gure esperientzien kontaketak
Arantzabela ikastola, 6. maila A
2012-2013
ESGINZE BAT Egun batean, 2011n, klasean geundela txirrina jo zutenean, futbolean jolastera joan ginen eta ni baloiaren bila joan nintzen. Orduan, lagun batek eta biok talka egin genuen eta min hartu nuen. Medikuak esan zidan esginze bat nuela eta benda berezi bat ipini zidaten. Baita hiru aste futbolean jolastu gabe egon behar nuela, baina ez nuen makuluen beharrik, kolpea ez zen oso gogorra izan eta. Bi aste bendarekin egon ondoren, baineran kendu nuen, oina han sartuta eta benda mozteko artaziekin. Min handia sentitu nuen benda kentzerakoan. Nire amak esan zidan oraindik ezin nuela futbolean jolastu. Aste batean mina ia desgertu zitzaidan, eta azkenean futbolean jolastu ahal izan nuen. ETA HORRELA DA NIRE ISTORIA... Egilea: Adrian Roncero
PORT - AVENTURA Niri gertatu zitzaidan 2006an, oporretan. Port - Abenturara joan ginen; txikia nintzenez Errusiar mendian ibiltzeko beldurra nuen . Bitartean beste atrakzio batera joan nintzen . Denbora pasa eta gero nire buruari lortuko nuela esan nion ( aurpegi txarrez) . Azkenean nire aitarekin joan nintzen . Igo ginen biok, eta goian, bertigoa daukadanez, beldurra sentitu nuen . Behera begiratu nuenean izan zen. Beheruntz joateko momentuan burua metalezko barandilaren kontra jo nuen eta odoletan hasi nintzen. Behera iristerakoan nire aita, ama eta ni autora joan ginen korrika, eta ospitalera eraman ninduten. Ailegatzerakoan urgentzietara joateko esan zidaten, odol asko bota nuelako. Gero nire aitak esan zidan puntu batzuk eman zizkidatela ( baina ni ez naiz gogoratzen ). Hurrengo egunean ospitalera bueltatu ginen ea zer moduz zegoen nire zauria, aurpegi onarekin galdetu nion medikuari ea ondo neukan, berak, askoz hobeto nuela erantzun zidan. Pasaden urtean berriro joan nintzen, baina ez nintzen igo atrakzio horretara.
EGILEA : Ainhize Garcia
ANESTESIA ETA NI 11 urte nituela, medikuak kiste bat nuela esan zidan,hau da, bultotxo bat, eta masailean ebakuntza egin behar zidatela . Ni oso urduri negoen begiaren alboan zegoelako eta operazioa gaizki atera ahal zelako. Eguna ailegatu zen eta anestesia zela eta oso urduri lokartu nintzen eta altxatu nintzenean oso kezkatuta nengoen eta irainak esaten egon nintzen denbora luze. Anestesia pasatu zitzaidanean bide osoa barkamena eskatzen egon nintzen, eta nire amak lasai egoteko esan zidan, hori edozeini gertatu ahal zaiola eta ez arduratzeko. Farre egiten lokartzen direnak, farre egiten esnatzen direla, negarrez lokartzen direnak, negarrez esnatzen direla eta horrela sentimendu guztiekin. Nire lagunak esaten duten bezala anestesia denboraren geldiune bat da, eta arrazoia dute.
Egilea: Alaitz Barrera
ADI!!!!!!!!!!ERRETZEN DU ETA Urtero nire aitonaren urtebetetzean, nire aitona-amonen txabola batera joaten gara “La Puebla� izeneko herri baten mendian kokatuta dago. Bere urtebetetzea egun osoa bertan pasatzen ospatzen dugu. Udazkena da, beraz, ez gara egoten berandu arte iluntzen duelako. Nire istorioa aitonaren urtebetetzean gertatzen da: goizeko hamabietan joan ginen eta gurasoak janaria prestatzen hasi ziren. Bitartean nire ahizpa eta biok abarrak biltzera joan ginen geroago sua prestatzeko, urtero bezala. Minutu batzuk pasa ziren eta nire lehenngusua Mikel heldu zen, Leire eta biok makilak biltzeaz aspertuta geundelako berarekin txabola bat egitera joan ginen. Basora abiatu ginen gure txabola prestatzeko toki bat bilatzeko eta hara ze sorpreza! Aurreko urtean egindako txabola han zegoen, pixka batt apurtuta eta itsusia, baina han zegoen. Orduan txabola aprobetxatu genuen eta berreraiki genuen. Ordu erdi ondoren deabru bat etorri zen infernura eramateko, nire osaba zen eta esan zigun bazkaltzera joan behar ginela, uzteko guztia zegoen bezala. Bazkaldu ondoren guk bildutako adarrak sutara bota genituen eta amaitu zirenean lurrean aurkitzen genituen makiltxoak sutara botatzen hasi ginen. Halako batean lurrean zegoen makil bat hartu nuen eta aaaaiiiiiiiiii zenbat erretzen zuen! eta hartu bezain pronto lurrera bota nuen. Behatz batean konkretuki mina neukan eta erreta neukan, makuila moduko bat neukan behatzean. Nire amari laguntzeko eskatuko nion, baina hasieratik esan zidan kontuz ez erretzeko eta esan nion ez nintzela erreko, baina berak erantzun zidan erretzen baninten... orduan ez nion kontatu, azkenean konturatu zen. Baina ez zidan haserrerik egin, eta lagundu zidan. Nire izeba erizaina denez behatza sendatu zidan eta lurrean etzan nintzen eta lo pixka bat egin nuen. Egilea:Alba Rodriguez
OPERAZIOA Larunbat batean, gaizki sentitzen nintzen eta ospitalera joan nintzen, eta esan zidaten ingresatuko nindutela. Eta ziztatu zidaten eskuineko eskuan tubo bat jartzeko. Egunero behin edo bitan ziztatu behar zidaten odola ateratzeko. Egun bat pasa eta gero (igandea) esan zidaten agian etxera bialduko nindutela, eta mediku batek esan zidan ekografia bat egingo zidatela eta esan zuten apendizitisa nuela. Medikuek eraman ninduten operatzera eta apendizea kendu zidaten. Eta gero nire amak esan zidan ez ba zidaten operatzen, hilko nintzela. Eta azkenean medikuak galdetu zidan ea noiz nahi nuen joan etxera eta nik esan nion hurrengo egunean nahi nuela. Eta hurrengo egunean etxera pozik joan nintzen.
Egile: Alex D.
EZPALA Duela bi urte, larunbat batean, antzerki eskolara abiatu nintzen oinez. Iristerakoan, beti bezala, zapatak kendu nituen eta klasea hasi zen. Oso egun gutxi falta ziren antzerkiko azkeneko obra egiteko. Obra egiteko behar genituen gauzak hartu genituen gela handi batetik. Ni prestatu nintzen, aldageletara joan nintzen arropak aldatzeko. Errege jantzi behar nuen. Denok prest egon eta gero, eszena- tokira abiatu ginen fantasiazko obra entsaiatzera. Eszena- tokira igotzerakoan, ezpal txiki bat sartu zitzaidan ezkerreko oinan. Ez nion ezer esan irakasleari ezta nire lagunkideei eta nahiko deseroso egin nuen entsaioa eta klasea ere. Antzerki- klasea bukatu eta gero, nire amonaren etxera joan nintzen, amona bisitatzera. Aitari komentatu nion pasartea eta ordu oso bat geroago, etxera joan ginen, oraingoan kotxez. Oina nahiko handituta nuen. Etxera ailegatzean, zapatak kendu nituen eta nire aita ezpala kentzen saiatu zen baina, nik ez nion uzten, min handia egiten zidalako botikinaren pintzekin. Nire aita aspertu zen eta arratsaldean kenduko zidala esan zidan. Atseden hartu nuen eta bazkaltzeko ordua ailegatu zen. Bazkaldu eta gero, ordenagailura jolastera joan nintzen, “Civcity Roma� izeneko jokua. Aspertu nintzenean, etxekolanak egin nituen eta arratsaldeko seirak inguruan, nire aita berriro saiatu zen ezpala kentzen baina, lehen bezala, ez zuen lortu. Kalera joatean, Espainia Plazara abiatu ginen, lagun batzuekin egoteko. Han, nire aitak eta lagunek, pote batzuk hartu zituzten eta ni jolastera joan nintzen nire lagunekin. Jolastu eta gero, oinean, izugarrizko mina neukan, ezpala zela eta. Nire aitarengana joan nintzen min izugarria neukala esatera eta eta nire aitak galdetu zidan ea orduan ezpala kendu nahi nuen eta nik baietz erantzun nion. Nire aita bi hatzekin saiatu zen kentzen eta une honetan, lortu zuen. Min handia sentitu nuen kentzerakoan.
Hemen daukazue ezpala baten erauzketa pintza batzuekin.
Egilea: Alex Garcia Caballero
PATATA FRIJITUA
Neguko arratsalde batean, txikia nintzenean, hiru urte nituenean, taberna batean geuden nire aita eta lagun batzuekin. Tabernaria oso majua zen eta hitz egiten gurasoen lagunak egin ziren. Esan dudanez, oso majua zen eta patata frijitu ronda batera gonbidatu gintuen. Niri, beste ume askoi bezala, asko gustatzen zitzaizkidan, eta nire aita konturatu gabe handiena hartu nuen. Eta hain gogotsu jan nuenez, kotrako eztarritik joan zitzaidan, eta marrantaka hasi nintzen, nire ama ea zer gertatzen zitzaidan galdetu zidan, eta nik marrantan segi nuen. Eta nire aita azkenean konturatu zen patata frijitu bat hartu nuela. Gorri-gorri jarri nintzen eta gende guztia larritzen hasi zen. Tabernaria oihukatzen hasi zen. Lagun bat kotxera joan zen medikura eramateko. Eta nire amak erabaki zuen sabelean estutzen hastea, eta batbatean patata frijitua ahotik atera zitzaidan. Denok lasaitu ziren eta ni, nire betiko kolorera bueltatu nintzen. Egun horretatik aurrera lasaiago jaten dut.
AMAIERA Egilea:Ane Hidalgo
FISURA HANDIA Orain dela lau hilabete ikastolan futbolean jolasten,nengoela erori nintzen eta ezin nuen ibili eta medikura ioan nintzein. Ikastola bukatzean medikuak begiratu zidan eta esan zidan izotz poltsa bat jartzeko eta etxera joan nintzen. Ez nengoen ondo, izotz poltsak ez zidan ezer egiten, beraz, ospitalera joan nintzen nire amonarekin. Taxi batean joan ginen, ailegatu ginenean aulki gurpildun batean eseri nintzen. Gero itxaron gelara eraman ninduten eta han ordu bat itxaroten egon behar izan nuen. Azkenean , medikuak, fisura bat zela esan zidan eta erradiografia bat egitera eraman ninduten. .Erradiografia egin eta gero medikurarengana ioan ginen berriz eta igeltsua jarri zidan. Ikastolara bueltatu nintzenean nire klaseko batek, Ikerrek, baita eskaiola zeukan eta Ikerrek eta biok gurpildun aulkiekin lasterketak egiten genituen. Hiru aste pasa eta gero oina begiratzera joan nintzen eta medikuak ondo nengoela esan zidan eta igeltsua kendu zidan.
Egilea:Arkaitz
ODOL UGARI Lau urte nituenean, egun batean nire aitarekin osabaren etxera nihoan eta bidean zubi bat pasatu behar zen. Zubi hori beti korrika pasatzen nuen, baina egun hartan ez nuen zorte handirik izan eta buruz behera erori nintzen. Segunduak pasatu zirenean nire aita ziztu bizian etorri zen eta galdetu zidan ea min handia nuen eta nik baietz esan nion eta odol ugari nuela. Aitak besoetan hartu eta korrika-korrika osabaren etxera eraman ninduen. Etxean, osabak Txagorritxura joan behar genuela erabaki zuen eta osabak besoetan hartu eta azkar eraman ninduen. Txagorritxun hiru puntu ipini zizkidaten eta etxera bueltatzeko esan zidaten. Azkenean ez nintzela inoz gehiago buruz behera eroriko esan nion nire buruari.
Asier Ibabe
Asuna Egun batean, duela bi urte, nire lehengusinaren etxean lo egitera, bazkaltzera eta afaltzera geratu nintzen . Oso ondo pasatu genuen futbolean jolasten. Nire lehengusinari, Hegoiri, futbola asko gustatzen zaio, baita saskibaloia eta eskupilota. Gero saskibaloian eta eskupilotan jolastu genuen . Eta ondoren afaltzera joan ginen. Afaria bukatu genuenean, bi ordu pelikula bat ikusten egon ginen, eta gero, lo egitera. Lo egin baino lehenago asko hitz egin genuen . Hurrengo egunean, nire lehengusina Hegoi eta biok futbolean jolastera joan ginen. Halako batean erori nintzen eta han asun bat zegoen, niri hazgurea eman zidan eta nire osabak, Mikelek, bere eskuekin hartu eta bere etxera eraman ninduen, han ura eta benda bat jarri zidan. Hurrengo egunean ez nuen hazgurerik eta ikastolara joan nintzen berriro futbolean jolastera. Eta ez nintzen bota lurrera, oraingoan kontu pixka batekin ibili nintzen.
Egilea: Asier MartĂn
EGUN BATEAN PANTANOAN Egun batean, txikia nintzenean, pantanora joan ginen eta nire arreba eta biok jolasten hasi ginen. Nire arrebak oso ondo zekien igeri egiten eta sakoneraino joan zen, nik berarekin joan nahi nuen. Nik ez nekien igeri egiten, hala ere kubritzen den lekura joan nintzen eta ia-ia ito egin nintzen. Nire arrebak justu-justu atera ninduen eta nire amarengana joan nintzen negarrez, eta nire arrebari mila esker esan nion. Oso gaizki pasatu nuen. Nire arreba berriro uretara joan zen, baina nik ez nuen nahi beldur nintzelako eta nire amarekin geratu nintzen. Geroago beldurra pasatu zitzaidanean berriro uretara bueltatu nintzen eta bigarren aldian ez zitzaidan ezer gertatu eta gero nire amak deitu zigun eta etxera joan ginen.
EGILEA:DANIEL FELIPE
Nire lehenaldia ospitalean Bost edo sei urte nituenean nire aitona ospitalean zegoen eta bisitatzera joan nintzen. Oso gaizki eta gaixorik zegoen, azkenean utzi zidaten egongelara sartzen. Egun batzuk pasatu ondoren, ospitaletik atera zen, baina ezin zen irten kalera. Bizpahiru egun pasatu ondoren, nire urtebetetzea izan zen, 6 edo 7 urte beteko nituen, baina nire lehengusinak eta izebak ez ziren etorri ospatzera, bakarrik nire aiton-amonak etorri ziren. Aitona ospitaletik atera berri zenez, kutsatzeko beldurra zutelako. Hilabete batzuk beranduago pastilak hartu behar izan genituen ez gaixotzeko. Nire anaiaren urtebetetzea iritsi zenean, urriaren 7an, denak etorri ziren nire aitona hobetu zelako eta ez zegoelako kutsatzeko arriskurik. Nire familiako inok ez zuen gaixotasun hori harrapatu eta horrela segitu zuen denbora asko pasatu arte, baina ez urte bat, gutxiago baizik.
Egilea: Elora villarejo del pozo.
Besoan pitzadura Orain dela hiruzpalau urte pitzadura bat izan nuen besoan, ez dakit zein hezuretan izan zen, kubitoan edo erradioan. Nire anaiarekin Hirusta tabernaren aurreko parkean jolasten nengoen eta nire anaiak txirristatik bota nahi zuen, baina urez bustita zegoen. Ura kentzen hasi ginen eskuekin, ur kantitate handia ez zegoenean bota nintzen, baina nire anaiak beldurra zuen eta berriro igo nintzen berarekin jaisteko, berak ez zuen nahi, nire bizkarrean igo zen, txirristaren erdian nengoela erori eta besoan min handia hartu nuen. Eserlekuan eseri nintzen, nire aitak ikusi ninduenean, etorri eta galdetu zidan ea ospitalera eramango ninduen. Kontsultara sartu eta erradiografia egin zidaten, medikuak esan zidan pitzadura bat nuela. Eta besoan igeltsua jarri zidaten.
IERAI ORMAZABAL
TIBIAKO HAUSTURA Egun batean Santanderrera joan ginen nire izebaren urtebetetzea ospatzera, han skate parke bat zegoen. Nire anaia, aita, ama, lehengusina eta izebarekin joan nintzen. Skate parkean aldapa asko zeuden, guztietatik ibili nintzen patinetarekin. Ordu erdi pasa eta gero, aita, ama, eta izebak taberna batera joan ziren. Gu hirurok bakarrik gelditu ginen skate parkean. Halako batean adapa batetik igo nintzen eta burdin bat zegoen, ezkerreko hankarekin eman nion eta tibia apurtu nuen. Nire lehengusinak mobilarekin nire aitari deitu zion. Nire aita, ama, eta izeba kotxearekin etorri ziren eta Santanderreko ospitalera eraman ninduten. Nire aita sendagile batzuengana joan zen eta esku-ohe batean eraman ninduten gela batera. Han, erizain batzuk erradiografia bat egin zidaten gero esan zioten nire aitari tibia apurtu nuela eta mutil batek, esku-ohean, benda batzuk ipintzera eraman ninduen . Benda horiek ipini eta gero gurpildun aulkian eraman ninduten eta handik kotxera. Mutil batek ea nola deitzen nintzen galdetu zidan, eta ea zenbat urte neuzkan. Nik Iker nuela izena eta hamaika urte nituela erantzun nion. Medikuek manta bat eta burko bat eman zidaten eta lo egin nuen etxera ailegatu arte.
EGILEA: IKER GURIDI
ERREZIDENTZIA, PASTILLAK Bi urte nituenean, nire amak aitona-amonekin lan egiten zuen eta ni berarekin joaten nintzen, bueno ni, nire aita, nire neba eta nire lehengusina. Amak aitona- amonen gosaria ipintzen zuen bitartean, nik lurretik hartutako pilula bat hartu eta ahorantz eraman nuen. Pastila ahora sartzerakoan nire lehengusinak ikusi ninduen eta amari abisatu zion, baina pixka bat berandu zen. Ospitalera eraman ninduten, ahotik, urdailera zihoan tubo bat sartu zidaten, tubo horrek xurgatu egiten zuen eta tubo horretatik pastila atera zuten. Urdail-garbiketa egin zidaten. Bueltatu ginen ospitaletik, oso gaizki pasatu nuen eguna eta hortik aurrera ez nuen pilularik probatu. Farmazia batera joan ginen botikak erostera, saltzaileak galdetu zion nire amari ea zer egin nuen. Nire amak erantzun ostean neskak esan zion nire amari zorte handia euki nuela, niri pilula urdailetik atera zidatelako, bestela arazo asko eukiko nituela esan zidan neskak... Etxera heldu eta botika batzuk hartu beharra nituen baina nik ez nuen nahi, azkenean amak ahoan sartu zizkidan eta nire auzokoaren etxera abiatu nintzen, jolastu nuen eta berriro etxera bueltatu, botikak hartu eta ohean sartu nintzen.
Iraide Perez de Mendiola Zubizarreta
MAKARROIAK Bost edo sei urte izango nituen makarroi berdeak probatu nituenean. Makarroi berdeak, makarroi begetalak ziren. Nire anaia jaio gabe zegoen hau gertatu zaitzaidanean. Egun ederra zen, ez zegoen ezta hodei bat ere zeruan. Nire jostailuekin jolasten ari nintzen, oso ondo pasatzen. Halako batean, nire amak deitu zidan bazkaltzera joateko. Ni, jostailuak utzi eta komunera joan nintzen, eskuak garbitzeko. Bukatu bezain pronto, korrika batean, sukaldera joan nintzen. Oso pozik nengoen makarroiak zeudelako. Asko gustatzen zitzaizkidan makarroiak, eta orain ere bai, pila gustatzen zaizkit. Baina, aulkian eseri eta platerrera begiratu eta...makarroi berdeak ikusi nituen. Hasieran, beste koloretako makarroiak jaten hasi nintzen, berdeak bukaeran jateko. Baina, makarroi begetalak; hau da, berde kolorekoak, jateko ordua ailegatu zen. Ez nuen probatu nahi. Orduan negarrez hasi nintzen, eta oso gogor. Nire aita ez zegoen, lan egiten baitzegoen. Nire amak probatu behar nituela esaten zuen. Ni negarrez eta probatu ezinik. Ama desesperatuta zegoen. Ni negarrez. Negarrari utziz, nire amak koilara hartu, makarroi begetal bat kargatu eta nire ahora sartu zuen koilara. Niri asko gustatu zitzaidan pila bat. Eta geratzen zirenak bizkor-bizkor jan nituen. Oso onak zeuden, beste makarroiak bezala. Ordutik aurrera oso gustuko ditut. Joseba Pacios Hauek dira makarroi begetalak, berde kolorekoak
Igerilekua Txikia nintzela, Gamarran nengoela nire anaiarekin berak baino lehenago bukatu nuen jaten eta uretara joan nintzen. Minutu batzuk pasa ondoren toboganetik behera jeitsi nintzen, oso polita!. Nobaitek uretara bultzatu zidan eta ni beherantz joan nintzen. Bost urte nituen eta nire anaiak 3 urte, nire amak 24 urte eta aitak 38 urte. Oso familia polita izan gara urtez urte. Nire anaia uzazpian nengoela konturatu zen eta nire amari esan zion. Ama bota zen eta aita geratu zen nire anaiarekin. Nire anaiak toaila,janaria,txanklak eta guztia gorde zuen. Uretatik atera nindutenean konorterik gabe nengoen eta airerik gabe. Gero nire anaia erori zen eta ia ia hil zen, oso txikia zen eta. Nire etxean beti txakurrarekin oso ondo pasatzen genuen.
Egilea:Lorena
PORT- AVENTURA 2003ko oporretan gertatu zitzaidan. Nire anaia, nire ama eta ni bidai -ajentzia batera informazio bila joan ginen . Nire amak Portugalera joateko bidaia bat ikusi zuen, baina nire anaiak ez zuen kasurik egin eta Port-Aventurara joan nahi zuen. Orduan nire amak jakinarazi zion nik ezin nuela atraksioetan sartu, hala ere, nire anaiak ez zuen kasurik egin eta azkenean Port-Aventurara joan ginen. Bidaian golpe asko hartu nituen , buruan adibidez. Ailegatzerakoan nire anaia errusiar mendira joan zen eta nire ama eta biok behean itxaroten geratu ginen. Han ibili eta gero beste hainbat atrakziotean sartu zen, baina ni ez. Gero azukrezko algodoia erostera joan ginen, hori bai egin ahal nuela. Hotelera joan baino lehen nire anaiak berriro joan nahi zuen eta nire amak utzi zion. Ni, nire amarekin jolasten geratu nintzen errusiar mendiko behe aldean. Korrikan nenbilela hesien kontra jo nuen, ziztu bizian, medikura eraman ninduten Baina aurretik mutiko bat zegoen beherakoekin. Leku horretan ordu erdi egon nintzen eta eta azkenean ez zidaten kasurik egin eta beste mediku batengana joan ginen. Honek esan zidan ez zela ezer gertatu, odol pixka bat zela bakarrik. Azkenean suero mota bat bota zidan.
EGILEA: MIKEL COLMENERO
NIRE BRONKIOLITISA Orain dela bi aste gutxi gora behera, nire aitak ea Gasteiz Mendiko Taldera joan nahi nuen galdetu zidan eta baietz esan nion. Etxetik atera eta bat-batean, euria hasi zen, horregat autobusez joan ginen. Ailegatu ginen Mendiko Taldera eta aulki batean utzi genituen txamarrak. Hurrengo egunean, etxean nengoela, dutxa bat hartu nuen eta hotza pasatu zitzaidan, baina ez zen nahikoa izan bronkiolitis bat saihesteko. Medikuarengana joan nintzen eta ea nola gertatu zitzaidan arazo hori galdetu zidan. Pasaden egunean, euri asko hasi zen eta asko busti nintzela esan nion mediku jaunari. Astelehenean ikastolara etorri nintzen, baina asteartean ez. Katarroa eta bronkiolitisa zela eta. Ostiral horretatik aurrera ez naiz joaten nire aitarekin Mendiko Taldera, udan izan ezik. Behar dudanean inhaladorea hartzen dut bizpahiru aldiz 12 ordutik behin.
Egilea: Iker Murgiondo
BIZIKLETAN IBILTZEN Txikia nintzenean lau urterekin edo, bizikletan ibiltzen nintzela lehen aldia zen. Nire aita eta amarekin nengoen, bizikletaren gurpiltxoak ipintzen ari ziren. Eta momentua ailegatu zen. Bizikletara igo eta oso ondo ibiltzen ari nintzen, baina kendu zizkidatenean... Kataplas! Erori nintzen lehenengoan. Eta berriro frogatu nuen, eta, oreka mantentzen saiatzen ari nintzen... Kataplas! Berriro erori nintzen. Baina hirugarrenean, oso ondo ibiltzen ari nintzen nire aitak laguntzen zidan aulkia heltzen. Eta momentu batean esan zidan: -Naomi ! Ez nabil bizikletaren aulkia heltzen! Eta ni oso pozik nengoen eta horrela ikasi nuen bizikletaz ibiltzen. Erortzen eta erortzen...
Egilea: Naomi Vallle
Izotz Pista Behin batean, nire bi izebekin eta nire lehengusinarekin, izotz pistara joan nintzen. Ailegatu ginenean, gizon batek galdetu zigun ea ze neurri genituen. Gero, izotz pistarako zapatilak eman zizkigun, eta izotzara joan ginen. Nire lehengusinak, nire izebari galdetu zion ea bakarrik joan ahal zen eta baietz esan zion. Nik, ordea, ezin nuen bakarrik joan, txikiagoa nintzelako, eta ez nekien ondo patinatzen. 30 minutu pasa ondoren, nire lehengusua etorri zen, eta nire lehengusinarekin joan zen. Ordu bat pasa ondoren, botak kendu eta gizonari eman genizkion eta, min handia sentitu nuen. Hauxe da gertztzen zena: Asko erori nintzen izotz pistan, eta zauriak nituen eta “agujetak� sortu zitzaizkidan. Orduan, nire izebak, Betadine ipini zidan belaunetan, eta tiritak jarri nituen .Eta agujetak kentzeko, asko ibili nintzen, baina... ez zuen ezertarako balio. Nire lehengusuak,ez zuela joan nahi, gizonari galdetu zion ea berari zapatilak ematen zizkion, eta denok izotz piztara bueltatu ginen. Oso ondo pasa genuen! eta bukatzerakoan, nire lehengusinari galdetu nion ea nahi zuen nirekin jolastea eta biak korrika batean joan ginen parke batera. Gero etxera joan nintzen, neka-neka eginda, deskanzatzera. Hurrengo egunean, nire belaunak sendatuta zeuden, eta nire aitari eta amari kontatu nien ze ondo pasatu nuen egun horretan.
Egilea:Saioa
Futbolean Bost urte nituela futbola oso gustukoa nuen eta nire aitarekin askotan jolasten nuen . Egun batean, nire aitarekin futbol zelai batean jolasten geundela baloiari ostikada bat ematerakoan orkatilla bihurritu nuen eta aitonak ospitalera eraman ninduen. Ea ondo negoen galdetu zidan eta nik ez nion ezer erantzun . Ospitalean ea ondo nengoen galdetu zidaten eta nik esan nien orkatilan mina neukala eta orkatila begiratu zidaten eta esan zidaten ezginze handi bat neukala eta igeltsua jarri zidaten. Baita esan zidaten konpondu arte ez jolasteko futbolean eta hilabete bat futbolean jolastu gabe egon nintzen . Orkatila errekuperatu ondoren , sei urtekin nire aitak Aranbizkarra ekipoan apuntatu zidan, Iker G eta Adrianekin . Han ikasi nuen nola jolastu behar den futbolean, nola pasatu, nola txutatu... Eta horrela ez dut gehiagotan okertu orkatila eta orain pozik nago jolasten futbolean.
Shouki Inoue