12 minute read
lIBURUtEGIA / BIBlIotECA
lIBURUTEGIA
Liburutegiko Arduraduna / Bibliotecaria: Lourdes Ancin [ liburutegia@aranzadi.eus ]
Advertisement
«En esta ocasión no había vuelos pendientes, ni siquiera previsión de ellos. Es como si algo hubiera enmudecido sus labios y no le permitiera integrarse en el mundo. Pero cuando todo parecía un absluto despropósito, volvieron a recordarle que nunca se habían ido, que todavía seguirían ahí, en formas variopintas, desde el papel, hasta esos dispositivos que se resistía a usar. Era como si el mundo entero estuviera gobernado por eunucos. Aunque lo cierto era que seguían en las películas, en las bibliotecas o en el rincón más insospechado plantando cara a la mordaza que pretendía asolar y acallar al mundo entero. Bastó con que dirigiera su interés a cualquiera de los “almacenes” de libros para recobrar, aunque oculta, una bella sonrisa que se podía leer en el brillo de sus ojos».
LIBurutEGIA EtA HurA ArAnZADIn IntEGrAtZEA
Aranzadiren ibilbidea 1947. urtean hasi zen, nahiz eta haren lehenengo liburua 1949. urtean erregistratu zen. Liburutegia dohaintzan jasotako liburuez eta bazkideen diru-laguntzei esker erositako liburuez osatu zuten. Ondoren, argitalpenen trukea bihurtu zen Liburutegiko funtsak aberastuko zituen liburu-iturri nagusi. Harro esan dezakegu gaur egun ere halaxe dela. 1991. urtean, normalizatutako formulak erabiltzen hasi ziren funtsa katalogatzeko eta sailkatzeko, eta geroxeago, Zuzendaritza Batzordeak onartutako Araudiari esker, Zerbitzu-izaera hartu zuen. Haren egiteko nagusia Aranzadi komunitatearen azterlanei eta ikerkuntzari, eta oro har, haren bazkide eta irakurleei zerbitzua ematea da.
Azpimarratzekoa da Liburutegia osaera organikoan Zuzendaritza Batzordeari dagokiola. Egiturari dagokionez, Liburutegi Nagusi bat du, baina duela gutxi erabilera mugatua duen saileko Liburutegi bat sortu da (Memoria historikoa); haren funtsa, datu-base orokorrean (Koha) katalogatu ondoren, Liburutegiaren kontrolpetik kanpo gelditzen da. Egiari zor, beti egin da apustu liburutegi bakarra sortzearen alde, horrek gehiegizko deszentralizazioak eragin ditzakeen zailtasunei aurre egingo liekeelako; batzuetan, ordea, hori ez da posible.
Zentzu horretan, datozen urteetan liburutegi-politikak bere ahaleginak ondorengo printzipio hauek lortzera bideratuko ditu: • IKTen ezarpena indartzea. • Kudeaketa zentralizatuaren eredua sendotzea, eta horretarako Liburuzainari jakinaraztea edozein erosketa, harpidetza, etab. • Liburutegi digitala indartzea eta hedatzea. • Liburutegi-zerbitzuen kalitatearen etengabeko ebaluazioa.
«La biblioteca apuesta por reforzar la implantación de las tic, consolidar un modelo de gestión centralizada, ampliación de la biblioteca digital y evaluación constante de la calidad de los servicios bibliotecarios»
zeIN dA LIbURUTeGIAReN PLANA ARANzAdI TeSTUINGURUAN? Prozesu hau gauzatzeko ezinbestekoak dira planifikazioa, planifikazio hori egiteko informazio-iturriak, beharrak detektatzeko prozesua, ikertzaileen parte-hartzea eta funtsaren eskuragarritasuna.
Aranzadik plan estrategiko bat du, eta horrekin bat egin beharko du Liburutegiak ere. Helburu horretarako, Liburuzainak inplikazio handiagoa izatea lortu nahi da.
Liburutegiaren Plan Estrategikoa ondorengo kanalen bitartez lortutako informazioan datza:
• Intereseko talde desberdinen beharren eta itxaropenen azterketa: Zuzendaritza
Batzordea, Ikertzaileak eta bazkideak, interes-eremuen araberako eskariak, kexak eta iradokizunak eta intereseko taldeen kontaktu pertsonala. • Barne-analisia: Liburutegiaren beraren errendimendu-adierazleen bilakaera. • Kanpo-analisia: Aranzadiren Plan Estrategiko Orokorra.
Liburutegiak baditu eskainitako zerbitzuen datu kuantitatiboak memoria honetan azaltzen direnak: erosketak, katalogazioa, dokumentuen zirkulazioa, datubaseen kontsulta eta abar. Hori guztia ezinbesteko informazioa da errealitatea eta jardueren eta zerbitzuen bilakaera ezagutzeko. Liburuzainak berak identifika ditzake indarguneak, hobekuntza-eremuak eta prozesu giltzarriak, eta gero, horiek erabiltzen dira helburuak definitzeko.
Gainera, datu kuantitatiboez gain, oso garrantzitsuak dira hauek ere: • Intraneten bidez erabiltzaileek emandako informazioa. • Iradokizun-postontzia. • Balizko kexa eta iradokizunak. Horiek sistematikoki neurri zuzentzaile bilakatzen dira.
Gainera, kudeaketa-txostenak ere aipatu behar dira; horiek idazkari orokorrari entregatzen zaizkio, eta hark, era berean, hainbat erakunderi eta Batzorde Orokorrari berari aurkezten dizkio.
Ikertzaileen beharrak detektatzeko prozesua eta haien parte-hartzea honela laburbil daiteke: • Oinarrizko bibliografiaren beharra. • Ikerkuntza babesteko funtsak. • Ikertzaileekin komunikatzeko mekanismoak, liburutegiko nobedadeak komunikatzeko, bereziki erosketa-eskariei era normalizatuan erantzutera zuzenduta daudenak.
Inprimatutako funtsaren eskuragarritasuna hertsiki lotua dago Liburutegira bideratutako espazioen eskuragarritasunarekin eta egokitasunarekin. Liburutegiak, batzuetan espazio faltagatik edo dagoen espazioa horretarako aproposa ez izateagatik, funtsak liburutegi orokorraren eta beste bulego eta sailetako liburutegietan banatzen ditu. Beste espazio horiek liburutegiaren sukurtsal bilakatu dira. Arazoa bereziki Antropologia alorrean ikusten da; gaur egun bazkideek bakarrik erabiltzeko eta erabiltzaile orokorrentzako 678 liburu ditu.
Hobekuntza-proposamenak • Aranzadiren Plan Estrategiko globala babestea. • Liburutegiari ikusgarritasuna ematen dioten eta etorkizuneko garapena errazten duten proiektu transbertsaletan parte hartzea. • Lerro Estrategikoen jarraipena egiteko tresnak hobetzea. • Komunikazio Plan bat egitea. • Hobekuntza-planak sistematikoki ezartzea, emaitzen analisiaren eta izandako lorpenen ondorio gisa.
zeRTAz ARI GARA IkeRkUNTzAReN PLANIFIkAzIOARI eTA HORRek LIbURUTeGIARekIN dITUeN HARReMANez ARI GAReNeAN? Horretarako, beharrak detektatzeari eman behar diogu arreta. Hobekuntza-proposamenetan gehien aipatzen dena espazio eta azpiegitura informatiko aproposen gabezia da.
Funts bibliografikoa erosteari dagokionez, Saileko Zuzendaria arduratzen da hura berritu, ezeztatu edo argitalpen berrietara harpidetu erabakitzeaz.
Era berean, Liburutegian gordailatutako ikerketa-lerroen funtsak ez daude mailegutzatik kanpo; kontrara, haien mailegutza sustatzen da mailegutza-denborak luzatuz, erreserbak egiteko aukerak emanez edo eskaneatuz.
Tesiak, gradu amaierako proiektuak eta tesinak Liburutegian katalogatzen dira. Ekimen horren adibide argia da Ornitologia Saila, horren aitzindari eta sustatzaile izan baita.
Hobekuntza-proposamenak • Liburutegiaren eta Sailen koordinazio formalerako mekanismoak ezartzea komunikazioa hobetzeko helburuz. • Aldizka asebetetze maila neurtzen duten galdetegiak egitea. • «Liburuzain tematikoaren» figura sustatzea. • Sailetan dauden liburuen kontrola sail horietako arduradunek izan dezaten sustatzea.
eTA zeR HARReMAN-MekANISMO dITU LIbURUTeGIAk beRe eRAbILTzAILeekIN? Erosketak kontrolatzeko giltzarria da Sail bakoitzeko zuzendariaren figura, eta baita aurrez aurre eta Liburutegiaren webgunearen bidez funtzionatzen duen iradokizun-postontzia ere. Ikertzaileekin harremana sustatzeko beste modu bat haiei formulari elektronikoak helaraztea da, hala erreserbak egin ditzaten, dokumentu baten erosketa eska dezaten, erabiltzaile-fitxa kontsulta dezaten eta nobedadeak ezagut ditzaten. Azpimarratzekoa da liburutegiaren webguneaz oso balorazio positiboa egiten dutela, software berriak bilaketak, erreserbak edota eskaerak egiteko ekarri dituen hobekuntzak direla eta.
PrOZESuAk EtA kOmunIkAZIOA
Produktu bat lortzeko eta hari dagokion zerbitzua emateko beharrezkoak diren balio erantsiko jarduera integratu eta elkarlotu guztien multzoa da prozesua.
Prozesu teknikoa hiru bloke handi hauetan laburbil daiteke: 1. Bildumaren kudeaketa, material bibliografikoa eta aldizkarietako harpidetza eskuratzeko. 2. Katalogazioa egitea Z3950 bidez erregistroak deskargatzea errazten duen datu-basearekin. 3. Materiala prestatzea, erregistratzea eta etiketatzea.
Hala eta guztiz ere, beharrezkoa da dokumentuen zirkulazioaz, bazkide aktiboen funtsen mailegutzaz eta liburutegien arteko mailegutzaz hitz egitea. Erreprografiari ere eman behar zaio garrantzia, gero eta ugariagoa baita formatu digitala eta posta elektroniko bidezko bidalketa. Fotokopiak eskatzen dituzten erabiltzaileak gero eta gutxiago dira; gaur egun, ia batere ez.
Azkenik, informazio espezializatua aipatu behar dugu. Puntu honek balio handia du Liburutegian, eskuragarri dauden baliabideak identifikatzen, topatzen eta erabiltzen adituak eta burujabeak diren erabiltzaileak lortzen baitira.
BEtEtZE PrOZESuAn DAuDEn HELBuruAk EtA EtOrkIZunEkOAk
Iazko txostenean planteatutako helburuei dagokienez, haietako gehienak dagoeneko gauzatuta daudela edo gauzatze bidean daudela esan dezakegu. Giza eta baliabide azpiegiturak nahiko eskasak direla kontuan hartuta, aurtengo urtean zehar lortu diren emaitzak pozgarritzat jotzen ditugu.
«nos comprometemos a apoyar el plan estratégico global, participar en proyectos transversales que aporten visibilidad, mejorar las herramientas de seguimiento de las líneas estratégicas, elaborar un plan de comunicación e implantar de manera sistemática planes de mejora como consecuencia del análisis de resultados y logros obtenidos»
«el objetivo principal de 2021 será continuar con la creación y unificación del fichero de autoridades para poder simplificar las consultas de nuestros usuarios. no obstante, es un trabajo que requiere muchas horas de trabajo y la infraestructura humana no nos permite dedicar todo el tiempo que merece»
betetze-bidean dauden helburuak • ORCID identifikatzailea eguneratzen jarraitzen dugu DOAJ-n (Directory of Open Journals), Google Schoolar-ren eta doi-n (Digital Object Identifier), hartaz hornitzen gaituzten ikertzaile guztientzat. Markatzaile horiek oso garrantzitsuak dira guretzat eta komunitate zientifikoarentzat, eta ahalik eta gehien zaintzen ditugu. • Errepositorioetan eta Katalogo orokorrean erabilitako deskriptoreak bateratzeko prozesuan gabiltza, informazioa Koha-ren bitartez zuzen berreskuratze aldera. Dokumentuak katalogatzeko orduan gai ugari dagoenez, zaila da Liburutegi honen beharrak aseko dituzten tesauro espezializatuetara iristea. • Posta elektroniko bidezko albisteen bitartez, WOSeko (Web of Sciencie) bariazio edo ikastaroei buruzko informazioen bitartez, e.a., Liburutegiak jarraitzen du ikertzaileengandik ahalik eta hurbilenik egoten. Biblioteka – Koha “Albisteak” Liburutegiko atariaz ere baliatzen gara horretarako. • Oraingoz, espazioak eta ekipamendua ingurune sozialera egokitzeko itxaron beharko da, azpiegitura ekonomikorik faltagatik. • Aranzadiko ikertzaileek ekoizten dituzten lan zientifikoen edo dibulgazio-lanen datu-basea Koha-ra migratzeko azken inplementazioa egin da. Horretarako, egileen sarrera sekundarioak eguneratzen jarraitzen dugu, baita lanen laburpenak ere. Eta copyright-en jabe diren egileen baimena dagoenean, PDF bertsioak ere eskaintzen dira. Jarraian, aurtengo datu-basearen benetako adibide bat erakusten dizuegu.
2021ko lehentasunezko helburua 2021. urterako gure helburu nagusia hau da: Autoritateen fitxategia eguneratzen jarraitzea Liburutegiaren giza-azpiegitura txikia denez, ia ezinezkoa da. Hala ere, lan zaila den arren, saiatuko gara.
urrunEkO ZErBItZuAk. LIBurutEGIkO WEB-AtArIA EtA kOHA kAtALOGOA
Liburutegiak datu-base berri bat ezartzeak dokumentu ugariren eskuragarritasun osoa ahalbidetu du; izan ere, Open Access datu-basea denez, zientziakomunitate osoari ematen dio inolako mugarik gabe Aranzadik argitaratutako zientzia-lan guztien PDFetara sartzeko aukera, urruneko moduaren edo webgunearen bidez.
Telefonoz eta helbide elektronikoz egiten diren kontsultak ere ezin ditugu aipatu gabe utzi. Informazio-zerbitzu honek erantzun azkar eta arretatsua ematen du, gai zehatzen inguruko informazio puntuala, baita gure iturri espezializatuen orientazioa eta prestakuntza ere.
Liburutegiaren webgunera sartzeak Liburutegiari berari buruzko informazioa, eta baliabide informatiboetara eta beste kanpo-baliabide batzuetara sartzeko modua ematen du, dokumentu bakoitzean ematen diren esteken bitartez.
Azpimarratzekoa da, halaber, Aranzadi Liburutegiak ikertzaileei eta bazkide aktiboei aukera ematen diela WOSetara (Web of Science) sartzeko.
kATALOGOA Katalogo osoa arazteko prozesuarekin jarraitzen dugu. Aurten, 112.000 erregistro baino gehiago direla kontuan hartuta, eta giza azpiegiturarik eza nabarmena izan arren, berregokitze-prozesuak ez du etenik, eta ahal den gehiena egiten ari da katalogo eguneratu eta erabat funtzional bat eskaintzeko. Horregatik, sarrera berriak zehatz-mehatz berrikusten dira, transferentziak edo erreferentziak hobetu nahian. Horrela, bikoizketak saihestu eta gerta daitezkeen akatsak (esaterako, adierazle edo azpieremu okerren erabilera) baztertu egiten ditugu.
katalogoari egindako kontsultei dagokienez Katalogotik ahalik eta emaitzarik onena lortzen ahalegintzen jarraitzen dugu, ondoko alderdiak landuz, beti aipatzen dugun bezala. Liburutegiko erabiltzaileen kontsultak gehiengoa Aranzadiko jarduneko kideek osatzen dute, ohikoa denez. Dena den, posta elektronikoaren bidezko Kanpoko erabiltzaileen hainbat kontsulta jaso dira eta horien %95 erantzun ahal izan da; bide hau erabiliz jasotako eskarien bataz bestekoa asteko 9koa da (Kanpoko erabiltzaileak eta liburutegiko aretora etortzen direnak). Hala ere, mailegua bazkide aktiboarentzat da (98 mailegu 2020an, zehazki). Kontsulta gehienak bazkide aktiboek egiten dituzte eta %27koa kanpotik ailegatzen dira.
FUNTS bIbLIOGRAFIkOAk Funts bibliografiko-dokumentalak aspaldiko funtsek, ondareak eta dohaintzek eta egiten diren erosketa guztiek osatzen dute, edozein delarik ere haien jatorria, haiek eskuratzeko erabili den aurrekontu-kontzeptua, duten euskarri materiala eta Aranzadin haiek gordailatuta dauden tokia. Gainera, hauek daude Liburutegiko funtzioen artean: • Funts bibliografiko eta dokumentala. • Funts propioen ezagutza, haietara sarbidea eta haien erabilera bermatzea. • Ikerkuntza-komunitateari eta erabiltzaile orokorrei informazio bibliografiko eta dokumentalera sartzen laguntzea. • Funts bibliografiko eta dokumentalak Aranzadiren ikerketa-lerroen arabera eskuratzea. «La consulta en la Web de la biblioteca proporciona información Open Access a toda la comunidad científica sobre la propia biblioteca, la indización de la propia producción científica, el acceso a los recursos informativos, así como otros recursos externos a través de los links que se facilitan en cada documento»
«entre las funciones de la biblioteca se establece conservar el fondo bibliográfico y documental, garantizar el conocimiento, acceso y uso general de la información y adquirir los fondos bibliográficos y documentales de acuerdo con las líneas de estudios e investigación de Aranzadi»
«contamos con un fondo total de más de 112.000 documentos. De ellos, 2338 son títulos de publicaciones periódicas y 633 están actualizados gracias al intercambio de publicaciones»
Hautaketa egitean, azken erantzukizuna ikertzaileena da, haiek erabakitzen baitute ikerketaren euskarri gisa zer funts diren aproposak. Hala eta guztiz ere, aisialdira eta kultura orokorrera zuzendutako funtsak ere eskuratzen dira, bazkide osoen zaletasunei ere erantzuteko. Liburuzainak hautatzen ditu Liburutegira truke eta dohaintzen bidez iristen diren funts bibliografikoak, eta askotan bazkide aktiboen laguntza izaten du, gehienetan argitalpen espezializatuak izaten dira eta. Hautaketa-irizpideak zorrotzagoak dira azken urteetan; izan ere, liburutegi askok ez dute gordailuan nahikoa tokirik kontzeptu horretan jasotzen duten guztia gordailatzeko.
EmAItZA kuAntItAtIBOAk
Dokumentu gehienak argitalpen trukeak edo Aranzadirekin erlazioa duten beste Erakundeek dohaintzan emandakoak dira. Dohaintzak onartzen ditugu, aleak edo bilduma osoak izan daitezke, baina aurretik aukeratu eta tratatu egiten dira: kontserbazio egoera zein den ikusten dugu, gure funtsean jadanik dauden begiratzen dugu eta edukiak zer gairi dagozkien berrikusten dugu, esaterako, Angel Calvo-rena. Funtsa handitzerako garaian, kalitatezkoak eta interesgarriak izatea garrantzi handia ematen diegu. Oinarrizko bibliografia, ikerketari buruzko bildumak, erreferentziazko lanak eta hauek bertan erabiltzen diren hizkuntzetan idatzita egotea helburu finkoak dira. 2020. urtean guztira 564 liburu katalogatu dira. Beraz, bildumak guztira 112.373 ale ditu. XX. eta XXI. mendeei dagokien funtsa liburutegiko aldizkari guztien %70 baino gehiago da. Hainbat lan biltzen ditu, bai zientzia-dibulgazio aldizkariak, bai orokorrak.
Giza, natur, lur- eta espazio-zientzietan espezializatutakoak ere bere tokia dute liburutegian. Hala, liburutegiak kulturaren erakusketa zabala eskaintzen du eta artikuluak errazago bilatzeko aldizkari nagusien hustuketa analitikoa egiten da.
Argitalpen trukea mantentzen da, eta horixe da gure helburu nagusia. Mundu osoko Erakundeen eta gure liburutegiaren artean lortutako akordioen ondorio dira eta beren argitalpenen truke, gureak bidaltzen dizkiegu. Gipuzkoako Foru Aldundiak Munibe Antropologia-Arkeologia eta Munibe Natur Zientziak argitaratzeko ematen duen diruari esker, liburutegiak truke asko lortzen ditu eta bere dokumentu funtsa aberastu egiten da.
Guztira 2.338 titulu dira (aldizkariak). Aurten 604 ale jaso ditugu. Ondorioz, bildumak gaur egun 633 titulu ditu, eguneratuta daude eta erregulartasunez jasotzen dira.
ALe-kOpuruAren biLAkAerA urtez urte ALDizkArien JAtOrriA
kALItAtE ZIEntIFIkOArEn ADIErAZLEAk - DOAj, CrOSSrEFF, GOOGLE SCHOOLAr
Gure aldizkari zientifikoen kalitatea zinez altua da. Alde horretatik, Liburutegia bera arduratzen da aldizkarien ikusgaitasuna ahalik eta handiena izateaz. Munibe online first artikuluak bertsio inprimatua baino lehen erakusten jarraitzen dugu; horrela, doi bakoitza izapidetzen dugunetik, ekoizpen zientifikoa inpaktukoa eta irekia izatea lortzen dugu. Muniberen serie bakoitzaren edizioa egiten den arte, informazio hau online dago eskura, ondoko URL helbideetan: http://www.aranzadi.eus/munibe-antropologia-onlinefirst?lang=eu eta http://www.aranzadi.eus/munibe-nature-online-first?lang=eu.
Horrez gain, erregistro guztiak sartzen dira KOHAren barruan, eta metadatuen bitartez DOAJ-n (Directory of Open Access Journals) ere bai. Jakina, lan hau dagokion aldizkarian (Natur Zientziak edo Antropologia-Arkeologia) baino ez da egiten.
Gainera, aurreko urteetan bezala, Google Scholar-ren baditugu kontu bana; horrenbestez, Open Access era guztietan ahalik eta gehien zabaltzeko prozesuari amaiera eman diogu. Estatistikak egin eta inpaktu faktorea ezagutzeko behar ditugun datuak Google Scholar-en bitartez lortzen ditugu.
Dena den, Munibe Antropologia-Arkeologia aldizkariaren egoerari buruzko daturik zehatzena eta errealena Scopus-ek ematen digu. 2020ko emaitzak hemen kontsultatu ditzake.
Aranzadiko Liburutegia, ez da modernoa, baina bai modernizatua dago, itxura xumea du, baina lehiakorra da. Liburutegiaren funtzionaltasun optimoa bilatzea da helburu nagusia, gure prozesuen ezagupen osoagoa eskuratuz, beharrak argiki ikusiz, erabiltzaileen nahiak eraginkorki asez, emankortasuna neurtuz, lehiakortasun bultzatuz eta, azkenik, kudeaketa hobeagoa egiteko praktika berriak inplementatuz. Errekurtso hauen aplikazioa oraindik profesionala eta gizatiarra dela eta egungo eta etorkizuneko erronka nagusiena hauen erabilera normalizatzea eta egonkortzea esatea besterik ez dago. «Apostamos por la calidad científica de Munibe. por ello, continuamos indizándola en DOAJ, Google scholar, así como en la propia base de datos de la biblioteca. no hay que olvidar que scopus realiza un seguimiento directo de Munibe Antropologia-Arkeologia»
«El amor a los libros, lo vuelvo a decir, dura toda la vida, nunca desfallece ni falla, sino que como la Belleza misma, siempre es un placer».
(George Holbrook Jackson)