Ama extralurtar bilakatzen ari da Ilargira bidaiatzeko

Page 1


Eulali Moreno Carrillo

Vicente Nos-k ilustratua

Ama extralurtar bilakatzen ari da Ilargira bidaiatzeko

Kaixo, Jon dut izena, 8 urte ditut eta mendiz inguratutako herri txiki batean bizi naiz. Nire logelan leiho handi bat daukat eta egunero ikus dezaket Ilargia.

Amak beti dio ilargira bidaiatzea gustatuko litzaiokeela, baina niri beldurra ematen dit. Aitak, ama, asko maite du eta esaten du ni heldua naizenean ilargira eramango duela.

Hilabete batzuk barru 9 urte beteko ditut eta, amak eta aitak dioten bezala, ni ume handia izango naiz. Ez dut heldua izan nahi, ez baitut nahi, ama Ilargira joatea.

Egun batzuetatik hona, oso arraro daude, goiz jaikitzen dira eta ni amona Dorarekin geratzen naiz.

Etxean isiltasun handia dago eta gauetan ez didate ipuinik kontatzen.

Ez dut ulertzen, amak eta aitak beti esaten dute ipuinak altxor bat direla. Ipuinekin mila abentura amestu, imajinatu eta bizi ditzazkegula.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.