UDAL HAUTESKUNDEAK PROGRAMEA 2015
! o e m r e B a r Zeu za
Norberaren herriaren eta herritarren alde behar egitea benetan gauza ederra da. Nik neuk Bermeorengan sinisten dot, baina batez be, bermiotarrongan sinisten dot. Horregatik natortzue ilusinoz, itxaropenez eta lanerako gogoz beteta.
Guk geuk, bermiotarrok, landu behar doguz geure herriaren egunerokotasuna eta etorkizuna; arduraz, gogoz eta ilusinoz. Gure herriaren pluralidadea kontutan hartuta egin behar dogu lan; desbardinen arteko errespetua bermatuz eta oinarrizko baloreak argi eta garbi eukita: zintzotasuna eta apaltasuna. Herri garbia, baikorra eta bizitzeko, lan egiteko zein aisialdiaz disfrutatzeko aukerak eskaitzen dauzana da guk gura doguna. Bermeo eta bermeotarron beharrizanak identifikatuta, beharrizan honeei erantzun egoki bat emoteko gai izango dan talde gogotsu eta sendoa alkartu gara. Ibilbide profesional eta personal zabaldun edade eta perfil desbardinetako hamabi andra eta zortzi gizon bermeotarrez osoturiko lan-talde dinamikoa gara. Bermeorentzako proiektu bategaz gatortzuez: proiektu sendoa, ausarta, errealistea eta bermeotar guztiak kontutan hartuta eginikoa. Alderdikeriak eta menpekotasunak alde batera ixteko ordua da. Inplikazinoa, konpromisoa eta gogoa dira gure proiektuaren osagaiak. Herri honek aldaketa sendo eta serioa bat behar dau bermiotarron bizi kalidade ona bermatuteko eta herriaren garapen sozioekonomikoa lantzeko. Ez eizu zalantzarik euki: EAJ-PNVren proiektua zeuk egiten dozu:
Zeu zara Bermeo! Aritz Abaroa Cantuariense Bermeoko Alkatetzarako Hautagaia
aurkibidea - programea:
-kirola________________________________ 9.orr -kultura eta euskera_____________________ 10-11.orr -gazteria______________________________ 12.orr -teknologia barriak eta parte hartzea________ 13-14.orr -udal ekonomia________________________ 15-16.orr -enplegua eta garapen sozioekonomikoa____ 17-18-19.orr -merkataritza eta ostalaritza______________ 20-21.orr -turismoa_____________________________ 22-23.orr -azpiegiturak eta garraioa________________ 24-25.orr -zerbitzuak____________________________26-27.orr -auzoak______________________________ 28-29.orr -gizarte politikak________________________30-31.orr
- talde eragileakaz egindako batzarrak
-giza taldeak__________________________ -ostalariak___________________________ -merkatariak__________________________ -kultur taldeak_________________________ -kirol elkarteak________________________ -herri babesa_________________________ -auzo alkateak________________________ -turismo eragileak_____________________
34-38.orr 39-41.orr 42-44.orr 45-48.orr 49-52.orr 53-55.orr 56-58.orr 59-61.orr
Programea
kirola
Udalak, kirolaren alorrean oinarrizko helburu gisa, herritarren osasuna mantentzean eta bizi-kalitatearen hobakuntzan ekin beharko dau herriko kolektibo danak kontutan hartzen dauzan kirol-politikak landuz. Horretarako, bermeotarron kirol-gune erreferentzialak era egoki eta erakargarriagoan mantendu behar doguz. Gaur egun Bermeon daukaguzan kirol azpiegiturak, gure eskaintza zabala mantentzeko eta, hein handi baten, zabaltzeko, aukera nahiko emoten deuskue; baina urteak aurrera joan ahala, azpiegitura honeek eguneraketak eta mantenu lanak eskatzen dabez. Krisiak gogor jo gaituen une honetan, azpiegitura handi eta barriak eraikitzea ezin daiteke gobernu talde baten helburu nagusi bihurtu, bai ordea, gaur egun daukaguzanak optimizatu eta, modu egokian erabiltzearen aldeko apustua egitea. Bizimodu osasuntsu eta kirolaren kultura zabaltze aldera jorratu behar doguz datozen urteatako politikak eta plangintzak. Hau posible izan daiten, ezinbestekoa da gure herrian daukaguzan kirol-taldeak aintzakotzat hartzea. Udal kirol patronatuaren eta kirol-taldeen arteko koordinazinoa bermatu egin behar da eta, horretarako, azken honeeri erabakiguneatan parte-hartzea eskaini behar jake taldeen beharrizanak, bakotxaren egoera desbardinen eta ekintza-agenden barri eskaini ahal izateko eta, zelan ez, alkarlana ziurtatzeko. Askotarikoak dira, urte luzez, herriko kirol-taldeak antolatu eta eskaini deuskuezan ekintza eta programak; beraz, hauek guztiak Udalak eskainitakoakaz buztartuz, kirol-plan bat lantzea nahitaezkoa bihurtu da. Hau guztia holan izanda, honako puntu honeek izango doguz jarribide nagusiak: • Kirol-kulturea adin guztietara zabaltzeko, gure herriko kirol-alkarteak eta eurok eskaintzen daben oferta baliatuz, kirol-plan bat egin. • Kirol azpiegiturak egoera onean mantendu eta hobetu (segurtasunerako kiroldegiko larrialdietako eskilarea, kiroldegiko teilatua, igerilekua...) •
Kirol patronatuaren aurrean alkarteak ordezkatuko leukezan figura bat sortu alkarlanerako.
•
Kiroldegiko antolamendua berraztertu kirol-eskaintza ikusgarriago bihurtuteko eta kirolaren kulturea sustatuteko.
9
kultura, euskera
Geure kulturea eta hizkuntzea doguz EAJ-PNVren oinarri nagusienatarikoak. Ezin ahaztu daikegu, inondik eta inora, nortzuk garen eta nondik gatozen, eta horretarako, gure sustraiak indartu eta arrotasun osoz ezagutzera emon behar doguz. Iragana eta tradizioa, ordea, ez dira bateraezinak gaur egungo sorkuntza eta adierazpen artistikoakaz; beraz, sendotu eta sustatu egin behar dogu bide hori be.
Taldeen parte-hartze aktiboa eta koordinatua gure politiken oinarria izango da. Herriko kultur taldeakaz adosturiko plan batek, kultura ikuspuntu barri bat eraikiko dau eta, proiektu kulturalen bitartez Bermeo ezagutaraztea, herritarrok subjektu kultural aktiboak bihurtzea etab. lortu daiteke.
Kulturaren kasuan be, azpiegitura barriak eta handiak eraikitzea ezin dateke inoren helburua izan momentu honetan. Gaur egun daukaguzan kultur-azpiegitura anitzak modu egokian erabiltzea izango da landu beharreko bidea eta, posible dan neurrian, talde eta herritarren beharrizanetara egokitu beharko doguz; bai ekipamendu aldetik, baina, baita be, egutegi eta ordutegiari jagokozan arloatan. Gure ondarea eta, era berean, gure komunikazino bide arruntena dan euskerea zaindu eta indartu behar dogu, beti ere, inor baztertu barik eta horretarako eskuartean daukaguzan baliabideak mahaiganean jarrita. Inguru hurbilean doguzan euskera aldaera guztiak administrazio eta herritarren arteko hartu-emonetan daukien lekua bermatu egingo dogu. Hau guztia lantzeko, honako ildoak planteatzen doguz: •
Alkartearen eta administrazinoaren arteko koordinaziorako, ekintzak aurrera eroateko eta euren beharrizanak eta ardurak bideratzeko erreferentea izango dan pertsona bat izendatu.
• Bermeoko ostalariakaz eta merkatariakaz batera, interes amankomuna euki leikiezan ekintzak bideratu herriko gune desbardinetan.
•
•
Dinamizazino kulturalerako plana taldeakaz batera eratu. Artea eta kulturaren arlo desbardinetan, sormenezko ekimenen sorrera eta gorapena eragin eta sustatu, azken baten, berauen emoitza udalerrira bihurtzeko.
10
• Kultur etxeko ordutegi eta egutegia zabaltzearen bideragarritasuna aztertu. •
Bermeoko euskera bizkaiera eta batuaz gain, gure eguneroko hartu-emonatan erabili herritarrakaz komunikazinoa errazte aldera.
•
Erabilera eta normalkuntza planatatik abiatuz, euskara adin eremu eta arlo desbardinetara zabaltzeko egitasmoak aurrera eroan.
11
gazteria Euzko Alderdi Jeltzaleak gazteen aldeko apostua egiten dauala argi geratu da. Herriko gazteak dira Bermeoren etorkizuna, beraz, gazteriak, kolektiboa dan heinean, geure aldetik atentzino berezia merezi dau. Gazteen orainaz eta etorkizunaz arduratu behar gara eta, arlo guztietan euren proposamenak eta ekimen bateratuak planteatu behar dira; beti be, euron beharrizan eta nahien araberakoak. Horretarako gazteei ahotsa emon behar jake udaleko foro desbardinetan. Gure gazteak herrian bizi, lan egin eta difrutatu gura dabe eta, lelo horretatik abiatuta, arlo profesionaletan formatzea, enplegurako aukerak erraztea, aisialdirako eskaintzak egitea, herrian bertan bizitzeko baliabideak mahai ganean jartzea eta osasunaren kulturan heziketa indartzea izango doguz jarraibide nagusiak. Ezin ahaztu daiteke alor guzti honeetan herriko ikastetxeak benetan paper garrantzitsua jokatzen dabela. Holan ba, Udalari jagoko herriko zentro desbardinakaz komunikazino eta lankidetza bideak indartzen jarraitzea. Arlo honetan honako puntuak izango doguz jarraibide nagusiak: • Gazteentzako errentako etxebizitza sozialak sortzearen bideragarritasuna aztertu.
•
Ludoteka eta gazteleku zerbitzua indartu.
•
Aisialdia aztertu eta bizimodu guztiak kontutan izango dauzan kale-hezitzailearen figura indartu.
• Gazteen formazioagaz loturiko ekintzak bultzatu udal gaztedi markoaren barruan. •
Udala eta herriko ikastetxeen arteko alkarkidetza akorduak landu gazteriari lotutako gai guztietan.
12
teknologia barriak, parte hartzea Teknologia barriak etorkizuneko tresna izan badira be, gaur egun etorkizuna izateari itxi deutsie eta geure artean guztiz zabalduta dagozan bitarteko bihurtu dira. Hau holan izanik, administrazinoari gitxika-gitxika errealidade honetara egokitzea besterik ez jako gelditzen. Nahiz eta alor honetan aspaldi lanean hasi, oraindino bide zabala dago egiteko, eta sareko tresna zein programa desbardinen aldeko apustua egitea behar-beharrezkoa da kalidadezko zerbitzuak bermatuteko. Datuak ikustea nahikoa da adminstrazinoan on-line tramitetako baliabideak oraindino gailurrera iritsi ez dirala ikusteko, baina herritarrei udal zerbitzuen erabilera erraz, sinple eta erosoagoa eskaintzea izan behar da gaur egungo edozein gobernuen helburua. Erabiltzaile eta herritarrei begirako tresnak zein proiektuak garatzea garrantzitsua bada be, administrazinoan bertan, barruko funtzionamendua modu antolatuan lantzea eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzea bermatuko daben proiektu eta lan-herramintak gauzatzea be ezinbestekoa da. Herritarren parte-hartzea sustatuteko baliabide emonkorrak garatutea be oso garrantzitsua da. Bermeotarron zerbitzura egongo dan udal gobernuari, ezinbestekoa jako arlo desbardinetan herriko bizilagunak daukien ardura, proposamen eta iritziak ezagutzea eta, era berean, herritarrei informazino erreal eta eguneratua eskaintzea. Hau posible izateko, gaur egun dagoeneko sortuta dagozan eta, zoritxarrez, hiltzen itxi jakien foro eta lan-taldeak berrabiarazi egin behar dira. Ganera, erlazino-formula honegaz, esparru desbardinak lantzeko aukerea be aztertu egin behar da parte-hartzea ahalik eta alor gehienetara zabaldu ahal izateko. Hau guztia lantzeko, honako puntuak jorratuko doguz hurrengo urteatan: •
Web orrri dinamiko, erreferentziala, erabilerraza eta gaurkotua landu.
•
“Paperik bako administrazinoa” proiektuagaz jarraitu helburuak betetzeko urratsak emonaz.
•
Txosten teknikoetako informazinoa modu erraz batean eskaintzeko “herritarren oinetan” programa bultzatu.
13
•
Administrazinoan on-line tramitatzearen aldeko apostua egiten jarraitu, posible dan neurrian prozesuak sinpletuz eta erabilera erraztuz. •
Esparru desbardinetan dagoeneko sortuta dagozan foro eta lan-talde sektorialak indartu eta beste arlo batzuetara zabaldu (jai batzordea, euskara aholku batzordea, kalitatezko mahia, gazte mahia...)
14
udal ekonomia
Udal aurrekontuak azken urteatan beheranzko tendentzia izan dau, nahiz eta azken ekitaldi bietan barriro goranzko joerea nabari. 2010. urtean, adibidez, 19.327.414€ko aurrekontua izan genduan; 2011an 19.018.762€-koa, 2012an 18.951.07€-koa eta 2014an 19.746.240€-koa. 2015. urte honetan, ordea, Bermeoko Udaleko aurrekontu bateratua 20,7 milioi €-koa da.
2015. urteko aurrekontuaren atal desbardinak aztertu ezkero, honako datuak aurkitu daikeguz besteak beste: Udal aurrekontuaren ia %60a, 13.192.000€, pertsonal gastuetara bideratzen dauz udalak; hau da, aurrekontuko 1. kapitulura. Bestalde, aurrekontuaren %27a bideratuten da zerbitzu eta ondasun arrunten kudeaketara. Kontutan izan behar dogu zerbitzu asko udaleko langileak eurak emoten deuskuezala, hau da, barneratuta doguzala, beraz, kanpoko enpresenganako dependentzia txikiagoa daukagu beste udal batzukaz alderatu ezkero. Aipatutako egoera hau ikuspegi positibo batetik interpretatu behar dogu, baina era berean, udal baliabideen funtzionamendu egoki eta efektiboa bermatu behar izatera garamatza; hau da, geureak ditugun zerbitzuak eta, azken baten, herritarrei eskaintzen deutsaguzan zerbitzuak, kalidadezkoak dirala ziurtatu behar dogu. Hau posible izan daiten, lantoki eta lan giro egoki eta erosoak eskaini behar doguz eta, zelan ez, ezinbestekoa da udaleko langile profesionalen formakuntzaren aldeko apustu argia egitea. Punta-puntako langileak, kalidadezko zerbitzuak bermatuko deuskuezanak izatea bideratu behar da. Inbertsino errealen atalera salto eginez, aipatu 2015ean 372.000€ bideratu dirala arlo honetarako; hots, aurrekontuaren %1,7a. Zoritxarrez, kopuru honek ez dau maniobrarako margen handirik emoten eta, lehentasunak markatzeak berebiziko garrantzia dauka. Une honetan udalak (Gizarte Ongizateko Udal Patronatua, Udalaren Kirol Patronatua eta Beruala barne) daukan zor bizia ia 11 milioi €-koa da; hau da, gitxi gorabehera biztanleko 600€-ko zorra. Egoera honek, besteak beste, ondasun publikoen kudeaketan zorroztasuna eta gardentasuna eskatzen dauz eta, gobernu taldeari jagoko praktika egokien aldeko apustu sendoa egitea. Aurtengo datuetara begiratuz, zorraren ordainketarako (interesak + amortizazinoa), udalak aurten 233.635€ bideratu dauz bere aurrekontu honetan, kopuruaren %1,1a.
15
Hau guztia aintzat hartuta, honako lan ildo honeek jorratuko doguz EAJ-PNVtik: •
Herritarron ondasunak zorroztasunez eta gardentasunez kudeatuteko konpromisoa hartu urteko ekintza bakotxari jagokozan auditoriak eginez eta egoeraren barri herritarrei zuzenean eskainiz.
•
Transparecy International erakundeak gardentasunaren ranking-ean proposatzen dauzan puntuak landu.
Lanpostuen balorazinoaren 2. fasea burutu.
•
•
Langileen formazio etenbakoa bermatuteko beharrezkoak diran plangintza eta aurreikuspenak egin.
•
Kalidade programen aldeko apostua egin administrazino prozesuak neurri horreetara egokituz, herritarrei eskaintzen jaken zerbitzuen kalitatea bermatuteko asmoz.
• Administrazinoko sail desbardinetan, saileko zinegotzi delegatuaz gain, erreferente izango diran figura profesionalak sortu.
16
enplegua, garapen sozioekonomikoa Gure eskualdeko langabezia tasa eta Bermeoko langabezi maila kezkagarriak dira oso. Errealidade hau are txarragoa bihurtzen da gazteen alorrean bizi dogun egoereari begiratu ezkero eta, arazoa gehiago larritzen da gazteak, lanpostuen faltaz, gure herrietatik eta eskualdetik kanpora joateko amesa eta gogoa daukiela somatzen hasi garanetik. Udalerri bakotxari eta udal bakotxari jagoko enplegu eta garapen sozioekonomikoaren aldeko apustu sendoa egitea eta politika egokiak martxan jartzea, baina ezinbestekoa da, baita be, eskualde mailako sinergiak sortu eta ekintza bateratuak lantzea. Geure herrian bertan daukaguzan sektoreen aldeko indarra agertu behar dogu administrazino desbardinen eskutik eta, bertokoak doguzan enpresak berton mantentzeko ikaragarrizko ahalegina eta apostu sendoa egin behar da. Hori holan bada be, ezin gaitezke bide barriak urratu barik gelditu. Bermeoko herritarren eskutik edota eskualdeko edo inguruetako herritarrenengandik sortu leitekezan inizitiba barriak instituzinoen babesa sentidu behar dabe. Tokiko garapenaren aldeko apostua egiteko, ezinbestekoa da ekintzaleei erraztasunak eskaintzea; bai herrietan eta baita eskualdean bertan be. Geure herri eta inguruetako talentuak be ezagutzera emon behar doguz eta, horretarako, aukerak eskaini behar dira instituzinoetatik. Hori holan, profesionalizazioaren eta formazinoaren aldeko apustu sendoa egiten jarraitu behar da eskuartean doguzan tresna eta baliabideak topera esplotatuz: Behargintza, enpresetan praktiketarako bekak, FP-a, ekintzailetza tailerrak... Eskualde honetan, Busturialdean, gaur egun daukaguzan enpresak bultzaturiko iniziatiba enpresarial barriez aparte, kanpotik etorri leitekezan proiektu enpresarialak be behar beharrezko doguz gure ekonomian eta inguruetako enpresa txikiengan trakzino-efektua egin daien. Baina hau posible izateko, lur industrial egokien beharrizana daukagu gaur egun Busturialdean.
17
Proiektu sendo, oinarridunak eta etorkizunera begirakoak behar dauz herri honek. Bide horretatik, EAJ-PNV, gainontzeko instituzinoakaz batera, Bermeoren irudia atunaren arrantzaren inguruko erreferentzia ekonomiko eta sozial modura balorean jartzeko proiektuak lantzen ibili da azken urtean zehar. Bermeo mundu mailan kokatuko dauan proiektu ekonomiko integrala aurrera eroango dogu, eta arrantza sektoreagaz zuzeneko harremana badauka be, herriko beste sektore eta arlo guztiakaz be loturea dauka (turismoa, merkatariak, ostalariak, kultura...). Gure herriarentzako aukera parebakoa da eskuartean daukaguna eta, argi dago, ezin geinkela tren hau galdu. Hori holan, honako puntuak izango doguz bidelagun datozen urteotan: •
Eusko Jaurlaritza, Azti eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, Bermeo erreferentzia ekonomiko eta sozial modura balorean jarriko dauan proiektu ekonomikoan aktiboki parte hartu.
•
Herriko iniziatiba enpresarial guztien lankidetza eta promozinoaren aldeko apustua egin.
•
Gazteen desenpleguari aurre egiteko, enpresa txikiak sortzeko lokalak egokitzeko aukera aztertu (enpresa-haztegiak adibidez).
•
Behargintza eta gazteria sailetik, bai eskualde mailako zein herri mailako enplegu, formazino eta ekintzailetza programak bultzatu.
• Lurzoru industrial egoki eta eskuragarriak bermatuteko, Muxikako eskualdeko poligono industrialaren garapena barriro aktibatzea bultzatu. • Eusko Jaurlaritzeagaz batera, arrantza sektoreak behar-beharrezko dauzan hobekuntzen alde egin (kajak gordeteko gunea egokitu eta izotz fabrika Erroxape moilara igaroteko proiektuak bultzatuz adibidez). •
Portu komertzialeko jarduera indartu eta ondorioz lanpostu barriak sortzeko aukerak lantzeko asmoz, jagoken instituzinoakaz lankidetzan, honako ekimenak babestu:
◦
Portuko erabiltzaile eta administrazinoaren arteko komunikazinoaren (komunikazino telematikoa) araudi komunitarioa egokitzeko lankidetzan jardun.
◦
Ontzi merkanteen trafikoa handitzea erraztuko dauan “zona 2” izeneko itxaron gunea sortzea bultzatu.
18
â—Ś
Deskargatutako materiala transportatu arte pilatuta eukitzeko aterpe-gune bat egokitu portuan.
Portuko merkantzien trenezko garraioa sustatu.
â—Ś
19
merkataritza, ostalaritza
Merkataritza bizia daukan herria, herri bizia da. Hau holan bada be, merkatarientzako urte txarrak izan dira azkenaldikoak, izan be, krisiaren eraginez kontsumo maila jaitsi egin da eta ondorioz, negozio askok ateak itxi behar izan dabez. Horretaz gain, herrian bizi dogun aparkaleku eskasiak eta udalaren aldetik jasotako murrizketak be (gabonetako argiteria kentzea adibidez), ez dabe bat be laguntzen.
Azoka azpiko parking-a azpiegitura garrantzitsua da aparkalekuen arazoari unterbidea emon eta kontsumo lokala sustatzeko, baina, zoritxarrez, gaur egun daukan erabiltzaile kopurua ez da handiegia. Azpiegitura hau, oraindino be, ezezaguna da herritar askorentzat eta, zer esanik bez kanpotik datozenentzat. Merkatarien euren eritxiz, alde zaharrak bizi dauan egoereak azterketa berezi bat behar dau, izan be, komertzioak herriko guneren baten behera egin baldin badau, alde zaharrean izan da. Inguru honetako argitasun eskasiak eta kale eta gune publikoen garbitasun eta mantenu eskasak egoerea larritu egiten dabe. Bestalde, merkatariak udalagaz daukien harremana sendotzea eta zuzeneko lokuzinorako figura bat indartzea be behar-beharrezkotzat jotzen dabe sektore pibadu eta publikoaren arteko koordinazinorako. Ostalaritzak bizi dauan egoerea be oso antzekoa da. Krisiak zuzen-zuzenean ikutu dau ostalarien alorra. Ostalaritzari dagokionez, ikuspegi orokorrean, lau-gune nagusi identifikatu daitekez udalerrian: alde zaharra, erribera, lamera eta portua. Ostalariak eurak eskatu modura, gune guzti horreetan ekimen desbardinak antolatu eta herriko eskaintza kulturala espazio guztietara zabaltzeko asmoz, bakotxean puntu-erreferentzialak identifikatu eta baliabide teknikoz hornidu behar dira. Hori holan, honako puntu honeek landuko doguz EAJ-PNVtik hurrengo legegintzaldiari begira: •
Herriko komertzioatan erosketak egitearren doakoa izango dan denbora mugatuko errotazinoko aparkaleku sistema abiaraztea aztertu udalerriko gune desbardinetan.
20
• Azokako aparkalekuaren erabilera sustatu bertako eta inguruetako komertzioetan erosketak egitearren deskontuak eskainiz, komer tzioatan azpiegitura honen informazinoa zabalduz eta seinalizazi- noa indartuz. • Lokal komertzialak egokitu eta negozio barriak martxan jartzeko erraztasunak emon:
◦
Herriko lokal hutsen zentsua egin jaubeakaz.
◦ Bentaja fiskalak eskaini zerga eta udal tasetan bonifikazinoak aplikatuz. •
Kontsumo lokala sustatuteko orain arteko kanpainak mantendu eta kanpaina barriak landu merkatarien alkarteakaz batera:
◦
Bono-denda lokala martxan jartzea aztertu.
◦
Herriko gune desbardinetan antolatutako azokatxoak bultzatu.
◦
Lehen sektorea indartu eta produktu lokalen kontsumoa sustatuteko azoka berezien maiztasuna handitu.
Unean uneko girotzeak bultzatu alkarteakaz lankidetzan.
◦
• Herriko gune nagusietan ekintza desbardinak burututeko puntu-erreferentzialak zehaztu eta baliabide teknikoz hornidu. • Ostalaritza arloko araudi, baldintza tekniko eta arloz-arloko proto koloak ezagutarazteko eta betearazteko kontzientziazino kanpainak burutu.
21
Turismoaren aldeko apustu serioa egiteko ordua heldu jako Bermeori eta Busturialdea eskualdeari. Busturialdea, eta eskualde horren barruan Bermeo, ez da edozelako destino turistikoa, izan be, zatirik handiena Urdaibaiko Biosferaren erreserban sartuta dago. Errealitate honek eskualdeko bizilagunon bizimodua baldintzatu egin dau, baina jarduera ekonomikoa bera be bai. Biosferaren erreserba izateak turismo alorrean erakargarritasuna suposatzen badau be, egia da, jarduera turistiko horren garapena eta jarduna baldintzatu egiten dauzala.
turismoa
Ingurugiroaren ikuspegitik errespetuzkoa eta jasangarria izango dan turismoa garatzera behartuta gagoz eta horrek, destino turistiko masibo izatetik aldendu egiten gaitu; gure inguruak jasangarri dauan turismoa eskaintzea izan behar dogu helburu. Destino hau urteko hilabete guztietan erakargarria izatea lortu behar dogu batetik eta, era berean, baliabide turistiko erakargarrienen masifikazinoa ekidi egin behar dogu bidaiariak herri guztitik eta, ahal dan neurrian, eskualde guztitik eroango dauzan ibilbideak diseinatuz. Turismoa jarduera ekonomiko sortzaile modura ulertu behar dogu, baina horretarako, bai erakunde publikoak eta baita be sektore pribadua sentsibilizatu eta profesionalizatu egin behar dira gitxika-gitxika. Hau posible izan daiten, ezinbestekoa da kalidade programen aldeko apostuagaz jarraitzea, teknologia barrietan formazinoa eskaintzea, merkatuaren barri emotea etab. Behar-beharrezkoa da erakunde, patronatu eta agente pribaduen arteko koordinazinoa eta lankidetza, izan be, bakarka ezinezko dogu gure baliabide turistikoak antolatu eta modu egokian esplotatzeko planak aurrera eroatea, produktu turistikoak diseinatzea, eskaintza bateratua lantzea etab. Hau guztia lantzeko, ekintza desbardinak proposatzen doguz: •
Herriko turismoko mahai sektoriala indartu sektoreko eragile guztiak modu koordinatuan jarduteko.
• Sektorea sentsibilizatu eta profesionalizatzeko ekimenak babestu eta sustatu (kalidadezko programak, teknologia berrietan formakuntza ikastaroak, negozioen hobakuntza eta profesionalizaziorako gomendio ikastaroak, beste esperientzia batzuen ezagutzea...)
22
•
Teknologia barrien aldeko apustu sendoa: Turismo alorreko web orria eguneratu eta baliabide, sektore pribadu eta ekintzen informazinoa egunean mantendu.
•
Gaztelugatxe eta Matxitxako baliabide turistiko moduan nabarmendu horretarako BFA-gaz diseinaturiko plana garatuz.
•
Gure herriaren izaerea balioan jarriko dauan produktu turistikoa landu itsas-ondarearean arlotik.
•
Herri eta inguruetatik ibilbide tematiko desbardinak antolatu geure baliabideak abiapuntutzat hartuta: ibilbide eskultorikoa, ibilbide naturala, ibilbide historikoa, ibilbide gastronomikoa...
Busturialde-Urdaibai turismo jasangarridun destino modura kokatu.
•
• Eskualdeko eragile, alkarte eta udalen aldetik, turismo alorreko gaietan koordinazino lana aurrera eroateko Urremendiren papera indartu. •
Eragileen artean arlo desbardinekaz loturiko produktu turistiko barritzaileak sortu, beti be, beste destinoetatik bereizten gaituen “basquestyle” barruan txertatuta: gastronomiagaz loturikoa, gure kultura eta nortasunagaz, naturagaz...
• Bilbo turista asko jasotzen dauzan hiriburua dala kontutan hartuta, lan-estrategia bateratu bat landu hango turismoa geure eskualdeko herrietara erakartzeko. •
Eskualdeko alojamendu eta baliabide turistikoak inguruetako agenda kultural eta ekimenen informazino eguneratua izan behar dabe bisitari guztiak informatu ahal izateko.
• Herriko eta eskualdeko lehen mailako produktuen zabalkundea eta salmenta ikuspuntu turistikotik bultzatzeko erreferentzia guneak landu.
23
azpiegiturak, garraioa
Azpiegitura egokiak eta eguneratuak izatea behar-beharrezkoa da herritarron eguneroko bizimodua kalidadezkoa izan daiten. Krisiak hain gogor jo gaituen aldi honetan, ordea, jakin badakigu ezinezkoa izango dala ikaragarrizko dirutzak suposatuko deuskuezan inbertsinoak egitea, baina dagoeneko martxan dagonazak ondo amaitu eta aurreikusitakoak betetzea izan behar dogu helburu. Hori holan, azpiegitura barriak eta modernoak sortzeaz aparte, oso garrantzitsua da gaur egun daukaguzanak optimizatu, mantendu eta modu egokian erabiltzen dirala bermatzea be. Azken urteotan, errepide-azpiegiturari jagokonez, aurrerapausu handi bat emon dau Bermeok saihesbidearen eraikuntzeagaz; baina herritar guztiok jakin dakigun modura, proiektua borobilduko dauan herria eta infraestruktura honen arteko loturea eraikitzea gelditzen jaku pendiente. Herritarron ardurarik nagusienetariko trafikoa da. Bermeok urgentziaz behar dau saihesbidea eta herria Tellaetxe tar Josutik lotuko dauan kalea, izan be, lotura honegaz, herri barruko trafikoaren zati handi bat, gaur egun hain saturatuta dagoan Zubiaur tar Kepa kaletik kendu egingo litzateke eta, aipatu trafiko hori, modu ordenatuago batean antolatzeko aukerak izango gendukez. Gure herria eta eskualdea orokorrean, kapazitate eta kalitate handiko bidezko-komunikazinoz hornitzea da helburua. Berori da modu bakarra bideko segurtasuna bermatu eta gure herriko enpresa eta jarduera ekonomikoen konpetitibidadea hobetu ahal izateko. Holan ba, nahiz eta arestian aipatu modura egoera ekonomikoa aproposena izan ez, Sollubeko tunelen aldeko apustu sendoa egiten jarraitu behar dogu. Bermeon bizi dogun beste arazo larrietariko bat aparkalekuen eskasia da. Bide-azpiegiturak eguneratzeagaz batera, autoak aparkatzeko gune barriak egokitu behar doguz, baina, era berean, gaur egun daukaguzanen erabilerea sustatu beharra dago; bai herritarron artean eta, baita be, kanpotarren artean. Kotxea garraiobide erosoa bada be, garraio publiko jasangarriaren aldeko apustua egin behar dogu erakundeetatik. Trena garraiobiderik jasangarriena dala ulertzen dogu EAJ-PNVtik eta honen erabilerea sustatutea proposatzen dogu, bai pertsonen garraiorako zein merkantzienerako be. Herritarrontzako trena garraiobide erakargarriago bihurtzeko helburuagaz, beste garraio-alternatiba zenbaitegaz batera, Bilbo eta Bizkaiko beste herriakaz denpora konpetitiboan lotuko gaituen zerbitzu “semi-direktoak� sortu eta bultzatutea behar-beharrezkoa da.
24
Hau guztia aintzat hartuta, ekintza desbardinak jorratuko doguz:
•
Saihesbidea eta herriaren arteko loturea ejekutatu.
•
Herriko trafikoa berrantolatu.
• Sollubeko tunelen proiektuaren alde ekin BFA-k lehetasunezko azpigieturatan sartzeko.
•
Herriko sarreran (Sollubetik etorrita) aparkaleku disuasorioa egin.
•
Merkatuko aparkalekua sustatu: herriko sarreretan seinalizatu, herritarren artean ezagutzera emoteko kanpainak...
• Aparkaleku barriak egiteko aukerak landuko doguz: Txibitxaga inguruan adibidez. •
Bermeotik Bilbora tren “semi-direktoak” jartzeko Eusko Jaurlaritzeagaz lan egin.
• Portuko merkantziak trenez garraiatzeko emon beharrezko urratsak landu.
25
zerbitzuak
Gure herria bizitzeko leku zorgarria da. Ikerketa guztiak erakusten daben modura, herritarrok gustura bizi gara Bermeon, baina gauza asko daukaguz hobetzeko oraindino be.
Herritar guztien bizi kalidadea hobatzea da EAJ-PNVren lan-ardatz nagusietako bat eta, horretarako, gaur egun daukaguzan zerbitzuak mantendu eta, posible dan neurrian, hobatu eta barriak sortu behar doguz. Gune publikoetan guztion irisgarritasuna eta segurtasuna bermatu behar dogu. Aurreko urteatan irisgarritasun plan bat aurrera eroan dau Bermeoko Udalak eta bertan, hainbat gomendio eta hobakuntza proposatzen dira. Plan horretatik eratorritako eta bestelako neurriak, gitxika-gitxika, betetuz joan behar dogu. Horretaz gain, aisialdirako gune estaliak be oso demandatuak dira herritarron artean. Kokaleku desbardinak aztertu behar dira agente guztien arteko adostasunik zabalenagaz mota honetako erabilera anitzerako espazioak herritarron eskura jarri ahal izateko. Gure kale eta auzoen egoerea be oso kezkagarria da. Zikinkeriak, itxikeriak eta txakur kakak ikaragarrizko ardurea sortzen dabe herritarrongan. Neurriak hartu behar dira arazoari urtenbidea emoteko eta, sentsibilizazino kanpainakaz batera, garbitasun protokoloak be berraztertu eta eguneratu. Indar eta ahalegin berezia egingo dogu gune publikoak txukun mantentzeko. Herrian zabalkunde leku desbardinak daukaguz, baina Talak aipamen berezi behar dau. Gune ikaragarri polita da Talea eta espazio honen erabilerea bultzatu behar dogu ekintza desbardinak antolatuz eta, kanpotik datozenei gure herriko parebako begiratoki modura eskainiz. Baina auzokideak eta bertaratzen diran herritarrek eskatu modura, zenbait hobekuntza egitea behar-beharrezkoa da uri-altzari eta argiterian. Ur hornidurari jagokonez, jakin badakigu gaur egun gure eskualdeko uraren tasa Bilbao Bizkaia Partzuergokoa baino garestiagoa dala. Badakigu baita be ur hornidura eta saneamenduaren kostuak gora egingo dauala azpiegitura barriak martxan jarri ahala. Argi dago zerbitzu honeek Busturialdeko biztanleok geure kabuz bakarrik ordaindu behar baldin badoguz, Bizkaiko beste herriak egiten daben modura, Bizkaiko Partzuergoan sartuta egongo bagina baino askoz be garestiago atarako jakuzala. Beraz, Bilbao Bizkaia uren partzuergora integratzeko urratsak emon behar doguz, izan be, hau da modu bakarra Bizkai guztiko kostu berean saneamentu sistema eta ura kalidade eta kantidade onean bermatu ahal izateko. Honen guztiaren haritik, honako puntuak laduko doguz: • Aterpe gune bat eraiki, umeen jolasguneagaz.
26
• Herri-altzari, kale, espaloi eta bestelakoei buruzko sugerentziak eta hobakuntzak jasotzeko buzoiak jarri udal eraikinetan eta, protokoloa betetuz, jasotako eskari eta proposamenei jarraipena emon.
•
Udalaren barriztapen lanen II. fasea burutu.
•
Irisgarritasun planeko hobekuntzak aurrera eroan.
•
Esparru kaleko goiko aldean, eskola publikoaren ondoan, eskailera mekanikoak ipintzeko aukera aztertu.
• Herriko gune desbardinetako argiteria eta hiri-altzariak barriztu (Tala, Alde zaharra...)
•
•
24 orduz erabili ahal izango dan txakur-gune bat sortu. Kale eta auzoen garbitasuna eta mantenua hobetu garbitasun-protokoloak berraztetuz eta era berean sensibilizazio kanpainak martxan ipiniz.
• Institutu inguruko bideak eta sarrerak, segurtasuna bermatzeko asmoz egokitu. •
Martitzenetako azokatxoa lekuz aldatu, toki barri desbardinak aztertuz, merkatari, auzokide eta hostalariakaz adostuz.
•
Herri Babesa, zerbitzu saila, eta Udaltzaingoagaz Lan Mahaia sortu, herriko segurtasuna eta protokolo desberdinak lantzeko.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan integratzeko pausoak emon.
•
•
Eusko Jaularitzagaz lan egin Kirol Portuko egoerea bideratu eta plan berezia betetzen joateko:
◦
Portuko agente guztiakaz (Eusko Jaurlaritza, Udala, amarristak, kofradia, ostalariak...) osaturiko lan-mahaia eratu.
◦ Kirol portuko erabiltzaileen zerbitzuak bermatu eta jarraipena egin.
◦
Portuko trafikoa erregulatzeko plana landu.
• Talako kantinea egokituko dogu, barriz martxan jarri eta gune eder hori bizibarritzeko.
27
auzoak
Bermeo, hiriguneaz aparte, bederatzi auzoz osatzen da. Auzo guzti honeetako herritarrak be, zalantza barik, Bermeotarrak dira eta beste herritarren moduko kalidadezko zerbitzuak eskura izan behar dabez. Gure herriko auzoak bermeotar askoren bizileku izateaz aparte, aisialdi eta zabalkunderako guneak be badira, eta hori aintzat hartuta, oinezkoen segurtasuna eta auzokideen eguneroko jarduna buztartzea lortu behar dogu. Auzo bideen mantenu lanak egitea, trafiko aldetik segurtasuna garantizatzea, argiteria sarea zabaldutea eta auzoetako hiri-altzarien mantenu eta kontrola modu egokian aurrera eroatea urte luzeatako eskariak dira. Horretaz gain, baserri guneetako segurtasunak be zeresan asko emoten dauz; Udaltzaingoaren presentzia zabalagoa bermatu behar dogu auzo guztietatik zehar. Aurrerapauso handiak emon diran arren, oraindino badira ur hornidura eta saneamendu sarerik ez daukien baserri ugari be. Partzuergoagaz batera, oinarrizko zerbitzu honeek ahalik eta etxe gehienetara heltzea bermatuz joan behar gara urtez-urte. Gure produktoreak eta gure baserrietako produktuak babestu eta sustatu beharreko altxorrak doguz. Lehen sektorearen aldeko apostua egin behar da eta teknika barriak ikasi, profesionalizatu edota sekotreagaz lotutako negozio barriak zabaltzera bultzatu behar doguz interesatuak. Hau guztia modu koordinatuan lantzeko, auzo-alkateen figura oso garrantzitsua da udalaren eta auzokideen arteko harremanatan. Borondate guztiz prest agertzen diran auzo-alkateokaz alkarlanean jarraituko dogu beharrezko hobakuntzak proposatuz eta konpromisoak hartuz. Holan ba, honako lan-ildoak jarrituko doguz:
•
Auzoetako zerbitzuen egokitze eta mantentze lanak egin (bideak, sangradoreak, oinezko bideak, kontenedoreak, trafikoa, errekak…)
•
Auzoetan argiteria sarea zabaldu.
•
Beste administrazioekaz lankidetzea egin eurei jagoken bideen mantenua eta egokitzapenak bermatuteko.
•
Artiken, oinezkoentzako bide gorria egiteko proiektua landu.
•
Udaltzaingoaren presentzia baserri guneetan handiagotu.
28
•
Auzo alkateen eta administrazioaren arteko harremana indartu.
•
Ur hornidura eta saneamendu sarea zabaltzen jarraitu.
• Lehen sektoreagaz lotutako formazino programak bultzatu eta eskaini.
29
gizarte politikak
Pertsona guztien eskubide sozialak bermatuko dauzan ardura publikoko eredu on bat eratu behar dogu. Horretarako herriko giza-taldeakaz batera lan egingo dogu behar dogun eredua eraikiz. Gizarte politiken konpetentzia alorrak hainbat dira.
Alde batetik, adinekoen aisialdia eta zainketa duinak, espezializatuak eta kalitatezkoak; non bakoitzak erabaki daikean norbere aisialdi momentuak zelan bizi ; askatasun osoz, bere burua nola zaindu gura dauan edota norbera zelan zaindutea gura daben. Horreen bermatzaileak Udaleko arduradunak gara. Famili eta adin txikikoen nahitaezko babesa lortu behar da. Egoera honetan dagozan gurasoen trebetasunak hobatzea eta babes gabezia sozial larrian dagozan adin txikikoen eta famili osoaren garapen sozial eta pertsonala bultzatzea helburu daukan lanean ekin behar dogu. Ikastetxeak eta Udal Gizarte Ongizate Patronatuaren arteko helburu buztarketa egin behar da gure gazteen alde, bide bardinetik ekiteko. Bermeoko EAJ-PNVn emakumeen eta gizonen arteko bardintasunean jarraitzeko konpromiso sendoa daukagu. Gure herrian emakumeak izan doguz gizartearen, familiaren eta ekonomiaren protagonistak, aktibatzaileak eta egileak, baina oraindik bardintasunean emon beharreko urrats nahikoak ez dira emon. Gure konpromisoa argi dago: Udal gobernuaren lana dogu bardintasunean murgildutako Bermeoko gizartea eraikitzea. Derrigorrezkoa dogu “ II. bardintasun plana” martxan jartzea. Danok gara beharrezko Bermeo aktibatzeko eta eraikitzeko, eta horretan zeresan handia daukie gure emakumeak. Hori holan, honako puntu honeek landuko doguz hurrengo legegintzaldiari begira: •
Herriko giza-taldeakaz lan-mahaia eratu, modu koordinatuan programa eraginkor desbardinak lantzeko:
◦ Nagusi eta ezinduei, bisita-erregimenean, laguntzeko boluntariotza programak landu. ◦
Alkarteak eskaintzen dabezan zerbitzuei buruzko informazi- noa zabaltzeko kanpainak egin.
30
•
Gizarte ongizate patronatuak eskaintzen edota bideratzen dauzan zerbitzu eta programei buruzko informazinoa zabaltzeko kanpainak aurrera eroan.
•
Gure herriko nagusiek aisialdirako eta ekintza desbardinak aurrera eroateko daukien gunearen funtzionamendu egokia bermatu ordu- tegi eta egutegia zabalduz.
•
Gaur egun daukaguzan zerbitzuak bermatu eta hobetu (etxez-etxeko arreta zerbitzua, nagusien egoitza, jantoki soziala, adin txikiko eta familien interbentzinorako zerbitzua...)
•
Emakumeen eta gizonen arteko II.bardintasun plana martxan jarri.
•
Udaleko sail guztietan, bardintasun helburua hedatuko dogu politika transbersalak aplikatuz.
Emakumeei aholkularitza juridikoa emoteko zerbitzua berrabiarazi.
•
•
Gizarte ongizate Udal Patronatuaren eta herriko ikastetxeen artean gazteen egoeraren diagnostikoa burutu eta horren harira lan-ildoak finkatu eta ekintza plana egin.
• Osakidetzak bultzaturiko Osasunsarea programan aktiboki parte-hartu eta bertan sortzen diran osasunaren aldeko ekimenak aurrera eroan.
31
Herriko talde eragileekaz egindako batzarrak
giza taldeak NON: KULTUR ETXEAN
NOIZ:2015-02-24
ELKARTEAK: HAITZ NAGUSIE: Ordezkariak alde zaharreko biztanleak bizi daben bazterketataz hitz egiten deusku, horretarako aipatzen dauz: garbitasun eskasa eta kaleen mantenu eza, kaleen argi urria... Azpimaratzen dau Euskadiko alde zaharrerik handiena dala Bermeokoa, non dendak bizirik egon beharko litzatekezan eta berton disfrutatzea normala izango zala, eta ez dala ulertzen dagoen egoeran egotea. Asko sentitzen dabe zelako egoeran dagoan San Juan portale, herriko hondarea, inongo mantenu barik . Beste herri batzuetan gertatzen dan ez bezala, hemen ez dago aktibitate komertzialik ez ostalaritzakorik. Nabaritzen da hainbeste lokal lotuta dagozala, beste hainbat, jabeen inongo zaintza barik, azken baten, hildako alde zahar bat, Bermeok eta bertako auzokideak ez dabena merezi. Taldeak 15 urte daroaz lanean, talde eragilea bost kidekoa da. Autofinantziazioa dauka, alde batetik 400 bazkide inguruk emondakoagaz, eta bestalde, Goiko Plazan egiten dabezan azokatxoetan emoniko gauza batzuk salduaz lortzen dabenagaz. Urtero hartzen dabe parte Bermistoria aurrera ataratzen eta baita euskal erromeriako partaideak izaten dira. Tradizionala izan dan Tostada txapelketa be berreskuratu dabe. KATE SAREA: Otsailak 22an sorkuntzako bigarren urteurrena betetu dau. Irabazi xederik ez daukan taldea da , Egoera larrietan eta batzuetan mugan dagozan familiei laguntzeko helburuagaz eratu zan. Bestalde, badaukie beste helburu bat, euren izenean agertzen dan moduan, solidaritza bultzatu eta alkarte, auzokide, enpresa, ikastetxe etabarren taldeen arteko alkar lana bideratzea. Horrela kanpaina ezbardinak eratuz, euren errekurtsoak eta ezagutzak erabiliz, beharrizana dakoienei laguntzeko asmoz. Lan talde iraunkorra 5-7 pertsonatakoa da . Kultur etxeko gela batetan batzen dira beharrizana daukien pertsonekaz, elkarrizketa baten ostean eta dokumentazioa bilduta, Europear Batasunak ezarritako baldintzak betetzen dabezanei janari laguntza lortzen deutse, jatekoa, Bizkaiako janarien bankuan batzen dira hilean behin . Bestalde badabe euronak diran baremoak, onartutakoak ere aurreko erakunde bietan, non laguntzen dan administrazioko baremoetatik kanpo geratzen diranei, baina arazo ekonomikoak eta larrialdi momentuak bizi dabezanei, edota gizarte-bazterketa bizi dabenei. Horrezgain, bilketak antolatzen dabez, erropak, egtxeko tresnak, jostailuak, altxairuak...
34
2015.urteko urtarrila arte 450 pertsonari lagundu egin jako, honen artean 130 adin txikikoak izan dira, eta ezin dira ahastu alde zaharreko sutea jasan eben 27 familiei emondako laguntza ere. Euren partehartzea eskatzen deutsen taldeekaz bat egiten dabe. Daukien filosofia eta kolaborazioa euren gunetik kanpo hedatzen ari dira. Erakundeei ez deutse eskatu inongo dirulaguntzarik, baina bai euren lana aurrera eroateko lokal egokiak. Orain badabe janari bilketarko Anasagasti tar Teodoro kalean lokal txiki bat daukie ( Hezetasun arazo batzuk daukaz eta hainbat bidar jarri jakoz eskaerak Zerbitzuetako zinegotziari) eta beste lokal bat Andra Mari eleizan, hemen erropak, etxeko tresneria, jostailuak... batu eta banatzen dira ( leku txiki eta ez erosoa da.), beharrezko litzateke sakeleko telefono bat eukitea, jente askok deitzen dau entzun daiguzan eta bere zalantzak argitzeko. Aipatzekoa da hileroko lan bat: Zerbitzu batzordeko langileak egiten badabe be orain, lehen bolondresak eta bezeroak egiten ebiena gasolina gastuaren truke, Bizkaiko janari bankuan, Basurin, janariak batu eta Bermeoko egoitzara ekarri eta deskargatzen lagundu bolondresekaz batera. Badabe bolondres talde bat, behar daben lokala egokituko leukiena ( Garrantzitsua kasu honetan diskreziozko tokian izatea, bezeroen hurbiltasuna eta pribatutasuna erreztuko leukena. Azpimarragarria da zelan pertsona askok jagokozan gizarte lagunatzak ez dabezala ezagutzen, eta euron perfila ezagutuz, aholkua emongo eutson eta beragaz batera lekuetara doan pertsona baten beharrizana be ikusten da. Bermeoko Gizarte ongizateagaz batera egiten dabe lan, bikoizketarik egon ez daitezan eta talde honen konpetentzietatik kanpo geratzen diran kasuak patronatu honetara bideratzan dabez. Hainbat bidar komenta dabe ezagutu arazi beharko litzatekezala gizarte gaietan lan egiten daben talde ezbardinak, Gizarte ongizate patronatua barne, eta horrela herriak ezagutu eiazan. Oraindik ez da egon inongo erantzunik. MINBIZIAREN AURKAKO TALDEA: Euron lokala Frailen konbentuaren behekaldean dago, Erroxapekoen ondoan. 13 pertsonak osatzen dabe. 20 urte daroez lanean. Bilbokoa da egoitza printzipala, eurok arduratzen dira eskaerak eta dirulaguntzetaz, baita kanpainen hedapenataz eta antolaketataz.
35
Bermeoko egoitza gabonetako zentruekaz finantziatzen da. Urtero, irailaren 16an, nazioarteko minbiziaren aurkako egunean, gaixotasuna ikertzeko eta gaizoei laguntzeko diru bilketa bat egiten da. Horretarako pertsona partikularren eta taldeen laguntza daukie. Onartzen dabe ezagunagoak izan daitekezala, baina jente askok ere lotsa sentitzen dau berak, etxeko batek edo ezagun batek gaixoa daukala. Zentzu honetan, lanketa baten beharrizana ikusten dabe. Kontzientziazio lanketa bat non argi geratu behar dan gaixotasunaz ezin gintezkela lotsatu, al kontrara, gehiago da prebentzioa eta laguntzen informazioa ezagutu eta hau edonori gertatu litzaigukela. Pozik dagoz Udalagaz daben erlazioataz eta zelan ez bakarkako pertsona, komertzio etabarrek euren aktibitateak egiteko emoten daben laguntzagaz, kanpainetan lortzen dabenataz ere. GURUTZ GORRIA: Euren egoitza Campsako Gurutz Gorriko Etxean dago, Eusko Jaurlaritzak utzitako egoitza da. 80 pertsona daukie aktiboan. Etxez etxeko lan asko egiten dabe, baita emergentziak etaprebentzioa itsasoan eta lehorrean. Ahastuak dirala sentitzen dabe eta euren lanaren errekonozimendua eta ezagutza eza nabaritzen dabe. Pasadan urtean 47 interbentzio eta 57 emergentzi egoera izan ebezan. Orain arte euren lan gehiena anbulantziari loturiko lanak ziran, honek ekonimiko, tekniko eta gizaki errekurtso ugari kontsumitzen ebazan, eta halan da guztiz ere, dirulaguntzak %50 murriztu jakuz. Mantenu lanak, azpiegituretan eta errkurtso teknikoetan egindako inbertsioak 72.000 eurotako galera kontableak ekarri dabez. Momentu honetan euren lanean aldaketa bat eukiko dabe gizarte ekintzetan oinarrituz eta ez horren beste anbulantzi lanetan. Laguntza lanetan murgildurik ibili dira eta behar bada alde batera utzi dabe komunikazio lana eta ezagutu eraztea euren buruak. Talderen batek eskatzen badau laguntza beti agertzen dira laguntzeko prest, baita Udalaren eskaria dagoenean. DEMIKU TALDEA: Daukien lokalaren gestioa dala eta bere haserrea adierazi dabe, lokala erabiltzeko daukien ordutegia mugatua dalako. Daukien ordutegia kulturetxea beraren ordutegi berekoa da, honela udan ezin dabe joan arratsaldez, ez domeketan ezta jai egunetan ere.
36
Ez daukie giltzik. Lokal hau, asteko bizpahiru egunetan , gimnasia egiten dauan talde bategaz batera dabe. Arrazoi honegaitik ezin dabe erabili lokala ordutegi horretan. Ezin dabe erabili igogailurik, taldean badagoz gaixotasunagaitik edo danagaitik mugikortasun arazoa dabenak. Taldean 250 pertsona dira. Penaz beterik dagoz, ze bertara joaten ziran batzuk, ordutegia dala eta ezin dira hurreratu lokalera. Talderen batek eskatu ezkero, eurekaz alkarlanean aritzen dira. Dirulaguntzak eskatzen dabez eta diru iturri txikiak daukiezbai Udalekoak bai B.F.A.k emondakoak, horrei esker euren txangoak, aktibitateak,... aurrera eroan daikiez. Bermeoko Udalaren aldetik baztertuak sentitzen dira. Eurek giza gune garrantzitsu bat betetzen dabela ikusten dabe. Euren lokala alkargune bat eta pertsona nagusiei laguntzeko tokia izan beharko litzateke eta horretarako ordutegi malguago beharko leukie.
1.- Zein beharrizan daukazue gaur egun? Orokorrean taldeak zera azpimarratzen dabe: .- Giza talde bardintsuen ezezagupena daukiela. .- Alkarlana egon arren, alkarren ez ezagutza horrek ostopoa suposatuko leuke gehiago egiteko. Taldeen arteko lan bateratsua egitea posible ikusten dabe, beraz alkar hobeto ezagutuz proiektu gehiago egitea posible ikusten dabe. .- Udalaren , desconocen sus funciones, y hasta donde poder recurrir a ĂŠsta, para segĂşn que cuestiones. .- Batzarran egon diran batzuk, KATE SAREA eta DEMIKUk konkretuki, Udalaren eta jagokon sailaren inplikazio handiagoa eskatzen dabe, lokal egokiak eta aktibitateak aurrera eroateko. .- Talde kulturalekaz gertatu dan moduan, Udalak ez dauala aitzakotzat hartzen talde honeek daukien potentzial eta hedapena guztiataz. Horregaitik talde honeekiko hurbiltasuna eskatzen dabe.
37
.- Udalari egiten jakozan eskarietan dagoan atzerapena eta kasu batzuetan urte betekoa dana be edota erantzun barik ere geratzen diran eskari eta sugerentziak, salatzen dabe. .-Talde honeek daukien lege trikimailuen ezezagupena be aipatzen dabe. Talde kulturalak bezala, informazio hori zabaldu eta bideratu daikean figura baten falta aipatzen dabe. 2.-Zer ez zeunkie aldatuko zuon gaurko egoeratik? Goraipatzen da Herriaren solidaritza momentu latzetan, giza baloreak azaleratzen dirala dinoe.
PROPOSAMENAK: • HAITZ NAGUSIJE: talde honen ezbardintasunak kontutan harturik eta lantzen daben esparruaren garrantzia ikusirik batzar berezi bat egitea planteatzen da. .- Talde honeen lana, beharrizanak eta alkarlana bultzatuko dauan gune bat sortzea beharrezkotzat ikusten da, beti be ahastu barik Gizarte Ongizate patronatuak daukan erresponsabilitatea. .- Sortuko litzateken talde hone arduradunak lotura zuzena eukiko leuke Gizarte Ongizate Patronatuagaz. .-Talde honeek egunerokoan egiten daben lana, daukien errekurtso eta eskeini leikiezanak ezagutu eraztao Herri guztiaren aurrean kanpainak eratu beharko litzatekez. .- Aktibitateak, era egokian aurrera eroateko behar-beharrezkoak diran lokal egokien beharrizana. • Kate Sarea: Daukiezan lokalak egokitu edota egokiak bilatu. • Demiku: Adin nagusiko jendearentzat eskeintza egokia eta zabal bat emotea posible egingo dauzan ordutegi eta egutegiak lortu. .- Patronatuaren hurbiltasunaren falta ikusten da, batez ere beharrizana daukienentzat. Beharrezkoa ikusten da holan edo halan ( dirulaguntza eskeintza, lan munduan murgiltzeko erak, etxez-etxeko zerbitzua...) eratu beharra.
38
ostalariak
NON: KULTUR ETXEA NOIZ:2015-02-23 1.- Zein beharrizan daukazue gaur egun? - Lau gune nagusi dagoz edo ikusten dira Bermeon (Alde zaharra, Lamerea, Erribera eta Portua) eta bakoitzak bere nortasun eta arazoak daukaz. Gune honeetan “puntu erreferentzialak “ zehaztu behar dira; ekintza nagusienak non egin. Beste gune komun bat be izan daiteke Kanposantu aurreko zelaia, batez ere ekintza handiak antolatu behar diranean. - Alde zaharra: Hilda dago. Ekintza gitxi egiten dira. Bermistorian da egiten dan bakarrenatarikoa eta aurton suziriak “behera” eroateagaz, jentea ere banatu egin zan. Hau dala eta be, erdiaroko azoka honetan iluntzerako argi gehiago behar da, motel baitago. -Ordutegiak ez dira errespetatzen . Normatiba bat daukagu kategoriaren araberakoa, baina ez dogu errespetatzen danok. Errespetatu arazi behar da eta horretarako kanpainak antolatu behar dira. -Goiko plazan, Portuan eta Erriberan, Lameran dagoen moduan, argi indarra hartzeko kajak (tomak) beharko litzatekez. -”Impacto acústico” ei dago goiko plazan eta zertan datzan galdetzen da. - Jaietan, ekintzak gune danatara zabaldu beharko litzatekez. (Arraunlarien errezibimendua, adobodez, lehen goiko plazan egiten zan, orain Lameran). - Marmitako lehiaketa antolatzen dabenak, urtero gunez gune mugitzen joango dala esan dabe, hau interesantea da. Adibide modura hartu daiteke. - Martitzenetan herrian daukagun azokatxoa goiko plazara edo Erribera guneetara eroatearen aukera aztertzea gurako genduke. - Traba asko ekintzak aurrera eroateko. Ez dagoz dokumentatuta edo ez doguz ezagutzen, zeintzuk diran ekintza bat aurrera atarateko baldintzak. Protokoloak eta baldintza teknikoak, zehaztu behar dira eta tabernarioi ezagutu arazi. - Andramari jaietan datorren talo txosneak ez leuke zabaldu behar irailak 15ean. (Arrain azokan be arazo bera bokartak emoten dauzan txosneagaz). - Bostalen 40-42 bazkide gara.
39
- Terrazak: • Portuko terrazak, beste gune batzuetakoen bikoitza ordaintzen dabe. Eusko Jaurlaritzak jarritako tasak dira, baina portuak ez dau erakartzen beste portu batzuetan letorken itsasontzi kopurua, beraz garesti. Gestino eskasa. Irune, Turismo zinegotziagaz berba egin da eta berak bideratuko dauala esan dau. • Danontzako bardina izan behar da. Indarrean jarri eta kunplidu arazi behar da. - Busturialdeko Ur Patzuergoak jarritako kuotak jasangaitzak dira. Uraren kuotak %98 - %200 igo dirala aipatzen dabe. Lehengo 400 eurotako ordainketak, 900 eurotara igo dirala orain. Aipatzen da Portuko lokal baten udako ordainketa 5.800 eurotakoa izan dala. - Herria bisitatzen datozenentzat, -autobusak batez ere-, Erreten parean jarri dan aparkaleku baten antzekoa, goiko kaleetan jarri beharra dago. Bidai honeen arduradunak aipatzen dabe zelan bezero nagusi asko ez diran igotzen gure herriko goikaldera autobusa urrun gelditzen jakelako. -Txosnak: • Araudia txosnetakoak egin eben eurentzako. Horregaz ez gagoz konforme. Daukien ordutegia, adibidez, nahiko “askea” da eta kategoria parekoa daukien tabernena bezalakoa izan beharko litzateke. • Txosnak zergaitik joan behar dira Lamerara eta ez beste toki batzuetara eta epero aldatzen joan? • Argi indarra farola batetik hartuta dago eta inork ez dau ikusten hori, baina bai, ordea, trabak tabernariok zerbait egin gura dogunean. • Jaiak 7tik 16ra danontzat eta ez txosnentzat egutegi berezirik. • Txosnak bai, baina geugaz, tabernariokaz baldintza bardinetan. -Jai Batzordea: • Balorazio positiborik ezin da egin, eta gitxiago jaietako balorazio positiboa egiteko eskatu. • Funtzionamendua eta helburuak berdefinidu behar dira. -Tabernarien arteko koordinazioa: Beharrezkoa ikusten da. Eskariak eta beharrizanak bideratzeko bateratu behar gara. 2.-Zer ez zeunkie aldatuko zuon gaurko egoeratik? Ez da erantzunik jaso
40
PROPOSAMENAK: Beharrizanetan zentra gara eta Udalak egin beharko leukezanak honeek izango litzatekez: -Bermeoko lau gune nagusiak bultzatu eta puntu erreferientzalak bilatu gune bakotxean. -Alde zaharrean ekintza gehiago (azokak, ekimenak...) -Kanposantu aurreko kanpea ekintza nagusietan erabiltzeko aukerak aztertu eta bideratu. -Tabernen kategoriak errespeta daitezen bideak jarri (kanpainak adibidez) -Edozein ekintza burutzeko edota tabernei jagoken normatibak, baldintza teknikoak eta protokoloak ezagutu arazi eta aurrera eroaten lagundu. -Tarifak portuan berrikusi Eusko Jaurlaritzagaz batera. -Portuaren erabilera sustatzeko ekimenak adostu Eusko Jaurlaritzeagaz. -Busturialdeko patzuergoaren ur tasak aztertu eta “logikaz� aplikatu. -Turisten autobusentzako geraleku bat goiko aldean jartzea aztertu. - Jai batzordearen hausnarketa egin eta Bermeoko Jaiei, batez ere , buelta batzuk emon.
41
merkatariak NON: KULTUR ETXEAN
NOIZ: 2015-02-25
BERTON se compone de 81 comerciantes a fecha de hoy. Cifra que en los últimos 4 años ha fluctuado entre los 120 y los 75 socios (comercios y servicios). No tienen claro cual es el porcentaje que vienen a ser en el computo general de comercios de Bermeo. La composición interna de BERTON se sustenta de 60% de tiendas, el resto son otro tipo de comercios como talleres, dentistas, electricistas, carpintería,... Pagan una cuota con la que cubren el sueldo de Amaia (técnico) y el local. Tienen local propio (un primer piso en la calle Intxausti), pero solicitan un local al ayuntamiento desde hace tiempo a pie de calle para tener un contacto mas directo con las personas del pueblo. Ante esta petición les debió de ofrecer el actual equipo de gobierno (BILDU), un stand exterior que se ubica en los bajos exteriores del mercado de abastos de Bermeo. Calculan que aproximadamente habrá unos 200 comercios en Bermeo. BERTON tiene pendiente una entrevista/reunión con Aitor Kortazar. Ayudas de los diferentes organismos públicos: Los gastos que subvencionan son de acciones como, MERKE-MERKE, SORTEO DE NAVIDAD, CONCURSO DE ESCAPARATES, ANIMACIÓN CALLEJERA DE NAVIDAD... • Gobierno Vasco: Normalmente del total de la ayuda que piden, subvencionan menos de la mitad. El 60% lo abona por adelantado una vez presentada la memoria y el 40% restante tras la presentación de las facturas. Ej.: Presentado en junio´14 la memoria. En oct´14 contesta el G.V si o no y cuantía de la acción a subvencionar. El 60% lo pagan en dic´14 y el 40%, tras presentar las facturas, aproximadamente en marzo´14. • Ayuntamiento: Hay una partida de 20.000,00 € para el comercio. Para optar a dichas ayudas deben de presentar una memoria con las acciones que van a realizar y que finalmente puede que sean subvencionables. (Ej.: Merke-Merke) A fecha de hoy, las acciones/eventos organizados durante el 2014 están sin cobrar. Problema: Es la falta de celeridad a la hora de cobrar las ayudas, con el consiguiente adelanto por parte del comercio del dinero.
42
Actuaciones comerciales previstas: 1. MERKE-MERKE 2. BERTON FEST. 3. PORRA. BERTON forma parte de BIZKAI DENDAK y de EUSKAL DENDAK. Organizan cursillos para el pequeño comercio. 1.- Zein beharrizan daukazue gaur egun? • Tema de Parking. A este problema, y de cara a la zona del casco viejo, se comento por parte de nuestro equipo la posibilidad de regular con un sistema de OTA, de tal forma que la compra en el pequeño comercio no repercutiera en el pago por un tiempo limitado, en la zona de aparcamientos en batería que hay comenzando en la calle Arresi desde la tienda de URRESTI KERAMIKA hasta el ARCO DE SAN JUAN por ejemplo. Tras analizar el éxito de la propuesta, se podría expandir por diferentes zonas del municipio. • Venta callejera. Continua igual. Ni ha aumentado ni ha disminuido. Tampoco les supone un gran problema. • Localización del Mercadillo de los martes. Son conscientes del problema que supone su actual ubicación. Opinión desigual entre ellos. Los comerciantes deberían de valorar entre ellos si lo quieren dentro del área comercial o fuera del mismo. Y sobre esa opinión, se podría tomar una decisión mas ajustada de su posible ubicación. • Mayor iluminación del Casco Viejo. • Limpieza del pueblo en general. • Mayor iluminación navideña. (Estudios que demuestran el impulso que ejercen en las ventas) • Mayor contacto con el departamento de comercio que está dentro de Behargintza. No tienen un interlocutor claro. 2.-Zer ez zeunkie aldatuko zuon gaurko egoeratik? No hubo respuesta.
43
PROPOSAMENAK: 1. Mayor celeridad, en la medida de los posible, en el pago de las ayudas subvencionadas. 2.
Mayor iluminación en el Casco Viejo.
3.
Iluminación navideña.
4.
Limpieza en general del pueblo.
5.
Mayor contacto y apoyo de Behargintza gestionando temas como:
•
Implantación del Bono-denda de DFB.
• Impulsar nuevas campañas a favor del consumo local (Bonos locales...) 6.
Impulsar el uso de parking del mercado.
7.
Analizar la creación del sistema de aparcamiento rotatorio limitado
8.
Seguimiento de todos y cada uno del os puntos anteriores.
44
kultur taldeak NON: KULTUR ETXEA
NOIZ:OTSAILAK 19
ELKARTEAK: BARRUETA TALDEA: Bermeoko kultur talderik zaharrenetarikoa da Benito Barrueta. Margolanakaz eta argakilaritzeagaz zerikusia daukien erakusketak antolatzen dabez urtean zehar. Kultur Etxean nagusi eta gazteentzako ikastaroak emoten dabez eta museoetara urteera kulturalak be antolatzen dabez. Beste alkarte batzuei laguntzeko asmoz, margolan eta obrak euren esku jartzen dabez honeek saldu edota zozketatzeko eta hortik ataratako dirua lagungarri izan daiten. Beste udalerri batzuekaz hartuemonak daukiez. Eurekaz zenbait ekintza antolatzen dabez. Adibidetzat FRIAS udalerria eta honen inguruan antolatzen daben urteroko erakusketea jartzen dabe. Alkartearen helburua margolagintza eta argazkilaritza gustoko daben pertsonek alkarregaz topo egiteko gune bihurtzea da. Gaur egun 130 bazkide dira gitxi gorabehera. KOKOTXA: 3-4 lagunez osoturiko alkartea da. Artea eta kultura uztartu gura dauz alkarte honek, baina bestelako arloetan; literaturan, ikus-entzunezkoetan eta arlo teknologikoan adibidez. Beraien ustez, beste alkarteetan kabidarik ez daukien expresino artistiko guztiak bildu gura dabez, danak errespetagarriak baitira. CORO ROCIERO: Talde hau jatorri andaluziarra, extremadurarra, galiziarra eta bermeotarra daben pertsonek osatzen dabe nagusiki. Une honetan, gitxi gorabehera, 26 kide dira eta gabonetan Sta. Maria elizan jaiotza biziduna antolatzen dabe, nagusien egoitzara be joaten dira etab. Astean behin ensaiatzen dabe Kultur Etxean. IZARO BIKERS: 180 motorzalek osatzen dabe talde hau. Euren urteroko motorzale jaia antolatu eta ospatzeaz gain, beste alkarte batzuekaz alkarlanean aritzen dira (giza taldeakaz, kirol taldeakaz, kultur taldeakaz...) Futbol zelaian daukie lokala eta eurak euren baliabideak erabiliz egokitu dabe. TXO SEVILLA: Sevillar dantza taldea. Orain 3-4 urterik, zuzendaritzea aldatu zanetik, ikaragarrizko aldaketea emon dabela somatzen dabe. Horren ondorioz, alkarte modura gero eta agerpen gehiago egiten hasi dirala komentatzen dabe. Gabonetan “Coro Rociero�
45
taldeagaz batera aritzen dira zenbait ekimenetan. Ekintza nagusi modura “Feria de Abril” propioa antolatzen dabela aipatzen dabe eta, pozik agertu dira herritarren parte-hartzea gero eta zabalagoa dalako. Gitxi gorabehera 60 kidek osatzen dabe talde hau (nagusi eta gazteak) eta euren arazo nagusia ensaioak egiteko lokal propiorik ez izatea da. ITSUKI IRRATIA: Itsuki Irratiaren helburua Bermeoko kultura eta euskereagaz zerikusia daukien gauza guztien zabalkundea egitea da. Horretaz gain, herriko informazino eta ekimenen barri emotea be helburutzat daukie. Arlo guztietako hainbat eta hainbat pertsona alkarrizketatzen dabe urtero (politika, kirola, kulturea, enpresa mundua...) Herriko alkarteakaz lankidetzan aritzeko prestutasun osoa agertzen dabe. GAZTE ASANBLADIE: 15-20 pertsonak osatzen dabe talde hau nahiz eta euren ekintzetan askoz be gehiagok parte hartu. Kabidxe gune sozialean daukie lokala beste giza-talde batzuekaz batera eta, gune hori besteekaz kudeatzeaz aparte, euren agenda antolatu eta hainbat ekimen aurrera ataraten dabez urtean zehar. Gazte Asanbladiek, adibidez, azken urteotan TAELLADIE izeneko ekimen arrakastatsua antolatu dau eta herriko txosnetan be parte hartzen dau. MB2000: Gaztetxuenen alorrean diharduen taldea. Bermeoko ludotekea kudeatzen dabe, baina beste herri batzuetan be jarduten dabe. Andra Marietako playback-a antolatzen dabe eta, euren laguntza eskatzen daben beste alkarte batzuekaz be arazo barik lan egiten dabe. 25-30 kidek osatzen dabe talde hau, nahiz eta ekintzen arabera, kopuru hau aldatu egiten dan. Talde honen lokala be, KABIDXEn dago. BUDEK: Hain ezagun diran umeen danborrada eta erregeetako kabalgatea antolatzen dabe. 11 kidek osotzen dabe taldea, nahiz eta nukleo gogorra 3 pertsonak osotu. Nagusiki, eta beste alkarteak bezala, alkarteen arteko kolaborazinoa eta beste taldeen ekintzen barri jakitea botaten dabe faltan. 1.- Zein beharrizan daukazue gaur egun? Orokorrean, batzarrean parte hartu daben alkarteek honako puntuetan bat egiten dabe: • Beste alkarteei buruzko informazino faltea (helburuak, ekintzak...) • Alkarteen arteko lankidetzea faltan botaten dabe; seguruenik aurretik aipaturiko ezezagutzearen ondorioa da honakoa.
46
• Jakitun dira alkarte askoren ekitzen helburuak oso antzekoak dirala, baina euren arteko harreman eskasa dala-eta, alkarrean artean ekimenak konplementatu ezin izatea pena bat dala deritxoe. • Ekintzen agenda eratzerakoan koordinazino faltea dagoala ikusten dabe. Uste dabe data batzuk oso saturatuta dagozala eta beste batzuk, ordea, hutsik. Hori holan, urtero antolatzen diran ekintzak urte hasieran agendan jarri eta, gero, besteak antolatzeko agenda hori abiapuntu izatea egokia litzatekela proposatzen dabe. • Udal korporazinoaren partehartzea eta inplikazinoa faltan botaten dabe. Batez be kultura arloko arduradunena (zeingotzi, teknikari...) . Ez dabez arduradun honeen funtzinoak ondo ezagutzen, ez eta zein puntutarate jo daikien eurengana zenbait arazori urtenbidea topateko. • KABIDXE gune sozialaren funtzionamendua ez dabe talde guztiak ezagutzen, ez eta Kultur Etxeak alkarteei emoten deutsien edota emon beharko leuskien zerbitzuak zeintzuk diran be (lokalen kudeaketea, alkarteen bilgune izateko zerbitzuak...) • Uste dabe udal korporazinoak (politikariak) ez dauala ezagutzen herriko alkarte desbardinek antolatutako ekimenen irismena eta indarra norartekoa dan. Holan ba, alkarteetara gehiago hurretuteko beharrizana azpimarratzen dabe. • Ekintzak antolatu ahal izateko egiten diran eskariak oso astiro tramitatzen dirala aipatzen dabe. Adierazi dabe, kasu batzuetan, ekintzea antolatzeko eguna heldu eta udalaren erantzuna jaso barik egon izan dala. Ekintza bakar bat antolatzeko, ia beti, udal-departamendu desbardinak inplikatu behar izaten dira eta, ondorioz, tramitea asko atzeratzen da. • Diru-laguntza eskaria bideratzeko orduan, alkarte askok aurrekontu bat egiteko arazoak izaten dabez. Kasu batzuetan ezin kalkula daiteke zenbateko gastua suposatuko dauan ekimenak, izan be, parte-hartzaile kopuruak eragin zuzena dauka. • Alkarteen alorreko araudi legalei buruzko informazino eskasa daukie batzuetan. Alor honetan eurei laguntza eskaini ahal deutsen pertsona bat faltan botaten dabe. • Kalean ekintza bat antolatzerakoan erantzukizun zibileko aseguru bat eskatzen jake alkarteei. Kasu batzuetan, alkarteek asegurua ordaintzeko dirurik ez dabe izaten eta ekimena bertan behera gelditu daiteke. Hori ekiditeko, jakin gura dabe ea posible litzateken aseguru hori udalak tramitatu eta ekintza desbardinetarako erabiltzea. • Batzar honetan parte hartu daben zenbaitzu, Jai Batzordeko kide be badira. Honeen ustez, tamalgarria da batzorde honek daukan flexibilidade eskasa gai batzuk lantzerako orduan. Uste dabe helburuak eta batzordean tratatu beharreko gaiak zeintzuk diran ondo definitu barik dagozala. Ondorioz, akordioetara heltzeko batzorde bat barik, eztabaidagune bihurtu da foro hau.
47
2.-Zer ez zeunkie aldatuko zuon gaurko egoeratik? Hilero etxeetara bidaltzen dan egitaraua eta Itsuki irratiak egiten dauan difusinoa oso ondo baloratu dira alkarte guztien aldetik. PROPOSAMENAK: • Alkarte desbardinen ekintzak koordinatu, alkarteen arteko batzarrak antolatu eta euren arteko lan-mahaiak osatuten lagunduko dauan barne-figura dinamizatzaile bat sortu, beti be, Kultur Sailak berari jagokozan ardurak beregain hartuz. • Asteburuetan entseguak, ekimenak edota batzarrak egin ahal izateko lokalak bilatu edota egutegi eta ordutegiak egokitu. Alkarte askoren eritxian, aste barruan batzarrak, entseguak etab. antolatzea oso saila izaten da eta, asteburuetan, gehienak libre dagozanean, ezinezko dabe ezer egitea ez baitaukie lokalik zabalik. • Kultura saileko arduradun eta teknikariak taldeetara gehiago hurbiltzeko eskaria egiten da. Bestalde, udalaren eta alkarteen arteko komunikazino bideak landu egin behar dira informazinoa sasoiz heltzen dala bermatu ahal izateko. • Ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntza eskariak egiteko epeak flexibleago bihurtu posible dan neurrian. Kasurik gehienetan, mota honetako ekintzak eskari epeatatik kanpo sortzen dira eta, laguntza ekonomikorik jaso ezean, taldeek ezin dabez antolatu. Ekintza honeek sortu eta onartu ahala finantziatzeko figura legal bat aurkitzeko ahalegina egin. • Diru-laguntzan banaketarako erabiltzen diran kriterioak argitu. Talde guztiak ez dabez kontzeptuak modu berean ulertzen. Horren adierazgarri dogu, adibidez, alkarteei beste talde batzuekaz lankidetzan aritzearren emoten jaken puntuazinoa. Zer ulertzen da lankidetza modura? Mota honetako puntuak argitu egin behar dira. • Ekintzak aurrera eroateko beharrezko diran aseguruak kudeatzeko formula desbardinak aztertu. Posible litzateke udalak aseguru bat kontratatu eta ekintza desbardinetarako erabiltzea? Posible balitz, gastu hori alkarteei kenduko litzaieke. • Jai batzordearen funtzionamendua, antolaketa, helburuak... berplanteatu.
48
kirol elkarteak NON: KULTUR ETXEA
NOIZ: otsailaren, 18an
NORTZUK: • Ehiza, Arrantza eta Tiro Elkartea.292 bazkide. Lokala mataderoan. Herriarentzat, batez ere ekintza bi: txakur lehiaketa/erakusketa eta jaietan “tiro al plato”. • Izaro-Sub urpekaritza taldea. 140 lagun. Lokala mataderoan. Urpekaritza irteerak eta kiroldegiko igerilekuan bataioak. • Taraska atletismoa. Azpi talde bi daukate: batzuk, kirola herrira zabaltzeko eta umeen artean sustatzeko, ekintza puntualak egiten dabez (herri lasterketa eta Bermeoko olinpiadak) eta besteak atletismoa praktikatzen dabe urte osoan zehar. Gaur hemen dagozanak lehenengo azpitaldekoak dira. • Futbol taldea. 500 lagun eta 50 monitore inguru mugitzen dauz. Euren lekua futbol zelaia da eta liga eta txapelketa desberdinetan parte hartzen dabe. Zaletuak hainbat eta hainbat partidu ikusteko aukera daukate. • Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartea. 90 kirolari eta gutxi gora behera 1000 bazkide. Lokala, portuan, Matxikorta kaian. Batel eta trainerilla ligan, traineru liga bitan eta txapelketa guztietan parte hartzen dau. Herriarentzat batel estropada Arrain Azokan eta traineru estropada bi antolatzen dauz. • Izaro pilota taldea. Hiru-lau lagun. Helburua: pilota zaletasuna zabaltzea, partiduak antolatuz. Arazo desberdinegatik orain momentuan, partiduak Mundakan antolatzen dabez. • Txirrindularitza taldea. Lagun gutxi. Lekua, mataderoan. Herriarentzat ekintza puntualak antolatzen dabez. Euren nahia txirrindularitza eskola egitea, baina leku arazoak daukate. • Xixili taldea. Kiroldegian. 60 ume Bermeon, 55 Gernikan eta 25 teknifikaziokoak hermanoetako lokala erabiltzen dabenak. Gutxi gora behera 22 entrenatzaile eta monitore. Urtean zehar funzionatzen dabe, horrez gain, herriarentzat ekintza bereziak antolatzen dabez. Ia talde guztiak hartzen dabez diru-laguntzak, diru laguntza deialdian edo hitzarmenen bidez, baina finantzazio iturri nagusiak erabiltzaile eta bazkideen kuotak eta enpresa pribatuen ekarpenak dira.
49
1.- Zein beharrizan daukazue gaur egun? Dirua alde batera utzita (guztiak behar dabe), beharrizan orokor batzuk dagoz eta beste batzuk talde bakoitzarenak direnak: OROKORRAK: • Elkarren arteko harremanak lantzea. Talde desberdinak elkar ez dabe ezagutzen. Kiroldegian dagozanak euren artean harremana daukate baina besteekaz ez. Ba dagoz elkar-lan puntualak baina ez era egituratuan. Taldean arteko koordinazino batzarrak sustatzea proposatzen da. • Informazioa eskuratzeko bideak. Lehen pertsona bat arduratzen zen boletinak irakurtzen eta arau eta deialdien berri ematen baina orain ez, eta eurek sarri ez dira gauzetaz enteratzen. • Proposatzen da aztertzea ia posible dan kirol patronatuan taldeak ordezkatuko leukezan pertsona bat egotea, nahiz eta boto eskubiderik ez izan. Taldeen arteko koordinazioa eta talde eta patronatuaren artekoa bermatuko leuken figura bat. • Kiroldegian ez dauden taldeei, arazo puntualen batengatik kiroldegiko instalazioak erabili beharrez gero, kobra egiten jake. Ekintza hau ez da begi onez ikusten. • Diru laguntzak oso berandu ordaintzen dira. (Zenbaitzuk, oraindino igezkoa kobratzeko daukie) • Aurrekontuak egin baino lehen, taldeen lokalak bisitatzea eta euren eskaerak, kezkak eta iradokizunak entzutea proposatzen da. • Kirola eta kultura ez liratekez alkarregaz joan behar (arlo administratibo / ekonomikoan) • Polikiroldegian LARRIALDIETAKO ESKAILERA bat behar da. Aspaldiko kontu bat da, baina oraindino egin barik dago. PARTIKULARRAK: • Mataderoko instalazioak hobetu (Txirrindularitza taldea eta Izaro-Sub). • Txirrindularitza taldea: Txirrindularitza eskola egiteko lekua behar du. • Izaro-Sub: Aukera balego, uretatik hurreago dagoen lokal bat beharko leukie.
50
• Xixili taldea: ◦ Hermanoetako instalazioen garbiketa hobetu. Egun, hilean behin garbitzen dira eta egunero erabili Xixili eta E.T.-ek.
◦ Kiroldegiko tapiza barriztu behar da.
• Arrauna:
◦ Pantalana behar dabe.
◦ Administrazio desberdinak ados jartzea ezinbestekoa da instalazioei buruzko plan bat aurkezteko, oraingoak txikiak eta zaharkituak dira. Irtenbide bat bilatu behar da, gaur egun ezin da ume gehiago hartu lekurik ez dagoelako.
• Futbol taldea:
◦ Zelai txikiak ez dagoz egoera onean eta konpondu egin behar dira. Beste aukera bat, horren ordez, zelai nagusiko belarra aldatzea, naturaletik artifizialera.
◦ Dagoen beste kirolarirentzat aldagela gutxi dago.
◦ Lehen udala, BBK eta Aldundiaren arteko hitzarmenak egiten ziren horrelako azpiegiturak egiteko edo hobetzeko, begiratu hori posible dan oraindik ere. • Izaro pilota:
◦ Partiduak antolatzea erraztea. Frontoiaren erabilerarako erraztasunak emotea.
◦ Nahiz eta orain momentuan eurak frontoia herritar moduan erabili, frontoiko gradatan dagozen eskilaratan barandilla batzuk ipintzea beharrezkoa ikusten dabe
2.-Zer ez zeunkie aldatuko zuon gaurko egoeratik? Puntu hau lantzeko asti handirik ez dogu izan. Horrela den kasuetan, argia eta ura udalak ordaintzea. Kiroldegia ondo dago. Kiroldegian dagozan taldeak ondo dagoz.
51
Talde gehienak eskertzen dabe moteroak, kalean egiten diren ekintzetan, emoten daben laguntza. PROPOSAMENAK: - Batzar honetan esandakoaren laburpena partaide guztiei bidaltzea. - Hemendik aurrera be harremanetan jarraitzea eta mota honetako jarraipen-batzarrak antolatzea.
52
herri babesa NON: KULTUR ETXEA
NOIZ:OTSAILAK 16
1.- Zein beharrizan daukazue gaur egun? .- Se trata de una Asociación perteneciente al Ayto. de Bermeo. Lo componen unas 8 personas, que disponen de formación para el desarrollo de las distintas actividades que llevan a cabo, en todo lo que tiene que ver con protección civil.( Tierra y mar) .- Ofrecen de manera altruista, un servicio de protección a la ciudadanía, de 24 horas, 365 días. Destacan entre sus cometidos, la infinidad de informes que realizan, sobre la situación de distintos aspectos de Bermeo, muy mejorables y que merecen revisiones, algo solicitado por el propio Ayto, desde los origines y que sin embargo la Corporación actual, hace caso omiso. Afirman haber entregado infinidad de informes, sobre asuntos a resolver, y ni siquiera han tenido respuesta. .-La relación con el Ayto. en el día a día, es prácticamente nula. .- En ocasiones, actúan donde ven o prevén el peligro, con los recursos disponibles exponiendo en ocasiones su propia integridad física, y emiten informes, que tampoco obtienen una respuesta. Se sienten sólos en las distintas actuaciones y sin ningún reconocimiento. .-El cuerpo de Bomberos de Gernika es quien demanda sus servicios directamente para ayudar y complementar su labor, cuando es necesario. Destacan la buena relación con este cuerpo. No así con la Policía Municipal de Bermeo, algo que no entienden. .-Comentan que viven una situación crítica, en tanto no disponer de medios suficientes, y que los que tienen han quedado anticuados, y en mal estado. .-El Ayto. se hace cargo del seguro de R. Civil, del seguro de los vehículos, así como se hace cargo del gasto de la gasolina, y de algún atuendo. .-Los medios que disponen, han sido donados por empresas particulares, como Telefónica y Repsol, “ mendigando” por los propios medios de la Asociación. .- En Bizkaia, nos comentan existen tres Parques de “Bomberos voluntarios”, como son el de Otxandio, Orduña y Karranza. En este sentido, los tres municipios tienen firmado un convenio con la Diputación Foral de Bizkaia, a través del cual quedan garantizados recursos técnicos, y formación.
53
En este sentido, nos trasladan, que algo solicitado hace un tiempo, y que por algún motivo que desconocen, el Ayto. no ha dado respuesta para llevar a cabo el proceso de la firma de convenio. .- Por otro lado desconocen las posibles ayudas que el Gobiernos Vasco, pueda ofrecer. Hasta hace unos años, una persona se hacía cargo de revisar el Boletín, a fin de conocer las posibilidades, pero hoy en día no se hace un seguimiento, por lo que se desconocen si se mantienen las ayudas, y los requerimientos, si los hay. 2.-Zer ez zeunkie aldatuko zuon gaurko egoeratik? Respecto al local que disponen, no tienen queja. Es un lugar estratégico, por la cercanía y rápido acceso al mismo, ante avisos inesperados y que garantizan así la rapidez de respuesta. PROPOSAMENAK: Recogida su situación, se concretan varias acciones posibles, y que entendemos todos los reunidos, pueden llevarse a cabo: 1.- Investigar si Gobierno Vasco, mantiene las ayudas para este tipo de asociaciones, y en caso afirmativo, evaluarlos y solicitar las ayudas. 2.- Conocer el protocolo de entrada y registro de informes/protocolos de actuación y solicitudes de esta Asociación en el Ayto. que garantice que la documentación enviada, llegue a los interlocutores válidos, como pudieran ser los técnicos y concejales del Área de Servicios. 3.- En tanto la labor llevada a cabo por esta Asociación, mejorar la interlocución con el Ayto., con un sistema metódico de reuniones, mesa de trabajo, etc (que ya se hacia hace años)., En estas reuniones, participarán técnicos/concejales responsables, y tendrán como fin tener en cuenta y compartir las cuestiones que plantea la Asociación en cuestión. 4.- Obtener información para conocer lo que conllevaría la firma del Convenio con la Diputación, en calidad de Parque de Bomberos Voluntarios. A principio, su firma garantizaría disponer de recursos suficientes, formación, etc. imprescindibles para el desarrollo de su labor. 5.- En el caso de que no sea posible firmar un convenio, Herri Babesa necesitaría: • Equipos autónomos • Un camión (Unimog) • Motosierra • Formación para los nuevos miembros • Ropa de seguridad
54
6.- Mirar a ver si todav铆a es posible compatibilizar la labor realizada en Herri Babesa (con certificaci贸n) con las OPEs para bombero, policia etc.
55
auzo alkateak NON: ATXURRA HOTELAN NOIZ: OTSAILAK 21 1.- Zein beharrizan daukazue gaur egun? ALMIKE: 1. Udaletxearen zorroztasun eza errepideen inbentarioan. 2. Almikeko espaloia akatsa iruditzen jake. Autoak pasateko, hainbat tramotan kontrako norabidean zailtasuna. 3. Bideko montikuloak: nekazaritzako makineriak ez dauka amortiguazinorik, ondorioz, makina horreek gehiegi sufritzen dabe. Ondorioz, barriro abiadura kolpeak ez jartzeko eskatzen deuskue. AGARRE, MAĂ‘U, ARRONATEGI: 1. Auzo bideen hobekuntza. Egoera txarrean dauden errepideen garbiketa. (eskera orokorra da) 2. Argia. Errepide nagusi eta auzoetako nukleotik urrun dagozan baserrietan farolarik ez dagoela esan deuskue. Adibidez: Agarren, auzoaren erdiak badauka argia, baina beste erdiak ez. MaĂąu eta Arronategi auzoen zati gehiena argi barik dago. (Beharrizan orokorra) 3. Estolderia eta zanga garbiketa lana ondo burutzea eskatzen deuskue. Oso garrantzitsua da lan hori norbaitek berrikustea, egindako garbiketa nahikoa ez dala eta kexatzen dira. Langileei erakusteko prest. (Beharrizan orokorra) 4. Neguko planaren iragarpena: edur egunetan koordinazio hobea eskatzen deuskue (edur egunetarako gatza eskatzerako orduan iragarpen falta udalaren aldetik, auzoetako errepideetan edurra kentzeko makinarik ez da apenas egon, izozteak kontrolatu barik etab.) (Beharrizan orokorra) MIKEL DEUNA: 1. Argi jartzeko eskaera orain 14 urte eginda. (Farola / Baserri). Eguzki farolen idea proposatzen dabe, kable guztiak lur azpitik pasatzeko ezintasunaren aurrean, adibidez, Ander Deunan eginda dagoan bezala. Era berean, baserri bakotxeko lanpara bat, bere zenbagailuarekin jartzeko proposamena be egin dabe. 2. ITXUBISKAR baserriaren saneamendua. 3. Bide publikoak zaintzeko eskakizuna.
56
ARTIKE: 1. Trafiko zirkulazinoa: errepide nagusiko trafikoa dala eta, urtenbide bat eskatzen dabe. Aldagai bateraezin bitaz ari gara berba egiten: trafiko astuna (autobusak, Infrisako kamioiak, autoak, motorrak eta abar) eta oinezkoen edo kirolarien ibilaldiak. Istripuak ekiditzeko Bidegorri bat eskatzen deuskue oinezkoentzat, lurrean kolore ezberdinetako bereizketa eskatzen dabe, oinezkoen eta ibilgailuen igarotzea zatitzeko. (Ideia: Busturia Axpeko eredua) Almikeko espaloiaren ideia ez dabe gustuko, errepidea nahiko estutzen dalako. 2. Frantxuene erreka: Eroritako harri-lubetetarako eta errekaren garbitasun falta dala eta, arreta berezia eskatzen dabe. Urteetan zehar daraman arretarik ezaz kexatzen dira: Frantxuene errekaren egoerea, sangradorak garbitu barik, lur askatzeak etab. 3. Tellaetxe tar Josu kaletik, Artikeko trafiko astuna arintzeko, saihesbideko loturea egiteko eskarie egiten deuskue. ARENE: Auzoaren keja guztiak formalki Udalera 2008tik eroanda daudenez gero, bai gobernu-taldearen bai oposizioaren pasibotasun absolutuagatik, ez dauka zer esanik. 1. Matxitxakoko itsasargiranzko bidea: Bidea eta paperontzi-instalazioa txukuntzea. 2. Diputazinoa eta udal-gobernuko alderdiak esku beretik ez joatearen ondorioz ezer egin ez izana salatzen da. 3. Auzotarrak jaisteko autobusa. 4. Udal-poliziak auzo guztiak patruilatu beharko leukez eta ez Cannon-era igo bakarrik. 5. Herriko eta auzoetako jaien koordinazioa, eta auzoen jaietarako hornidura ekonomikoa (Asoziazio baten sorrera, aurrekontuak, galerak...) BESTE GAI BATZUK: 1. Batzarrak sarriago egin behar dira. Oposizioan zein gobernuan egon, batzar gehiago eskatzen deuskue. Batzarraren zapore elektoralista geratzen jake guztiei. 2. Bileran tratatutako gaietarako segimendua egin behar da. 3. Auzoetako zereginak burutzeko lan-poltsa bat sortzea proposatzen dabe (mantenua, garbiketa etab.) 4. Orokorrean itxikeria sentimentua daukie danak, ustekabean lau urtez behin egiten diran bilerak izan ezean 5. Teknologia berrietarako konexioak hobetu behar dira. 6. Baimenik barik erabiltzen diran jabetza pribatuei buruzko keja asko dagoz. 7. Jaiak: KULTURAko dirua LURGINTZAra zuzenduta dagoenarekin ez nahastea. Ez dagoz gaurko udal-gobernuak egin eban aldaketeagaz pozik. Lehen Kultura sailetik urteten zan dirua jaiak antolatzeko zuzendutako dirua zan, orain, ordea, Lurgintzako sailetik ateratzen dabe. Ondorioz, lurgintza sailak, auzoak txukuntzeko, inbertsinoetarako etab. baliabide gitxiago daukaz.
57
Jaietarako jasotako laguntzak KULTURAko sailetik irten behar izango leukela azpimarratzen dabe. 8. Jaietarako diru laguntzak jasoteko, bankuko libreta elkarte modura igiri beharko zala aipatu eben, holan arazoak ekiditeaz aparte, BEZa saihesteko aukera be izango leukie (elkarte eta asoziazioak BEZa salbuetsita dabe) 9. Baserritarren egun bezala irailaren 16a, ahal den neurrian, indartzea. 2.-Zer ez zeunkie aldatuko zuon gaurko egoeratik? Ez zen egon erantzunik PROPOSAMENAK: 1. Bederatzi auzoetako BIDEEN egoera aztertu eta horren arabera neurriak hartu. 2. Auzo / baserri bakotxaren (kale-argiak) ARGI PUNTUEN gaia aztertu eta landu 3. Kale-argia jartzerako orduan, bide baten egokitasuna optimizatzea. 4. Auzo batzuetako saneatzearen posibilitatea estudiatzea. 5. BIZKAIKO FOU ALDUNDIARI eskaria: - Bideen egokitzea eta mantenua (Artike, Matxitxako itsasargia, Sollubeko bidea etab.) - Aldiz aldiko garbiketak (Ibaiak, sangradoreak, bideetatik sasitzak kentzea...). 6. Estolderia eta arketen, aldiz aldiko garbiketa bermatutea UDALAREN aldetik. 7. Inbentariatutakoarengan zorroztasuna eta gardentasuna. 8. Jaietarako diru laguntzen jatorria berriz planteatzea. Lurgintza >< Kultura. 9. Diru-laguntzak jaso ahal izateko alkarte edo asoziazioa sortzeko aukera analizatzea eta prozesu horretan laguntzea. 10. Udal-poliziaren presentzia auzoetan handitzea. 11. Auzoetarako garraio zerbitzuaren sorrerarako proposamenen alde agertzeko eta hau martxan jarri ahal izateko lan egitea. 12. Aurreko puntu bakoitzaren segimendua edo erantzuna aldian aldian emotea (Gobernu/Oposizio).
58
turismo eragileak NON: KULTUR ETXEA
NOIZ: martxoak 2
1.- Zein beharrizan daukazue gaur egun? - Jateko lekuak eskatzen dauz jendeak eta ez dago nora bidali. Herrian ez dago eskaintzarik. - Aparkalekuen arazoa dala eta, jendeak alde egiten dau herritik. - Seinalizazioak ez dagoz behar diran moduan kokatuta, herri sarreran jarri beharko litzatekez. - Herriko tabernariak ez daukie turismoa bultzatzearen beharrizanik. Kontzientziazio lan bat egin behar da tabernariakaz. Herriak mugimendua behar dau. - Herriko bideen eta turismo-zerbitzuen planoak egiten diranean, turismo eragileei erakutsi txarto eginak izan ez daitezan. - Gaur egun sektore mahairik ez dago, eta hau beharrezkoa da administrazioagaz bat egiteko. - Eskualdeko sektore mahaia bultzatu behar da, batez ere turismo eragileak batu daitezan. Honek eskaintza zabalduko leuke, gaur egun Gernikak berea baino ez du saltzen eta. Gainera hona datozen turista atzerritarrek Urdaibai ez dabe ezagutzen eta hau saltzeko baliabiderik ez dago. Honetarako eskualdeko turismo bulegoa eukitea egokia izango litzateke. Honek gainera Bilbogaz ere lotuko gindukez. - Sollubeko tunelak egitea Bilbotik hurbilago egon gaitezan. - Auzoetako bidegurutzeatan argia behar da, Artiken, Arronategin, Ma単un,... Tribisen, baita buzoiak ere. - Auzo bideak oso zikin dagoz. - Bermeoko turismoko WEB-a gaurkotu behar da. - Foru Aldundiak Bilbo bultzatzen dau eta herriak alde batera izten dauz. Uste dabe Bilbao-Bizkaia marka hori ere aprobetxagarria izan daitekela, lurraldean distantziak ez diralako handiak.
59
- San Juan gehiago esplotau behar da. Arazoak dagoz autobusak aparkatzeko, ez dago informazino punturik, ez da herritik Gaztelugatxerako oinezko ibilbiderik landu... - Pergolako autokarabana aparkalekuan, batzuk urteak daroez geldi. Aparkalekua edo bizilekua da? 2.-Zer ez zeunkie aldatuko zuon gaurko egoeratik? - Bilbo ingururako sortu ziran paketeak oso ondo funtzionatu eben, honegaz jarraitzea ona izango litzateke, baina zonaldekoa bultzatuz. PROPOSAMENAK: - Sektore pribadua sentsibilatzen eta turismo alorrean profesionalizatzen jarraitu behar da. - Eskualde mailako ekimenak indartu behar dira. (Bultzatzaile nagusia eskualdeko sektore mahaia izan daiteke adibidez). - Herrian eta inguruan daukagun potentziala indartu behar da: - Esperientzia desbardinak eskaini: Urdaibai, paseoak itsasontziz, kontserberak+ katak, arrainaren salmenta bultzatzeko kate osoa erakutsi, txakolindegiak, aisialdia... - Herria garbi mantendu - Herrian kontserberen museoa ondo egongo litzateke. - Herriko produktuak ezagutarazi eta eskainiko dauzan gune bat landu. - Artiken dagoan errotea martxan ipini turistei erakusteko. - Matxitxakorako bidea konpondu. - San Juanerako proiektu integrala aurrera atara BFAgaz batera - San Juanerako bidea garbitzea. - Gure ondarea ondo ezagutu eta katalogatu egin behar dogu. Honeei buruzko informazinoa, modu antolatuan, helarazi behar jake turismo eragileei. (Sollubeko tumultoa, Zarragoitxiko alkazaba, herriko eskulturak...) - Herrian ibilbide desbardinak eskaini eta turismo ergaileak informatu: eskulturen ibilbideak, erdi-aroko ibilbidea, nattura ibilbideak...
60
- Alde Zaharra atondu behar da. - Promoziorako diru gehiago erabiltzea, jaietan murriztuz propostu dabe. - Herrian egin beharreko hobekuntzak egiteko herriko jendeari eskaini lana, ahal dan neurrian.
61
! o e m r e B a r a Zeu z