GETARIAKO HITZA
ANDRES ALBERDI
Iregian egin [ire(g)iyan egin] Iregian egin entzuten badugu, ziur samar egon gaitezke inguru horretan getariarren bat dabilela. Toki gehienetan igeri egin, igerian egin esaten zaio ekintza horri, uretan hondoratu gabe ibiltzeari alegia; eta hala ageri da hiztegietan. Euskara batuan ere forma horixe nagusitu da. Getarian bereiz samar moldatzen dugu, ordea, hitz hori. Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasean (EHHA), primeran ikusten da diferentziak zein diren Euskal Herriko bazterretan. Metatesia esaten zaion hizkuntza-moldaera bat egiten dugu hitz horretan getariarrok; hau da, hitzaren barneko letra bat tokiz aldatzen dugu. Ahozko euskaran horrelako aldaketak ez dira arraroak; erreparatu, bestela, antzeko jokamoldea duten beste adibide hauei ere: (izen arruntetan) euskara/eskuara; hodei/hedoi, ikutu/ukitu; iruditu/iduritu; alor/arlo, tximeleta/ mitxeleta, zomorro/mozorro, gabe/bage, alkandora/alkondara, atera/etara, malenkonia/ melankolia...; (izen berezietan) Euskal Herria/Eskual Herria, Alberdi/Arbeldi, Gabriel/ Grabiel, Gregorio/Gergorio...
Getarian eta inguruetan esaten diren hitzen txokoa da hau. Animatu eta bidali info@artzape.eusera ezagutzen dituzun hitzak.
24
2020ko abuztua · ARTZAPE