1 minute read

urpekHARIAK

Next Article
Gomendioa

Gomendioa

Liburutegiaren Nazioarteko Eguna

Bere txikitasunean, herriko liburutegia etengabe eraldatzen ari da. Liburutegia berdintasunean erabiltzeko gunea da, ikastea, irakurtzea, sortzea... mundua hobeto ulertzeko gunea. Hori dena da gure liburutegia eta horregatik zaindu behar dugu, mimoz bertan denbora igaro eta herrikoentzat ohiko toki bilakatu. Pandemia garai honetan, aisialdia, informazioa, kultura eta bilgune segurua, dena batzen du liburutegiak. Beti ere babes neurriak barneratuta.

Advertisement

Nazioartean ospatzen den liburutegiaren eguna den honetan, gazteentzako irakurgaiak berritzeko eta irakurketa berriak ekartzeko esfortzua egin du udalak. Egun euskaraz aurki ditzakegun bilduma interesgarrienak eskuratuko ditugu datozen asteetan, hizkuntza erabilpena sustatzeko asmoz, gazteak gustura senti daitezen irakurgaiak herrian bertan edukita. Gazteen irakurzaletasuna eta jakin-mina helduen gustuetan beharrean, gazteen gustuan oinarrituko bagenu?

Biduma berriak erosteko ahaleginaz gain, Liburutegiaren Nazioarteko Egunarekin batera, orri markatzaile berriak estreinatu ditugu. Zatoz zurea hartzera, edozein libururekin erabili dezazun, orrien artean eta istorioaren korapiloetan galdu ez zaitezten. Azken finean, liburutegia bera ere mundu konplexu honetan ez galtzeko beste tresna bat baino ez da.

www.artzape.eus

albisteak, galeriak, online bazkidetzak...

This article is from: