aurreTIK 2016: Bizkaiko Teknologi Berrikuntzaren Inkesta

Page 1

/barrixe

@barrixe

BIZKAIKO TEKNOLOGI

BERRIKUNTZAREN INKESTA

2016

Hau txosten zabalago baten laburpena baino ez da, web honetan eskura daitekeena.

www.barrixe.com


/

AURRETIK 2016

Analisi hau egiteko oinarritzat hartu dira Euskal Estatistika Institutuaren (Eustat) 2014ko Berrikuntza Teknologikoaren Inkestan bildutako datuak. Informazio hori ad-hoc eskuratu du Barrixe-Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak. Inkestak dioenez, berrikuntza teknologiko bat da produktu (edo zerbitzu) berri bat edo nabarmen hobetu bat merkatuan sartua dagoena (produktuaren berrikuntza) edota establezimenduaren barruan prozesu berri bat edo nabarmen hobetu bat sartzea (prozesuaren berrikuntza). Elementu hauexetan oinarritzen da berrikuntza teknologikoa: garapen teknologiko berrien emaitzetan, lehendik existitzen diren teknologien konbinazio berrietan edota establezimenduaren beste ezagutza batzuen erabileran. Ez dira berrikuntza teknologikotzat hartu behar antolakuntza edo kudeaketa arloetako aldaketa hutsak.

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIETAN GASTATZEN DUTEN ENPRESAK

/

GUZTIRA BIZKAIAN

%24,5 2013

/

%22,6 2014

GUZTIZKO GASTUA BIZKAIAN

2013 1.032.976.939 €

2014 1.010.205.369 €

BATEZ BESTEKO GASTUA BIZKAIAN

BATEZ BESTEKO GASTUA BIZKAIAN

Industria: 795.604 € Eraikuntza: 497.816€ Zerbitzuak: 738.847 €

Industria: 744.289 € Eraikuntza: 499.537€ Zerbitzuak: 850.379 €

741.548 €

/01

A U R R E T I K

2016

783.712 €


/

Teknologi Berrikuntzarako Jarduerak

Teknologi berrikuntzarako jarduerak zientzia, teknologia, antolakuntza, finantza eta merkataritza lanen multzoa dira, baita jakintza berrietarako egindako inbertsioa ere, teknologikoki berriak edo hobetuak diren produktuak edo prozesuak egitera daramaten edo eraman nahi duten jakintzak, alegia. 10 langile edo gehiagoko Bizkaiko enpresen %22,6k teknologi berrikuntzarekin lotutako jardueretan gastatu dute 2014. urtean, hau da, 2013an baino gutxiago (%24,5). Bizkaian berrikuntza teknologikoetan eginiko gastua guztira 1.010 milioi eurokoa izan zen 2014an, eta horrek esan nahi du enpresa bakoitzaren batez besteko gastua 783.712 eurokoa izan zela.

TEKNOLOGI BERRIKUNTZARAKO JARDUERAK

%12,5

%9,9

%4,5

BATEZ BESTEKO GASTUA

BATEZ BESTEKO GASTUA

BATEZ BESTEKO GASTUA

BARNEKO I+G

MAKINAK AURRERATUA EROSTEA

BERRIKUNTZA JARDUERETARAKO PRESTAKUNTZA

%7,6

457.815 €

%2,3

278.619 €

%1,7

BATEZ BESTEKO GASTUA

BATEZ BESTEKO GASTUA

BATEZ BESTEKO GASTUA

KANPOKO I+G

DISEINUA ETA BESTE BATZUK

ESKUBIDEAK, PATENTEAK, LIZENTZIAK, KNOW-HOW, ETA ABAR EROSTEA.

859.495 €

249.292 €

22.193 €

83.714 €

%1,3

174.666 €

BATEZ BESTEKO GASTUA

KANPOKO EDO BARRUKO MERKATURATZE JARDUERAK, PRODUKTU BERRIAK EDO HOBETUAK SARTZEAREKIN ZUZENEAN ERLAZIONATURIK DAUDENAK.

/02

A U R R E T I K

2016


/

Produktuan Edo/eta Prozesuan Berritzen Duten Enpresak

Produktu edota prozesu berritzaileak sortu dituzten Bizkaiko enpresa berritzaileen portzentajea %25,4koa izan da 2014an, hau da, aurreko urtean baino 1,1 puntu baxuagoa. 10 langile edo gehiagoko Bizkaiko enpresek produktuan (%16,8) baino prozesuan (%19,2) berritzen dute gehiago. Produktu/zerbitzu arloko berrikuntza gehienak establezimenduan bertan egiten dira (%35,5). 2012-2014 urteen arteko negozio zifraren %88,7 aldatu gabeko edo gutxi aldatutako produktuei (ondasunak edo zerbitzuak) zor zaie (guztiz garatutakoak eta beste batzuek produzitutakoak barne). Prozesuetan berritzen duten establezimenduei ere galdetu zaie nork garatu dituen prozesu horiek, eta kasu honetan aukera bat nabarmendu da besteen gainetik: establezimenduan bertan eginiko prozesuek %44,3ko portzentajea erregistratu dute, aurreko urtekoa baino (%41,7) handiagoa. Bestalde, 2014an berrikuntzen %16,5 bukatu gabe zeuden, eta bertan behera uztearen tasa %5,4ra igo zen (2013an %6,8koa izan zen).

PRODUKTU (ONDASUNAK EDO ZERBITZUAK) BERRIKUNTZA

/

GUZTIRA BIZKAIAN

%18,2

%16,8

2013

2014

2012-2014 ALDIAN MERKATURATUTAKO PRODUKTU (ONDASUNAK EDO ZERBITZUAK) BERRIKUNTZEK IZANDAKO INPAKTU EKONOMIKOA. 2014KO NEGOZIO ZIFRAREN % ONDOKO HAUEK DIRELA MEDIO

/03

A U R R E T I

2016

%88,7

%6,4

%4,8

2012-2014 ALDIAN ALDATU GABEKO EDO GUTXI ALDATUTAKO PRODUKTUAK (ONDASUNAK EDO ZERBITZUAK), GUZTIZ K GARATUTAKOAK ETA BESTE BATZUEK PRODUZITUTAKOAK BARNE.

2012-2014 ALDIAN SARTUTAKO PRODUKTU BERRIAK EDO NABARMEN HOBETUAK (ONDASUNAK EDO ZERBITZUAK), ENPRESARENTZAT BAKARRIK NOBEDADEA IZAN DIRENAK.

2012-2014 ALDIAN SARTUTAKO PRODUKTU BERRIAK EDO NABARMEN HOBETUAK (ONDASUNAK EDO ZERBITZUAK), ENPRESENTZAT EZ EZE, MERKATUARENTZAT ERE NOBEDADEA IZAN DIRENAK.


PROZESUKO BERRIKUNTZA

/

GUZTIRA BIZKAIAN

%21,3

%19,2

2013

2014

MOTA

%10,1

%6,5

ONDASUN EDO ZERBITZU BERRIAK EDO NABARMEN HOBETUAK FABRIKATZEKO EDO PRODUZITZEKO METODOAK

%13,3

ONDASUN EDO ZERBITZU BERRIAK EDO NABARMEN HOBETUAK BANATZEKO SISTEMAK EDO ONDASUN ETA ZERBITZU HORIENTZAKO SISTEMA LOGISTIKOAK

MANTENIMENDU SISTEMA, OPERAZIO INFORMATIKO, EROSKETA EDO KONTABILITATEKO OPERAZIO BERRIAK EDO NABARMEN HOBETUAK.

GARAPEN BIDEAN DAUDEN ETA BERTAN BEHERA UTZI DIREN BERRIKUNTZA JARDUERAK

/

GUZTIRA BIZKAIAN GARAPEN BIDEAN ZEUDENAK

%18,0 2013

%16,5 2014

BERTAN BEHERA UTZITAKOAK

%6,8 2013

%5,4 2014

/04

A U R R E T I K

2016


/

Berrikuntza Teknologikoaren Efektuak

Bizkaiko enpresen %96,7ren iritziz, berrikuntza teknologikoak efektu garrantzitsuak dauzka beren jardueraren garapenean. Nagusiki produktuen gainean du eragina (%91,4) eta kalitate handiagoa ematen die ondasun eta zerbitzuei (%79,5). Enpresen %70,2k uste du berrikuntza teknologikoak efektu garrantzitsuak dauzkala prozesuetan, produkziorako edo zerbitzuak emateko gaitasuna handitzen duelako (%57,9). Enpresen %61,0ren iritziz, garrantzitsuak dira enpleguaren gainean dituen efektuak, bereziki enplegua mantentzeari (%47,9) eta enplegu kualifikatua emendatzeari (%22,1) dagokionez. Beste efektu hauek ere azpimarratu dituzte: ingurumen, osasun edo segurtasun araudietako baldintzak betetzea (%40,2) eta inpaktu txikiagoa izatea ingurumenean (%38,2).

JARDUERA TEKNOLOGIKOAREN EFEKTUAK

/

EFEKTUEN GARRANTZIAREN %

%69,6

ONDASUN EDO ZERBITZU SORTA ZABALAGOA

%59,8

PRODUKTU EDO PROZESU ZAHARKITUAK ORDEZKATZEA

%45,4

MERKATU BERRIETARA SARTZEA

%44,7

MERKATU KUOTA HANDIAGOA LORTZEA

%79,5

ONDASUN EDO ZERBITZUEN KALITATE HANDIAGOA

/05

A U R R E T I K

2016


JARDUERA TEKNOLOGIKOAREN EFEKTUAK

/

/

JARRAIPENA

EFEKTUEN GARRANTZIAREN %

%55,7

MALGUTASUN HANDIAGOA PRODUKZIOAN EDO ZERBITZUAK EMATEKO ORDUAN

%57,9

PRODUZITZEKO EDO ZERBITZUAK EMATEKO GAITASUN HANDIAGOA

%31,9

LAN KOSTU TXIKIAGOAK PRODUZITUTAKO UNITATE BAKOITZEKO

%31,8

MATERIAL GUTXIAGO PRODUZITUTAKO UNITATE BAKOITZEKO

%31,6

ENERGIA GUTXIAGO PRODUZITUTAKO UNITATE BAKOITZEKO

%16,3

GUZTIZKO ENPLEGU GEHIAGO

%22,1

ENPLEGU KUALIFIKATU GEHIAGO

%47,9

GUZTIZKO ENPLEGUA MANTENTZEA

%6,6

GUZTIZKO ENPLEGUA MURRIZTEA

%38,2

INGURUMEN INPAKTU TXIKIAGOA

%36,2

LANGILEEN OSASUNA ETA SEGURTASUNA HOBETZEA

%40,2

INGURUMEN, OSASUN EDO SEGURTASUN ARAUDIETAKO BALDINTZAK BETETZEA

/06

A U R R E T I K

2016


/

Berrikuntza Teknologikoko Jardueretarako Informazio Iturriak

Enpresek emandako erantzunen arabera, informazioa oso aldagai garrantzitsua da enpresa berritzaileentzat beren berrikuntzak gauzatzeko orduan. Berrikuntza teknologikoko jardueretarako informazio iturri nagusia barrukoa da, hau da, enpresetako departamenduak edo langileak (%87). Merkatutik datozen informazio iturriek portzentaje apur bat txikiagoa dute (%86,8), eta horien artean esanguratsuenak dira bezeroak (%65,9) eta ekipo, material, osagai edo software hornitzaileak (%59). Iturri instituzionalen artean nabarmentzekoa da teknologi zentroetatik datorren informazioaren garrantzia (%35,1) eta beste iturri batzuk ere balorazio positiboak dituzte, hala nola konferentziak, azokak, argitalpenak edo sektore elkarteak (%51,2).

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOKO JARDUERETARAKO INFORMAZIOAREN GARRANTZIA

/

INFORMAZIO ITURRI DESBERDINEN GARRANTZIAREN %

%87,0

BARNEKO ITURRIAK

%87,0

ENPRESAREN EDO ENPRESA TALDEAREN BARRUKOAK (DEPARTAMENDUAK, LANGILEAK, E.A.)

%86,8

MERKATUKO ITURRIAK

%59,0

EKIPO, MATERIAL, OSAGAI EDO SOFTWARE HORNITZAILEAK

%69,5

BEZEROAK

%47,6

LEHIATZAILEAK EDO JARDUERA ADAR BEREKO BESTE ENPRESA BATZUK

/07

A U R R E T I K

2016

%37,7

AHOLKULARIAK, LABORATEGI KOMERTZIALAK EDO I+G-KO INSTITUTU PRIBATUAK


BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOKO JARDUERETARAKO INFORMAZIOAREN GARRANTZIA

/

/

JARRAIPENA

INFORMAZIO ITURRI DESBERDINEN GARRANTZIAREN %

%47,5

ITURRI INSTITUZIONALAK

%26,1

UNIBERTSITATEAK EDO GOI-MAILAKO IRAKASKUNTZAKO BESTE ZENTRO BATZUK

%26,1

IKERKETAKO ORGANISMO PUBLIKOAK

%35,1

TEKNOLOGI ELKARTEGIAK

%51,2

BESTE ITURRI BATZUK

%43,4

KONFERENTZIAK, AZOKA KOMERTZIALAK, ERAKUSKETAK

%30,7

ALDIZKARI ZIENTIFIKOAK ETA ARGITALPEN KOMERTZIALAK/TEKNIKOAK

%31,0

PROFESIONALEN ETA SEKTOREEN ELKARTEAK

/

Informazio Teknologia Berrikuntza Jarduerak Iturriak

%35,1

%26,6

%18,4

/08

A U R R E T I K

INDUSTRIA

ERAIKUNTZA

ZERBITZUAK

2016


/

Lankidetza Hitzarmenak Dituzten Establezimenduak

Bizkaian berrikuntzak sortzen dituzten enpresen %34k I+G-ko jardueren inguruko lankidetza hitzarmenak izenpetu dituzte beste enpresa edo erakunde batzuekin 2012-2014 aldian. Portzentaje hori 2011-2013 aldikoa baino 2,9 puntu beherago dago. Lankidetza akordio gehienak teknologi zentroekin hitzartzen dira (%60,7) eta ondoren enpresaren edo enpresa taldearen beste establezimendu batzuekin (%49), unibertsitateekin eta goi-mailako beste irakaskuntza institutu batzuekin (%48,7) eta ekipo, material, osagai edo software hornitzaileekin (%48). Eremu geografikoka, nagusiki Euskadin (%90,9) eta Estatuko gainerako erkidegoetan (%51) kokatutako organismo edo enpresekin hitzartzen da lankidetza. Dena den, aipatzekoa da halaber %46,5eko portzentajea dagokiela EBn kokatutako organismo eta enpresei, eta portzentaje hori nabarmen hazi dela aurreko epealdiko %38,5arekin alderatuta. Aitzitik, munduko beste toki batzuekiko lankidetza murriztu egin da, %26,4tik %12,4ra hain zuzen.

LANKIDETZA TEKNOLOGIKOA

/

HIZKETAKIDE MOTA

%49,0

ENPRESA EDO ENPRESA TALDE BEREKO BESTE ESTABLEZIMENDU BATZUK

%45,1

BEZEROAK

%48,0

EKIPO, MATERIAL, OSAGAI EDO SOFTWARE HORNITZAILEAK

%37,7

ADITUAK ETA AHOLKULARITZAK

%38,5

ADITUAK ETA AHOLKULARITZAK

%60,7

TEKNOLOGI ELKARTEGIAK

%24,5

LABORATEGI KOMERTZIALAK/I+G-KO ENPRESAK (TEKNOLOGI ZENTROAK IZAN EZIK)

%48,7

UNIBERTSITATEAK ETA GOI-MAILAKO IRAKASKUNTZAKO BESTE INSTITUTU BATZUK

/09

A U R R E T I K

2016

%38,5

IKERKETAKO ORGANISMO PUBLIKOAK


/

Berrikuntzaren Finantzazio Publikoa

Bizkaiko enpresa berritzaileen %53,7k laguntza finantzario publikoa jaso du 2014an, mailegu edo diru-laguntza moduan, berrikuntza jardueretarako; portzentaje hori 2013. urtekoa baino 6,1 puntu txikiagoa da. Aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritza da laguntza gehien eman dituen administrazio publikoa (%69,2) eta Administrazio Zentrala (%36,5) eta Foru Aldundiak (%35,9) ere bai.

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN FINANTZAKETA PUBLIKOA

/

GUZTIRA BIZKAIAN

%59,8

%53,7

2013

2014

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN FINANTZAKETA PUBLIKOA

/

SEKTOREAK

%62,4

%42,3

%51,4

INDUSTRIA

ERAIKUNTZA

ZERBITZUAK

/10

A U R R E T I K

2016


/

Berrikuntza Eragozten Duten Faktoreak

Aztergai dugun inkestaren arabera, 2014. urtean Bizkaiko enpresen %66,9k eragozpenen bat aurkitu du bere berrikuntza jardueran; portzentajea 2013an baino 1,1 puntu txikiagoa denez, egoera hobetu dela esan liteke. Zailtasun gehienen arrazoi nagusia faktore ekonomikoak izan dira (%58,5), baina enpresaren barneko faktoreek ere portzentaje handia hartzen dute (%43,4); lehenengoak 1,1 puntu murriztu dira 2013arekiko, eta, bigarrenak, berriz, 3,1 portzentajezko puntu hazi dira. Faktore ekonomikoen artean, enpresen erdiak baino gehiagok uste du zailtasun nagusia kostu handia dela. Bestalde, enpresen barneko zailtasunen artean langile kualifikaturik eza, antolakundearen zurruntasuna eta teknologiari buruzko informazio falta dira gabezia nabarmenenak.

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA ERAGOZTEN DUTEN FAKTOREAK

%43,2

ARRISKU EKONOMIKO HANDIEGIAK

%54,1

BERRIKUNTZAREN KOSTU HANDIEGIAK

%42,3

FINANTZAKETA-ITURRI EGOKIRIK EZA

%25,8

ANTOLAKUNDEAREN ZURRUNTASUNA

%27,3

LANGILE KUALIFIKATURIK EZA

%22,8

TEKNOLOGIARI BURUZKO INFORMAZIORIK EZA

%21,5

MERKATUEI BURUZKO INFORMAZIORIK EZA

%24,6

ARAU ETA ARAUDI ZURRUNEGIAK

%24,6

BEZEROEN SENTSIBILITATERIK EZA ONDASUN ETA ZERBITZU BERRIEKIKO

%2,3

BESTE BATZUK

/11

A U R R E T I K

2016


/

Patenteak Eta Bestelako Babes Metodoak

2012-2014 aldian, Bizkaiko enpresen %10,4k patenteren bat eskatu du, patenteren bat indarrean zuen edo beren asmakizunak edo berrikuntzak babesteko metodoren bat erabili du. Gainera, soilik enpresa berritzaileak kontuan hartzen baditugu portzentaje hori %23koa da. Ehuneko hori 2011-2013 aldikoa baino 6,2 puntu baxuagoa da. Bizkaiko enpresen %9,4k patenteren bat eskatu du bere enpresan garatutako asmakizunak edo berrikuntzak babesteko. Enpresen %17,8k asmakizunak eta berrikuntzak babesteko bestelako metodoren bat erabiltzen du; horietatik erabiliena marka da (%16,7) eta, neurri txikiagoan, marrazki edo eredu industriala (%7,5) eta egile eskubideak (%4,1).

ENPRESAN GARATUTAKO ASMAKIZUNAK EDO BERRIKUNTZAK BABESTEKO

/

BIZKAIKO ENPRESAK GUZTIRA

%11,0 2013

%10,4 2014

/

BIZKAIKO ENPRESA BERRITZAILEAK GUZTIRA

%29,2 2013

%23,0 2014

/12

A U R R E T I K

2016


/

Antolakuntzako Berrikuntza

Antolakuntzako berrikuntza deitzen zaio enpresaren barne funtzionamenduan, lantokiaren antolakuntzan edo kanpoko harremanetan lehenago inoiz erabili gabeko antolakuntza metodo berriak sartzeari. Bizkaiko enpresen %16,3k horrelako aldaketaren bat egin dute 2012-2014 aldian. Ehuneko hori 2011-2013 aldikoa baino 0,2 puntu txikiagoa da. Aldaketa portzentaje handiena lanaren antolakuntzako edo enpresako prozeduretako enpresa praktika berrietan eman da (%83,8). Enpresen %48,2k barruan garatu dituzte antolakuntza arloko berrikuntzak 2012-2014 aldian. Antolakuntza arloko berrikuntza horiek ondorio hauetan islatzen dira: ondasun eta zerbitzuen kalitate hobea (%79), bezeroaren edo hornitzailearen premiei erantzuteko epe laburragoa (%76,8) eta informazio truke eta komunikazio hobea establezimenduaren barnean edo beste enpresa eta erakunde batzuekin (%74,4).

ANTOLAKUNTZA ARLOKO BERRIKUNTZA MOTAK ETA ERAGIN MAILA

/

ANTOLAKUNTZA ARLOKO BERRIKUNTZA MOTAK

%35,2

%83,8

BESTE ESTABLEZIMENDU, ENPRESA EDO ERAKUNDE BATZUEKIKO KANPO HARREMANAK KUDEATZEKO METODO BERRIAK

%76,1

ENPRESA PRAKTIKA BERRIAK LANAREN ANTOLAKUNTZAN EDO ENPRESAKO PROZEDURETAN

LANTOKIAK ANTOLATZEKO METODO BERRIAK, HOBETO BANATZEKO ERANTZUKIZUNAK ETA ERABAKIAK HARTZEKO ARDURAK

/

EFEKTUAK

/13

%76,8

%79,0

%52,4

ERANTZUN EPEAK MURRIZTEA BEZERO EDO HORNITZAILEEN PREMIEI EGOKITZEKO

ONDASUN ETA ZERBITZUEN KALITATE HANDIAGOA

KOSTU TXIKIAGOAK PRODUZITUTAKO UNITATE BAKOITZEKO

%62,4

%74,4

GOGOBETETZE PERTSONALA HOBETZEA EDO ERROTAZIO TASAK MURRIZTEA

INFORMAZIO TRUKEA EDO KOMUNIKAZIOA HOBETZEA ESTABLEZIMENDUAREN BARRUAN EDO BESTE ENPRESA ETA ERAKUNDE BATZUEKIN

A U R R E T I K

2016


/

Merkaturatze Berrikuntza

Merkaturatze berrikuntza deitzen zaio merkataritza estrategia edo kontzeptu berriak inplementatzeari; estrategia edo kontzeptu horiek aurretik erabiltzen zirenengandik desberdinak izan behar dute eta sekula erabili gabeak. Aldaketa handia ekarri behar du produktuaren diseinuan edo ontziratzean, posizionamenduan, sustapenean eta prezioan. Bizkaiko enpresen %9,3k horrelako aldaketaren bat egin dute 2012-2014 aldian. Ehuneko hori 2011-2013 aldikoa baino 1,3 puntu txikiagoa da. Merkaturatze arloko berrikuntzen artean sustapen teknika berriak (%75,2) eta produktuak posizionatzeko metodo berriak (%72,8) dira aukerarik erabilienak. Merkaturatze arloko berrikuntzek ondorio nagusi hauek dituzte: bezeroaren premiei erantzuteko gaitasuna hobetzea (%80,9), produktuen ikusgarritasuna handitzea (%74,1) eta merkatu-kuota handitzea edo hobetzea.

MERKATURATZE ARLOKO BERRIKUNTZA MOTAK ETA ERAGIN MAILA

/

MERKATURATZE ARLOKO BERRIKUNTZA MOTAK

%75,2

%72,8

PRODUKTUAREN SUSTAPENERAKO TEKNIKA EDO KANAL BERRIAK

%38,9

PRODUKTUA MERKATUAN EDO SALMENTA KANALETAN POSIZIONATZEKO METODO BERRIAK

%34,0

ALDAKETA NABARMENAK PRODUKTUAREN DISEINUAN EDO ONDASUN ETA ZERBITZUEN ONTZIRATZEAN

ONDASUN EDO ZERBITZUEN PREZIOAK ZEHAZTEKO METODO BERRIAK

/

EFEKTUAK %72,4

%65,0

%40,6

MERKATU KUOTA HANDITZEA EDO HOBETZEA

PRODUKZIOA BEZERO TALDE BERRIETAN SARTZEA

PRODUKTUAK MERKATU GEOGRAFIKO BERRIETAN SARTZEA

%74,1

%80,9

/14

A U R R E T I K

PRODUKTUEN EDO NEGOZIOEN IKUSGARRITASUNA HANDITZEA

BEZEROAREN PREMIEI ERANTZUTEKO GAITASUNA HOBETZEA

2016


Berrikuntzaren inguruko azken berriak ezagutu nahi dituzu? AZKEN LAGUNTZAK, AZKEN ALBISTEAK, JOERAK ETA IKASTAROAK? Aukera izango duzu gure Sare Sozialekin bat egiteko eta berrikuntzari buruzko argitalpen guztiak partekatzeko. Horrela, hurbilagotik jarraituko dituzu Barrixe-n berrikuntzari buruz argitaratzen diren albiste guztiak.

Issuu eta Slideshare aplikazioetan aurkituko dituzu Bizkaiko Berrikuntzaren Egoerari buruzko gure txosten guztiak.

Slideshare

RSS

Issuu

Jaso ezazu Barrixeko informazio eguneratua modu sinple batean eta zuzenean zure ordenagailuan, webean sartu beharrik gabe.

News

Harpidetu zaitez buletinera eta jaso gure Newsletter-a. Bertan aurkituko dituzu azken laguntza eta diru-laguntzak, albiste interesgarriak, agenda eta berrikuntzari buruzko informazio guztia.

/ www.barrixe.com / info@barrixe.com /


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.