CAS izozte elektromagnetikoko teknologia arrantza-espezieetan aplikatzea

Page 1

codetec PROIEKTUA:

CAS izozte elektromagnetikoko teknologia arrantzaespezieetan aplikatzea

EMAITZA NAGUSIAK Saiakuntzen esperimentu-kondizioetan, CAS teknologien eragina, hein handi batean, arrantzaespeziearen eta biltegiratze-motaren araberakoa izan zen. CAS teknologiaren hobekuntza nagusia izan zen pisu-galerak (lermak) % 20raino galtzea. Aztertutako gainerako ezaugarrietan, ikusi zen bi espeziek kontrol-prozesuari lotutako hobekuntza batzuk izan zituztela. Hegaluzeak izan zituen emaitzarik onenak. CAS teknologiaren eraginak arrantzaespeziearen eta biltegiratze-denboraren araberakoak direnez, industria mailan aplikatzeko, enpresa bakoitzerako berariazko azterketa bat egin behar da, espezieak, prezioak eta produkzioak kontuan izanik. Azterketa honen bidez, jakin ahal izango da ea lortutako abantailek —batez ere lermak murrizteari dagozkionak— errentagarri bihurtzen duten teknologian egin beharreko inbertsioa.

KONTAKTUA Eduardo Puértolas Email: epuertolas@azti.es Tel.: +34 667 174 356 Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batzordeak (Arrantzako Europako Funtsa) finantzatutako proiektua

Txatxarramendi ugartea z/g - 48395 Sukarrieta (Bizkaia) Herrera Kaia, Portualdea z/g - 20110 Pasaia (Gipuzkoa) Astondo Bidea, Edificio 609 - Parque Tecnológico de Bizkaia - 48160 Derio (Bizkaia) Tel: +34 94 657 40 00 Fax: +34 94 657 25 55

www.azti.es www.alimentatec.com info@azti.es


HELBURUA

AURREKARIAK ARRANTZA-PRODUKTUAREN URTAROKOTASUNA: ERAUZKETASEKTOREAREN OZTOPO HANDI BAT

CAS teknologiak arrantza-produktuetan duen eragina ikertzea eta industria-bideragarritasuna aztertzea

Arrantza-produktu jakin batzuen urtarokotasuna dela eta, produkzioa denbora gutxian kontzentratu behar izaten da. Hori dela eta, kofradientzat zaila da merkatuaren (eraldaketa- eta banaketaenpresen) beharrizanei urte guztian erantzutea. Alternatiba posibleetako bat da produktua izoztu eta biltegiratzea, baina horrek eragin negatiboa du produktuaren ezaugarri sentsorialetan, eta lermak azaltzea eragiten du. Horrenbestez, prozesuaren errentagarritasuna txikiagotu egiten da (galera ekonomikoa). Izozte-prozesuaren kalitatea eta errentagarritasuna hobetzen dituen izoztesistema berritzaile bat erabiltzeak aukera eman liezaieke kofradiei merkatuan desberdintzeko eta, beraz, lehiakortasuna hobetzeko. CAS izozte elektromagnetikoa izan liteke teknologia horietako bat.

CODETEC proiektuaren helburua izan zen aztertzea zer eragin duen CAS teknologiak arrantza-produktuen kalitate fisiko-kimikoan, kalitate sentsorialean eta errendimenduan (lermak). Sortutako datuak abiapuntu izanik, teknologiaren industria-bideragarritasuna aztertu zen.

JARDUERAK Aztertutako espezieak Arrantza-espezie hauek hautatu ziren: legatza (Merluccius gayi), hegaluzea (Thunnus alalunga), berdela (Scomber scombrus) eta izkira (Palaemon serratus).

CAS teknologia vs teknologia konbentzionalak Hautatutako produktuetan, CAS teknologiak ezaugarri fisiko-kimikoetan (lermak, kolorea, testura) eta ezaugarri sentsorial orokorretan (exudatuak agertzea, kolorea, itxura orokorra, usaina eta tentetasuna) duen eragina aztertu zen. Bi izozte-tenperaturatan egin ziren saiakuntzak: –20 °C (izozte konbentzionala) eta –50 °C (ultraizoztea), eta produktu izoztuak biltegian dauden bitartean zer bilakaera zuten aztertu zen.

TEKNOLOGIA AZTI-Tecnaliak CAS izozte-ekipo pilotu bat du, estatuan bakarra.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.