ERREPORTAJEA
Kontxako Bandera ARRANTZALEZ OSATUTAKO AZKEN TRAINERUA 1951. urtean Centro de Atracción y Turismo (CAT) delakoak Kontxako estropadak antolatzeko ardura hartu zuen. Traineruen arteko estropadak gainbehera argian zeuden garai hartan, 35 urte igaro baitziren arrantza ontzietan propultsio sistema gisa lurrunak arrauna baztertu zuenetik. TESTUA eta ARGAZKIA TOMAS OTAMENDI
K
irol amateurra existitzen ez zen garai hartan, esfortzu handia egiten zen tripulazioak prestatzen. Erabilitako materialaren kostu ekonomikoak ere izugarriak ziren parte hartzen zuten herrientzat. Hori dela eta, Getariak ez zuen estropada hartan parte hartzen 1939tik. Kirol hori sustatzeko eta hiriburura jende gehiago joatea ziurtatzeko, CATek sei traineru eta beste sei arraun-joko enkargatu zizkion Erandioko Axpe ontziolari. Eta Gipuzkoako sei udalerri Kontxarako tripulazioak prestatzera "behartu" zituzten. Getariako udaletxean ekainaren 30ean egindako bileran, Udalak, CATerekin batera, estropada hartan aritzeko konpromisoa hartu zuen, baldin eta erakunde hark 20.000 pezetako dirulaguntza ematen bazuen Elkanoren Jaia ospatzeko herriko festetan. Ospakizun hark Estatuko pertsona ospetsuak, enbaxadoreak eta abar biltzen zituen, eta laguntza ekonomiko hori gabe ezin izango zatekeen ospatu.
16
2020ko urria · ARTZAPE