I zikloa II blokea fitxa2

Page 1

I. Zikloa II. Blokea

Fedeari oinarria jartzen

Asis Sareko printzipioak

2. Nor naizela diozu? Jesus bakardadean otoitzean ari zen batean, ikasleak bildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien: “Nor naizela dio jendeak? Eta gero besterik gabe: “Eta zuek nor naizela diozue?” (Lk 9,18-20). Harrezkero gurekin dugu galdera hori: Nor zara?… Non aurkituko zaitugu?… Nola hitz egin zuri?… Non bizi zara?… Jesus koadro inpresionista bat bezalako da: bertan figura bat iradokitzen eta oroitarazten diguten formak, koloreak, marrak begiratzen ikasten dugu, baina figura hori ez dugu behin ere bere oparotasun osoan atzematen. Eta hala ere kolore horiek, sumaturiko forma hori, ertz zehaztugabe hori indarrez beteak daude. Inspiratu egiten du, iradoki, gonbidatu, dei egin, probokatu, erronka egin, onartu, sendatu, ilusioa eman, izutu, harritu, hunkitu, garbitu… Hainbatetan, Nazareteko Jesus denbora joanean galdua gelditzen zaigu. Maisua, sarriegi, gure aurreiritziekin nahastua agertzen da, hartaz dena edo ia dena dakigula uste izanez. Eta horrela aukera ukatzen diogu, bere hitz eta keinu liberatzaileak gure bizitzan oihartzun izan dezaten. Agian agerian jartzen zaigu, hainbat gauza dakizkigula Berari buruz baina ez dugula ezagutzen eta galdu egin zaigula Jesusengan interesgarriena eta gaurkoena dena. Jesusi buruz gauzak jakitea baino garrantzitsuagoa da Jesus berarekin topo egitea. Gerta dakiguke ipuin honek kontatzen duen antzeko zerbait:

Egun batez Jesus bere ikasleekin zegoen eta galdetu zien: “Eta zuek nor naizela diozue? Altxa zen Simon Pedro eta erantzun zion: “Zu, gure harreman subkontziente eta pertsonartekoen asmo-joerei ontologikoki eusten diezun azken garaietako teofania zara”. Eta Jesusek, harriduraz eta izuz begiak irekirik: “Zer esaten duk, Pedro? Eta Pedrok ezin izan zituen hitzak berriro esan, liburu batetik ikasiak baitzituen.

Kristau izatea ez dago ohituretan edo kulturan, ez da bizitzako jakinduria edo kausa handi bat, ez eta erlijio-esperientzia bat ere. Kristautasunaren esentzia Jesusen pertsona bera da eta neuk Harekin dudan lotura. Palestinako judu honekin dudan lotura, Erreinua landatzera Aita Jainkoak pertsonalki bidalia zelako pretentsioa zuenarekin dudana, gurutziltzatua izan zen eta orain bizirik denarekin dudana. Hain harrigarria da bere historia osoa, non haren bila jarraitzen dugun eta berak gutako bakoitzarekin harreman pertsonaletan jarraitzen duen, Jainkoaren Erreinua munduan landatzeko misiora deitzen gaituelarik. Jesusen inguruko jendearengan bezala gugan ere, haren bila ibiltzea nahastua dabil sarritan beste espero, premia eta mira aitor-gabe eta inkontzienteekin; horregatik aurkitu eta garbitu egin beharko ditugu beroriek.

Asis Sarea


I. Zikloa

Fedeari oinarria jartzen II. Blokea

Nondik eman zaio Frantziskori, Nazareteko Jesusen misterio beti besarka-ezina ulertzea? Jesusen bizitza guztitik, Frantziskok gertaera batzuk gogoratzen ditu eta beste batzuk ia erabat ahaztu. Fededun guztiei idatzi zien Bigarren Gutunari begiratuz ikusten dugu, Frantziskorentzat hiru direla, batez ere, gertaera nagusiak Jesusen bizitzan: jaiotza, eukaristia eta gurutzea/heriotza. Beno, bada, zergatik zentratzen da Frantzisko hauetan eta ez beste batzuetan? Gertaera horietan gauza asko jazotzen dira, baina Frantziskok hiru azpimarratzen ditu: Jesusen pobretasuna, obedientzia eta entrega. Eta hau da funtsean Frantziskoren Jesus: Jesu Kristo pobrea, Aitari esanekoa eta maitasunagatik emana. Obediente hitzak, Biblian, ezer baino lehen konfiantzaduna esan nahi du. Jainkoak obedientzia eskatzen duenean zera esaten ari da: fida zaitez nire hitzaz. Hori da Jesus: konfiantzadun, pobre eta denetik erantzia bizitu dena, dena besteei banatzeko eta altxortzat Jainkoa bakarrik edukitzeko. Maitasunagatik bere burua eman duena da Jesus,

Asis Sareko printzipioak

azkeneraino maite izan gintuelako. Hau da Frantziskoren Kristo: esaneko, pobre eta emana. Eta hain zuzen horretan kontenplatzen du Frantziskok, Jesus Jainkoaren Seme gisa agertu dela bete-betean. Zeren eta seme-alaba bezala bizi direnak baitira Jainkoaren seme-alabak: Aitari obedientzia osoan (konfiantza), ezertaz jabetu gabeko pobretasun osoan (askatasuna) eta besteen alde beren burua emateko maitasun betean (emana bizitzea) bizi direnak. Jesus Jainkoaren Seme dela ikusten du Frantziskok, beti Jainkoaren Seme bezala bizitu zelako: konfiantzadun, pobre eta emana. Horrela, bada, Jesusi Frantziskoren antzera jarraitzea hau izango da guretzat: ama batek seme-alabekin egingo lukeen baino gehiago zaintzen gaituen Jainkoagan konfiantza osoz bizitzea, anai-arreba garelako daukaguna eta garena partekatuz bizitzea eta azkenik emanak bizitzea. Hori da Frantziskoren Kristo eta Frantziskoren kristaua. (Ik. A. Fernández de Pinedo. Marzo 2007. XXI Semana Franciscana. Pamplona-Iruña)

Bakarka eta taldean lan egiteko ·“Eta zuk nor naizela diozu? ·Jesusen inguruko jendearengan bezala gugan ere, bilaketa nahastua dabil maiz inkontzienteak diren beste espero eta premiekin, eta horiek aurkitu eta araztu behar ditugu: ·Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozkiola ikusirik, galdetu zien: – Zeren bila zabiltzate? Haiek erantzun: – Rabbi, non bizi zara? (Rabbik «Maisu» esan nahi du (Jn 1,38): Zu, zeren bila zabiltza? ·Bizipen mailan zer da zuretzat Jesusen pertsona, kristau esperientziaren funts dena. ·Nola zabiltza askatasunez, konfiantzaz eta emana bizitzeaz?

Asis Sarea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.