I. Zikloa I. Blokea
Fedeari oinarria jartzen
Jesus eta Frantzisko:nortasuniturriak egungo munduan.
1. Pertsona erreferentzia-emaileak behar ditugu Ez dago fede pertsonalik, fedeak gutako bakoitzaren historia bakarrean sustraiak egiten ez baditu. Fedean ezin gara besteen kontura bizi. Fededuna zera da: bere his toria, eta Jaunarekin non eta nola aurkitu zen, kontatzeko gai dena. Baina egia da, baita ere, norberak bakarrik bizi behar duen bide horretan pertsona erreferentziaemaileak behar ditugula. Apika ez dugu fedearen teorialari handirik behar, baina bai lekuko egiatiak. Eta oxala bageneuzka jakinduriaz beteriko pertsona batzuk ere. Bizitza eta fedea sakoneraino bizi izan duten andre-gizonak, Jainkoare kiko benetako esperientzia ahogozatu eta garatu dutenak. Pertsona horiek daukate guri esateko zerbait. Orain dela mendeak bizitu baziren ere. Pertsona erreferentzia emaileak, ordukoak eta oraingoak. Beharrezkoak ditugu hasieran, zeren eta fedea doktrinaz baino gehiago kontagioz transmititzen baita. Eta beraiek asko dauka te kontagiatzeko. Beharrezkoak ditugu geroago ere, geure bilaketa pertsonaletan nora ezean ibil ez gaitezen. Beharrezkoak ditugu, hain zuzen geure aurkikuntza par tzialetatik haratagoko zerumugak irekitzen dizkigutelako. Hain zuzen Jainkoa beren bizitzaren bidez mintzo delako, hain zuzen beren bizitzek oihu egiten dutelako, nahiz eta beraiek hitz gutxiko pertsonak, neurri dunak, izan. Beharrezkoa dugu zer gertat zen den jakin, norbaiten bizitzatik Jainkoa igarotzen denean. Horien premian jarraitzen dugu fedea balantzaka jartzen zaigunean, zeren eta testigu baitira, fedea zaurituta doanean beraiengana jo dezagun.
Lekuko hauei usai ona hartzen zaie mun duan egoteko daukaten moduagatik, gata zkei aurre egiteko duten eragatik, beren pazientzia eta erresistentziagatik, beren barne kemenagatik, beraiek baina handia goa den Zerbaitek, Norbaitek, ukituak daudelako. Jainkoaz hitz egitean duten diskrezio eta grinagatik. Gaizkiaren zama, hautsi eta amore eman gabe, eramateko duten moduagatik. Sekula beren buruaren predikurik egiten ez dutelako. Txiki direla dakitelako eta txiki sentitzen direlako, baina kemen harrigarriz beteak sumatzen ditugu lako. Itxuraz beste guztiak bezalakoak dira, beren hutsegite eta bekatuak dituzte, ez dira nabarmentzen, baina hitz egin gabe ere zerbait transmititzen dute. Bizitzak eta Graziak landu ditu eta horregatik apalagoak dira. Ez dute inor juzkatzen, baina haien ondoan norberak bere dispertsioa eta azalkeria aurkitzen ditu. Fedearen bidea egin dute. Eta bitxia bada ere, nahiz eta haiek beste garai eta kultu rakoak izan eta prozesu nahiz nortasun guztiz ezberdina eduki, lotura harrigarriak (batzuek santuen, fededunen, elkartasuna esaten dutena) sortzen dira haien eta gure artean, azalean agertzen denaz haraindi. Ez digute argibide-libururik emango, beraiei gertatua kontatuko digute. Beraiek dira lehenengoak gidatuak izaten: Goigoikoak agertu zidan Ebanjelio santuko moldearen arabera bizi behar nuela Jau nak sinesten hastea eman zidanean anaiak eman zizkidanean Jaunak hain fede handia eman zidan elizekiko esango du Frantziskok behin eta berriz testamen tuan.
Asis Sarea
I. Zikloa
Fedeari oinarria jartzen
Asisko Frantzisko bezalako sinestun han diak fedearen benetako testigu dira. Giza tasun handikoak izanez beraiek dute, guk gaur Jesusi jarraitzeko esperientzia egiten laguntzeko sekretua. Munduarekin eta ha ren historiarekin inor ez bezala nahastuak daude, eta hainbat kultur kondizionamen dutatik libre dira. Asisko Frantzisko izan daiteke erreferentzia-emaile ona, bizi dugun kultur aldaketaren erdian nola kokatu jaki teko, orduko eta oraingo humanismora beldurrik gabe hurbiltzeko; lagun diezaguke ebanjelioaren freskurara itzultzen; berres kurazi diezaguke dohain den senidetasuna, begirada inozoei lekurik eman gabe; txikien artean txiki, irakats diezaguke minoritatea ren sekretua, edo gogorkeriarik ezaren bideetan aurrera egiten, ikuskera unibert sala izaten, erlijioen arteko elkarrizketan. Guk ez dugu Frantziskoren erradikaltasuna bizi. Baina asko laguntzen digu Jesusi ja rraitzeko bertsio burutuei begiratzeak. Asko laguntzen digu, gutako gehienok hain erdi
I. Blokea
Jesus eta Frantzisko: nortasuniturriak egungo munduan.
zka bizi duguna nolako gardentasunez bizi izan duten ikusteak. Eguneroko bizitzak guretzat ingurune aparta izaten jarraitzen du, Asisko Frantziskoren intuizio eta espe rientzietara hurbiltzeko. Ez dugu beha rrezko geure lana, geure familia, geure lagunak, geure gorabeherak uztea. Pertsona batek, Asisko Frantziskoren kasuan bezala, Jainkoari toki librea ematen dionean, Hark Berak hartzen du nahi duen tokitik gu eramateko ardura. Beraz oso lotsagarria da guretzat, Jainkoaren zerbitzariontzat, santuek obra horiek egin eta guk, kontatze hutsarekin, ospea eta ohorea jaso nahi izatea (Ahol 6). Erreferentziarako pertsonak behar ditugu, beraz, baina azkenean norberaren bizitza eraldatua izaten da, fedezko bide oro egiaztatzeko irizpidea. Gauza ez da, Jainkoak pertsona baten bizitzan egin dezakeena ezagutzearekin konformatzea; Hari gure bizitzan lan egiten hasten uztea baizik.
Bakarka eta taldean lan egiteko Seinala dezakezu zeintzuk izan diren, fede pertsonalagoarekin aurkitzen lagundu dizuten uneak, esperientziak edo gertaerak? Nortzuk izan dituzu pertsona erreferentzia-emaileak zeure fede-bilaketan? Zer ikasi duzu haiengandik? Irakur ezazu Jn 1,35-51 pasartea. Bertan ikusiko duzu fedea, lekukotza pertsonalaren bidez hedatzen den benetako kontagioa dela. Baina azkenean norberaren esperientzia gelditzen da: Joan, non bizi zen ikusi eta berarekin gelditu ziren egun hartan. Arratsaldeko laurak aldea zen . Zerk erakartzen zaitu gehien Asisko Frantziskorengan ikusten duzunetik? Haren erradikaltasunak? Haren gizatasunak? Zu Jesusengana eta haren Ebanjeliora hurbiltzen zaituen moduak?
Asis Sarea