GETARIAKO HITZA
ANDRES ALBERDI
Hiru itsaski Arrainak eta itsaskiak izendatzeko, askotan, herri bakoitzak bere-bereak diren izen edo terminoak erabiltzen ditu euskaraz. Ba, badira hiru itsaski ezagun zeinen izenak entzun orduko badakigun inguruan getariar bat dabilela. Hiru izen horiek Getarian bakarrik erabiltzen dira, eta hauek dira: txirlabeltza, solaiyoa eta txokorroa. Hori hala dela ikusteko, aski da Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) izeneko webgunean begiratzea. Handik ekarri dugu alboan dagoen solaiyoaren mapa (inongo hiztegitan ageri ez denez itsaski horren izena idatzita, Getarian esaten den bezala jaso dugu: solaiyo). Beste itsaskienak ere ikusi nahi izanez gero, eta beste herrietan itsaski horiei nola deitzen dieten, jo webgune horretara.
Txirlabeltza: muskuilu, mejiloi, mojojo, mula... (es: mejillón).
Solaiyoa: abacando, misera, omarra... (es: bogavante).
Txokorroa: txangurro, zangurro, zentollo... (es: centollo).
Getarian eta inguruetan esaten diren hitzen txokoa da hau. Animatu eta bidali artzape@topagunea.comera ezagutzen dituzun hitzak.
ARTZAPE · 2021eko urtarrila
25