldu, eta matxinsaltoaren rola beteko duen pilota bat jarriko dute erdian. Jolasaren ardatza da matxinsaltoa mugiaraztea, denon artean pilota aireratuta, eta ahalegina egin beharko dute pilota lurrera eror ez dadin. Berotze lanetan, taldeak airera bota dezake pilota, gero berriz ere mantarekin hartzeko. Bestela, pilota pirritan eraman dezakete mantaren ertzetatik. Ondoren, talde batek pilota bota dezake, eta besteak jaso. Gero, talde horrek aurrenekoari bota diezaioke pilota. Talde batek gorantz, bertikalean bota dezake pilota; toki horretatik berehala kendu eta beste taldea jar daiteke azpian, mantarekin pilota jasotzeko.

Aldaera: Talde bakoitzari bere pilota eman diezaiokegu, eta aldi berean bata besteari bota diezaioke, nork bere manta edo tapakiarekin hartzeko. Horretarako, aldez aurretik hitzartu beharko da keinu edo agindu jakinen bat.

Eztabaida: Ondo pasa duzue matxinsaltoa airera botatzen eta erotzen utzi gabe? Zaila al zen bakoitzaren mugimendua taldekieen mugimenduarekin bateratzen?


4 IZENA: Hondarrezko zakutxoak Helburua: Komunikatzea. Laguntzea. Kooperazioan aritzea. Enpatia lantzea. Autokontzeptua-autoestimua lantzea. Garapen soziala: Ahozkoa ez de komunikazioa: entzumen aktiborako ohiturak eta gainerakoen premiei erreparatzea. Laguntza harremanak: izoztutako jokalaria askatzeko, zakutxoa jasotzea. Kooperazioa: kide guztiak izoztu gabe egotea lortu behar da. Talde barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak. Gainerakoenganako konfidantza: taldekideen irudia hobetzea. Garapen morala: arauak betez, arau sozialak onantzea. Garapen psikomotorea: Funtzio psikomotorrak: oreka, ikusmenaren bidez espazioan orientatzea, gorputz eskema.

Materiala: Jokalari bakoitzeko hondarrezko zakutxo bat, erlaxatzeko moduko musika. Denbora: 30 min Talde egitura: TH Adina: 1. eta 2. zikloak

Deskribapena: Jokalari guztiak eurek nahi duten erritmoan mugituko dira (azkar edo geldi), ikasgelan barrena. Buru gainean, hondarrezko zakutxo bat eramango dute. Zakutxoa lurrera ez erortzeko ahalegina egin beharko dute. Zakutxoa lurrera eroriz gero, jokalaria izoztuta geratuko da une horretan duen gorputz jarrerarekin. Beste jokalari batek, berriz, buru gainean daraman zakutxoa galdu gabe, lurrekoa hartuko du eta erori zaionaren buruan jarriko dio. Hartara, hasierako hark, izoztuta egoteari utziko dio, eta mugitzen jarraitu ahal izango du. Jolasaren helburua da taldekideei laguntzea izoztu ez daitezen. Aldaera: Erritmoa azkartu. Espazioan trabak ipini. Eztabaida: Ondo pasatu al duzue? Lagundu al diezue izoztuta zeuden lagunei? Nola sentitu zarete laguntzerakoan? Izoztua egon bazarete, lagunaza jaso duzue? Nola sentitu zarete lagunaza jasotzerakoan? Bete al dituzue arauak?


5 IZENA: Bidaia trenean Helburua: Kooperazioan aritzea. Komunikatzea, konfiantza izatea. Enpatia lantzea. Sormen dramatikoa lantzea. Garapen soziala: Talde bateko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak. Kooperazioa: hainbat jokalariren gorputzarekin tren bat osatu eta bidaia bat egitea. Gainerakoenganako konfiantza. Ahozkoa ez den komunikazioa: entzumen aktiborako ohiturak garatzea. Garapen psikomotorea: Funtzio psikomotorrak: ikusmenezko erreferentziarik gabe espazioan orientatzea (aurrera, atzera, eskuinera, ezkerrera), gorputza kontrolatzea, ikusmen bidez hautematea, ukimen bidez hautematea, mugimenduak koordinatzea, gorputz eskema, lateralitatea...

Materiala: Begiak estaltzekoa, txilibitua Denbora: 30 min Talde egitura:TTx-TH Adina: 1. eta 2. zikloak

Deskribapena: Haur guztiak lauzpabost jolakariz osatutako talde txikitan banatuko dira. Talde bakoitza tren bat izango da: jokalari bat bestearen atzean jarrita osatuko dute, ilaran, eta atzekoaren besoak aurrekoaren sorbaldetan jarrita. Bagoi guztiak itsu-itsu joango dira, hau da, begiak estalita izango dituzte haurrek; ikusiko duten bakarrak tren gidariak izango dira. Gidariak ilarako azkenak izango dira. Jolasean hasi aurretik, jokalariek ahozkoa ez den kodea, gidariak trena gidatzeko erabiliko duena, ezagutu beharko dute: buruan kolpe txiki bat = aurrera; buruan bi kolpe = atzera; ezker sorbaldan kolpe bat = ezkerrera biratu; eskuin sorbaldan kolpe bat = eskuinera biratu; bi eskuekin gerria estutu = gelditu. Kodeak argitu ostean abiatzeko prest egongo dira. Bagoiak itsu bihurtuko dira, eta tren gidaria mezuak igortzen hasiko da. Ondorioz, trena ikasgelatik mugitzen hasiko da. Tren gidariaren rola txandaka-txandaka aldatzen joango dira. Bere helburua izango da trena modu egokian eramatea, inolako oztoporekin jo gabe (beste tren batzuk, ikasgelako hormak...) Oharra: Gorputz informazioa transmititzeak zer-nolako garrantzia duen adierazi behar da, modu arinean. Aldaera: Trenak elkartu eta tren handiagoak osatzea. Eztabaida: Ondo pasatu al duzue jolas honetan aritzean? Zer sentitu duzue bagoi itsu izatean? Eta tren gidariak zinetenean, zer moduz trena gidatzen? Beste trenen batekin egin al duzue talka? Zer sentitu duzue hori gertatzean? Zer beste makina sor genitzake hainbat pertsonaren gorputzekin?


6 IZENA: Bloke handiekin eraikitzea Helburua:Komunikatzea. Koorperazioan aritzea. Sormen plastiko-eraikitzailea lantzea. Garapen soziala: Ahozko komunikazioa: entzumen aktiborako eta erabakiak hartzeko ohiturak. Koorperazioa: eraikuntzarako materialarekin egitura bat osatzea. Talde barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak. Garapen psikomotorea: Funtzio motorrak: mugimendua eta ikusmena koordinatzea, ikusmen bidez hautematea, ukimen bidez hautematea.

Materiala: Egurrezko piezak edo pikak. Denbora:60 min Talde egitura: TTx-TH Adina: 8 urtetik aurrera

Deskribapena: Honako jarduera honetan, haurrak bost jokalariz osatutako taldetan banatuko dira. Jokalari bakoitzak eraikuntzarako zazpi pieza hartuko ditu; hainbat tamaina eta formatakoak. Lehenik eta behin, ideia zaparrada izeneko teknikaren bitartez, taldekide guztiek gainerakoekin trukatu beharko dituzte eraiki nahi dutenari buruzko ideiak. Eztabaidatu, eta bildutako ideia guztiak aztertu beharko dituzte. Azkenik, denen adostasunarekin, eraikiko duten egitura aukeratuko dute. Erabaki ostean, eraikitzeko jarraituko duten prozedura ere hautatu beharko dute. Erabaki dezakete taldekide bakoitzak, txandaka-txandaka, pieza bat gehitzea elkarlanean egiten ari diren eraikuntzari. Edo, bestela, norberak ikusten duenean bere piezetako bat une jakin batean egokia dela, orduan jar dezake; inolako hurrenkerari jarraitu gabe. Horrela, modu kooperatiboan eta jokalari guztien materialak erabiliz, egitura osatuko dute. Azken fasean talde guztiek egindako eraikuntzekin erakusketa moduko bat egingo da. Aldaera: â—? Gelako haur guztien artean eraikuntza bakarra osatuko dute. â—? Talde txikian edo handian eraikuntza osatuko dute, aurretik ezer zehaztu gabe. Haur bakoitza bere materiala kokatzen joango da eta bukaeran saiatuko dira egin dutenari esanahi bateratu bat bilatzen.

Eztabaida: Eraiki daitezken egiturei buruzko ideia dezente bota al dituzue talde barnean? Denek adierazi al dituzue zuen ideiak? Guztion ideiak izan al dituzue kontuan? Nola erabaki duzue zer egin? Talde barnean, nola eraiki duzue:hurrenkera bati jarraituz...? Zer iruditzen zaizkizue eraikitakoak? Zein gustatzen zaizue gehien? Zergatik? Zein iruditzen zaizkizue harrigarrienak? Eta originalenak? Eta sormen handienekoak? Zergatik?


7 IZENA: Arkatza botilan Helburua: Talde barnean kohesioa izatea. Kooperazioan aritzea. Garapen soziala: Kooperazioa: nork bere mugimendua gainerakoen mugimenduekin koordinatzea. Talde barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak. Garapen psikomotorea: Funtzio psikomotorrak: mugimendua eta ikusmena koordinatzea.

Materiala: Talde bakoitzak Denbora: 20 min Talde egitura: TTx-TH Adina: 8 urtetik aurrera

Deskribapena: Jolas honetarako, 2 metroko diametroa duen sokazko gurpil bat prestatu behar dugu. Lehenik eta behin, sokarekin biribil bat egin behar da; biribil horri diametro moduan beste pare bat soka lotu behar zaizkio. Horien erditik 20 zentimetroko beste soka bat zintzilikatuko da, eta horren muturrean arkatz bat lotuko dugu. Hamar jokalarik sokazko gurpila helduko dute. Beherantz zintzilik arkatza egongo da, eta mugimenduak koordinatuz, arkatza botila batean sartzea izango da helburua. Botila lurrean egongo da, biribilaren erdialde parean.

Aldaera: Gelako haur guztiak sokazko gurpil bakarrean elkartuko dira, denen artean arkatza sartzeko.

Eztabaida: Zaila izan al da taldekide guztien mugimenduak koordinatuz arkatza botilan sartzea? Zenbat aldiz lortu duzue hori egitea? Gustatu al zaizue? Zer sentitu duzue jolas horretan aritzean? Zer sentitu duzue helburua betetzean?

8


IZENA: Uztaia pasatzen Helburua: Elkarlanean aritzeko ohiturak garatzea. Guztien mugimenduen koordinazioa bultzatzea. Garapen soziala: Kooperazioa: nork bere mugimendua gainerakoen mugimenduekin koordinatzea. Ahozko komunikazioa sortzen diren arazoak konpontzeko taldekideen laguntza jasota. Talde barneko kohesioa. Garapen psikomotorea: Gorputz-mugimendu orokorrak koordinatu aldamenekoarekin. Arazoen aurrean mugimenduarekin soluzioak bilatu helburua lortzeko.

Materiala: Uztai handiak Denbora: 5-10 m. Talde egitura: T.H. Adina: 5 urtetik aurrera

Deskribapena: Gelakide guztiek eskuetatik helduta borobil bat osatuko dute. Eskuak ezin dira askatu. Lehenagotik, erritmikako uztai handi bat sartuko da borobilean, eta heldu gabe, gorputz mugimenduak erabilita uztaiak borobilan zehar bidaia egin behar du, buelta osoa eman arte. Batak besteari lagundu diezaioke ahozko mezuen bidez, edo uztaia gorputzetik pasatzeko egin behar dituen mugimenduak imitatuz. Aldaera: -Denak borobilean, baina baten eskuineko eskua hankartetik pasatu eta bestearen ezker eskua helduta; eta hau berdin hurrengoarekin, denak horrela helduta egon arte. Uztai handi bat sartuko da baten gerri alturan eta eskuak askatu gabe borobilari buelta osoa eman beharko dio. -Bi uztai handi kontrako norabidean, edo norabide berean. -Tamaina ezberdineko uztaiak. Eztabaida: -Eskuekin heldu gabe kostatu al zaizue uztaia mugitzea? -Nola sentitu zarete besteei laguntzerakoan sortu diren arazoak konpontzerakoan? -Nola sentitu zarete uztaiak buelta osoa ematea lortu duzuenean? -Zer gertatu da bi uztai sartu ditugunean? Eta uztai txikiekin? -Hurrengoan probatuko al dugu bakoitza uztai handi batekin hasita?

9 IZENA: Banko gainera


Helburua: Kooperazioan arituta talde-lana bultzatzea. Taldekideengan konfidantza eta laguntza. Gorputz- oreka taldean landu Garapen soziala: Taldekideen arteko langutzarekin, talde kohesioa landu. Bakoitzaren garrantzia helburua lortzeko. . Garapen psikomotorea: Espazio estuan gorputz-oreka sentsazioa esperimentatzea besteen laguntzarekin. Elkarrekintza positiboa.

Materiala: 3 banko suediar Denbora: 10 m. Talde egitura: T.H. Adina: 5 urtetik gora.

Deskribapena: Hiru banko suediar (haur kopuruaren arabera) kokatuko dira ilara bat osatzen bata bestea ukitzen, jarraian. Haurrei erronka azalduko zaie: gelakide guztiak banko gainera igo behar dute inor lurra ukitzen utzi gabe. Horretarako denek elkar lagunduta lan egin beharko dute, tokia ondo aprobetxatuz eta kokatzeko era erabakiz. Behin denak banko gainetan daudenean, gelako zerrendaren arabera ordenatu behar direla esango zaie, beti ere, ordenatze horretan inork lurra ukitu gabe mugitu behar direla. Hau da, banko gainetatik mugitu behar dira oreka mantenduz besteen laguntzarekin. Baten batek lurra ukitzen badu (hasieran 3 aukera eman daitezke), talde osoaren helburua lortu gabe geldituko da, beraz behar-beharrezkoak dira elkar-laguntzak. Helburua lortzen dutenean, bankoetatik jaitsi egingo dira, eta hurrengo txandetan beste irizpide baten arabera ordenarazi, baina irizpidea banko gainetan daudenean esan behar zaie, ez lehenago. Adibidez: Jaiotako hilabetearen arabera, alturaren arabera... Aldaera: --Bankoen ordez beste material bat erabiltzea, eta material horren kopurua aldatzea helburuaren arabera. Adibidez: koltxonetak haur txikiagoekin, edo koltxoneta gutxiago haur handiagoekin; bankoen artean material ezberdina jarrita (psikomotrizitateko adreiluak...). Beti ere, helburua ondo lantzeko aukera emanda.

Eztabaida: -Zer iruditu zaizue hasieran banko gainera igo zaretenean? Erraza, ez? -Eta gero, erronka jarri ondoren? Lortuko zenutela iruditu al zaizue? -Bakoitza bere kokapenerako bidaian, nola sentitu da? Ziurtasuna sentitu al duzue besteen laguntza jaso duzuenean? Erortzeko arriskuan ikusi al duzue zuen burua? -Zer sentitu duzue zuen tokira iritsi zaretenean? Eta kidea erori denean? -Zer sentitu duzue denok iritsi zaretenean?

10 IZENA: Koltxoneta garraiatu


Helburua: Elkar-lana eta komunikazioa. Hausnarketa eta sormena. Garraiatzeko koordinazioa. Talde kohesioa lantzea. Garapen soziala: Arazo baten aurrean hausnarketa eta sormena bultzatzea, talde bezala pentsatuz, erabaki egokienak hartuz. Talde bezala koordinatuta aritu. Garapen psikomotorea: Talde osoak era koordinatu batean gauzak garraiatzea helburu komun bat lortzeko.

Materiala: 3-4 koltxoneta Denbora: 15m. Talde egitura: T.Tx/ T.H. Adina: 6 urtetik gora

Deskribapena: Hasieran, bost haurrekin osatutako lau talde egingo ditugu eta talde bakoitzak koltxoneta bat edukiko du. Lau taldeak bere koltxonetarekin marra baten atzean kokatuko dira eta hogei metrora beste marra bat egongo da. Erronkak jarriko dizkiegu: talde bakoitzak bere koltxoneta garraiatuko du aurreko marraraino eta bueltatuko da: --Taldekide guztiak koltxoneta ukitzen joan behar dute eta koltxonetak ezin du lurra ukitu. --Taldekide bat koltxoneta gainean eraman behar dute. --Pentsatu behar dute, marra batetik bestera dagoen tartea itsasoa dela, eta gelakide guztiak (hau azpimarratzen zaie), koltxonetak (itsasontziak) erabilita beste marraraino pasatu behar dutela ura ukitu gabe. Nahiko da batek ura ukitzea helburua ez lortzeko; beraz elkar lagundu behar dutela, ondo pentsatzeko (eta horretarako 4 minutu uzten zaie. Tarteka ea zerbait pentsatu duten galdetuko zaie). Normalean, momentu batean, konturatuko dira koltxoneta guztien beharra dutela, hau da, gelakide guztiek talde bat osatu behar dutela, eta orduan, berriz ere, garbi utziko zaie helburua elkar-lagunduta lortu dezaketela bakarrik, nahiko dela batek ura ukitzea, ez lortzeko. (Adinaren arabera aukera gehiago eman daitezke). Aldaera: --Talderik egin gabe, hasieran bakoitzari material ezberdin bat (psikomotrizitateko adreiluak, egunkari orriak, banko suediarra...) emango zaie, eta denei, guztiei, itsasoa pasatzearen erronka azalduko zaie. Eztabaida: -Nola sentitu zarete hobeto, talde txikietan lan egiten edo denok talde bat osatuta? -Kostatu zaizue konturatzea koltxoneta guztiak behar zenituztela, ezta? Hau da, denok batera lan egin behar zenutela, ezta? Zergatik? -Ondo antolatu al zarete itsasoko bidai horretan? Ondo pasatzen al zenituzten itsasontziak? Eta zuek ondo pasatu al duzue? Ezbeharrik gertatu al da? Zergatik? Nola konpondu duzue? -Zer sentitu duzue denok batera lanean? Zer sentitu duzue beste marraraino iritsi zaretenean?

11 IZENA: Tankeak


Helburua: Elkar-lana eta koordinazioa birak ematerakoan. Talde kohesioa lantzea. .Komunikazioa. Garapen soziala: Laguntzarako jarrera; bakoitzak bere . rola ongi beteaz taldeko partaide bezala, talde helburua lortzeko. Garapen psikomotorea: Ahozko eta mugimendu komunikazioa denen artean birak eta desplazamendua koordinatzeko: elkarren arteko indarra eta tiraketak neurtzeko.

Materiala: Ez da behar Denbora: 5-8m Talde egitura: T.Tx/T. H. Adina: 7-8 urtetik gora

Deskribapena: Hasieran 6-7 haurrekin osatutako hiru talde egingo ditugu eta talde bakoitza gimnasioaren alde bateko marraren atzean kokatuko da. Marra horren aurrean, 20 metrora, beste marra bat egongo da eta horren gainean hiru kono, 5 metroko tartearekin beraien artean. Talde bakoitzeko haurrak eskuetatik helduko dira borobil bat osatuta. Argi utzi behar zaie talde lanean arituta birak ematen aurrean duten konoan buelta eman eta itzuli behar direla eskuak askatu gabe. Bukatzen dutenean, askatu gabe ibilbidea osatu duen taldearen lana goraipatu behar dugu, eta ez lehen iritsi denarena baina bidean askatu baldin bada. Talde txikietan probatu ondoren, erronka berria jarriko zaie: Gelakide guztiek osatuta talde handiak egin beharko du ibilbide bera elkarlanean eskuetatik helduta askatu gabe. (Adinaren arabera, hasieran 2-3 aukera eman daitezke ondo koordinatu eta elkarlanean aritzeko). Aldaera: -Gelakide guztiek borobil bat osatu gabe, bi borobil egingo ditugu, handi bat eta horren barruan txiki bat. Borobil bakoitzeko haurren arteko mugimenduak eta birak koordinatzeaz gain, bi borobilen artean koordinatu beharko dituzte mugimenduak, birak ematen aurrera egin eta elkarren artean oztopo ez izateko. Eztabaida: -Nola moldatu zarete hasieran talde txikietan? Eta talde handian? -Hasieran kostatu al zaizue biren norabidea erabakitzea? -Nola kostatu zaizue gehiago eskuak helduta mantentzea? -Talde handian askatu gabe ibilbidea egitea lortu duzuenean zer moduz sentitu zarete? -Zergatik askatu zaizkizue eskuak? -Bi borobil osatu dituzuenean, bata bestearen barruan, zer egin zaizue zailena? -Zer sentitu duzue horrela taldean birak ematerakoan?

12


IZENA: Zapiak tuneletik Helburua: Talde kohesioa lantzea. Laguntza. Ez ohiko desplazamenduak lantzea (lau oinetan, arrastaka) objektuak garraiatuz. Garapen soziala: Laguntzarako jarrerak. Bakoitzaren lana ondo betetzea taldearen helburua lortzeko. Garapen psikomotorea: Ez ohiko desplazamenduak lantzea (lau oinetan, arrastaka) objektuak garraiatuz elkarlaguntzako giroan.

Materiala: Zapiak Denbora: 8-10 m. Talde egitura: T.H. Adina: 5 urtetik 8 urtera.

Deskribapena: Haur guztiak gimnasioko marra baten atzean kokatuko dira. Bakoitzak zapi bat izango du buztana izango balitz bezala jarrita. Talde bezala bete behar duten helburua edo erronka azalduko zaie: Marra horren izkina batetik hasita zapi guztiak marra horren beste izkinara eraman behar dute oinez egin gabe, arrastaka edo lau oinetan taldekide guztien hanka azpitik pasatuta. Denak bata bestearen atzean jarriko dira hankak zabaldurik, bat izan ezik. Honek jolasari hasiera eman behar dio. Zapia buztan bezala jarrita beste guztien azpitik pasatzen hasiko da, marraren beste izkinara iritsi arte, edo ez bada iristen tunela bukatzen den tokiraino (hau gertatzen bada, tente jarri eta tunela osatzen ipiniko da. Marraren beste izkinara iristen bada zapia kendu eta lurrean utziko du eta tunel hasieran falta egiten badu hau osatzeko han jarriko da. Batek bukatzen duenean tuneleko lehena aterako da. Tunelean doala norbaiti zapia eroriz gero, hurrengoak jasoko du eta buztan bezala jarriko du berearen aldamenean. Horrela zapi guztiak bere tokira garraiatu arte. Aldaera: -Tunela egiterakoan ibilbide desberdinak probatu: zuzena, sigi-saga... -Objektu desberdinak garraiatu: sakutxoak bizkar gainean, baloiak eskuetan... -Tunelean sartzen denak begiak itxita eraman behar ditu, tunela iluna baita, eta okertzen bada edo norbaiten hanka jotzen badu honek zuzendu behar du “Ezker-eskuin� hitzen bidez. Eztabaida: -Nola sentitu zarete tuneletik pasatzerakoan? Ziurtasuna eduki al duzue edo tunela erortzeko kezka? -Taldeko guztiok bete al duzue era egokian zenuten rola ? Edo baten batek sentitu al du oztoporen bat tunela pasatzerakoan? -Nola egin zaizue errazago tunela pasatzea, lau oinetan edo arrastaka? -Zer gertatu zaizue buztanarekin tuneletik pasatzerakoan? -Nola sentitu zarete zapi guztiak beste izkinara garraitu dituzuenean?

13 IZENA: Hustu-Bete


Helburua: Elkarlanean aritu taldeko kohesioa indartzeko. Baloi edota piloten paseak eta kolpatzeak landu era jolastuan. Garapen soziala: Taldeko kide izateko sentimenduak. Arreta eta jaurtiketa zein harreretan laguntzeko jarrera. Garapen psikomotorea: Jaurtiketak gorputz-jarrera egokiarekin egitea, norabide eta indarra zainduta. Harreretako eskuak era egokian kokatzea, gorputzaren laguntza erabiliz behar izanez gero.

Materiala: Baloiak, plintona Denbora: 10 minutu Talde egitura: T.H. Adina: 6 urtetik gora

Deskribapena: Gimnasioko izkin batean plintonaren kajoietan baloi ugari daude, eta gimnasioko alde berean baina beste izkinan plinton kajoi hutsak daude. Taldeari azaltzen zaio, denen artean, hau da, baloi guztiak denek ukituta kajoi bat hustu eta bestea bete behar dutela. Hori dena elkarren artean paseak eginez eta erori gabe lurrera bere bidaian. Elkarren artean 3-4 metroko tartearekin (adinaren arabera) kokatuko dira haurrak, beteta eta hustuta dauden kajoien artean. Lehenak baloi bat hartu eta hurrengoari pasatuko dio lurrera erori gabe, eta honek hurrengoari... hustuta dauden kajoietara iritsi arte. Bidean erortzen bada baloiren bat, gaizki bota duenak edo gaizki hartu duenak baloia jaso eta ilarako lehena izatera pasatuko da (hau gertatuko da baloiak lurra ukitzen duen bakoitzean). Horrela baloi guztiak alde batetik bestera pasatu arte. Aldaera: -Objektu ezberdinak erabiliz. -Paseak egin beharrean kolpatzen hondartzako baloiekin (beti ere kontuan edukiz baloi bakoitza denek ukitu behar dutela).

Eztabaida: -Nola ibili zarete baloiak denon artean garraiatzen paseen bidez? -Zergatik erori dira baloiak lurrera? Hori gertatu denean besteen laguntza jaso al duzue, hurrengoan ez gertatzeko? -Norbait ibili al da nahita baloiak gaizki botatzen edo gaizki hartzen? Zergatik uste duzue? Hori ona al da taldearentzat? -Lana bukatu duzuenean nola sentitu zarete?

14


IZENA: Sokatira Helburua: Elkarlanean aritzeko estrategiak garatu. Herrikirolak berreskuratu era kooperatiboan jolastuta. Garapen soziala: Laguntzarako jarrerak garatu konpetizioko kirola kooperazioko jolasa bihurtzeko. Norberaren mugimendua besteekin koordinatzea. Garapen psikomotorea: Norberaren indarra eta mugimendua besteekin koordinatzea, sokatirako soka tentsio oreka batean mantentzeko.

Materiala: Sokatirako soka eta klariona. Denbora: 10 m. Talde egitura: T. Tx. Adina: 8 urtetik aurrera

Deskribapena: Sokatira arruntean bezala bi talde parekatsu egingo ditugu. Soka lurrean utziko dugu, erdian zapi bat lotuta eramango du eta zapi hori kantxako erdiko marraren gainean egongo da. Erdiko marra horretatik bi aldeetara eta metro batera klarionaz egindako bi marra egongo dira. Talde bakoitza sokaren albo banatan kokatzen da eta tiratzen hasiko dira. Argi utzi behar zaie hasiera-hasieratik jolas honetan ez dugula irabazle bat aurkitzen, hau da gehien tiratzen duen talde bat; baizik eta denen helburua soka tiratuz oreka bat mantentzea dela bi taldeen indarren artean. Talde batek bestea bere esparrurantz eramaten ari dela ikusten bada, hau da, zapiak lurrean margotuta dagoen marra pasatu edo hurbiltzen ari bada, azkar-azkar talde horretako lehena beste taldera pasatuko da, sortu den desoreka denon artean berriz ere orekatzeko. Oreka eta desorekatze horretan saiatu behar dira zapiek bi alboetako marrak ez pasatzen. Aldaera: -Gomendagarria da, hasieran soka txikiekin eta bikoteka hastea. Bien artean tentsio eta indar oreka bilatzeko eta ondoren, talde handira pasatzea. -Bi soka eta lau talde. Baina bi soka hauek gurutzean jarrita. Lau taldeak saiatu behar dira bi zapiak markatutako mugen artean mantentzen. Edozein taldekoak lagun diezaioke beste edozein taldekoei. Eztabaida: -Hasieran zergatik kostatu zaizue oreka mantentzea indarren artean? -Ohituta zaudete talde batek irabaztea eta beste talde batek galtzea, zer iruditu zaizue elkar laguntzeko sokatira hau? Zergatik? -Nola sentitu zarete beste taldera pasatu eta beste taldekoei laguntzerakoan? Denok ez al zarete talde bateko partaideak? Kostatu al zaizue horren arabera zuen indarrak neurtzea? -Nola pasatu duzue?

15


IZENA: Paraxuta-1 Helburua: Talde barnean kohesioa lantzea bakoitzak bere rola beteta. Arreta garatzea. Afektibitatea eta desinhibitzea bultzatzea. Garapen soziala: Ahozkoa ez den komunikazioa: gorputz elkarrekintza positiboa eta adiskidetsua. Nork bere mugimenduak besteen mugimenduekin koordinatzea. Taldeko kide izateko sentimenduak. Garapen psikomotorea: Mugimenduak koordinatu helburua lortzeko eta talde bezala funtzionatzeko. Mugimendua eta ikusmena koordinatzea.

Materiala: Paraxuta Denbora: 20 m. Talde egitura: T.H. Adina: 4 urtetik 7urtera

Deskribapena: Taldekideek paraxuta heldu eta gerri ingururaino altxako dute. Kideen artean 4-5naka kolore ezberdindun arrainak izendatuta egongo dira: lau gorri, lau urdin, lau hori... Irakasleak esango die paraxuta itsasoa dela: hasieran, bare dago; gero, olatua altxatzen hasiko da; eta ondoren, ekaitza sortuko da. Taldekideek irakaslearen esanaren arabera paraxuta mugituko dute, bakoitzean behar den mugimendu eta intentsitatea emanez. Jarraian bide bera egingo dute alderantziz: ekaitzetik hasi eta itsasoa bare egon arte. Itsasoaren egoera ezberdinak irudikatzen jarraituko dute, baina une batean irakasleak esango die itsasoaren hondoan kolore ezberdineko arrainak dabiltzala: gorriak, adibidez; gorri direnak paraxuta askatu eta azpira sartzen dira makurtu, etzan edo lau oinetan arrainak izango balira bezala, eta tarteka erdiko zulotik burua aterako dute arnasa hartzeko edo janaria lortzeko. Ondoren, beste kolore batekoak, eta rolak aldatu beharko dituzte. Beti ere hondoan dauden arrainek itsasoaren egoera ezberdinak nabaritu behar dituzte. Horrela kolore guztietakoak pasatu arte itsaso hondotik.. Aldaera: -Goiko egoera, baina jada ez da itsasoa, ez dute paraxutarekin itsasoa irudikatu behar; gora jasota aterkin bat baizik. Momentu horretan irakasleak bi izen aipatzen ditu, eta horiek paraxuta askatu ondoren erdira eta azpira sartuko dira besarkatzeko, ondoren beraien tokietara bueltatuz. Gero beste bi, edo izenik esan gabe, beste ezaugarri bat betetzen dutenak: txandal gorridunak... Jolasa bukatzeko une batean paraxuta askatu eta gora botata denak azpian sar daitezke eta besarkatu. Eztabaida: -Zaila egin al zaizue paraxuta erabiltzea? -Nola sentitu zarete itsasoa egiterakoan? Eta azpian sartu eta arrain bihurtu zaretenean? -Paraxuta gora igotzea kostatu al zaizue? -Zer moduz moldatu zarete besarkatu eta berriz ere zuen tokira bueltatzerakoan? -Eta azkenean, talde osoa besarkatu denean nola sentitu zarete?


16 IZENA: Paraxuta-2 Helburua: Mugimenduen koordinazioa bultzatu: koordinazio ikus-motorea. Talde kohesioa bultzatu era dibertigarrian. Garapen soziala: Laguntza jarrerak talde helburua lortzeko. Talde barneko kohesioa: taldeko kide izateko sentimenduak.. Garapen psikomotorea: Mugimendua eta ikusmena koordinatzea: jaurtiketak, punteria lantzerakoan.

Materiala: Paraxutak (2), Musika Denbora: 20 m Talde egitura: T.Tx. /T. H. Adina: 6 urtetik gora

Deskribapena: Paraxuta lurrean zabal-zabalik lagako dute eta gainera baloi, puxika, pilota ezberdinak jaurtiko dituzte. Ondoren paraxutaren zabalera osoan baina kanpoan jarriko dira eta musika entzutean buelta osoan zehar mugitzen eta dantzan ibiliko dira. Musika gelditzerakoan, denek paraxuta heldu eta gainean dauden objektuak goran-goran bidaliko dituzte, beraien gainera eroriz baloi, puxika eta pilota guztiak. Berriz ere paraxuta lurrean laga musika martxan jarri eta dantzan dauden bitartean objektu guztiak paraxuta gainera botatzen hasiko dira. Musika gelditzen denean lehengoa errepikatuko da. Aldaera: -Paraxuta denen artean heldu eta gerri inguruko altuerara altxatuko dute. Paraxutaren gainera baloi bat jaurtiko da eta denen artean baloi hori paraxutatik atera gabe mantendu beharko dute. -Bi talde, talde bakoitzak bere paraxuta du. Talde batek paraxutean baloi bat du eta mugimenduak koordinatuz baloia jaurti eta beste taldeko paraxutera bidali behar dute. Horrela baloia elkarri pasatzen ibiliaz. -Aurrekoan bezala, baina paraxutean bi koloreko bina baloi egongo dira. Saiatuko dira erdiko zulotik kolore bereko bi baloiak ateratzen, baina beste biak paraxutean mantentzen. Eztabaida: -Aurrekoan baino gehiago kostatu al zaizue paraxuta mugitzea era koordinatu batean? -Hasierako jolasa erraza zen, baina baloia gainean mantentzea kostatu zaizue, ez? Zergatik? -Eta beste taldekoei jaurti eta hauek jasotzean, zer moduz moldatu zarete? Zer kostatu zaizue gehiago, norabide egokia ematea, behar zuen indarra? -Nola sentitu zarete baloi, pilota... euria jaso duzuenean?

17


IZENA: Paratxuta-3 Helburua: Kontaktu fisikoa eta talde ideia bultzatzea. Sormena lantzea. Talde kohesio eta koordinazioa garatzea. Garapen soziala: Laguntza jarrerak taldekideen artean. Desinhibitzea: gorputz elkarrekintza positiboa eta adiskidetsua. Sormena bultzatzea. . Garapen psikomotorea: Taldekide guztien mugimenduen koordinazioa. Gorputz jarrera ezberdinak lantzea (tente, eserita, etzanda...) talde handian.

Materiala: Paraxuta Denbora: 20 m. Talde egitura: T.H. Adina: 6. urtetik gora

Deskribapena: Taldekide guztiek paraxuta heldu eta gerri ingurura altxatuko dute. Paraxutarekin mugimendu ezberdinak egiten arituko dira: jaso, jaitsi, zabaldu edo bildu... Halako batean, goraino jasotzeko esango zaie, besoak luzatuta. Orduan, azkar-azkar, paraxuta gora doanean beraiek hurbiltzen hasiko dira eta erdian biltzen borobilean, eskuekin paraxuta helduta sorbalden altueran. Horrela, “barrengorria” edo “txanpinoia” osatuko dute. Paraxutarekin esperimentatzeko esango zaie ea beste figura batzuk asmatzea lortzen duten. Aldaera: -Ohikoa da “aterkia” egitea ere: Hasierako posizioan, gerri inguruan helduta paraxuta, buru gainetik jaso besoak luzatuta eta “aterkia” irudikatuz. Horrela ariketa ezberdinak egin ditzakete: alde batera korrika hasi hustu arte, berriz ere “aterkia” egin eta korrika atera. Oso inportantea da denen arteko koordinazioa, paraxuta era egokian mugitzeko. Proba daiteke ere korrika hasteko sasoian alde batekoek askatu eta denak alde batean heltzea, korrika hasi eta heldu gabe dagoen zatia haizearen menpe bandera bat irudikatu dezakete. -Aurrekoan bezala, “aterkia” egin eta askatu taldekide guztiak azpian sartuaz ondoren. Hasieran tente, gero eserita, etzanda... Saioa bukatzeko ariketa oso ona da, baina ondo ateratzeko denek batera askatu behar dute paraxuta, bestela albo batera joango da. -Saioa bukatzeko ariketa hau ere egin daiteke: Aurrekoan bezala, baina paraxuta goian dagoenean, batek askatu eta erdira joaten da, jaisten denean burua zulotik ateratzeko eta agurtzeko edo saioko zerbait komentatzeko. Paraxuta gora altxatu erdikoa bere tokira joan eta beste bat joaten da erdira. Horrela guztiekin. Eztabaida: -”Barrengorria” egitea kostatu zaizue, baina ibili zarete paraxutarekin esperimentatzen, ezta? -”Aterkia” egitea errazagoa izan da, ezta? -Zer sentitu duzue paraxuta zuen gainera zetorrela ikustean? Eta gainera erori denean? -Nola pasatu duzue paraxutarekin jolasten?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.