ELKARRIZKETA
ISABEL ETXEBERRIA "GOGORATZEN NAIZ IKASLE GUZTIEN AURPEGIEKIN, BAKOITZA BEREZIA ZEN" Urte hasieran 105 urte bete zituen Isabel Etxeberria Gorritik. 1915eko urtarrilaren 15ean Donostian jaioa, haurrei eskaini die bizitza, izan ere, betidanik irakasle lanetan aritu da. 1937 eta 1939 urteen artean Getariako Kofradian zegoen mutilen eskolan jardun zuen. Gerra Zibila amaituta, 39ko irailaren 15ean, frankistekin soldadu ibilitako bat ezarri zuten Etxeberriaren postuan, eta bera kanporatua izan zen. TESTUA eta ARGAZKIAK INTZA GURRUTXAGA