“Valkyrja” proiektuaren azalpena “Valkyrja” azken urtean garatu dudan 24 argazkien bilduma bat da. Argazki guzti hauek 2017an sortuak izan dira. Kazetaritza-argazkilaritza oinarritzat hartuz, Islandiako bizimoduari begirada ezberdin bat proposatu nahi dut. Argazki hauek Islandian eginak izan diren arren, gai global eta gizaki guztientzat amankomunak diren ezaugarri batzuen ingurun hausnarketa bat piztu nahi dute ere. Islandiak berezitasun asko ditu, baina horietatik nabarmenenak naturaren handitasuna eta klima bortitza dira. Ezaugarri hauek islandiarren bizimodua gogor baldintzatzen dute eta ipar atlantikoko irlako biztanleen idiosinkrasi, estereotipo eta berezitasunei forma ematen diete. Ezaugarri hautaz baliatu naiz “Valkyrja” istorioa kontatzeko. Argazki guztiak eskuz egin ditut argazkilaritza metodo tradizionalak bakarrik erabiliz, Ordiziako Ortzadar argazkilaritza elkarteak duen laborategi analogikoan, Barrena kultur etxean, Ordizian. Erakusketaren zehaztasunak ondorengoak dira: – – –
“Ilford multigrade” paperean inprimaturiko 20 irudi txuri-beltzean paspartu paperarekin enkuadratuak. Tamaina 40zmx30zm. “Ilford multigrade” paperean inprimaturiko 3 irudi txuri-beltzean paspartu paperarekin enkuadratuak. Tamaina 50zmx40zm “Ilford multigrade” paperean inprimaturiko irudi panoramiko bat txuri-beltzean paspartu paperarekin enkuadratua. Tamaina 50zmx29zm.