Faltsukeria

Page 1

ESNEA ETA ZUKUA BATERA HARTZEA TXARRA DA Nahiko entzuna da ez dela ona fruta zukuaren aurretik, esnea edatea, edo esnearen aurretik, fruta zukua edatea. Gaztelerazko esaera batek esaten duen bezala “después de la leche, nada eches”. Guzti hau ez da egia, fruta zukua azidoa da eta esnea esnekia da, baina elkarrekin hartuz gero, ez da ezer gertatzen, nahiz eta jendeak pentsatu diarrea, tripako mina e.a. sortu daitezkeela. Lehenik eta behin, azidotasuna aztertuko dugu. Uste bada, azidoak esnea mozten duela, ezingo genuke esnea inoiz edan, estomagoak azidoa jariatzen duelako, eta ondorioz, beti, gaizki egingo ligukeelako.Beraz, ez da indarra daukan argudio bat. Etengabe, beraz, kontsumitzen ditugun esnekiak gorputzeko azidotasunarekin moztu egiten dira, beraz, ez da uste bezain kaltegarria. Askotan ikusi dugu, esnea, hozkailutik kanpora jartzen dugunean, moztu egiten dela. Beraz, gure gorputz nahiz eta guk ez ikusi, gauza berdina gertatzen da, eta beti ez gara gaizki sentitzen, beraz, ez da kaltegarria. Honez gain, gero eta produktu gehiago daude dendetan, zukuak eta esnekiak nahasten dituztenak, neska mutikoen kontsumorako, beraz, salgai jartzen dituzten momentutik, ezinezkoa da, kaltegarriak izatea guretzat. Badaude kasu batzuk, non errezeta berezi batzuk sortzen dituztenak, adibidez, esnea hartu, ozpina bota, eta hori bizkotxo bat egiteko erabili. Edota ez hain espezialak ere existitzen dira, Italiako “ricotta”, hau da, Italiako gazta mota bat, hori egiteko ozpina eta limoizko zukua bota behar diozu esneari, esne moztua geratuz, eta jendeak ori jaten du. Beste alde on bat ere badauka esne moztuak, laktosari intolerantzia daukatenak, esne arrunt moztua edan dezakete, kontsumitzean, ezer berezia gertatu gabe, aldiz, esne arrunta edaten badute, tripako minekin, diarrearekin hasi daitezke. Guzti honekin esan behar dut, berdin dela esnea zukuarekin batera edo zukua esnearekin edatea, ez delako ezer txarrik pasatzen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.