Denbora-pasak Rankina
Elkarrizketa Erreportaia
Errezeta Summoilategia Pertsonai ezkutua
Bitxikeriak Asmakizunak Txisteak
1- Pernando Abaltzisketan dabil gora eta bera norbaitek bazkaltzera gonbidatuko duelakoan.
Hurrengo egunean: -Zer moduz Abaltzisketan ? -Gaizki motel, GUZTIAK itsu zeudek!. Inork ez natxok ikusi.
3- Ume bat arduratuta heltzen da etxera amari esaten dio: -Ama,ama!Eskolan despistatua naizela diote -Ez egin kasurik.Lasai! Baina ni ez naiz zure ama, zure bizilaguna naiz
2- Euskaraz ,nola esango zaio olinpiadak egiteko leku on bateri?
Tokion.
4-Behin batean mutil batek esan zion Bere amari: -Zergatik sartzen duzu pijama burukoaren azpian? -Ez zimurtzeko. Orduan mutilak: Zergatik ez duzu amona sartzen?
5-Amona eta iloba paseoan doaz umeak lurrean txikle bat ikustean hartzera doa . Amonak:-ume! lurreko gauzak ez dira hartzen. Amona erori zen, laguntza eskatu zuen Ilobak:-Lurreko gauzak ez dira hartzen
6-Zer esaten du E.T k limoi bat jatean?
MIKATZA
7-Euliak bere euli-kumeari burusoil baten buru gainean zegoela.. Esan zion: -Nik zure adina nuenean,HEMEN ikusten duzuna baso bat zen.
8-Zenbat hezur dauzka zure gorputzak? -208 jauna. -Burugogorra!!!!! Ez al nizun esan atzo 207 hezur ditugula. -Bai, baina ‌. Gaur oliba hezur bat irentsi dut.
TXOKOLATEZKO TARTA OSAGAIAK •
200 gr txokolate beltz
•
200 gr gurin
•
250 gr azukre
•
2 arrautza
•
Goilare bat irin
•
Gatza
Burruntzali batean nahastu txokolatea eta gurina. Urtuta daudenean, sutik atera eta azukrea bota. Ondo nahastu eta arrautzak gehitu banan-banan. Segi ondo nahasten eta ondoren, irina eta gatza erantsi. Dena prest duzunean, labean sartu 190 graduetan eta 22 minututan. On egin!
MAGDALENAK OSAGAIAK •
250 gr irin
•
250 gr azukre
•
75 ml olio (ekilorekoa)
•
125 ml esne-gain
•
Sobre bat legamia
•
3 arraultza
•
Limoiaren azala
•
100 gr txokolate beltz
•
Koloreetako birutak
Ontzi batean arrautzak ondo irabiatu dugu, eta pixkanaka-pixkanaka azukrea botatzen ari gara, dena oso ondo nahastuz. Geroago, olioa, krema, legamia, irina eta limoi gehituko ditugu eta dena ondo nahastu masa homogeneo bat sortzeko. Ondoren, nahasketa hau bota moldeetan. Erdiraino bete eta azukre apur bat goitik botako dugu Labean sartuko ditugu 180 gradutan, 20 minutuz, magdalenak igo arte. Bitartean txokolatea urtuko dugu eta prest izango dugu magdalenen gainetik pixka bat botatzeko. Epe honen ondoren, labea kendu eta minutu batzuk hozten utziko ditugu. Gero, txokolatea urtuta gainetik botako dugu, baita koloretako txirbilak ere. Ze goxoak!
Oilo bat sei txita zaintzen geratu zedin eta besteak paseatzera eraman zitzan erabaki zuten.
1. Facebooken asmatzailea da. Estatu Batuetan jaioa duela 30 urte. Adsley eskolan zebilela hainbat sari irabazi zituen arlo zientifikoan (matematika,astronomía eta fisikan). Ingelesaz gain,frantsesa daki eta antzinako latina eta greziera hinkuntzak erabiltzeko gai da. Esgriman oso ondo moldatzen da eta talde bateko kapitaina ere izan zen unibertsitatean. Facebook asmatu zuenean izugarrizko arrakasta lortu zuen eta munduko aberatsenetako bat da.
2. Alemanian jaio zen. Fisikari eta matematikari nabarmena izan zen. Askoren ustez,munduko zientzilari handienetariko bat. 1.905 ean “Erlatibitatearen” teoría argitaratu zuen. Ordu arteko espazio eta denboraren kontzeptuak guztiz berritu zituen. 1.921. urtean Fisikako Nobel saria jaso zuen. Judua zenez Hitleren kontra jarri zen eta Estatu Batuetara joan behar izan zuen bizitzera.
3. Bartzelona taldeko futbolaria da 2.001.urtetik. Argentinan jaioa. Urrezko lau baloi lortu ditu. Txikitan osasun arazo bat izan zuen eta hanketan ebakuntza bat egin behar izan zioten. Esaten dutenez munduko jokalaririk hoberena da.
4. Futboleko jokalaria izan zen,beti atezaina postuan. Erreala taldean 15 urte segidan jokatu zuen kapitaina bezala Errealak bi txapelketa irabaztea lortu zituen garaian. Espainiako selekzioian ere egon zen. Hogeita hamabost urte bete zituenean erretiratu zen
RANKINAK Top: aberatsenak 1. Munduko aberatsena: Bill Gates
Nor da? Microsoft-en sortzailea Nongoa da? Seattle (Estatu Batuak) Zenbat urte ditu? 59 urte Zenbat diru dauka? 81.100 milioi dolar
2. Emakume aberatsena: Christy Walton Nor da? Ameriketako Walmert supermerkatuetako jabea (bere familiarekin batera). Nongoa da? Wyoming (Estatu Batuak) Zenbat urte ditu? 60 urte Zenbat diru dauka? 42.600 milioi dolar
3. Gazte aberatsena: Mark Zuckerberg Nor da? Facebook sare sozialaren sortzailea Nongoa da? Nueva York (Estatu Batuak) Zenbat urte ditu? 30 urte Zenbat diru dauka? 33.400 milioi dolar
4. Espainiako aberatsena: Amancio Ortega Nor da? Arropa enpresa garrantzitsu baten sortzailea Nongoa da? León (Espainia) Zenbat urte ditu? 78 urte Zenbat diru dauka? 63.400 milioi dolar
Top: momentuko abestiak 1. Un zombie a la interperie Abeslaria: Alejandro Sanz Diskaren izena: Un zombie a la interperie Hizkuntza: gaztelania Informazioa: abestia 10 aste daramatza 40 abesti hoberenen listan. Aurreko posizioa 7.a izan zen. 2. Cheerleader Abeslaria: OMI taldea Diskaren izena: Cheerleader Hizkuntza: ingelesa Informazioa: abestia 9 aste daramatza 40 abesti hoberenen listan. Aurreko astean 2. posizioan egon zen ere. 3. I’m an Albatraoz Abeslaria: AronChupa Diskaren izena: I’m an Albatraoz Hizkuntza: ingelesa Informazioa: abestia 7 aste daramatza 40 abesti hoberenen listan. Aurreko astean 1. posizioan egon zen. Albatraoz abeslariaren talde musikalaren izena da. 4. Sugar Abeslaria: Maroon 5 taldea Diskaren izena: V Hizkuntza: ingelesa Informazioa: abestia 10 aste daramatza 40 abesti hoberenen listan. Aurreko astean 5. posizioan egon zen.
Top: haur-filma ikusienak 1. Toy Story 3 Argitalpen urtea: 2010 Zuzendaria: Lee Unkrich Iraupena: ordu 1 eta 40 minutu Laburpena: Andy unibertsitatera joateko prestatzen denean, Woody, Buzz eta haien lagunak Andyren etorkizunaz arduratzen dira. Azkenean, jostailu guztiak haurtzaindegi batera joaten dira, non abentura interesgarriak bizitzen dituzte jostailu berriekin.
2. Lehoi Erregea Argitalpen urtea: 1994 Zuzendaria: Roger Allers eta Rob Minkoff
Iraupena: ordu 1 eta 29 minutu Laburpena: Simba, lehoi txiki bat errege izango dena, abentura desberdinak bizitzen ditu Afrikan. Baina bere aita hiltzen denean, Scar-rek esaten du Simbak hil duela, eta oihanetik ihes egin behar du laguntza bila, Afrikara itzuli eta errege izan ahal izateko.
3. Nemoren bila Argitalpen urtea: 2013 Zuzendaria: Andrew Stanton eta Lee Unkrich Iraupena: ordu 1 eta 41 minutu Laburpena: Nemo seme bakarra da, eta bere aitak asko maite eta babesten du. Baina egun batean pertsona bat harrapatzen du eta Sidney-n dagoen dentista baten arrainontzian bukatzen du. Orduan, bere aita abentura arriskutsu bat hasten du, semea berreskuratzeko helburuarekin. Bestalde, Nemok eta lagun berriek plan bat egiten dute ere, Nemo hortik ihes egin eta itsasora bueltatu ahal izateko.
4. Up Argitalpen urtea: 2009 Zuzendaria: Pete Docter eta Bob Peterson Iraupena: ordu 1 eta 35 minutu Laburpena: Carl Fredricksen 78 urteko gizon bat da, puxikak saltzen dituena. Egun batean amets bat egi bihurtzea lortzen du: puxika pilo bat bere etxera lotu eta Hego Amerikara hegan egitea, Hego Amerikara. Hegaldian zehar, berarekin batera beste pertsona bat doala ikusten du, Rusell izeneko 8 urteko haur esploratzaile bat.
Top: historian gehien saldutako bideo-jokoak 1. Tetris Sortzailea: Alekséi Pázhitnov Urtea: 1984 Salmentak: 143 milioi Jokalari kopurua: bat edo bat baino gehiago. Zertaz doa?: Itxura desberdinetako fitxak erabiliz, puzzle bat sortzea da helburua, fitxen artean leku libreak ez utziz, edo uztekotan, ahalik eta gutxien.
2. Wii Sports Sortzaileak: Keizo Ohta, Takayuki Shimamura eta Yoshikazu Yamashita
Urtea: 2006 Salmentak: 82,5 milioi Jokalari kopurua: bakarrik edo askoz jota lau Zertaz doa?: Bost kirol simulatzen ditu: tenisa, beisbola, boloak, golfa eta boxeoa. Jokalariek, kontsolaren agintearen bidez, kirol horietan errealitatean egiten diren mugimenduak simulatzen dituzte.
3. Minecraft Sortzaileak: Markus Persson, Jens Bergensten eta Nathan Adams
Urtea: 2011 Salmentak: 54 milioi Jokalari kopurua: bat edo bat baino gehiago
Zertaz doa?: jokalariak eraikuntza libreak egin ditzake itxura tridimentsionala duten ontziak erabiliz. Hortaz gain, ingu runea esploratu dezakete, baliabideak bildu, beste jokalarien aurka jolastu,…
4. Super Mario Bros Sortzailea: Kōji Kondō Urtea: 1985 Salmentak: 40,2 milioi Jokalari kopurua: jokalari bat edo bi Zertaz doa?: Mario eta Luigi anaiek hainbat abentura bizi dituzte, Peach Printzesa Champiñon Erreinutik askatzeko helburua izanda (Koopasen Erregeak bahitu zuen). Printzesa askatzeko, jokalariak hainbat gazteluetako munstroei aurre egin behar die.
D O U V L M D A S Q E B J Z J K Q L X
Q D J J A N A M A R I C M E D U R V Z
L K I I S O M I O N Q E K R M S A W M
3. AMA
M E D D R N E B I E R A R A S D L N N
K K T T D Z D L M K W J L V L R D A C
X A S S V K S Q A A V O S L F S S B I
L F Z Z K J L M C N L S T A R F X C J
Q G W W X L Q A V E D E V A T M N D O
R E X X J I Z R W D C T W N D X E E S
M M Y Y M A R I S A D X X A S M U F E
O M K K I U V A U B J O Y Q L N O R T
S A A A E L X J S X L U Z D S D L D X
B V C C O O Z E X A B I A S O C M X O
5.ZUBIA-HAMAR 7. OKARINA- IZOZKIA 9. TXIMELETA - HIZKUNTZA
4. EHUN-NOIZ
6. ZELAIA
11. AZPIMARRATU-TXANTXANGORINA
X M D D V R O L F I M F B L Q K C A Z
K L O O S E Q O S A D O C B R Q R D D
Lurraren zirkunferentzia 40.000 km-takoa dela? eta bere diametroa 12.756 km-takoa dela? ba imajinatu 6.6000 triloi tonelada pisatzen dituela.
Burgkhalifa 828 metro altuerarekin munduko eraikinik altuena da.
Ba al zenekien Usain Bolt munduko korrikalaririk azkarrena dela? 45 km/orduko korritzen ditu.
Baloia hanketan denbora gehien eramaten duen futbolaria Bale da.
Erreala da jarraian futbol partidu gehien irabazi dituen ekipoa.
Ba al zenekien giza gorputzaren %65 ura dela?
Behatzetan bezalaxe mingainean ere oinatzak ditugu.
Emakumearen bihotzak gizonezkoarenak baina azkarrago taupatzen du.
Bihotzaren tamaina zure eskumuturraren tamainakoa da. ANIMATU ETA EGIN FROGA!
Ba al zenekien elefantea dela lau belaun dituen animalia bakarra?
Jirafak ez ditu ahots kordarik. Hori ez da gauza bitxi bakarra. Ba al dakizu nola egiten duen lo? ZUTIK!!! Bai, bai.
Bale urdina animaliarik handiena da.
Ba al zenekien arratoiek Coca-Cola edan ezkero eztanda egiten dutela? Ba dakizu ZERGATIK? Bilatu interneten.
ERREPORTAIA
IZURDEA Izurde batzuk 200 hortz baino gehiago dauzkate. Ugaztunak dira. Akrobaziak egiten dituzte.15 minutu ur azpian irauten dute. Haragijaleak dira. Kalamarrak eta arrainak jaten dituzte. 40 izurde mota daude. Handiena hiltzaile balea da. Azala grisa eta sabel zuria dauzkate. Bere izen zientifikoa Delphinidae da. Bere azala oso leuna da. Beste animali ugaztunak bezala komunikatzeko soinuak erabiltzen dituzte. Normalean taldeetan bizi dira. Txipiroiak eta arrainak jaten dituzte. Ozeanoetan eta itsasoetan bizi dira. Sei metroko altuera du. Hegalak lema bezala erabiltzen dituzte.