2013ko abendua. 5. alea https://www.facebook.com/arranbela.baztan https://twitter.com/arranbela
AURKIBIDEA
KOMUNALAK 1 ZAHAR ETXEA LABeko ordezkariei elkarrizketa 2 BERRIAK Eskoletako jangelak 4 Udal eraikinetako enpresa garbitzailea 4 Mehatxuak 5 Baztango Ernai 5 EUSKAL PRESOAK Idoia Mugikari elkarrizketa 6 KARTZELA ZIGORRAK ETA ISUNAK BAZTANGO GAZTEEI 8
Komunalak herritar guztienak dira eta kudeaketa berria behar dute Azkeneko hamarraldietan lur komunalen kudeaketa guztiz desitxuratu eta aldrebestu da Baztanen. Lur komunalak baztandar guztien lurrak dira eta historikoki Batzar Nagusiak kudeatu ditu. Bistan denez historian barna lur komunalen erabileran eta kudeaketan aldaketa handiak izan dira; horietan, aipagarrienak, akaso, XVIII. eta XIX. mendeko pribatizazio prozesuak. Nolanahi ere den, hasieran aipatzen genuen moduan, azkeneko urteetan lur-komunalak partikularrak bailiran erabili dute aunitzek, horrela, Batzar Nagusia kontuan hartu gabe batetik bertzera erabilera eskubidea pasatuz, errentamenduan emanez, norberaren izenean eskrituratuz, lur-komunalean eraikiz… Lur-komunalen kontrako aribideak aunitz eta gisa desberdinetakoak izan dira, argi eta garbi: afera arrunt aldrebestu da. Hala inguruko herrietara begiratuta Bortziriak, Malerreka, Sara… bertze inon ez da gertatu hemen lur-komunalekin pasatzen ari dena.
Horrela gauzak Baztango SORTUk uste du komunalen kudeaketa berritu behar dela. Horretarako, hasteko, azkeneko legealdian onartutako ordenantza dago. Orain, hori zorroztasunez bete beharra da, azken batean, lur komunalak baztandar guztien lurrak baitira. Inori ez zaio gogoratzen barridearen lur partikularra beregana tzea eta bertan eraikitzen hastea edo hura bertze norbaiti errentamenduan ematea. Ba, lur-komunalekin ezta ere. Modu horretan ordenantzen berri tzearekin segitu bidenabar, komunalen kudeaketa eta kontrola hobetzeko diru saila handitu beharko litzateke Horiek guztiak erranik eta lur-komunalak baztandar guztienak izanik, denok zentzuz eta arduraz parte hartu behar dugu komunalen gestioa zuzentzen eta onbideratzen. Partikularren jarrera pertsonal indibidualista eta egoisten gainetik eta eragile soziosindikal ba tzuen ikuspegi lauso eta murritzaren gainetik komunalak, baztandar guztion ondasunak, zorrotz babestu behar dira. Horren arduradun Baztango erakundeek izan behar dute. Modu horretan bakarrik bermatzen ahalko da baztandar guztiek ordenan tzen bidez araututako moduan lur horiek erabili ahal izatea. Kontrakoa, XVIII. Eta XIX. mendeetan lur-komunalen aurka izandako aribideari jarraibidea ematea da, komunalen eta baztandar guztien kontrako eraso zuzena.
1
“Inork ez dezala pentsa zahar-etxean gestio publikoa jartzeagatik zentroak irabazi ekonomikoak izanen dituenik”
A
zkeneko urteetan Baztango Francisco Joaquin Iriarte zahar etxea Idea Innovacionek gestionatu du. Heldu den apirilean gestio adjudikazio-aldia akitzen zaio, modu horretan, enpresa batzordean LABeko ordezkariak diren Andone Gardekin eta Garbiñe Elizaldekin eta Baztan-Bidasoko LABeko koordinatzailearekin Koldo Saenzekin zahar etxearen egoeraz, kudeaketaz eta geroaz aritu gara.
2
Zahar etxearen orain artioko kudeaketa pribatua nola baloratzen duzue? Langileon ikuspegitik patronatuak Idea Innovación enpresaren eskuetan gestioa utzi zuenetik, egoera aise makurtu da. Azken lau urteetan 3 urtez soldata izoztu digute, urtez batez igan, eta bosgarrenean jaitsi nahi digute, horrek gure eros ahalmenean suposatzen duen galerarekin. Bertzetik xaharrak gero eta egoera dependienteagoan etortzen direnez, guk lan gehiago egin behar dugu baina enpresak ez ditu langile gehiago jartzen; hau da, ratioetan minimoak bakarrik betetzen ditu. Langileekin tratua aise hotzagoa eta zurrunagoa da, langileongan beldurra eta gehiegizko errespetua jarri dute. Edozein gauzatarako idazkari tzan protokolo batzuk bete behar izateak senideengan eta xaharrengan ezinegona sortu du.
Iaz ordainsari estra zatikaturik ordaindu zizueten, soldatak izozturik dituzue, aurten enpresak jornalak jaisteko proposamena egin du… 2012ko ituna joan den abenduan oraino sinatzeko zegoen eta oraino ere horrela dago. 2012ko abendua iritsi zelarik enpresak itun bera sinatzeko eman zion Komiteari baino berak proposatutako itun horri paragrafo bat gehitu zion, zeinean, abenduko ordainsaria hilero zatikaturik emanen zuela erraten baitzuen; horretarako ustezko egoera ekonomiko txar bat aitzaki hartuta. Bertze aldetik arestian aipatu bezala azken 4 urtetatik 3tan soldata izoztu digute, horrek gure eros ahalmenean %7’5eko galera suposatu du. Horrekin nahikoa ez eta negoziatu nahi dugun hitzarmen berrirako soldata %5 jaitsi nahi digute. Badirudi ez dutela kontuan hartzen hemengo langileok jasaten dugun egoera; lehenagotik ere gure soldatak ez dira altuak. Beraien interesa bakarrik kontuan hartzen dute.
ZAHAR ETXEA
Herritarren Baztan Zahar etxearen egoera ekonomikoa zein da? Azken lau urteetan egoera ekonomikoa hobetu egin da nahiz eta oraino txarra izaten segitzen duen. Patrona tuak 2009an gestioa enpresa pribatu honen eskuetan utzi zuelarik, hauen gestio esperientziak egoera ekonomikoa hobetuko zuenaren promesarekin egin zuen, hauen mirariek zulotik aterako gintuztela argudiatuz. Bistan da mirari horren berri Baztanen ez dugula izan, eta garbi erakusten digu gestio pribatu batek ez duela egoera zertan hobetu. Arestian aipatu dugunarekin agerikoa da egoera hobetu beharrean txartu egin dela. Patronatuaren jokabidea nola ikusten duzue? Gestioa Idea Innovaciónen eskuetan utzi zelarik Patronatuak behin eta be rriz erran zigun enpresaren kudeaketa gelditu gabe aztertuko zutela. Gatazkak edo arazoak izan ditugularik eta Patronatuaren inplikazioa behar izan dugularik, zoritxarrez ez dugu Patronatuaren babesik izan eta beraien arazoak ez direla argudiatuz, eskuak garbitu dituzte . Gure iritziz Patronatuak egiten duen lana aise hobe egin daiteke eta Patronatuaren inplikazioak handiagoa beharko lukeelakoan gaude.
ANDONE GARDE
Baztanek sortzen duen aberastasunarekin eta gestiorako duen diruarekin bultzatu beharreko politika sozialak lehenestea da gakoa. 2014an enpresari gestio adjudikazio-aldia akitzen zaio; enpresa publikoa egitea nola baloratzen duzue? LAB beti egon da zahar-etxerako gestio publiko baten alde eta uste dugu hemendik aitzinerat ere horrela izan beharko lukeela. Francisco Joaquin Iriarte zahar-etxeak beti eskaini dio kalitatezko asistentzia Baztango jendarteari eta bereziki Baztango xaharrei. Gure ustez akats larria izan zen gestioa pribatizatzea eta bere momentuan horrela salatu genuen. Zerbitzu publikoak ez dira dirutan neurtu behar, ezta kalkulu hutsekin ere, zerbitzuaren kalitatea da kontuan hartu beharko litzatekeena. Enpresa publikoa sortzea aukera ona izan daiteke, betiere gestio publikoa eta honen funtzionamendu publikoa bermatua baldin badago. Modu berean uste dugu langileen gehiengoa gestio publiko baten alde dagoela
GARBIÑE ELIZALDE
Enpresa publikoak nolakoa izan beharko luke? Gure ustez enpresa publikoaren gestioak parte hartze publikoa bermatu beharko luke, hau da, bertako erabakietan Baztango ordezkari politikoez gain langileen eta senideen ahotsak tokia izan beharko luke. Langileon ordezkariek organo horretara langileon ikuspuntua eraman beharko lukete eta senideek, xaharren senideen ikuspegi eta iritziak. Bertze aldetik ordezkari politikoek udalaren kudeaketan zaharetxeak ze paper bete beharko lukeen zehaztu beharko lukete. Organo ho rrek kudeaketaren ezaugarriak eta irizpideak zehaztu beharko ditu eta organo horrek zahar etxerako sortzen duen zuzendaritzaren gain geldituko litzateke irizpide horiek egunerokoan lantzea. Zahar etxeak oinarrizko zerbitzu soziala eskaintzen du, baina gerta daiteke zerbitzuaren ezaugarriengatik defizitarioa izatea… Zerbitzu sozialak neurri handi batean defizitarioak dira, hauen helburua oinarrizko eta kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea delako eta ez negozioa egitea. Inork ez dezala pentsa zahar etxean gestio publikoa jartzeagatik zentroak irabazi ekonomikoak izanen dituenik. Erran bezala gakoa ez da hori, baizik eta Baztanek sortzen duen aberastasunarekin eta gestiorako duen diruarekin bultzatu beharreko politika sozialak lehenestea, eta dirua zertan gastatu nahi eta behar den erabakiak hartzea.
KOLDO SAENZ
3
Berriak Udal eraikinetako garbitzaileak eta ISN enpresa
B “Globalki pentsatu, lokalki eragin” dioen aldarria maiz aditu dugu jendarte justuago bat bilatzen dugunon artean. Baztanera ekarrita, hamaika esparrutan aplika zitekeen lan- edo bizi-filosofia hau. Eskoletako jantokietan, errate baterako.
Egunen batean, eskoletako jangeletan, errate baterako
B
ertako produktuak (ekologikoak badira hobe) eskoletako jangeletan. Horra hor egunen batean Baztanek ere ibili beharko duen bidea. Areago (baina ez soilik) krisi sakon baten testuinguruan. Logikoa al da milaka kilometrora ekoiztutakoa jakiak kontsumitzea? Ekologikoa al da? Jasangarria? Osasuntsua? Ekonomikoa? Egunen batean eskoletako jangeletako arduradunak bertako ekoizleekin elkartuko dira, tokian tokiko administrazioaren laguntzarekin beharbada, eta elkarlan honen onurak zerrenda tzerakoan papera akituko zaie akaso. Gure haurren elikadura kalitate handikoa izanen da bertako produktuak kontsumitzean. Osasun kontua da, jaten duguna baikara. Bertako ekoizleek
4
produktuaren parte handi bat (edo dena) Baztanen bertan salduko dute, era duin batean, merkatu arrotzen eta gupidagabeen presioetatik kanpo geldituz. Baita, jangeletako beharren arabera ere, lehen sektorea bera berrantola zitekeen eskolek beharko dituzten jakien produkzioa dela medio. Lanpostu berriak sor zitezkeen kasurik baikorrenean... Ez gara deus berririk asmatzen ari, izan ere, bertze tokietan egin dute dagoeneko. Adibiderik ezagunena beharbada, Larrabetzuko eskolakoa dugu, non bai guraso zein haurrek nahiz ekoizleek ezin era baikorragoan baloratzen duten hondar urte hauetan elkarrekin egin duten bidea aztertzean. Bertan produzitu eta bertan kontsumitu, ez dago misterio gehiagorik. Baztanen, zergatik ez?
aztango herrietako eskoletako, kontsultegietako eta museo etnografikoko garbiketaren esleipena, arauzko lehiaketa publikoa eginda ISN enpresa iruindarrari eman zaio. Udalaren helburua garbiketa lanetan ari ziren langileen lan-baldintzak erregulatzea zen, guztiz pentsaezina baita administrazio publikoarendako lanean ari diren jendeak modu alegal edo irregularrean aritzea. Modu horretan, egoera erregulariza tzeko langileen soldatakgizarte segurantza barne- eta materialaren kostua kalkulatuta administrazio publikoa derrigorturik dagoen lizitazio prozeduren arabera garbiketa zerbi tzua enkantean atera eta eskaintza hoberena ISNk egin duenez, hari egokitu zaio. Bistan denez, denok ezagutzen dugu ISN enpresa zer den eta, bereziki, haren nagusiak Fermin Elizalde Urmenetak nola jokatzen duen. Horren azken adibideetako bat Madrilgo Vallecaseko UPS enpresaren salerosketa da epaileek iruzurragatik baliogabetu dutena; 1,5 milioi euroan baloratutako enpresa euro 1ean erosi zuen. Horrela gauzak, ikusitakoak ikusita, garbi dago legalitate burgesak indarrean den logika ekonomikoa lehenesten duena eta, oraingoan, hori bera nabarmen gelditu da. Hala, nahaspila hau guztia on bideratzeko Baztango SORTUk uste du herrietako eskolak, kontsultategiak eta museo etnografikoa garbitzeko enpresa publikoa sortu beharko litzatekeela edo bertzenaz langileak dagokion oposaketa azterketa eginez udal-langile egin beharko liratekeela. Hori horrela izanik, ISNri kontzesioa akitzen zaiolarik aipatu zerbitzua balizko enpresa publikoari eman beharko zitzaion edo bertzenaz langileak udal langile egin. Horrek guztiak lan-baldintza duinak bermatzeaz gain enpresa kudeaketa gardena egitea ahalbidetuko luke.
BERRIAK Aurtengo udan Baztango alkateak eta Elizondoko zinpeko alkateak Ikurriñarengatik birritan jasotako mehatxuak ez dira kasualitatea izan.
Udako mehatxuak, ikurriña eta upn Azken aldian UPNren Nafarroako Gobernuak Ikurriñaren eta euskal sinbolo nazionalen kontrako ekinbidea abiatu du, hori guztia Ikurren Lege famatuan gorpuztu da. Horren ondorioz Nafarroako udaletxeetan urteko egun guztietan Espainiako bandera jartzera derrigortu nahi dute eta Ikurriña debekatu; horrela egin ezean, alkateak zigortu eta inhabilitatuko dituzte. UPNk legeen eremuan abiatu duen ofentsibak Nafarroako Gobernu ordezkari tzan laguntzaile paregabea aurkitu du, modu horretan, Ikurren Legean aipatzen den sinbologia frankista kentzeko artikuluei bat ere kasurik egin gabe, euskal herritarren sinboloen kontra modu probokatzailean egiteko erabil tzen ari dira. Testuinguru horretan talde ultraeskuindar faxistak agertu dira, erregimenaren bihotzean inkrustaturik ageri direnak, betiko moduan lan zikina egiteko prest.
Egoera horretan, aurtengo udan talde faxista batek Baztango alkateari eta Elizondoko zinpeko alkateari heriotz mehatxuak egin dizkie. Herritarren artean mehatxuek izan duten gaitzespena agerikoa izan da, horren erakusgarri bertzeren artean abuztuaren hondarrean egin zen elkarretaratzea. Nolanahi ere, mehatxuak salatzeko deitu zen Baztango Batzar Nagusiaren bilkura berezirat UPNk ez joateko hartutako erabakia guztiz itsusia eta salagarria da. Batzar Nagusia da mehatxatutako bi hautetsiak dauden Baztango erakunde bakarra, Ba tzar Nagusiari zegokion gaia tratatzea eta UPNk ez agertzea erabaki zuen erakunde horri alimaleko mespretxua erakutsiz eta salaketen aferan beren zurikeria nabarmen utziz.
Batzar Nagusiaren bilkura berezirat UPN ez joatea guztiz itsusia eta salagarria da Horrela gauzak Ikurriñak eta haute tsiek bizi duten etengabeko jazarpenaren aitzinean herritarren aktibazioa nahitaezkoa da. Alde batetik irudimenarekin eta izpiritu desobeditzailearekin San Ferminetan bezala Ikurriñak nonahi jartzeko. Bertzaldetik, espainolaren inposaketa salatzeko eta, azkenik, Ikurren Lege hori baliogabetu eta gure identitate nazionala onartuko duen arauketa berria egiteko.
Baztango Ernairen 2013-2014ko ikasturte berria Baztango ERNAIren aurkezpenak egin genituen pasa den apirilean, uste genuelako gazte gehiago izan behar ginela lan egiten hasi aitzinetik. Hortaz,aurkezpenak egin eta gure helburua lortu genuen, ordura arte ginen taldea bikoiztu genuen . Orain hamar lagun inguru biltzen gara eta 2013-2014ko ikasturtea gogotsu hasi dugu. Aurtengo kurtsoan Baztango ERNAIren helburu gorena Baztango gazteria AKTIBATZEA izanen da . Hau lortu ahal izateko gaztetxean ekimenak sortzen hasiko gara: kulturalak, politikoak… nahiz denbora pasazkoak. Ekimen horien helburua gazteria elkartzea eta dugun errealitateaz kontzientziatzea izanen da. Ikasturte honetako beste egitasmoetako bat Ipar Euskal Herriko gazteriarekin kontaktuan jartzea izanen da, baita beraiek eta guk ditugun errealitate ezberdinak partekatzea ere, horrela, gerora elkarrekin lanketak egin ahal izateko .Hau gauzatu ahal izateko Ipar Euskal Herrian sortzen ari den gazte antolakunde berria egina egon arte itxaron behar dugu . Azkenik animoak eman nahi dizkiegu militantzia politikoagatik epaituak izaten ari diren gazte guztiei .
5
??
“Duela 7 urte bete zituen zigorraren 3/4ak, orain dela 3 berriz zigor osoa”
6
I
ñaki Erro euskal preso politikoaren egoeraz Idoia Mujikarekin bere emaztearekin solastatu gara. Emaztea eta bi semeak elizondarrak dira eta bera ere libre ateratzekin hala izanen da. Elkarrizketa Estrasburgoko giza eskubideen epaitegiaren epaia argitaratu baino lehen egin da.
Euskal presoak Iñakik kanpoan egon beharko luke, batetik kondena betea duelako eta bertzetikeritasun larria duelako. Gure esku dago eskubide horien alde egitea. Ez da normalizazio politikorik egonen presoak askatu arte
Iñakik 26 urte daramatza kartzelan... Bai. Urte hauetan zehar kartzela asko ezagutu ditu. Carabanchelen, Alcalan, Herreran, Tenerifen, Algecirasen eta Ocañan egon da. Orain berriz, Almerian dago. Etxetik kilometro anitzera. Urte hauetariko gehienak isolamendu moduluetan eman ditu, egunean bi orduz patiora ateraz, askotan argirik gabe ziegan, batzutan leihoan argia sartzen ez uzteko txapa metalikoak dituela... Hori dena guti ez eta kalean behar zuen jadanik... Horrela da... Duela 7 urte bete zituen zigorraren 3/4ak, orain dela 3 berriz zigor osoa. Hala ere, bertze 10 urtez luzatu diote zigorra 197/2006 dok trina aplikatuta. Zigor osoa betez gero 30 urte egin beharko ditu kartzelan. Azken urteetan bere osasun egoera kaxkarra ere batu zaio berez kar tzelak dakarren sufrimenduari, ez da hala? 2012ko urtarrilean gaixotasun larria harrapatu zioten. Kardiopatia iskemikoa du eta bihotzean 3 balbula jarri behar izan zizkioten. Ospitalean zegoela ezin izan genuen bisitatu eta kar tzelan ez du gaixotasun honekin jaso beharko zuen arreta jasotzen. Eritasun larri eta sendaezinak dituzten presoak kartzelan mantentzeak beraien eta beren senideen sufrimendua handitzea bertzerik ez du ekartzen. Familiaren sufrimendua aipatu duzu. Zein da zuen egoera?
IDOIA MUGIKA Mendekuaren politika da kartzela politika hau. Ez da eskubideetaz oroitzen
Gure kasuan, bi seme ditugu eta hilero milaka kilometro egin behar izaten ditugu bera ikusteko. 11 urte bertzerik ez dituzte semeek eta sortu zirenetik sufritu behar izan dituzte dispertsioaren ondorioak: bidaia luzeak, nekea, aitarekin arras denbora laburrean egoteko aukera... Gainera 10 urte bete tzean seme-alabendako berezia den “elkarbizitzako” bisitarako eskubidea desagertzen da. Eskutitz bidezko ko-
munikazioa ere arras zaila gertatzen da. Iñakik ezin dizkie kolorezko kartulinetan idatzitako eskutitzak igorri, euskaraz idazteagatik gutunak arras mantso ailegatzen dira. Pasatu zaigu martxoan iritsitako eskutitzean “zer ekarri dizue Olentzerok?” galdetzea. Eta semeek zer diote hortaz? Beren aita gaixo dago, etxetik urrun, oinarrizko eskubideak urratuta eta bahituta, kalean egon behar baitzuen aspaldi. Nola azaltzen diozu hau 11 urteko haur bati? Zergatik pasa behar ditugun 2 gau etxetik kanpo errepidean, 2 orduz aita ikusteko... Desgaste fisiko eta psikologiko handia jasaten dute. “Noiz arte?” galdetzen dute. Garai berriak omen diren honetan, estatuak ez du bere kartzela politika batere aldatzen. Zergatik dela erranen zenuke? Gure itxaropena ito nahi dute eta baita presoen bizitza proiektuak ere. Mendekuaren politika da kartzela politika hau. Ez da eskubidetaz oroi tzen. Horregatik ez dute Estrasburgoko epaia onartzen. Giza eskubideen errespetuak ez du tokirik beren proiektuan. Baina guk eskubide hauek alda rrikatu behar ditugu. Bakean bizitzeko dugun eskubidea, gaixo dauden eta zigorra beteta presoek kalean egoteko dutena, gure seme-alabek beren aita edo ama 1.000 kilometro egin gabe besarkatzeko dutena... Elkarrizketa akitzeko zerbait erran nahi duzu? Giltza gure esku dagoela. Sektore eta pertsona ezberdinen aktibaziori esker, dinamika berriak bultzatuz, preso eta iheslarien eskubideen aldeko olatua geldiezina izatea lortu behar dugu. Ez da normalizazio politikorik egonen presoak askatu arte. Besarkada bat bidali nahi diet hemendik preso eta iheslari guztiei.
7
Inguruz-inguru
Kartzela zigorrak eta isunak Baztango gazteei
E
uskal Herrian ireki den aldi politiko berrian Estatuaren errepresioak betikoan jarraitzen du Baztanen. Hasteko Eneko Etxandi arraioztarra 2011ko San Fermininetako agintarien prozesioan izandako istiluengatik 5 urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorrerat zigortu dute. IruĂąeako udaltzaingoak gorputz errepresibo moduan azkeneko urteetan izandako bilakaeraren baitan ulertu beharreko gertakaria da zigorra. IruĂąeako San Ferminetan UPNk bulkatutako besta-giro errepresibo eta poliziz inguratutakoan. Zigorra ere, udaltzain bat jotzeagatik, guztiz neurrigabea dela agerikoa da.
disidentzia guztia menpean kontzeko duen egiturazko praktika da: salbuespenezko legeak, inkomunikatutako atxiloketak, poliziak, epaileen kolaborazioa, menpeko prentsa‌ Eta hori guztia salatzeagatik elizondar gaztea zigortu dute.
Bertzalde, 2010eko Elizondoko ihauteetan tortura salatzeko gazte batzuk egindako parodiagatik Haritz Gaztelu elizondorra 2.000 euroko isunarekin zigortu dute. Auzipetutako bertze hiru gazteak kargu gabe libre gelditu dira. Torturena, hurbilago edo urrunago, Euskal Herritar guztiek ezagutzen dugun tzarkeria da. Estatuak euskal
Salbuespen giroak ez du etenik. Horren aitzinean alde batetik zigortutako eta isundatako gazteen aldeko elkartasuna antolatu beharra dago eta, bertzetik, eskubide zibil eta politikoen defentsan indarrak bildu. Herritar guztion ardura da elkartasuna lantzea eta jazarpen politikoarekin akitzea.
Gainerakoan, Maiatzaren 29ko greba-orokor egunean Arraiozko HiperSimplyn izandako istiluengatik bertze gazte bat 200 eurorekin zigortu dute eta Ekainean Baztango Ernaik Alde Hemendik lelopean antolatutako egunarengatik, momentuan bertze gazte bati, 900 euroko isuna eman diote eta bertze hiruri 300 eurokoa.