2 minute read

JARDUERA IKASGELAN GARATZEKO JARRAIBIDEAK

Next Article
FITXAK

FITXAK

NOLA JORRA DAITEKE FILMA BAT IKUSTEA?

Advertisement

Film bat hainbat modutan esperimenta daiteke:

BANAKA Gogoeta egin filmak gutako bakoitzari iradoki dionaz eta norbere bizitzaren inguruan aurkeztu dizkigun galderez. Ez dugu behin betiko erantzunik bilatu nahi, gugan eragin dituen erresonantziei erreparatu nahi diegu.

KOLEKTIBOA Ikasgelan, familian edo taldean filmari buruzko solasaldia sustatu. Kontua ez da ondorioak ateratzea, baizik eta sentitu eta sumatu duguna partekatzea eta gure pertzepzioarekiko desberdinak diren iritziak entzuten eta ulertzen saiatzea.

ARRAZIONALA ETA EMOZIONALA Kontua da aurreiritzi ideologikoak edo aurrez eratutako ideiak alde batera uztea, filmak kontatzen digunaren harian sentimenduak mintza daitezen. FILMERA ITZULI Egun batzuk igaro ondoren pelikulak utzi duen aztarna aztertu. Aztarna horretan urtuta daude ikusi dugunari buruzko gure gogoeta eta istorioak pertsona bakoitzarengan eratu duen bizitza.

ZEIN IZAN DAITEKE IRAKASLEAREN EGINKIZUNA?

Eztabaida gidatzea, eta modua moldatzea errespetuz elkarri aditu diezaiogun eta parte har dezagun. Kontua ez da ikasleak ikuspuntu zehatz batean kokatzea, baizik eta elkarrekin pentsatzeko adoretzea, ideiak eta sentsazioak trukatzea eta gainerako ikaskideen pentsaerara hurbiltzea.

NOLA ANTOLA DAITEKE FILMA IKASGELAN AZTERTZEA?

Pelikula bat jorratzeko alderdi batzuk:

-Zuzendaritza: ibilbidea eta filmografia -Pertsonaiak: protagonistak, antagonistak edo bigarren mailakoak izan daitezke -Gaiak -Narrazioko baliabideak -Generoa

ZUZENDARITZA: IBILBIDEA ETA FILMOGRAFIA

Zein dira haren lehen filma eta azkenekoa? Zein gai errepikatu dira haren lanetan? Zer lotura du zuzendariak filmean jorratutako gaiarekin?

PERTSONAIAK: PROTAGONISTAK, ANTAGONISTAK EDO BIGARREN MAILAKOAK IZAN DAITEZKE

Zein da kanpoko helburua, bilbea markatzen duena, zer lortu nahi du? Zein den pertsonaia protagonistaren barne-helburua, era inkontzienteagoan lortu nahi duena, normalean haren psikologiari lotuago dagoen horretan. Zein dira hark aurkitu dituen motibazio eta oztopo nagusiak? Zer ikasi duzu pertsonaien bilakaerari buruz?

GAIAK

Zein da filmeko gai nagusia? Zein dira bigarren mailako gaiak? Zer eratan jorratu dira? Nolako lotura dute argudio nagusiarekin?

NOLA ANTOLA DAITEKE FILMA IKASGELAN AZTERTZEA?

NARRAZIOKO BALIABIDEAK

Musika/soinua Nolako eragina du gure emozioetan? Eta pertsonaiengan? Oharkabean doakigu edo harekiko adi gabiltza? Argazkia eta kolorea Koloreak helburu narratibo edo estetikoekin erabiltzea aztertu (kolore urdinak edo itzaliak tristura markatzeko, kolore biziak eta distiratsuak komediarako, etab.). Muntaketa Muntaketako erritmoa, sekuentzien araberako desberdintasunak (elkarrizketak vs ekintza, etab.). Jantziak

GENEROA

Filma genero edo azpigenero batekoa al da nabarmen? Dauzkan ezaugarrien arabera, horietako batean kokatu (aintzat hartuta gaia, estetika, garaia, etab.). GENEROEN ZERRENDA

Estiloagatik edo tonuagatik Akzioa, abentura, hondamendia, zientzia-fikzioa, komedia, dokumentala, drama, fantasia, musikala, suspensea, beldurra.

Ikusleengatik

Haurrak, gazteak, helduak, familiak.

Formatuagatik

Animazioa, irudi errealak, zinema mutua, zinema soinuduna, 2D zinema, 3D zinema.

Girotzeagatik

Gerra, garaikidea, krimena, kirola, gangsterrak, polizia, westerna, erlijiosoa, epikoa, futurista.

Beste azpigenero batzuk

Arte-zinema, egile-zinema, zinema independentea, kultuko zinema, zinema kostunbrista, esperimentala, animea, gorea, slasher-a, politikoa, propagandakoa, surrealista, B klasea, Z klasea, snuffa, spoofa, zinema beltza.

This article is from: