Via campesina, Munduko baserritarren borrokak

Page 1

Via Campesina

Munduko baserritarren borrokak


hitzaurrea PAUL NICHOLSON ETA ANDONI GARCIA, EHNE-KO SINDIKALISTEN ARTIKULUA -LEHENENGOA NAZIARTEKO HARREMANETAZ ARDURADUNA ETA BIGARRENA EHNE-REN ORDEZKARIA COAG-EKO EXEKUTIBAN-

Bide onean gaude nekazaritza jasangarri eta soziala erdiesteko HNE nekazari sindikatuak buru-belarri parte hartu zuen orain dela hamabost urte Via Campesina sortzeko prozesuan, COAG Estatuko sindikatuen koordinadoraren hasieran zein CPE Europako koordinadorarenean egin zuen bezalaxe. Orain dela gutxi COAGk eta CPEk, beste nekazari erakunde batzuekin batera, Via Campesinaren Europar Koordinadoraren sorreran parte hartu izanak nekazari sindikalismoaren ekintza batasuna indartu du Europan zein munduan. Desberdintasunetik abiarazitako batasunak indarra eragiten du, eta hori izan da sistema neoliberalari eta nekazaritzaren industrializazioari aurre egiten dion nekazari sindikalismo borrokalari honen ezaugarri nagusienetariko bat. Aipatu beharra dago bide horretan EHNE eta ELB elkarren eskutik hartuta ibili direla. Honekin batera nazioartean, estatuan zein nazio mailan sistemarekiko kritiko diren bestelako gizarte mugimenduekiko ekintza bateratua ere sustatu dugu. Begi-bistakoa da ez dela posible sistema hau aldatzea eta berri bat eraikitzea gainontzeko gizarte eragileen laguntzarik gabe, nekazaritza arloko ahotsa bat eginda eta indartsu egon arren. Nazioartean nekazari borroka Via Campesinaren bidez egituratzeak aurrera egin du aipatu beharreko hainbat balio eta printzipiotan oinarrituta. Alde batetik, zintzotasun osoz sinesten dugu nekazaritzaren arazoen sustraiak eta sintomak berberak direla mundu osoan: landa-nekazaritza eta horren balio zein ezagutza oro suntsitzen dituen neoliberalismoa, hau da, transnazionalek kontrolatutako merkatuaren nagusitasuna. Beste alde batetik, uste dugu sistema horren erasoari aurre egiteko beharrezkoa dela batera eta koherentziaz borrokatzea nazioartean zein toki bakoitzean. Horrekin batera pentsatzen dugu funtsezkoa dela borrokatzea politika desberdinak aldatzeko eta aldi berean egunez egun proposamenak egitea eta proiektu alternatiboak sortzea, hots, ideia eta ekintzekin borrokatzea. Via Campesinaren beste printzipio nagusi bat da emakume nekazaria aintzat hartzea da, haren papera aitortzea eta mugimendu honen

E

egituran eta dinamikan ekarpena egin dezan laguntzea. Horren ondorioz mugimendua izugarri indartu eta aberastu egin da.

KRISIAK BALIATU Azken hamarkadan sistema kapitalistak ezarritako neoliberalismoak (merkatuaren nagusitasuna edo "arrain handiak txikia jaten du") Euskal Herriko zein mundu osok nekazaritza familiarrari izugarrizko kaltea eragin dio, eta honek ekarri du milioika ustiapen txiki eta ertain eta horiek eragindako lanpostuak desagertzea, landa-eremuak basamortu bihurtzea eta uztea, ingurumena narriatzea eta milioika nekazarik halabeharrez migratu behar izatea. Dinamika maltzur horrek krisia etengabeak eragin ditu, egunez egun azkartu eta larritzen ari direnak. Elikagaien krisia dago -goseteak ia mila miloi lagun jotzen ditu eta. txiroak bezalaxe, gero eta gehiago dira-, energiaren krisia dago -neurririk gabeko kontsumismoa eta baliabide naturalen ustiapen basatia-, biodibertsitatearen krisia dago -landarediaren eta animalien dibertsitatatearen galera- eta finantza krisia

2

dago -espekulazio zigorgabea-, eta guztiek zerikusia daukate nekazaritza ekoizpenari emandako merkataritza trataera jasanezinarekin. Sistema honek porrot egin duela egiaztatzen bada ere, oso zaila da hura garaitzea, abilezia nahikoa izan duelako aldaketari uko egiten dioten interesen kate edo sare luzea sortzeko, batez ere herri aberatsetan (munduko herrialde gehienak txirotzearen truke) eta maiz enpresa transnazionalen boterearen konplize diren txirotutako herrialdeetako elite politiko, ekonomiko eta militarretan. Lurralde bakoitzeko herritar parte-hartzean oinarritutako gizarte eta ekonomia eredu berri bat behar da giza eskubideak bermatzeko, herrialdeen arteko harreman solidarioak sustatzeko eta natur ekosistemak babesteko. Baina, nondik hasi behar da lehen aipatutako interes neoliberalak gainditzeko eta eredu berri horretarako urratsak egiteko? Bada gizarte guztietan estrategiko den sektore batetik, herrialde txirotuetan nagusi dena eta politika neoliberalek gehien zigortutakoa, hots, nekazaritza sektoretik. Horixe uste dute Via Campesinako erakun-


hitzaurrea PAUL NICHOLSON ETA ANDONI GARCIA de guztiek. Milioika lagun ordezkatzen dituen nekazari mugimendu honek hamabost urte daramatza urrats esanguratsuak egiten hausnarketa, proposamen eta mobilizazioen bidez, argi geratu zen bezalaxe burututako V. Biltzarrean (2008ko urrian). Biltzar honetatik Via Campesina indartuta eta sendotuta atera zen, beste gizarte mugimendu batzuekin batera sistema neoliberalaren kontra eta gizarte eredu bidezkoago baten alde borrokatzen jarraitzeko. Gizarteak behar duen eredu berri horren funtsezko printzipioa elikadura burujabetza da. Via Campesinak landutako aldarrikapen honek gero eta onarpen handiagoa dauka kontinente desberdinetako hainbat Gobernuren aldetik, eta kasu batzuetan nazio legeetan ere jaso egin da. Hau gertatzen ari da ALBA izenekoan (Alternativa Bolivariana de las AmĂŠricas) parte hartzen duten herrialdeetan, Nepalen, Senegalen eta Malin. Gosetea eta txirotasuna amaitzeko ezinbestekoa da elikadura burujabetza, herrialde bakoitzeko biztanleriari bermatzearren bere nekazaritza ekoizpen osasuntsu eta iraunkorrarekin elikatu ahal izateko gaitasuna. Merkatu globalizatua transnazionalen jostailu bat da euren interesak ezartzeko, interes publikoaren gainetik eta kontra. "Merkatu askearen" gezurra errotik erauzi eta elkartasuna globalizatu egin behar da.

EUSKAL HERRIAN Zer egin dezakegu Euskal Herrian? Guztiok, nekazaritza sektoreak zein gizarteak, horren guztiaren inguruko kontzientzia aktiboa hartu behar dugu eta bakoitzak bere arloan eta guz-

tiok batera, ekimen eta plataforma kolektiboen bidez, urratsak egin elikadura burujabetzarantz, elkarrekin eta aldi berean. Hori lortzearren, helburu horretarako politika egokiak eskatzearekin batera, gauza asko egin ditzakegu gure bizimoduan. Adibidez, ahalik eta gehien gutxitu nekazaritza ustiapenen kanpo erosketekiko mendekotasuna, eta kontsumitzaileak garen aldetik, ahalik eta gutxien saiatu merkataritza-gune handietan erosten eta hori eginez gero, transnazionalen produktuak erostea ekidin. Horrekin batera, nekazari eta kontsumitzaileen artea sortutako salerosketa zuzeneko sareak bultzatu eta bertan parte hartu behar dugu, baita toki merkatuak bultzatu ere. Aro berri baten atarian gaude. Sistema neoliberalak ez du etorkizunik. Hala ere, sistema hau zuzentzen duten elite politiko, ekonomiko eta militarrak jo eta ke arituko dira statu quo hau defendatzen. Beraz, aurreikusi behar da sistema aldatzeko prozesua luzea eta dramatikoa izango dela eta agian egungo belaunaldiek ez dugula ikusiko. Edonola ere, egia bada ere aldaketa sakonak ez direla bat-batean gertatzen, egia ere bada aldaketa handiak aldaketa txiki baten kate baten ondoriozkoak direla eta horiek bai ikus daitezkeela egunez egun eta urtez urte, bai gugan (benetako aldaketak gure gogoan, bizimoduan eta ohituretan hasten dira), bai gure auzo, herri eta gizartean. Gutariko bakoitzaren esku dago, gure ardura da. Bada garaia hitzetatik ekintza koherenteetara igarotzeko. Gaur, inoiz baino gehiago, zera azpimarratu behar da: jaten dugun hori gara.

3

HELBURUA ETA METODOLOGĂ?A Aldizkari honek Via Campesina mugimenduaren jatorria, ibilbidea eta erronkak aurkeztu nahi ditu, EHNE nekazari sindikatuak, bertako sortzailea izateaz gain, betidanik aktiboki parte hartu duelako. Nazioarteko gizarte mugimendu handienetarikoa da eta sistema neoliberalaren kontrako borrokalarienetarikoa. Aldizkaria egiteko erreferentziatzat hartu dira nekazari liderren iritziak zein Via Campesinak Maputon (Mozambike) 2008ko urrian burututako V. Biltzarraren azterketak eta proposamenak. Lehen zati batean nekazari mugimendua bertatik bertara eta bere arlo zein zeregin guztien arabera ezagutzea ahalbidetzen duten artikuluak jaso dira. Bigarren zatian sistema kapitalista neoliberalaren krisiari buruzko azterketak eta elkarrizketak bildu dira, eta hirugarren eta azken zatian egungo testuingurua aztertu eta borrokaren ardatzak azalduko dira. Azken helburua da informazioa eta iritziak eskaintzea nekazaritzari eta gizarte aldaketari lotutako funtsezko kontuei buruz sentikortzeko, beraz, espero dugu helburu hori betetzea.


aurkibidea 1-EZAGUTU VÍA CAMPESINA: IBILBIDEA.......................2-25

-SISTEMAREN KRISIA EUROPAN -JJOSE BOVE transgenikoen kontrako militante eta abeltzainari egindako elkarrizketa: «Nekazaririk gabe ez da egongo mundu hobe bat lortzeko aukerarik».50-51

-Paul Nicholson eta Andoni Garciaren HITZAURREA: Bide onean gaude nekazaritza jasangarri eta soziala erdiesteko................2-3 -Via Campesinako lehen Idazkari Operatibo RAFAEL ALEGRIAri egindako elkarrizketa: «Via Campesina neoliberalismoaren une gorenean jaio zen»...........................................................................................5-7

3. EGUNGO TESTUINGURUA ETA BORROKA ARDATZAK.........52-61 -Nazioarteko testuingurua: Elikagaien ekoizpena, berriro ere Estatuen lehentasuna.........................................................................................52-53 -H HENRY SARAGIHri egindako elkarrizketa: «Aldaketarako aukerak sortu daitezkeenez, prest egon behar gara horiexek baliatzeko»................54-55 -EEGIDIO BRUNETTOri (Brasilgo MST) eta DIAMANTINO NHAMPOSSAri (Mozambikeko UNAC) egindako elkarrizketak ............56 -BORROKA ARDATZAK Elikadura burujabetzan oinarritutako alternatibak..................................57 Transnazionalak, guztion etsai............................................................58-59 Aurre egin ingurumenaren suntsiketari....................................................60 Emakumeen kontrako indarkeria mota guztien kontrako kanpaina........61

2-SISTEMAREN KRISI UGARI: AZTERKETAK..................26-51 -SISTEMAREN KRISIA: ELIKAGAIAK, FINANTZAK: «Nekazaritzako espekulazioa eta elikadura burujabetzaren galera»................26-28 -Brasilgo MSTko lider historiko JOAO PEDRO STEDILEri egindako elkarrizketa: «Une historikoan gaude indar metaketarako»...........29-31 -SISTEMAREN KRISIA: KLIMA, ENERGIA Ekoizle txikiek eta nekazaritza jasangarriak planeta hozten dute.......32-35 -«Transnazionalen kontrola dela-eta», Dena Hoffen artikulua................36 -YOON GEUM SOON korear nekazari liderrari egindako elkarrizketa: «Via Campesinak indartu behar du MLIen kontrako borroka»...............37 -VIJAYKUMAR MOHANLAJI JAWANDHIA indiar nekazari liderrari egindako elkarrizketa: «Neokolonizazio bat jasaten ari gara».....................38-39

4. NEKAZARI BORROKA EUSKAL HERRIAN -Elikadura Burujabetza posible da Euskal Herrian eta Euskal Herritik.....................................................................................................62 -EHNEk eta ELBk nekazaritza jasangarriaren aldeko proposamena egin dute.....................................................................................................63-64 -AINHOA ITURBEri eta MIKEL KORMENZANAri egindako elkarrizketa: «Ekintza zuzena eta proiektu alternatiboak abiaraztea gero eta garrantzitsuagoa izango da».......................................................................................................65 -Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente MIXEL BERHOKOIRIGOINIi egindako elkarrizketa: «Euskal Herriko nekazaritzak berezko tresnak behar ditu».................................................................................66 -MAITE ARISTEGI EHNEko baserritarrari egindako elkarrizketa: «Elikadura burujabetza herri eta pertsona ororen askapenerako printzipioa da».............68 -EHNEko nazioarteko harremanetako arduradun PAUL NICHOLSONIi egindako elkarrizketa: «Nekazari erakundeen erronka nagusia da gertatzen ari denaren berri ematea»...............................................................68

-ELIKADURA KRISIAREN ALDE IZKUTUA: ERREPRESIOA Nekazarien eskubideen urraketa masiboak..............................................40 Indiako buru-hilketak. Palestinar herriarekiko elkartasuna. Zapatismoarekiko zubiak...........................................................................................................................41 -Maliko CNOP presidente IBRAHIMA COULIBALYri egindako elkarrizketa: «Azkar geureganatu dugu elikadura burujabetzaren printzipioa»................42-43 -SISTEMAREN KRISIA: BIODIBERTSITATEAREN GALERA Biodibertsitatearen pribatizaziorik ez...............................................................44 Terminator eta Transedukiontzia, ofentsiba transnazionala........................45 -Haziei buruzko kanpainetako Via Campesinako koordinatzaile PANCHA RODRIGUEZi egindako elkarrizketa: «Geure hazia desagertuz gero, geure bizitza amaitu egingo da»......................................................46-47

4


elkarrizketa RAFAEL ALEGRIAK, HONDURASKO

NEKAZARI BURUZAGIA, VIA CAMPESINAKO LEHENENGO IDAZKARI OPERATIBOA ETA SORTZAILEETAKO BAT, NEKAZARI MUGIMENDU HONEN JATORRI, GARAPEN ETA ETORKIZUNARI BURUZ HITZ EGIN DIGU

«Via Campesina neoliberalismoaren unerik gorenean mundu mailan sortu zen» -NOLA SORTU ZEN VIA CAMPESINA?

«92/93an izan zen, mundu mailan neoliberalismoaren unerik gorenean. Nikaraguako Nekazari eta Abeltzainen Elkarte Nazionalaren Biltzarraren barruan politika neoliberalek nekazaritzan zuten eragin kaltegarriak aztertzen ziren. Tristura, frustrazioa eta haserrea jasotzen genuen eta, garai horretan, ez genuen erantzuteko erakunderik eta, are gutxiago, ez genuen imajinatzen eredu neoliberala hondatuko zuen erakunderik. Oroitzen dut nekazari, indigena eta laborarien erakunde hori osatzea Biltzar horren erabakia izan zela. Helburua eredu ekonomikoa aldatzea zen, ez bakarrik Erdialdeko Amerikako eskualde horretan eta Latinoamerikan, baizik eta mundu mailan. Zortea izan zen Latinoamerikan mugimendu artikulatuak jadanik bazeudela eta Europa antolatuta zegoela Europako Nekazari Koordinadoraren (CPE) bidez. Bi eskualde hauek izan ginen sustatzaileak. Paul Nicholsonekin eta Europa eta Latinoamerikako beste buru batzuekin berehala hitz egin genuen eta lehenengo Batzarra Mons-en (Belgika) 1993an egin genuen. Ez dakit zergatik egin genuen Europan. Latinoamerikan izan beharko litzateke (dio ironiaz), baina berdin dio. Orduan sortu zen Via Campesina».

«Europari koordinazioaren ardura egokitu zitzaion eta behin-behineko lehenengo egoitza Bizkaiko EHNEko egoitzan egon zen. Ondoren, Latinoamerikara aldatu zen, Erdialdeko Amerikara zehazki, Hondurasera.

Han idazkaritza operatiboa moldatu genuen. Lehengo zortzi urteetan, esango nuke hamar izan zirela, komunikazio, koordinazio eta sustapenerako nazioarteko idazkaritza operatiboa antolatzea egokitu zitzaidan. Izan ere, Via Campesina ez da federazio zentralizatua edo bertikala, baizik-eta mugimendu horizontal, integratzaile, ideologiko eta dialektikoa.

Idazkaritza operatiboa eskualdeetan zehar txandakatuko zela erabaki genuen, hori delaeta, orain Jakartan (Indonesia) dago. Ziurrenik, Jakartaren ondoren Afrikan egongo da. Sinestezina da Asian, Europan, Afrikan, Amerikan azkar hazi ginela eta hortik hamabost urtetara Maputon, Mozambiken, burutu dugula V. Batzarra».

«Ez genuen imajinatzen eredu neoliberala hondatuko zuen erakunderik»

«Behin-behineko lehenengo egoitza Bizkaiko EHNEn egon zen»

«Via Campesina ez da federazio zentralizatua edota bertikala, baizik-eta mugimendu horizontal, integratzaile, ideologiko eta dialektikoa»

-ZEINTZUK IZAN ZIREN NEKAZARI MUGIMENDU HORREN LEHENENGO URRATSAK?

5


elkarrizketa RAFAEL ALEGRIA

«Nazioarteko nekazari mugimendua funtsezko printzipioen arabera bateratzen dugu» «NEOLIBERALISMOAREN KONTRAKOA, GLOBALA, SOLIDARIOA, KAPITALISMOA EDOTA NEOLIBERALISMOA

EZ

DEN BESTE EREDU SOZIAL ETA POLITIKOAREN ALDE BORROKATZEN DENA»

-Z EINTZUK CAMPESINAK?

OINARRI

DITU

V IA

«Funtsezko oinarriak: neoliberalismoaren kontrakoa, globala, solidarioa, kapitalismoa edota neoliberalismoa ez den beste eredu sozial eta politikoaren alde borrokatzen dena. Garrantzitsua da nazioarteko nekazari mugimendua bateratzen dugula eta, orain arte eta hamabost urte igaro eta gero, ez gara banandu. Nire ustez, hori izan da gauzarik funtsezkoena. Beste mugimendu batzuek ez dute hainbeste urte iraun kontraesan handirik gabe». -NOLA LABURTUKO ZENUKE V IA CAMPESINAREN IBILBIDEA 15 URTEOTAN ZEHAR?

«Via Campesinak asko aurreratu du. Mons-eko Batzarraren ondoren, beste bat egin genuen Tlaxkala-n, Mexikon, ondoren Bangalore-n (India) eta IV.a Sao Paulon Aurreratzen ari gara eta orain dela gutxi Matolan, Maputotik gertu, Mozambiken, aurrerapauso kualitatibo zein kuantitatiboa eman dugu. 93an,

eredu neoliberalaren unerik gorenean, lehenengo Batzarra egin genuen eta gaur egun V.a egin dugu eredu neoliberal horren krisi handiaren erdian. Eredu hau agortuta dago, ez dauka etorkizunik; bere muina hilda dago, Via Campesinak beste mugimendu batzuekin batera egindako borroka delaeta. Nazioarteko Batzar batean esan genuena, "borroka eta itxaropena mundu mailara eraman behar dira", zentzuzko hitzak izan ziren. Borroka mundu mailara zabaldu zen eta itxaropena indartu zen. V. Batzar honetatik indartsuago, bateratuago eta itxaropen handiagorekin atera gara sistemaren krisia dela-eta. Esan digute AEBetako egunkari batzuetan kapitalismoa salbatzeko nazioarteko Biltzar bat egiteari buruz hitz egiten dela. Horrek esan nahi du oso kezkatuta daudela. Haiek hondoratzen diren bitartean, gu aurrera goaz».

CAMPESINAREN IKUSPEGITIK?

«Eredu neoliberala agortuta dago neurri handi batean Via Campesinak beste mugimendu sozial batzuekin batera egindako borroka dela-eta» «Gaur egun, kezka da eredu neoliberal zaharraren hondamenean eta berri baten eraketan aurrera jarraitzeko itun estrategikoak nola egin»

-NOLA IKUSTEN DUZU ETORKIZUNA <VIA

6

«V. Batzarretik ekintza plan estrategiko batekin atera ginen, borroka ez baita bukatu, aurrera jarraitzen dugu. Gaur egun, gairik funtsezkoenak, batez ere, hauek dira: nekazaritza erreforma, klimaren beroketa, natur baliabideak (ura, lurra, haziak), emakumeak, gazteak, koadroen prestakuntza, artikulazioa, mobilizazio soziala. Hau guztia hurrengo bost urteetarako ekintza plan estrategiko baten barne daude. Via Campesina munduko gizarte mugimendu nagusienetakoa dela baieztatzen da. Kontinente guztietako oso ordezkari egokiak daude. Gaur egun, kezka da eredu neoliberal zaharraren hondamenean eta berri baten eraketan aurrera jarraitzeko itun estrategikoak nola egin. Bataila handietarako prestatzen ari garela uste dut. Borroka handi sinkronizatu eta bateratuak egingo ditugu, urtean hiru gutxienez. Bat apirilaren 17an izan daiteke, beste bat elikadura burujabetzaren nazioarteko egunean eta bestea beste egunen batean».


elkarrizketa -DAGOENEKO GOBERNU BATZUK ELIKADU-

RAFAEL ALEGRIA

RA BURUJABETZA JASOTZEN DUTE EUREN LEGEETAN…

«Oso kontu garrantzitsua da. Aurrerakoiak diren gobernu hauekin nola lan egingo dugun eztabaidatuko dugu. Via Campesina jaio zenean, Latinoamerikan adibidez, Kuba zen librea, subiranoa, independentea eta sozialista zen herrialde bakarra. Gaur, hamabost urte geroago, soilik hiru geratzen dira oligarkiaren boterearen menpe. Kuba, Venezuela, Bolivia, Ekuador, Paraguay, Txile, Brasil, Nikaragua eta laster El Salvador eta Honduras ALBAren (Ameriketako Alternatiba Bolivartarra) parte dira. Lehen neoliberalismoaren urakanari buruz hitz egiten genuen, orain, sozialismoaren urakanari buruz hitz egiten dugu. Oraindik ez da gauzatu, baina gure kontinentea den Latinoamerikan ALBA bezalako esperientziak gertatzen dira. Eztabaidatzeko proiektu bat da. Gobernu hauek, Asian Nepal eta Afrikan Mali eta Senegalekin batera, elikadura burujabetza eta nekazaritza erreformei buruzko kapitulu osoak eta konstituzioak dituzte eta hori Via Campesinaren eraginaren emaitza da. Evo Moralesek babes gutunak bidaltzen dizkigu eta Via Campesinaren fundatzailea dela esaten du, Chavezek dio nekazaria eta Via Campesinako kide dela. Herrialdeak gobernatzen eta prozesu iraultzailean presidenteak ditugu. Eztabaidatuko dugu nola egin lan indartzeko, ez erresistentziatik, baizik eta boteretik. Baina ezin dugu ahaztu ez

«Gero eta gobernu gehiagok elikadura burujabetzaren oinarria euren legeetan jasotzen dute» jatorrizko rola bete dezan. Hau da, munduan elikadura ziurtatzea, nekazaritza txiki eta ertaina suspertzea eta CIDAR (Nekazaritza Erreformarako Nazioarteko -ZER NOLAKO GARRANTBatzarra) eta «Via ZIA DUTE NBE EDOTA NBE beste rol Campesinaren FAO BEZALAKO INSTITUmota bat bere ZIOEK? borrokak eragin gain hartzera «Batzuen ustez, bultzatzea, NBE eta FAO garrantzitsua izan m u n d u k o (Nekazaritza eta du orain MMA Estatuen ordezElikadurarako Nazio ko gisa. NBE eta Europako Batuen Erakundea) FAO neoliberaherrialde bateko lismoaren garai edota MMA ( M u n d u k o batean MB, izozkailuan Merkataritza NMF eta egoteko» Antolakundea), MB MMAren zerbit(Munduko Bankua) zura zeuden eta NMF organismo tek(Nazioarteko Moneta Funtsa) nikoak baitziren. bezalako organismoak desagertu Gure borroka beti egon da neoeta instituzioak guztiz berregituliberalismoaren aldeko instituzio ratu beharko lirateke. Hala ere, horietatik banantzera bideratuta guretzat beharrezkoa da momeneta poliki-poliki lortzen ari gara. tuz FAOri presioa egitea, bere FAOk, 2006ko martxoan, dagoela botererik, ezta borroka politikorik, botere herrikoia, borroka soziala, antolakuntza, mobilizazioa eta itun estrategiakoak ez badaude».

«Ez dago borroka politikorik, botere herrikoia, borroka soziala, antolakuntza, mobilizazioa eta itun estrategiakoak ez badaude»

«Halaber, oso garrantzitsua da Nazio Batuak nekazari eskubideen gutuna onartzea eta gurekin eztabaidatzeko prest egotea»

7

Brasilen egin zuen nekazaritza erreformari buruzko lehenengo batzarra, MB eta nekazaritza negozio transnazionalen eraginik gabe. Halaber, oso garrantzitsua da Nazio Batuak nekazari eskubideen gutuna onartzea, gurekin eztabaidatzeko prest egotea eta Giza Eskubideen NBEko errelatore bereziak esatea nekazari eskubideen gutuna posiblea dela, lurra, ura eta haziak eskuratzeko eskubidea indartzeko». -VIA CAMPESINAREN

BORROKAK ERAGINA

IZAN DU ORAINGO

MMAREN

EGOERA

TXARREAN, EZTA?

«Eragin garrantzitsua izan du orain MMA Europako herrialde bateko izozkailuan egoteko eta bertan jarraitzeko. Ez diogu etorkizunik ikusten. Nazioarteko organismo hauek (MMA, MB, NMF) onartu dute nazioarteko elikagaien krisian, klima beroketan, finantza krisian erantzukizun handia dutela. Beraiek ere onartzen dute. Orain dela 10 edo 15 urte esaten zutenek nekazari txiki eta ertainek etorkizunik ez zutela, desagertuko zirela errentagarriak eta eraginkorrak ez zirelako, horrelakoak bakarrik nekazaritza industria eta merkatu librea baitziren, orain esaten dute planeta hozten dutenak nekazari txiki eta ertainak direla eta eskatzen digute elikagaiak berriro ekoizteko, beti bermatu egin ditugulako. Dena den, kezkatuta gaude nazioarteko kapitalak ikusi duelako landa-erregaiak oso errentagarriak direla eta elikadurarako oso emankorrak diren lursailak bereganatu ahal dituelako».


ezagutu Via Campesina ia Campesina, hamabost urteko jarduera eta bost Biltzar edo Batzar orokorren ostean, ziurrenik gaur egungo nazioarteko gizarte mugimendu garrantzitsuena bilakatu da, kide kopuruari eta orain krisian dagoen sistema neoliberala zalantzan jarri eta aukerak proposatzen dituen dinamikari dagokienez. Inongo sektoreak lortu du holako mugimendu egituratua, ordezkaria, legitimoa eta nortasunarekin sortzea eta kontinente guztietako gizarte borrokak, nahiz eta kontinente bakoitzak errealitate desberdin bati aurre egin, -kasu honetan nekazaritzakoak- batzea, neoliberalismoak sortutako arazo global berdinak dituztelako. Via Campesinak milaka nekazari familia ordezkatzen dituzten munduko 69 herrialdeko 149 nekazari elkarte biltzen ditu, haien artean EHNE. Maiz euren herrialdeetako koordinatzaileak edo gehiengoa duten konfederazioak izaten dira, beste erakunde askorekin batera osatutakoak. Haien herrialdeetako nekazari elkarte borrokalarienak dira, ekoizle txiki eta ertainak, emakume eta gazte nekazariak, komunitate indigenak, nekazari migratzaileak eta lurrik gabeko laborariak biltzen dituztenak. Nekazarien batasunaren bidez, sistema neoliberala eraistea eta gizarte eredu justu eta solidario bat lortu nahi dute.

V

Via Campesina, nekazaritzatik abiatutako nazioarteko gizarte mugimendua MILAKA

NEKAZARIK NEKAZARITZA ETA GIZARTE EREDU DESBERDINA ESKATZEN DUTE

JATORRIA 1992ko apirilean sortua, Via Campesina, Managuan (Nikaragua) egindako Nekazari eta Abeltzainen Batasun Nazionalaren Batzar bat zela-eta, egungo sistema neoliberalaren eta nekazaritza industriaren unerik gorenean, nekazarien bilera batean eratu zen. Bertan, Europa, Erdialdeko Amerika eta Ipar Amerikako nekazariak elkartu ziren, nekazarien eskubideak ahultzen dituen sistema horren kontra borrokatzeko asmoz. Hurrengo urtean, 1993ko maiatzean, Monsen (Belgika), Via Campesinaren lehenengo Biltzarrean -4 urtean behin biltzen den eztabaida eta erabaki organo gorena- nazioarteko erakunde gisa osatu zen. Plurala, kulturaniztasunekoa, autonomoa eta alderdi politiko, talde ekonomiko edota erlijiosoetatik independentea da eta funtzionamendu eta partehartze eredu horizontala duen mugimendua da. 1996an, Tlaxkala-n (Mexiko) egindako bigarren Biltzarrean argitaratu zen manifestuan indarrak batzeko eta antolatzeko arrazoiak argi eta garbi adierazten dira: ÂŤGure euskarriak, gure komunitateak, gure kultura eta gure natur ingurunea suntsitzen dituzten baldintza ekonomiko eta politikoen gaitzespenak batzen gaitu. Guri dagokigu geure buruarenganako

Hamabost urteotan Via Campesina nazioarteko gizarte mugimendu handiena eta sistema neoliberalaren kontrako borrokalariena bilakatu da eta lurrarenganako errespetuan oinarritutako nekazaritza ekonomia bat sortzea, elikadura burujabetzan eta bidezko merkataritzan oinarritutaÂť. Sistema ekonomiko neoliberala, hain zuzen ere, izan da milaka nekazarien txirotasuna, gosea eta derrigorrezko emigrazioa eragin dutena, eta, oro har, laborarien hondamena eta ezegonkortasunaren arrazoi nagusia. Modu berean, konpainia transnazionalak mugarik gabeko jabetze eta ustiapenen bidez, natura, lur, ur, landare, animalia eta natur baliabideen suntsiduraren erantzuleak dira. Via Campesinaren aipatutako eredu neoliberalaren kontrako borrokak Iparraldeko (abe8

ratsak) eta Hegoaldeko (pobreak) nekazari erakundeak elkartzen ditu. Erakundeok ere elikadura burujabetzan (bertan produzitu bertan kontsumitzeko, modu arduratsuan eta nekazarien bizitzarekiko eta naturarekiko begiruneaz) oinarritutako nekazaritza eredu duina eta solidarioa nahi dute. Horretarako nekazaritza politikaren eztabaida eta erabakitze prozesuetan parte hartzea eskatzen dute. Honako Biltzar hauetan -Bangalore (India) 2000ko irailean/urrian, Sao Paulo (Brasil) 2004ko ekainean eta, orain dela gutxi, Maputon (Mozambike) 2008ko urrian- egiaztatu dira mugimenduaren ildo ideologiko eta ekintzailearen arrakasta zein kontinente guztietan gertatutako zabalkuntza, etengabean beste nekazari erakundeak gehitzen zaizkiolako. Via Campesina nazioarteko gizarte mugimendu handiena eta sistema neoliberalaren kontrako borrokalariena bilakatu da, eta nekazarien eskubideen alde bere ahotsa entzunarazi du, salaketa eta proposamenak eginez.


ezagutu Via Campesina Erakunde kideak AFRIKA 1 -1 União Nacional de Camponeses (UNAC) Mozambike -2 Confederation Paysanne du Kongo (COPACO/PRP) -3 Coalition Paysanne de Madagaskar (CPM) -4 Landless Peoples Movement (LPM) Hegoafrika -5 Mtandao wa Vikundi vya Wakulima Tanzania (MVIWATA) - Tanzanian Network of Farmer´s Groups -6 Confederação das Associações de Camponeses e Cooperativas Agropecuárias de Angola (UNACA) AFRIKA 2 -1 Coordination Nationale des Organisations Paysannes (CNOP) Mali -2 Plateforme Paysanne du Niger (PFPN) -3 Conseli National de Concertation et de Cooperation des Ruraux (CNCR) Senegal -4 Coordination Togolese des Organisation Paysannes (CTOP) -5 Conseil Rural pour le développement de l'agriculture et de la Pêche (CORDAP) Kamerun -6 Coordination Nationale des Organisations Paysannes (CNOP-Congo) Kongo Brazzaville ASIAKO HEGOEKIALDEA ETA EKIALDEA -1 Indonesia Peasant Union/ SPI -2 Korea Women Peasant Association -KWPA Hego Korea -3 Assembly of the Poor (AOP) Tailandia -4 Pagkakaisa para su Tunay na Reporgman Agraryo at Kaunlarang Pangkanayunan (PARAGOS) Filipinak -5 Kisulang Magbubukid ng Pilipinas (KMP) Filipinak -6 Hametin Agrikultura Sustantavel Timor Lorosa'e (HASATIL) Ekialdeko Timor -7 Korean Peasant League (KPL) Hego Korea -8 Persatuan Kebajikan Melayu Pesisir Kampung Tambirat (Panggau) Malasia -9 Vietnamese National Farmers Union (VNFU) Vietnam -10 Nouminren (Japan Family Farmers Movement) Japonia -11 Northern Peasant Federation (NPF) Tailandia -12 Farmer and Nature Network (FNN) Kanbodia Hautagaia: UNORKA Filipinak

EUROPA -1 Coordinadora de Organizaciones de Agricultores y Ganaderos Espainia (COAG)) -2 Sindicato de Obreros del Campo de Andalucia (SOC) Espainia -3 Türkije Tarim ve Hay vanulik konfederasyanu Turkia -4 Arbeitsgemeinschaft Bäuerliche Landwirtschaft (ABL) Alemania -5 Associazione Rurale Italiana (ARI) Italia -6 Federation Unie de Groupements d'Eleveurs et d'Agriculteurs (FUGEA) Belgika -7 Confederaçao Nacional de Agricultura (CNA) Portugal -8 Confédération Nationale des Syndicats d'Exploitants Familiaux (MODEF) Frantzia -9 Confederation Paysanne Frantzia -10 Nordbruk Suedia -11 Norsk Bonde - Og Smabrukarlag (NBS) Norvegia -12 Österreichische Bergbauemvereinigung (ÖBV) Austria -13 Sindicato Labrego Galego (SLG) Galizia -14 Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) Euskal Herria -15 Uniterre Suitza -16 Vlaams Agrarisch Centrum (VAC) Belgika -17 Mouvement d'Action Paysanne - MAP Belgika -18 Assocjazzjoni Tal-Bdiewa-ATB Malta -19 Mouvement International de Jeunesse Agricole Rurale Catholique(MIJARC - Europe) Belgika -20 Frie Boender Danimarka -21 NEAK Grezia -22 Associazione Italiana per l'Agricoltura Biologica (AIAB) Italia -23 Nederlandse Akkerbouw Vakbond (NAV) Holanda -24 L'Autre Syndicat Suitza

ASIAKO HEGOALDEA -1 Bharatiya Kisan Union (BKU), Haryana India -2 All Nepal Peasants' Federation (ANPFA) Nepal -3 Nepal Agricultural Labor Association Nepal -4 Nepal National Fish Farmers Association Nepal -5 Nepal National Peasants Women's Association Nepal -6 Bangladesh Adisavi Samithy (BAS) Bangladesh -7 Bangladesh Kishani Sabha (BKS) Bangladesh -8 Bangladesh Krishok Federation (BKF) Bangladesh -9 Bharatiya Kisan Union (BKU) Mandhya India -10 Bharatiya Kisan Union (BKU) Maharshtra India -11 Bharatiya Kisan Union (BKU) New Delhi India -12 Bharatiya Kisan Union (BKU) Punjab India -13 Bharatiya Kisan Union (BKU) Rajasthan India -14 Bharatiya Kisan Union (BKU) Uttaranchal India -15 Bharatiya Kisan Union (BKU) Uttar Pradesh India -16 Karnataka Rajya Ryota Sangha (KRRS) India -17 Kerala Coconut Farmers Association India -18 Nandya Raita Samakya, Andra Pradesh India -19 Tamil Nadu Farmers Association India -20 Monlar -(Movement for National Land and Agricultural Reform) Sri Lanka

IPAR AMERIKA -1 Union Nacional de Organizaciones Regionales Campesinas Autonomas (UNORCA) Mexiko -2 National Family Farm Coalition (NFFC) AEB -3 Asociación Nacional de Empresas Comercializadoras de Productores del Campo (ANEC) Mexiko -4 Central Independiente de Obreros Agricolas y Campesinos (CIOAC) Mexiko -5 Coalicion de Organizaciones Democraticas de Uniones Campesinas (CODUC) Mexiko -6 Coordinadora Nacional Plan de Ayala (CNPA) Mexiko -7 Frente Democratico Campesino de Chihuahua (FDCC) Mexiko -8 Union Paysanne - Quebec Kanada -9 National Farmers Union (NFU) Kanada -10 Border Farm Workers Project - Proyecto de Trabajadores Agricolas Fronterizos AEB -11 Florida Association of Farmworkers AEB -12 Rural Coalition AEB -13 National Association of Latino Farmers and Ranchers Trade Association AEB

9


ezagutu Via Campesina Erakunde kideak ERDIALDEKO AMERIKA -1 Consejo Coordinador de Organizaciones Campesinas de Honduras (COCOCH) Honduras -2 Asociación de Trabajadores del Campo (ATC) Nikaragua -3 UPA NACIONAL Costa Rica -4 Asociación de Pequeños y Medianos Productores de Panama (APEMEP) -5 Belize Association of Producer Organizations (BAPO) -6 Asociación Nacional de Trabajadores Agropecuarios (ANTA) El Salvador -7 Mesa Nacional Campesina de Costa Rica (MNC-CR) Costa Rica -8 Coordinadora Nacional de Organizaciones Campesinas (CNOC) Guatemala -9 COMITÉ DE UNIDAD CAMPESINA-CUC Guatemala -10 Coordinadora Nacional Indígena y Campesina: CONIG Guatemala -11 Coordinadora Nacional de viudas de Guatemala: CONAVIGUA -12 Unión Nacional de Productores Agropecuarios Costarricense: UNAG -13 Mesa Agropecuaria y Forestal - MAF Nikaragua -14 Conferderación Hondureña de Mujeres Campesina -CHMC -15 Federación de Cooperativas de la Reforma Agraria Región Central: FECORACEN de R.L. El Salvador -16 Mesa Permanente de Mujeres Rurales: MPMR El Salvador -17 Unión Nacional de Trabajadores Agropecuarios: UNATA El Salvador -18 Asociación de Veteranos de la Guerrilla Salvadoreña: AVEGSAL -19 Fundación de Promotora de Cooperativas (FUNPROCOP) El Salvador -20 Federación Nacional de Asociaciones de Cooperativas de Producción Agropecuarias: FENACOPAZ El Salvador -21 Federación de Asociaciones Cooperativas de Producción Agropecuaria de R.L.: FEDECOPADES El Salvador -22 Asociación Agropecuaria "Monte Ararat" El Salvador

HEGO AMERIKA -1 Movimiento dos Trabalhadores dem Terra (MST) Brasil -2 Federación Nacional de Mujeres Campesinas de Bolivia "Bartolina Sisa" (FNMCB) -3 Movimiento de Mulheres Camponesas (MMC) Brasil -4 Movimiento de Atingidos por Barragens (MAB) Brasil -5 Movimiento dos Pequenos Agricultores (MPA) Brasil -6 Asociación Nacional de Mujeres Rurales e Indígenas (ANAMUR) Txile -7 Confederación Ranquil Txile -8 Asociación Nacional de Usuarios Campesinos (ANUC-UR) Kolonbia -9 Coordinador Nacional Agrario (CNA) Kolonbia -10 Federación Nacional de Cooperativas Agropecuarias (FENACOA) Kolonbia -11 Federación Nacional Sindical Unitaria Agropecuaria (FENSUAGROCUT) Kolonbia -12 Asociación de Pequeños productores del Noroeste de Córdoba (APENOC) Argentina -13 Coordiadora de campesinos, indígenas y trabajadores rurales (COCITRA) Argentina -14 Consejo Asesor Indígena (CAI) Argentina -15 Movimiento Campesino de Santiago del Estero (MOCASE) Argentina -16 Confederación Campesina del Perú (CCP) Peru -17 Confederación Nacional Agraria (CNA) Peru -18 Confederación Sindical Unica de Trabajadores Campesinos de Bolivia (CSUTCB) -19 Consejo Andino de productores de Coca Bolivia -20 Movimiento de Trabajadores sin Tierra (MST) Bolivia -21 Confederación Única Nacional de Afiliados al Seguro Social Campesino (CONFEUNASSC) Ekuador -22 Federación Nacional de Organizaciones Campesino-Indígenas (FENOCIN) Ekuador -23 Coordinadora Agraria Nacional de Ezequiel Zamora (CANEZ) Venezuela -24 FNCEZ - Frente Nacional Campesina Ezequiel Zamora Venezuela -25 Coordinadora Nacional de Organizaciones de Mujeres Trabajadoras Rurales e Indígenas (CONAMURI) Paraguay -26 Mesa Coordinadora de Organizaciones Campesinas (MCNOC) Paraguay -27 Movimiento Campesino Paraguayo (MCP) Paraguay -28 Organización de Lucha por la Tierra (OLT) Paraguay -29 Red de Mujeres Rurales de Uruguay - RMRU Uruguay -30 Pastoral da Juventude Rural - PJR Brasil -31 Movimiento Nacional Campesino e Indígena - MNCI Argentina -32 Confederación Nacional de Organizaciones Campesinas, Indígenas y negras de Ekuador -FENACLE

KARIBE -1 Mouvement Paysan de Papaye (MPP) Haiti -2 Confederación Nacional de Mujeres Campesinas-CONAMUCA Dominikar Errepublika -3 Asociación Nacional de Agricultores Pequeños (ANAP) Kuba -4 Mouvman Peyizan Nasyonal Kongre Papay (MPNKP) Haiti -5 WINFA - Association of Caribbean Farmers Windward Islands Kideak: Cane Farmers Association, Grenada WINFA Dominica Local Branch Dominica National Farmers Association St.Lucía National Farmers Union St.Vincent -6 Tet Kole ti Peyizan Ayisyen - TK Haiti -7 FECAIMAT - Federación de Campesinos Independientes Mamá Tingó Dominikar Errepublika -8 CONFENACA. Confederación Nacional Campesina Dominikar Errepublika -9 MCCU - Movimiento de Campesinos Trabajadores "Las Comunidades Unidas" Dominikar Errepublika -10 ACALEN - Asociación Central de Agricultores Luz y Esperanza de Nagua Dominikar Errepublika -11 RETOÑO - Confederación de Organisaciones Campesinas y Barriales del Sur Dominikar Errepublika -12 FEDECARES - Federación de Caficultores del Sur Dominikar Errepublika -13 FEPROBOSUR - Federación de Productores del Bosque Seco Dominikar Errepublika

10


ezagutu Via Campesina

Nazioarteko Batzorde Koordinatzaileko (NBK) kideak Afrika 1: RONALDO CHINGORE (UNAC Mozambike), ALPHONSINE NGUBA (COPACO-PRP, KONGO) Afrika 2: IBRAHIMA COULIBALY (CNOP Mali), FATIMATOU HIMA (Plateforme Paysanne de Niger - Niger) Ipar Amerika: DENA HOFF (NFFC - AEB), ALBERTO GÓMEZ (UNORCA - Mexiko) Erdialdeko Amerika: YOLANDA ARIAS (ATC Nikaragua), RAFAEL ALEGRIA (COCHOC, Honduras) Karibe: JUANA FERRER (Conamuca Dominikar Errepublika), CHAVANNES JEAN

ALBERTO GOMEZ (UNORCA-Mexiko)

«Elikadura burujabetza lehentasuna izan behar da» «Elikadura burujabetza lehentasuna izan behar da herrialdearen barneko garapenerako. Horretarako beharrezkoa da TLCAN (Ipar Amerikako Merkataritza Libreari buruzko Ituna) berriro negoziatzea eta Konstituzioaren 27. artikulua aldatzea, gizarte jabetza (28 mila herri lurrek eta nekazarien komunitateek osatuta) aukerarik ez duten familienak izan daitezen eta merkataritza-sozietateek eskuratzerik izan ez dezaten eskatzeko. Eskubide eta kultura indigenak Konstituzioan jasotzea (harrigarria bada ere, gaur egun oraindik ez da lortu) eta Mexiko bakean egotea ere beharrezkoa da, baita ehun soziala berreraikitzea ere, karitatezkoa izango ez den gizarte politika burutzeko eta pribatizatu gabeko baliabide genetikoekin ingurumen burujabetza lortzeko».

BAPTISTE (MPP - Haiti) Hego Amerika: ETELVINA MACIOLI (MST Brasil), LEONIDA ZURITA (Bartolina Sisa Bolivia) Asiako Ekialdea eta Hegoekialdea: YOON GEUM SOON (KWPA - Hego Korea), HENRY SARAGIH, (FSPI, Indonesia) Asiako Hegoaldea: YUDHVIR SINGH (BKU - India), MANAVI SHANTA (ANPIA Nepal) Europa: JOSIE RIFFAUD (Confederation Paysanne - Frantzia), JAVIER SANCHEZ (COAG - Espainia)

L EONIDA Z URITA , «Bartolina Sisa» Boliviako Emakume Nekazarien Federazioko burua eta Cochabambako senatari nazionala

«Evo Morales da duintasunarekin gobernatu daitekeela frogatu duen presidente indigena nekazaria» «Evo Morales presidente diktatorial guztiei -Sanchez de Lozada, "Tuto" Quiroga, bala eta hildakoekin soilik gobernatzen zuten hiltzaileei- duintasunarekin, gardentasunarekin eta bere herriarekiko kontzientzia sentimenduarekin gobernatu daitekeela erakutsi dien presidente indigena nekazaria da. Beti esaten dugulako: "Gobernua bagara herria entzuteko da, entzunez gobernatu behar da". Proposamenek aurrera egiten dute. Etsai batzuek esaten zuten: Evok ez du hiru hilabete ere gobernuan iraungo, baina hor jarraitzen du. Gure ustez, Boliviako herria harro dago». 11

YOLANDA ARIAS (ATC - Nikaragua)

«Gazte koadroen heziketa beharrezkoa da» «1975ean ATCren barruan Gazteen Idazkaritza sortu zen, horren bidez Nikaraguako gazteek parte hartzea ahalbidetu zen. Modu berean, Gazte Sarearen eraketari esker, beste herrialde batzuetako gazteak sarean integratzea lortu duten zenbait gertaera bultzatu dira. Latinoamerikan egindako FAOren ikerketa baten arabera, ez dago gazteei zuzendutako estrategiarik. Gazteek ez dute estatuaren krediturik jasotzen, hortaz, gazteek erantzukizunak oso goiz hartzen dituzte euren gain, ekoizpen bizitzan sartuko dituen mekanismorik gabe. Nekazari gazteek biodibertsitatearen aldeko borrokarekin bat egin behar dute; hortaz, beharrezkoa da Gazte Nekazari Koadroen Heziketa beharrezkoa da haien kontzientzia maila handitzeko».


ezagutu Via Campesina

Via Campesinako Nazioarteko Batzode Koordinatzaileko kideak, Via Campesinaren azken Nazioarteko Biltzarrean aukeratuak.

JOSIE RIFFAUD (Confederation Paysanne - Frantzia)

YUDHVIR SINGH (BKU - India)

JAVIER SANCHEZ - COAG

«Benetako borondate politikoa falta da landa- eta familia-nekazaritza biziarazteko»

«Transgenikoak sartzeko planak kondenatzen ditugu, hondamena baitira»

«Europar Batasunak sektore hau erabili du Munduko Merkatarita Erakundean truke txanpon gisa»

«EBko eta AEBetako nekazaritza politikek MMAren mekanismo berdinekin suntsitzen dute nekazaritza, nekazarien desagerpena eragiten dute, ingurumenean, produktuen kalitatean eta lanpostuetan arazoak sortzen dituzte. Europan, egunero, mila nekazaritza ustiategi baino gehiago desagertzen dira; benetako borondate politikoa falta da landa- eta familia-nekazaritza biziarazteko. Via Campesinaren Europako Koordinadorak eskatzen du landa-nekazaritza desberdina garatzea, lurraldeei eta elikadura burujabetzaren ezarpenari lotuta».

«Indiako Gobernuaren planak kondenatzen ditugu osasunean, ingurumenean eta Asiako herrialde honetako nekazarien errealitate sozioekonomikoan izango duen epe luzerako eraginaren inguruan ikerketarik egin gabe elikagai transgenikoen uztak modu arduragabean sartzeko. Monsanto-Mahyco multinazionalak Indian sartutako Bt kotoi transgenikoak milaka nekazari familia hondamenera eraman ditu eta nekazari asko euren burua hiltzera bultzatu ditu». 12

«Munduko merkataritza-trukeen soilik % 10 da nekazaritza. Europar Batasunak sektore hau erabili du Munduko Merkataritza Erakundean truke txanpon gisa, herrialde pobreen kontzesioak lortzeko benetan interesatzen zaizkion gaietan, industria eta zerbitzu merkataritzan, besteak beste. Irtenbide bakarra da nekazaritzako gaiak Munduko Merkataritza Erakundean ez negoziatzea».


ezagutu Via Campesina

Aniztasunetik batasuna ia Campesinaren helburu nagusia erakundeen arteko aniztasunaren barnean elkartasuna eta batasuna garatzea da, berdintasun eta justizia sozialeko erlazio ekonomikoak, lurraren babesa, elikadura burujabetza, nekazaritza ekoizpen jasangarria eta neurri txikiko edo ertaineko produkzioan oinarritutako berdintasuna bultzatzeko.

V

Eskualdeko koordinatzaileen koordinatzailea

ESTRATEGIAK Helburu hauek lortzeko Via Campesinak zenbait estrategia zehaztu ditu, haien artean nabarmenetarikoak: · Bertako erakundeen artikulazioa eta indartzea. · Gobernuen eta alde askotariko instituzioen barnean, botere eta erabakitze guneetan eragina izatea, ekoizpen txiki eta ertainetan ondorioak dituzten nekazaritza eta ekonomia politikei beste norabide bat emateko. · Gai sozial, ekonomiko, politiko eta kulturaletan emakumeek parte hartzea indartzea. · Proposamenak egitea gai garrantzitsuekin lotuta, adibidez: nekazaritza erreforma, elikadura burujabetza, ekoizpena, merkataritza, ikerketa, baliabide genetikoak, biodibertsitatea, ingurumena eta sexua. · Nekazari erakundeetan emakumeek parte hartzea sustatzea maila guztietan. · Landa-eremuetan informazio eta esperientzia trukaketak antolatzea. · Nekazari erakundeen artean loturak sortzea eta talde lanean parte hartzea.

ia Campesina osatzen duten 149 erakunde inguru Asia, Afrika, Europa eta Amerikako 69 herrialdetatik datoz. Mugimendua zortzi eskualde desberdinetan antolatuta dago: Europa (mendebaldekoa eta ekialdekoa), Asiako ekialdea eta hego-ekialdea, Asiako hegoaldea, Ipar Amerika, Karibe, Erdialdeko Amerika, Hego Amerika eta Afrika.

V

PARTE-HARTZAILEA Via Campesinaren egitura modu parte-hartzailean eta demokratikoan zehazten da Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarretan. Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarra erabakiak hartzen dituen egiturarik gorena da. Bertan eskualde bakoitzeko ordezkariek azter-

13

keta kolektiboan eta jokabideen zehaztasunetan parte hartzen dute. Nazioarteko Biltzarrak lau urtean behin egiten dira eta bertan Via Campesinaren planteamenduak eta estrategia politikoak finkatzen dira. Nazioarteko Batzorde Koordinatzailea (CCI) Idazkaritza Operatibo batek eta Via Campesinako 9 eskualde bakoitzeko bina koordinatzailek (emakume bat eta gizon bat) osatzen dute, azken hauetako bat idazkari operatiboa izango da. CCI bi urtetan behin biltzen da (18 pertsona, 9 gizon eta 9 emakume). Bilera hauetan Nazioarteko Biltzarreko akordioak bete diren edo ez ebaluatzen da eta eskualde bakoitzeko egoeraren azterketa bat egiten da. Horrez gain, CCIk mundu mailan nekazaritzan gertatzen

ari denaren azterketa kolektibo batean parte hartzen du eta nazioartean ekintza eta defentsa bateraturako planak zehazten ditu. Nazioarteko Idazkaritza Operatiboak (SOI), egun Indonesian dagoena, ekintzak koordinatu eta Biltzarrean eta CCIren bileretan lortutako akordioak gauzatzen ditu. Eskualdeko bulegoak eskualdearen barneko erlazioak eta artikulazioak errazten ditu; bertan egiten da Via Campesina mugimenduaren lan nagusia. Via Campesina nazioarteko beste gizarte indar (Emakumeen Mundu Martxa, Lurraren Lagunak, e.a.), ekonomiko eta politikoekin aliantzen dinamika sortzen ari da, elkarrekin neoliberalismoaren kontra borrokatzeko eta proposamen desberdinak garatzeko.


ezagutu Via Campesina

Nazioarteko Biltzarra, mundu

Nazioarteko Biltzarrak · Via Campesinaren 1. Biltzarra, 1993ko maiatza, Mons (Bélgika). · Via Campesinaren 2. Biltzarra, 1996ko apirila, Tlaxcala (Mexiko). · Vía Campesinaren 3. Biltzarra, Emakumeen 1. Asanblada, 2000ko iraila/urria, Bangalore (India) · Via Campesinaren 4. Biltzarra, Emakumeen 2. Asanblada, Gazteen 1. Asamblea, 2004ko ekaina, São Paulo (Brasil) · Vía Campesinaren 5. Biltzarra, Emakumeen 3. Asanblada, Gazteen 2. Asanblada, 2008ko urria, Maputo (Mozambike).

mailako batzar erabakitzailea azioarteko Biltzarrak erabakigarriak dira Via Campesinaren antolakuntzan. Izan ere, biltzarrak organo erabakitzaile gorenak dira eta lau urtean behin egiten dira, bertan mundu osoko nekazariak biltzen dira. Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarra

N

mugimenduaren barruan erabakiak landu eta hartzeko gunerik gorena da. Bertan eztabaidatzen dira funtsezko gai guztiak eta hurrengo lau urteetarako jarrera eta joera politikoak. Funtzionamendu parte-hartzaile eta demokratikorako arau, mekanismo eta egiturak artikulatzen dituen gunea ere bada.

Nekazari erakundeak etengabe gehitzen ari dira oki komunitateetan sustraitua dagoen gizarte eragile gisa Via Campesinaren izaerak eta nazioarteko eszenatokian lortze ari den esperientziak benetako alternatibak bilatzen dituzten hainbat nekazari erakundeen arreta piztu dute. 2000 eta 2004 artean mugimendua % 41 baino gehiago hazi zen eta, hortik aurrera, hazten jarraitu du, Amerika osoan eta Europan finkatu da, eta Asian zein Afrikan azkar zabaldu da. 2004ko ekainean Itaici/Sao Paulon (Brasil) egindako laugarren Biltzarrean zein 2008ko urrian Maputon (Mozambike) egindako bosgarrenean, berrogei erakundek baino gehiagok Via Campesinarekin bat egin dute eta gaur egun 69 herrialdetako 149 erakundek osatzen dute. Azken V. Biltzarrean erakunde afrikar asko gehitu zirenez, Afrikak, eskualde bakar batean egituratuta egon beharrean, orain bi eskualde ditu.

T

ORDEZKATUAKO ESKUALDEAK · ÁFRIKA (2 ESKUALDE) 1: Mozambike, Madagaskar, Hegoafrika, Kongo, Tanzania, Angola; 2:Mali, Senegal, Niger, Togo, Kamerun, Kongo Brazzaville; · IPAR AMERIKA: Kanada, Mexiko eta Estatu Batuak; · ERDIALDEKO AMERIKA: Costa Rica, Panama, Belize, Honduras, Guatemala, Nikaragua, El Salvador; · KARIBE: Kuba, Haiti, Islas de Barlovento eta Dominikar Errepublika; · HEGO AMERIKA: Brasil, Txile, Kolonbia, Argentina, Bolivia, Peru, Ekuador, Venezuela, Paraguay, Uruguay; · ASIAKO EKIALDEA eta ASIAKO HEGOEKIALDEA: Tailandia, Filipinak, Ekialdeko Timor, Hego Korea, Vietnama, Malasia, Indonesia, Japonia, Kanbodia; · ASIAKO HEGOALDEA: Bangladesh, Nepal, Sri Lanka eta India; · EUROPA: Via Campesina Europar Koordinadoraren bidez 16 herrialde.

14


ezagutu Via Campesina

LAN ILDO NAGUSIAK Nazioarteko baserritarren mugimendua izanda, Via Campesinak munduan baserritarren borrokei lotutako gai nagusiak jorratzen ditu. Nazioarteko Lan Batzorde bat dago gai bakoitzean:

1. Nekazaritza Erreforma. 2. Bioaniztasuna eta Baliabide Genetikoak. 3. Elikadura Burujabetza eta Komertzioa. 4. Giza Eskubideak. 5. Nekazaritza baserritar eta sustengarria. 6. Migrazioa eta Landa eremuko langileak. 7. Emakumea eta Generoa.

Nazioarteko kanpainak, mobilizazioa eta

elkarrizketa

rtetan zehar, Via Campesinak mundu mailako jarrera adostuak garatu ditu eta ekintza asko burutu ditu gai askoren inguruan: nekazaritza erreforma, biodibertsitatea, baliabide genetikoak, nekazaritza praktika jasangarriak, genero perspektiba integratzea eta itun estrategikoak sortzeko beharra, besteak beste.

U

KOORDINAZIOA ETA TRUKEA Gaur arte, Via Campesinak bilera eta topaketa ugari antolatu ditu eskualdeetan eta munduko hainbat tokitan, VCko Emakumeen Nazioarteko hiru Batzar, Gazteen Nazioarteko bi Batzar, Nazioarteko bost Biltzar eta iparraldeko zein hegoaldeko nekazari erakundeen arteko truke asko.

"Haziak: Herrien Ondarea Gizateriaren Zerbitzura" mundu mailako kanpaina ere martxan dago.

NAZIOARTEKO INSTITUZIOAN AURREAN MOBILIZAZIOAK Via Campesina behin eta berriro mobilizatu da nazioarteko instituzioen aurrean: Elikadurari buruzko Nazioarteko Goi-Bileran Erroman (1996 eta 2002); MMAren Ministro bileretan Genevan (1998), Seattle-n (1999), Dohan (2001) eta Cancun-en (2003); Nekazaritzako Foroa Quebecen; Ameriketako Merkataritza Libreko Guneari buruzko negoziazioetan (ALCA) Quiton (2002); Munduko Gizarte Foroan (MFS 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006 eta 2007).

FAOREKIN BILERAK MUNDU MAILAKO KANPAINAK FIAN (Foodfirst Information and Action Network) giza eskubideen erakundearekin batera eta LRANen (Red de Investigaci贸n - Acci贸n sobre la Tierra) laguntzarekin, Nekazaritza Erreformaren aldeko mundu mailako kanpaina garatzen ari da. Modu berean, Txileko ANAMURIk, Via Campesinako kide den emakume nekazarien erakundeak, koordinatu duen

Seattle, MMAren geldialdiaren hasiera. 1999ren bukaeran, Seattle-n (AEB), Munduko Merkataritza Antolakundearen (MMA) aurrean egindako mobilizazio jendetsuek instituzio neoliberal eta ez demokratiko horren kontrako protesta kolektiboen katearen hasiera sinbolizatzen dute. Via Campesinak "nekazaritza MMAtik kanpora" oihukatuz, orduan jada esaten zuen "ekintza hauek MMAren negoziazio prozesuak erabat gelditzera bultzatu dute", gaur arte berretsi egin dena etengabeko nekazarien borroka sozialari esker.

15

Via Campesinak goi-mailako bilerak izan ditu nazioarteko zenbait instituziotako ordezkariekin nekazaritzaren garapenarekin lotutako gaiak eztabaidatzeko, horien artean: IFAD (Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsa), FAO (Nekazaritzako eta Elikadurarako Erakundea), UNDP (Nazioa Batuen Garapen Programa) eta GFAR (Nekazaritza Ikerketako Foro Globala).


ezagutu Via Campesina

Elikadura burujabetza

Tokian tokiko eta nazioarteko borroka batera Via Campesinaren eraketak eta sendotzeak frogatzen du nekazariak eta euren familiak ez direla neoliberalismoak sortutako kaos ekonomikoaren prozesu maltzurreko konplizeak izan, ezta ondorioz sortutako pobretze eta baztertzearen aurrean biktima pasiboak ere. Nekazaritza ereduaren globalizazioaren aurrean aktiboki ari dira eusten, bai toki mailan, bai nazioarteko mailan. Izan ere, nekazariak euren herrialdeetan eusten ari dira antolakuntzaren eta elkarlanaren bidez, eta komunitate ekimenak garatzen ari dira «garapena» berriro definitzeko eta justizia sozialean, jasangarritasun ekonomikoan eta nekazari kultura eta ekonomien errespetuan oinarritutako nekazaritza eredu desberdina eraikitzeko.

ALTERNATIBAK SORTZEA Alde batetik, horrek esan nahi du toki esparruan bideragarriak diren aukerak sortu behar direla, nekazari kooperatiba txikiak, tokiko hazien bankuak, kontsumitzaileekin partekatutako ardura taldeak edota bidezko merkataritzako elkarteak, nekazaritza berezko modu jasangarriak praktikatu eta defenditzeko. Aldi berean eta modu osagarrian, tokian tokiko lanarekin batera, nazioarte mailan borrokatzen ari da. Hor Via Campesinak nekazaritzako eredu industrialaren inposaketaren aurrean nekazarien eskaerak eta alternatibak antolatzen ditu. Via Campesinan sortutako elkartasun eta batasun dinamikak beste nekazaritza mota bat posible dela pentsatzeko itxaropena sustatzen du. Hau guztia bere lelo historikoak laburtzen du: «Borroka globalizatu Itxaropena globalizatu».

aldarrikapen multzoaren ardatza ia Campesinak elikadura burujabetzaren oinarria bultzatu zuen, elikadura segurtasunaren ideiaz haratago eta horren berme gisa, munduko nekazarien gosearen eta pobretasunaren arazoa konpontzeko. Bere proposamen ardatza da, bere aldarrikapen multzoa bildu eta zentzua ematen diona. Gobernu batzuk haien legeetan elikadura burujabetza barneratzen hasi dira. Mali, Nepal, Senegal, Bolivia eta ALBAn (Ameriketarako Alternatiba Bolivartarra) parte hartzen duten Hego Amerikako beste zenbait herrialderen kasua da. Modu berean, FAOk eta NBErekin loturak dituzten beste instituzio batzuek ere Via Campesinaren elikadura burujabetzaren proposamena ezagutzen dute eta onartu dute nekazarien bitartekari eta indar bizi gisa.

V

¿ZER ESAN NAHI DU? Elikadura burujabetza da herriek duten eskubidea modu jasangarri eta ekologikoan ekoiztutako elikagai nutritiboak, kulturalki egokiak izateko.

Herriek euren elikadura eta ekoizpen sistema erabakitzeko eskubidea da. Horrek jartzen ditu elikagaiak ekoiztu, banatu eta kontsumitzen dituzten pertsonak elikadura sistema eta politiken erdigunean, merkatuen eta enpresen eskakizunen gainetik. Enpresen merkataritza "libreari" aurre egiteko estrategia eskaintzen du eta tokian tokiko merkatu nazionalei lehentasuna ematen die. Lurra, lurraldeak, ura, haziak, animaliak eta biodibertsitatea eskuratzeko aukera eta kudeaketa eskubideak elikagaiak ekoizten dituztenen esku egotea bermatzen du. Harreman sozial berriak ekartzen ditu, sexu, arraza, gizarte maila edota belaunaldien arteko zapalkuntzarik eta desberdintasunik gabekoak. Lurrik gabeko pertsonek eta maila txikiko nekazaritzan lan egiten duten nekazariek lurra, ura, haziak, baliabide produktiboak eta zerbitzu publikoak eskura izan behar dituzte. Elikadura burujabetzak eta iraunkortasunak lehentasuna izan beha dute merkataritza politiketan.

Beste eredu baten aldeko borrokan ia Campesinaren arrakastaren arrazoietako bat da arraza, kultura eta egoera desberdinetako jendea batzen jakin duela. Horretarako, orokorrean nekazari komunitate guztiek daukaten arazoa hartu dute oinarritzat: sistema neoliberalaren inposaketa. Gatazka ez dago Iparraldeko (herrialde aberatsetako) eta Hegoaldeko (herrialde behartsuenetako) nekazarien artean, garapen sozial eta ekonomikoaren ereduen artean baizik. Bata neoliberala da eta nekazaritza industriala transnazionalen esku uzten du, besteak, berriz, nekazaritza familiar jasangarria

V

16

bultzatzen du, tokian tokiko kontsumoari begira. Eredu neoliberalak nekazaritza diru iturri gisa besterik ez du ikusten eta ia baliabide guztiak nekazaritza industrialerako eta elikagaien nazioarteko banaketarako erabiltzen ditu. Via Campesinak defendatzen duen eredua, aldiz, elikadura burujabetzan oinarritzen da, hau da, nekazariek elikagai osasuntsuak ekoizteko izan behar dituzten autonomia eta duintasunean, beti ere ingurumena errespetatuz eta etxeko merkatura zuzenduta, herritarren elikagai beharrak asetzeko.


ezagutu Via Campesina

Nekazari borrokak MMA geldiarazi du GATTen Uruguaiko Errondaren sinaduraren ostean (1994an), Via Campesina nazioarteko erakundeen aurrean mobilizatu da, esate baterako Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA), Munduko Bankua, Nazioarteko Moneta Funtsa (NMF), herrialde aberatsenen taldea (G-8) eta Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea (FAO), mezu argi batekin: eskatzea nekazaritza ez dadila merkantzia gisa hartu eta herrien elikadura burujabetzarako eskubidea aitortu eta errespetatu dadila: Paris, Seattle, Washington, Quebec, Erroma, Bangalore, Porto Alegre, Cancun, Hong Kong,… nekazari mobilizazioen lekuko izan dira, guztiak beste gizarte mugimendu batzuekin batera burutuak.

«GIZA

VIA CAMPESINA-REN MOBILIZAZIO BATZUK · MMAren (Munduko Merkataritza Antolakundea) Biltzarren aurrean Cancunen (2003), Hong Kongen (2005) eta Genevan (2008). · Nekazaritza Erreformari eta Landa Garapenari buruzko Nazioarteko Biltzarren aurrean, Brasilen (2006).

LEE-REN ALABAREN ESKUTITZA: ESKUBIDEEN ETA DUINTASUNAREN ALDE»

Jihye Leek, Cancunen bere buruaz beste egin zuen korear lider nekazariaren alabak, aitaren omenez (ikus argazkia) eskutitz bat irakurri zuen hari egin zitzaion omenaldian, Via Campesinaren V. Biltzarrean, 2008ko urriaren 28an. Eskutitz horretan, besteak beste, honakook esan zituen: "Aitak bizitza osoa eskaini zion gogoz eta bihotzez nekazaritzari… Bere ondasunak galdu zituen nekazaritza politikaren ondorioz, baina bere izpiritua gailenduko da… Neu ere Cancunen egon nintzen… Nekazarion eskubideak kapital handiek zapaltzen dituzte, beroketa globala eragin eta gizateria mehatxatzen duen ekoizpen masifikatua

· FAOren Gailurraren aurrean, 2008an.

Via Campesina eredu neoliberal eta korporatibo baten globalizazioaren kontrako oposizio erradikalaren ahots ozen eta ikusgarrienetako bat bilakatu da.

· Elikadura Burujabetzaren aldeko Foroaren antolakuntzan, Nyelenin, 2007ko otsailean.

LEEREN HERIOTZA EZ ZEN ALFERRIKAKOA IZAN

· G8ren aurrean, Rostock-en (2007) eta Hokkaidon (2008).

· Aniztasun Biologikoari buruzko Biltzarraren aurrean, Curitiban (2006) eta Bonnen (2008). · Elikadura eta Nekazaritzarako Baliabide Fitogenetikoei buruzko Nazioarteko Itunaren aurrean, 2007an. · Merkataritza Libreari buruzko Itunen kontra, Elkarte Ekonomikoari buruzko Akordioen kontra (APE),…

Erresistentzia honek goia jo zuen 2003ko irailean MMAren 5. Ministro Bileraren lehen egunean, Cancunen (Mexiko), korear nekazarien buruzagi zen Lee Kyung Haeren heriotzarekin. Gizon honek, Koreako beste 120 nekazarirekin batera, Cancunen bat egin zuen Via Campesinaren mobilizazioarekin eskatzeko MMA nekazaritza kontuetatik kanpo geratu zedila, erakunde horrek merkataritza liberalizatzeko hartutako akordioak Estatu guztiei ezartzen dizkielako. "MMAk nekazariak hiltzen ditu" zioen kartel bat zeramala, Lee joan zen negoziatzaileak manifestariengandik 17

sustatzeko nekazaritza ereduak inposatzen dituzte; nazioarteko sistema honek nekazariok mesprezatzen gaitu… baita geure balioak ere, eta ez ditu giza eskubideak errespetatzen… Giza eskubideak eta duintasuna erabat errespetatuko direneko mundu bat eraiki behar dugu… Konfiantza ikaragarria daukat arrain txikien jakindurian, bokarten antzera elkartu eta etsaiak uxatzeko arrain handi baten irudia osatzen dutelako. Larruazaleko kolore desberdinak eta hizkuntza desberdinak badauzkagu ere, gure bihotzak altxatu egiten dira bizitza eta nekazaritza maite ditugulako, bat garelako gure izpirituan…".

"babesteko" eraikitako alanbre-hesiraino eta labankada batez bere buruaz beste egin zuen. Erresistentzia muturreko ekintza dramatiko horrek erakusten du Via Campesinak etengabean errepikatu duena: nekazaritzaren liberalizazioa nekazarien kontrako gerra bat da, landa-komunitateak sarraskitu eta nekazari familiak suntsitu egiten baititu. Aldaketaren alde Leek egindako garrasi etsiak Via Campesina indartzen lagundu zuen, eta ordudanik irailaren 10a "MMAren kontrako Protestaren Nazioarteko Eguna" izendatu da. Egun horretan herrialde askotako nekazari erakundeak mobilizatu egiten dira elikadura burujabetzaren alde. Leeren heriotza ez zen alferrikakoa izan. Ordudanik, eta nekazarien borrokari esker, MMAk ez du lortu bere paralisia gainditzea, izan ere, bertako negoziazioek hainbat urte daramatzate geldirik.


ezagutu Via Campesina 2004-2008KO

EKINTZAK ETA EKIMENAK

Mobilizazioak Munduko Merkataritza Antolakundearen eta Merkataritza Libreari buruzko Itunen kontrako mobilizazioak rtero, apirilaren 17an (nekazari borrokaren eguna, 1996an Brasilen sarraskitutako MSTko nekazarien omenez) eta irailaren 10ean (MMAren kontrako borroka eguna, 2003an Cancuneko mobilizazioetan bere burua hil zuen Leeren omenez), erakunde asko mobilizatzen dira. adibidez, 2005ean 21 herrialdetan ekintzak egon ziren, "MMA: 10 urte nahikoak dira" lelopean. Genevan etengabeko mobilizazioak antolatu dira Munduko Merkataritza Antolakundearen (MMA) Batzorde Nagusiaren bileren aurrean. Via Campesinak beti bidali ditu ordezkaritza handiak mobilizazio horietara. 2005eko urrian 8.000 lagunek parte hartu zuten martxa batean eta MMAren kontrako ekintza sinbolikoak burutu ziren. 2005eko abenduan, Via Campesinak ordezkaritza garrantzitsua eraman zuen MMAren Ministro Bilerara, Hong Kongen (Koreako 1.500 lagun. Tailandiako 150, Indonesiako 50, Japoniako 150 eta beste herrialde batzuetako beste 50 ordezkari). Bilera hark iraun bitartean, Via Campesinak eztabaida egitarau bat antolatu zuen Hong Kongeko Central Park-en eta egunero burutu ziren mobilizazioetan parte hartu zuen, eta horrek guztiak presio handia eragin zuen MMAren negoziazioetan. 2006ko ekainean herrialde aberastuenen foroen aurreko mobilizazioak egon ziren (Rostock-en G8ren kontra eta Postdam-en G4ren kontra), baita MMAren kontra ere, horien guztien legitimitate eza eta MMAren Dohako errondak mundu osoko nekazariei ekarritako ondorio gogorrak salatzeko. 2007ko martxoan MMAren kontrako mobilizazio indartsuak egon ziren Delhin (India). 2007ko martxoaren 19an, Via Campesinako Europako erakundeek parte hartu zuten EBren eta AKOBko (Afrika, Karibe eta Ozeano Barea) herrialdeen arteko Elkarte Ekonomikoari buruzko Akordioen kontrako mobilizazioetan eta Indonesiako Nekazari Sindikatuen Federazioak (FSPI, orain SPI) 2007ko martxoan, Yakartan, G33ren bilerak iraun bitartean antolatutako manifestazio eta ekintzetan.

U

Elikadura Burujabetzaren aldeko Nyeleniko Foroaren azken adierazpena (2007ko martxoa) dokumentu garrantzitsua da eta horren gainean Via Campesinaren eta beste gizarte mugimenduen arteko aliantza sendoak eraiki dira herrien eskubideen alde. Argazkian Maliko presidentea Forora egindako bisitaldian.

Eikadura Burujabetzaren aldeko foroak Elikadura Burujabetzaren inguruko Nazioarteko Foroa, Niyeleni (Selinge-Mali), 2007ko otsaila. Funtsezko unea izan zen "Elikadura Burujabetzaren aldeko mugimendu" zabala eraikitzeko. Munduko gizarte mugimendu garrantzitsuenetako 500 ordezkarik baino gehiagok parte hartu zuten. Datozen urtetarako estrategia garbia eta

ekintza agenda definitu ziren. Niyelenikoaren ondoren, jarraipen foroak egin ziren Hego Korean (2007ko uztailean), Japonian (2007ko maiatzean) eta Nepalen (2007ko abuztuan), azken honetan bat egin zen nepaldar nekazarien eskaerarekin Elikadura Burujabetza herrialdeko Konstituzio berrian jaso zedin, eta hau lortu egin da.

KLIMA ALDAKETARI BURUZKO NBEREN BILTZARRAREN AURREAN Via Campesinak parte hartu zuen, beste gizarte mugimenduekin batera, Balin (Indonesian), 2007ko abenduan, Nazio Batuen Erakundearen Biltzarraren modu paraleloan antolatutako "herri solidarioan". Gainera, klima justiziarako sare bat sortu zen eta Via Campesinak "Eskala txikiko nekazaritzak lurreko tenperatura jaisten du" izeneko estrategia plazaratu zuen. Via Campesinak landa-erregaien kontrako borroka ere indartu zuen.

18

TSUNAMIREN ONDORENGO ELKARTASUNA 2004an tsunami batek Indonesia, India, Sri Lanka eta Tailandia jo zituen. Via Campesinak antolatu zuen dirubilketa bat, sorospen lanek iraun bitartean bere kideei zein bertako arrantzale erakundeei laguntzeko.


ezagutu Via Campesina 2004-2008KO

Haziak eta bioaniztasuna

Nekazaritza Erreformaren aldeko

nazioarteko jarduerak 2004ko abenduan Nekazaritza Erreformaren inguruko Munduko Foroa burutu zen Valentzian (Espainia), Via Campesinak antolakuntzan parte hartu zuen hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunderekin eta beste mugimendu batzuekin batera, Nekazaritza Erreformaren aldeko Kanpaina Orokorraren bidez. Nekazari, indigena, gazte, emakume eta akademikoen ehunka erakunde eta GKEen topagunea izan zen, nazioarteko agendan nekazaritza erreformaren gaiari bultzada handia eman ziona. 2006ko martxoan, Porto Alegren FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) antolatutako Nekazaritza Erreformari eta Landa Garapenari buruzko Nazioarteko Biltzarra (CIRADR gaztelaniaz) izan zen. Via Campesinak Lurrik Gabekoen Nazioarteko Topaketa antolatu zuen Biltzarra hasi baino lehentxeago, Foro Paraleloan hartu zuen parte eta Gobernuen Biltzarrean presentzia handia izan zuen. Bilerez gain, ekintzak eta mobilizazioak ere egon ziren, FAOren azken adierazpenean eragin positiboa izan zutenak.

EKINTZAK ETA EKIMENAK

azien europar sareak "Biodibertsitatea a s k a t u " izeneko Haziei buruzko Nazioarteko Mintegia antolatu zuen Frantzian, 2005eko azaroaren 25etik 26ra arte, eta bertan landa-biodibertsitatea eta nekazari haziak babesteko lanean ari diren taldeak eta pertsonak bildu ziren. Via Campesinak parte hartu eta hazien kanpaina aurkeztu zuen.. 2005eko abenduan Costa Rican Biodibertsitateari buruzko Nazioarteko Biltzar bat antolatu zen. Brasilgo Via Campesinak 2006ko martxoan mobilizazio handia antolatu zuen Curitiban, Aniztasun Bilogikoari buruzko Biltzarreko Aldeen Bileran (COP-8) zehar. Via Campesinak, beste mugimendu batzuen batera, presioa egin zuen terminator teknologiaren gaineko debekuari eutsi zekion, eta industriaren presio han-

H

diaren arren lortu egin zuen. Transgenikoak. Mysore-n (India) Transgenikoei eta Nekazaritzari buruzko Nazioarteko Sinposio bat antolatu zen, apirilaren 2006an. 2008ko martxoan EHNEk, Via Campesinako kidea den aldetik, transgenikoen kontrako nazioarteko foro bat antolatu zuen Derion, eta bertan mundu osoko nekazari erakundeek eta bestelako gizarte mugimenduek parte hartu zuten. Herrialde askotan GEOen kontrako ekintza gogorrak egon dira. Brasilen, MSTko Keno hil zuten Syngentak kontratatutako gangsterrek, eta azkenean epaileak transnazional hau bota du hartuta zeuzkan lurretatik. Frantzian (2008ko urtarrilean), gose greban zegoen lagun talde batek, haien artean Jose Bove, lortu zuen Monsantoren arto transgenikoa

FIDAko kontsultak

ARACRUZ-EN KONTRAKO EKINTZA

Via Campesinak 2005, 2006, 2007 eta 2008an parte hartu zuen Nekazarien Foroan, beste erakunde batzuekin batera 2005ean sortutako Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Foroak (FIDA gaztelaniaz) Erroman antolatutako bilera aholku-emaile bat. Foro honetan, besteak beste, FIPAk (Nekazaritza Ekoizleen Nazioarteko Federazioa), WFFk (Munduko Arrantzaleen Foroa) eta ROPPAk (Mendebaldeko Afrikako Nekazari Erakundeen Sarea) parte hartu zuten. Foroan zehar, FIDAk erakundeei aholkua eskatu zien bere programen eraginkortasunari buruz eta nekazaritzaren eztabaidan ezarri beharreko lehentasun nagusiei buruz.

CIRADR Biltzarrean zehar Brasilgo Via Campesinak emakume kanpamendu bat antolatu zuen eta mila emakume inguruk ekintza gogor bat gauzatu zuten Aracruz zelulosa konpainiak papera ekoizteko 2007ko azaroan, Valmir Mota d'Oliveira (Keno), Brasilgo MSTko nekazarien liderra dauzkan eukalipto sai- Syngenta konpainia transnazionaleko segurtasun-zaindariek hil zuten lurren okupazio lek osatzen dituzten batean, baina urtebete geroago lortu zen Syngentak Gobernuari eman behar izatea "basamortu berdeen" transgenikoekin esperimentuak egiteko zeukan legez kanpoko eremua. kontra. Ekintza horrengatik auzipetuta dago Paul Nicholson burkidea, eragin handia izan eta nazioarte mailan gai honen inguruko interesa piztu zuen. 2006ko urrian FAOren Foro Berezia izan Via Campesina presente egon da, nazioarteko ordezkaritza zen Erroman, eta bertan presioa egin zen garrantzitsuen bidez, 2005ean (Mumbai) eta 2007an (Nairobi, CIRADR-en berariazko jarraipena egin Kenya) antolatutako Munduko Gizarte Foroan. 2006an Via zedin. Campesinak parte hartu zuen Munduko Gizarte Foroko Foro 2007ko ekainean Via Campesinako ordezPolizentrikoetan Caracasen (Venezuela), Bamakon (Mali) eta karitza batek landa garapenari buruzko Karachin (Pakistan). Via Campesinak mugimendu aliatuekin Nazioarteko Biltzar batean parte hartu zuen biltzeko baliatu zituen Foroak. Nekazari erakunde asko harreBerlinen, eta eskatu zuen benetako nekazamanetan jarri ziren Via Campesinarekin eta laguntzeko edo ritza erreforma bultzatzeko. kide bihurtzeko interesa azaldu zuten.

Munduko Gizarte Foroa

19

Libanorako misioa Via Campesinako bi ordezkarik parte hartu zuten Libanora egindako elkartasun misio batean 2006ko abuztuan eta alderdi politikoekin, gizarte mugimenduekin eta Nekazaritzako Langileen Batasunarekin bildu ziren gerraren kontrako protestari sostengua emateko.


ezagutu Via Campesina EMAKUME

NEKAZARIEN BORROKA, LEHENTASUNEZKO ARDATZA

Emakume eta nekazari gisa zapalduta alkuluen arabera, badaude mila milioi lagun baino gehiago erabateko txirotasunean harrapatuta. Emakumeentzako Nazio Batuen Funtsaren arabera (UNIFEM), horietariko % 70 emakumeak dira. Gainera, kalkulatzen da munduak goseak hiltzen dituen 10 lagunetatik 7 emakume eta neskatoak direla. Emakumeak langile txiroen taldeko gehiengoa ere badira. Hots, lan egin arren erabateko txirotasunetik atera ahal izateko adina irabazten ez duten pertsonen kolektiboko gehiengoa. Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, emakumeak langile txiro guztien % 60 dira. Mila milioi lagun baino gehiago bizi dira egun erabateko txirotasunean (dolar bat baino gutxiago egunean): haietariko % 70 emakumeak dira. Estatistika guztiek erakusten dute emakumeek maila guztietako (osasuna, lana, hezkuntza, diru-sarrerak, politika,‌) gabeziak pairatzen dituztela. Emakumeek jarraitzen dute etxeko lanez, seme-alaben hazkuntzaz eta adineko pertsonen zaintzaz arduratzen, baina oraindik ere eginkizun horiek ez dira lantzat hartzen eta ez zaizkie ordaintzen, eta zaintza ekonomiak munduko bizitza ekonomikoari egiten dizkion ekarpenek aitortu gabe jarraitzen dute. FAOk aitortzen du landa-eremuetako elikagaien mundu ekoizpenaren % 70 emakumeek burutzen dutela. Hala ere, ekarpen hau ez aitortzeaz gain, errealitate gordina da soilik lurren % 1 direla emakumeen jabetza edo emakumeen izenean daudela. Sexu eta ugalketa eskubideekiko begirunea erabat zaurtu egiten da bai maila pribatuan, bai eremu publikoan, eta horrekin batera emakumeen kontrako indarkeria politiko, ekonomiko eta sozial etengabe eta sistematikoa garatzen

K

da, Estatuek bultzatuta eta sustatuta. Sexu indarkeriak eragiten ditu munduko emakumeen heriotza bortitzen erdiak. Sexu indarkeriak gaitasunak deuseztatu, familiak suntsitu, biktima kopurua handitu eta milaka emakume desjabetu egiten ditu, baita familien oinarriei zein elikagaien ekoizpenari eragin ere. Estatistikek adierazten dute indarkeria jasaten duten emakumeen estaldura eta laguntza handitzeko beharra eta emakumeen giza eskubideen urraketen kontrako ekintzak eta salaketak

Nazio Batuen Funtsaren arabera, erabateko txirotasunean harrapatuta dauden mila milioi lagunen % 70 emakumeak dira Goseak hiltzen dituen 10 lagunetatik 7 emakume eta neskatoak dira FAOk aitortzen du landa-eremuetako elikagaien mundu ekoizpenaren % 70 emakumeek burutzen dutela, hala ere, lurren % 1 dira emakumeen jabetza edo emakumeen izenean daude

20

abiarazteko premia. Gainera, tradizionalki lidergo ardurak gizonezkoen esku egin dira. Hortik erabakigune guztiak gizonezkoek hartuta eta bideratuta egotea; estrukturalki boterearen gauzapena gizonezkoen esku egon da.

LANDA-INGURUNEA, BAZTERTUTA Landa-eremuetako eta lurralde indigenetako emakumeen egoera txarra da egun nekazaritza jotzen ari den krisiaren ondorio. Leku askotan oraindik ere nekazaritza erreforma baten zain daude nekazariei lurraren jabetza ahalbidetu eta errazteko zein lurrarekin espekulazioa eta horren ondorioz nekazaritzako lurren galera ekiditeko. Gainera, oinarrizko zerbitzuen eza edo hauen egoera ezin eskasagoa ohikoa da munduko landa-eremu guztietan, baita nekazari bizitza suntsitzen duten elikagaien inguruko merkataritza jarduerak ere. Bestaldetik, landa-eremuetako emakumeek normalean aukera txikiagoa daukate lidergo ardurak zein partaidetzari eta funtsezko gaiei buruzko informazioa eskuratzeko. Informazio ohiko bideak, egunkariak esaterako, ez zaizkie iristen nekazari emakumeei, landa-eremuetan banaketarako dauden zailtasunen ondorioz. Analfabetismoa eta migrazioak ere arazo ohikoagoak dira emakumeengan gizonengan baino.


ezagutu Via Campesina EMAKUME

NEKAZARIEN BORROKA, LEHENTASUNEZKO ARDATZA

Berdintsunaren eta gizarte aldaketaren aldeko borroka ia Campesinan emakumeen borroka bi mailatan kokatzen da. Batetik, emakumeen eskubideen defentsa dago, erakunde barruan zein gizartean; bestetik, emakume nekazarien borroka dago, gizonekin batera, batzuk zein besteak berdin zapaltzen dituen nekazaritza neoliberalaren ereduaren kontra. Posible da emakumeak zapaltzen dituzten jarduerak aldatzea. Via Campesinan badago konpromiso bat, gizonek zein emakumeek partekatua, sexuen aukera berdintasunaren alde borrokatzeko, herrialdeetako garapen eta demokratizazio osoak lortzeko ezinbesteko baldintza delako. Berariazko eremu bat lortzearen alde emakumeek daramaten borroka da gizonezkoek egoeraz ohartarazteko eta horren arabera jokatzeko jorratu behar duten borroka berbera; horretarako, besteak beste, gizarte patriarkalek adierazten utzi ez dizkieten sentimenduak eta balioak askatu beharko dituzte. Patriarkatu kontzeptuak erreferentzia egiten dio gizonezkoek emakumezkoak menderatzen dituzteneko gizarte sistemari, eta sistema horretan sexu indarkeria gizarte ordenaren oinarria da. Arlo guztietan boterea eduki eta kontrolatzeko gizonezko eta emakumezkoen arteko borroka antagonikoa ekidin behar da. Esfortzuak bateratuz gero, biak baztertzen dituzten gizarte egiturak aldatu ahal izango dira, egitura horietan emakumezkoak biktima bikoitza direlako. Via Campesinan emakumeek berdintasunaren alde eta ereduaren kontra jokatu duten rolak

V

Via Campesinan emakumeen borroka bi mailatan kokatzen da: emakumeen eskubideen defentsa erakunde barruan zein gizartean eta emakume nekazarien borroka, gizonekin batera, batzuk zein besteak berdin zapaltzen dituen nekazaritza neoliberalaren ereduaren kontra herrialdeetako nekazari erakundeak indartzea eta aliantzak sortzea ahalbidetu du. Emakumeen partaidetzak nekazari erakundeen mundu mailako mugimenduaren borroka, planak eta ekintzak indartu eta sexu berdintasunari lagundu egin dio. Via Campesinako Nazioarteko Batzorde Koordinatzaileko (NBK) kideen erdiak emakumeak dira. Erakunde honek berdintasunaren

HEZKUNTZA Hezkuntza eta prestakuntza ez-sexistak eta erresistentzia dira tresna nagusiak emakumeen bazterkeria sustatzen duen ereduaren kontra borrokatzeko. Beharrezkoa da oinarrizko eta goi mailako prestakuntza sustatzea, emakumeei euren eskubideak eta sexu berdintasuna lortzeko beharrez-

arloan aurrera egin badu ere, erronka handiena da emakumeak banandu, baztertu eta ikusezin bilarazten dituen eta patriarkatua indartzen duen sistema kapitalistaren kontra borrokatzea. Via Campesinako gizon-emakumeak politika ekonomiko neoliberalen kontra borrokatzen dira: politika horiek landa-inguruneko krisia eragin eta nekazariak, eta batez ere emakumeak, sozialki zein politikoki baztertu egin dituzte.

ETA PRESTAKUNTZA EZ-SEXISTA

ko tresnak eskaintzearren, emakumeei finantza independentzia emango dien politika, ekonomia, lan eta gizarte partaidetza handiagoarekin, horrek lagunduko duelako sexu eta familia indarkeria behin betiko murrizten. Beharrezkoa da erakundeetako oinarriek feminismoaren ekarpenak aztertzea, emakume21

ak gizarte, politika eta ekonomia arloetan txertatzearren. Beharrezkoa da bikote harremanetako, erakunde eta instituzioetako zein umeen hezkuntza eta prestakuntzako rolen banaketa berri baterako egiturazko kultur aldaketa bat, berdintasunezko eta gizakiarekiko begirunezko printzipio eta balioetan oinarrituta.


ezagutu Via Campesina

Indiginen mundu-ikuskerak Via Campesina aberastu du

istorian zehar herri indigenek jasan dituzten bazterkeria eta arrazakeria errepresioan, sarraskietan, esklabotasunean eta bestelako bidegabekerietan islatu dira. Via Campesinan indigenek beste nekazariekin batera egiten dute borroka eredu neoliberalaren kontra, eta euren kulturen aitortzaren eta lurra edukitzeko eskubidearen alde. 2004ko IV. Biltzarretik (Sao Paulo, Brasil), Via Campesinak eztabaida zabal bat sortu du indigenek munduko hainbat eskualdetan jokatu beharreko rolari buruz; herrialde batzuetan gehiengoa dira eta beste batzuetan baztertutako gutxiengoak. Ezin da hitz egin landa-inguruneari, nekazaritzaren garapenari, jatorrizko hazien iraupenari, biodibertsitarteari edota ingurumenaren zaintzari buruz, herri indigenek historian zehar egindako borroka kontuan hartzeke. Indigenen mundu-ikuskerak Via Campesinaren gai nagusiak aberastu ditu, ikuskera horren esanahia da herrien milaka urteko bizitzaren kulturan, espiritualtasunean eta filosofian oinarritutako mundu baten eraikuntza, eta horretarako ezinbestekoa da arbasoen ezagutza eta jakintza erabiltzea, nazioen arteko truke eta anaitasun prozesuak indartzea eta autodeterminazioa errespetatzea. Kultura indigenak mundu jasangarri bat proposatzen du, ama lurra kapitalismo basatiak eragindako berotze orokorretik, hondamendie-

H

ÂŤEzin da hitz egin landa-inguruneari, nekazaritzaren garapenari, jatorrizko hazien iraupenari, biodibertsitarteari edota ingurumenaren zaintzari buruz, herri indigenek historian zehar egindako borroka kontuan hartzekeÂť tatik eta krisi ekologikotik babesteko. Jatorrizko herriek garrantzi handia ematen diote Elikadura Burujabetzari, Nazio Burujabetzaren oinarri gisa, bertan komunitateak bere kultuarekiko begirunea zein kutsadurarik gabeko elikagaien ekoizpen, banaketa eta kontsumo arlo eta erak bermatzen dituelako, naturarekiko orekan eta biztanleria osoaren elikadura bermatuz, hots, gosea desagerraraziz,

Ekintza zuzena

ÂŤbasamortu berdeenÂť kontra 2006ko martxoaren 8an, Brasilgo Rio Grande do Sul estatuan, bi mila emakume nekazari Aracruz Celulosa multinazionalaren instalakuntzetan sartu ziren eta eukalipto monolaborantzako landareak erauzi zituzten. Nekazaritza Erreformari buruzko FAOren Nazioarteko Biltzarraren testuinguruan burututako ekintza horren bidez emakumeek "basamortu berdeak" salatu zituzten; horiek dira enpresa honek dauzkan eukalipto, pinu eta akazia monolaborantzako milaka eta milaka hektarea, gainera, nekazariak eta indi-

genak lurrik gabe uzten dituzte eta biodibertsitateari eraso egiten diote. 34 emakume eta 8 gizon (Paul Nicholson haien artean) auzipetuta daude, eta 8 eta 30 arteko espetxealdia eskatzen dute haientzat. Paulek esan du berak ez zuela parte hartu ekintza hartan, baina bat egiten duela goitik behera aldarrikapen horrekin eta oso kezkatuta dagoela auzipetutako emakume nekazarien egoeragatik, haietariko batzuk espetxean egon zirelako eta tratu txarrak jasan zituztelako. Elkartasunerako eta borrokarako dei egiten du. 22

elikadura bizitzarako eskubidea baita. Emakume indigenek rol erabakigarria daukate. Eurek gordetzen dituzte hazi kreolak, eurek zabaltzen dituzte arbasoen ezagutza eta jakintza. Herri indigenek esfortzu handia eskaintzen diete gizon eta emakumeen arteko botere harremanetako berdintasunari, justiziari eta elkartasunari.


ezagutu Via Campesina CARLOS MARENTES-EN ARTIKULUA (MUGAKO NEKAZARITZA LANGILEEN BATASUNEKOA - TEXAS ETA MEXIKO BERRIA)

ÂŤEtorkinak, sistemaren alternatiba eraikitzeko ezinbestekoakÂť gun, gizarte desberdinak gizateriaren historia osoko giza eta gizarte krisi larrienetariko bat pairatzen ari dira. Emigrazioaz ari naiz: milioika gizakiren mugimendua leku guztietan zehar, gizarte baztertzaileetatik ateratzeko eta gosetik, jazarpenetik, indarkeriatik edota lapurretatik alde egiteko saio etsia. Krisi hau, gainera, eredu kapitalista neoliberalaren porrotaren beste adierazle bat da. Itaicin (Brasil) burututako IV. Biltzarraren ondoren, Via Campesinak emigrazioaren gaia funtseko kontutzat jo du borroka estrategia zehazterakoan. Nekazarien eta landa-langileen erakundeak garen aldetik, IV. Biltzarrean ondorioztatu genuen emigrazioa areagotzea eredu kapitalista neoliberalaren ondorioa dela. Landa-eremuei eta nekazaritzari dagokienez, gizakien lekualdaketa masiboa nekazarien kontrako politiken eta merkataritza libreari buruzko itunen ondorioa da, biak ala biak eredu neoliberalaren funtsezko zutabeak. Hori dela-eta, erabaki genuen Via Campesinako Migrazioen eta LandaLangileen Nazioarteko Batzordea sortzea. Maputon, 2008ko urrian, izandako V. Biltzarrean Batzorde honen eraketan zein gai honen ulerkuntza politikoan aurrerapausoak egin genituen.

E

gertatzen ari den landa-eremuen hustuketa azkarra, neoliberalismoaren nekazaritza eredu negargarriaren ondorioz. Izan ere, eta eredu horrek ekoizle eta nekazari txikiak hondamen-

dira bidaltzen jarraitzeaz gain, eragiten du gazte askok eta askok landa eremuetan segitzeko interesik ez edukitzea eta barne emigrazio NAZIOARTEKO BI TOPAKETA masiboa (landa eremuetatik hiri handietara) Orain arte nazioarteko bi eztabaida topakeeta, batez ere, kanpo emigrazioa (Hegoaldetik ta burutu dira, emigrazioari buruzko jarrera Iparraldera) areagotzea. politiko bat hartzearren. Lehena Sevillan izan Gainera, begi-bistakoa da emakumeen prezen, 2004an, eta bigarrenean Murtzian, sentzia emigrazio mugimenduetan gero eta 2007an. Bietan azpimarratu zen mundu osoan handiagoa dela, mugimendu horiek lapurreta eta okupazio gerren eta indarkeriaren ondoriozkoak ere Derrigorrezko emigrazio masiboa badirelako. Honako hau ere sistemaren akats ikusgarriena da. Ezer ez ondorioztatu dugu: daukaten 200 milioitik gorako lagun etsi landa-lur eta lurraldehoriek neoliberalismoaren kontrako en okupazioak, batez ere herri indigenen borrokaren indarretariko bat dira kasuan, giza emigra23

zioa areagotzeaz gain, herrien baliabideen eta ingurunearen kontrako eraso larriena dela, batez Hegoalde txirotuan.

ESKULANA NEKAZARITZA INDUSTRIALERAKO

Bestaldetik, etorkinak, gizon edo emakumeak izanda ere, nekazaritza industrialean eta eskala handiko elikagai ekoizpenean erabiltzen den eskulan merkea dira, eta honek enpresa gutxi batzuei bidea ematen die merkatuak gainezka jartzeko ekoizpen kosteen behetik ekoiztutako nekazaritza eta elikadura produktuekin ("dumpping" izenekoa). Kontraesankorra badirudi ere, etorkinek ekoiztutako merkantzia horiek komunitate gehiago suntsitu eta euren lurraldeetan bizitzen jarraitzeko aukera galtzen duten gizakien mugimendu gehiago eragiten dituzte. Beste modu batean esanda, Iparraldeko nekazaritza langileek, Hegoaldean hondamendira eramandako berberak direnek, nekazari gehiago hondamendira eraman eta, ondorioz, etorkin bilakaraziko dituzten ustiapenetan egiten dute lan. Milaka etorkin hiltzen dira Hegoaldetik Iparraldera igaro nahian; gainera, Iparraldeko Gobernuek ezartzen dituzten kriminalizazio politikek jazarpenak, espetxealdiak, deportazioak eta harresi zein mugetako militarizazioa ekartzen dituzte.

ERANTZUNA Horren aurrean, azken urteotan etorkin mugimendu bat sortu da baztertu dituen sistemari erantzuteko, sistema horrek soilik dakarrelako aberastasuna gero eta esku gutxiagotan (enpresa multinazional apur batzuk) metatzea, gero eta herri gehiago muturreko txirotasunera eramatearen truke. Egun, derrigorrezko emigrazio masiboa sistemaren akats ikusgarriena da. Ezer ez daukaten milioika lagun etsi horiek (Emigrazio Nazioarteko Erakundearen arabera, 200 milioitik gora) indar garrantzitsua dira neoliberalismoaren kontrako borrokan. Via Campesinaren ustez, munduko etorkinak funtsezkoak dira eredu kapitalista eta neoliberalaren alternatiba sortzea ahalbidetuko duen borroka estrategia eraikitzeko.


ezagutu Via Campesina ia Campesina da gizarte osoari eragingo dioten nekazaritza sektoreko aldaketa sakonak nahi dituen nekazari mugimendua. Nekazaritza ekoizpeneko aldaketak dira, baita beste arlo batzuetakoak ere: kontsumo erak, emakumeen lekua, hezkuntza, osasuna, ingurunea,‌ Aldaketa horiek ez dira posible beste sektoreekiko elkarlanean jardun ezean, eragingo dituzten indarrak metatzeko aliantzarik gabe. Aliantza bat da epe luzeko lankidetza, eta sostengua ez ezik, erantzukizunak ere badakartza. Horrek esan nahi du aliatuak ez daudela soilik Via Campesinaren agendari laguntzeko. Erakundeak ere esfortzuak egin beharko ditu beste sektore batzuen agenda ulertzeko eta haien borroketan laguntzeko. Via Campesinak epe luzeko agenda estrategikoa beste mugimendu batzuekin batera artikulatu nahi du, indar gehiagorekin antolatu eta mobilizatzearren, politikan eragiteko eta gizartea eraldatzeko asmoz. Gizarte mugimenduen arteko aliantzak (elkarrizketa eta elkarlana) maila desberdinetan (toki, nazio, eskualde eta nazioartean) gauzatu behar dira.

V

Beste gizarte mugim

gizarte aldaketarako

AURRERAPENAK Nyeleniko prozesuaren bidez (Elikadura Burujabetzaren aldeko Nazioarteko Foroa, 2007ko otsaila, Mali) Elikadura Burujabetzaren inguruko prozesu politikoa eta mugimenduen agenda bateratua indartu dira. Horrek ahalbidetu dezake nekazaritza ekoizpen eta kontsumoaren inguruan indarrak metatzea. Badago mugimendu eta GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundeak) sorta zabal bat funtsezko gaien inguruan (Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA), Munduko Bankua, klima aldaketa, G8 (8 herrialde aberatsenak),‌) mobilizatu daitekeena. Lankidetza positiboak badaude beste arlo batzuetan ere, esate baterako, biodibertsitatearen, nekazaritza erreformaren edo landa-erregaien (Aracruz kasua) arloetan. Europan eta Ipar Amerikan nekazari mugimendua minoritarioa denez, zailagoa da bi eskualde hauetan aliantzak eraikitzea.

NAZIOARTEKO ESPARRUAK Gizarte Mugimenduen Batzarra. Munduko Gizarte Foroan sortutako esparru bat da, gizarte mugimenduen arteko mobilizazio agenda antolatzea errazteko. Azterketa bateratu ona dago bertan, lehentasunezko ekintzak zehaztea eta komunikazio zein mobilizazio mekanismoak artikulatzea ahalbidetzen duena. Nyeleniko prozesua. Nyeleniko Elikadura Burujabetzaren aldeko Nazioarteko Foroaren izaera berritzaileak bertan parte hartu zuten mugi-

Mistika batasun adierazpena eta borrokarako pizgarria Via Campesinak antolatutako topaketa, hitzaldi eta jardunaldi guztietan badago esparru berezi bat "mistika" deritzogunerako, hots, ekitaldi sinboliko bat nekazarion borrokari arima, bizitza eta sentimenduak emateko, batasuna indartzeko eta batasun hori gauzatzeko grina adierazteko. Zehazki, borrokari buruzko ideia baten antzezpena izaten da, hamar minutu inguru irauten duena, eta burutzen duen pertsona taldeak herrien kulturari lotutako tresnak (jantziak, erremintak, musika, dantzak, errituak,‌) erabiltzen ditu, gainera, bat-bateko adierazpenetarako ere lekua izaten da. Normalean, lan jardunaldi bakoitzeko hasieran burutzen da, eta eskualde desberdinak txandakatu egiten dira. Une berezietan ere egiten da, esate baterako, topaketa baten amaieran, norbait omentzean, pertsona ospetsu baten bisitaldian,‌

24


ezagutu Via Campesina

menduekiko aliantza

ko hil ala bizikoa da

mendu askoren gustukoa izan zen. Zilegitasun handiko agenda argia dauka. Elikadura Burujabetzaren Plangintzarako CIP Erroman. FAOren Nazioarteko Batzordea-C (Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundea) Elikadurari buruzko Gailurra zela-eta sortu zen, 1996an. Osatzen duten erakundeen ekimenak errazteko esparru bat da, ez ordezkaritza mailakoa. Uneotan FAO eta FIDAren (Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Foroa) inguruan sortutako prozesuei begira ari da lanean. Laguntza paper garrantzitsua izan zuen Nyeleniko Elikadura Burujabetzaren aldeko Foroaren gauzapenean (2007ko otsaila). Gure Mundua ez dago Salgai Sarea (OWINFS). Nazioarteko merkataritzaren arloan dihardu eta batez ere MMAren (Munduko Merkataritza Antolakundea) eta merkataritza libreari buruzko itunen kontrako borroka indartzea dauka helburu. Estrategiei buruzko informazioa zabaltzen laguntzen du. FIANekiko elkarlana (giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundea) nekazaritza erreformaren aldeko Kanpaina Orokorrean. Badira urte batzuk kanpaina hau garatzen ari dela, tresna positibo zehatzen bidez (ikerkuntza misioak, larrialdietarako gutunak eta prestakuntzarako topaketak). Munduko Gizarte Foroa. Ez dauka orientazio politiko argirik eta batez ere esperientzia eta informazioak trukatzeko eta zabaltzeko esparrua da.

LANKIDETZA ARLOAK Emakumeen Mundu Martxa emakume ekintzaileen taldeen nazioarteko sarea da eta Nyelenin oso rol aktiboa jokatu zuen.

Argazkiak

«Mistika» nekazari liderrak berritzeko ekitaldian «Mistika» nekazari liderrak berritzeko ekitaldietan ere erabiltzen da. Zehazki, Via Campesinaren V. Biltzarrean, Nazioarteko Batzorde Koordinatzailean (NBK) parte hartzeko haututako hamazortzi lagunek esanahi eta sinbologia handiko erritu batean (lurra, ura, janaria, sua, aitzurra,…) parte hartu zuten. Horren sekuentzia orrialde honetako argazkietan jasota dago (ezkerretik eskuine-

ra). Lehenik eta behin, eskuak eskualdeko lurrarekin igurtzi zituzten. Gero urarekin garbitu zituzten. Jarraian, ogia hartu, eztiaz igurtziz eta ogi igurtzia kandela baten su gainetik igaro zuten. Azkenik, aitzurra hartu zuten. Banan-banan NBK-ko pertsona guztiek esanahi sinboliko handiko ekintza kate hau burutu zuten.

25

Arrantzaleen Erakundeak. Bi plataforma dauzkate, (WFF eta WFFP), oraindik ere nazioartean ez oso ezagunak. Via Campesinako hainbat nazio erakundek lan ona egin dute arrantzaleen erakundeekin (Txile, Honduras,…), eta nazioartean, 2006ko uztailean, mobilizazio bateratu bat egon zen, Filipinetako arrantza-txalupa tradizionalek MMAren egoitzaraino Genevako lakuan zehar egindako ibai-desfilean parte hartu zuten, mezu nagusi honekin: «Dohako Errondaren garaia amaitu egin da, orain badator Elikadura Burujabetzarena». Lurraren Lagunak Nazioarteko Erakundea. Ingurumen arloko erakundea da, bertan lan egin dira Nyeleniko prozesua zein beste arlo asko. Enpresa transnazionalen gaia oso landuta dauka. Langile sindikatuekin, herriekin,… ere badaude lankidetza prozesuak.


sistemaren krisi ugari:azterketak ESPEKULAZIOA NEKAZARITZAN ETA ELIKADURA BURUJABETZAREN GALERA

Nekazaritza merkatuak

finantza espekulazioaren

soinuan dantzan

008an zerealen prezioak izandako batbateko igoera ikaragarria, okela garestitzeaz gain, batez ere burtsa merkatuetako espekulazioaren ondorioa izan zen. 2001ean eta 2002an, telekomunikazio sektoreko finantza burbuilak eztanda egin ostean, kapitalak higiezinen merkatuetara bideratu ziren. Jarraian, higiezinen merkatuetako burbuila lehertu zenean, berriro ere lehengaien merkatuetara bideratu zen, batik bat petrolioaren eta nekazaritzako produktuenera, eta eskaria artifiziala zein prezioen igoera izugarria eragin zituen. 2003an Estatu Batuetako burtsetan lehengaietan hamahiru mila milioi dolar inbertitu ziren, baina 2008an kopuru hori 260 mila milioietara iritsi zen. Inbertsio funtsek "etorkizunak" erosten dituzte, hots, datozen urteetako uztak, ez nekazaritza produktuak erostearren, baiziketa ondorengo birsalmentan diru gehiago irabazteko, hau da, ekoizpenaren gainean dauzkaten eskubideak baliatuz prezio handiagoa ezartzeko.

2

LANDA-ERREGAIEN ROLA PREZIOEN IGOERAN 2005ean zerealen munduko ekoizpenak goia jo zuen. Orduan nekazaritza arloko negozio enpresek erabaki zuten beharrezkoa zela berriro prezioak igotzea, eta horretarako nekazaritza lurren zati bat landa-erregaiak ekoiztera bideratu behar zirela. Klima aldaketaren kontrako borroka aitzakiatzat hartuta eta erregai fosilen agorpenari aurre egiteko, AEBek eta Europar Batasunak une horretan ekin zioten landa-erregaien ekoizpena indarrez bultzatzeari, horrenbestez, nekazaritza ekoizpenaren zati bat elikadurarako ohiko erabileratik erauzi zen. Landa-erregaietarako erabiltzen den azalera samar txikia bazen ere, elikadura merkatue-

tan eskaintzaren igoera gertatu zen, eta horrek prezioen igoera eragin zuen.

GEZURREZKO EDO BAZTERREKO ARRAZOIAK Egungo prezioen igoera izugarria eskariaren igoeraren arabera eta nekazaritza ekoizpenaren jaitsieraren baitan azaltzen dituzten azterketak ez dira errealitatean oinarritzen. Ez zen egon nekazaritza eskariaren batbateko igoerarik. Elikagaien prezioak garestitzea garatzeko bidean dauden herrialdeetako eta batez ere Txinako kontsumoaren igoeragatik azaltzen duten azterketak ere okerrak dira. Alde batetik, azken urteotan batik bat ikusten ari da hazkunde demografikoa egonkortzen ari dela, eta ez da ikusten, elikadura ohiturak aldatu izateagatik-edo, aldaketa esanguratsurik okelaren kontsumoan. Bestaldetik, nekazaritza produktuen eskaintzaren jaitsiera oso mugatua izan da. Egia bada ere klima egoeraren ondorioz herrialde batzuek uzta txikiagoak bildu dituztela (Australiako lehortea,…), ekoizpenaren jaitsiera hutsaren hurrengoa izan da eta jait-

«Munduko biztanleria guztiari jaten emateko adina elikagai badago. «Biztanleriari jaten ematearren», nekazaritza ekoizpena handitzeko ongarri gehiago edota transgenikoak erabiltzea proposatzen duten ustezko konponbideak gezurrezko aitzakiak baino ez dira» 26

siera horrek ezin du inondik inora ere azaldu prezioen leherketa. Munduko biztanleria guztiari jaten emateko adina elikagai badago. Hortaz, "biztanleriari jaten ematearren", nekazaritza ekoizpena handitzeko ongarri gehiago edota transgenikoak erabiltzea proposatzen duten ustezko konponbideak gezurrezko aitzakiak baino ez dira, nekazaritza eta kimika arloetako industrien boterea handituko duen ekoizpen eredu bat sustatze aldera.

PREZIOEN GORANZKO JOERA IRAUNKORRA Nazioarteko merkatuetako nekazaritza produktuen prezioak berdin jaitsi daitezke modu ikaragarrian edozein unetan, esan bezala, estuki lotuta daudelako espekulazioko burtsa mekanismoei. Nekazaritza merkatuetako espekulazio burbuilak edozein unetan egin dezake eztanda. Nekazaritza produktuen jaitsiera zein igoera izugarriek ondorio dramatikoak dakarzkiete nekazari zein kontsumitzaileei. Neurriak hartu behar dira egoera horiei aurre egiteko. Arriskua dago datozen urteotan prezioek mugimendu izugarriak jasateko, goranzko joera bat aurreikusi badaiteke ere, batez ere azken kontsumitzaileentzat, bitartekariek eta industrialek irabaz dezaten, klima aldaketaren eta lurrak agortzearen ondorioz; horrek guztiak arriskuan jar dezake nekazaritza ekoizpen jasangarria epe ertainean eta luzean.


sistemaren krisiak: elikagaiak, finantzak... gauza ziren elikagai ekoizpen nazionalak ahalbidetzen zituzten tresna politiko publiko oro eraistera. Herrialdeak behartu dituzte esportaziorako ekoiztera eta toki elikagaien ekoizpena uztera. Nekazari txikiak nazioarteko lehia suntsitzailetik babesten zituzten muga-zergak murriztu egin dira. Egiturazko doikuntza planek Estatuak behartu dituzte elikagai erreserbak eraistera eta nekazaritzarako diru-laguntza publikoak era dramatiko eta drastikoan murriztera. Bestaldetik, prezioak eta ekoizpena kontrolatzeko mekanismoak ere eraitsi dituzte. Horren guztiaren ondorioz, 70eko hamarkadan elikagaien arloan euren burua hornitzeko gauza ziren herrialde asko 90ko hamarkadan elikagaien inportazioen oso menpeko bilakatu dira. Elikadura ohituren aldaketak ere funtsezko papera izan du elikadura burujabetzaren galeran. Biztanleriak tokiko produktuak uzteak eta, moda eta publizitatea direla-eta, inportatutako produktuetan oinarritutako elikadura ohiturak eskuratzeak tokiko nekazaritzak kaltetu ditu munduko eskualde askotan.

ELIKADURA BURUJABETZAREN ERAISPENA Munduko merkatuetako nekazaritza prezioen bat-bateko igoera horren ondorioz, herrialde asko hornidurarik gabe geratu ziren, euren biztanleak elikatzeko nazio ekoizpena bertan behera utzia zeukatelako eta 80 eta 90eko hamarkadetan zehar nekazaritza inportazioekiko euren mendekotasuna areagotu zutelako. Azken bi hamarkadetan, Munduko Bankuak, NMFk (Nazioarteko Moneta Funtsa) eta gerora MMA (Munduko Merkataritza Antolakundea) bilakatutako GATTek pixkanaka herrialde guztiak behartu dituzte biztanleriaren beharrak asetzeko

likagaien krisia ez da elikagai faltaren ondoriozkoa, ezta eskarirako nahikoa ez den elikagai ekoizpen batek eragindakoa ere.Munduko nekazariek biztanleria osoa kantitatez eta kalitatez elikatzeko behar besteko elikagaiak ekoiztu ditzakete. Nekazaritza teknologia «modernoak» erabiliz ekoizpena handitzea proposatzen duen «iraultza berdea» krisiaren kausei buruzko diagnosi oker batean oinarritzen da. Bide horrek Asia eta Latinoamerikako nekazariak

E

BITARTEKARIEN MARJINAK DAGOENEKO EZ DAUDE ARAUTUTA Nekazaritza prezioen igoerak biztanleriaren elikadura segurtasunean ere eragin garrantzitsua izan zuen, bitartekariek, nekazaritza eta elikadura arloko industriek eta banatzaile handiek euren marjinak handitu zituztelako ekoizle zein kontsumitzaileen kaltetan. Hortaz, nekazariei ordaindutako prezioek egonkor jarraitu dutenez, honek errentagarritasun galera ekarri du, inputen garestitze handiaren ondorioz. Kontsumitzaileek ordaindutako prezioek, aldiz, maiz igoera ikaragarriak izan dituzte. Zerealak merkaturatzen dituzten Cargill edo

Munduko Bankuak, NMFk (Nazioarteko Moneta Funtsa) eta MMAk (Munduko Merkataritza Antolakundea) bilakatutako herrialde guztiak behartu dituzte biztanleriaren beharrak asetzeko gauza ziren elikagai ekoizpen nazionalak ahalbidetzen zituzten tresna politiko publiko oro eraistera Blunge bezalako enpresa handiek etekinak modu lotsagarrian biderkatu zituzten 2008ko lehen seihilekoan. COAGren txosten batek dio Estatu Espainiarrean kontsumitzaileak ordaindutako prezioa ekoizleari ordaindutakoa baino zazpi aldiz handiagoa dela.

ARE MERKATU LIBREAGOA MMAk (Munduko Merkataritza Antolakundea) eta Truke Librerako Aldebiko Itunek behartutako merkatuen liberalizazioak azken hamabost urteotan herrialdeak munduko merkatuetako elikagaien prezioen igoeraren aurrean defentsarik gabe utzi badituzte ere, potentzia handiek eta nazioarteko erakundeek oraindik ere bide horri eutsi egiten diote. Gobernu batzuek, batez ere Afrikan, mugazergak jaisteko tentazioa daukate, hirietako biztanleriari prezio txikiko elikagaiak eskaintzearren. «Konponbide» hau, epe motzean oso erakargarria izan badaiteke ere, epe luzean oso arriskutsua da, eragozten baitu herrialdeko nekazariek euren produktuak prezio egokietan saltzea eta, ondorioz, oso ezegonkorrak diren nazioarteko merkatuekiko herrialdearen mendekotasuna areagotu eta toki nekazaritza ekoizpena suntsitzen baitu.

Afrikako iraultza berde berria industriak saldutako haziekiko eta produktu kimikoekiko guztiz menpeko bilakarazi ditu. 60 eta 70eko hamarkadetan "iraultza berdea" abiarazi zenean, inputek eta haziek diru-laguntza handiak zeuzkaten. 89 eta 90 hamarkadetako egiturazko egokitzapenek, ordea, diru-laguntzak bertan behera uztea eta, ondorioz, produktu horien eta, horrenbestez, ekoizpen kosteen igoera izugarria ekarri zuten; gainera, igoera horrek gaur arte

iraun du. Gero eta handiagoak diren ekoizpen kosteek eta nekazaritza produktuen prezioen jaitsierak itota, nekazari askok nekazaritza utzi behar izan dute, baita, batzuetan, euren buruaz beste egin ere. Egun petroliotik eratorritako ongarri kimiko gehiagoren erabilpena sustatzea erabat arduragabea da, ezagun delako jadanik petrolioa agortzen hasia dela. Gainera, lehen urteetan indus27

triako ongarri eta haziekin etekinak hazten badira ere, epe luzean lurra pobretzen dute eta zalantzan jartzen dute nekazaritza ekoizpen osasuntsu eta jasangarria ziurtatzeko ahalmena. «Iraultza berde» berri batek nekazaritza eta kimika arloko multinazionalen boterea eta monolaborantzaren eredua indartuko lituzke berriro ere, nekazari txikien kaltetan, eta herrien elikadura burujabetza arriskuan jarriko luke.


sistemaren krisi ugari:azterketak ESPEKULAZIOA NEKAZARITZAN ETA ELIKADURA BURUJABETZAREN GALERA

Alternatiba: prezioak kosteen gainetik eta elikadura burujabetza uztion elikaduraren segurtasuna dago ekoizpen kosteak estaliko dituzten eta ekoizleei ordainketa duina bermatuko dieten nekazaritza prezioen baitan. Mendebaldeko Gobernuek sustatutako nekazaritza prezio txikietako eredua, manufakturatutako produktuen eta zerbitzuen (aisialdia, turismoa, telekomunikazioak,‌) kontsumoa handitzearren, ez da jasangarria, ez gizartearen ikuspuntutik, ezta ingurumenarenetik ere. Eredu horrek biztanleriaren itxaropen demokratikoak kontsumo masibora desbideratzen ditu eta batez

G

ere onuragarria da enpresa handientzat eta herrialdeetako elite politiko zein ekonomikoentzat, horrelaxe boterea bereganatzen dutelako. Egungo elikadura eta ingurumen krisiei aurre egiteko ezinbestekoak eta premiazkoak dira errotikako aldaketak. Ondorengo proposamenek bidea ematen dute elikadura burujabetzan oinarritutako nekazaritza eta merkataritza politikak garatzeko, nekazaritza prezioak egonkortzearren, munduko herrialde guztietan elikagai ekoizpen iraunkorra bermatzeari begira.

Elikadura burujabetzarako

proposamen politikoak TOKI MAILAN: -Tokian tokiko nekazaritza ekoizpenari eustea, batez ere landa-eremuetan instalakuntza berriak ezartzea sustatuz eta ekoizle txikiei kreditua erraztuz. -Merkaturatze ibilbide motzak/zuzenak sustatzea eta garatzea, nekazari eta kontsumitzaileen artekoak, lehenengoei prezio zuzenak eta bigarrenei prezio merkeak bermatzearren. -Toki produktuen kontsumoa sustatzea. -Ekoizpen sistema autonomoagoak garatzea input kimikoei dagokienez, hauek garestitzen direnean, hain menpekoak ez izatearren (adibidez, abereak belarrez elikatzea eta ez sojaz edota artoz).

NAZIO MAILAN: Nazioarteko zuzenbideak Estatuei ahalbidetzen die aldebakarreko jarduerak garatzea euren nekazaritza babesteko eta natur baliabideen erabilera burujabea ziurtatzeko. Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Gutunak elikadura eskubidea aitortzen du. Estatuei dagokie funtsezko eskubide horrek lehentasuna izatea merkataritza eskubidearen gainetik, adibidez. Estatutuek sinatutako itunen urraketa justifikatu dezakete itun horiek euren biztanleriaren elikadura segurtasun eta burujabetzarako arriskua badakarte.

Oinarri juridiko horretatik abiarazten dira honako proposamen hauek, eta nazio Estatuek horiek bete beharreko erantzukizuna daukate: -Familia nekazaritzaren ekoizpenari laguntzeko benetako politikak berrezartzea. -Truke libreari buruzko itunak ez sinatzea eta salatzea, bai alde askotakoak (MMA), bai aldebikoak (ALE eta APE), elikadura burujabetzaren kontrakoak izateagatik. -Muga-zergen bidez babestea nazio ekoizpenak nekazaritza inportazioen kontra. -Herrialde bakoitzean elikagaien erreserba publikoak sortzea. -Nekazaritza prezioak bermatzeko tresnak garatzea. -Ekoizpena kontrolatzeko politika garatzea, nekazaritza prezioak egonkortzearren. -Bitartekarien marjinak kontrolatzea eta nekazaritza zein elikadura prezioen espekulazioa debekatzea. -Nekazaritza erreformak herrialde osoko biztanleriarentzat elikagaiak ekoizten dituzten nekazariek nekazaritza baliabide eta hazietarako sarbidea izatea bermatzearren, eta ez esportaziorako ekoizten duten enpresa handiek.

NAZIOARTE MAILAN: -Elikadurari buruzko espekulazioa debekatzea. Pertsonen bizitzarekin espekulatzea krimena da. 28

Beraz, gobernuek eta nazioarteko erakundeen nekazaritza produktuetako inbertsio espekulatiboak debekatu behar dituzte. -Elikadura burujabetzarako eskubidea nazioarteko zuzenbidean ezartzea, herrialde bakoitzak bertako nekazaritza politika erabaki ahal izateko, bere nekazaritza babestearren eta beste herrialdeetakoa kaltetzeke (Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Gutunean sartzea). -Luzamendu bat (kautelazko debekua) ezartzea landa-erregai industrialei. -Merkatuak eta ekoizpenak arautzeko nazioarteko erakundeak sortzea esportazio produktu nagusiei dagokienez (esaterako, kafea, kakaoa, platanoak,‌), nazioartean prezio egonkorrak bermatzearren. -Egiturazko Egokitzapen Planak desagerraraztea, Estatuak behartzen dituztelako euren elikadura burujabetzari uko egitera. -Kanpo zorraren mekanismoak desagerraraztea, mendekotasuna eragiten dutelako. -Europar Batasunaren NPB (Nekazaritzako Politika Bateratua) eta Estatu Batuen "Farm Bill" delakoa aldatzea, besteak beste, elikadura burujabetza eta, horren ondorioz, ekoizpen kosteak estaliko dituzten prezioak bermatzeko. Egun NPBk ondorio ezin txarragoak dauzka mundu osoko nekazaritza merkatuetan.


elkarrizketa JOAO PEDRO STEDILE, BRASILGO LURRIK GABEKO NEKAZARIEN MUGIMENDUKO (MST) BURUZAGI HISTORIKOA ETA ZUZENDARITZA NAZIONALEKO KIDEA

«Une historikoa da hau indarrak metatzeko eta krisian dagoen sistema neoliberalari aurre egiteko» -2008KO URRIAN BURUTUTAKO VIA CAMPESINAREN V. BILTZARRETIK ZER AZPIMARRATUKO ZENUKE?

«Via Campesinaren biltzarrak beti izaten dira indarrak batzeko oso momentu garrantzitsuak, gure borroka eta garaipenak ospatzen ditugu eta, batez ere, saiatzen gara urrunago begiratzen eta guztiok batera bide bera jarraitzen. Biltzar honetan ere metodologia hau jarraitu dugu, baina are aberatsagoa izan da, aurreko biltzarretan baino ordezkaritza handiagoa izan baitugu. -MOMENTU HISTORIKOA DA HAU?

«Zalantzarik gabe. Hainbat arrazoi daude. Lehenengoa: Neoliberalismoaren 20 urteren ostean, munduan dagoen kapitalismoaren krisiaren ondorioz erortzen ari da. Bigarrena: Azken urteotan, transnazionalak eskubide naturalak (ura, nekazaritza, elikagaien ekoizpena eta merkatua) kontrolatzeko ahalegin guztiak egiten ibili dira, baina egoera honen aurrean nekazariek erresistentziari eutsi diote euren herrialdeetan eta hainbat kontinentetan. Eta momentu hau historikoa da krisiak sistemaren puntu ahulenak agerian uzten dituelako eta,

-EKINTZA PLANEAN NABARITUKO DA HAU? ondorioz, nekazariek indarrak batzea ahalbidet«Via Campesinaren ekintza guztietan nabarizen duelako. Ez dugu garaituko oraindik enpretuko da. Buruzagien Biltzar bat denez, denbosariek nekazaritzaren gaineko kontrolean oinara behar dugu, prozesu bat baita, baina leherritutako sistema neoliberal hau, baina aurrera nengo urratsa da garrantzitsuena: batasun ideegiten eta indarrak batzen lagunduko digu. ologikoa egotea errealitatea interpretatzerakoEta batez ere, Biltzar honen urrats politiko an. Orain errealitatera bueltatuko gara, bakoithandiena izango da munduko mugimendu guzza bere herrialdera bueltatiak elkartu eta bakoitzaren helburu nagusia transnazio- «Gure etsai nagusiak tuko da eta bertan militanhezteko prozesu bat nalen aurkako borroka izatransnazionalak dira» teak abiaraziko du, zer egin eratea. Izan ere, beste batzuebakitzeko eztabaida polititan nekazaritza erreformari, elikadura burujabetzari eta «Ez da beharrezkoa koa bultzatuko duen prozesua. Bakoitzak bere herrialgure hazien defentsari ekintzetan batasuna dean zer egiten duen ez da garrantzia handiagoa emahain garrantzitsua, garrantten genien. Hau guzti hau egotea, baina bai oso garrantzitsua da, baina guztiok batera etsai zitsuena da guztiek maila berean lan egitea. Ez da ez geneukan batasun nahibakarraren aurka beharrezkoa ekintzetan koa etsai nagusia zein zen batasuna egotea, baina bai kokatzeko, orain berriz bai. borroka egitea» guztiok batera etsai bakarraErakunde bakoitzak badauka ren aurka borroka egitea. batasun ideologiko nahikoa Honek datozen 4-5 urteetan eragin handia ikusteko, erresistentzia lanez gain, gure etsai izango du munduko nekazari mugimendu guznagusia zein den kokatu eta definitu behar dugula: transnazionalak». tietan».

MST lurrak berreskuratzeko nekazari-borrokaren abangoardian Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduak (MST) 2 milioi kide baino gehiago ditu, guztira Italia baino handiagoa izango litzatekeen lureremua berreskuratu du lanean daramatzan 23 urteetan eta, ondorioz, 350.000 familia baino gehiago lagundu ditu. MSTk lur jabe aberatsen esku egon diren lurrak berreskuratu eta banatzen ditu. Lur hauek lortzeko, militante taldeak dauzka, fronteak osatu eta lur okupazioak antolatzen dituztenak. Abokatu taldeak, egunkari bat, irratiak eta Interneteko orri bat ere badauzka. Lurren jabetzagatik hilketak eta sarraskiak egon dira Brasilen.

MSTk berreskuratutako lurretan finkatzen dira hauek landuko dituzten familia asko. Irabaziak haztean, hainbat herrialdetako inbertitzailek Brasilen erosi dituzte lurrak nekazaritza negozioak egiteko Lularen gobernu "ezkertiarraren" babesarekin. Horregatik, okupatu gabeko lur emankorrak, MSTk orain arte okupatzen zituenak, agortuz joan dira. Estrategia aldatu behar izan dute, orain kanabera lantzeko bakarrik erabiltzen diren lurrak hartzen dituzte. Euren ideia da transnazionalen esku dauden lurrak banatzea, hau da mugimenduaren lehentasunetako bat. 29


elkarrizketa JOAO PEDRO STEDILE

«Eredua aldatu ahal izateko, beharrezkoa da masa mugimenduak berpiztea» -ZENBATERAINOKO

AHALMENA DAUKAGU

GOBERNUEN POLITIKAK ALDATZEKO?

«Gobernuak kaka eginda daude, etsita. Izan ere, ideologia neoliberala onartu zuten eta horrek kapitalaren indarrari, merkatua deiturikoari, eman zion guztia. Eta kapitala krisian dago, ez ditu herritarren arazo nagusiak konpondu. Horregatik, jendea hasi da ikusten eredua aldatu beharra dagoela, baina eredua aldatzeko ez da nahikoa joera politiko bat edukitzea, ezta nahi politikoa ere. Beharrezkoa da bai gure herrialdean, bai mundu guztian masa mugimenduak berpiztea, baina hau oraindik ez da heldu mundu mailara. Herrialde batzuk hasi ziren, Nepal, Bolivia edo Ekuador esate baterako. Espero dugu krisiaren ondorioz kontraesan positibo bat sortzea mundu mailan datozen urteetan, masa mugimenduen gorakadak prozesua abiaraztea mundu osoan. Baliteke horretarako urte batzuk igaro behar izatea, baina berpizkunde hori gerta daiteke eta eredu neoliberala estutasunean jarri». -LULA, BRASILGO PRESIDENTEA, MAPUTON EGON DA EGUN HAUETAN MOZAMBIKEKO GOBERNUAREKIN HAINBAT GAIRI BURUZ HITZ EGITEKO: LANDAERREGAIAK, IRAULTZA BERDEA,… NOIZ EGONGO DA BRASILEN GOBERNU MAILAKO ALDAKETA BAT?

«Brasilen klaseak adiskidetzeko Gobernua daukagu. Gobernua ez da herritarra, ezta masa mugimenduen ondoriozkoa ere. Neoliberalismoaren krisia hasi zenean, Argentinan hain zuzen,

«Gobernuak kaka eginda daude, etsita. Izan ere, ideologia neoliberala onartu zuten eta horrek kapitalaren indarrari, merkatua deiturikoari, eman zion guztia. Eta kapitala krisian dago, ez ditu herritarren arazo nagusiak konpondu. Horregatik, jendea hasi da ikusten eredua aldatu beharra dagoela» 30

Brasilgo burgesia eta klase menderatzailea oso argi ibili zen eta aurreko masa mugimenduan (80ko hamarkadan) gure liderra izan zena bahitu ziguten eta Lula presidente izateko akordio bat onartu behar izan zuen. Beraz, Lula presidente izendatu zuten, baina ez zen masa mugimendu berpizkunderik egon eta horregatik Gobernua da burgesiarekin egindako ideologia adiskidetze itunaren ondoriozkoa. Horregatik ez dago egiturazko aldaketarik, horregatik egiten diete mesede politikek bai kapitalari, baita pobreenei ere, gosea daukatenei. Eta gizarteko bi polo horien arteko batasunak babes elektorala bermatzen dio presidenteari, baina arazoak konpontzen ez dituen trantsizioa da. Lulak pentsa dezake aldaketak egiten ari dela, baina Brasilgo edozein pertsona zentzudunek badaki ez dela aldaketarik egon herrialde honetan. Hala ere, Lularen Gobernua etsai nagusitzat jotzea ere ez da bidezkoa; aldi historiko jakin baten ondorio da, hainbat indarren korrelazioaren ondorio. Gure etsaiak klase etsaiak dira, enpresa transnazionalak, bankuak, latifundioak eta hauen kontra egin behar dugu borroka. Gure energiak instituzio edo hauteskunde arlora edota gobernuaren aurkako borrokara baino, masa mugimenduak birsortzera bideratu behar ditugu, etorkizunean indarren korrelazioan aldaketak eragin eta beste Gobernu mota batzuk sortuko baititu. Horretan ari gara».


Joâo Pedro Stedile «Paul Nicholson da gure koadro garrantzitsuetako bat da eta munduko leku guztietan nekazariak antolatu daitezen laguntzen jarraituko du»

«Kapitalaren helburua baliabide naturalak bereganatzea da, Gobernu neoliberalak inposatzen ditu eta herritarrak babesik gabe uzten ditu»

«Emakumeek eta gazteek kontinenteko eta herrialdeko bertako artikulazioan euren lekua lortu dute borroketan daukaten ahalmen, partehartze eta lidergoari esker»

«Nekazariek eurek bakarrik ezin dituzte neoliberalismoa eta transnazionalak garaitu» -NOLAKO GARRANTZIA DAUKA VIA CAMPESINAREN V. BILTZAR HAU AFRIKAN OSPATU IZANAK?

«Nire iritziz funtsezkoa da, Afrika eta Asiako herrialde gehienetan biztanleria gehiena nekazaritzatik bizi baita eta hau bi kontinente hauetan bakarrik gertatzen da, bi kontinente hauetan bakarrik dira biztanle gehienak nekazariak. Afrika guztiok baztertutako kontinentea zen; kapitala baliabide naturalak bereganatzeko bakarrik dator hona, Gobernu neoliberalak inposatu ditu eta herritarrak babesik gabe utzi ditu. Aldatzeko gogoa daukaten gazteenek emigratzeko erabakia hartzen dute askotan, baina ez kolektibo gisa, aukera pertsonal moduan baizik. Beraz, gure Biltzarra hemen egiteak esan nahi du kontinente hau altxatu egin behar dugula, baina herritarrak altxatzeko aurretik lan handia egin beharra dago bertako erakundeak bultzatuz eta euren arteko elkarlana sustatuz, etorkizuna euren esku har dezaten. Afrikako Biltzar hau antolatzeko prozesuaren ondorioz, 3 beharrean orain 12 erakunde afrikar dauzkagu Via Campesinan. Via bi eskualdetan banatuko da Afrikan, bata hegoaldekoa, eta bestea frantsesez hitz egiten deneko herrialdeetakoa, Mali eta Senegal inguruan kokatzen dena. Ziur nago mundu arabiarrera ere helduko garela, lagun palestinar, aljeriar eta beste hainbatekin hitz egin dugu jada. Biltzarra bera katalizatzaile bat izan da, Afrikan nekazari mugimenduak sortzea bultzatuko duena».

-V. BILTZAR HONETAN PAUL NICHOLSONEK AGUR ESAN V IA C AMPESINAKO N AZIOARTEKO B ATZORDE KOORDINATZAILEARI...

DIO

«Paul Nicholson gure koadro garrantzitsuenetako bat da. Paulek bere ekintzen bitartez frogatu du koadro internazionalista dela, boltxebike guztiak horrelakoak izan beharko ginateke. Beraz, nahiz eta momentuz egitura batetik erretiratu, formalitate hutsa da, izan ere, Paulek nazioarteko lanekin jarraituko du, koadro internazionalista gisa ekarpenak egiten jarraituko du, munduko leku guztietan nekazariak antolatu daitezen laguntzen jarraituko du. Nik gehiago esango nuke, nekazariei benetan lagundu ahal izateko hobeto da bilera askotan sartuta ez egotea. Denbora gehiago izango du bere energia guztia antolaketa prozesuei eta borrokei eskaintzeko».

saiatu gara erakartzen herri bat osatzen duten elementu guztiak herrialdeetako zein nazioarteko mugimenduetara. Herrian gazteak, emakumeak, umeak, jende nagusia badaude, guztiek parte hartu beharko lukete. Eta Biltzar honetan hamar urteotan zehar egindako lan horren fruituak jaso ditugu, emakumeek eta gazteek protagonismo handia izan baitute. Baina hau ez da gertatu % 50eko banaketa egon behar dela pentsatzen dugulako, emakumeek eta gazteek kontinenteko eta herrialdeko bertako artikulazioan euren lekua lortu dutelako baizik, borroketan daukaten ahalmen, parte-hartze eta lidergoari esker».

-V. BILTZARREKO APUSTUETAKO BAT IZAN DA EMAKUMEEN ETA GAZTEEN EKARPENAK INDARTZEA...

BIZIEKIN ALIANTZAK IZATEAK SISTEMA ALDATZERAKOAN?

«Bazegoen ezkerreko masa mugimenduetan ohitura txar bat, batez ere europarren erruz, mugimendu sindikala beti gizonen inguruan egoten zela antolatuta, helduen inguruan, familiako aiten inguruan. Baina, zorionez, mugimendu sindikalen eta ezkerreko alderdi tradizionalen krisia heldu zenean, guk, nekazari mugimenduek, ideia bat berreskuratu genuen: masa mugimenduetan indar gehien duena jende kopurua dela, adina, sexua, larruazalaren kolorea edo bizitokia ez direla garrantzitsuak. Urtetan zehar

«Nik uste dut jendeak gero eta argiago daukala nekazariek eurek bakarrik ezin dituztela neoliberalismoa eta transnazionalak garaitu. Ideologia kontua ere ez da, behar objektibo bat da hiriko eta beste leku batzuetako langileekin aliatzea. Enpresa transnazionaletako langileekin has gintezke batez ere, beraiek produzitzen baitituzte pozoia, makinak edota ongarriak. Espero dut hiriko langile klaseko sektoreekin batera ekintza kolektiboak aurrera eramatea».

31

-NOLAKO

GARRANTZIA DAUKA GIZARTEKO INDAR


sistemaren krisi ugari: klima, energia.... aur egungo ekoizpen, kontsumo eta merkataritza ereduek ingurumenaren suntsiketa ekarri dute, planetaren beroketa barne. Fenomeno honek arriskuan jartzen ditu ekosistemak eta, ondorioz, hainbat gizakikomunitateren bizi-baldintzak nabarmen okertu dira. Planetaren beroketa garapen eredu jakin baten ondorio da. Eredu hau kapitalaren metaketan, erregai fosilen kontsumo altuan, gehiegizko ekoizpenean, kontsumismoan eta merkataritza "librean" oinarritzen da. Duela hainbat hamarkada hasi zen, baina Gobernu gehienek uko egin diote arazo horren kausei aurre egiteari. Duela gutxi, transnazionalek euren irabaziak ziurtatuko dituzten mekanismoak martxan jarri ostean, enpresa handiek diseinatu eta kontrolatutako ustezko konponbideak entzuten hasi gara, eta Gobernu batzuek euren babesa eman diete. Hala ere, Via Campesinak eta beste mugimendu batzuek eraldaketa sozialak, ekonomikoak eta politikoak aldarrikatzen dituzte gaur egungo joerari buelta emateko.

G

VIA CAMPESINAK USTE DU ORDUA DELA NEKAZARITZAKO ELIKAGAI ETA PRODUKTUAK EKOIZTU, MERKATURATU ETA KONTSUMITZEKO MODUA GOITIK BEHERA ALDATZEKO. BERE IRITZIZ, NEKAZARITZA JASANGARRIAK ETA TOKIKO ELIKAGAIEN KONTSUMOAK GAUR EGUNGO EGOERA KAXKARRARI BUELTA EMANGO DIOTE ETA MILIOIKA NEKAZARI FAMILIAREN SOSTENGUA IZANGO DIRA. NEKAZARITZAK LURRA HOZTEN ERE LAGUN DEZAKE, CO2 ISURIAK ETA ENERGIA KONTSUMOA MURRIZTUKO DITUZTEN TEKNIKAK ERABILITA.

FAMILIA NEKAZARITZA KALTETUTA Herrialde industrializatuak eta nekazaritzaren industrializazioa dira berotegi-efektua eragiten duten gasen iturri nagusia, eta nekazaritza inguruneek eurek sufritzen dituzte klima aldaketaren ondorioak. Klima zikloak aldatzeak izurriteak eta gaixotasun ezezagunak ekartzen ditu, baita lehorteak, uholdeak eta ezohiko ekaitzak ere, eta ondorioz uztak, nekazaritzarako lurrak, nekazari familien etxeak eta landa-gizarteak suntsitzen ditu. Lehorte eta uholdeek uztak galarazten dituzte eta, horrela, munduan goseteak jotako jende kopurua gorantz doa. Ikerketa batzuen arabera, 2080ko munduko nekazari ekoizpena % 3 eta % 16 artean jaitsi da. Lurralde tropikaletan, planetaren beroketaren ondorioz, nekazaritzak modu nabarmenean behera egingo du segur aski (% 50 baino gehiago Senegalen eta % 40 baino gehiago Indian), eta lantzeko lurren desertifikazioa areagotu egingo da. Bestalde, uste dute gizakion bizitzan lehenbiziko aldiz Errusia eta Kanadako lurrak nekazaritzarako erabili ahal izango direla, nahiz eta oraindik ez dakiten nola landu ahal izango dituzten. Beldur dira milioika nekazari familia planetatik botako ote dituzten. Animali eta landare espezieak eta ozeanoetako bizitza ere mehatxatuta daude aspalditik eta sekula baino azkarrago desagertzen ari dira planetaren beroketaren eta industria ustiapenaren eraginez. Orokorrean bizitza arriskuan dago, ur geza lortzeko ahalmena murriztuz doalako.

ÂŤEKOIZLE TXIKIAK ETA NEKAZARITZA JASANGARRIA PLANETA HOZTEN ARI DIRAÂť

Nekazaritza industrialak planeta berotzen du JAKINTZEN GALERA Elikagaien ekoizpen eta kontsumo industrialaren ondorioz mundua berotzen ari da eta horrek nekazari taldeen desagerpena ere eragiten du. Kontinenteen arteko elikagaien garraioak, monolaborantza trinkoak, lurrak eta basoak suntsitzeak eta nekazaritzan gai kimikoak erabiltzeak nekazaritza energia kontsumitzaile bihurtu dute eta horrek klima aldaketa areagotzen du. Munduko Merkataritza Antolakundeak (MMA), Aldebiko Merkataritza Libreari buruzko Ituna (MLI), Munduko Bankuak (MB) eta Nazioarteko Moneta Funtsak (NMF) inposatu32

tako politika neoliberalen eraginez, elikagaiak ongarritzeko sustantzia eta pestizida askorekin ekoizten dira. Hauek ekoizteko petrolioa behar da eta, gainera, gero munduko punta batetik bestera garraiatu behar dituzte eraldatu eta kontsumitzeko. Halaber, nekazaritza industrialaren inposaketaren ondorioz, bertako jakintza, nekazaritzaren erabilera egokia egiteko eta klima baldintzetara egokitzeko oinarri izan dena, ez da hain garrantzitsua eta nekazari familiak ahulago eta kanpoko lanabes eta tekniken menpekoago bihurtu dira. Nekazariek haziak eta ohiko ekoizpen sistemak aldatu behar izan dituzte.


«EKOIZLE TXIKIAK ETA NEKAZARITZA JASANGARRIA PLANETA HOZTEN ARI DIRA» / Mundu osoan zehar elikagaiak garraiatzeagatik. Elikagai freskoak zein paketatuak etengabean ari dira mundu osoan zehar bidaiatzen, baina aldi berean tokian tokiko nekazariei ukatzen zaie toki zein nazio merkatuetako sarbide egokia. Adibidez, ohikoa da egun Estatu Batuetan edo Europan Afrika, Hegoamerika edota Ozeaniako barazkiak, okela edo ardoa aurkitzea, edo Asiako arroza Ameriketan edo Afrikan aurkitzea. Elikagaiak garraiatzeko erabilitako erregai fosilak CO2 tonaka isurtzen ari dira atmosferan. Suitzako nekazarien UNITERRE erakundeak kalkulatu zuen Mexikotik inportatutako esparrago kilo batek 5 litro petrolio behar dituela aireaz Suitzaraino iristeko (11.800 km.). Suitzan ekoiztutako esparrago kilo batek, ordea, soilik behar ditu 0,3 litro petrolio bertako kontsumitzaileengana iristeko.

1

2/ Ekoizpen bitarteko industrialak (mekanizazioa, areagotzea, ongarri kimikoen erabileezartzeagatik. ra, monolaborantza) Nekazaritza «moderno» delakoa, batez ere monolaborantza industriala, lurzoruko prozesu naturalak suntsitzen ari da, hots, materia organikoan karbonoa metatzea ahalbidetzen duten prozesuak, eta horien ordez ongarri zein pestizidetan oinarritutako prozesu kimikoak erabiltzen ditu. Monolaborantzan oinarritutako nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboetan ongarri kimikoen erabileraren ondorioz, oxido nitroso (NO2) ugari sortzen da, hots, berotegi efektua eragiten hirugarren lekua hartzen duen gasa. Europan nekazaritza ustiapenetan kontsumitutako energiaren % 40 nitrogenatutako ongarrien ondoriozkoa da. Bestaldetik, nekazaritza ekoizpen industrialak askoz energia gehiago kontsumitzen du (eta askoz CPO2 gehiago askatzen du), bai lurra traktore erraldoiekin goldatzeko, bai janaria prozesatzeko. 3/ Biodibertsitatea eta karbonoa xurgatzeko horren gaitasuna suntsitzeagatik. Aireko karbonoa landareek modu naturalean xurgatzen dute, eta egurrean zein lurzoruko materia organikoan metatzen dute. Ekosistema batzuek, jatorrizko basoek, zingirek eta hezeguneek, kasu, beste batzuek baino karbono gehiago metatzen dute. Karbonoaren ziklo honek klimaren egonkortasuna ahalbidetu du hamar milaka urtetan. Baina landa-negozioetako enpresek oreka hori suntsitu dute nekazaritza kimikoa modu orokorrean inposatuz (petroliotik eratorritako pestizida eta ongarrien erabilera masiboaren bidez), basoak errez mono-

Zergatik aldatzen du klima nekazaritza industrialak?

Argazkian, ongarri kimikoak, nekazaritza industrialean asko erabiltzen direnak.

Nekazaritza «moderno» delakoa, batez ere monolaborantza industriala, lurzoruko prozesu naturalak suntsitzen ari da, hots, materia organikoan karbonoa metatzea ahalbidetzen duten prozesuak, eta horien ordez ongarri zein pestizidetan oinarritutako prozesu kimikoak erabiltzen ditu laborantza ezartzeko eta lur zingiratsuak zein biodibertsitatea hondatuz. 4/ Lurrek eta basoek landa-eremuak izateari uzteagatik. Basoak, larreak eta soroak azkar bilakatzen ari dira nekazaritza industrialaren ekoizpenerako eremu, merkataritza-gune, industria-gune, urbanizazio, azpiegitura handi eta turismo-gune. Aldaketok karbonoa masiboki isurtzea dakarte eta atmosferan isuritako karbonoa xurgatzeko naturak duen gaitasuna murrizten dute. 33

5/ Nekazaritza energia ekoizletik energia kontsumitzaile bilakatzeagatik. Energia mailan, landareen eta nekazaritzaren lehen eginkizuna da eguzki energia janarien bidez zuzenean xurgatu edota animalien bidez eraldatu daitezkeen azukre eta zelulosetan metatutako energia bilakaraztea. Hau prozesu naturala da, elikadura kateari energia ematen diona. Hala ere, azken berrehun urteetan nekazaritzaren industrializazio prozesuak energia handia (traktoreen erabilera, petroliotik eratorritako produktuak, ongarriak,…) kontsumitzen duen nekazaritza mota bat sortu du.


sistemaren krisi ugari: klima, energia....

Transgenikoaren aurka eta Josep PĂ mies Kantalunyako militantearen alde Bilbon burutu zen ekintza.

Landa-erregaiak eta transgenikoak, konponbide faltsuak ehin baino gehiagotan landa-erregaiak (landare eta zuhaitzetatik sortutako erregaiak) egungo energia krisirako konponbide gisa aurkeztu dituzte. Kyotoko protokoloaren arabera, 2020rako energiaren kontsumo orokorraren % 20 baliabide berriztagarrietatik etorri beharko litzateke, eta hortxe sartzen dira landa-erregaiak. Hala ere, eta gizaki asko goseak jota hiltzen diren bitartean, autoak elikatzeko janariak ekoizteko erokeria alboan utzita, landaerregaien ekoizpenak berotze orokorra handitu egingo du, murriztu beharrean. Landa-erregaien ekoizpenak monolaborantza eta lan esklaboa ezartzea dakar, nekazaritzan produktu kimikoen erabilera areagotzen du, basoak galtzea eragiten du eta biodibertsitatea suntsitzen du. Berriro ere, inpaktu handiena herrialde txirotuek jasaten dute, herrialde industrializatuek euren burua hornitu ezin dutenez, kopuru handiak inportatu behar dituztelako Hegoaldeko herrialdeetatik.

karbonorako zabortegi merkeak finantzatzea, esaterako, tamainako handiko sailak Hegoaldean euren isurpenak murriztea ekiditeko bitarteko gisa. Honek enpresei etekin bikoitza dakarkie, eta gainera aukera ematen die lotsarik gabe esateko karbonoa murrizten laguntzen ari direla. Bestaldetik, Afrika, Asia eta Latinoamerikako natur guneak soilik karbonorako isurbidetzat jotzen dira eta ingurumen zerbitzu izenekoen bidez pribatizatu egiten dira, komunitateak euren lurretatik kanporatu eta euren baso, soro eta ibaietako sarbide eskubidea murriztearekin batera.

B

LANDARE ETA ZUHAITZ TRANSGENIKOAK Egun landa-erregaietarako zuhaitz eta landare transgenikoak garatzen ari dira. Genetikoki eraldatutako organismoek ez dute ingurumenaren inolako krisirik konponduko, baizik-eta berez arriskuan jartzen dutela ingurumena, baita osasuna eta elikadura segurtasuna ere. Are gehiago, landare eta zuhaitz transgenikoek handitzen dute transnazionalek daukaten boterea eta nekazariei euren haziak landatu, garatu, aukeratu, ugaritu eta trukatzeko eskubidea kentzen diete. Landare eta zuhaitz transgeniko horiek zelulosan oinarritutako landa-erregaien "bigarren belaunaldiko" zati dira; lehen belaunaldia, aldiz, landareetako azukre era desberdinetan oinarritzen zen. Baina biek arazo berberak eragiten dituzte.

KARBONOAREN MERKATARITZA Kyotoko protokoloan zein nazioarteko beste plan batzuetan "karbonoaren merkataritza" berotze orokorrerako konponbide gisa aurkeztu da. Lurrak, airea, haziak, ura eta bestelako baliabideak pribatizatu ondoren, karbonoaren pribatizazioa dator. Gobernuei bide ematen die industria kutsatzaile erraldoiei baimentzeko euren artean "kutsatzeko eskubidea" elkarri erostea. Beste programa batzuek sustatzen dute herrialde industrializatuek

34


Ekoizpen ereduak aldatzea beharrezkoa da, egungoek xahuketa, beharrik gabeko kontsumoa eta zabor ekoizpena eragiten dituztelako Elikadura burujabetzak tamaina txikiko nekazaritza jasangarria sustatzea dakar, energia gutxi behar duelako eta klima aldaketaren ondorioak eta beroketa geldiarazi ditzakeelako

Konponbidea, elikadura burujabetza eta nekazaritza

ia Campesinak uste du egungo krisiaren konponbideak justizian eta elkartasunean oinarritutako ekoizpen, merkataritza eta kontsumo ereduak garatzen ari diren antolatutako gizarte eragileengandik, gizon zein emakume, sortu behar direla. Ez dago ingurumen eta gizarte hondamendia konponduko duen konponbide teknologikorik. Benetako konponbideak elikadura burujabetzatik abiarazi behar dira, eta horrek dakar tamaina txikiko nekazaritza jasangarria sustatzea, honek lan gaitasun handia eta energia gutxi behar dituelako eta klima aldaketaren ondorioak leheneratu eta beroketa geldiarazi ditzakeelako: -ekoizpen jasangarriaren bidez. lurzoruko materia organikoan CO2 gehiago xurgatuz. -ongarri nitrogenatuen ordez nekazaritza ekologikoa erabiliz edo-eta nitrogenoa airetik zuzenean xurgatuko duten landareak landatuz. -energiaren ekoizpena, bilketa eta erabilera deszentralizatua ahalbidetuz.

V

NEKAZARITZA ERREFORMA Via Campesinaren ustez, beharrezkoa da benetako nekazaritza erreforma eraginkorra,

jasangarria

landa-nekazaritza familiarra indartu, lurraren erabileraren helburu nagusitzat elikagaien ekoizpena sustatu eta elikagaiak funtsezko giza eskubidetzat eta ez salgaitzat hartuko duena. Tokian tokiko elikagaien ekoizpenak beharrik gabeko elikagai garraioa amaiarazteaz gain, gure mahaietara iristen dena segurua, freskoa eta osasungarria dela bermatu ere egingo du. Gure ustez, kontsumo eta ekoizpen ereduak aldatzea ere beharrezkoa da, egungoek xahuketa, beharrik gabeko kontsumoa eta zabor ekoizpena eragiten dituztelako, milioika lagunek gosetea eta gabeziak pairatzen dituzten bitartean. Elikagaien eta beharrezko ondasunen banaketa bidezkoa eta beharrezkoa ez den kontsumoaren murrizpena izan behar dira garapen eredu berriaren funtsezko ardatzak. Horrez gain, beharrezkoa da enpresei debekatzea behin erabiltzeko produktuak ezar ditzaten eta horien balio-bizitza artifizialki murriztu dezaten. Sustatu beharreko beste arlo bat da energia sistema deszentralizatuen ikerketa eta erabilpena, tokian tokiko baliabide eta teknologietan oinarrituak, ingurumena kaltetuko ez dutenak eta lurrak elikagaien ekoizpenari kenduko ez dizkiotenak.

35

VIA CAMPESINAREN ESKAERAK Via Campesinak zera eskatzen die toki, nazio zein nazioarteko agintariei: 1-Nekazaritza negozioaren jarduera oro bertan behera uztea erabat, horien bidez nekazariei lurrak kentzen zaizkielako, janari zaborra ekoizten delako eta ingurumen hondamendia eragiten delako. 2-Nekazaritza industrialaren ordez landanekazaritza familiar jasangarria ezartzea eta hori nekazaritza erreformaren benetako programen bidez sustatzea. 3-Bilakaera genetikoa mugatzen duten teknologia mota guztiak debekatzea. 4- Energia politika zentzuzkoak eta jasangarriak sustatzea. Horrek dakar energia gutxiago kontsumitzea eta horren ekoizpen deszentralizatua ezartzea, maila handian landa-erregaien ekoizpena sustatu beharrean, egun gertatzen den moduan. 5-Toki, nazio zein nazioarteko mailan nekazaritza eta merkataritza politikak ezartzea nekazaritza jasangarria eta tokiko elikagaien kontsumoa sostengatzeko. Horrek dakar esportaziorako diru-laguntza oro bertan behera uztea, holakoek inportatutako produktuak merkatu eta tokiko ekoizleen hondamendia eragiten dutelako.


azterketa: MMAren krisia i Estaturen edo gehiagoren arteko Merkataritza Libreari buruzko Itunak (MLI) dira transnazionalak erabiltzen ari diren tresna merkatuak bereganatzeko, hein handi batea Via Campesinaren borrokak eragindako MMAren (Munduko Merkataritza Antolakundea) paralisiaren ondorioz. MLIak herrialdeetako ekoizpen gaitasuna desorekatu egiten dute. Iparraldean zein Hegoaldean MLIek erakutsi dituzte nekazariei, landa-langileei, artisau-arrantzaleei, landaeremuetako emakumeei eta lurrari dakarzkieten ondorio ezin txarragoak. Ideologia nagusia saiatzen ari da nekazariak konbentzitzen nazioarteko merkataritzaren liberalizazioak esportazioen bidez dakartzan etekinen inguruan. Hitz emandako etekinak, ordea, ez dira inora iritsi eta nekazari familiek doi-doi lortu ditzakete oinarrizko janariak. MLIek atzerriko inbertsioa errazten dute, adibidez turismo arloan, askotan nekazarien kaltetan. Horrela, maiz nekazariak euren lurretatik kanporatzen dituzte hotelen azpiegiturei leku egiteko, eta ura eskuratzerakoan ere baztertzen dituzte.

B

NAZIO BURUJABETZA ZAURTZEN DUTE

Merkataritza Libreari buruzko Itunak, transnazionalen mesedetan eta nekazarien kaltetan

MLIak isilpean negoziatu ohi dira, biztanleria parte harraraziko duen inolako prozesu demokratiko eta gardenik gabe. Nazio legerietan daukaten eragina, aldiz, berehalakoa da. Hau herrialde bateko nazio burujabetza-

ren kontrako eraso zuzena da. MLIak oso onuragarriak izaten dira bioteknologia arloko industrientzat, batez ere jabetza intelektualaren eskubideei dagokienez.

Askotan herrialdeak behartzen dituzte landare eta animalien gaineko patenteak (batik bat transgenikoen gainekoak) onartzera eta helburu daukate transnazionalei landa-erregaien merkatua ziurtatzea.

DENA HOFFEN , AEBETAKO NEKAZARI FAMILIARREN KOALIZIOKO (NFFCC) KIDEA

Transnazionalek munduaren gainean daukaten kontrola dela«Bizi garen munduan jada argi eta garbi dago kinak prometatuz. talde transnazionalak munduko herritarrekin lehiatTransnazionalek ustelkeria eta eroskeria erabiltzen zen ari direla munduaren, horren baliabideen eta dituzte euren boterea indartzeko. Herritarrok ere gobernuaren gaineko boterea eskubadaukagu erantzukizunik, gure ratzearren. Dokumentazio zabala Gobernuen jardueren jarraipena ez «Enpresen dago, bizitzari dagozkion arlo guzegiteagatik eta jarduera horiek ez kontrola tien gainean daukaten kontrola erafiskalizatzeagatik. demokrazia kusten duena, elikagai eta natur Orain, gure arazoa da, munduko baliabideetatik energia, komunikaherritarrok garen aldetik, nola itotzen ari da» bide, osasun eta garraioetaraino. hartu era kolektiboan enpresen Hamarkada luzetan zehar kontrol boterea, Elikadura Burujabetzan hau kontu handiz planifikatu egin dute kartel bote- oinarritutako etorkizun bat gizaki guztientzat erairetsuenek, mundu osoko gobernuen oniritzi eta kitzeko. laguntzarekin. Enpresen kontrola demokrazia itotzen ari da eta Erabakiak hartu zituzten pertsonak kasu batzuetan leku askotan gutxiengoak gehiengoaren gainean engainatu zituzten, haien herrien garapenerako ete- daukan boterearen araua da». 36

KOLONIZAZIO ERA BERRIA MLIek transnazionalek mundu mailan burutzen dituzten eragiketak errazten dituzte, baita natur baliabideak eta eskulan merkea lortzea ere. Etekinak handitzeko eta kosteak murrizteko, eskulana sektore guztietan zapaltzen dute. Langileek protesta eginez gero, MLIak lekuz aldatzen dituzte, eta euren jarduerak lekualdatzen dituzte. Enplegua lortuko badu, jendeak emigratu eta lan baldintza negargarriak onartu beharra dauka. Kolonialismo mota berri hau ez da soilik Iparraldearen beste zapalkuntza bat Hegoaldearen gainean; Hegoaldeko herrialdeen artean ere gertatzen da, eta alde ahularentzako ondorio txarrak Iparralde-Hegoalde arteko itun baten berberak dira.


elkarrizketa YOON GEUM SOON, KOREAKO NEKAZARIEN LIGAKOA -NOLA

ERAGITEN DIE NAZIOARTEKO EGOE-

RAK NEKAZARITZARI ETA ELIKADURARI?

«Merkataritza librea eta "dumping" izenekoa zabaltzearekin batera, munduko elikadura gero eta azkarrago monopolizatzen ari dira, eta horren emaitza da gosetea handitzea eta nekazaritza sektoreen suntsiketa bizkortzea. Konpainia erraldoiek "dumpinga" (produktuak jatorrizko edo-eta helmugako kosteen azpitik saltzea) esportazioan garatzen dute, eta hori beste nazio batzuetako nekazaritza sektoreak desagerrarazten ari da. Konpainia gutxi batzuek, Cargill esaterako, elikadura monopolizatu egiten duten bitartean, bost segundoan behin hamar urtetik beherako ume bat gosez hiltzen da eta 850 milioi lagun inguruk, munduko biztanleriaren 1/7ek, malnutrizio kronikoa pairatzen dute, FAOren txosten baten arabera». -ORDUAN,

ETA

KOREAKO EMAKUME NEKAZARIEN ALIANTZAKOA

«Via Campesinak Merkataritza Libreari buruzko Itunen kontrako borroka indartu behar du,

MMAren mutuazioak baino ez direlako»

«Konpainia gutxi batzuek elikadura monopolizatu egiten duten bitartean, bost segundoan behin hamar urtetik beherako ume bat gosez hiltzen da eta 850 milioi lagun inguruk malnutrizio kronikoa pairatzen dute»

ELIKADURA BEZAIN FUNTSEZKO

ONDASUN BAT ESKU TXARRETAN DAGO, EZTA?

«Nekazaritza enpresen sistema neoliberalaren zabalpenak, beste elementu negatibo batzuen artean, transgenikoen ezarpena, substantzia kimikoen larregizko erabilera, behi eroena bezalako gaixotasunak eta esportazio produktuetan iraungitako ongarriak erabiltzea dakartza, eta arrisku larrian jartzen du elikagaien segurtasuna. Horrekin batera, sistema honek ingurumena narriatu egiten du eta berotze orokorra azkartzen ari da, eta honek gero eta natur hondamendi ugariagoak eta txarragoak eragiten ditu, bereziki herrialde txirotuetako nekazari populazioei eragiten dietenak. Urtero, 6 milioi hektarea basamortu bilakatzen dira. -MUNDUKO MERKATARITZA ANTOLAKUNDEAK (MMA), EGOERA HONEN SUSTATZAILEA , GERO ETA ARBUIO HANDIAGOA JASOTZEN DU NEKAZARIEN BORROKARI ESKER .

«Cancun-en eta Hong Kong-en Via Campesinak egindako borroka bateratuak funtsezko papera izan

egingo diegu eragindako herrialdeetan eta Via Campesinak sustatutako eta koordinatutako nazioarteko elkartasunaren bidez». -ORDUAN, BEHARREZKOA DA ALDE BIKO ETA MLI ETA EEA HORIEN KONTRAKO BORROKA INDARTZEA.

ESKUALDE MAILAKO

du MMAren boterearen indargabetzean eta oinarriko jendea borroken erdigunean kokatu du. Baliteke egun MMA begetal bat bihurtu izana, oxigeno maskara baten beharra daukana, baina jarraitzen du edozein aukera bilatzen lozorrotik ateratzeko. Erabat suntsitu behar dugu.

Kontuan hartu behar da munduko herritar guztien kexa haserrekorraren aurrean Munduko Merkataritza Antolakundea saiatzen ari dela zapalketa bide berriak irekitzen, esaterako Merkataritza Libreari buruzko Itunen (MLI) eta Elkarte Ekonomikorako Akordioen (EEA) bidez, baina horiei ere aurre 37

«Alde biko eta eskualde mailako MLI eta EEA guztiak munduko nekazarien etsai dira. Haien kontra egin behar dugu elikadura burujabetza eta oinarrizko giza eskubideak suntsitzen dituztelako. Via Campesinak erantzun sistematikoagoak antolatu behar ditu eskualde eta nazioarteko mailan eta aliantza eta ekintza batasuna bilatu behar ditu helburu berberak gurekin partekatzen dituzten bestelako gizarte mugimenduen sareekin».


elkarrizketa VIJAYKUMAR MOHANLAJI JAWANDHIA, MAHARSTRHA-KO (INDIA) SHETKASI SANGATHANA

ERAKUNDEKO BURUZAGIA

«Neokolizazio bat jasaten ari gara» Maharstrhako biztanleria 96.752.247 lagun dira (2001eko erroldaren behin-behineko datuen arabera), hortaz, Indiako bigarren estatu jendetsuena da. Soilik munduko hamaika herrialdek Maharstrhak baino populazio handiagoa daukate. Biztanleriaren erdia nekazariak dira (850 milioi inguru). -ZEIN GARRANTZI DAUKA ZURE ERAKUNDEAK VIA CAMPESINAN PARTE HARTZEA?

«Mundu globalizatu honetan nekazaritza ez da tokian tokiko kontu bat, nazioartekoa baizik. Merkatu libreko eta politika neoliberaletako garai honetan nekazariok gero eta gehiago zapaltzen gaituzte, batez ere herri aberatsen koloniak izandako herrialdeetan. Neokolonizazio bat jasaten ari gara orain. Egungo ekonomia garatuan nekazariek euren eskubideak babestu behar dituztenez eta Via Campesina berez nekazarien eskubideak babesten dituen ekimena denez, oso harro gaude bertan parte hartzeaz».

tea eta ondorioz herrialde txirotuen produktuak haztea. Baina zera ikusi da, nekazaritza prezioak erori egin dira eta energiaren kosteak gora egin du, beraz, ekoizpen zein bizitza kosteak garestitu egin dira. Horrexegatik 1995etik ikusi dugu nekazariek, batez ere herrialde txirotuetakoek, gero eta arazo gehiago dituztela eta are zor handiagoetan sartuta daudela. Horrek nekazarien protestak eragin zituen hainbat lekutan (Seattle, Hong Kong, Doha,…), are gehiago Via Campesinako

kide batek bere buruaz beste egin zuen bere aldarrikapenak defendatzearren. Azken urteotan (2006-2007) artoaren, laboreen eta arrozaren prezioen igoerak inflazioa eragin dute. Herrialde aberatsek ez dute inflazio horretaz hitz egin nahi herrialde txirotuetako produktuak erosten dituztenean eta Via Campesinak, aldiz, elikadura burujabetza defendatzen du, hau da, herriak euren produktuekin elikatu ahal izatea. Frogatuta dagoenez esportazioaren menpeko politikek

-HALA ERE, SISTEMA NEOLIBERALA ETENGABEKO KRISIAN MURGILDUTA DAGO. AUKERA ONA AL DA VIA CAMPESINAREN MEZUA GOBERNUETAN SARTZEN JOATEKO?

«GATTen Uruguaiko errondatik eta 1994/1995ean Munduko Merkataritza Antolakundea sortu zenetik, herrialde industrializatuek elkarte ekonomikoari buruzko akordioak inposatu dizkiete munduko herrialde guztiei, horien bidez nahi dutelako garatutako herrialdeek ekoizpenerako emandako diru-laguntzak murriz38

«Frogatuta dago esportazioaren menpeko politikek herrialde txirotuetan ez dutela emaitzarik» herrialde txirotuetan ez dutela emaitzarik, herrialde askok ikasgaia barneratu dute, aspalditik Via Campesinak iragarrita zeukana».


Vijaikumar Mohanlaji VIJAYKUMAR MOHANLAJI JAWANDHIA

«Politika berriekin nekazariak

behartzen diuzte

lurrak uztera»

-NEOLIBERALISMOA

zia, mundu osoko ekoizle txikiak batzen dituelako eta bere borrokak laguntzen duelako Indiako Gobernua norabide horretatik bultzatzen. Indiak tona bat gari inportatzen zuen 400 dolarrean, eta prezio horietan nekazariei 150 dolarreko etekina geratzen zitzaien tonako. Gaur egun, Indiako politikaren aldaketa horrekin nekazarientzat 250 dolarreko etekina tonako lortzen ari da, hots, aurreko politikarekin baino ehun dolar gehiago. Beste horrenbeste gertatzen da kotoiarekin, nahiz eta amerikar nekazariek 7.000 milioi dolarreko dirulaguntzak jaso ditzaketen. Sendotzen ari den joera horrek Indiako Gobernua behartzen du gure herrialdean elikadura burujabetza hori lortzera, gure nekazariek prezio egokiak jaso ditzaten eta, ondorioz, kanpo merkatuaren menpe egon ez gaitezen».

DA NEKAZARIEK MUNDUAN DAUZKA-

TEN ARAZO GUZTIEN ERREDUNA. RALISMOAK INDIAN ETA

ASIAN

ZEINTZUK DIRA NEOLIBE-

SORTZEN ARI DEN ARAZO

LARRIENAK?

«Oso galdera interesgarria da. India britainiar kolonia izan zen. Arrazoia XIX. mendean lurrun-makinaren asmakizunean datza. Iraultza industriala hasi berria zegoen eta Ingalaterrak eskulan merkea behar zuen eta lortzen zuen bere koloniak zapalduz. Marxek zioen eskulanaren zapalketak kapitalismoa elikatzen duela. Rosa Luxemburgek zioen lehengaien ustiaketak kapitalismoa elikatzen duela. Indian Britainia Handirako kotoia oso prezio merkeetan lortzen zen, hango ehungintzak lantzeko, gerora Manchesterreko jantziak Indian saltzearren. Beraz, nekazariak Indian zeuden eta industria Britainia Handian. Herrialdeek independentzia lotu zutenean, alemaniar filosofoaren tesiak indarrean jarraitzen zuen, industria herrialde txiroetako hirietan kokatu baitzen. Barne kolonialismoa gertatu zen. Hortaz, Indiak independentzia lortu bazuen ere, sistemak indarrean jarraitzen zuen. 98 eta 99 urteetatik aurrera nekazari mugimendua esnatzen ari zen. 99an neoliberalismoa agertu zen eta eszenatoki berri batean kokatu ginen, bertan indiarroi esaten digute prezioak lehiakorrak direla eta merkatu globalak gure produktuak onartu ditzakeela, baina argudio okerra da. Egun neoliberalismoren kontrako nekazari borroka badago; kolonialismoak indarrean jarraitzen du, orain dela 20 urte zegoen moduan. Gure Gobernuak AEB eta herrialde garatuen kontrako nekazarien borroka hori onartzen du». -BA

AL DAGO LANDA-NEKAZARITZA

INDIAN

EZARTZEKO

AUKERARIK?

«Indian ez dago eskala handiko nekazaritza industrialik. Ez dago lursail handirik, ez dago lurdunik. Lursail txiki baten tamaina Europan, Brasilen edota AEBetan 40 hektareakoa da. Gure herrialdeko legeagatik, aldiz, familia

-NOLA BALDINTZATZEN DU KASTEN AFERAK?

«Gobernuak ez du laguntzen Indiako errealitate osoan eragiten jarraitzen duen kasta sistema desagerrarazten. Politikan, hauteskundeebatek ezin ditu 25 hektarea baino gehiago eduki, baina egia da tan, jendeak bere kasta politika berriekin nekaordezkatzen duen alder«Indiako Gobernua zariak behartzen dituzdiari ematen dio botoa. tela lurrak uztera, eta Britainiarrek ezarritako ohartu da tokiko honek balio du eskala sistema izan zen, biztanekoizpena sustatzeko txikiko nekazaritza desleria taldeka eta azpitalgarrantziaz; Via agerrarazteko eta nekadeka banatzeko estratezaritza industriala susgia maltzur baten ondoCampesinaren tatzeko». Nekazaritzan ere borrokak laguntzen du rioz. kasta bakoitzak hazi, Indiako Gobernua -NOIZ EZARRIKO DU INDIAKO olio eta makina desberGOBERNUAK ELIKADURA dinak ditu, hobeak edo norabide horretatik BURUJABETZA? txarragoak, bere gizarte bultzatzen» «Indiako Gobernua egoera edo aitortzaren ohartu da tokiko ekoizarabera». pena sustatzeko garrantziaz. Iaztik, Gobernua -BESTE ZERBAIT ESAN NAHI DUZU? politika aldatzen ari da ekoizleei laguntzea«Txiroei janari merkeak eman behar zaizkie, rren. Oraindik ez da nahikoa, bana lehen baina horien prezioak ezin dira ekoizpen kosurratsa da. Hortik Via Campesina bezalako teen azpitik egon». nazioarteko nekazari mugimenduen garrant39


sistemaren krisia eta errepresioa

Nekazarien eskubideen urraketa masiboak ETXEBIZITZA DUINAREN ESKUBIDEARI BURUZKO NAZIO BATUEN ERAKUNDEKO ERRELATORE BEREZIAK KALKULATU DU AFRIKA, LATINOAMERIKA ETA ASIAKO (TXINA IZAN EZIK) LANDA-EREMUETAKO FAMILIEN % 71,6K EZ DAUKATELA LURRIK EDOTA OSO LURSAIL TXIKIAK DAUZKATELA

unduko nekazariak ia munduko biztanleriaren erdia dira eta elikadura sistemaren bizkarrezurra osatzen dute. Hala ere, euren eskubideak sistematikoki zaurtuak izaten dira. Euren lurretatik botatzen dituzte plantazio handiei, industria proiektuei eta etxebizitza zein merkataritza azpiegiturei leku egiteko. Azpimarratu behar da emakume nekazariek bazterkeria bikoitza jasaten dutela, nekazari gisa eta emakume gisa. Nekazari gisa, nekazaritza lan gehienak egiten badituzte ere, emakume gisa lursailen jabetzari, baliabideei, diru-sarrerei eta hartu beharreko erabakiei buruz daukaten ahalmena txikiagoa da. Merkaturatze politika., beste aldetik, elikagaien merkatuen liberalizazio handiagoa sustatzen ari da. Ondorioz, inportatutako ondasunak toki merkatuak inbaditzen ari dira. Mexikon, adibidez, merkatu liberalizazio politika horiek AEBetako artoaren inportazio masiboak eragin dituzte. Hango nekazariek, lehiatu ezinik, euren bizimodua galdu dute eta herrialdeak bere burua bertako elikagaiez hornitzeko ahalmena galdu du. Orain dela gutxi artoaren prezioek munduko merkatuan izandako gorakadak are zailtasun gehiago eragin dizkie milioika laguni, eta gosetea

handitu du Mexikon, bertako dietaren oinarrizko produktua delako. Gainera, euren eskubideen alde (lurra, ura eta haziak eskuratzeko eskubidea) eta nekazaritzari buruzko politiketan parte-hartze handiagoa izatearen alde borrokan ari diren nekazarien erakundeak kriminalizazio eta errepresio oso oldarkorrak jasaten ari dira. Via Campesina NBEri eskatzen ari zaio lanerako lege marko bat nazioartean ezartzeko, Nekazarien Eskubideak aitortzearren. Halaber, Gobernuei eta nazioarteko erakundeei eskatzen ari zaie nekazaritza txikian diharduten pertsonen eskubideak betearazteko, nekazaritza jasangarria sustatzeko, nekazaritza erreformarako politikak bultzatzeko eta tokian tokiko elikagaien merkatuak garatzeko.

M

SHADRACK MANGALISO KUBHEKA, Hegoafrikako Lurrik Gabeko Mugimenduko kidea

«Apartheidak «Ofizialki ezarriindarrean takoHegoafrikan Apartheidaren 90ko dirau» erregimena hamarkadaren hasieran bertan behera geratu bazen ere, indarrean dirau. Desberdintasun ekonomiko eta sozialek bere horretan darraite. Nekazaria izatea berez zaila bada, are zailagoa da beltza bazara eta lurrik ez badaukazu, horixe baita nekazari gisa daukagun arazorik larriena.».

Nekazariek jasandako zapalketaren hainbat adibide BRASILEN, 2007an, 4.340 FAMILIA EUREN LURRALDEETATIK BOTA ZITUZTEN hainbat konpainia pribatuk, 28 PERTSONA HIL ZITUZTEN ETA BESTE 259K EUREN BIZITZEN KONTRAKO MEHATXUAK JASO ZITUZTEN, hori guztia lurraren inguruko gatazketan. 2007an, Valmir Mota d'Olivera (Keno), Brasilgo MSTko buruzagietariko bat hil zuten Syngenta enpresa transnazionaleko segurtasun-zaindariek, lurrak okupatzeko ekintza batean. Azkenik, nekazarien borrokari esker, Brasilgo justiziak MSTri eman dio arrazoia eta Syngenta okupatzen zituen lurretatik bota egin du. INDONESIAN, 2007AN, bertako nekazariei 196.179 HEKTAREA BAINO GEHIAGO DESJABETU zizkieten, 166 NEKAZARI BAINO GEHIAGO ATXILOTU eta ekintza bortitzak jasan zituzten. 12 ZAURITU ETA BESTE 8 HIL zituzten nekazaritza gatazketan. INDONESIAN, 2008ko urtarrilaren 29an, PTPN IV Adolina Plantazio Nazionaleko 35 segurtasun-zaindariek nekazari txikiek artoarekin eta cassavarekin landatutako 30 HEKTAREA SUNTSITU ZITUZTEN. Zazpi nekazari atxilotu zituzten euren laboreak defendatzeagatik (dagoeneko aske daude). Konpainiak lurrak birrindu dituzte afrikar palmondoen ustiapenak ezartzeko. TURKIAN, nekazari familia batek lurra uzten du 50 segundoan behin. Orain dela bi urte nekazariek bankuei kredituak ordaindu ezin zizkietenez, EUREN BURUA HILTZEARI EKIN ZIOTEN, eta ordudanik egoera dramatiko honek txarrera egin du.

40


sistemaren krisia eta errepresioa

Nekazarien suizidio masiboak Indian ameshwar Kuchankak (Vidarbhako (Indiako erdialdea) 27 urteko nekazaria) Indiako beste 6.200 nekazariek egindako berbera egin zuen: bere burua hil egin zuen poltsa bat pestizida edanda. Hondamendiak bere bizitza jo zuen multinazional bati kosteak bikoiztu zituzten haziak erosi zizkionean, aldi berean kotoiaren prezioak % 50eraino behera egin zuelako. Kotoiaren gaitza da, ekuazio madarikatu bat, ekoizpenaren kostea handitu eta salmentarena jaitsarazten duena. Mendebaldeak lagundutako suizidio bat da. Gobernu aberatsek kotoi ustiategiei ematen dizkieten milioikako diru-laguntzek bidea ematen diete nazioarteko merkatuetara prezio barregarriekin joateko. Munduko Bankuaren txosten baten arabera, diru-laguntza horiek moztuko balira, kotoiaren prezioak % 13 egingo luke gora eta Rameshwar bezalako pertsona txiroek bizitzeko beste lortuko lukete. Suizidioak normalean zorretan itotako familietan edo alaba ezkongai edo oso gaixo bat daukatenetan gertatzen dira.

R

HAZI TRANSGENIKOAK Suizidioak lehen aldiz agertu ziren komunikabideetan 2001ean, baina Vidarbhako biztanleriaren benetako drama 2005eko uztailean hasi zen, eskualde hau dagoen Maharastra estatuko Gobernuak genetikoki eraldatutako haziak baimendu zituenean, zehazki BT barietatea, agintarien ustez, eraginkorragoa eta gogorragoa zena. Nekazariek, publizitateak bultzatuta, hazi berriak erosi zituzten. BT haziarekin kotoi laboreak garatzeko kosteak ohikoak baino % 100 handiagok baziren ere, kotoiaren prezioa erdira jaitsi zen. Kotoi berriak suizidiora milaka nekazari eraman ditu eta soroetan miseria zein heriotza erein ditu.

«Indian transgenikoak sartzeak ekoizpen kosteak izugarri handitu zituen prezio merkeetako testuinguru batean, eta milaka nekazarien zorpetze ikaragarriak eta suizidioak eragin zituen»

Konpromisoa lurrarekin eta herri palestinarrarekin Via Campesinak konpromisoa hartu eta zuzenean jardun du gatazka armatuetako (Palestina, Libano,…) eta gerretako (Irak, Afganistan,…) biktima izan diren nekazarien alde. Oihartzun handia eduki zutenetariko ekintza bat izan zen Via Campesinako eta beste gizarte mugimendu batzuetako hainbat militante mobilizatu eta Arafatekin batera Ramalan itxi zirenean, 2002ko martxo-apirilean, herri palestinarrari elkartasuna erakusteko eta armada israeldarrak Arafati zein bere burkideei ezarritako setioa altxatu zezan eskatzeko. 34 lagun egon ziren setiatuta palestinar gobernuaren egoitzan. Via Campesinako ordezkaritza honakook osatu zuten: Jose Bove (Condeferetion Paysanne), Paul Nicholson (EHNE) eta Mario Lill (MST). Palestinan zeuden herri palestinarrak martxoaren 30ean ospatzen duen Lurraren Egunean parte hartzeko. Data horrek esanahi berezia dauka herri palestinarrarentzat. Egun horretan Israel estatuan eta Gaza zein Zisjordaniako Lurralde Okupatuetan bizi diren palestinarrek eta errefuxiatuek gorazarre egiten diete israeldarren errepresioaren biktimei, eta bertako gizon-emakumeek belaunaldiz belaunaldi bizi, zaindu eta landutako lur palestinarrarekiko konpromisoa berresten dute.

2008ko abenduko 27an Gazako Zerrendan hasitako eraso israeldarren aurrean, zibilen (gizon, emakume eta umeak) sarraski ankerra ekarri zutenak (milaka hildako, olibondo eta laranjondo soroen eta azpiegituren suntsipena eta zailtasun ikaragarriak lurra eta ura lortzeko zein elikagaiak ekoizteko), Via Campesinak eskatu zuen soldadu israeldarrek segituan alde egiteko eta erasoak bertan behera uzteko. Halaber, Gobernuei eskatu zien inbasioa salatzeko, eta bat egin zuen egoera salatzeko batu ziren gizarte mugimenduekin eta gizarte zibileko erakundeekin.

Zapatismoarekiko erresistentzia-zubiak «Gerlariak gara geure ama lurra, geure bizitza, defendatzeko. Guretzat hauxe da azken guda. Lurra hiltzen bada, geu ere hilko gara. Ez dago lurrik gabeko etorkizunik. Lurra suntsitu nahi duena sistema oso bat da. Horixe da garaitu beharreko etsai: "Kapitalismoa"…» (Marcos Azpikomandante Matxinatua) Zapatismoaren eta Via Campesinaren sintonia ideologikoa berretsi zen Herri Zapatistak Munduko Herriekin II. Topaketan, 2007ko ekainean burutua; bertara Via Campesinako hainbat erakunde gonbidatu zituzten, tartean EHNE. Bi mugimenduen arteko lotura aspaldikoa da. Via Campesinako hainbat erakunde une desberdinetan zapatismora hurbildu baziren ere, Cancunen Munduko Merkataritza Antolakundearen kontrako borroka egunetan (2003ko irailean) burutu zen lehen hurbilpena Via Campesinaren eta EZLNren (Nazio Askapenerako Armada Zapatista) artean. "Komandantzia zapatistaren mezu bat jaso genuen, eta horrek lagundu zuen Cancunen

41

borrokatzen ari zen Nazioarteko Via Campesinaren adorea eta kemena sendotzen", adierazi zuen Rebeldia aldizkarian Via Campesinako Rafael Alegriak. Brasilgo MSTk lehenago lagundu zien zapatistei beste ekimen batzuetan. 2007ko ekainean, EZLNk gutun bat bidali zuen MSTren V. Nazio Biltzarrera: "Geu, Mexikoko zapatistok, Emiliano Zapatak esandakoa, "Lurra lantzen duenarentzat", errealitate bihurtzeko borrokatzen diren guztien anai-arreba sentitzen gara. Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduak (MST) gure laguntza, gure maitasuna, begirunea eta mirespena dauzka…". Nekazari eta Indigenen Lurrak eta Lurraldeak Defendatzeko Mundu Kanpainako mahai-inguruan, 2007ko martxoaren 25ean, San Cristobal de Las Casas-en (Chiapas), EZLNren Seigarren Batzordeak dei egin zuen «elkarrekin sustatzeko Via Campesinaren Nekazaritza Erreforma eta Nekazari eta Indigenen Lurrak eta Lurraldeak Defendatzeko Mundu Kanpaina».


elkarrizketa IBRAHIM COULIBALY, MALIKO NEKAZARI ERAKUNDEEN KOORDINADORAKO PRESIDENTEA (CNOP)

«Segituan geureganatu dugu elikadura burujabetzaren printzipioa» «Oraingoz Afrikan ia ez dago nekazaritza industrialik; gure lehentasuna da elikagaiak ekoiztea geure burua elikatzeko, ez merkaturako»

-ZER DA CNOP?

«CNOP da Maliko Nekazari Erakundeen Koordinadora, eta nekazari familien nekazaritza defendatzen duten hamaika erakunde eta federazio biltzen ditu bere baitan. Bi milioi nekazari inguru ordezkatzen ditu. -NOLAKOA IZAN ZEN CNOP VIA CAMPESINAN SARTZEKO PROZESUA?

«Orain dela lau urte sartu ginen, Sao Pauloko IV. Biltzarrean, baina aspalditik geneuzkan harremanak, batez ere Afrikako Mendebaldeko eta Europako nekazari mugimenduekin. Borroka eremu berberetan egon gara eta horrelaxe ezagutu genuen Via Campesina mugimendua, ordurako bertako jarduera askotan parte hartu genuelako. Ekoizle txikiak defendatzeko balio berberak partekatzen ditugu. Oraingoz Afrikan ia ez dago nekazaritza industrialik. Segituan geureganatu dugu CNOPn elikadura burujabetzaren printzipioa, izan ere, horixe zen gure borroka. Gure lehentasuna da ekoiztea geure burua elikatzeko, ez merkaturako. Hortaz, oso erraza izan da». -NOLA

AFRIKAKO VIA CAMPESINAN HARTZEKO PROZE-

LABURBILDU DEZAKEZU

NEKAZARI ERAKUNDEAK SARTZEKO ETA PARTE SUA?

«Aurreko Biltzarra baino lehenago, orain dela lau urte, soilik Afrikako bi nekazari erakunde zeuden, Mozambikeko UNAC eta Hegoafrikako MST. Biltzar hartan Senegal eta Maliko erakundeak sartu ziren. Orduan hasi ginen Afrikako sarea lantzen, beste nekazari erakunde batzuekin hitz egiten eta eztabaidatzen;

«Nyeleni herria orain, nekazaritza ekologiaren prestakuntza gunea da» «Afrikako Via Campesinaren mugimendua kontinente osoko gizarte erakundeen sare nagusienetarikoa bilakatu da» gehienak afiliatu egin dira edota etorkizunean egin nahi dute. Hegoafrikan egin genuen topaketa bat 2007an, informazioa, iritziak eta balioak trikatzeko. Oraingoz Afrikako hamabi herrialdetako beste horrenbeste nekazari erakunde afiliatu dira eta beste hamarrek-edo afiliatzeko interesa daukate. Oro har, erakunde handiak dira, nazio koordinadorak, mobilizazio gaitasun handikoak, eta hori oso garrantzitsua da». -ZEINTZUK

NAGUSIAK ETA ZEIN DA ERANTZUNA, BAI

MALIN,

GOBERNUEN BAI AFRIKA

OSOAN?

«Gure aldarrikapen nagusia elikadura burujabetza da. Guretzat elikagaien ekoizpena funtsezkoa da. Afrikak arazo handiak dauzka Munduko Bankuarekin (MB) eta Nazioarteko Moneta Funtsarekin (NMF), eta garrantzitsua da bi erakunde horiek eragina murriztea, bestela oso zaila izango baita Gobernuetan eragitea. Aurrerapen handiak egin ditugu. Malin eta Senegalen elikadura burujabetza aitortzen duten

DIRA ZUEN ALDARRIKAPEN

42

legeak onartu dira. Hori oraingoz ez da konponbide bat, baina aurrerapauso bat da eta egunero borrokatu behar gara lege horiek eguneroko bizitzan bete daitezen. Beste lehentasun bat da nekazarien prestakuntza da. Herrialde askok prestakuntza guneak egin nahi dituzte. Esaterako, Nyeleni herria, iazko otsaileko elikadura burujabetzari buruzko mundu fororako Selingue herrixkatik (Mali) gertu eraiki zena, egun nekazaritza ekologiaren prestakuntza gunea da».


elkarrizketa -NOLAKOA IZAN DA BESTE ESKUALDE BATZUEKIN BATERA VIA CAMPESINA ARTIKULATZEKO PROZEDURA PASA DEN BILTZARREAN SARTU ZINENETIK?

«Eskualde bakoitzak borroka egiteko era desberdinak dauzka, baita horri buruzko perspektiba edo ikuspuntu desberdinak ere. Oso interesgarria da ezagutzea nola egiten duten lan beste eskualde batzuek eta borroka moldeak elkarrekin trukatzea. Inspirazio iturria da. Garrantzitsuena da borroka hau eskualde guztiek partekatzea, elikadura burujabetzaren alde, multinazionalen kontra, hazien defentsaren alde, transgenikoen kontra; horrek koherentzia handia ematen dio mugimendu honi. Beste eskualde batzuetako (Europa, Latinoamerika, Asia) mobilizazioetan hartu dugu parte eta trukerako aukera garrantzitsua izan dira. Gainera, nazioarteko batzordeak, esaterako nekazaritza erreformari buruzkoa, oso esparru garrantzitsuak dira elkarrekin lan egiteko». -ZEIN EKARPEN EGIN DIO AFRIKARI VIA CAMPESINAREN V. BILTZARRAK?

Afrikarentzat oso garrantzitsua izan da V. Biltzarra kontinente honetan burutu izana. Horrek ahalbidetu du erakundeek jakitea zer garen, askotan iruditzen zaigulako Afrikaz esaten denak ez duela gure errealitatea ordezkatzen. Guretzat hori funtsezkoa da. Eta, gainera, elkar hobeto ezagutzen badugu, elkar gehiago errespetatuko dugu eta elkarrekin hobeto egingo dugu lan. Kontuan hartu behar da Afrikako biztanleriaren % 70 edo 80 nekazariak direla. Eta hori milioi asko dira. -AFRIKAK

DITUEN ARAZO LARRIENETARIKOA

«IRAULTZA

BERDE» BERRI ETA SUPERTEKNOLOGIKO BATEN MEHATXUA DA, TRANSGENIKO, LANDA-ERREGAI ETA ABARREN BIDEZ.

ZEIN EGOERATAN DAGO MEHATXU HORI ETA ZEIN ERRESISTENTZIA GAITASUN DAGO?

«Afrikako Gobernuek presio handia jasaten dute beste Gobernu batzuen aldetik, esate baterako, AEBetakoa, eta arrisku handia dago "iraultza berdea" ezartzeko, hazi transgenikoak sartzeko, landa-erregaietarako lursail handiak egiteko, baina erresistentzia gaitasun handia daukagu. Malin, orain dela bost urtetik hona

......................IBRAHIMA

«Afrikan iraultza berdea ezarri nahi dute, baina erresistentzia gaitasun handia daukagu»

gobernua presionatzen ari dira, baina oraindik ezin izan du egin transgenikoak baimentzen dituen legerik. 2009ko hasieran 85 kilometroko ibilaldi handi bat egingo dugu, arroza ekoizten duen eskualde batetik Maliko hiribururaino, 50.000 nekaIbilaldi handi bat egingo dugu, arroza zarirekin, argi eta garbi erakusteko beti egongo garela nekazaritzan ekoizten duen eskualde batetik transgenikoak erabiltzearen kontra. Maliko hiribururaino, argi eta garbi Mobilizazio hauek ez dira oso ezaerakusteko beti egongo garela gunak munduan, baina egia esan mobilizazio ugari burutzen ari gara. nekazaritzan transgenikoak Afrikako Via Campesinaren mugierabiltzearen kontra mendua kontinente osoko gizarte erakundeen sare nagusienetarikoa

43

bilakatu da». -BESTE ZERBAIT GEHITU NAHI?

«Guretzat oso garrantzitsua da Afrikako gizarte mugimenduak ezagutaraztea, eta ildo horretan Nyelenikoak asko lagundu zuen, baina gero egunkari batean ikusi dugu nekazari buruzagi batek esan duela Afrikan ez dagoela gizarte mugimendurik, soilik tribuak daudela. Eta hori gu iraintzea da eta min handia ematen digu, independentziatik MBren eta NMFren kontrako borroka eta mobilizazio ugari egin ditugulako. Jendeak Afrika ezagutzea nahi eta behar dugu, gu guztion artean begirune handiago egon dadin».


azterketa: krisi ugari

Biodibertsitatearen pribatizaziorik ez 008ko maiatzean Bonn-en (Alemania) Biosegurtasunari buruzko Protokoloaren Aldeen 4. bilera (MOP4, "Cartagenako Protokolo" izenarekin ezaguna) eta Biodibertsitateari buruzko Hitzarmenaren Aldeen 9. Biltzarra (COP) egin ziren. Via Campesinak aukera baliatu zuen Gobernu sinatzaileei eskaera oso argia egiteko, jarraian laburtuko duguna. Munduko nekazariek milurtekotan zehar landare eta animalien biodibertsitatea gorde eta zaindu egin dute. Egun, landa eta nekazaritza biodibertsitateak jasaten dituen mehatxu larrien aurrean, Via Campesinak Biodibertsitateari buruzko Hitzarmenaren Gobernu sinatzaileei eskatu die landa-nekazaritzaren funtsezko papera aitortu dezatela biodibertsitatearen higaduraren eta klima aldaketen kontrako borrokan eta mundu osoko landa-komunitateak suntsitzen dituzten nazio zein nazioarteko politikak errotik aldatu ditzatela. Halaber, Via Campesinak azpimarratzen du irtenbide faltsuek, esaterako transgenikoek, landa-erregaiek eta baso monolaborantzek, arazoak konpondu beharrean, ekoizle txikien egoera area gehiago okertu egiten dutela.

2

MOP, IRUZUR HUTSA Maiatzaren 12tik 16ra bitartean Biosegurtasunari buruzko Protokoloaren Aldeek egin zuten bileraren ardatz nagusia kutsadura genetikoek eragindako kalteen ordainak izan ziren. Via Campesinak errotik uko egiten dio kalte-ordainei buruz hitz egiteari, erabat arbuiatzen baitu transgenikoak nekazaritzan erabiltzea. "Ez ditugu geure nekazaritza autonomoa, geure osasuna eta geure inguruneko kalitatea salduko hainbat dolarretako kalte-ordainen truke" adierazi du. Monsanto, Dupont, Syngenta, Limagrain, Bayer eta Pionner kutsadura genetikoen erantzuleak dira. Transnazional hauek transgenikoei eta patentatutako beste hazi batzuei esker hazien gaineko munduko monopolioa lortu dute, horretarako landa-komunitateen esku zeuden nekazari hazien biodibertsitatea suntsitu behar izan badute ere. Jabetza inte-

lektualaren eskubideek babestutako haziak merkaturatzen dituzte, eta hazi horiek gainontzeko landareak kutsatu egiten dituzte. Kutsaduren biktimei eman beharreko kalteordainei buruz eztabaidatu baino, Via Campesinaren ustez, Biodibertsitateari buruzko Hitzarmenaren Estatu kideek kutsadura ekidin, sei multinazional horiek desegin eta izaki bizidunak patentatzeko debekua ezarri beharko lukete.

TRANSGENIKOEK KLIMAREN ETA BIODIBERTSITATEAREN KRISIA AREAGOTZEN DUTE Hazien enpresek esaten dutenaren alderantziz, industriaren transgenikoak eta hazi hibridoak ez dira konponbidea bermatzeko etorkizunean haziek jakin dezaten sakonki aldatutako klima baldintzei erantzuten eta horrela etorkizuneko belaunaldien elikadura haziak desagerrarazteak klima aldaketara segurtatzeko. Izan ere, industriaren "hazi egokitzeko gizateriaren gaitasuna arriskuan egonkor eta uniformeak" -herri industrializajartzen du. tu gehienetan baimendutako hazi bakarrakHala ere, hazien multinazionalak saiatzen ez dira egokitzeko gai, soilik era bakar batedira nekazari hazi guztiak suntsitzen eta an ugaldu daitezkeelako. Nekazaritza eredu euren monopolioa ezartzen. Herri industriaindustrialek, lurzorua eta mantu organikoa lizatu gehienetan Gobernuak behartu zituzinput sintetikoekin pobretzen dutenez, lurzoten nekazariei euren uzta berriro ereitea eta ruan metatutako karbonoa askatu eta, ondohaziak trukatzea debekatzen dieten legeak rioz, eguratseko CO2 maila handitzen dute. egitera. Nekazari haziak, aldiz, euren dibertsitatea Bestaldetik, "iraultza berdeak" diruz lagunteta ugaritasuna direla-eta, eboluzionatu eta zeko programek nekazariak bultzatzen dituzaldaketa sakonei zein te ohiko haziak ordezlurren dibertsitateari katzera eta haien ordez Industriaren egokitu daitezke, urtero produktu kimikoekiko berriro ereiten direlako transgenikoak eta hazi mendekotasun handia l a n d a - ko m u n i t a t e e k hazi hibridohibridoak ez dira klima daukaten eurek aukeraketa parteak edo transgenikoak aldaketetara hartzaileren bidez erabiltzera. hobetuta. Landa-nekaHorrekin batera, egokitzeko gai. zaritzak lurrak aberashazien enpresek tresna Nekazari haziak, aldiz, legal eta teknikoak ten ditu eta materia euren dibertsitatea eta garatzen dituzte hazien organikoa iraunarazten du, hura gabe ez baitaugaritasuna direla-eta, gaineko euren "jabetza go ekoizpen iraunkointelektuala" errespetaeboluzionatu eta rrik. Beraz, karbonoa razteko. Terminator aldaketa sakonei zein lurrean metatzen eta, (hazi antzuak, berriro ondorioz, klima aldakeerabili ezin direnak) lurren dibertsitateari ta mugatzen laguntzen tresna horietariko bat egokitu daitezke du. da. Hortaz, nekazari 44


biodibertsitatearen galera

Terminator eta Transedukiontzia

ofentsiba transnazionala

iodibertsitateari buruzko Hitzarmenaren Aldeen (COP) Nazio Batuen Biltzarraren bileran, 2006an Brasilen burutua, Estatu sinatzaileek, gizarte mugimenduen eta, batez ere, emakume nekazarien presioaren ondorioz, onartu zuten Terminatorren debekuaren luzapen bat (Terminator deitzen zaie murrizketa genetikoko teknologiei, GURT ingelesez). Terminator teknologiaren helburua da nekazariei hazi antzuak ezartzea, urtero haziak industriari erosi behar diezazkioten. Hazien industriek egun luzapena gainditu nahi dute Terminatorren antzeko ondorioak izango dituzten konponbide teknologikoak garatuz. 2006ko martxotik Europar Batasuna hiru urteko ikerketa proiektu bat finantzatzen ari da, Transedukiontzia izenekoa eta helburu dauka hazi suiziden belaunaldi berri bat garatzea, hots, genetikoki eraldatutako landareak, hauen emankortasuna eragile kimikoen bidez aktibatu edo desaktibatu daitekeelarik. Hazi horiek aurkezten dira labore transgenikoen eta ez transgenikoen arteko bizikidetza ahalbidetzeko konponbide gisa. Egia esan, haien izaeraren arrazoi nagusia da nekazariak behartzea urtero hazien emankortasunerako beharrezko produktu kimikoak ordaintzera. Beraz, Transedukiontziak hazien industriei Terminatorrekin lortutako emaitza berberak lortzea ahalbidetuko lieke. Bai landare jatorrizko patente zein egiaztapenekin, bai transgenikoekin hazien multinazionalen helburua da dauden hazien gaineko euren jabetza eskubideak ezartzea eta horretarako haiekin lehiatu litekeen landatutako biodibertsitatearen funtsezko zatia desagerraraztea.

B

Hazien multinazional handien helburua da dauden hazi guztien gaineko euren jabetza eskubideak ezartzea eta horretarako haiekin negozio izugarri horretan lehiatu litekeen landatutako biodibertsitatearen funtsezko zatia desagerraraztea Soilik landa-nekazaritzak, landare eta animalien biodibertsitatearen defentsak eta gizakien kultur ereduen ugaritasunak erantzun diezaiekete iraunkortasunez egungo ingurune krisiei: landare eta animalien biodibertsitatearen galera, klima aldaketa eta energia krisia

LANDA-ERREGAIEK EZ DUTE ENERGIA KRISIA KONPONDUKO ETA KLIMA ALDAKETA AREAGOTUKO DUTE Landa-erregaiak dira Gobernuek sustatutako bigarren konponbide "miragarria" energia krisiari eta klima aldaketari aurre egiteko. COPren eztabaiden gai-zerrendan ere jasot45

zen dira. Hala ere, ez diote erantzuten ez energia krisiari, ezta klima aldaketari ere. Landa-erregai industrialak arto, azukrekanabera, palmondo edota koltza monolaborantzetan oinarritzen dira, eta funtzionatu ahal izateko ur, lur eta ongarri kopuru handia eskatzen dute. Landa-erregai hauek gero eraldatu eta planetako beste muturrera garraiatu behar dira. Azkenean, handiagoa da landa-erregaiak ekoizteko behar den energia, horiek sortutakoa baino. Landa-erregaien balantzea negatiboa da eta ez da inoiz positiboa izango. Landa-erregaiak ez dira egun ekonomikoki bideragarriak eta bakarrik jarraitzen dute aurrera Gobernuek erruz diruz laguntzen dituztelako eta espekulaziorako erabiltzen direlako. Klima aldaketa dela-eta, landa-erregaiek balantze negatiboa ere daukate. Haiek ekoizteko klima aldaketa areagotzen duten ongarriak eta erregaiak behar dira. Haiek erabili bitartean, karbonoa uzten dute atmosferan. Azkenik, lehen basoak ziren lurretan edota nekazari ekoizpenaren bidez landatzen zirenetan landa-erregaietarako monolaborantzen garapenak karbonoa metatzeko lurzoruaren gaitasuna ahultzen du. Beraz, sinestarazi nahi diguten bezala, "karbonoaren tranpak" izan beharrean, monolaborantzek, bai basogintzakoek (eukaliptoak, palmondoak,‌), bai nekazaritzakoek, eguratseko karbono kopurua handitu egiten dute, eta horrek auzitan jartzen du epe ertainera gizakien zein animalien bizitza lur gainean. Energia krisiaren eta klima aldaketaren erantzuna ezin da izan erregai fosilen ordez landa-erregaiak erabiltzea. Beharrezkoa da ekoizpen zein kontsumo ereduak aldatzea eta herri industrializatuetan errotik murriztu behar da berriztagarriak ez diren energien kontsumoa. Erregaien bidez amestu zen giza lanaren esfortzua ezabatzearekin. Landa-erregaien bidez, motorren elikadura gizakienaren aurretik lehenestean, gizakiak eurak ezabatzen dira!


elkarrizketa PANCHA RODRIGUEZ(CHILE),HAZIEI BURUZKO KANPAINETAKO VIA CAMPESINAKO KOORDINATZAILEA

«Geure hazia desagertuz gero, geure bizitza amaitu egingo da» -VIA CAMPESINAK

HAINBAT URTE DARAMATZA NEKAZARI-

HAZIAK DEFENDATZEKO KANPAINAREKIN, ZER AZPIMARRATUKO ZENUKE KANPAINA HORRETAN?

«Kanpainak oso sentimendu indartsuak dauzka, eta herriak batzen ditu hizkuntza, klima edo kultur desberdintasunen gainetik. Kanpainak herri eta eskualde bakoitzeko berezko ezaugarriak badauzka ere, guztiontzat baliagarriak diren irizpide argiak partekatzen ditugu. Funtsezkoena da hazia dela elikadura burujabetzaren eta biodibertsitatearen bihotza. Geure hazia desagertuz gero, geure bizitza, nekazari eta indigenen komunitateen bizitza, amaitu egingo da, baita gure herrialdeek arnasten duten bizitza ere. Argi daukagu hazia dela indigenen eta nekazarien obra bat, gure herrien ondarea dela eta gure herriek eskuzabaltasunez gizateriaren esku jarri dutela. Horrexek ematen dio indarra haziak defendatzeko gure kanpainari». -ELIKADURA BURUJABETZA, BIODIBERTSITATEA, NEKZARI HAZIAK, NEKAZARITZA ERREFORMA,… DENA LOTUA DAGO, EZTA?

«Elikadura burujabetza izaera politikoko printzipio bat da, sistema kapitalista maila guztietan auzitan jartzen duena eta gizartearen aldaketa bilatzen duena. Geure buruarekin aurkitu behar gara, geure eskubideen aldeko borroka, emakume zein herri gisa, indartu behar dugu, elikagaiak ekoizten eta geure lurrak eta natura babesten jarraitzearren. Guztiontzako elikagaiak ez ezik, uraren, lurraren eta hazien gaineko geure eskubideak eta geure lurraldeen defentsa ere bermatu behar ditugu. Elikadura burujabetzaz ari garenean, ekoizteko eskubideaz ez ezik, bizitzari berari dagozkion eskubideez ere ari gara. Horretarako nekazaritza erreforma ezinbesteko osagaia da, horrek suposatzen duelako nekazaritza berriro aintzat hartzea, nekazarion jakintza aitortzea eta Munduko Bankuak eta nazioarteko beste erakunde batzuek lurraren eta geure, nekazarion, eskubideen kontra burutzen dituzten erasoei buruz kontzientziatzea».

«Guztiontzako elikagaiak ez ezik, uraren, lurraren eta hazien gaineko geure eskubideak eta geure lurraldeen defentsa ere bermatu behar ditugu»

-ZER NOLAKO GARRANTZIA DAUKATE EMAKUME NEKAZARIEK BEREZKO HAZIEN DEFENTSAN?

koa, jatorrizkoa, kreola edo nahi den moduan deitua. Emakumeak arduratzen dira urtero, uzta garaian, hurrengo ereintzarako haziak gorde, garbitu eta babesteaz. Hortaz, nolabait esateko, Via Campesinan beti esaten dugu emakumeak direla jatorrizko hazi organiko eta osasuntsu horren jagoleak. Uneotan emakumeek indar handiagoarekin landu behar dugu jagole rol hori, gero eta zailagoa bihurtzen ari dena, nonahi ereiten ari diren transgenikoak gure hazi osasuntsuak kutsatzen ari direlako. Ustiategi ekologikoen parean badaude horiek kutsatzen dituzten labore transgenikoak».

«Nekazari familietan egiten den rol banaketan, emakumeek gordetzen dute hazi organi-

-ETA

EMAKUMEEN GARRANTZIA NEKAZARITZA ERREFOR-

46

MAN?

«Emakumeek parte hartu gabe ez da egongo nekazaritza erreformarik. Nekazari ekonomietarako eta benetako nekazaritza erreforma edozein prozesutarako ezinbestekoa da sexu desberdintasunak aitortzea. Latinoamerikan zein munduko beste leku batzuetan egindako nekazaritza erreforma asko atzeraezinak izango ziren emakumeen benetako partaidetza eduki izan balute. Via Campesinaren barruan, emakumeak portzentaje handi bat gara eta sexu parekotasuna daukagu, baina hori ez da ulertu behar dekretuz lortutako zerbait gisa, baizik-eta nekazari erakundeen benetako hazkunde prozesuaren ondorio gisa».


elkarrizketa PANCHA RODRIGUEZ -ORDUAN, ESAN DEZAKEGU ELIKADURA BURUJABETZAK EMAKUME NEKAZARIEN AURPEGIA DAUKALA.

«Elikadura burujabetzak batez ere geurekin, emakumeokin, dauka zerikusia, lurrarekin identifikazio handiagoa daukagulako. Oso ondo barneratuta dago emakumeen ekintzen ikuspunturik. Kontzeptua baino, printzipioa den elikadura burujabetzari bihotza jarri diogu; bizitza eta energia txertatu dizkiogu, nekazari eta indigenen munduaren balioetatik, espiritualtasunetik, kulturatik egin dugu bideragarri. Inork ez du ukatuko emakumeok funtsezko osagai garela elikadura burujabetzaren eta nekazaritza erreformaren aldeko erresistentzia eta borrokan, biodibertsitatearen defentsan, gure hazien berreskurapenean». -BIODIBERTSITATERAKO MEHATXU LANDA-ERREGAIEN HEDAPENA DA...

LARRIENETARIKO BAT

«Kapitalaren etekinen arabera diseinatutako erasoa da, gure herrien oinarrizko beharrak aintzat hartzen ez dituena. Garrantzitsuagoa da automobil ekoizpena mundu osoko 800 milioi goseti baino. Klima krisiaren aurrean eskatzen digute gura lurrak landa-erregaietarako erabiltzeko, baina horiek kapitalaren aitzakiak dira. Beraz, garrantzitsua da biltzea eta geure elikadura burujabetza defendatzea, geure haziak, geure oturuntzak, geure zaporeak berreskuratzea eta lan horiek landa-eremuetako gizonek eta emakumeek partekatzea. Borroka horretan, ekintza zehatzetan sexuen parekotasuna egon behar da, eta ez badago, eraiki behar da». -ZER

DERITZOZU

VIA CAMPESINAREN V. BILTZARREAN

ONARTU ZEN KANPAINA, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA MOTA GUZTIEN KONTRAKOA?

«Uste dut emakumeen kontrako indarkeria mota guztien kontrako kanpaina mugarri bat izango dela. Hazkuntza, ikaskuntza eta borroka prozesu bat izango da. Diktadurak indarkeria instituzionalizatu zuen, eta gero kapitalaren diktadura etorri zen. Orain gure bizikidetzan eta erakundean dauzkagun diktadura txikiak ezabatu behar ditugu, askotan konfiantza faltaren ondorio direlako. Sistema ankerra da eta eragiten du azkenean zeure kidearengan konfiantza galtzea. Eredu horren zati gara eta errotik erauzi behar dugu barrena jaten digun hori. Herrien eta pertsonen indarrean sinesten dut. Masen gaitasun mugagabean sinesten dut.

«Emaumeok bihotza jarri diogu elikadura

burujabetzari»

Nik uste dut landa-eremuetako emakumeen mugimenduaren eraikuntza, ikuspegi zabalago eta desberdinarekin, emakumeon nortasun handiarekin, funtsezkoa eta ezinbestekoa izan dela munduan zehar mugimendu eta aliantzen eraikuntza ikusgarria eta indartsua izan dadin, egun askoz zabalagoak diren erronkak eduki ditzan. Une bat iritsiko da, non emakume batzorderik edo sexu batzorderik eduki beharko ez dugun,

«Gure bizikidetzan eta erakundean dauzkagun diktadura txikiak ezabatu behar ditugu. Sistema ankerra da eta eragiten du azkenean zeure kidearengan konfiantza galtzea» 47

une batean kapitalismoa ez ezik, patriarkatua ere eraitsiko dugulako». -ZER

DERITZOZU NEOLIBERALISMOA AUZITAN JARTZEN

DUTEN LATINOAMERIKAKO

GOBERNUEN ILDO BERRIARI?

«Latinoamerikan daukagun egoera politiko aurrerakoi berriak animatzen gaitu, jakin badakigu ere, oso garrantzitsua izan arren, hauskorra ere badela. Gobernu aurrerakoiak, esaterako Ekuadorrekoa edo Boliviakoa, garatu diren aliantza eta mugimenduen emaitza izan dira, baina mugimendu horiek indartu behar dira eta ez geratu bakarrik egun Estatu Batuen politikei aurre egiteko gai diren Gobernuekin. Gobernu horiek urrats zehatzak egin behar dituzte herrien eskubide orokorrak berrezartzeko».


sistemaren krisia Europan

Europako familia nekazaritzaren kontrako erasoa gero eta gaizkiago doan testuinguru politiko batean uropan eskuineko alderdiek herrialde askotan bereganatu dute boterea eta alderdi sozialdemokratak neoliberalismoaren oso politika antzekoak erabiltzen ari dira. Zerbitzu publikoen pribatizazioa (trenak, posta, energia,…) hazten ari da herrialde guztietan. Erdialde eta ekialdeko 12 herrialde Europar Batasunean sartu izana baliatzen ari da esparru zabalagoetan politika neoliberalak ezartzeko. EBn, Batzordeak, Kontseiluak eta Legebiltzarrak men egiten diete merkatu librean, lehiaketan eta korporazio handien interesetan oinarritutako dogma neoliberalei. EBkoak ez diren Europako herrialdeek ere (Norvegia edo Suitza, adibidez) haren eragin nahiko handia jasaten dute. Testuinguru oso zail horren aurrean, Europako gizarte mugimenduak, oro har, ahulak dira eta oso zatituta daude munduko beste eskualdetakoen aldean. Ekintzak batez ere nazio mailan burutzen dira eta herrialde bakoitzeko gai zehatzei lotuta egoten dira, adibidez 2006an Frantzian CPE (Lehen Enpleguko Kontratua) delakoaren kontra izandako manifestapenak. Hala ere, 2005ean EBren hitzarmenari buruz izandako eztabaidak eta Holanda zein Frantziako ezezko emaitzek erakutsi zuten europarren desadostasuna politika neoliberalekiko hazten ari dela.

E

EUROPAKO FAMILIA NEKAZARITZA ARRISKUAN Europako nekazaritzak ehunka nekazari eta abeltzain txiki galtzen ditu urtero (6 baserri minutuko). Kasu gehienetan jende gazteak ez ditu ordezkatzen eta lur horiek nekazaritzakoak ez diren beste jarduera batzuetara bideratzen dira. Prozesu hau ez da berria, baina orain premiazkoa da geldiaraztea. Honi buruz ezer egin ezean, baliteke etorkizun hurbilean Europan nekazari

eta abeltzain txikirik ez egotea. Europako nekazaritzaren krisia honako hauen ondorio da: merkatu "askea", merkatuko lehia areagotu izana, nekazaritzan jardun nahi duten pertsonek nekazaritza baliabideak eskuratzeko dauzkaten zailtasunak eta osasun eta merkataritza araudi txarrak, horiek guztiek familia nekazaritzaren ekoizpena oztopatzen dute eta nekazaritza-industria handien alde egiten dute. Testuinguru honetan, funtsezkoa da gizarteko beste sektore batzuetan aliatuak aurkitzea.

EBREN ZABALPENA EB Europako Erdialdera eta Ekialdera zabaldu izanak, oraindik ere biztanleriaren % 30 baino gehiago nekazaritzam aritzen deneko 12 herrialde kide berriarekin, ondorio ezin txarragoak dauzka herrialde horietako zein EBren gainontzeko herrialdeetako nekazari txikientzat. Europako Erdialdean eta Ekialdean ekoizle txiki asko bultzatzen dituzte nekazaritza uztera maiz haien lekua industria ustiategi handiek har dezaten. Horrekin batera, EBren gainontzeko herrialdeetan, ustiategi handiak era oldarkorrean lehiatu eta txikiak ordezkatzen dituzte, askotan desagerrarazten dituztelako.

Mobilizazioa Rostocken, 2007ko ekainean.

herrialde txiroenen artean dauden AKOBko (Afrika, Karibe eta Ozeano Barea) herrialdeei. Halaber, 2008ko amaieran Hego Korearekin beste MLI bat sinatzea ere aztertzen ari zen. Zerrendako hurrengoak dira Erdialdeko Amerika, MERCOSUR, Andeetako herrialdeak eta India. Estatu Batuekin ere negoziatzen ari da MLI bat sinatzeko.

PREZIOAK KANPO MERKATARITZA Munduko Merkataritza Antolakundearen krisiaren ondorioz, Europako Gobernuek eta batez ere EBk estrategia oldarkorrak abiarazi dituzte beste herrialde batzuekin Merkataritza Libreari buruzko Itunak (MLI) sinatzeko. Estrategia hau plazaratu zen «Europa global» izeneko dokumentuaren bidez (2006ko urria), bertan azpimarratzen da MLIetan oinarritutako kanpo merkataritzaren estrategiekin batera, barne erreformak burutu behar direla, ekonomiak nazioarteko merkatuetan lehiakorragoak izan daitezen. EB MLIak ezartzen ari zaizkie munduko 48

2006tik nekazaritzako produktuen prezioak igotzen hasi ziren (esnea, zerealak,…), nahiz eta nekazaritzako inputen igoera askoz handiagoa izan, unean uneko egoeraren ondorioz eta ez sistemaren beraren egiturazko aldaketa batek eraginda; hortaz, eta jada ikusten ari denez, fenomeno hori ez da iraunkorra izango. Edonola ere, nekazarien kopurua jaitsi eta kontzentratzeko joerak jarraitzen du hazten eta zailtasun gehiago daude nekazaritza baliabideak eskuratzeko. Klase politikoa argudio hau ere erabiltzen ari da EBren NPB (Nekazaritzako Politika Bateratua) errotik murrizteko.


sistemaren krisia Europan NEKAZARITZA ERREFORMA Nekazaritza erreformaren gaia denbora luzean Europako testuingurutik at egon da. Hala ere, gero eta zailagoa da nekazaritzan jardutea eta lurra eskuratzea. Nekazaritzako lurrak hiri garapenerako, errepideetarako eta turismo zein industria guneetarako erabiltzen ari dira. Horrek espekulazio egoerak sortzen ditu, lurraren prezioa maila jasanezinetaraino daramatenak. Horrexegatik, nekazari izan nahi duten gazteak antolatzen ari dira lurra izateko eskubidearen alde borrokatzeko.

OSASUN KRISIA ETA ARAUDIAK 2004ko osasun krisiak (hegazti gripea) araudi berriak ezartzea ekarri du, eta, kontraesankorra bada ere, horiek familia nekazaritza jasangarria suntsitzen ari dira, nahiz eta hori izan holako krisirik ez gertatzea bermatzen duen bide bakarra. Hegaztizainek eta abeltzainek inbertsio berriak egin behar izan dituzte trazabilitatea ziurtatzeko edota animaliak eremu itxietan edukitzeko, eta horrek askoren porrota eragin du. Gainera, araudiak zorrotzak dira merkatu tradizionaletarako, eta horrek indartzen du supermerkatuen kate handien menderakuntza.

KLIMA ALDAKETA ETA ENERGIA EZTABAIDA

NPBREN AMAIERARANTZ? Pixkanaka Nekazaritzako Politika Bateratua eraisten ari dira. NPBren azken erreforma orokorretik, 2003an, (ekoizpenerako laguntzen loturaren amaiera), hainbat sektore (azukrea, fruituak eta barazkiak, ardogintza eta orain esnea) prezioen eta arautzearen jaitsieran oinarritutako erreformetatik igaro dira lehiakortasuna areagotzearren. Egun eztabaidatzen ari da NPBren etorkizuna. Epearen erdialdean, 2008an, berrikuspena, "azterketa medikoa" egin zitzaion eta 2013ean erreforma orokor berri bat egongo da. Dagoeneko gobernu askok proposatu dute NPB eraistea edo nekazaritzako aurrekontua dezente murriztea. EBkoak ez diren herrialdeetan, nekazaritza politikak ez dira nekazari txikientzat EBn bezain kaltegarriak, baina antzeko urratsak egiten ari dira.

TRANSGENIKOEN KONTRAKO BORROKA 1998-99an EBk ezarri zuen transgenikoei

buruzko luzapena (behin-behineko debekua) bertan behera geratu zen 2004ko maiatzean. Ordudanik transgenikoen kontrako mobilizazioek ez dute etenik izan, ezta transgenikoen kontrako militanteen kontrako errepresioak ere. Borroka horrek emaitzak izan ditu hainbat herrialdetan (Austria, Italia, Hungaria, Grezia eta Polonia), horietan transgenikoak debekatu direlako. Suitzan, 2005ean, erreferendum bidez 5 urteko luzapena onartu zen. EBko 27 kideetako soilik estatu gutxi batzuetan daude labore transgenikoak (estatu espainiarra, frantsesa, errumaniarra, alemana eta Portugal zein Holandako eremu txiki batzuetan). 2008an Frantziak jakinarazi zuen orain arte baimendutako labore transgeniko bakarra debekatuko zuela. Herrialde askotako mobilizazio aktiboari esker, labore transgenikoen azalera oraindik ere oso txikia da. Desobedientzia zibilean oinarritutako mobilizazio eta borroka hau jarraitu beharreko eredua bilakatu da. 49

Klima aldaketak eragin handia dauka Europako eztabaida politikoan, bertan gero eta garrantzi handiagoa ematen baitzaio toki ekoizpenari. Hala ere, landa-erregaiak sustatzeko ere erabiltzen ari da. Gero eta gehiago Gobernuak beldur dira petrolioaren faltak ez ote duen mendebaldeko garapen eredua pikutara bidaliko, eta horren aurrean landa-erregaiak konponbide miragarri gisa aurkezten dituzte. Europan kontsumitutako landa-erregaiak hein handi batean Latinoamerikatik eta Asiatik ekarriko dira, hango nekazaritza suntsitzearen truke. Landa-erregaien kontrako erresistentzia hazten ari da, batik bat nekazari erakundeetan eta ekologia zein garapen arloetako GKEetan.

VIA CAMPESINA-EUROPAKO KOORDINADORA Arazo eta erronka hauei guztiei erantzuteko, batasuna indartu beharra dago. Horrelaxe ulertu dute Via Campesinako Europako kideek (CPE, COAG eta SOC), eta horrexegatik 2008an sortu zuten Via Campesina-Europako Koordinadora. 2006ko abenduan hasitako prozesua da, nekazarien ahotsa europar eremuan indartzeko, familia nekazaritza jasangarriaren aldeko nekazari mugimendua eta honen borroka guztiak indartzearren.


elkarrizketa JOSE BOVE, TRANSGENIKOEN KONTRAKO MILITANTEA, ABELTZAIN ETA CONFÉDÉRATION PAYSANNE/VÍA CAMPESINAKO KIDE HISTORIKOA

«Nekazaririk gabe ez da egongo mundu

hobe bat lortzeko aukerarik»

-EGUNGO

SISTEMA NEOLIBERALA SORTZEN ARI DEN KRISI

UGARIAK AGERIAN UZTEN ARI DIRA, EZTA?

«Merkatuaz eta finantza kudeaketaz mintzatzen da, baina errealitatean zenbat eta gehiago saiatu makineria funtzionarazten, hainbat eta nekazari gutxiago daude. 1992tik urtero EBn 300.000 ustiategi galtzen ditugu, bat hiru minutuan behin. Merkatuaz hitz egiten da, ez nekazariez». -NEKAZARITZA

DA MUNDUAN PERTSONA GEHIENI ENPLE-

GUA EMATEN DIEN JARDUERA, BERAZ, SEKTORE HAU HONDORATUZ GERO, HONDAMENDIA IKARAGARRIA IZANGO DA…

«Landa-eremuetako pertsonak munduko biztanleriaren % 53 dira, horietatik soilik 28 milioik traktorea daukate, 250 milioik animali trakzioa erabiltzen dute eta 1.300 milioik eskuz ekoizten dute. Zein da nekazari familia horien etorkizuna? Beste kontinente batzuetan egoera dramatikoagoa da, nekazaritza uzten badute, lanik ez dagoelako eta emigratu behar dutelako. Gainera, eredu neoliberal hau, nekazaritza industrialean oinarritua, ez da bateragarria munduko baliabideekin. Holako hiru planeta beharko lirateke guztiok europarron mailan bizitzeko eta zazpi planeta AEBetakoan bizitzeko. Joera hau aldatzen ez badugu, nazioarteko gerra zibil batera joango gara. Harresiek ez dute balio izango emigrazioaren kontra borrokatzeko. Hondamendi sozial eta ekologiko hau ekiditeko bide bakarra da mundu osoan nekazariek eta ingurumen bizi batek irautea». -MERKATUAREN

LOGIKA FALTA HAU DEMOKRATIKOAK EZ

DIREN ERAKUNDEEK EZARRI DUTE , ESATE BATERAKO ,

MMAK (MUNDUKO MERKATARITZA ANTOLAKUNDEA)…

«Nekazaritza GATTen, gerora MMA izango zenean, sartu zenetik, krisi egoeran gaude… Logika da lehiarako abantailak dauzkana merkatuetan lehiatu ahal izango dela, eta «Joera neoliberal hau aldatzen ez badugu, hori iruzur eta gezur hutsa da. Soilik elika- nazioarteko gerra zibil batera joango gara. dura eta nekazaritzaHarresiek ez dute balio izango ko produktuen kopuemigrazioaren kontra borrokatzeko» ru ñimiño bat, % 9, nazioartekoa da, eta bertan EBko eta AEBetako soberakinak nagusitzen dira eta, -EUROPAR BATASUNAK AKTIBOKI SUSTATZEN DU EGOERA hala ere, alde horrek ezartzen ditu prezio BIDEGABE HORI, GERO ETA NORAEZA HANDIAGOAN DOAN barregarriak leku guztietan eta multinaziona- N EKAZARITZAKO P OLITIKA B ATERATUAREN BIDEZ (NPB)… len mesedetan». «Europar Batasunak (EB) nekazaritzaren eta -EGIA ESAN, MULTINAZIONALEK MENPERATUTAKO SISTE- nekazarien etorkizuna sakrifikatu nahi du zerMA BAT DA, HERRI ABERATSETAKO ETA BATEZ ERE EBKO bitzuen munduko merkatua lortzearen truke. ETA AEBETAKO GOBERNUEK LAGUNDUTA…. Nekazaritzak ez du defentsarik EBn, nekazarit«Merkatuaren logika antiekonomikoa da, za arloan mota guztietako erraztasun eta munduko prezioak erreferentzia arautzaile kontzesioak egiteko prest dagoelako. gisa erabiltzen dituelako, ekoizpen kosteekin Ustiategi txikietako nekazaritzak ustiategi zerikusirik ez duelako eta nekazaritzaren erre- handiek baino etorkizun hobea dauka, azken alitateari erantzuten ez diolako. Izan ere, horiek euren kontuak soilik diru-laguntzen menderakuntza logika da. AEBek eta EBk kon- bidez orekatu ditzaketelako. Hala ere, egun trol eta gerra arma gisa erabiltzen dute. Europan milaka nekazari desagertuko dira Gezurra da merkatu libreetara esportatzeak Europan, nekazariak kontuan hartzen ez Hegoaldeko nekazarien arazoak konponduko dituen logika maltzur baten ondorioz, dirudituela eta negargarria iruditzen zait oraindik laguntzekiko mendekotasuna erabiltzen delaere Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bat- ko gero eta ustiategi gutxiago egon daitezen zuek jarrera hori defendatzea. Badaude hon- eta horiek gero eta handiagoak izan daitezen doratzen ari diren herri txirotuak, produktuak eta horrela kokatuta dagoen inguruneko hara oso merke iristen direlako, Europako eta beharrekin zerikusirik ez daukan nekazaritza AEBetako ustiategi handiek jasotzen dituzten industria espekulatzaileari eskulan merkea diru-laguntzen ondorioz». bermatzeko». 50


elkarrizketa JOSE BOVE

«Merkatuaren

logikak porrot egin du Jose Bove trangenikoaren kontra EHNEk antolatu zuen Nazioarteko Foroan, 2008ko martxoan, Derion (Euskal Herria).

nekazaritzaren errealitateari erantzuten ez diolako»

«Toki mailan beharrezkoa da baserritarrek parte hartuko duten nekazaritza politika bat, haien beharretara egokitua, bitartekariei mesede egin barik, toki merkatuak eta kontsumitzaileekiko harreman zuzenak sustatuko dituena» -ZEINTZUK

DIRA OINARRIZKO PRINTZIPIOAK MENDERAKUNTZA

EGOERA HAU GAINDITZEKO?

«Nekazariek euren toki merkatuetarako ekoiztu nahi dute, hots, euren ingurune hurbilerako ekoiztu, hori izan behar da lehentasuna. Aldi berean, EBk soberakinak esportatu behar ditu. Nekazaritza politikak soilik edukiko zentzua MMAtik (Munduko Merkataritzaren Antolakuntza) ateratzen badugu, gainera, enplegua sortu eta biodibertsitatearen eta ingurunearen alde jokatu behar du». -ZEIN PAPER DAUKATE NEKAZARIEK POLITIKA BERRI HORRETAN?

«Toki mailan beharrezkoa da baserritarrek parte hartuko duten nekazaritza politika bat, haien beharretara egokitua, bitartekariei mesede egin barik, toki merkatuak eta kontsumitzaileekiko harreman zuzenak sustatuko dituena. Oso berri ona da, joera nagusien kontra badoa ere, eskualde hiltegiak berriro irekitzea lortzea, Erralde bezala, baserritar, harakin eta udalen elkarlanaren ondorioz. Horrela eraikitzen da elikadura burujabetza. Erraldek erakusten du guztion onura bilatzen duen partaidetzazko funtzionamendu bat askoz bideragarriagoa dela sozialki eta ekonomi-

koki, aukera ematen duelako tokian tokiko kontsumoari eta nortasunari egokitutako ekoizpena egiteko. Hori lortzeko nekazariei erraztu behar zaie natur baliabideetarako (esaterako, lurra, ura eta haziak) sarbidea. Lurraren merkatu espekulatzailearekin amaitu behar da, horixe baita arazo larrienetariko bat Europako leku askotan, Euskal Herria barne, eta lurra nekazarien lan tresna gisa babestu behar da». -2008KO

HASIERAN, TRANSGENIKOEN KONTRAKO BESTE

HAMABOST MILITANTEREKIN BATERA EGIN ZENUEN GOSE GRE-

FRANTZIAKO GOBERNUAK MONSANTOREN "MON 810" ARTO TRANSGENIKOA DEBEKATZEA, HORI ZEN ESTATU HORRETAN BAIMENDUTA ZEGOEN BARIETATE BAKARRA…

ko, borroka hau ez baita herrialde bateko borroka, guztietakoa baizik, eta prest gaude Espainiar Estatura joateko, bertan ekiteko». -BESTE ZERBAIT GEHITU NAHI?

«Ez da egongo hurrengo belaunaldientzako etorkizunik, planteatzen ez badugu zein den munduko nekazarien etorkizuna, kontuan hartuta testuinguru hau: Mendebaldeko kontsumo eredua ez da planetako baliabideekin bateragarria. Norabidea aldatu ezean, nazioarteko gerra zibil baten arriskua dago eta harresiek ez dute balio izango emigrazioaren kontra. Hondamendi sozial eta ekologikoa ekidin nahi badugu, bide bakarra da nekazariek eta landa bizimoduak irautea. Merkatuaren logikak porrot egin du nekazaritzaren errealitateari erantzuten ez diolako».

BAREN OSTEAN, LORTU ZEN

«1997an Genetikoki Eraldatutako Organismoen kontrako borroka hasi zenetik lehen aldia da gizarte borrokaren bidez GEOak geldiarazi ditugula Frantzian. Hau ez da izan borroka instituzional bat edota adituena, gizarte zibilarena baizik. Estatu frantseseko panorama aldatu da, ez bakarrik produktu horien kontra herritarrek kontzientzia handiagoa daukatelako, baita labore horien kontrako ekintza zuzenari esker ere, landare transgenikoen ebakitzaile boluntarioei esker. Monsanto enpresaren arto transgeniko mota baterako oraingo luzapen frantsesak aukera eman digu Mugarik Gabeko Ebakitzaileak taldea sortze51

«Merkatuaren logika antiekonomikoa da, munduko prezioak erreferentzia arautzaile gisa erabiltzen dituelako, ekoizpen kosteekin zerikusirik ez duelako eta nekazaritzaren errealitateari erantzuten ez diolako. Menderakuntza logika da. AEBek eta EBk gerra arma gisa erabiltzen dute»


azterketa: nazioarteko testui

Elikagaien ekoizpena, berriro ere Estatuen lehentasuna Nazioarteko testuinguruaren aldaketa askok eragin esanguratsua izango dute gizarte eraldaketarako estrategia eta aukeretan. Batzuek zailtasun gehiago ekarriko dituzte, beste batzuek, aldiz, aurrera egiteko aukera berriak sortu ditzakete.

M

gaien ekoizpena berriro bihurtzen ari da Estatuen inbertsioen lehentasun. Uraren pribatizazioa ere gai garrantzitsua da multinazionalen agendetan. Horrek, eta aurreikusten den eskasiak, etorkizun hurbileko kontu «gatazkatsu» bihurtu dute.

KLIMA ETA ELIKADURA KRISIA

OREKA GEOPOLITIKOA ALDATZEN ARI DA

Merkataritzari lotutako gaiak (MMA, MLI, EEA,…) indarrez agertu dira hainbat herrialdetan (Costa Rica, Mexiko, India, Peru, Kolonbia, Hego Korea,…) eta herri erresistentzia handitzen ari da. Herrialde industrializatu eta txirotuen arteko gatazka areagotzen duen gai berria klima aldaketa da. Herrialde industrializatuak klima krisiaren eragile nagusiak badira ere, ondorio txarrenak herrialde txirotuenek pairatzen dituzte, esaterako Asiako Hegoaldekoak, bertan bizi baitira munduko txiro gehienak. Eta pertsona horiek batez ere landa-eremuetako jendea da. Klima krisiaz multinazionalak eta Gobernu batzuk arduratzen badira, euren konponbideak ezartzeko izango da, tartean landa-erregaiak. Elikadura merkatuaren egungo arautze falta (inportazioen liberalizazioa, merkatuari buruzko estatu araudiak bertan behera geratzea, erregulazio stockak desagerraraztea,…) eta klima krisiak eragindako ondorioak direla-eta, munduko ekoizpen ezegonkor bilakatu da eta gero eta herrialde gehiago elikagaien inportazioaren menpekoak dira. Asian gero eta okel gehiago kontsumitzeak, lurrak landa-erregaietarako erabiltzeak, elikagaien ekoizpenean ez inbertitzeak (estatuen diru-laguntza guztiak esportazioko laboreetara bideratzen dira, eta maiz multinazionalentzako lehengaiak izaten dira) eta azken hauek egiten duten espekulazioak eragin dute azken bolada honetan nekazaritzako produktuen prezioak altuago egotea. Horrek presioa dakarkie elikagaiak inportatzen dituzten herrialdeetako Gobernuei. Interesgarria da Gobernu askok nekazariei eskatzea toki merkaturako elikagai gehiago ekoitzi ditzatela. Azken urteotan, elikagaien ekoizpenak behera egin zuen, egun, aldiz, elika-

Irailaren 11ren ostean, hots, World Trade Centre-ren kontrako erasoaren ostean, AEBetako Gobernua «terrorismo» gaira bideratu ditu bere energia nagusiak, lidergoa berreskuratu eta bere agenda munduaren gainontzekoei inposatu nahian. Horrekin batera, AEBen unilateralismoak eta Irakeko gerrak erresistentzia hazkorra sortu dute herrialde askotan. Esparru handiagoa sortu da Latinoamerikako herrialdeentzat, bide autonomoago bat ibili ahal izateko. Erregaien prezio hazkorrak Venezuela, Iran eta Errusiaren indarra, besteak beste, areagotu du. Aldi berean, Txinak bere eragina zabaldu du, eta Indiak eta Brasilek ere paper sendoa jokatzen dute nazioartean. Asia eta Afrikako beste herrialde batzuetan hazten ari da nazio merkatuak babesteko garrantziari buruzko kontzientzia, gizarte mugimenduek bertako Gobernuen gainean egindako presioari esker. Oro har, Gobernu/herrialdeen arteko botere orekak AEBen nagusitasun handiago baterantz jo badu ere, esparru zabalagoa dago berariazko interesen inguruan herrialdeen arteko aliantzak sortzeko. Instituzio neoliberalak ahultzen ari dira. Orain dela gutxi arte, MMAren erabakiak Europar Batasunak (EB) eta AEBek hartzen zituzten, baita besteei inposatu ere. Hori errotik aldatu da. Beste herrialde batzuek uko egin diote EBk eta AEBek ezartzen dituzten baldintzak (merkatuetan sartzeari buruzkoak) onartzeari eta euren eskakizunak (nazio ekoizpenaren babesari dagokionez) areagotu dituzte. AEBetan, baita EBn ere, politika neoliberalen kontrako erresistentzia ere hazten ari da, gero eta nabarmenagoak direlako haien ondorioak, batez ere kualifikazio gutxieneko sektoreen arte52

2006ko maiatzean izan zen Yakartako mobilizazioak m

AEBetan eta EBn politika neoliberalen kontrako erresistentzia hazten ari da, gero eta nabarmenagoak direlako haien ondorioak an, lana galdu ondoren, emigratu behar dutelako. MMA gaur egun nahiko blokeatuta dago. Merkataritzaren inguruko politika neoliberala ezartzeko gainontzeko tresnek (MLI, EEA) gero eta erresistentzia handiagoa topatzen dute, eta haietariko batzuk geldiarazi dira. Munduko Bankuak paper aktiboa jokatu zuen nazioarteko politika ia guztietan, erabaki politikoak kontrolatzeraino. Azken urteotan horiek


uingurua eta borrokaren ardatzak

«Gizarte mugimenduak kriminilizatzea errezagoa da» Fundazioaren laguntzarekin- bigarren «iraultza berdea» ezartzen (nekazaritzaren industrializazioa azken teknologien bidez: landa-erregaiak, transgenikoak,…), toki mailan eta "toki komunitateen bidez" multinazionalekin batera estrategia berriak garatzeko. Nazioarteko Moneta Funtsak (NMF) ere sinesgarritasuna galdu du, eta herrialde asko dagoeneko ez daude haren menpe maileguak lortzeko. Horrek haren papera murriztu egin du.

NAZIO BATUEN ERAKUNDEKO (NBE) EGITURAK

k milioika baserritar bildu zituen.

Multinazionalen kontzentrazioa haziz doa; Horrek haien boterea ez ezik, haien ahultasuna ere areagotzen du kritika gogorrak jasan dituzte eta haren funtzioa eta ikusgarritasuna murriztu dira. Emaile Globalaren kanpainaren bidez garapen orokorrerako eta nekazaritzako lankidetza dohaintza guztiak «atzeko atetik» kontrolatu nahi dituzte eta horrela bide berriak bilatzen dituzte euren politika ezartzeko eta kontrola berreskuratzeko. Oraingoz, elikadura krisiari erantzun gisa, saiatzen ari dira -Bill Gatesen eta Rockefeller

FAO (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) krisian dago. AEBek eta EBk ez dute erakunde hau finantzatu nahi eta landaeremuetako txirotasuna murrizteko FAOren erabakietatik eratorritako ekimenak eta erreformak oztopatzen dituzte. Horrez gain, FAOk gizarte zibileko erakundeekiko harremanak estutu ditu eta laguntza eskatzen du erakundeak "bizirik" jarraitu dezan. Antzeko joera sumatzen da Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsean (FIDA gaztelaniaz), bertan interes handia dagoelako Via Campesinak eskatutako politikak sustatzeko: nekazaritzaren erreforma eta sustapena, elikagaien nazio ekoizpena, nekazari erakundeen partaidetza. FIDA ere NBEko egitura da, eta elkarlanean aritzen da FAOrekin, Munduko Bankuko sail bihurtzea ekiditeko (horixe baitzen AEBen eta beste batzuen aurreikuspena). Giza Eskubideen Kontseiluaren eragina jaitsi da azken urteotan, eta hori ere terrorismoaren kontrako gerraren ondoriozko polarizazio hazkorraren emaitza da. Errazagoa da gizarte mugimenduak kriminalizatzea, eta horrek ekarri du zailagoa dela giza eskubideen urraketen kontrako defentsa. Herrialde batzuetan Gobernu nazional edo federalek toki eliteen gaineko kontrolak behera egin du, eta horrek ekarri du Via Campesinako kideen kontrako errepresioa. Bestaldetik, Gobernu batzuekin (Bolivia, Nepal, Mali, Indonesia,…) aliantza estrategikoak eraikitzeko edota elkarlanean jarduteko aukerak handitu dira. Aukera horiek, botere oreka aldakorrarekin batera, etorkizun hurbilean esparruak sortu ditzakete elikadura burujabetzan oinarritutako proposamenen aplikazioa defendatu eta landu ahal izateko. Elikadura burujabetza egun elikadurari eta nekazaritzari buruzko eztabaidaren zati garrantzitsua da, eta 53

haren aitortza maila etengabe hazten ari da.

MULTINAZIONALAK Multinazionalen kontzentrazioa haziz doa; gero eta handiagoak eta gero eta gutxiago dira. Horrek haien boterea ez ezik, haien ahultasuna ere areagotzen du. Banakako konpainiak sistemak eragiten dituen arazoen gero eta errudunagotzat joko ditugu. Oraingoz, konpainiak konturatu dira elikadura krisiaren erdian harrapatuta geratu daitezkeela eta balizko eragin negatiboen beldur dira. Ekonomia Mundu Foroan, multinazionalek Afrikako gosetearen kontrako ekimena abiarazi zuten, «kontzientzia oneko» estrategia gisa, kontinente horretan izan duten sarrera oldarkorra mozorrotzeko. Bestaldetik, landa-erregaiak oso modu oldarkorrean inposatzen ari dira, nekazariengan oinarritutako nekazaritza desagerrarazteko eta nekazaritza bera korporazioek kontrolatutako ekoizpena bilakarazteko urrats berria. Transgenikoen gaia dela-eta, oraindik ere erresistentzia handia dago Europan, Afrikan eta Asian, eta horrek esan nahi du soilik herrialde kopuru mugatu batean sartu dituztela masiboki.

GIZARTE MUGIMENDUEN PAPERA Irailaren 11ren ostean politika neoliberalen kontrako erresistentziak eta mobilizazioek nolabaiteko «beherakada» izan zuten, batez ere AEBetan eta Europan, botere-guneetan. Egun, erresistentzia berrosatzen ari da hainbat gairen inguruan: klima aldaketa, landa-erregaiak, transgenikoak, MLIak,.. Via Campesina maiz egoten da borroka horien lehen lerroan eta bere kezketariko bat da borroka horiek mugimendu aliatuekin batera artikulatzea. Mugimendu asko oraindik ere ez dira oso indartsuak nazioartean eta koordinazioa falta dute. Hori funtsezko gaia da etorkizunerako. 2007an Nyeleniko Elikadura Burujabetzari buruzko Foroak lagundu zuen gai horren inguruan agenda bateratua ezartzen. Aurrerapauso garrantzitsua izan zen, baita etorkizunari begirako estrategia bateratuak ezartzeko akuilua ere. Munduko Gizarte Foroak ez dauka eragin handiagorik ikuspegi politikoa falta zaiolako; etsai komunen kontrako borrokak zehazteko lekua izan beharko litzateke, eta ez soilik ideiak trukatzeko plataforma bat. (Via Campesinaren V. Biltzarreko eztabaida dokumentuetatik jasotako azterketa)


elkarrizketa HENRY SARAGIH,

NEKAZARI INDONESIAR ETA

VIA CAMPESINAKO IDAZKARI OPERATIBOA

«Aldaketarako aukerak sortu daitezkeenez, prest egon behar gara horiexek baliatzeko» -ELIKADURA TRANSNAZIONALEN ESKUETAN DAGO?

«Testuinguru geopolitikoan multinazionalen eragin hazkorra ikusten dugu. Herrialdeak baldintzatzeko zorraren tranparen eta esku-hartze militarren ondoren, badirudi elikadura gero eta paper handiago hartzen ari dela herriak eta herrialdeak kontrolatzeko arma gisa. Inportazioekiko mendekotasun gero eta handiagoak herrialdeen mendekotasuna areagotzen du. Gosea Gobernuen barne etsai gogorra da, hein handi batean nekazarien antolakuntza eta salaketa handiagoei esker (goseti gehienak landa-eremuetan bizi dira). Hala ere, egoera honetan multinazionalek eta Gobernu batzuek mendekotasuna eta kontrola areagotzeko aukera ikusten dute. -Transnazionalek nazioarteko estrategia daukate, baina eragina norberaren herrian jasaten da, eta hor zailagoa da aurre egitea…

«Badirudi gero eta garrantzitsuagoa dela arreta jartzea toki erakundeak indartzeari, horiek gero eta errepresio eta presio handiagoak jasaten dituztelako tokian tokiko eliteen eta korporazioen interesekin bat egin duten beste eragile batzuen eskutik. Indartu beharreko beste arlo bat da ideologia liberalaren beraren azterketa, hots, politika txarrak "gizateriaren aurrerapen" gisa saltzea ahalbidetzen duen garun-garbiketa aztertzea». -NOLA ERAGITEN DIE ELIKADURA KRISIAK NEKAZARI KOMUNITATEEI?

«Via Campesinak mundu osoko 60 herrialdetako milioika nekazari eta lurrik gabeko langile biltzen ditu. Elikagaiak ekoizten baditugu ere, gutariko asko gosez gaude eta txiroak gara. Azken hilabeteotan, egoerak txarrera egin du, janarien prezioen igoeraren ondorioz. Krisiak ere jo gintuen gutariko askok ez daukagulako gure familiei jaten emateko adina lurrik eta ekoizle gehienok ez dugulako prezio altuetatik etekinik ateratzen. Tratulari handiek, espekulatzaileek, supermerkatuek eta nekazaritza ustiategi handiek irabazten dute diru guztia krisi honetan.

"Klima krisiak desegonkortasun berriak eta, horrenbestez, aldaketarako aukera berriak eragin ditzake" Egungo elikadura krisia urte askotan nekazaritza merkatuen arautze faltak, merkataritza arautzeko estatu neurrien pribatizazioak eta garatzeko bidean dauden herrialdeetako merkatuetan nekazaritza produktuen sarrerak eragin dute. FAOren arabera (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea), liberalizatutako merkatuek diru pila erakarri dute etorkizun ona daukaten nekazaritza produktuekin espekulatzeko, finantza beste tresna batzuen antzera». -ETA LANDA-ERREGAIEN ERAGINA?

«Landa-erregaien enpresen hedapenak, AEBen, EBren eta Brasilen bultzada sutsuarekin, 54

elikagaiak ekoizteko lur azalera murriztuko delako ustea sortu du. Gainera, Hegoaldeko herri askotako milaka eta milaka hektarea hartzen dituzte eremu ekonomikoek, hiri-guneek eta azpiegiturek, inolako kontrolik gabe. Enpresa transnazionalek eta beste espekulatzaile batzuek egindako lur lapurreta horrek berriro ere milioika nekazari botako ditu, megahirietara iritsiko direnak auzo txarrenetako goseti eta txiroei gehitzeko. Gai hauek etengabeko kezka eragiten digute eta jardun zuzena eta azkarra behar dute! Errotikako aldaketa behar dugu elikagai ekoizpenari eta nekazaritza merkatuei dagokienez».


elkarrizketa HENRY SARAGIH «Herrialdeek inportazioaren gaineko kontrola garatzeko eskubidea nazioartean errespetatu eta sustatu behar da»

«Iritsi da elikagaien nazio ekoizpenak berreraikitzeko unea. Elikadura garrantzitsuegia da bakarrik negozio hutsak gidatu dezan» -NORANTZ

DOA GIZATERIA?

BA

FAOK, AITORTZEN DUTE POLITIKA ALDATZEKO

AL DAGO

SISTEMA POLITIKOA ALDATZEKO AUKERARIK?

«Egoera politikoa azkar aldatzen ari da. Hamar urte barru ziurrenik egoera lehen irudikatu ezin izango genuen modukoa izango da (SSEBren erorketarekin, terrorismoaren gorakadarekin, botere oreken aldaketekin eta antzekoekin gertatu zen bezalaxe). Horrek esan nahi du aldaketarako aukerak azkar sortu daitezkeela eta garrantzitsua dela prest egotea haiexek baliatzeko, eta horretarako, egoki jokatzeko, beharrezkoa da azterketa eta proposamen onak eta antolakuntza indartsua edukitzea. Klima krisiak desegonkortasun berriak eta, horrenbestez, aldaketarako aukera berriak eragin ditzake. Korporazioek elikagaien katearen gainean daukaten kontrol handiagoak ere une batzuetan haien kontra jokatu dezake, baita herri erresistentzia gogorra eragin ere. Instituzio aliantza berriek politika berrietarako esparruak sortu ditzakete. Via Campesinari eta bere aliatuei dagokie egoera zehatz-mehatz aztertzea eta prest egotea ekimena hartzeko zer irabazi dagoenean». -ZEIN

NEURRI ZEHATZEKIN SUSTATU DAITEKE BEHARREZKO

ALDAKETA HORI?

«Iritsi da elikagaien nazio ekoizpenak berreraikitzeko unea! Elikagaien nazio ekoizpenak berreraikitzeak Gobernuen epe motzeko eta luzeko konpromisoak eskatuko ditu. Erabateko lehentasuna izan behar du bertako elikagaien ekoizpenak, nazioarteko merkatuarekiko mendekotasuna murriztearren. Nekazari eta ekoizle txikiak euren produktuetarako prezio hobeen bidez animatu behar dira eta eurentzat eta euren komunitateentzat elikagaiak ekoiztea ahalbidetuko duten merkatu egonkorrak sustatu behar dira. Landa- zein hiri-eremuetan lurrik ez daukaten familiek lurra, ura eta haziak eskuratzeko aukera izan behar dute, euren elikagaiak ekoiztu ditzaten. Horrek inbertsioa esan nahi du, bertako merkatuari begira nekazari eta ekoizle txikien elikagaien ekoizpena handitzeko. Horrez gain, Gobernuek diruz lagundu behar

BEHARRA…

diete kontsumitzaile txirorenei jan ahal izan dezaten. Tratulariek eta bitartekariek ezarritako prezio ikaragarriak eta espekulazioa kontrolatu behar dira. Nekazari eta ekoizle txikiek euren merkatuetarako sarbide hobea izan behar dute, euren elikagaiak eurentzat zein kontsumitzaileentzat bidezko prezioetan saldu ahal izateko. Bestaldetik, herrialdeek esku hartzeko tresnak ezarri behar dituzte, merkatuko prezioak egonkortzeko. Kontrola beharrezkoa da prezio txikiko inportazioek tokian tokiko ekoizpena hondoratzea ekiditeko». -NAZIOARTEKO

MERKATUAK ARAUTU DAITEZKE HERRIALDEK

ELIKAGAIEN EUREN EKOIZPENA INDARTU AHAL IZATEKO?

«Nazioartean egonkortzeko neurriak hartu behar dira. Esku hartzeko tresna bat behar da nazioarteko merkatuan prezioak maila logiko batean egonkortzeko. Herrialde esportatzaileek nazioarteko arauak bete behar dituzte gehiegizko ekoizpenari irtenbide emateko merkatuan jar ditzaketen kopuruak kontrolatzeari dagokionez. Herrialdeek inportazioaren gaineko kontrola garatzeko, kontsumitzaile txiroenentzako laguntza programak ezartzeko, nekazaritza erreforma ezartzeko eta bertako nekazarien elikagaien ekoizpenean inbertitzeko eskubideak nazioartean errespetatu eta sustatu behar dira. -NAZIOARTEKO ERAKUNDE GARRANTZITSUENEK, TARTEAN 55

FAOri eskatzen diogu iniziatiba har dezala elikadurari buruzko politiketan funtsezko aldaketarako giro politikoa sortzeko Nekazaritza Erreformari eta Landa Garapenari buruzko Nazioarteko Biltzarrean (ICARRD ingelesez) Gobernu gehienek aitortu zuten landa garapenaren eta nekazaritza erreformaren garrantzia landa-eremuetako txirotasunari eta goseteari aurre egiteko. Garapenerako Nekazaritza Teknologiaren, Zientziaren eta Ezagutzaren Nazioarteko Ebaluazioak (IAASTD ingelesez), gizarte zibila, erakundeak, sektore pribatua, Gobernuak, Munduko Bankua eta FAO bere baitan hartzen dituen nekazaritza sektorearen ebaluazioak, ondorioztatu zuen enpresa handiek zuzendutako nekazaritza eta nekazari eta ekoizle txikien mendekotasuna direla arazoaren funtsa. Beste ondorio bat izan zen nekazari eta ekoizle txikiengan oinarritutako nekazaritza jasangarria sustatu eta bultzatu behar dela. Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsak ere aitortu zuen nekazari eta ekoizle txikiek elikagaien ekoizpenean daukaten garrantzia». -AITORTU BAI, BAINA ZER EGITEN DUTE?

«Hor dago koska. Urratsak egiteko funtsezkoa da enpresa transnazionalen eragina eta finantza zein espekulazio interesak kontrolpean egotea ahalik eta gehien, elikagaien nazioarteko merkatutik at. Elikadura garrantzitsuegia da bakarrik negozio hutsak gidatu dezan». -ZERBAIT GEHITU NAHI?

«Nekazari eta ekoizle txikiak izan behar dira elikagaien ekoizle nagusiak, mundu guztiari jaten eman diezaioketelako. Konponbidearen funtsa izan behar dira. Botere politiko nahikoa eskuratuta eta politika egokiak bideratuta, nekazari eta ekoizle txikiek munduko biztanleria gero eta handiagoarentzat behar besteko janaria ekoiztuko dute. Egungo egoerak erakusten du aldaketak behar direla! Elikadura burujabetzaren ordua da!».


elkarrizketak EGIDIO BRUNETTO, BRASILGO LURRIK GABEKOEN MUGIMENDUKO

KIDEA

(MST)

«Krisi ugariko testuinguruak elikadura burujabetzaren aldeko borrokari laguntzen dio» eta ez dakartela ezer onik. Orduan, biztanleria ohartarazten ari gara. Brasil nekazaritza mailan herrialde esportatzailea da eta 20ko taldea koordinatzen ari da, eta MMAren (Munduko Merkataritza Antolakundea) Dohako erronda zehaztu nahi du, baina egin behar dena da geldiaraztea. Berak uste du landa-erregaiekin txiroek eta nekazariek bizimodua hobetuko dutela. Brasilgo esperientzia da enpresa handiek etanola ekoizteko lursail handiak erosi eta dena suntsitzen dutela, gainera, horrek elikagaien ekoizpena ordezkatzen du».

-V. BILTZARRA ZELA-ETA, MOZAMBIKEKO TELEBISTAN AGERTU ZINEN VIA CAMPESINAREN IZENEAN, ZER ESAN ZENUEN?

«Azaldu nuen zer den Via Campesina, zer den elikadura burujabetzaren proposamena eta aipatu nuen hori lortzeko politika publikoak ezartzeko beharra eta zehazki Mozambikeko Gobernuak hori egiteko. Kontuan hartu behar da herrialde honetan kontsumitzen den janariaren % 60 inportatua dela. Afrikan ezarri nahi den "iraultza berdearen" bigarren ofentsibaz ere mintzatu nintzen, nekazarien amaiera, gosete handiagoa eta natur baliabideen eta biodibertsitatearen suntsiketa ekarri ditzakeelako. Leku guztietan nekazaritza suntsitu duten monolaborantza eta produktu kimiko gehiago ekarriko ditu. Nekazari indarrak batzeko prozesu batean gaude, sistemak krisi ugari dauzkan une batean, eta horrek elikadura burujabetzaren aldeko borrokari laguntzen dio, krisi horien konponbidea delako». -BRASILGO

PRESIDENTE

LULAK MOZAMBIKE

BISITATU ZUEN

ORAIN DELA HILABETE BATZUK, BESTEAK BESTE, HERRIALDE HORRETAN LANDA-ERREGAIAK BULTZATZEKO BEHARRAZ HITZ

-SYNGENTA

MULTINAZIONALA

BRASILEN

ETANOLA EKOIZTE-

KO OKUPATU ZUEN LURSAIL BATETIK EGOTZIA IZAN DA, NOLA BALORATZEN DUZU?

EGITEKO, ZER DERITZOZU HORRI?

«Ez gaude batere ados. Badakigu Lulak erreferentzia aurrerakoia daukala, baina uste du txiroen eta nekazarien arazoak konpontzeko behar direla landa-erregaiez etanola ekoiztuko duten enpresa handiak, baina kontua da horiek leku guztietan natur baliabideak ustiatzen ari direla

«Via Campesinaren garaipen bat da. Orain dela bi urte, biodibertsitateari buruzko topaketa batean egin genuen borroka Syngentak arto transgenikoarekin egiten zituen esperimentuen kontra. Kolpatu gintuzten eta kide bat galdu genuen, baina bi urte geroago lortu dugu Syngenta botatzea eta orain lursail horretan hazi tradizionalekin esperientzia bat burutuko da».

DIAMANTINO NHAMPOSSA, MOZAMBIKEKO UNAC-KO

KIDEA

«V. Biltzarrak Gobernuak ohartarazi ditu elikadura burujabetzaren garrantziaz» «Via Campesinaren V. Biltzarra (Maputo, 2008ko urria) oso garrantzitsua da Mozambikeko Gobernua eta beste Gobernu batzuk elikadura burujabetza eta nekazaritza jasangarria gauzatzeko garrantziaz ohartarazteko, ahalik eta input gutxien erabilita, nekazariengan oinarrituta eta ingurunea suntsitzen duten ustiategi handien menpe egon gabe. Espero dugu Mozambikeko presidentea Biltzarrera bertaratu izanak horren inguruko

kontzientzia piztea. Biltzar hau oso esparru garrantzitsua izan da politikei eragiteko. Horrez gain, UNACrentzat, Mozambikerentzat eta Afrika osoarentzat ere oso garrantzitsua izan da hemen burutzea, are gehiago motibatzen gaituelako elikadura burujabetzaren alde borrokatzeko. Kontuan hartu behar da Mozambikeko biztanleriaren % 80 landaeremuetan bizi dela eta % 71k nekazaritzan diharduela. Afrika da nekazari gehien dituen kontinentea».

56


borroka ardatzak -Elikadura burujabetzan oinarritutako alternatibak

-Ingurumenaren suntsipenari aurre egitea eta klima aldaketa iraultzea

etorkizuneko jarduerari buruz lau ardatz nagusi ezarri ziren:

eraikitzea.

-Emakumeen kontrako indarkeria

-Transnazionalen kontrako borroka

desagerrarazteko kanpaina

Elikadura burujabetzan oinarritutako alternatibak

-Elikadura burujabetza gauzatu nahi duten Gobernuekiko elkarlan estrategia bat (Mali, Senegal, Nepal, Bolivia, Kuba, Venezuela, Ekuador,‌). -Elikadura burujabetza aitortuko duten nazio legerien eta konstituzioen aldeko presioa egingo duen estrategia bat. -Korporazioen boterea murriztuko duten politika publikoen aldeko estrategia bat. -Herriei zein Gobernuei euren nekazaritza eta elikadura politikak garatzea eragozten dieten instituzio neoliberalen eta akordioen kontrako estrategia bat. Elikadura burujabetza soilik posible da, baldin-eta Munduko Merkataritzaren Antolakuntza (MMA), Merkataritza Libreari buruzko Itunak (MLI), Munduko Bankua (MB) eta Nazioarteko Moneta Funtsa (NMF) nekazaritzaren eremutik ateratzen badira. -Burujabetza politikoaren alde eta inperialismoaren, feudalismoaren eta gerraren kontra herriek daramatzaten borrokekin bat egitea.

Via Campesinaren V. Biltzarrean (Maputo, 2008ko urria)

likadura burujabetza sistema kapitalista neoliberalaren eta horrek sortutako arlo askotako krisiaren aurreko alternatiba orokorra da (elikadura, klima, energia, finantza, biodibertsitate,‌ krisiak). Nekazarientzat ez ezik, gizarte osoarentzat ere bada alternatiba. Soilik elikadura burujabetzaren bidez nekazariek jarraitu ahal izango dute lurrean jarduera jasangarriak burutzen, gizateria osoaren mesedetan.

E

ILDO ESTRATEGIKOAK Nekazaritza Erreformaren aldeko borroka areagotzea, lurralde perspektibaren baitan. Herrien natur baliabideak berreskuratzearen alde borrokatzea. Lurra, ura eta haziak toki komunitateek berrartu eta kontrolatu behar dituzte, euren lurraldeetan oinarrituta. Horrek zera esan nahi du: -Nekazaritza Erreformaren aldeko presioa areagotzea, baita Nekazaritza Erreformari eta Landa Garapenari buruzko Nazioarteko Biltzarraren konpromisoak betetzea ere. -Estrategia bat behar da ziurtatzeko nekazariek elikadura eta nekazaritzarako landare eta animali biodibertsitatearen zein uraren gaineko kontrola berreskuratuko dutela. -Nekazaritza Erreformaren aldeko kanpaina orokorra indartzea eta zabaltzea. Gobernuei eskatzea landa-nekazaritza toki, eskualde, nazio eta nazioarteko mailan sustatuko duten politikak abiarazi ditzatela Nekazaritza, merkataritza, ingurumen eta gizarte politikak elikadura burujabetzaren printzipioetan oinarritu behar dira. Gobernuei eskatu behar zaie euren aurrekontuen zati handi bat landa-nekazaritza sustatzera bideratu dezatela. Horrek zera esan nahi du:

Landa-nekazaritza eta nekazaritza Elkartasun berezko tresnak ekoizpenerako eredu ekologikoak susgaratu behar dira natur tatzea. hondamendiak, gatazka Nekazaritza ekoizpenerako eredu ekologikoak funtsezkoak dira elikaduarmatuak, errepresioa edota raren eta nekazaritzaren gaineko kon- kriminalizazioa jasaten dituzten trola berrartzeko eta nekazaritzako prokomunitateei laguntzeko duktu toxikoekiko eta hauek saltzen dituzten transnazionalekiko mendekotasuna geldiarazteko. Honek suposatzen du irault- nazioarteko mailan aitortzea eta eredu neolibeza berdearen prozesua atzera botatzea eta ralari aurre egiteko zein alternatibak eraikitzeko ekoizpen bide autonomoak garatzea. Horrek erabili ahal izatea. Horrek zera esan nahi du: zera esan nahi du: -Estrategia bat Nazio Batuen Nekazari - Estrategia bat ziurtatzeko nekazari komunita- Eskubideen Gutuna lortzeko. teek euren lurraldeetara egokitutako euren -Estrategia bat nekazari mugimenduen krimihaziak erabili daitezkeela. nalizazioaren eta errepresioaren kontrako elkar- Estrategia bat nekazaritza ekoizpenerako tasuna areagotzeko. eredu ekologikoei buruzko prestakuntza eta tru-Estrategia bat nekazarien, lurrik gabekoen, keak areagotzeko. landa-langileen eta etorkinen arteko elkartasuna - Estrategia bat nekazari komunitateen zerbit- areagotzeko. zura egongo diren prestakuntza teknikoa eta ikerketa sortzeko. Nekazari komunitateen eta herrien arteko elkartasuna garatzea. Nekazarien eskubideei buruzko nazioarteko Elkartasun berezko tresnak garatu behar dira hitzarmen bat eskuratzea. natur hondamendiak, gatazka armatuak, erreNekazarien eskubideak funtsezko giza eskubi- presioa edota kriminalizazioa jasaten dituzten deak dira. Beharrezkoa da horiek nazio eta komunitateei laguntzeko. 57


borroka ardatzak

Transnazionalen kontrako ekintza bateratua ia Campesinan nazioarteko Lan Talde bat sortu da transnazionalen boterearen kontrako kanpaina maila guztietan zehaztu eta koordinatzeko. Helburua da transnazionalak eta horiek babesten dituzten gobernuak salatzea ez ezik, erabiltzen dituzten tresnen kontra jotzea ere, Munduko Merkataritzaren Antolakuntzarekin (MMA) hasita eta langileen zapalkuntzarekin amaituta. Via Campesinak ildo politikotzat hartzen du enpresa transnazionalak guztion etsai direla. Egun osatzen dute kapitalak nekazarien ekonomiak, natur baliabideak, lurra, ura, biodibertsitatea, nekazaritza ekoizpena eta merkataritza menderatzeko daukan tresna, eta nekazarien zapalkuntza gidatzen dute. Haiek garaitzeko borroka da mugimenduaren lehentasuna. Ez dira bakarrik nekazaritzari lotutako negozioetako transnazionalak; hor ere badaude zuhaitz monolaborantzako enpresak, meatzaritzakoak, presa handiak eraikitzen dituztenak, banaketa merkatuak kontrolatzen dituztenak eta oro har nekazarien eta herri indigenen lurrak eta lurraldeak kendu nahian eta hartzen ari diren industria guztiak, gehienak ere kutsagarriak.

V

orokorrean eta bereziki zuzenean nekazari komunitateak mehatxatzen dituzten Cargill, Monsanto, Nestle edo Wall-Mart bezalakoen kontra. -Transnazionalen alde egiten duten Gobernuak eta instituzioak salatzea, hots, enpresa horiek finantzatu, babestu eta herrien baliabideak erabiltzea onartzen duten Gobernuak eta instituzioak salatzea, baita transnazionalen esku armada edota talde armatuak jartzen dituztenak ere.

Haien tresnen kontra Aurre egin eta garaitu behar dira transnazionalek baliabideak eta ekonomiak kontrolatzeko darabiltzaten tresnak: -MMA eta MLIak eraistea. Merkataritza Libreari buruzko Itunak (MLI) transnazionalen tresna dira herrien eta merkatuen baliabideen gaineko kontrola bereganatzeko. Munduko Merkataritza Antolakuntzaren (MMA) eta aldebiko itunen kontrako borroka areagotu behar da: Ameriketako Merkataritza Libreko Gunea (ALCA gaztelaniaz), EEAk (Elkarte Ekonomikorako Akordioak), Estatu Batuen eta Hego Korearen artekoa,…

EKINTZA KONPROMISOAK Transnazionalen eta Gobernuen kontra -Transnazionalen kontrako borrokan jarraitzea

-Natur baliabideak eta ezagutzak pribatizatzeko programak bertan behera geratzea, kulturak suntsitzen dituztelako. Ura, lurra, haziak, baliabide genetikoak eta arbasoen ezagutzak pribatizatzeko programa guztiak errefusatu behar dira.

58

Batez ere Nazioarteko Moneta Funtsaren (NMF) eta Munduko Bankuaren kontrako borrokak areagotu behar dira, instituzio horiek holako politikak sustatzen dituztelako. Koka hostoaren kontrako errepresioa kultura tradizionalak suntsitzeko saioaren zati da. MMAk egindako Codex Alimentarius izenekoa errefusatu behar da, kulturen aniztasunarekin bateraezinak diren industria arauak ezartzen dituelako. -»Iraultza berdea» eta produktu toxiko zein transgenikoen erabilera zapuztea. "Iraultza berdea" transnazionalen bitartekoa da nekazaritza ekoizpenaren eta oinarrizko baliabideen (haziak, adibidez) kontrola bereganatzeko. Gainera, elikagai toxikoak ekoizten dituzte, osasunerako arriskutsuak. Honakoon kontra borrokatu behar da: -«Iraultza berdearen» eta batez ere AGRAren kontra (Afrikako "Iraultza berdearen" aldeko Aliantza, landa-nekazaritza suntsitu nahi duena); -Transgenikoen kontra eta bizitzaren gaineko patente eta guztien kontra (UPOV izenekoa barne: Landare Lorpenak Babesteko Nazioarteko Batasuna); oso beharrezkoa da ezkututako transgenikoei eta bigarren belaunaldikoei adi egotea eta Terminator teknologia eta bestelako hazi suizidak geldiaraztea; -Eta nekazaritzako produktu toxikoen kontra. Horrekin batera, landa-nekazaritza eta nekazaritza ekologikoko ekoizpen eredua garatu behar da.


borroka ardatzak TRANSNAZIONALEN KONTRA BORROKATZEKO TRESNAK Argi eduki behar da borroka etengabea izan behar dela eta luzea izango dela, eta hori jarraian aipatuko diren borroka tresna guztien baitan egon behar da. Ildo horretatik, erabakigarria da ekintza hauetarako beste gizarte mugimendu aliatuekin (Emakumeen Mundu Martxa, ingurumenekoak, beste sektore batzuetako mugimendu sindikala) elkartasuna sendotzen jarraitzea, herrialde zein nazioarte mailan.

Hong Kongen 2005ko abenduan eginiko mobilizazioa. -Monolaborantzen eta landa-erregai industrialen amaieraren alde. Monolaborantzek biztanleak lurretatik bota eta nekazaritza esportaziorako basamortu berdeak garatzen dituzte transnazionalen mesedetan. Biodibertsitatea eta lurzoruak hondatzen dituzte eta urak pozoitu. Landa-erregaiak bereziki aitzakia berria dira enpresa handiek lurra monopolizatzeko. Horregatik gogortu behar da monolaborantzen eta landa-erregaien kontrako borroka. -Nekazaritza-langileen eta etorkinen zapalkuntzaren kontra. Langileen eskubideen kontrako erasoak landa-nekazaritzaren suntsipena dakarren industria-ereduaren zati dira. Migratzaileak dira zapalkuntza horren lehen biktimak. Emakume eta gizonen, nekazari eta nekazaritzako langileen arteko batasuna sendotu behar da herrialde guztietan. Azaroak 9 ezarri da migratzaileen egun. Era berean, Palestinako, Ceutako eta Estatu Batuen eta Mexikoren arteko harresiak, adibidez, eraisteko konpromisoa hartzen du Via Campesinak. -Inperialismoaren, gerren eta okupazioen kontrako beligerantzia. Eraso militarrak transnazionalen eta Gobernuen beste metodo bat dira, babestu egi-

ten baitituzte baliabide naturalen kontrola hartzeko eta gizarte mugimenduak eta matxinatzen diren herriak erreprimitzeko. Via Campesinak okupazioak (Irak, Afganistan, Haiti eta abar) salatzen eta gerra inperialistak jasaten dituzten herriei elkartasuna adierazten jarraituko du. -FFinantza krisiaren aurrean eta moneten espekulazio eta manipulazioaren kontra. Moneten eta finantza merkatuen hazkundearen gainean enpresek gauzatzen duten kontrolak transnazionalek ekonomiaren gainean daukaten kontrola areagotzen du, biztanleriaren gehiengoaren miseria egoera larriagotuta. Borrokatu egin behar da finantza boterearen kontra herriek euren monetaren kontrola berreskura dezaten. -Gizarte mugimenduen errepresio eta kriminalizazioaren aurrean. Transnazionalek -Estatuen inteligentzia zerbitzuekin eta errepresio-gorputzekin hertsiki artikulatuta- teknika modernoak erabiltzen dituzte gizarte mugimenduak, bereziki Via Campesina, zaintzeko, kontrolatzeko eta jarraitzeko. Erakundeak eta bertako buruzagiak kriminalizatzen saiatzen dira nekazari eta gizarte borrokaren garapena eragozteko. Beharrezkoa da erakunde aliatuekin batera estrategiak garatzea errepresioari aurre egiteko eta gizarte mugimenduen kriminalizazioa salatzeko. 59

- Salaketa eta sentsibilizazio kanpaina iraunkorra: Komunikabideen gaineko transnazionalen kontrol eta manipulazioaren aurrean, beharrezkoa da nekazaritza sektoreari eta gizarteari zuzendutako sentsibilizazio kanpaina iraunkorra garatzea, haien rola salatzeko hedapenerako bitarteko alternatibo guztiak erabiliz. Horregatik, beharrezkoa da transnazionalen boterea nekazariei azalduko dieten material didaktikoak edukitzea, eta aldi berean, ahalik eta komunikabide gehien erabiltzea pertsona horiengana eta gizarte osoarengana heltzeko. - Masa borrokako ekintza zuzenak: Herrialdeetan, enpresa eta kapital transnazionalen interesen aurrean, borroka masibo eta estrategikoak antolatu behar dira, haiei galera ekonomiko eta moralak sortzeko helburu bikoitzarekin. - Erresistentzia ekintzak eta berezko ereduen garapena: Transnazionalen eraginari eta botereari aurre egiteko moduetariko bat gizarte oinarriekin lan egitea da, hesiak eta erresistentziak ekarriko dituzten prozesuak sendotzeko eta garatzeko, adibidez: -Nekazaritza erreformaren aldeko borroka, lurra kontrolatzeko transnazionalen aurrera egitea geldituko duena. -Gure hazien kontrola eta ugalketa. -Elikagaien toki merkatuaren kontrola eta garapena. -Nekazaritza ekologikoko ekoizpen tekniken garapena eta familia eta landa-nekazaritzaren babesa.


borroka ardatzak

Ingurumenaren suntsiketari aurre egin eta klima aldaketa irauli ekazari komunitateak eta lurralde indigenak dira ingurumenaren suntsiketaren lehen biktimak, desertifikazioa, uholdeak, sasoietako ziklo aldaketa, uraren kutsadura eta abar direla-eta. Baina lurraren suntsiketaren aurrean lehen alternatiba ere badira. Landanekazaritza eredua orekan dago ingurumenarekin, baliabide naturalak babestu eta gizakientzako elikagai osasuntsuen ekoizpena ahalbidetzen duen heinean. Egungo garapen ereduak herrien bizitzaren eta naturarekiko errespetuaren gainetik lehentasuna ematen die enpresen etekinei eta planetaren suntsiketara garamatza. Gizakiaren etorkizuna mehatxatuta dago.

N

BIODIBERTSITATEAREN KRISIAREN AURREAN Planetako baliabide genetikoak bereganatzeko transnazionalen gogo biziak landare eta animali biodibertsitatearen desagertzea dakar.

Aitzitik, nekazari eta indigenen komunitateen lanak, eta bereziki emakumeenak, landa-biodibertsitatea garatzea ahalbidetzen dute. Biodibertsitatearen pribatizazioari eta biolapurretari aurre egin behar zaie eta bizitzaren gaineko jabetza intelektual mota guztien kontra borrokatu: patenteak eta UPOV (Landare Lorpenak Babesteko Nazioarteko Batasuna). Nekazariek euren haziak erein, hautatu, garatu eta trukatzeko duten eskubidearen alde borrokatu behar da. Biodibertsitatearen gaineko herri ezagutza ikertzeko eta biderkatzeko komunitateen ahaleginak lagundu behar ditugu.

eta ez dute ingurumen kutsadurarik sortzen. Landa-nekazaritza industria-nekazaritzak ordeztu izana klima-aldaketaren zati handienaren erantzule da. Krisiari buelta emateko, lurralde bakoitzean borrokatu behar da nekazaritza mota horren kontra eta landa-eredua garatu eta sustatu. Klima aldaketaren kontra borrokatzea nekazari eta indigenen komunitateak euren lurretatik bota ez ditzaten bermatzea ere bada. Era berean, beharrezkoa da Nazio Batuen baitako klima aldaketari buruzko negoziazioak industria garapeneko eredu kapitalista iraultzen saia daitezela exijitzea, krisiaren erantzule nagusia izanik.

KLIMA KRISIAREN AURREAN

URAREN KRISIAREN AURREAN

Industria garapeneko ereduak, transnazionalen eskutik, klima krisia sortu du. Aitzitik, nekazaritza eta dibertsifikazio jarduerak dira karbonoa biltzen duten lurzoruak babesten dituztenak. Karbono dioxido gutxiago isurtzen dute

Ondasun komun honen pribatizazioaren eta espoliazioaren kontra borrokatu behar da, baita kutsatzen duten enpresen kontra ere, eta komunitateei eragiten dizkieten kalteak konpontzeko exijitu.

60


borroka ardatzak

Emakumeen kontrako indarkeria mota guztien kontrako kanpaina U

2008ko urrian Maputon burututako Via Campesinaren V. Biltzarraren osagai pozgarrienetariko bat emakumeen kontrako indarkeria amaitzearen aldeko kanpaina abiaraztea izan zen. Via Campesinako gizon eta emakumeek pertsonen eta bereziki emakumeen kontra gauzatzen den indarkeria salatzen dute, hartzen dituen forma guztietan. Monolaborantzan, esportazioko nekazaritzan eta produktu kimikoen gehiegizko erabileran oinarritutako nekazaritza ekoizpen eredu neoliberalak landa-bizimoduak suntsitu eta milioika nekazari bultzatzen ditu hiri handietarantz, eta aldi berean, natura suntsitzen du. Eredu horrek gosetea, miseria eta esklusioa sortzen ditu enpresa transnazional handien mesedetan. Sistema horrek emakumeei eragiten die modu berezian. Lanaren berdintasun ezak eta sexuaren araberako banaketak etxeko lanen eta familiako seme-alaben, gaixoen eta adinekoen zaintzaren arduradun mantendu ditu emakumeak. Soldatapeko enpleguetan, gizonek adina prestakuntza edo gehiago izan arren, emakumeek soldata txikiagoa jasotzen dute lan bera eginda. Gainera, emakumeak etxeko indarkeriaren biktima ere badira, botere harremanak ezkutatu eta indarkeria eta mendetasuna natural bihurtzen diren eremuan; gizarteak "eskuak garbitu" eta "gizon baten eta emakume baten arteko borrokan ez da sartu behar" aplikatzen den eremuan. Jarrera hauek belaunaldiz belaunaldi igarotzen dira, betikotu egiten dira eta erlijioen bidez sendotu, euren tresnak, erritoak eta arauak erabiltzen baitituzte patriarkatua justifikatzeko eta iraunarazteko, horrela emakumeak gizonari men egin behar diolako ideia errotuz.

mugatua dute ekoizpen baliabideak, osasuna, hezkuntza, aisialdia, gizarte babesa eta ongizatea, besteak beste, eskuratzea.

2. Emakumeek euren gorputzen gaineko erabakiak hartu ezin izateak dakarren indarkeria. Gizonek, Estatuak, erlijioak, familiak eta gizarte jarrera askok obedientziazko eta portaerazko jarraibide jakina ezartzen diete emakumeei, eta horrela erabakiak hartzea eragozten die. Adibidez, herrialde askotan ez dago bermatuta abortatzeko eskubidea eta emakume trafikoa eskala handian ematen da mundu osoan. 3. Bizitza politikotik emakumeak baztertzeko indarkeria. Emakumeek parte-hartze urria dute boterearen eta erabakiak hartzeko esparruetan, bai etxean, bai klase gidarien artean. Oraindik gizonen eskuetan daude jabetza, erlijio-elkarteak, alderdi politikoak, Estatuaren aparatuaren erabakiguneak, gizarte mugimenduak,‌ 4. Emakumeen kontra indarkeria fisikoa eta psikologikoa erabiltzen da gizonek beste bitarteko batzuen bidez menderatzea lortzen ez dutenean (gizonen ohorea, matxismoa, kontrola, boterea). Errito eta ohitura batzuek ere emakumeak marjinatzen dituzte, esaterako hastapenerritoek, ezkontza goiztiarrek, ebaketek, elikagai debekatuek eta emakumeak umiliatu eta mintzen dituzten beste jarduera batzuek. Jarduera horiek gizonek zein emakumeek errepikatzen dituzte. Era berean, protestatu eta matxinatzen diren emakumeen kontrako gobernuen errepresioak indarkeria insituzionalizatu mota bat erakusten du.

"Beharrezkoa da desberdintasunak ezabatzea, sozialak, klasekoak, sexukoak, kulturalak zein etnikoak" berri eman gizarte mugimenduetan eta gizartean. 2. Antolakuntza eta independentziaren aldeko emakumeen borroka sendotzea eta sexu berdintasunerantz eta botere esparruetan emakumeen partaidetzarantz aurrera egitea. 3. Emakumeak neurri handiagoan kontzientziatzea indarkeriaren arrazoiak eta horretatik ihes egiteko moduak uler ditzaten. Via Campesinako erakunde guztiek prestakuntza saio bereziak antolatu beharko lituzkete emakume nekazariak euren eskubideen eta horiek defendatzeko moduen inguruan informatzeko. 4. Kanpaina hau aurrera daramaten borrokaren ardatz gisa hartzeko prest dauden pertsona, mugimendu eta talde guztien arteko elkartasuna sendotzea. 5. Gobernuak presionatzea nazioarteko akordioak eta itunak bete ditzaten eta emakumeen kontrako indarkeria forma guztiei aurre egingo dieten politikak burutu ditzaten. Emakumeen eskubideen inguruko nazio eta nazioarteko legeak, konbentzioak eta itunak aplikatzerakoan Gobernu gehienek erakusten duten borondate politiko ezari aurre egitea.

KANPAINAREN HELBURUAK KULTURA KAPITALISTA PATRIARKALA INDARKERIAZKO LAU OINARRIREN GAINEAN SOSTENGATZEN DA 1. Emakumeen mendekotasun ekonomikoan oinarritutako indarkeria. Hirietan jasaten duten enplegu-gabeziaz eta azpi-enpleguaz gain, landakomunitateetan ez da uste emakumeen lanak diru-sarrerak eta aberastasuna sortzen dituenik; senarrei edo bikotekideei emandako laguntza gisa baino ez da ikusten. Horrela, emakumeek

1. Herrialde guztietako landa-eremuetan emakumeen kontra burutzen diren indarkeria forma guztiak salatzea eta haiei aurre egitea eta, aldi berean, emakume langileen kontrako indarkeria ezagutaraztea. Indarkeria forma guztiak salatu eta haiekin bukatu nahi dugu, baita emakumeen kontrako indarkeria errotua desmitifikatu eta gizarte neoliberal eta patriarkalean indarkeria egiturazkoa dela erakutsi ere. Gizarte kontroleko tresnak ezarri behar ditugu eta indarkeriaren 61

6. Kanpainaren azken helburua emakumeen kontrako indarkeria forma guztiekin bukatzea da eta gizarte justu eta berdintasunezko baten aldeko proiektua eraikitzen laguntzea, kultura kapitalistan ez baitago aldaketetarako lekurik. Kanpaina era jarraituan garatuko da epe motzera, ertainera eta luzera programaturiko ekintzen bidez eta isla edukiko du herrialde bakoitzeko borroka jarduera eta ekintzetan. Beharrezkoa da desberdintasunak ezabatzea, sozialak, klasekoak, sexukoak, kulturalak zein etnikoak.


nekazari borroka Euskal Herrian

Elikadura Burujabetza posible da Euskal Herrian eta Euskal Herritik HORRETARAKO NEKAZARITZAKO INDUSTRIA EREDUARI AURRE EGIN BEHAR ZAIO ETA GEURE AHALMENAK GARATU ekazaritza sektore estrategikoa da herrialde guztientzat, bertako biztanleriaren hornidurako beharrezko elikagaiak eta lehengaiak sortzen dituen neurrian. Era berean, eta bere paper ekonomiko eta elikagai-ekoizleaz harago, funtsezko papera dauka lurralde eta ingurumen kudeaketan, ezinbestekoa ekosistemen iraunkortasunerako. Azken hamarkadan, nekazaritza politikak nekazaritza eredu produktibista, industrial eta estentsiboa bultzatzen ari dira, eta helburu dute bolumen handia oso prezio baxuetan ekoiztea. Horrela, nekazaritza sektore ekoizlea bertikalki geratzen da nekazaritzako elikagaien kateko goiko mailen mende, hauek kontsumitzaileak ordaintzen duen prezioaren zati handienarekin geratzen baitira eta ikusizko kalitatea eta markak gailentzen zaizkio produktuen kalitate nutritiboari. Ekoizpen koste handiek eta ekoizleari ordaindutako prezio baxuek familia ustiapenen errentagarritasun ekonomikoa txikia izatea, zorrak edukitzea eta bizirik irauteko laguntzen mende egotea eragiten dute. Gainera, Europako laguntza politika erabat bidegabekoa da, nekazaritza handienak eta produktibistenak baitira zatirik handiena eramaten dutenak. Dirulaguntzak jasotzen dituzten esportazioak, era berean, herrialde txiroetako nekazariekin guztiz bidegabekoa den politika bat dira. Testuinguru honetan, Europan gero eta ustiapen gehiago (bat minutuko) bertan behera utzi beharrean aurkitzen dira, gainera, ez dago ordezkorik. Honek landa- eta nekazaritza-jarduera uztea esan nahi du, eta horrek elikadura burujabetzako defizita, ingurumenaren narriadura eta landa-eremuetatik hirietarako exodoa dakartza. Euskal Herria ez dago familia nekazaritzako eredu hori hondatzetik at. Horrela, elikadurari dagokionez, "burujabe" definitzeko aukera urri samarra du egun. Zenbait lurraldetan era askotako nekazaritzako ekoizpen garrantzitsuak edukitzea ezaugarri badu ere, Bruselatik markaturiko ildo neoliberal bera jarraitzen duten Administrazioen politiken zama jasaten du, izaera intentsibo, industrial eta neoliberaleko nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzen duten heinean, elikadura burujabetzako ereduarekin bateraezina delako.

N

ARAZOAK Euskal Herriko nekazaritza-sektorearen arazoetatik honakoak nabarmendu behar dira: -bertako nekazarien zati handi batek ez dauka bere ustiapenetan inportaturiko inputak murrizteko lursail nahikoa eskuratzeko aukerarik, eta input horiek mendekotasunak eta nekazaritzako ekoizpen intentsiboak

AHALMENAK

eragiten dituzte; -mendekotasun izugarria dago inportaturiko abeltzaintzako elikagaiei dagokienez, bereziki sojaren kasuan, eta datu horrek aldi berean transgenikorik gabeko pentsuak lortzeko ondorio negatiboak erakusten ditu; -nekazaritza politikek nekazariek kontrolatzen ez dituzten produktu kimikoen eta teknologien erabilera handiko eredua ezartzen dute sektore askotan; -baso-landaretzek, azpiegiturek, auzuneek eta abarrek nekazaritzako lurretan egiten duten gero eta okupazio handiagoak ingurumenaren aldetik jasangarriak eta ekonomikoki ez hain mendekoak izango diren ustiapenen aukera murrizten du; -nekazaritzako lehengaiak (behi-esnea, esaterako) elikagai bihurtzeko prestaketa eta prozesatzearen inguruan gero eta interes ekonomiko gehiago pilatzen dira; -era berean, merkataritza-gune handietan elikagaien salmentaren gero eta pilaketa handiagoa dago, eta ez dago toki nekazarien eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzenik; -bertako ekoizpenaren eta kontsumoaren inguruan gero eta ezagutza txikiagoa dago; -sarritan nekazaritzako laguntzak dira ekoizten dena baldintzatzen dutenak, eta ez lursail baten ezaugarri agronomikoek edota toki elikadura beharrek ere; -euskal abeltzaintza eta nekazaritzako sektore askotako nekazarien aukerak NPBren (Nekazaritzako Politika Bateratua) eta MMAren (Munduko Merkataritza Antolakundea) nekazaritzari, jabetza intelektualari eta merkataritzari buruzko politikek mugatzen dituzte, 62

Bestalde, Euskal Herrian badaude elikadura burujabetzaren aldeko borrokan aldekotzat jo daitezkeen osagaiak: -Euskal Herriko Laborantza Ganbara bezalako esperientziak erakusten du nekazaritza jasangarriari laguntzeko politikak eta neurriak abiaraztea posible dela, eta Bizkaiko Erralde hiltegiak bere jarduerarekin haragi ekoizpena eta toki kontsumoa bultzatzen ditu; -labore-barietate tradizionalak erabiltzen dituzten gutxieneko pertsona sareak irautea, horretarako beharrezko ezagutza gorde eta hedatzeko jarreraren alde lan egiten dutenak eta beste pertsona batzuek barietate tradizionalak eskuratu ahal izatea bermatzen dutenak; -zuzeneko salmenta kulturak leku askotan irauten du eta elikagaiak merkaturatzeko zirkuitu motzen aldeko lan interesgarria dago; -elikagaien ekoizpen-kontsumo elkarteen aldeko lan hasiberria, zuzeneko harremana eta adostutako ekoizpen eta kontsumoaren inguruko toki arauak ezartzea bultzatzen duena; -ekoizpen eredu jasangarri eta parte-hartzailearekin lotutako elikadura osasuntsu eta nutritiboa nahitaezkoa delako gero eta uste sozial handiagoa; -genetikoki eraldaturiko elikagaiekiko biztanleriaren gehiengoaren errefusa; -lurra, transgenikorik gabeko haziak eta produktu kimikoen erabilera eza eskatzen dituen nekazaritza eta kontsumo ekologiko edota tradizionalaren gaineko gero eta interes sozial handiagoa; -kontsumo eta merkataritza arduratsua sustatzeko gero eta interes handiagoa.

ONDORIOA Euskal Herrian elikadura burujabetzarantz aurrera egiteko, bi bide landu behar dira aldi berean. Batetik, nekazaritza politikak aldatzeko presionatu behar da, nazioarte mailan (MMA, NPB) eta Euskal Herrian, Via Campesina eta beste gizarte mugimendu batzuekin batera. Bestetik, oraindik badaude aukera, ezagutza eta sinesmen nahikoak nekazariak eta kontsumitzaileak industria-nekazaritza bultzatzen duten politikak eta jarduerak baino harago joan daitezen eta egunerokotasunean elkarrekin ibil daitezen elikadura burujabetza ahalbidetuko duten ekoizpen eta merkaturatze ereduetarantz. Horrela ulertzen dute EHNE (Hegoaldean) eta ELB (Iparraldean) nekazari sindikatuek, norabide horretatik azterketa bat eta proposamenak egin dituztenak, hurrengo orrialdeetan garatuak.


nekazari borroka Euskal Herrian EHNEK

ETA

ELBK

NEKAZARITZA JASANGARRIAREN ALDEKO PROPOSAMENAK EGIN DITUZTE

Nekazaritzaren industrializazioa familia nekazaritza suntsitzen ari da Euskal Herri osoan uskal Herriko EHNE (Hegoaldean) eta ELB (Iparraldean) nekazari sindikatuek, biak Via Campesinako kideak, azterketak eta proposamenak konpartitzen dituzte nekazaritza jasangarria, kalitatezkoa, enplegu sortzailea, prezio duinekin ordaindua eta EH osoan elikadura burujabetzarantz aurrera egitea ahalbidetuko duen barne-merkatura bideratua lortzeko. Horrela jasotzen da 2006ko azaroan aurkeztu zuten "Euskal Herriko nekazaritzaren etorkizuna" dokumentuan. Euskal Herrian urtero beherantz egiten du Nekazaritzako Gizarte Segurantzan kotizatzen duen pertsona kopuruak. 2006ko ekainean 13.019 pertsonak kotizatzen zuten hegoaldean, bost urte lehenago baino % 15 gutxiagok. Bestetik, Ipar Euskal Herrian, 1990etik 2000ra baserri kopurua % 17 jaitsi zen (% 28 Estatu Frantsesaren gainerakoan eta Pirinio Atlantiko edo Biarno aldean). Guztira, 18.000 pertsona inguruk dute nekazaritza jarduera nagusitzat EH osoan. Historikoki ustiapen handien bultzatzailea izandako eta orain desegiteko prozesuan dagoen Nekazaritzako Politika Bateratua (NPB), lurzoruaren espekulazioa eta nekazaritza industrializatuaren inposizioa bera Euskal Herriko familia nekazaritzaren egoera larria gehiago larriagotzera bultzatzen duten osagaiak dira, eta neurriak hartu ezean desagertzera irits daiteke.

E

PRODUKTIBISMOA Nekazaritzako enplegua galtzea diru publikoaren laguntza jaso duen produktibismoaren garapenarekin batera gertatu da. Gehiago eta etengabe ekoizteko dinamika; pertsonako, animaliako, hektareako,… inbertsio handiak eta baserritik kanpoko erosketa handiagoak (pentsua, produktu kimikoak, energia) ekarri ditu. Nekazaritza eredu artifiziala da, monolaborantzen, arrisku masiboaren eta transgenikoen aldekoa, behiek belarra jan beharrean jan dezatela gero eta zereal gehiago… Nekazaritzaren intentsibismo eta industrializazio prozesuak baserri asko zorretan egotea eta ekoizpen kosteak gero eta handiagoak izatea ekarri du. Era berean, ekoizpena gero eta eremu gutxiagotan bildu da, beste batzuetan ekoizteari utzi zaion bitartean.

INTENTSIBISMO PROZESUA Esnetarako behi-azienda enplegu galera handiena duen nekazaritzako azpisektorea da, eta intentsiboena eta bilduena ere bai. Egoera hau politika publikoek beraiek bultzatu dute. Izan ere, modernizatze eta teknifikatze prozesuan diru publiko gehien jaso duen azpisektorea da. Egun Hegoaldean esnetarako mila behi-azienda baino gutxiago daude, batez beste 316.000 kiloko kuota batekin baserriko, lurraldetik lurraldera aldeak badaude ere. Nafarroan, esaterako, dauden hirurehun ustiapenen batez bestekoa 600.000 kilotik gora kokatzen da. Era berean, antzeko prozesuak jasotzen dira beste sektore batzuetan; ardi-aziendan ekoizpena industrializatzeko kanpoko ardiak ezartzeko presio gogorra (DO, Roncal…), baratzezaintza hidroponikoa (horko produktuak Eusko Label etiketarekin saltzen dira EAEn)… Administrazio eta industri eraldatzaileek babesa eman diote intentsibismo eta produktibismo prozesu horri, eta honek nekazaritzako enpleguaren jaitsiera gogorra ekarri du. Eraldaketa eta merkaturatzea gero eta gehiago daude industriaren eskuetan, monopolio eran, eta hau bere inguruneko ekoizpenetik aldenduz joan da, ez bakarrik lehengaia kanpoan ere erosten duelako (batzuetan gehiago ordainduta), baita baserrientzako prezio duinak ahalbidetu ez dituelako ere, ezta nahi izan 63

ere. Prozesu hau Administrazioek sustatu dute. Horren adibide argia da jada transnazionala den Kaiku-Iparlat. Gauza bera egin nahi izan da behi-aziendan Gureokelarekin, nahiz eta sektoreak erakutsitako erresistentzia dela-eta ondo atera ez zaien, eta baratze-produktuekin ere egiteko asmoa dago.

PREZIO BAXUAK ETA LUR GALERA Baserritarrek euren produktuen truke jasotzen dituzten prezioak duela 20 urteko berberak dira, salbuespenak salbuespen, beraz, errentagarritasun galera asaldagarria da. Egoera hau are okerragoa da euren produktuak industriari saltzen dizkioten sektoreko pertsonen artean. Bestalde, egunetik egunera nekazaritzako lur gutxiago dago eta onena galtzen ari da. Horrela, Bizkaian, lurralde eragindakoenean, 1993 eta 2001 artean lurraren % 34 nekazaritzakoa izatetik urbanizagarria izatera igaro zen, eta gero eta gehiago bizkortzen ari da joera hau. Nekazaritzako lur galeraz gain, kontuan izan behar da azpiegitura, etxebizitza edo presio industriala handitzearen ondorioz daukan gehiegizko prezioa. Lurzoruaren balio ekonomikoa ez doa nekazaritzarekin lotuta, eta horrek sektoreko pertsonek lur gehiago lortu ahal izatea eragozten du.


nekazari borroka Euskal Herrian EHNEK

ETA

ELBK

NEKAZARITZA JASANGARRIAREN ALDEKO PROPOSAMENAK EGIN DITUZTE

NEKAZARITZA JASANGARRIAREN ARDATZAK EHNEk eta ELBk elikadura burujabetzaren alde borrokatzen jarraitzen dute, herriari elikaduraren gainean erabakitzeko duen eskubidea emateko eta nekazaritza jasangarriaren bidetik egin dezan. Horretarako, nahitaezkoa da baserritarrek esku hartzea; euren esku daukate nekazaritza eredu bat edo beste hautatzea; erabakitzeko eskubidea dute. Nekazaritza jasangarriak nekazaritzako aktibo gehiago egotea ahalbidetuko du, beti kalitatezko ekoizpenen bidea jarraituta, ingurumena eta balio erantsia errespetatuz. Nekazaritza jasangarria honako ardatz hauetan oinarritzen da: -Autonomia: Baserritarrak euren erabakien jabe dira, eta ekoizpen kosteak minimizatuko dituen nekazaritzaren alde jarduten dute. -Baserriak transmititzeko aukera: Familiako gazteek zein beste batzuek belaunaldiz belaunaldi ordezkatzea. Nekazaritza eredu honek sektorean jarraitzeko gogoa sustatzen du. -Ekoizpenaren banaketa: Baserritar eta eremu guztiek ekoizpenaren zati izateko eskubidea dute. Eskubide eta primen banaketak printzipio horri eutsi behar dio. Ekoizpenaren banaketa orekatuaren bitartez lor daiteke nekazaritza orekatua, arlo ekonomikoan zein sozialean. -Naturarekin lan egin: Lurra, ura, biodibertsitatea gizon-emakume guztion ondare dira, baina nekazarien eta abeltzainen lanabesak ere badira. -Ekoizpenaren kalitatea: Ekoizpen eta eraldatze ereduari eta kontsumitzailearekiko gehienezko gardentasunari zuzenean lotuta. -Toki garapena: Ekoizpen eredu jasangarriak nekazaritza bizia eta iraunkorra ahalbidetzen du eta honek, aldi berean, kokatuta dagoen landa-eremuari bizitza ematen dio. Baserritarrek herriaren bizitza sozial eta ekonomikoan parte hartzen dute. -Barne kontsumoari mugatutako ekoizpena: Barne merkatura zuzendutako ekoizpenak (kalitatean eta kantitatean) garapen orekatuagoa ahalbidetzen du.

Nekazaritza politikak barne merkatura bideratu behar dira eta lurrari lotutako nekazaritzarentzat prezio duinak ahalbidetu U

kaezina da Munduko Merkataritzako Antolakundeak (MMA) ondorio zuzenak dituela nekazaritza politika guztietan (tokian tokikoak, nazionalak eta nazioartekoak). Elikagaiak munduko alde batetik "dumping" prezioetan doaz (jatorri edota helmugako ekoizpen prezioak baino txikiagoak) MMAk bultzatuta, eta honek toki ekoizpenak suntsitzen ditu. EHNEk eta ELBk nekazaritzarekin lotutako guztia MMAtik at geratzea eskatzen dute, ezinbestekoa baita elikadura burujabetza eskubidea garatzeko. Era berean, Euskal Herrian nahiz Europan barne merkatura bideratutako ekoizpena sustatu behar dela uste dute. Sindikatuen iritziz, Europar Batasunak (EB) neurriak ezarri behar ditu inportazioa gelditzeko eta diruz lagundutako esportazioak ezabatzeko, antisozialak eta suntsitzaileak baitira eta Hirugarren Mundua delakoa menperatzera bideratuta baitaude. Era berean, baserritarren eta kontsumitzaileen beharrei erantzungo dieten neurriak eskatzen dituzte. Horretarako funtsezko puntu bat da nekazaritza jasangarrian oinarritutako eta kasu batzuetan ekoizpena murriztera daraman ekoizpen-ereduaren bidetik burututako lana eta ekoizpen kosteak behintzat estaliko dituzten prezio duinak bermatzea. Horretarako nahitaezkoa da ekoizpenaren kontrola, merkatuko tresnen ardatz nagusi gisa, ekoizpena benetako kontsumo eskaerari egokitu ahal izateko. 64

Bestalde, ekoizpen eskubideen merkatua (salerosketa) desagertu egin behar dela uste dute eta, horretarako, botere publikoek beharrezko neurriak hartu behar dituzte. Aldi berean, nekazaritza jasangarria lurrari lotuta dagoela azpimarratzen dute eta hau espekulaziotik eta beste sektore batzuen proiektu ekonomikoek eragindako murrizpenetik babestu behar dela. Hori lortzeko, lurralde-antolamendu eraginkorra beharrezkoa da. Nekazaritza jasangarriak ez du klima aldaketa eragiten eta era berean hobeto egokitzen zaio hari. Ez du energia xahutzen, naturaren zikloak errespetatzen ditu eta uraren zentzuzko erabilera egiten du.

EREDU ASANGARRIARI LAGUNTZAK EHNEk eta ELBk uste dute prezio duinak ustiapenen errentagarritasunaren ardatz nagusia izan behar direla eta, beharrezkoak izanez gero, laguntza publikoak nekazaritza eredu jasangarria sustatzera bideratuta egon behar direla; orain ez bezala, ekoizpen eredu intentsiboak bultzatzen baitira. Hortaz, ildo horretatik, egungo laguntza-sistemen berrikuspena eta birplanteamendua eskatzen dute. Haien iritziz, laguntzek nekazaritzako enplegua iraunaraztea eta sortzea, sektorean gazteen sarrera erraztea, nekazariari errenta duinak bermatzea eta ingurumenarekiko errespetuzko nekazaritza sustatzea ahalbidetu behar dute.


nekazari borroka Euskal Herrian AINHOA ITURBERI

ETA

MIKEL KORMENZANA. EHNEKO

KIDEAK

«Ekintza zuzena eta proiektu alternatiboak abiaraztea gero eta garrantzitsuagoa izango da» -ZER NABARMENTZEN DUZUE VIA CAMPESINAREN V. BILTZARREAN IZAN DUZUEN ESPERIENTZIATIK?

«Esperientzia izugarria izan da maila pertsonalean eta sindikalista gisa. Nabarmendu behar da mezu berean, neoliberalismoaren aurreko jarrera bateratuan, bat egiten duen mundu osoko nekazari kultura aniztasun handia. Egiaztatu dugu nekazari mugimendu honek hedatzen jarraitzen duela, egungo sistema neoliberalaren oinarriak zehaztasunez kolokan jarri eta nekazaritza eta gizarte mailan zilegitasun osoko alternatibak planteatzen dituen heinean. Proposamenak interesgarriak ez ezik, guztiz beharrezkoak ere badira, bai Euskal Herrian, bai munduko beste edonon». -ZER EKARTZEN DIO VIA CAMPESINAK EHNERI ETA ALDERANTZIZ?

«Ezinbesteko sareko lana da. Transnazionalek eta erakunde neoliberalek mundu mailan egiten dute lan bitarteko handiak baliatuz, eta landanekazaritza suntsitzen ari dira mundu osoan. Beraz, nekazari erresistentziak ere nazioarteko oihartzuna eduki beharra dauka joera suntsitzaile hori gelditzeko. Ildo horretatik, EHNEk, Via Campesinako sortzaileak, bere harri-koskorra eskaintzen dio mugimendu horri eta, aldi berean, munduko beste leku batzuetako borroka beraren ekarpenak jasotzen ditu. Nahitaezkoa da Euskal Herriko eta nazioarteko nekazari borrokak elkarren osagarri izatea eta batera joatea, beste gizarte sektore batzuek daramaten neoliberalismoaren kontrako borrokarekin koordinazio dinamika parte-hartzailea egotea nahitaezkoa den bezala». -ZER EGIN DAITEKE BASERRITARREK VIA CAMPESINAREN MEZUA ETA DINAMIKA INPLIKAZIO HANDIAGOZ ULERTU ETA PARTEKATZEKO?

«Koherentziaz eta gardentasunez lan egiten jarraitu eta gure mezua egunerokotasuneko esperientzia zehatzetara eraman, esaterako, nekazarien eta kontsumitzaileen artean partekaturiko erantzukizunezko proiektuak, baserrien autonomia eta jasangarritasuna sustatzeko prestakuntzan lagundu, balio erantsi handiagoko proiektuak garatzeko,… Defendatzen ditugun gizarte eta elkartasun printzipioek jardunean, ustiapenen egunerokota-

«Defendatzen ditugun gizarte eta elkartasunezko printzipioek jardunean, ustiapenen egunerokotasunean, isla zuzena dutela erakusten ari gara» sunean, zuzeneko isla dutela erakusten ari gara. Sentsibilizazioa bultzatzen ere jarraitu behar dugu, bai nekazaritza sektorean bertan, baita gizartean ere, hau ezin hobeto ulertu dadin».

izango dela». -EUSKAL HERRIKO

ERAKUNDEAK IRITSIKO DIRA ELIKADURA

BURUJABETZAREN ETA NEKAZARITZA JASANGARRI ETA SOZIALAREN ALDEKO EKIMENAK LAGUNTZERA?

-BADAGO

EUSKAL HERRIKO GAINERAKO GIZARTE MUGIMENDUAK EHNEREN ETA VIA CAMPESINAREN PRINTZIPIO ETA EKINTZEKIN BAT ETOR DAITEZEN? IKUSPEGIRIK

«Badaramagu pare bat urte beste gizarte mugimendu batzuekin lanean, beste sektore batzuetako sindikatuekin, kontsumo elkarteekin, ingurumenekoekin, garapeneko GKEekin,… Ezaugarri komuntzat egungo sistema neoliberalari kritika eta alternatiba proposamenak dituzten ekimen zehatzetan jarduten dugu haiekin, eta proposamen horien artean elikadura burujabetasunak paper nagusia eta funtsezkoa dauka. Gizarte aliantza hauek sendotuz goazen heinean eragin sozial handiagoa dugu. Sistema argi eta garbi krisian dago eta batuta jarraitu behar da haren kontra. Zentzu honetan, uste dugu ekintza zuzenak eta proiektu alternatiboak abiaraztea gero eta garrantzitsuagoa

65

«Euskal Herriko Nekazaritza Sailetako egungo kudeatzaileak neoliberalak direla argi dago, nahiz eta batzuetan mezu populista eta demagogikoen atzean ezkutatzen saiatu. Estatu espainiarra Europar Batasunean (lehen EEE) sartu zenetik, estatu administrazioak zein autonomikoek EBk berak emandako politika insolidarioak jarraitu besterik ez dute egin, eta ez dezagun geure burua engainatu, politika horiek elikadura eta nekazaritza negozioko enpresa transnazionalen globalizazio interesek baldintzatzen dituzte. Egin daitezke gizarte eta ingurumen mailan ekoizpen eredu jasangarria bultzatuko duten berezko nekazaritza politikak, jakina, baina horretarako beharrezkoa da kudeatuko dituztenek horretan sinestea eta neurri ausart eta eraginkorren bidez sustatzea».


nekazari borroka Euskal Herrian MIXEL BERHOKOIRIGOIN, EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARAKO

PRESIDENTE

«Euskal Herriko nekazaritzak berezko tresnak behar ditu» -ZEIN TESTUINGURUTAN SORTZEN LABORANTZA GANBARAREN ESKAERA?

DA

EUSKAL HERRIKO

«80ko hamarkadaren ostean, Ipar Euskal Herriko baserritarrek kalitatezko produktuak garatu dituzte, balio erantsia hobetzeko, zuzeneko salmenta garatzeko eta ustiapen txikien bideragarritasuna ziurtatzeko helburuarekin. Hori guztia Biarnoko (Iparralde eta Pirinio Atlantikoen departamentua hartzen du) Sailaren inolako laguntzarik gabe burutu da. Lan horren emaitza nabarmena da. Ipar Euskal Herrian gazte gehiago daude nekazaritzan ezarrita eta beste lurralde batzuetan baino ustiapen gehiago mantentzen dira. Dinamika horren testuinguruan kokatzen da Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eskaera, lurraldeari berari egokituriko nekazaritza iraunkorra garatzeko». -NOLA EGIN ZEN?

«1995etik aurrera babes sozial bizkor eta zabala eman zitzaion Iparraldeko Laborantza Ganbara bat sortzeari. 113 alkatek, eskualdeetako kontseilarien eta kontseilari nagusien erdiak baino gehiagok, garapen kontseiluak eta hautetsien kontseiluak esan zuten egitura hori beharrezkoa zela. Nekazaritzako gaiak gizarte guztiari interesatzen zaizkio eta Iparraldeko ELB sindikatua gizarte guztia mobilizatzen saiatu da. Benetako gizarte mugimendua abiarazi da, kontsumitzaileek, ingurumenarekin kezkatuta dauden pertsonek eta, batik bat, 110 elkartek eratutako "Batera" plataformak osatuta. Denek dituzte Iparraldeko Laborantza Ganbara eskatzeko arrazoi zehatzak. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eskaeraren oihartzuna Pariseraino iritsi zen. Hervé Gaymandek, Nekazaritzako ministro frantsesak, goi mailako bi ikuskatzaile izendatu zituen kontu hau azter zezaten. 2004ko martxoko euren txostenean Euskal Herriko nekazaritzaren berezitasuna eta Paueko Laborantza Ganbararen (Biarno) balio urria azpimarratzen dira. Hala ere, proposamenetan ez da Euskal Herriko Laborantza Ganbara aipatzen, "Suat" delako zerbitzu deszentralizatu antzerako bat baino ez, eta ez du Iparraldean dagoen gizarte eskaera asetzen».

zat hartuta, Iparraldeko hautetsien gehiengoaren babesarekin Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ideia sortu zen 2005eko urtarrilaren 15ean AinhizeMonjolosen mila lagunen partaidetzarekin. Ekimen honen izenak argi lagatzen du Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbara ofizialaren eskaera, eta bere helburua Iparraldean nekazaritza jasangarria eta iraunkorra garatzea da. Abiarazteko, Batzorde Orokor bat hautatu zen ahalik eta ordezkaritza demokratikoenarekin, beraz, erabakietan, baserritarrek ez ezik, kontsumitzaileek, ingurumenekoek eta toki garapenaren baitan dauden egiturek ere hartzen dute parte.» -ZEINTZUK DIRA EKINTZA ARDATZAK?

«Euskal Herriko Laborantza Ganbararen logoak argi uzten du zein den ekimen honen norabidea, nekazaritza jasangarria eta iraunkorraren garapena, hain zuzen, sei lelo orokorretan laburbildua: ekoizpen unitateen autonomia, ekoizpen eskubideen bidezko banaketa, ustiapenen transmisioa, lana naturarekin, kalitatezko ekoizpena eta toki eta lurralde garapena. Ezinbestekoa da helburua eta norabidea argi izatea, hau da, nekazaritza jasangarria, eta hortik aurrera lan esparruak antolatzen dira, nekazarien bizitzarekin lotutako guztiak, gazteak ezartzeko sustapena eta laguntza, nekazaritza ekonomiari buruzko prestakuntza eta esperimentazioa, Hegoaldearekin mugaz gaindiko lanen sustapena eta beste batzuk. Horretarako 10 langile, bi hilabetetik behin biltzen den Batzar Nagusia, astero biltzen den bulegoa eta gai zehatzetan eta gaurkotasunaren arabera sortzen diren lan taldeak daude». -ETA NEKAZARITZA POLITIKEN AURREAN?

«Nekazaritza politikak baserritarren bizitzak baldintzatzen ari dira. Ildo horretatik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak honako helburuak ditu: nekazaritza jasangarriaren mesedetan izango diren erabakiak sustatu, nekazaritza politika guztien jarraipena egin, baserritarrei euren gestio administratibo eta juridikoetan lagundu eta ingurumenari eta energiari dagokienez ustiapenen diagnosia egin».

-GOBERNU FRANTSESAREN BABESIK GABE ERE, ABIAN JARRI ZEN…

«Eskaera honen aurrean Estatuaren paralisia aint-

-HELBURU NAGUSIEN ARTEAN BELAUNALDIEN ARTEKO TRANSMI66

SIOA ETA EREDUA NABARMENTZEN DIRA…

«Orain arte Iparraldean ustiapenen transmisioa dinamikoa izan bada ere, azken urteotan zeinu kezkagarriak agertu dira. Horri dagokionez, gure helburu nagusia da laguntzea ustiapenek jarraitzen, gazteak ezartzen eta nekazaritzako lana duintzen. Eredua dela-eta, nekazaritza eta abeltzaintza jardueraren erronka ez da kantitatea ekoiztea, baizik eta ekoizpenari balio erantsia ematea, egindako lanaren truke bidezko ordainsaria lor dadin. Horretarako beharrezkoa da ekoizpen sistema autonomoak sortzea, gastuak minimizatu eta lan baldintza duinak izango dituztenak, eta norberaren baserriaren ekoizpenen garapena eta eraketa sustatzea kalitatezko marka kolektiboek lagunduta. Horrek guztiak lurraldeko jarduera eta irudia aberastu eta enplegua sortzen du». -NEKAZARITZA-LURRALDE LOTURA NAHITAEZKOA DA…

«Nekazaritza eta abeltzaintza guztiz lotuta daude lurraldeko bizitzarekin eta hori nekazari eta abeltzainen inplikazio sozial eta ekonomikoaren mende dago. Horregatik dauka Laborantza Ganbarak lurraldeko ikuspegi orokorra, eta horren ondorioz, Nafarroa Beherean errepide handi bat eraikitzeko proiektuari, Natura 2000 ekimenari, uraren kalitateari, "Euskal Herria" markaren inguruko hausnarketari, mugaz gaindiko lankidetza proiektuei, "Lurrama" azokaren bidez nekazaritza jasangarriaren sustapenari eta antzeko gaiei heltzen die». -ZERGATIK JARTZEN DITU ESTATU FRANTSESAK TRABAK?

«Estatu frantsesak izenagatik eta helburuagatik erasotzen dio Euskal Herriko Laborantza Ganbarari, aurrera atera ez dadin, aitzakiekin ezkutatzen badu ere. Izenak argi uzten du mahai gainean nekazaritza eta abeltzaintzarako egitura ofizial baten beharra Ipar Euskal Herrian. Helburua, baserri bakoitzean eta lurraldeko guztietan nekazaritza jasangarria garatzea da».


nekazari borroka Euskal Herrian MAITE ARISTEGI, BERGARAKO

BASERRITARRA ETA

EHNEKO

IDAZKARI OROKOR OHIA

«Elikadura burujabetza herri eta pertsona ororen askapenerako printzipioa da» Aitzitik, jatea kezkatzeko arrazoi bihurtu da egun; kontsumismoa bultzatu da, elikadurak garrantzia galdu du eta jan nahi duguna erabakitzeko gaitasuna galdu dugu. Gai honetan bat gatoz nekazariok eta kontsumitzaileok. Elikadura burujabetza herri eta pertsona ororen askapenerako printzipioa da. Nekazaritza politika neoliberalei, kanpokoaren mendeko egiten gaituzten eta elikaduraren inguruko segurtasun eza areagotzen diguten politikei, aurre egitea ahalbidetzen digu».

-ZEIN GARRANTZI DU ELIKADURA BURUJABETZAK?

«Baserritar eta kontsumitzaile ikuspuntutik mintzatzen naiz. Elikadura burujabetza dramatikoki urratzen ari den oinarrizko eskubidea da, eta egungo alternatiba bakarra sistema neoliberala da. Elikadura burujabetza bakoitzaren burujabetzatik hasten da eta egun ez gara pertsona burujabeak». -GURE

NEKAZARITZA-EKOIZPEN ETA ELIKADURAREN GAINEKO

ERABAKITZEKO GAITASUNA GALDUZ JOAN GARA?

«Nire gurasoen garaian aski genuen geure buruarekin. Euren inguruneko baliabideak erabiltzen zituzten, harremana mantentzen zuten zuzeneko salmentaren bidez eta prezioak erabakitzen zituzten. Orduan elikadura tokikoa zen, ez globala. Orain, aldiz, ekoizpenaren industrializazioa dela-eta baserritarrek duela 25 urteko prezio berak jasotzen ditugu; beraz, baserritarra izateko apaiza izateko adinako bokazioa behar da. Egun zerbitzu guztiak pribatizatzeko joera dago, auzolana galdu egin da, eta ez daukagu egunerokotasuneko erabakiak konpartitzeko aukerarik».

-BADAGO ITXAROPENERAKO ARRAZOIRIK?

«Panorama iluna badugu ere, badago itxaropenerako motiborik. Posible da egoerari buelta ematea, eta horretarako ezinbestekoa da inplikaturiko beste sektoreekin batera lan egitea, zer jaten dugun eta nola ekoizten dugun erabakitzeko eskubidea berreskuratzeko. Nekazaririk gabe ez dago herri osasuntsurik, ezta orekaturik ere. Inork ez digu oparituko elikadura burujabetza. Baserritarren eta kontsumitzaileen arteko elkartasuna sendotu behar da. Garaia da elikadura burujabetza agenda politikoan sartzeko.

-ZUEN BASERRIAN EZAGUTU DUZUE GALERA HORI, EZTA?

«Nire ama baserrira ezkondu zenean han zeuden baliabideak ikusi eta horietara moldatu zen. Produktu freskoak eta naturalak ekoizteko eta eskaintzeko baliabideak eta merkatua han bertan zeuden. Orduan nekazaritzatik bizi ziren berrogei baserri zeuden eta orain bi baino ez daude. Lurra ez zen, gaur bezala, zorua, eta ez zen ura ordaindu behar. Haziak guztionak ziren, ez egun bezala, ez baitaukagu geure haziak hobetzeko eta partekatzeko aukerarik. Azken berrogei urteotan elikagaiak ekoizten dituenaren eta kontsumitzen dituenaren arteko harremana, merkaturatze zirkuitu motzak, alegia, galduz joan da, baita gure gurasoek elikagaiak ekoizteari buruz zeukaten ezagutza ere. Bitartean, kargu politikoak esaten aritu zaizkigu ez dela beharrezkoa hemen ekoiztea, arduratuko direla beste batzuk jan behar duguna ekoizteaz». -NOLA

IKUSTEN DUZU KONTSUMITZAILE GISA ELIKADURA

BURUJABETZA GALTZE HAU?

«Kontsumitzaile gisa, lehen produktua ezagututa eta harekiko konfiantzarekin erosten zen; kalitatea bermatzeko ez zen etiketarik behar.

-NEKAZARITZAK BADU ETORKIZUNIK EUSKAL HERRIAN?

«Konplexurik gabe sendotu behar dira gizarte elkartasuna eta nazioarteko borroka» 67

«Bai, badu, argazki objektiboa alarma-hotsa ematen ari bazaigu ere. Aktibo profesionalak galtzea eta gazte gutxi ezartzea dira adibiderik garbienak. Itxaropena edukitzeko gizartearentzako nekazaritza eredu baliagarria sendotu beharra dago, jarraitutasun bermea izanda, elkartasunezkoa aberastasunaren banaketan, bidezkoa ekoizpen-kostuen ordainketan, kalitatezkoa, eta kontsumitzaileentzako segurua. Konplexurik gabe sendotu behar dira gizarte elkartasuna eta nazioarteko borroka, kontuan izanda muinean mundu osoko nekazaritzan arazoa bera dela, sistema neoliberala, hain zuzen, eta bertatik eratorritako nekazaritza politikak gero eta gehiago erabakitzen direla nazioarteko esparruetan. Era berean, hurbildu egin behar zaizkio nekazaritza eta landa-eremua gizarteari. Eta horrekin batera, funtsezko erronkak daude lurraren prestakuntzari, babesari eta defentsari, elikaduraren kalitate-segurtasun binomioari eta egituren hobekuntzarako eta gazteak landan ezartzeko politika berritu eta ausartari dagokienez».


nekazari borroka Euskal Herrian PAUL NICHOLSON, EHNEKO

NAZIOARTEKO HARREMANETAKO ARDURADUNA

«Nekazari erakundeen erronka nagusia da gertatzen ari denaren berri ematea» -ZEIN HARREMAN DUTE EUREN ARTEAN KRISI DESBERDINEK (KLIMAKOAK, ELIKADURAKOAK, ENERGIAKOAK,…)?

«Garapen ereduaren krisia da, ingurumena eta pertsonak zapaltzen dituen energia fosilaren, petrolioaren mendekoa. Argi dago egun munduan ez direla elikagaiak falta eta ekoizteko gaitasuna badagoela. Kontua da elikagai horien eta ekoizpen faktoreen banaketa erabat bidegabea eta absurdua dela. Telebistan elikagaien prezioen igotzearen aurkako matxinadak ikusi genituenean, supermerkatu handiak janariz beteta agertzen ziren. Janaria badago, eta denontzat dago, kontua da baliabideen banaketak eragiten duela munduko pertsona askok elikagaiak eskuratu ezin izatea. FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) datu ikaragarri bat eman zuen apirilean: goseak jotako 110 milioi pertsona gehiago egotea espero da urte guztian zehar. Hau da, goseak jotako 1.000 milioi pertsona egotera iritsiko gara, eta hau petrolioa garestitzen deneko testuinguruan gertatzen da. Elikagaien garraioa aldatu behar da, esaterako. Zer da uhazak Europara Txiletik ekartze hori? Ez dauka zentzurik. Elikagaien gehiengoa hemen ekoiztu dezakegu. Nekazaritza eredu esportatzaile, intentsibo, industrializatu, kimiko, transgenikoetan oinarritutakoari lehentasuna ematea eromen osoa da planetarentzat, eta horren etorkizuna eta bertako biztanleena hipotekatzen du». -ZER PLANTEATZEN DU VIA CAMPESINAK SISTEMA KAPITALISTAREN AURREAN?

«Oso prozesu azkartua bizi dugu. Gobernuak eztabaidatzen ari dira nola erantzun klima aldaketaren krisiari, elikadura krisiari eta energia krisiari. Via Campesinatik planteatzen dugu erantzuna nekazaritza eredu ekologikoa dela, mundua elikatu, freskatu eta, gainera, gizarteari zein ingurumenari dagokienez jasangarria egiten duen landa-nekazaritza. Eta proposamen honen aurrean, eta guk uste dugu onargarria den bakarra dela, pakete teknologiko neoliberal edo "iraultza berde" berriaren proposamena dago, hau da, teknologia gehiago, transgeniko gehiago, bigarren belaunaldiko transgenikoak, hots, landa-nekazaritzari eta nekazaritza sozial edo jasangarriari lekurik uzten ez dion ekoizpen eredua». -ZEIN ERAGIN SORTZEN ARI DA NEKAZARITZA NEGOZIOETAKO

Paulek oso harrera eta esker on izan zuen V. Biltzarrean, Via Campesinako Batzorde Koordinatzaileko ardura utzi zuenean. EREDU KAPITALISTA HAU MUNDUKO NEKAZARITZA KOMUNITATEETAN?

«Lehena nekazarien bazterkeria da, nekazari mundua zahartzea dakarrena. Gazteak emigratu beharrean aurkitzen dira nekazari berriak integratzeko politika ezaren ondorioz. Bestetik, nekazaririk gabeko nekazaritza ereduaren inposizioa dago, non nekazariak eta ekoizleak, txikiak eta ertainak, multinazionalen langile huts bihurtzen diren, lan prekarioekin. Bizkarra ematen zaio nekazaritza desberdinari, enplegua sortuko duenari, toki ekonomian partaidetza izango duenari, eta transnazional handien mendeko ekonomia eta kultura inposatzen dira, nekazaria eta gainerako gizartea merkatuko objektu huts bihurtuta, ez aldaketaren subjektu». -ZEIN DIRA LANDA-ERREGAIAK EKOIZTEKO MONOLABORANTZAK EZARTZEAREN ONDORIO NAGUSIAK?

«Iraultza berdeak, nekazaritzako input kimikoen gero eta erabilera handiagoak, nekazaritza ekoizpena areagotzeak, hazi hibridoen erabilerak,… transnazionalekiko mendekotasun izugarria dakarte eta, aldi berean, lurraren gaineko oso eragin gogorra daukate. Nekazaritzako produktu kimiko eta hazi hibridoen gehiegizko erabilera horrek biodibertsitate galera izugarrira 68

garamatza, hazien aniztasuna bera eta lurraren emankortasuna galtzera, lurreko desorekara garamatza». -EUSKAL HERRIKO

BIZTANLERIARI ZER DAKARKIEN EREDU

HONEK NEKAZARIEI ETA NOLA ERAGIN DIEZAIOKEEN EUREN BIZIMODUARI ULERTARAZTEA OSO ZAILA DA?

«Izugarri zaila, hori da gure erronka nagusia. Nekazariok biztanleriaren ehuneko lau gara Europan eta ehuneko hau are txikiagoa da Euskal Herrian. Nekazari erakundeen erronka nagusia gizarteari gertatzen ari denaren berri ematea da. Europan, minutuko, familia ustiapen bat, baserri bat, abeletxe bat desagertzen da, Galera izugarria da, gizarteak onartzen ez duena. Gizarteak nolabaiteko sentsibilitatea eduki zuen behi eroena gertatu zenean, edo osasun arloko elikadura krisiak egon direnean. Baina hemen barneratuta dago bizimodu-eredu neoliberala, biztanleriaren zati bati ondo doakion eredua. Kontuan hartu behar da Europan biztanleriaren ehuneko 20 marjinala dela, txiroa, eta txiroa aberastasunen artean. Eta gizarte prozesu edo prozesu politiko guztietatik kanpo geratzen da. Gure borroka da gizarte mugimendu berriei gertatzen ari denaren berri eman ahal izatea».


Esker on

EHNEK

EGINIKO ALDIZKARI HONEN HELBURUA ZERA DA: VIA CAMPESINAREN IBILBIDEA, HELBURUAK ETA ERRONKAK EZAGUTZERA EMATEA, MUNDUKO BASERRITARREN MUGIMENDU HAU ERREFERENTZIA GARRANTZITSUA BAITA ELIKADURA BURUJABETZAN ETA ELKARTASUNEAN OINARRITUTAKO NEKAZARITZA ETA GIZARTE EREDURANTZ URRATSAK EMATEKO. ALDI BEREAN ESKERTU NAHI DIEGU LAN HONETAN KOLABORATU DUTEN PERTSONA ETA ERAKUNDE GUZTIEI ETA FINANTZIAZIO MAILAN LAGUNDU DUEN EUSKO JAURLARITZAKO ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETARAKO SAILEKO GARAPEN LANKIDETZARAKO ZUZENDARITZARI.

69


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.