2. Jesus gizatasun irakasle

Page 1

I. Zikloa I. Blokea

Fedeari oinarria jartzen

Jesus eta Frantzisko: nortasuniturriak egungo munduan.

2. Jesus gizatasun irakasle Historian zehar gizakiak amets eta lan egin du, denentzat mundu hobe eta giza­ tiarragoa lortzeko. Hala eta guztiz, ez eta 1948ko Giza Es­ kubideen adierazpen Unibertsalarekin ere ez da lortu, ezta gutxiagorik ere, in­ justizia eta gizatasun-faltazko egoera guz­ tiak konpontzea, beroriek gure munduan daudelarik oraindik, mundu handian ez ezik baita geure eguneroko bizitzako mun­ du txikian ere. Gizartearen gizatiartze-historia hau per­ tsona zehatz eta erreferentzia-emaileez betea dago, eta beroriek lagundu dute beren mezuaz eta batik bat bizitestigantzaz bidea hausten eta zeru-ertza irekitzen eta itxaropena sortzen, horrelako utopia ahalbidera dadin. Nazareteko Jesus da, zalantzarik gabe, pertsona horietako bat. Berak, R. Garau­ dy-k esan bezala, arrakala ireki zuen gizadiaren kontzientzian . Benetako giza­ tasun-irakasle izan zen. Jesusek argi zeukan honako hau: gizakia­ ren kausa ez dela filosofia humanistak konpontzeko arazoa, obraz buruturiko maitasunak konpontzekoa baizik: . Gizarteko behartsu eta baztertuen alde egin zuen hautapena. . Haren sendaketak: ikusteko gaitasuna berreskuratu, ibili ezin zenari ibilbidea eman, esku elbarrituari mundua aldatzeko gaitasuna eman,

. Haren exorzismoak, pertsona bere de­ abruetatik askatuz, pertsonari giza dui­ ntasuna emanez, . Haren konbikzioa: ez dagoela ezer per­ tsonaren gainetik, ez erakunderik, ez arau­ rik, ez Estaturik, ezta federik ere. La­ runbata gizakiaren onerako egin zuen Jainkoak eta ez gizakia larunbataren one­ rako . . Azken batean, bere bizitza on egiten, bizia ematen igaro zuen. Horrela, bada, gizakiaren kausa Jesusen­ gan, askatasuna ematen duen maitasun zehatz gisa agertu da. Zer egin zuen Jesu­ sek, Erreinua giza askatasun seinalez abian jarri besterik? Horrela da: fedea ez da sinesgarria, pertsona eta gizartea giza­ tasunez janzten ez badu. Eta guk zer? Honek guztiak badu zeriku­ sirik gurekin? Nola kokatzen gara Jesu­ sen aurrean? Guri ere, Jesus ezagutu zuten eta berare­ kin Palestinan bizitu ziren ikasleek egin behar izan zuten bide berdintsua egitea dagokigu: geure buruari haren pertsonak erakarriak eta haren irakaspenek lilura­ tuak izaten utzi, haren izateko eta jokat­ zeko era hausnartu, haren Jainkoaz min­ tzatzeko eraz harritu, gu geu eraginak izaten utzi, berari jarraitzera deitzen gai­ tuela senti dezagunean Goazen haren jarraipenean eta ikus dezagun zer gertat­ zen den.

Asis Sarea


I. Zikloa

Fedeari oinarria jartzen

Frantzisko ere gizatasun-irakasle izan zen, baina bere hautapenen iturria Jesu­ sengan zegoen. Harengandik, hari ja­ rraitzetik ikasi zuen bere munduan ego­ teko era, izaki guztiekin eta bakoitzarekin harremanean jartzeko era. Pentsa dezagun nola ikusten zuen seni­ detasuna: bertan denak berdinak dira eta inor ez dago inoren gainetik; inork ez du inor menpean hartzen; elkarrekiko harremana, seme-alabak zaintzen dituen amarena bezalakoa da. Pentsa dezagun, orobat, nola arbuiatzen

I. Blokea

Jesus eta Frantzisko: nortasuniturriak egungo munduan.

zuen dirua, garai hartan aberastasun eta boterearen sinbolo zena; eta gauza bera gertatzen da gaur, pertsonen arteko harremanak hondatzen dituelarik. Pentsa dezagun pobretasunean: hau Frantziskorentzat ez da aszetikako asuntoa soilik; behartsuenekin elkarta­ suna eta solidaritatea egiteko modua da, elkartasun esperientzia gizadi zau­ rituarekin, horren sinbolo hasieran le­ genarduna izan zuelarik. Frantziskok, ikasleek bezala, Jesusek berari jarraitzera egindako deia entzun zuen: Joan, ikusi eta gelditu egin zen .

Bakarka eta taldean lan egiteko Zer iradokitzen dizu baiespen honek: Jesus da gizakiaren egia, benetako gizatasuna. Gizakiaren izatea ez zaigu hausnarketa edo kontzeptu unibertsalaren bidez agertzen, Jesusi begiratuz baizik ? Irakurri ondoren, egin otoitz Mt 12,9-14 pasartearekin. Liberazio-seinale ederra: esku elbarria luzatu egiten da mundua eraldatzeko, pertsonak besarkatzeko eta Jainkoa goresteko Zer esnatzen du zuregan testu horrek? Zertan argitzen du zure bizitza? Guk kausa handietan konprometitu nahi izateko tentazioa izaten dugu, baina azkenean dena eguneroko konpromiso txikietan jokatzen dugu. Eman iezaiozu begirada bat zeure eguneroko bizitzari ikuspuntu gizatiartzaile horretatik nondik has zaitezke? Nola egiten dizu argi horretan Jesusek? Zatoz eta ikus (Jn 1,35-39): gonbite hau egiten jarraitzen du gaur Jesusek, berarengana hurbildu nahi duten guztiei. Gure esku dago pausoa eman ala ez eman.

Asis Sarea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.