AUTOBIOGRAFIAK LH3C

Page 1


Nire autobiografia Aimar Galarraga da nire izena. Donostian jaio nintzen 2011ko urtarrilaren 24ean, gaueko hirurak aldera. Jaio nintzenean 4 kilo eta seiehun gramo pisatu nituen eta berrogeita hamasei zentimetro neurtu nituen. Ume handia nintzen.

Nire familiarekin Astigarragan bizi naiz. Txintxoa, argia eta lotsatia naizela esaten dute. Bi urterekin bat formula asko gustatzen omen zitzaidan. Gurasoek pilotoen izenak buruz nekizkiela esaten didate. Harrituta zeuden ze beraiek ez zuten bat formula jarraitzen. Gaur egun ez zait bat formula batere gustatzen.


Futbola ere ez zait batere gustatzen. Pianoa jotzen dut eta euskal dantza egiten dut. Harry Potter zalea naiz, laugarren liburua irakurtzen ari naiz eta ninja dordokak ikaragarri gustatu zaizkit beti. Orain stop motion atalak egiten ditut dordoka ninja jostailuekin eta ondo pasatzen dut. Ikusi nahi al dituzue?


Aiur Martinezen Autobiografia Aiur Martinez Jimenez naiz. Donostian jaio nintzen 2011ko irailaren 1ean. Astigarragan bizi naiz. 3 urte nituela, hanka apurtu nuen futbolean jolasten. Futbola gustatzen zait, eta Mundarro futbol taldean jolasten det nere lagunekin. Orain ere, esku pilotan jolasten hasi naiz. Amonaren tabernara joatea asko gustatzen zait , kroketa oso goxuak egiten dituelako eta aitonari baratzean laguntzea ere asko gustatzen zait.


Alain Aramburu Alain Aramburu Lopez da nere izena. Donostian jaio nintzen 2011ko martxoaren 16an, goizeko hiruetan. Astigarragan bizi naiz. 15 hilabeterekin hasi nintzen ibiltzen eta nere amak esan dit hitz egiten hasi nintzela 2 urterekin. Bihurria, alaia eta beti korrika nengoen. Ilea horia eta kizkurra neukan.

Txikia nintzenean mendira joatea gogoko nuen eta orain eskiatzera joaten naiz. Landetara gustatzen zait joatea nere lagun batekin jolasteko. 2018an, Ergobiako festetan besoa puskatu nuen. Lehengo urtean nere gurasoek furgoneta bat erosi zuten eta orain gogoa daukagu furgonetarekin hortik joateko. Nere futbol talde gogokoena Erreala da eta nere aitarekin surfa egitea gogoko dut.


ANDER MARTĂ?N LĂ“PEZ

Donostiako Poliklinika Gipuzkoanan jaio nintzen, 2011ko maiatzaren 11an. 52cm neurtu nuen eta 3,600 kg pisatu nuen.

Txikitan oso txintxua nintzen eta oso parregarria ere. Begiak marroiskak ditut eta morenoa naiz. Ilea ere oso marroiska dut. 16 hilabeterekin hasi nintzen ibiltzen.Asko gustatzen zitzaidan jendearekin hitz egitea.

oso

Orain 135cm neurtzen dut eta 29kg pisatzen dut. Asko gustatzen zait saskibaloia eta atletismoa, nire bi kirol gustokoenak dira. Baina gehiena gustatzen zaidana familiarekin leku berriak bisitatzea.

da

udaran

nire


Ariadne GutiĂŠrrez Pacheco Ariadne GutiĂŠrrez Pacheco da nire izena eta Ergobian (Astigarraga) jaio nintzen 2011ko uztailaren 30ean. Txikia nintzenean ile horia nuen, oso alaia nintzen eta baita buru gogorra ere. Urte bate nuela hasi nintzen ibiltzen eta hitz egiten. Nire gurasoekin eta anaiarekin asko gustatzen zait jolastea eta oporretan kanpinera joatea. Gaur egun ilea luzea eta marroi argia daukat, oso alaia naiz eta pixka bat lotsatia naiz. Animaliak asko gustatzen zaizkit, etxean bi katu ditut eta asko gustatzen zait zaldian ibiltzea.


​ENAI

PAULE

Enai Paule naiz eta Astigarragan jaio nintzan, 2011ko Otsailaren 14an gaueko hamabiak eta berrogeita hemezortzitan. Zazpi hilabetekin jaio nintzen eta hogeita bat egun egon nintzen mintegian. Txikia nintzenean, nire ilea hori-horia eta kizkurra zen, Bisbal bezalakoa. Lasaia eta alaia nintzela esaten dit amak eta asko gustatzen zitzaidan trenak eta kotxearekin jolastea. 2016eko Urriaren 28an nire arreba Alba jaio zen, oso pozik jarri nintzen!!!!!! Orain eskulanak eta marrazkiak egitea asko gustatzen zait. Baita ere Mundarroko ekipoan jolasten dut eta oso ondo pasatzen dugu lagun guztiekin!!!!!


​ENARA

GASTESI

Enara Gastesi Caballero da nire izena eta Donostiako ospitalean jaio nintzen 2011ko azaroaren 28an, goizeko 9:40tan. Beti bizi izan naiz Astigarragan.

Txikitan ilea oso kizkurra neukan, oso alaia nintzen eta asko gustatzen zitzaidan plastilinarekin ibiltzea. 13 hilabeterekin ikasi nintzen ibiltzen eta nere lehen hitza ama izan zen. Orain lotsatiagoa naiz, ilea luzea eta daukat eta asko gustatzen zait margotzea, eskulanak egitea eta egotea.

kizkurra lagunekin


ENARA PAGOLA GOMEZ 2011ko martxoaren 1ean jaio nintzen, goizeko bederatziak laurden gutxiak aldera. Donostiako ospitalean jaio nintzen, baina Astigarragan bizi naiz nire guraso eta ahizparekin. Txikitan ile horia eta oso kizkurra nuen. 16 hilabeterekin ikasi nuen ibiltzen. 13 hilabeterekin hasi nintzen hitz egiten. Nire gurasoak diotenez, oso alaia nintzen eta jolastea asko gustatzen zitzaidan. Orain 9 urte ditut. Ile horia daukat baina lixatu egin zait. Oso alaia eta bromazalea naiz. Oso gustoko dut nire familiarekin egotea eta jolastea. Kirola egitea eta mendira joatea ere asko gustatzen zait. Gauza bitxi bezala kontatu nahi dut jaiotzetik orban bat neukala ezkerreko hankan. Oso handia zenez hiru ebakuntza egin behar izan dizkidate orban guztia kendu ahal izateko (4, 6 eta 8 urterekin). Ebakuntza bakoitzaren ondoren 3 astez egon behar izan dut oina lurrean jarri gabe eta gurpildun aulkian mugitzen. Orain oso ondo daukat.


IMANOL ORMAZABAL OLAIZOLA Imanol Ormazabal Olaizola da nire izena. Donostian jaio nintzen 2010eko uztailaren 23an eta 4 kg pisatu nuen. Ile gorria neukan eta begi urdinak. Txikitan asko gustatzen zitzaidan mendira joatea animaliak ikustera eta ogi gogorra eramaten nuen poltsa batean zaldiei emateko. Etxean bi txakur dauzkagu, Chester eta Gordo izena dute. Chesterrek 10 kg pisatzen du, beltza da eta babes etxetik atera genuen orain dela 3 urte. Gordo, San Bernardo bat da, Beethoven pelikulakoa bezela eta oso oso haundia da, 70 kg pisatzen du, baina oso ona da. Oporretan Salouera joaten naiz beti hotel berdinera eta gero Huescara nire familia bisitatzea. Piscinan igeri egitea oso gustokoa dut, hondartzan baino gehio. Orain uztailean 10 urte beteko ditut eta pila bat haunditu naiz, baina nire ilea eta begiak berdin ditut, ez naiz asko aldatu. Esku pilotan ibiltzen naiz egunero eta nire kirol gogokoena da. Haunditan pelotari profesionala izan nahi dut. Nire pelotari gustokoena Irribaria da, baina beno, beste batzuk ere gustokoak ditut.


AUTOBIOGRAFIA Ni Donostian jaio nintzen, Uztaiak 13an. Txikitan oso oso txintxua nintzen. Nere amatxorekin bizi nintzen .Eta oso azkar hitz egiten hasi nintzen. Oinez 12 hilabetekin hasi nintzen .Baino haur eskolan erori nintzen eta ez nintzen ondo ibili 17 hilabete egin arte .Hori Plaza Gipuzkoan animaliak ikusten izan zen. Txikitan animaliak ikustea gustatzen zitzaidan. Orain, altua naiz, eta ere txintxua naiz; igeri egitea gustatzen zait.


Maddi Sainz de Baranda Lure Ni 2011ko martxoaren 3an jaio nintzen. Ume txiki bat nintzenean, ile gutxi neukan eta nahiko altua nintzen. Asko kostatu zitzaidan ibiltzea eta aitak eta amak somorrito deitzen zidaten. Oso ume azkarra naizela esaten didate aitak eta amak eta oso azkar ikasi nuen hitz egiten. Neri asko gustatzen zitzaidan lo eta lo egitea. Orain altua naiz eta begi marroiak ditut eta oso azkarra naiz aita esate dit eta ama erebai esku ertainak ditut eta bei ondo jantzita noa.


​Manex Jaramillo Otero Manex Jaramillo Otero naiz. 2011ko uztailaren 29an jaio nintzen Pasai Donibanen. Lau edo bost hilabetekin Pasai Donibanetik Astigarragara etorri ginen bizitzera.

Txikitan ile horia eta kixkur-kixkurra nuen. Hamabi hilabeterekin oinez hasi ninintzen eta urte bat eta hilabeterekin nire lehen hitza esan nuen. Gehien gustatzen zitzaidana aitonaren langostinoak ziren eta makilekin eta harriekin jolastea.Nire amak esaten du oso alaia nintzela.

Orain futbola,esku pilota,Mundarro eta Real Sociedad gustatzen zaizkit.Alaia izaten jarraitzen dut.


Nagitz Basurto Nagitz Basurto izena dut. Astigarragan jaio nintzen, 2011ko ekainaren 8an, goizeko ordubatak eta hogeian. Ile askorekin jaio nintzen. Pilabat gustatzen zitzaidan dantza egitea, ni betidanik zumbara apuntatu naiz, nire lehenengo zumba klasea lau urtekin izan zen. Nik txakur bat neukan, Linda deitzen zena, baina orain hilda dago. Gurekin 16 urte bizi zen. Orain Hamster bat daukat, Lili izena du. Ahizpa bat daukat, Garazi deitzen dena.

Nire lehengusua Celia deitzen da eta bere aita Pedro tercero da, berak magia egiten du. Tudelan bizi dira eta batzuetan beraiekin noa, Corellara ere, hor nire amatxoren familia daukadalako​ .


AUTOBIOGRAFIA

Donostiako ospitalean jaio nintzan 2011n. Txikia nintzenean ilea marroia nuen, urte batekin hasi nintzen oinez eta urte 1 eta erdirekin hitz egiten. Txikitan jatea eta nire anaiarekin ibiltzea gustatzen zitzaidan. Orain ere segitzen dut edukitzen ilea marroia eta azal kolorea beti bezalakoak. Oraindik ere gustatzen zait nire anaiakin ibiltzea eta jatea baina orain ere gustatzen zait irakurtzea eta pianoa jotzea ere.


OIERREN AUTOBIOGRAFIA

Nire izena Oier Aldazabal da. Donostian jaio nintzen 2011ko Maiatzaren 8an. Altzan bizitzen nintzen eta Loiolako La Salle eskolara joan nintzen HH2 egitera. HH3tik aurrera Astigarragako Herri Eskolan ari naiz ikasten, Astigarragara bizitzera etorri ginelako. Jaio nintzenean, ia-ia ez nuen negarrik egin. Txikitan txintxua eta rubioa nintzen. Oso maitagarria nintzen.

Urte 1 neukala oinez ibiltzen hasi nintzen eta oso argi hitz egiten nuen. Azeitunak oso gustokoak nituen, baita kokotxak ere.

Errealzalea naiz eta futbolean jolastea gustatzen zait. Eskupilota ere gustatzen zait. Kitarra jotzen det, eta musika oso gustokoa dut.

Hemendik 2 egunetara nere urtebetetzea izango da eta 9 urte beteko ditut.


Peru Goiburu Peru Goiburu Goikoetxea naiz. 2011ko otsailaren 26an jaio nintzen, goizeko 9:00tan, Donostiako ospitalean. Jaio nintzenean 3,700kg pisatzen nuen eta 50cm neurtzen nuen. Ilea-horia dut eta altuera handia daukat. Begiak berde kolorekoak ditut. Perezosoa eta salseroa naiz eta kirola egitea asko gustatzen zait. Orain egunero ikastolatik ateratzean frontoira joaten naiz esku pilotan jolastera. Oso festazalea naiz eta pistinan txiribueltak egitea gustatzen zait.


​ ​ ​UNAX

TORRES

Nire izena Unax Torres Deskarga da eta Donostian jaio nintzen 2011ko azaroaren 25an. Leheno Oreretan bizi ginen, baina Martxoaren 20an Astigarragara etorri ginen bizitzera.

Jaiotzean begi urdinak eta aho-masaila handiak nituen, baina geroago begiak berdeak jarri zitzaizkidan. Txikitatik oso mugitua izan naiz. 7 hilabeterekin lau oinetan ibiltzen nintzen eta urte batekin hasi nintzen ibiltzen. Futbola eta pilota asko gustatzen zaizkit, Mundarro kirol elkartean jolasten det. Nire gurasoekin txirrindan ibiltzea ere gustoko dut.

Nik nere gurasoekin oporrak Landetan eta Tarragonan pasatzen ditut eta urtean behin Valentziara joaten naiz motorrak ikustera.


XABIER PAVON

Kaixo, Xabi naiz. 2011ko maiatzaren 27an jaio nintzen, Donostian. Jaiotzean, 53cm neurtzen eta 4,080 kilo pisatzen nuen. Txikitan oso bihurria nintzen eta asko jolasten nuen. Baineran egotea asko gustatzen zitzaidan eta orain ere bai. Oinez 19 hilabetekin ikasi nuen. Orain 8 urte dauzkat eta dinosaurioak asko gustatzen zaizkit: indoraptor, velociraptor eta gehiago ere. Mendira joatea asko gustatzen zait, naturan egon eta bizikletaz ibiltzea. Oso alaia naiz eta gutxitan egoten naiz haserre edo triste.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.