ADNAN BILBOKO HONDARTZAN Bazen behin Adnan izeneko mutil bat, 11 urte zituen, sudur handia eta beltzarana zen. Ostiral batean Adnan Bilboko hondartzan jolasten ari zen bere lagunekin, Ethan, Igor, Unaxekin eta Igorrekin eta Igorrek esan zuen: -Kobazulo bat aurkitu dut! Ethanek esan zuen : -Ze arraroa, kobazulo bat hondartzan. Sartuko gara ikustera? Eta denok esan zuten: -Bale! Sartu zirenean hartz bat aurkitu zuten, korrika hasi ziren eta gelditu zirenean estalaktitak aurkitu zituzten eta Adnanek esan zuen: - Museora eramango ditugu. Eta Unaxek esan zuen: -Itxaron, pentsatu ondo zer egin behar dugun. Lehenengo gurasoei erakutsi eta gero erabakiko dugu, bestela iskanbila gerta daiteke. - Bale- erantzun zuen Adnanek- Adostuko dugu gurasoekin eta museoan jarriko dituzte. Horrela egin zuten, eta aberastu ziren..
Adnan El Khobri
6.A
MIKEL ETA LEIRE Egun batean mutil bat eta neska bat herrian zeuden bere aita eta bere amarekin. Bere gurasoek txalupa bat zeukaten eta Mikel eta Leire txalupara joan ziren. Itsasoan ordu bat ibili eta gero galdu ziren itsaso erdian eta urrunago irla bat ikusten zen. Ordu bat eta gero joan ziren islara eta ur jauzi bat entzuten zen, Leire ikustera hurbildu zen eta Mikel joan zen bilatzera eta galdu zen bilatzen. Gero neskak entzun zuen :Leire!!!!! . Eta Leire joan zen bilatzera. Mikel sasi artean erori zen eta Leirek atera zuen, zauriak sendatu zizkion eta Leireri gauza bat bururatu zitzaion, orduan esan zion Mikeli: -Eta zergatik ez dugu egiten txalupa bat!- eta joan ziren ikustera biok ur-jauzira eta han egur asko zeudenez, ziztu bizian txalupa bukatu zuten. Ordu bat eta gero probatzera joan ziren eta herriraino iritsi ziren. Gurasoak oso kezkatuta zeuden. Geroago lagunekin joan ziren eta lagunak oso kezkatuta zeuden ere, eta zuhaitz bat mugitzen ikusi zuten eta haren atzetik atera ziren eta hasi ziren ezkutaketan jolasten
.
Aimar
LILI
LEKU MAGIKOAN
Ipuin hau ez da ipuin normala, ipuin hau abenturako super ipuin bat da. Goiza zen eta Lili oso aspertuta zegoen bere ohean etzanda. Orduan , bere anaiak deitu zion berarekin jolasteko, pentsatu zuen: ezkutatu egin behar naiz eta azkar. Bizkor bizkor armairu barruan ezkutatu zen eta botoi bat aurkitu zuen eta sakatu egin zuen. Txirrista bat agertu zen eta bi aldiz pentsatu gabe bota egin zen . Han txokolatezko baso bat aurkitu zuen ,eta pikapikazko harea zuen hondartza bat, eta litzarrerizko etxe txiki bat . Atea jo zuen eta Martina deitutako neska batek ireki zion atea. -Kaixo,Martina naiz -esan zuen eta barrutik entzun zen :nor da? Eta beste neska bat agertu zen -Eta zu nor zara? - galdetu zion neskak -Ni Lili naiz,eta zu nola deitzen zara? -Ni Olivia naiz -erantzun zuen Oliviak -Eta zuk zer egiten duzu hemen? -Nire armairuko txirrista batetik bota naiz eta etxera bueltatu nahi dut. -Zuek badakizue nola bueltatu naiteke? -Bai esan zuten biak batera. -Hiru proba bete behar dituzu 1. Itsasikara batetik bizirik irauntzea 2. Sustoen basoa zeharkatu 3. Eta txokolatezko mendia igo behar duzu Eta horrela egin zuen Lilik. Bukatu zuenean Martina eta Oliviaren etxera bueltatu zen eta atea ireki zuen: -Lili!- Oihu egin zuten biak batera -Etxera bueltatu nahi dut!
-Ongi da.- Erantzun zuen Oliviak. -Itxi begiak- Esan zuen Oliviak Eta bat – batean Lili bere ohean zegoen eta bere buruaz barre egin zuen: -JI JI ,Zelako gauzak amesten ditudan¡¡
ALAZNE GARAY
Ă‘uaren salbamentua Ni Zun deitzen naiz eta 10 urte ditut. Ă‘u bat naiz eta taldean bizi naiz, lehoiengandik urruti dagoen leku seguru batean bizi gara . Lehoiek beti jarraitzen diote Hamna izeneko ibai bati. Egun batean , nire laguna Krei , arrano bat, ea lehoiak nola zeuden ikustera joan zen hegan . Etorri zenean esan zidan: -Berri onak eta txarrak daude! Txarra da lehoiak datozela ibaia gainezka datorrelako, eta ona, bakarrik 8 lehoi datozela. -Nire aitari esango diot, kapitaina delako. Gero lasaitu ginen eta Kreiri ea zenbat denbora gelditzen zitzaigun begiratzera joateko eskatu nion. Eta begiratzera joan zen. Etorri zenean bi ordu genituela esan zidan . Eta bakarrik lehoi bat gelditu zen bizirik: gure trapek hil zituzten beste zazpi lehoiak. Orduan ehiztari bat agertu zen eta eskopetarekin apuntatu eta disparatu zuen momentuan, salto egin zuen lehoiak eta biak hil ziren.
ALVARO
ARREZIFEA Bazen behin Hawaii irletan, tribu txiki batean, Kui deituriko mutil bat eta Lilya deituriko neska bat. Mutilak ile marroia eta begi berdeak zituen.1 1 urte zituen eta 1,43m-koa .Neskak ile marroia eta luzea, begi marroiak eta 11 urtekoa.1,42 m-koa zen. Egun batean, Kuik dardara bat sentitu zuen, baina,beldurtuta berriro begiak itxi zituen, 5 minutu barru dardara batean Kui ohetik erori zen eta bere etxetxoa behera etorri zen. Zorionez Kui bizirik zegoen, ziztu bizian Lilyaren etxera joan zen eta galdetu zion ea dardarak sentitu zituen, -Ez-erantzun zuen,eta Kui harrituta geratu zen. Gero Mele-Mele-ko buruzagiari galdetu zion. Kiawe deitzen zen, Lilyaren aita zen. -Ummmmm... -Bai... -Joan Mele-Mele-ko oihanera eta lurraren jainkoa aurkituko duzu, berak esango dizu. Kui eta Lilya oihanera joan ziren,bat-batean... -Praaaaaa!!!! -Azkar!!,Lilya!! Lilya eta Kui ziztu bizian kobazulo batera sartu ziren, kobazuloa oso polita zen, kanpoko argia uretan islatzen zen eta kobazuloaren barruraino ailegatzen zen argia. Kui eta Lilya argiarekin joan ziren eta ate handi bat zegoen, bere eskubian ispilu bat eta argia alde batean harriekin desagertzen zen. Atean borobil handi bat zegoen. Atean jeroglifiko batzuk zeuden (Argia eta itzala...ate...ire...o da) -Ummm... -Itxaron!- Lilyak ispilua hartu zuen.
-Argia mugitzen badut ispiluarekin atearen morroilora eta atea irekiko da. Krak!! Pum!!!
Atea ireki zen eta lagunak kobazulotik jaisten jarraitu ziren. Bat-batean beste ate bat zegoen, oraingoan bi estatua: Urrezkoa eta zilarrezkoa. Eta bi pisu. “Segi zure bihotza,ez izan zuhur� -Lilya! !badaukat erantzuna!! -Oso ondo!! -Zilarrezko estatua hartuko dut eta pisuan ipini. Krak!!!Pum!!! Eta lagunak atetik sartu ziren, orduan ahots indartsu batek: -Oso ondo Kui!! !Probak gainditu dituzu! -Nor zara? -Lurraren Jainkoa! Kui beldurtuta ezkutatu zen ,Lilyk ez zuen beldurrik eta su pixka bat eginez kobazulo dena argitu zen. Kui atera zen eta oso harrituta zegoen kobazuloan egindako eraikinekin, eta gain-gainean lurraren jainkoa zegoen. Oso ondo lagunak, orain tori zuen saria! Kuik eraman zion saria Mele-Mele-ko nagusiari eta nagusiak, saria altxatuz, munduko gauza txar guztiak desager arazi zituen AMAIERA
BeĂąat
ENEKO GORBEIAKO MENDIAN Bazen behin Eneko izeneko mutil bat. Eneko amarekin zegoen Gorbeiako mendian, ama oso haserre zegoen Enekorekin eta zaplazteko bat eman zion. Orduan, Eneko ere haserretu zen eta labana bat ikusi zuen eta hartu zuen eta bere amari sartu zion. Pertsona batek gertatutakoa ikusi zuen eta poliziari deitu zion eta Eneko konturatu zen pertsona horrek ikusi zuela eta ezkutatzera joan zen korrika. Egunak pasatu ziren eta Eneko bere etxera joan zen eta telebistan ikusi zuen : Pertsona batek bere ama hil du , poliziak froga batzuk aztertzen ari dira . Enekok ez zekien zer egin eta bere etxean ezkutatu zen. Poliziek telebistan esan zuten: Eneko pertsona gaiztoa da, ikusi baduzu deitu 298 765 224 telefonora. Pertsona batek deitu zuen, Eneko bere etxean zegoela esanez. Poliziak Enekoren etxera joan ziren eta harrapatu zuten eta komisariara eraman zuten. Hantxe hauxe esan zioten: -Zure bizitza osoa kartzelan egongo zara! Eta gero esan zion komisariakoak: -Bihar joango zara kartzelara. Eneko oso triste zegoen, berak bakarrik 25 urte zeuzkalako eta negarrez hasi zen. Bazekien hurrengo egunean kartzelan sartuko zutela eta jendea hiltzen hasi zen. Orduan pertsona batek deitu zion poliziari: Eneko jendea hiltzen ari da! Poliziak korrika hasi ziren Eneko harrapatzeko .Enekok hil zituen 999 pertsona baina justu justuan harrapatu zuten poliziak eta esan zuen poliziak: -Kartzelara nahi duzu joan edo nahi duzu hil gaur? Enekok esan zuen: - Gaur hil nahi dut! Polizi batek pistola hartu eta PUM!!!!!! Eneko hil zuen.
ETHAN
BIZITZAKO GOLA Bazen behin, Gasteizen, Arantzabela ikastolako, patioan, bere lagunekin futbolean jolasten zegoen mutil bat. Gol bat sartu zuen, eta eta ospatzen erori zen eta nahi gabe eskua apurtu zuen eta oihukatu zuen: aaaaaaaah! Ospitalean zegoela, egun batean bere gelakoak bisitan joan ziren eta galdetu zioten: -zer moduz zaude? Eta berak esan zuen – ondo, baina medikuek ez didate uzten oraindik ikastolara joaten. Hurrengo egunean, bere aitak erosi zion New Nintendo 3DS XL eta oso pozik jarri zen eta baita Pokemon Sol opari zioten eta lehenengo momentutik jolasten hasi zen , eta Pokemon oso onak lortu zituen. Hurrengo astean , etxera joaten utzi zioten baina oraindik 3 egun deskantsatzen egon behar zen eta haserretu zen. 3 egun eta gero ikastolara joan zen eta haize zakarra zebilen egun horretan, ikastolan ez ziren atera patiora haize indartsua zegoelako, eta esan zuen:- ezzzzz!!! Baina gelako guztiak gelan margotzen gelditu ziren. Eneko izeneko mutilak, oso ondo margotzen zuenez, eskua apurtu zueneko marrazkia egin zuen. Hurrengo egunean futbolean jolastu zuen eta ez zuen ospatu gola. Azkenik, joan zen etxera eta erosi zioten futboleko jolas bat, eta asko jolastu zuen.
GAIZKA GONZALEZ 6.A
UEFAKO CHANPIONS FINALA Italian (Milan), eguzkia gorde zenean, San Siron, Alabes VS Bartzelona finala hasi zen. 8 minutuan Neymar bandatik joan zenean Messiri pasatu eta, gol bat sartu zuen!!!! 30 minutu pasatu zirenean nik Deyversoni pasatu zion eta berak bota zuen eta Ter Stegen saiatu zuen geldiketa egiten baina GOL!!!! ospakizun bat gin zuen -Nola egin zuen ospakizuna? -Bularra eskuarekin jo zuen. 75 minutuan beldurra neukan Bartzelonak gol bat sartu zuelako.80 minutuan Bartzelonak gol bat sartu zuen.80 minutuan Bartzelonak gol bat sartu zuen. 89 minutuan Deyverson pasatu zion Cristian Santoseri eta bera niri 2 pertsona regateatu nion, eskuairatik bota nion Ter Stegen ikutu zuen baloia baina sartu nuen GOLA !!!!!! Progogan oso berdinduta zegoen, baina bat- batean lurrikada gertatu zen San Siro estadioa erditik apurtu zen. Ter Stegeneri porteria erori zen eta hil zen, nik Cristian hartu nuen eta ekipoko guztiak joan ginen autobusera. Berrietan esan zuten 2.000.000 pertsona geundela eta 1.000.000 zauriturik gertatu zirela.
IBAI
IGOR MIAMIKO HONDARTZAN Bazen behin Igor izeneko mutil bat, 11 urte zituen eta bere izaera oso ona zen. Bere lagunak gaizki zeudenean laguntzeko prest egoten zen. Miamiko hondartzan zegoen, han uretan libre bere lagunekin jolasten ari zen. Bere ezaugarriak hauek ziren: begi marroiak, eta ilea pixka bat beltzarana. Ipuineko protagonista Igor zen eta bere lagunak hauek ziren:Adnan, Ethan, Unax, Sebas... Igorri gauza asko gustatzen zitzaizkion egitea, baina gehien gustatzen zitzaiona futbolean jolastea zen. Bat-batean bere lagunak jolasten trankil-trankil ari zirela eta tsunami bat atera zen eta bere lagunek esan zuten: -Hilko gara!!!-esan zuen Adnanek -Nire lagunak hoberenak dira!!!-esan zuen Unaxek -Ze handia tsunamia!!!-Esan zuen Igorrek Tsunamia arratsaldeko 5etan pasatu zen. Ez zen inor hil, zorionez, eta Unaxek esan zuen: -Esandakoa gordeko dut. Eta nola ez zen inor hil, denok Igorren etxera joan ziren. Eta Igorren etxea Miamiko hotel batean zegoen eta hotelean merienda bat egin zuten eta festa bat ere, eta oso ondo pasatu zuten Igorrek eta bere lagunek.
IGOR VALERA
HAMAIKETAKOA Bazen behin 6 urteko neskatila bat, ikastolara joan zen eta hamaiketakoa eraman zuen eta gero autobusa hartu eta bere lagunekin animalien parkera joan zen eta ailegatu zenean eta ikusi zituen harriak , animaliak, traktorea, lastoa, zubia ... Gero hamaiketakoa jateko ordua iritsi zen baina Sarak ez zuen bere hamaiketakoa eta ikusi zuen bere txakurra zubi batean korrika egiten bere hamaiketakoarekin, oso pozik ipini zen . Arratsaldean zubi batera joan ziren, harrizkoa zen, granitoz egindakoa, osa polita. Sarari, txakurrari eta bere lagunei parketik gehien gustatu zitzaiena granitozko zubia eta ibaia izan ziren, arrainak zeudelako. Gauean, Sara bere etxera joan zenean, bere amari kontatu zion dena.
Ikhlas
HEKLAREN ONDOKO FAMILIA Kaixo lagunak! Ainhoa deitzen naiz eta 12 urte ditut. Hekla sumendiaren ondoan dagoen etxetxo batean bizi naiz nire familia eta txakurtxoarekin. Nire uretako txakurrarekin, Nur deitzen dena. Nurrek 4 urte ditu eta jostailuekin jolastea asko gustatzen zaio. Niri zaldiak pila bat gustatzen zaizkit, baina, ez dugu lekurik zaldiak izateko. Bi zaldi edukiko banitu Pistacho eta Lucero deituko nien. Egun batean, sumendia exploratzera joan ginen Nur eta biok, goraino igo ginen ordu asko bidean egin ondoren, punta-puntan bi zaldi aurkitu genituen eta 5 minutu pasatu ondoren sumendia erupzioan hasi zen, eta Nur eta ni, bakoitza zaldi batean igo ginen eta zaldiak korrika hasi ziren gure etxeraino, baina, Nurren zaldia behaztopatu egin zen eta Nur lurrera erori zen eta ni nindoan zaldia gelditu egin zen eta Nurri entzun nion: -Guau, Guau, Guau, Guau... Korrika etorri ziren, zaldia eta Nur. Nur zaldi gainera igo zen eta gure etxera joan ginen . Etxera iritsi ginenean Nur ezin zen zalditik jaitsi, eta erori zenez pentsatu nuen albaitariarengana eraman beharko genuela, baina, lehenengo gurasoei esan beharko niela. Etxeko atea jo nuen eta sartu egin nintzen: -Kaixo ama! -Kaixo Ainhoa! -Amatxo gauza bat esan behar dizut -Zein? -Bi zaldi aurkitu ditugula eta izenak jarri dizkiedala -Zeintzuk? -Lucero eta Pistatxo -Lucero eta Pistacho? -Bai, amatxo -Zer izen politak! -Beste gauzatxo bat, gurekin gelditu ahalko dira? -Bai, noski -Eskerrik asko ama! Hoberena zara! -esan nion lorategira gindoazen bitartean. Arratsaldean, amak eta biok Nur albaitariarengana eraman genuen eta hanka bendatu zioten. Geroago, etxera joan ginen eta amak txokolate beroa prestatu zigun.
IZARO RAMIREZ
UNAIREN ABENTURA Unai 11 urteko mutil bat da begi berdeak eta futbola asko gustatzen zaio. Bere aita,lehen futbolaria zen, baina lesionatu zen eta orduan ezin zuen jolastu bere semearekin. Bere amak “Zumba� egiten zuen eta oso ona zen. Egun batean, hondartzara joan ziren, ama eta Unai uretara sartu ziren eta aita toallan geratu zen. Ez zegoen olaturik, orduan barruraino sartu ziren, baina olatuak sortu ziren eta Unai arrastratu zuen korrienteak eta bere gurasoek S.O.S-era deitu zuten eta helikoptero batek aurkitu zuenean, hilda zegoen. Gurasoek negar egin zuten. Handik aurrera ez ziren joan berriro hondartzara.
BUKAERA
JOSU
KATEDRALA APURTZEN DA Orain dela 2 urte, Gasteizen.. larunbat batean, Maialen, Maider eta Aitor katedralera joateko gelditu ziren. Maialen altua, argala eta bihotz onekoa zen. Maider, berriz, baxua, argala eta bihotz onekoa ere. Aitor futbolari ona, altua eta alaia. 20 ume sartu ziren katedralean gida batekin. Gidak, Maria zuen izena oso jatorra zen. Gauzak erakusten eta azaltzen ari zen. Umeak oso oso inpresionatuta zeuden, pila gustatzen zitzaien han zeuden gauzak. Momentu batean, beste gauza bat erakutsi nahi izan zien. -Hona etorri. -Esan zuen, Mariak. Baina Maialen, Maider eta Aitor despistatu ziren, ez zuten gida aurkitzen eta oso gorri jarri ziren. Bat- batean, konturatu gabe, debekatutako toki batean sartu ziren. Momentu batean, “pum!!!� entzun zen: -Harri bat erori zait! - Esan zuen Maialenek. Lurrikara baten ondorioz, harriak erori ziren. Maider eta Aitor oso urduri zeuden, ez zekiten zer egin. Oso beldurtuta zeuden, beste harri bat beraien gainean eroriko zela pentsatzen zutelako. Orduan, oihukatzen hasi ziren: -Laguntza, laguntza, mesedez! Gidak entzun zien eta korrika batean joan zen. -Zer pasatu da? -Galdetu zien. -Maialeni harri bat gainean erori zaiola. Maria korrika joan zen anbulantzia bati deitzera eta suhiltzaileei deitzera. Momentuan etorri ziren eta Maialeni harria kendu zioten eta zauria sendatu zioten eta betirako pozik bizi zen. LUCIA
MADDIE, BLAKI ETA GLAZIARRA Bazen behin Blaki izeneko txakur bat. Blakik ez zuen familiarik, kalean bizi zen eta bederatzi aste baino ez zituen. Egun batean pertsona bat, Maddi izenekoa, kaletik paseatzen zegoen eta Blakirekin topatu zen, egun hori oso hotza zen eta Maddik Blaki hartu zuen eta etxera eraman zuen. Gauean txakurrak negar egiten zuen, bere amarekin egon nahi zuelako. Hurrengo egunean, Maddi Blakirekin parkera paseatzera joan zen, eta Blakik ihes egin zuen. Maddik Blakiri jarraitu zion. Zuhaixka batean sartu ziren eta portal magikoa aurkitu zuten, Maddik palankari eman eta beste leku batean agertu ziren. Maddik pentsatzen hasi eta esan zuen: -Badakit! Uste dut Groenlandian gaudela! Eta txakurrak: -Uau,uau,uau!-hasi zen. Eta abentura hasi zen. Lehenengo, elurretarako arropa jantzi zuten. Gaua pasatzeko kanpin denda batean lo egin zuten, Groenlandian hotz handia egiten baitzuen. Hurrengo egunean exploratzera joan ziren eta Maddik esan zuen: -Etxera bueltatu nahi dut Eta portala bilatzen hasi ziren , baina ez zuten aurkitzen. Azkenean, egun batean Maddi eta Blaki kanpin dendan zeudela, Maddik eta Blakik eskua elkar eman zuten eta portala egin zuten. Maddiri irri bat agertu zitzaion aurpegian. Eta etxera bueltatu ziren, Blaki ere oso pozik ipini zen.
OLATZ GARCIA
HAWAIKO TSUNAMIA Bazen behin Mia izeneko neska bat berak hamabost urte zeuzkan eta munduko surfeko txapelketa irabazi zuen. Egunero hondartzara surf egitera joaten zen, baina askotan beldurrarekin joaten zen, bere hondartzan, Hawaiko hondartzan marrazo asko zeudelako eta jende asko jan zutelako, baina gainera, bere hondartzan tsunami gehiegi gertatzen zirelako . Hurrengo egunean Mia bederatzi eta erdietan esnatu zen, gero gosaldu zuen , eta bukatzeko neoprenoa jantzi zuen, tabla hartu eta hondartzara bere lagunengana joan zen, Alex Uxue eta Anerengana Miaren lagun mina Ane zen, berak ere surfeatzen oso ondo zekien baina ez zen munduko txapelduna. Guztiak hondartzara joan ziren eta toallak utzi zituzten eta tablak prestatu zituzten eta itsasora abiatu ziren. Arraun egiten barrura joan ziren. -Marmoka batek ziztatu dio!! .- Esan zuen Miak Alex seinalatuz. Guztiak gurutze gorrira joan ziren, sendatu zioten baina Alex ezin zenez uretan sartu, etxera lagundu zioten eta hondartzara bueltatu ziren Ailegatu zirenean itsasoak barrurantz eramaten zuen Miak esan zuen: - Ba. Ez da ezer pasatzen, indartsuak gara! Itsasora! Denak, arraun egiten barrura joan ziren .Bat-batean esan zuen Miak: - Begira, tsunami bat, goazen etxera! Mia eta bere lagunak azkenean ez ziren joan etxera, bere laguna Alex salbatzera joan ziren baina ez ezin izan ziren salbatu, eta guztiok besarkada bat emanda, batera hil ziren.
0LATZ AĂ‘UA
ABENTURA BAT ALTAMIRA KOBAZULOAN Duela urte asko,1993. urtean,hiru lagun handiak Unaxen etxean jaten zeuden eta gero mapa politiko bat ikustera joan ziren, ze Kantabriako kobazulo batera joatea nahi zuten eta Altamira deitzen zen. Orduan,Unaxek galdetu zion bere amari, Amaia deitzen zen, ea ahal zuen joan kobazulora bere lagunekin, eta amak baietz erantzun zion. Baina Ethanek eta Igorrek beraien gurasoei deitu behar zieten. Bere gurasoek baietz esan zuten, baina kontuz ibiltzeko eta sakelako telefonoa eramateko deitzeko. Gero motxilak egin zituzten eta Amaiak eraman zituen Kantabriara eta hantxe utzi zituen. Sartu ziren kobazulora eta sarrerak 5â‚Ź balio zuen eta 3 sarrera erosi zituzten. Gero kobazuloan Ibai, beste lagun bat, aurkitu zuten. -Kaixo Ibai!- esan zuen Unaxek. -Zer egiten duzu hemen? -Kobazuloa ikusten bakarrik -esan zuen Ibaik. -Nahi duzu gurekin ikustea? -Bale!
Orduan, Unax, Ethan, Igor eta Ibai elkarrekin kobazuloa ikustera joan ziren. Baina bat-batean lurrikara bat gertatu zen, oso handia, eta Unaxek bazekien, ze sismografo bat zeukan bere motxilan. Lurrikarak kobazuloa zatitu zuen zati askotan eta lagunak zati desberdinetan gelditu ziren eta urduri zeuden , beldurtuta. Orduan, Igorrek oihukatu zuen, eta bere asmoa irteera bilatzea eta. Ordu bat pasa ondoren kanpoan zeuden Igor, Ethan eta Ibai. -Yujuuuuuu salbatu gara.- Esan zuen Ethanek
-Eta Unax?- Esan zuen Ibaik. -Lagunduu!.- Entzun zen oso urrun. -AHH,UNAXX- Esan zuten hirurak. Bat-batean,kobazuloa eraisten hasi zen,eta Unax erori zen eta hirurak hasi ziren negarrez eta esan zuen Unaxek berain atzean : -Zer gertatzen da? -Unaxxx, ondo zaude?- Esan zuten hirurek Eta bat-batean, Unaxek motxila diamante eta esmeraldaz beteta zeukan. -Ala!-Esan zuen Igorrek. -Aberatsak gara!-Esan zuten denok. Orduan ailegatu zen polizia helikoptero batekin erreskatatzera. Eta denok ailegatu ziren Unaxen etxera eta gurasoek ikusi zituzten mineralak eta haurrek dena kontatu zieten.
BUKATU DA!!!
SEBASTIAN
TSUNAMI BAT POLOAN Bazen behin hartz bat oso pozik bizi zena. Bera , denok bezala, etxe batean bizi zen , janariarekin eta baina familiak batekin baina ez du berarekin bizitzen. Hartz horrek hamalau urte zituen, oso potoloa zen. Bere janaririk gogokoena arraina zen eta bere hortzak handiak eta zorrotzak ziren. Egun batean lurrikara handi bat egon zen eta jende asko hil zen. Zorionez, bera ez zen hil, baina hori ez zen ezer , tsunami bat etortzen ari zen eta dena suntsituko zuela esan zuten, berak entzun zuen eta etxez aldatu nahi zuen. Hiru egun geroago hartzak kobazulo bat ikusi zuen , tsunamiak poloa suntsitu zuen , kobazulora zetorren , baina hartzak txalupa bat zuen. Tsunamiak txaluparekin talka egin zuen eta hartza herri ailegatu zen. Herrikoek hatza hilda zegoela pentsatzen zuten, baina bat-batean begiak ireki zituen eta hantxe gelditu zen bizitzera.
UNAI
ENEKO SANTIMAMIĂ‘EKO HAITZULOAN Bazen behin Eneko izeneko mutil bat ertaina, azkarra, indartsua eta oso trebea eta ausarta. Bere lagunak Ethan eta Sebastian zirela ertainak, guapoak eta azkarrak. 2012ko azaroaren 21ean SantimamiĂąeko haitzuloa bisitatzera joan ziren eta haitzuloan zeudela lurrikara bat gertatu zen eta harriak eta estalagmitak erori ziren eta apurtu. Eneko, Ethan eta Sebas haitzuloan harrapatuta geratu ziren eta hasi ziren oihuka AAAAAAAAAH, AAAAAAAAAAAH, AAAAAAAAAAAAH!!!!!!!!!!!!!! Tsunami bati esker, harriak mugitu eta kentzen joan ziren. Baina bat-batean urak gora egin zuen, eta kobazulotik atera ziren, igeri egiten azkar, azkar eta Ethani harri batean oina geratu zitzaion harrapatuta, eta Sebastian joan zen igeri egiten Ethani laguntzera. Lortu zuen baina marrazoak ahoa ireki zuen eta Sebas harrapatu zuen eta Sebas hasi zen borroka egiten marrazoaren kontra, baina marrazoak irabazi zuen. Orduan, Ethan eta Eneko hasi ziren igeri egiten eta uretatik atera ziren. Eneko eta Ethan oso triste zeuden Sebas hil zelako. Ethanek eta Enekok buelta eman zuten eta halako batean Sebas atzetik atera zen uretatik. Sebasek zauri asko zeuzkan eta bere poltsikotik atera zuen marrazoaren hortz pilo bat, hasi ziren zenbatzen eta zortzi hortz ziren. Arratsaldean etxera joan ziren. Sebasek bere zauriak sendatu ondoren, beste lagunengana joan ziren oso pozik . Beste lagunek galdetu zieten hirurei: -Zer moduz? -Oso ondo! -erantzun zuten.
BUKATU DA!
.
EGILEA:Unax
THE BIG WAVE Bazen behin Aria izeneko neska bat, ile errubioa eta pixka bat luzea zeukana (sorbaldetaraino), bere begiak handiak eta urdin-berdeak ziren, bere azala argia zen, normalean “legginak” janzten zituen, “Converse” batzukin eta luzeak eta marrazkiak zituzten kamisetekin. Ariak hamabi urte zituen. Urte horretan Estatu Batuetako San Franciscora joango zen oporretan. Ariak argazkiak ateratzea zuen gustuko. Madriletik San Franciscora joaten zen hegazkinean zegoen bere aita eta amarekin. Ordu asko hegazkinean pasa eta gero, bere etorkizunetara iritsi ziren eta hotelera joan ziren, han afaltzera joan ziren eta afaldu eta gero oheratu ziren. Hurrengo egunean San Franciscoko zubi gorrira joan ziren. Han, Ariak galdetu zion amari: -Ama, hemen oso famatua da tranbia, Han paseo bat eman ahal dugu? -Bai Aria, gero joango gara. -erantzun zion- Baina lehenik eta behin argazki batzuk egingo ditugu. -Ados! -esan zuen Ariak-. Argazki batzuk atera eta gero, tranbia hartu zuten eta han zeudela alarma arraro bat entzun zuten eta horretaz konturatu baino lehen bi etxeen arteko tartean olatu handi bat ikusi zuten, beraiengana zetorren oso azkar. Han konturatu ziren: -Tsunami bat!- oihu egin zuten tranbian zeuden pertsona guztiak-. -Azkar! Eraikin horretan sartu eta eskaileretatik gora igo!- esan zuen tranbiaren gidariak-. Eta horrela egin zuten guztiok, baina Aria erori zen eta kalean geratu zen. Tsunamia Ariaren kontra jo zuen eta berarekin eraman zuen. Bi aste pasa eta gero Aria esnatu zen bat-bateko ospital batean, bere ama eta bere aita aurrez-aurre zituela. Tsunamia eta gero bizirik iraun zuen! Bere amak beso bat apurtu zuen eta bere aitak bi atzamar. Berak, aldiz, tibia bi hanketan eta peronea bakarik batean. Beno, gauza da bizirik iraun zuela. Ariak ama eta aita ikusi zituenean oso pozik jarri zen eta bere aitak tsunami hori “The Big Wave”izendatu zutela esan zuen.
UXUE
JONH ETA OLATUAK Bazen behin, Jonh izeneko mutil bat. Frantziako herri batekoa zen, baina Australiako hondartza ondoko txalet batean bizi zen. Begiak urdin argalak eta handiak zituen. Ile marroia eta kizkurra zuen. Jonhi, asko gustatzen zitzaion surfeatzea. Goiz guztietan, hondartzara joaten zen bere tablarekin. Oso ondo pasatzen zuen. Jonh soroslea zen, eta asko gustatzen zitzaion hondartzan lan egitea. Egun batean, Jonh esnatu zen, eta hondartzara surfeatzera joan zen . Egun horretan, olatu handiak eta haize zakarra zebilen. Jonh bere tabla hartu zuen eta uretara artu zen. Haizeak eta olatuak Jonh hondartzaren barruraino eraman zuten, eta nahi gabe, tabla askatu egin zuen. Bat- batean, irla txiki bat ikusi zuen Jonhek igerian zegoela, irlara joan zen, igerian korrika -korrika. ď€ Non egongo ote naizen? Galdetzen zion Jonhek. Bere buruari. Irla horretan bakar bakarrik tximuak eta tximu gehiago ikusten zituen. Tximu horiek, ez ziren tximu arruntak, hitz egiten zekiten. Jonhek tximu horiekin jolas eta gauza asko egiten zituen, eta surfeatzen erautsi zien. Irla horretako alkatea izan zen Jonh eta Olatu Beltzak deitu zion isla horri, beti bere bihotzean egongo ziren tximu haiek. Egurrez egindako barku batekin joan zen bere etxera triste- triste. Bi urte pasa eta gero, Jonh bueltatu zen irlara, eta tximuak desagertu egin ziren, Jonh oso triste jarri zen, bere lagunak zirelako. Eta beren bila joan zen. Itsasontzi handi bat hartu eta bere bizitza osoa eman zuen tximuak bilatzen, zortzi urte bilatzen eta bilatzen egon zen. Urteak pasatu ziren, eta Jonh hil egin zen bidaian.
NAHIA RACERO
PITI TXAKURRA Piti eta bere jabea mendira joan ziren eta Piti loreekin jolasten hasi zen, hiru ordu pasa eta gero Pitiren jabeak Max deitu zion, baina Pitik ez zuen entzun eta Max joan zen bera gabe. Maxek 18 urte zituen eta oporretan zegoen. Orduan, pentsatu zuen : antena parabolikara igoko naiz ea ikusten dudan. Ailegatu zenean igo zen eta hasi zen oihuka: Max non zaude ? 5 h ½ egon zen oihuka. Azkenean berak galdetu zion bere buruari : non demontre sartu da Max ? Azkenean oreka galdu zuen, erori zen aldapa batetik eta bukatu zuen kobazulo batean . Kobazuloa aztertzen ari zela irristatu zen eta erori zen ur-jauzi batetik. Gero erdi-ibilgura ailegatu zen eta azkenik deltatik pasa eta gero glaziar batera igo zen eta tsunami bat jarraitu eta gero harrapatu zuen. Zorionez hondartza baten erori zen eta lagun bat egin zuen. Maiki deitzen zen, eta txiguagua bat zen, jatorra zen baita. _Nora zoaz ? -Galdetu zuen Maikik _Nire jabea Max bilatzera. - Erantzun zuen Pitik _Ba, zorte ona, baina nola deitzen zara ?- Galdetu zuen Maikik _Ni deitzen naiz Piti eta zu ? _Nik Maiki _Kaixo Maiki- Esan zuen Pitik _Kaixo Piti, gauza bat, joan ahal naiz zurekin ?- Esan zuen Maikik _Noski- Esan zuen Pitik. Ondoren, mundutik bilatzera joan ziren , baina ezer ez, galdetu zuten : Txinan, Madrilen , Hawaien... Bueno, galdetu zuten mundu guztitik. Azkenean, ailegatu ziren Salburuara , bizi ziren lekura. 3 ordu egon ziren bilatzen eta azkenean Pitik eta Maikik Max aurkitu zuten eta esan zuen Maxek : -Piti, zein da zure laguna ? Bueno ez du importa, adoptatuko dut, eta zoriontsu zan ziren betiko.
Jon
MIKEL, MARKEL ETA BEÑATEN ABENTURA Egun batean, berrietan ikusi genuen Mikelek Beñatek eta nik tsunami bat gertatuko zela eta egun horretan, justu, tsunamia etorri zen. Mikel , Beñat eta ni tsunamiak hartu gintuen,eta kobazulo batera eraman gintuen. Kobazulo horretan batzuk esaten ziguten altxor asko zeudela eta altxorraren bila hasi ginen. Trampa asko zeuden, fletxako trampak, zulo trampak, soka trampak. Fletxako trampa saihestu genuen, Gero zulo trampa saihestu genuen baina soka trampak harrapatu gintuen. Mikelek labana bat zeukan eta sokak apurtu zituen eta geroago estalagmiten sala batean altxorra aurkitu genuen. Altxorraren lekura joan eta begiratu genuen. Trampa bat zen dinamitazkoa, zerutik lurrera joan ginen eta Mikel, Beñat eta ni kobazuloan galdu ginen. Kobazuloan zegoen hartz batek jarraitu gintuen eta orduan kobazulotik irten ginen. Hartzak borrokatu zuen nire kontra. Mikelek labana eman zidan eta orduan labana sartu nion eta hartza hil nuen. Hurakan bat ere gertatu zen eta Mikel, Beñat eta ni eraman gintuen irla batera. Irla horretan zuhaitz batzuk zeuden, banana eta kokoen zuhaitzak. Frutak hartu genituen . Beste egun batean, beste hurakan batek Gasteizera ekarri gintuen.
MARKEL 6.A