2013ko Urteko Txostena. Basque Ecodesign Center

Page 1

urteko jardueramemoria


Š Ihobe SA, 2013ko ekaina Argitaratzailea: Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Eusko Jaurlaritza Alda. Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua, 48011 Bilbo Tel.: 900 15 08 64 Argitalpen hau paper % 100 birziklatuz egina dago Liburu honen edukiak, edizio honetan, ondoko lizentziaren babespean argitaratu dira: Errekonozimendua - Ez komertziala - Eratorritako obrarik gabe 3.0 Unported, Creative Commons (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_ES)


2012. urteko jarduera-memoria

Aurkibidea Agurra 1. Sarrera 2. 2012ko mugarri garrantzitsuenak 3. Antolakuntza eta kudeaketa-egitura 4. Helburuak eta lan-ildoak 5. Garatutako proiektu teknikoak Banako proiektuak Lankidetza-proiektuak Proiektu metodologikoak eta oinarrizkoak 6. Negozio-aukera berriak Trebakuntza eta ezagutza hobetzea Ideien Laborategia 7. Euskadiko ETEentzako babesa Hornikuntza-katearekin lan egitea Gainerako ETEentzako zerbitzuak 8. Hedapena eta komunikazioa Barneko komunikazioa Kanpoko komunikazioa 9. Sareak eta aliantzak 10. Jarduera-adierazleak

basque ecodesign center

5 7 8 11 13 17 22 23 25 27 29 31 37 38 45 46

3


4

2012. urteko jarduera-memoria

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

5

Agurra Basque Ecodesign Center: ekodiseinua bultzatzea Euskadin 2011ko azaroan, Eusko Jaurlaritzak (Ihobe bere sozietate publikoaren bidez) eta Euskadiko zazpi industria-enpresa garrantzitsuk Basque Ecodesign Centerra sortu zuten. Bere printzipioetako bat Euskadin lankidetza publikopribatuko ereduak ezartzea izan zen, ingurumen-arloko politika eta joera berriak garatzeko eta ezartzeko lanean baliabideak batzeko aukera emango zutenak.

Gaur, urtebete geroago, egungo krisi ekonomikoaren gogortasuna dela-eta printzipio hori are beharrezkoagoa da. Horregatik, ingurumen-politikan egingo ditugun apustuak ondo definitu behar ditugu orain. 2012ko azaroan, Europako Batzordeak Europar Batasunaren 2020rako Ingurumen Programa Orokorraren jarraibideak argitaratu zituen, Ondo bizi, gure planetaren mugak errespetatuta izenburupean. Dokumentu horrek 2020rako hainbat helburu estrategikoetako ditu, horietako bat Europako “ekonomiak karbono gutxi baliatzea, baliabideak eraginkortasunez erabiltzea eta ekologikoa eta lehiakorra izateaâ€?. Kontzeptu horrek enpresa-lehiakortasuna hobetzeko eta egungo krisi ekonomikotik ateratzeko alderdi erabakigarritzat hartzen du ingurumena, eta ingurumen-politikako zein industria-politikako hainbat dokumentutan aipatzen da. Eta, hain zuzen, Basque Ecodesign Centerraren sorrera bultzatu duten funtsezko xedeetako bat da. Horretan guztian ezin gara enpresa txiki eta ertainez ahaztu, gure industria-sarearen benetako motorra baitira. Ekimeneko kide pribatuek euren hornikuntza-sareetan ekodiseinuaren aldeko apustu sendoa egitea ezarri dute euren kudeaketaren oinarrizko printzipio gisa. Egun zazpi dira, CIE Automotive, Euskaltel, Fagor ElectrodomĂŠsticos, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia eta Vicinay Cadenas, eta hurrengo urteetan kopurua handitzea espero dugu. Era berean, Ihobe sozietate publikoaren bidez eta Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan programaren barruan, Euskadiko gainerako ETEei laguntza ematen jarraituko dugu, euren negozio-jardueran ekodiseinuaren printzipioak txerta ditzaten. Dokumentu honek Basque Ecodesign Centerrak bere lehenengo urtean erdietsitako lorpen eta gauzatutako jarduketa nagusiak biltzen ditu. Dudarik gabe, denbora horretan dena martxan jarri behar izan dugu. Nolanahi ere, emaitza ukigarri ugari lortu ditugu, eta jardueren memoria honetan daude zehaztuta. Dagoeneko bidean gaude, eta, zalantzarik gabe, lorpen handiagoak eta hobeak etortzekoak dira.

Javier Agirre Orcajo Ihobeko zuzendari nagusia

basque ecodesign center


6

2012. urteko jarduera-memoria

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

7

1. Sarrera Basque Ecodesign Centerraren lehenengo urtea Basque Ecodesign Center erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan du egoitza, eta sektore pribatuko enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz sortu zen. Ekodiseinuko proiektu berritzaileak diseinatzea eta gauzatzea du helburu. 2011ko azaroan eman zion hasiera bere jarduerari. Bazkide sortzaileak Euskadiko sei enpresa pribatu (Cie Automotive, Fagor Electrodomésticos, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia eta Vicinay Cadenas) eta Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietatea izan ziren, azken hori proiektuko sustatzaile eta koordinatzaile gisa. Aurrerago, 2012ko martxoan, Euskaltelek ekimenarekin bat egin zuen. Hala, gaur egun zazpi dira zentroa osatzen duten enpresa pribatuak. Enpresoi buruzko datuak:



59.738 lanpostu



36.205 milioi euroko fakturazioa



10.288 hornitzaile, horietatik 1.700 Euskadin

Hauek dira Basque Ecodesign Centerraren helburuak:



Euskal Autonomia Erkidegoa ekodiseinuaren alorreko herrialde aurreratua izatea, erreferentea Europar Batasunean.



Parte hartzen duten enpresen lehiakortasuna indartzea, ekodiseinuko punta-puntako ezagutza eskuratuta eta erabilita.



Produktuen ekoberrikuntza bultzatzea, enpresen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta nazioartean lider diren ezagutza-zentroen lankidetzaz.



Parte hartzen duten enpresen hornidura-katean ingurumen-faktorea txertatzea.

Sorreratik, Basque Ecodesign Centerrak EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren babesa jaso du aliantza moduan, eta proiektua sendotzeko lanean, Bizi Zikloaren Azterketa Kudeatzeko Suediako Zentro CPMren laguntza izan du. Era berean, 2012an zehar Ekodiseinu Zentroen Europako Sarearen sorreraren buru izan da Ihobe. Bertan honako hauek parte hartzen dute: Galeseko Ekodiseinu Zentroa (Erresuma Batua), Flandeseko Hondakinen Agentzia Publiko OVAM (Belgika), Pôle Éco-conception (Frantzia) eta Ipar Renania-Westfaliako Effizienz Agentour (Alemania). Bere lankidetza publiko-pribatuko eredua dela eta, Basque Ecodesign Centerra mota horretako zentro bakarra da Espainian eta Europako hegoaldean.

basque ecodesign center


8

2012. urteko jarduera-memoria

2. 2012ko mugarri garrantzitsuenak Lehenengo lauhilekoa (urtarrila-apirila)

Basque Ecodesign Centerraren lehenengo kudeaketa-plana onartzea 2012ko urtarrilaren 18an Basque Ecodesign Centerraren lehenengo Zuzendaritza Batzordea egin zen, eta bertan 2012ko Kudeaketa Plana onartu. Hura lau bloke tematikotan banatuta dago: proiektu teknikoak garatzea, negozio-ideia berriak, Euskadiko ETEak babestea eta hedapen- eta komunikazio-lanak.

Urtarrila

Euskaltel Basque Ecodesign Centerreko kide egin da Ekoberrikuntzari emandako garrantzia, I+G+bn egindako inbertsioa eta 300 hornitzaile baino gehiagori ingurumenlaguntza emateko enpresaren gaitasuna erabakigarriak izan ziren zentroarekin bat egiteko. Horri esker, banako eta lankidetzako proiektu berriak martxan jarri genituen.

Otsaila

Martxoa

Apirila

2012 Iberdrola eta Gamesaren arteko lehenengo lankidetza-proiektuaren hasiera: “Ibilgailu elektrikoen

birkargatze-puntu bati ekodiseinua aplikatzea� Iberdrola eta Gamesa BP proiektuan lan egiten hasten dira. Helburua ibilgailu elektrikoentzako birkargatze-puntuen modelo berri batean ekodiseinua txertatzea da, zutikako eta hormako modeloetan. Horren bidez, bere bizi-ziklo osoan zehar produktuak duen ingurumen-jokabidea aztertu eta hobetu nahi dute.

basque ecodesign center

Enpresentzako prestakuntza- eta gaikuntzaikastaroaren hasiera Ekainaren 8an, enpresa kideei zuzendutako trebakuntza-zikloa hasi zen Madrilen. 2012an 13 saio egin dira, eta horietan ekodiseinuari eta bizi-zikloaren azterketari buruzko oinarrizko alderdien inguruko prestakuntza jaso dute.


2012. urteko jarduera-memoria

Bigarren lauhilekoa (maiatza-abuztua)

Ikertzaile gazteentzako laguntza ekodiseinuaren arloan

Basque Ecodesign Centerren Ideien Laborategiaren aurkezpena Ekainaren 13an Ideien Laborategiaren aurkezpen ofiziala egin zen ekimenaren beraren Bilboko egoitzan. Ekimenak ingurumen-produktu eta -zerbitzu aurreratuen diseinuan ideia berritzaileak sortzea sustatuko du, zentroko antena teknologikoa eta zaintzakoa bihurtzen den aldi berean.

Maiatza

Ekaina

2012ko uztailean, Basque Ecodesign Centerrak, Novia Salcedo Fundazioarekin (NSF) elkarlanean, deialdi bat egin zuen, ekodiseinuaren alorrean goraka datozen esparruetako ikertzaile gazteak erakartzeko eta haiek zentroko Ideien Laborategiko taldean sartzeko. Diziplina anitzeko esparruetako zazpi gaztek parte hartuko dute guztira.

Uztaila

Abuztua

2012 Basque Ecodesign Centerraren webgunea martxan jartzea Maiatzean zentroko webgune korporatiboa abian jarri genuen, proiektuaren kanpoko komunikazio-kanal nagusi gisa.

Kanpoko finantzazio-iturrien azterketa proiektu teknikoak garatze aldera Txosten tekniko horretan, 12 diru-laguntza programa aztertu dira. 7 Europa mailakoak dira; 3, estatukoak, eta 2, EAEkoak. Horiexetan sar daitezke Basque Ecodesign Centerreko kideen artean garatzen diren baterako ekimenak eta elkarlan-proiektuak. Diagnostiko xehatu bat egin da 12 finantziazio-lerro horietako bakoitzaz. Honako hauek adierazi dira bakoitzean: diru-laguntza mota (aurrekontua), deialdia egiten duen erakundea, proiektuaren iraupena, ikuspegi tematikoak, izan litezkeen jarduerak, beste programa batzuekiko bateragarritasuna, balorazioa eta arrakastarako funtsezko faktoreak.

basque ecodesign center

9


10

2012. urteko jarduera-memoria

Hirugarren lauhilekoa (iraila-abendua)

Bizi-zikloaren kostuen a nalisia (LCC) ebaluatzeko proiektuaren hasiera Irailean bizi-zikloaren analisiei buruzko ikerketetan ekonomia-aldagaia txertatzeko metodologien diagnosi teknikoa hasi zen, Life Cycle Costing (LLC) deitutakoa, alegia. Diagnostiko hori egin ostean, lotutako metodologia eta Euskadin hura aplikatzeko lehenengo kasu praktikoak garatu dira.

Iraila

Basque Ecodesign Center, proiektu gailena CONAMA 2012an Azaroaren 26tik 30era Ingurumenaren XI. Biltzar Nazionala, CONAMA 2012, izan da Madrilen. Ingurumen jasangarriari buruzko hitzordu garrantzitsu horrek ingurumenaren babesarekin konpromiso sendoa duten erakundeak eta enpresak biltzen ditu bi urtero. Basque Ecodesign Centerrak presentzia handia izan du, eta antolatzaileek aurkeztutako hamabi proposamen interesgarrienetako bat zela iritzi diote.

Urria

Azaroa

Abendua

2012 Nazioarteko biltzarretan parte hartzea: “Electronics Goes Green 2012+” eta “ITU Green Standards Week” Basque Ecodesign Centerrak batzar teknikoetan parte hartu du, Berlinen (“Electronics Goes Green 2012+”) eta Parisen (“ITU Green Standards Week”), sektore eletrikoelektronikoan eta telekomunikazioetan ekodiseinuaren inguruko nazioarte mailako azken berritasunak eta joerak ezagutzeko asmoarekin. Horien bidez, proiektu teknikoentzako informazio baliagarria lortu du.

basque ecodesign center

Ekodiseinu Zentroen Europako Sarearen (ENEC) aurkezpen ofiziala Bruselan 2012ko azaroaren 28an Ekodiseinu Zentroen Europako Sarearen aurkezpen ofíciala egin zen Malinas-en (Flandes, Belgika), OVAM agentziaren bulegoetan. Honako hauek osatzen dute sarea: Galeseko Ekodiseinu Zentroa (Erresuma Batua), Rhône-Alpetako Pôle Éco-conception (Frantzia), Flandriako OVAM agentzia (Holanda), Ihobe Eusko Jaurlaritzako Kudeaketa Sozietatea, eta Ipar Renania-Westfaliako Effizienz Agentur (Alemania).


2012. urteko jarduera-memoria

11

3. Antolakuntza eta kudeaketa-egitura Basque Ecodesign Centerraren xedea Euskadiko enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko sare bat osatzea da, ekodiseinuan oinarrituta enpresa-ideiak eta -jarduketak garatzea sustatzeko. Era horretan, bertako kideek Euskadiko lehiakortasuna handitzen eta ingurumen-eraginak saihesten lagunduko dute, Europar Batasunean erreferente izatea lortuz.

Bere eraketa-hitzarmenak ezarri bezala, Basque Ecodesign Centerra nortasun juridikorik gabeko taldea da, eta bere barneko kudeaketa hiru organoren mende dago (Zuzendaritza Batzordea, Batzorde Teknikoa eta Idazkaritza Teknikoa). Jarraian horien funtzioak eta kideak deskribatzen dira.

Zuzendaritza Batzordea Basque Ecodesign Centerreko organo erabakitzailea eta ordezkaritzakoa da, eta bertan kide guztiek parte hartzen dute. Hauexek dira Zuzendaritza Batzordearen eginkizun nagusiak: 







Zentroko jarduerari eta kudeaketari buruzko erabakiak hartzea, zehazki, plan estrategikoa onartzea, urteko aurrekontuak eta urteko kudeaketa-planak onartu, aldatu eta ebaluatzea, oinarrizko hitzarmenetako aldaketa posibleen inguruko erabakiak hartzea. Basque Ecodesign Centerreko kide berriak onartzea ala ez, pribatuak zein publikoak. Zentroko lantaldeen eraketari eta/edo proiektuen inplementazioari buruzko erabakiak hartzea.

ZUZENDARITZA BATZORDEKO KIDEAK 2012AN Cie Automotive

Antón Pradera

Euskaltel

Francisco Javier Allende

Fagor

Fabián Bilbao

Gamesa

Jose Ignacio Larretxi

Iberdrola

Agustín Delgado

Eusko Jaurlaritza

Pilar Unzalu

Ormazabal

Javier Ormazabal

Vicinay Cadenas

Luis María Cañada Vicinay

Basque Ecodesign Centerrak ondo funtzionatzen duela ikuskatzea eta bere etorkizunaren inguruko hausnarketa estrategikoa egitea.

Zuzendaritza Batzordeak Idazkaritza Teknikoa hartzen du baitan. Ihoberi dagokio ardura hori, eta jarduerak eta proiektuak planifikatzen, kudeatzen, koordinatzen eta antolatzen ditu Zuzendaritza Batzordearen argibideak jarraituz. Zuzendaritza Batzordea urtean bi aldiz bildu behar da gutxienez.

basque ecodesign center


12

2012. urteko jarduera-memoria

Batzorde Teknikoa Basque Ecodesign Centerreko lan tekniko eta lankidetzarako organoa da. Kide bakoitzak ordezkari bat du bertan. Hona hemen Batzorde Teknikoaren eginkizunak: 

Zuzendaritza Batzordeari bere funtzioetan laguntzea.



Basque Ecodesign Centerreko plan estrategikoaren eta urteko kudeaketa-planen plangintza eta gauzatzea koordinatzea.





Zuzendaritza Batzordeari proposamenak egitea zentroko jarduerak eta proiektuak antolatu eta ezartzearen inguruan. Eztabaida-foro bat, teknikoa eta informazioa trukatzekoa, sortzea.

Batzorde Teknikoa urtean lau aldiz bilduko da, gutxienez, eta bere eginkizunak aurrera eramaten laguntzeko, berariazko lantaldeak edo proiektu-taldeak sor daitezke.

BATZORDE TEKNIKOKO KIDEAK 2012AN Cie Automotive

Iñigo Loizaga

Euskaltel

José Félix Gonzalo

Fagor

Begoña Igartua

Gamesa

Iñaki López Biain

Iberdrola

Carmelo Angulo

Ihobe — Idazkaritza Teknikoa

Ignacio Quintana

Ormazabal

Javier Larrieta

Vicinay Cadenas

Tomás López

Idazkaritza Teknikoa Horretaz aparte, zentroko Idazkaritza Teknikoa ere ezarri zen. Ihobe sozietate publikoak berak du horren gaineko ardura. Ondokoak dira idazkaritzaren funtzioak: 

Zuzendaritza Batzordeari eta Batzorde Teknikoari beren funtzioetan laguntzea.



Zentroko enpresen eta Ekodiseinu ikasgelaren arteko lotura erraztea.



Nazioarteko aliantzak ezartzea eta mantentzea, eta ezagutza teknikoa koordinatzea.



Proiektuen kudeaketa eta enpresek elkarrekin lan egiteko aukerak koordinatzea.



Ezagutza hedatzeko eta transferitzeko ekintzak koordinatzea.



Zentroko finantza-baliabideak kudeatzea.

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

13

4. Helburuak eta lan-ildoak Basque Ecodesign Centerraren jarduera-sektoreak 2008. urtean, Europako Batzordeak Kontsumo, ekoizpen eta industria jasangarriak lortzeko ekintza-plana dokumentua osatu zuen. Bertan Europar Batasunean zein nazioartean ingurumena errespetatzen duten produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko politika ezartzeko hainbat neurri proposatzen dira. Hona hemen planaren helburuak: 

baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea (balio handiagoa sortzea baliabide gutxiago erabilita);



berrikuntza ekologikoa laguntzea;



industriaren ingurumen-potentziala sustatzea ingurumen-industriak babesteko industria-politikak garatuz eta enpresa txiki eta ertainei (ETEak) ingurumenaren eta energiaren esparruko merkataritzaaukerak baliatzeko laguntza emanez.

Horretarako, ekoizpen-faseetatik harantz ingurumen-eragin handia duten zenbait lehentasunezko jarduketasektore ezartzen ditu (elektriko-elektronikoa, automozioa, makineria eta ekipamendu-ondasunak eta ontziratzea eta enbalatzea), eta arreta jartzen du horien erabilera-faseetan (energia edo kontsumigarri ugari kontsumitzen dituztelako) edo (beren hondakinak ingurumen-arazo handia direlako). Era berean, etorkizunean jarduteko hiru esparru ezartzen ditu: elikadura, mugikortasuna eta hiriak, orokorrean hartuta. Europako politikak ezarritako zuzentarauokin bat etorriz, Basque Ecodesign Centerrak, bere sorreratik, jarduketa-lehentasuna duten industria-sektore horietako kideak izan ditu. Hala, Basque Ecodesign Centerrean sektore elektriko-elektronikoko enpresak daude (Iberdrola, Gamesa, Fagor Electrodomésticos eta Euskaltel), automoziokoak (CIE Automotive) eta makineria eta ekipamenduondasunetakoak (Ormazabal eta Vicinay Cadenas). Edonola ere, helburua zentroaren jarduera Europako legeriak lehentasunezkotzat jotako beste hiru sektoreetara apurka-apurka zabaltzea da.

2012ko Kudeaketa Planaren lan-ildoak 2012ko urtarrilaren 18an Basque Ecodesign Centerreko Zuzendaritza Batzordearen lehenengo bilera egin zen. Bertan 2012ko Kudeaketa Plana onartu zen. Dokumentu honek lau bloke tematikotan banatzen du ekitaldi horretarako lana: proiektu teknikoak garatzea, negozio-ideia berriak babestea, Euskadiko ETEak babestea eta hedapen- eta komunikazio-lanak. Jarraian bere lan-ildo nagusiak modu eskematikoan azalduko ditugu.

basque ecodesign center


14

2012. urteko jarduera-memoria

Proiektu teknikoen garapena Produktu-ekoberrikuntza sustatzen

Banako Metodologikoak eta oinarrizkoak

Proiektu tekniko ezberdinen garapenaren bidez, bai banaka bai enpresen artean lankidetza baliatuta, ingurumenaren aldetik hobeak eta lehiakorragoak diren produktuak garatu ditzakegu. Basque Ecodesign Centerraren funtsezko xedeetako bat lan teknikoak garatzea da, gainerako eragile ekonomikoek oinarri gisa hartuko dituztenak.

Lankidetza proiektuak

Lanok nazioarte mailako ezagutza-zentro nagusiekin elkarlanean garatuko dira.

Proiektu teknikoen garapena

Lankidetzaproiektuak

Produktu-ekoberrikuntzak, berez, enpresetan negozio-ildo berriak eratzeko aukera ematen du.

Negozioaukera berriak

Trebakuntza Etaezagutza hobetzea

Beharrezkoa da enpresa kideen lehiakortasuna indartzea, ekodiseinuko punta-puntako ezagutza eskuratuta eta erabilita. Horretarako, Basque Ecodesign Centerreko Ideien Laborategiaren abiapuntu-helburua nazioarte mailako metodologiak eta joerak aztertzeko eta jarraipena egiteko sistema egokiak ezartzea izango da. Ondoren, horietan oinarrituta negozio-ideia berriak eratu eta definitu ahalko dira.

Ideien Laborategia

Enpresa-lehiakortasuna ingurumenetik abiatuta

Negozio-aukera berriak basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

15

Hedapena eta komunikazioa Euskadi erreferentziazko eskualde gisa kokatzen

Barneko komunikazioa

Euskadiko enpresa-sarea duela urte ugari hasi zen ekodiseinuaren printzipioak txertatzen eta lantzen. Eginkizun hori aurkezpen-gutun garrantzitsua da nazioarteko merkatuan. Horregatik, Basque Ecodesign Centerrak sorreratik ezarritako beste helburu bat Euskadi ekodiseinuaren alorrean eskualde aurreratua eta Europar Batasuneko erreferente den ikuspegia transmititzea da. Horretarako, egungo balioak eta egindako lana aktiboki sustatuko dira.

Hedapena eta komunikazioa

Euskadiko ETEentzako laguntza

Hornikuntza -katearekin lan egitea

Kanpoko komunikazioa

Gainerako ETEentzako zerbitzuak

Basque Ecodesign Centerreko kide diren industria-enpresak buru dira, nor bere jarduketasektorean. Liderrak diren aldetik, ekodiseinuaren printzipioak txertatzeko erronka onartzen dute, ez bakarrik beren jardueran, baizik eta beren EAEko hornikuntza-katean parte hartzen duten enpresetan ere.

Era berean, Ihoberen eta Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan programaren bidez, Basque Ecodesign Centerrak EAEko gainerako ETEei ekodiseinuaren inguruan laguntza ematea sustatuko du.

Dando servicio a todo el sector industrial del paĂ­s

Euskadiko ETEentzako laguntza basque ecodesign center


16

2012. urteko jarduera-memoria

Jasangarritasunaren hiru ardatzak lantzea Basque Ecodesign Centerrak produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean ingurumen-irizpideak txertatzearen inguruan Ihobek eta gainerako zazpi enpresa kideek azken urteotan bereganatutako esperientzia biltzen du. Helburu horrekin, Ihobek eta lau industria-enpresak (horien artean Fagor Electrodomésticos) Ekodiseinurako eskuliburu praktikoa. 7 urratsetan ezartzeko eragiketa dokumentua sortu zuten 2000n. Espainian garatutako lehenengo ekodiseinu-metodologia izateaz gainera, Europa mailako lehendabizikoetako bat izan zen. Metodologia horren abiapuntua bizi-zikloaren pentsamenduaren (Life Cycle Thinking) kontzeptua da, bai eta bizi-zikloaren azterketak (Life Cycle Assesment, LCA) irudikatzen duen euskarri teknikoa eta zientifikoa ere, prozesu, produktu edo zerbitzu batek bere bizi-zikloan zehar dituen ingurumen-kargak ebaluatzeko tresna baita. Basque Ecodesign Centerrak, hortaz, esperientzia hori guztia biltzen du, eta erronka gisa jasangarritasunaren zikloa osatzen duten beste bi jarduketa-ardatzak lantzea da, hau da, ekonomia-aldagaia eta gizarte-aldagaia.

Life Cycle Assesment (LCA)

Ingurumenekoa Life Cycle Costing (LCC)

Life Cycle Sustainability Assesment (LCSA)

Ekonomikoa Social Life Cycle Assesment (SLCA)

Soziala 2013

2014

2015

2016

Horretarako, Basque Ecodesign Centerrak ikuspegi berri hauek garatzea eta txertatzea aurreikusi du hurrengo urteetako bere lan-planaren barruan: 

Life Cycle Costing, LCC.- Bizi-zikloaren pentsamendu berbera du; metodologia horren bidez, prozesu, produktu edo zerbitzu batek bere bizi-zikloaren fase guztietan zehar dituen kostu ekonomikoak (zuzenak zein zeharkakoak) ebaluatu daitezke.



Social Life Cycle Assesment, SLCA.- Metodologia horren bitartez prozesu, produktu edo zerbitzu batek bere bizi-zikloaren fase guztietan zehar dituen gizarte-kostuak ebaluatu daitezke, hala nola laneko segurtasun eta osasunarekin lotutakoak, eragin bisuala, zarata eta erradiazio elektromagnetikoak.

Metolodogia-ikuspegi berri horiek garatu ostean, helburua metodologia integratu berri bat definitzea da, jasangarritasunaren hiru ardatzak bilduko dituena Life Cycle Sustainability Assesment (LCSA) delako metodologia garatzearen bitartez.

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

17

5. Garatutako proiektu teknikoak Basque Ecodesign Centerraren eginkizun nagusia proiektu teknikoak garatzea da, enpresa kideak eta beren produktuak kokatzeko balioko dutenak eta EAEko gainerako eragile ekonomikoentzat baliagarriak izango direnak. Hiru proiektu mota garatzen ditu:

Oinarrizko proiektuak / proiektu metodologikoak Horietan, enpresa-erabakiak hartzeko prozesuetan Life Cycle Costing metodologia sistematikoki txertatzeko lan egingo da. Proiektuok hiru urte inguru iraungo dute, eta enpresa parte-hartzaile bakoitzak dedikazio handia eskainiko dio. Hona hemen horien ezaugarrietako batzuk: 

Lantaldeak eratzea erronka eta aukera berriak aztertzeko. Negozio ekoberritzaileekin, ekodiseinuarekin eta bizi-zikloaren azterketarekin lotutako erronkak eta aukerak aztertzen dituzten ad hoc taldeak dira. Prozesu hori zentroko proiektu berrien diseinuaren atarikoa da.



Ezagutza aurreratua txertatzea, ekodiseinuko unibertsitate doktoregaien I+G proiektuak laguntzearen bidez.

Kideen banako proiektuak Kide bakoitzak banako proiektuak garatuko ditu, zeinetan ekodiseinuaren printzipioak aplikatuko baititu bere jardueran. Proiektuok ondoren lankidetza-proiektu bihurtzeko helburuarekin sustatzen dira.

Lankidetza-proiektuak Basque Ecodesign Centerreko bi kidek edo gehiagok elkarlanean garatuko dituzten proiektuak izango dira. Aldi berean, bloke horren barruan bi proiektu mota bereiziko dira: alde batetik, funts propioekin garatuko direnak, eta, bestetik, bestelako funtsekin gauzatuko direnak, EAEko, estatuko eta Europako I+G+b programen bitartez. 2012AN GARATUTAKO ETA/EDO HASITAKO PROIEKTU TEKNIKOEN ZERRENDA Forjazko erreminten azala erdiautomatikoki berreraikitzea

CIE Automotive

Banakoa

Automobilgintzaren sektorerako piezen bizi-zikloaren azterketa

CIE Automotive

Banakoa

G90 - 2.0 MW modeloko aerosorgailuaren bidez sortutako 1 kwh-ri buruzko produktuaren ingurumen-adierazpena garatzea

Gamesa

Banakoa

Azpiestazio transformatzaile elektriko baten ekodiseinua

Iberdrola

Banakoa

Biovalora: Zerbitzu ekosistemikoak baloratzea urtegi hidroelektriko batean

Iberdrola

Banakoa

Ormazabal

Banakoa

Produktuen ingurumen-adierazpenak (EPD) garatzea aingura-kateetan

Vicinay Cadenas

Banakoa

Eraikuntza jasangarria Vicinay Cadenasen egoitza korporatibo berrian

Vicinay Cadenas

Banakoa

Ibilgailu elektrikoentzako birkargatze-puntu bati ekodiseinua aplikatzea

Iberdrola — Gamesa

Lankidetza-proiektua

Kostuen eta bizi-zikloaren jasangarritasunaren azterketa: LCC eta BZJasgA

Idazkaritza teknikoa

Proiektu metodologikoa

Ekodiseinua bizi-amaierarako: lehiakortasun-estrategiak

Idazkaritza teknikoa

Proiektu metodologikoa

Kanpoko finantzazio-iturriak aztertzea proiektu teknikoak garatze aldera

Idazkaritza teknikoa

Proiektu metodologikoa

Lehen mailako banaketako 22 gelaxken ekodiseinua

basque ecodesign center


18

2012. urteko jarduera-memoria

CIE Automotive Forjazko erreminten azala erdiautomatikoki berreraikitzea

Proiektu horren helburua forjazko tresnak konpontzeko prozesu erdi-automatiko bat lortzea da. Hala, konponketa prozesu jasangarriagoa diseinatuko da, eta baliabideak eta jarduteko denborak txikituko dira. Proiektu horretan EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Ekodiseinu ikasgelako ikasle baten laguntza jaso dugu. Prozesu berri hori (digitalizazio GOM sistema bezala ezagutzen da) jasangarriagoa da ingurumenaren aldetik, energiaren kontsumoa eta mekanizazioaren denbora lantzen baitira, batik bat, eta nabarmen murrizten. Gainera beste alderdi batzuk ere aldatzen dira, adibidez, kutsagarriak ez diren labaingarriak erabiltzea estanpan, edota sortutako hondakinak gutxitzea (taladrina, garbiketako hondakin-ura edo hondakin metalikoak). Hona hemen proiektuaren emaitzak: 

Proposatutako prozesu berriak (GOM) mekanizazio prozesua % 63 txikitzen du gaur egungo prozesuarekin alderatuta.



GOM prozesuak gaur egungoak baino % 27 eragin txikiagoa sortzen du ingurumenean, eta aztarna erabat betetzeko ohikoak baino % 80 txikiagoa.



Aztertutako estanpa proposatutako prozesuaz konpontzean,

Automobilgintzaren sektorerako piezen bizi-zikloaren azterketa Proiektuaren helburua automobilgintzako piezak ekoizteko bestelako materialak ingurumenaren aldetik ebaluatzea da, burdinatik ez datozen material metalikoak ordezkatzeko. Era berean, piezak birziklatzeko edo haien bizitza amaieran tratatzeko prozesuen azterketa txertatu da proiektuan. Kasu honetan ere, aipatutako Ekodiseinu ikasgelaren laguntza jaso dugu proiektua aurrera eramateko. Proiektuan balioetsi diren materialak poliamida 6 eta poliamida 6,6 beira-zuntzezko % 30eko indargarriaz, matrize plastikozkok, karbono-zuntza eta norabide bakarreko zein bi norabideko beira-zuntza izan dira. Hona hemen proiektuaren emaitzak: 

Matrize termoplastikoekin alderatuta, epoxi erretxinak du ingurumen-eragin txikiena.

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

19



Indargarrien kasuan, ingurumen-eraginari dagokionez, karbono-zuntzaren ekoizpena beira-zuntzarena baino kaltegarriagoa da.



Ingurumen-eraginari dagokionez, prozesurik mesedegarrienak PA 6,6/Karbono-zuntz birziklatua/ birziklatze mekanikoa, PA 6,6/Beira-zuntz birziklatua/birziklatze mekanikoa eta PA 6,6/Beira-zuntz laburra/birziklatze mekanikoa izan dira.

Gamesa G90 - 2.0 MW modeloko aerosorgailuaren bidez sortutako 1 kwh-ri buruzko produktuaren ingurumen-adierazpena garatzea EHUko Ekodiseinu ikasgelak babestutako proiektu honetan aerosorgailu baten ingurumen-eragina kalkulatu da bizi-zikloaren azterketaren bidez. Azterlanaren helburua EPD bat garatzea da, hautatutako aerosorgailuaren bidez 1 kwh sortzearen ingurumen-profila erakusteko.

Ondoko lan hauek egin dira: 

Bizi-zikloaren inbentarioak biltzea eta parke eolikoaren azpiegituraren obra gauzatzeko eta eraikitzeko fasearekin lotutako ekipoak eta makinak erabiltzeko egoerak baloratzea.



Garraio eta banaketa elektrikoko sareei buruzko informazioa bilatzea eta aztertzea: banaketasareetako galerak, Europako herrialdeen eta eskualdeen araberako berariazko azterketa, banaketadistantziak, elektrizitate-banaketaren tokiko estandarrak...



Aztertutako parke eolikoen ingurumen-eraginei buruzko ikerketa sinplifikatuak idaztea: lurzoruaren erabilera, biodibertsitatearen gaineko eragina, eragin bisuala, arrisku potentzialak garraioan, parkea instalatzea eta erabiltzea, eremu elektromagnetikoak sortzea eta zarata sortzea.

basque ecodesign center


20

2012. urteko jarduera-memoria

Iberdrola Azpiestazio transformatzaile elektriko baten ekodiseinua

Gauzatutako proiektuaren helburua Ordiziako banaketa-azpiestazio transformatzaile baten ingurumeneko diagnosia egitea da, elektrizitatearen sektoreko instalazioen diseinuetan ekodiseinuko irizpideak txertatzeko aukera aztertze aldera. Proiektuaren indarguneetako bat analisia gauzatzeaz arduratu den taldearen eta hornitzaileen arteko elkarlan estua izan da. Izan ere, elkarrekin paraleloan lan egin dute, informazioa emanez eta taldean bizi-zikloaren azterketari eta ekodiseinuari buruzko banako egitasmoak gauzatuz euren ekipamenduetan. Ingurumen-eragina balioztatu ondoren, Ordiziako azpiestazioak inpaktu nagusiak erabilera-fasean sortzen dituela egiaztatu da. Izan ere, instalazioak 40 urtez funtzionatzen du, eta horietan energia-kontsumo handia du. Ingurumen-eragin handiena duten materialei dagokienez, plaka elektronikoen erabilera azpimarratu behar da; ondoren, SF6 gas isolatzailea dator. Metalen eragina ere aipatzekoa da (latoia, kobrea, aluminioa edo ferrokinel-aleazioa), analisian baliatutako gainerako materialenarekin alderatzen badugu. Proiektuari esker, instalazioaren ingurumen-profila hobetzeko estrategiak zehaztu ahalko ditu enpresak: 

Instalazioetako zein ekipamenduetako eraginkortasun energetikoa hobetzea.



Ekipamendu eraginkorragoak edo ekodiseinatuagoak aukeratzea.



Instalazioetan erabilitako material kopurua murriztea.



Materialak ingurumen-eragin txikiagoa duten beste batzuengatik ordezkatzea.

Biovalora: Zerbitzu ekosistemikoak baloratzea urtegi hidroelektriko batean Biovalora proiektua aztertzen ari da nola eraldatzen dituen urtegi hidroelektriko batek zerbitzu ekosistemikoak, eta zer eragin eta aukera sortzen dituen hark ingurunean, irudi global horri benetako balio ekonomiko bat ematea bilatzen dela bidenabar. Ikerketa Tera ibaiaren arroako urtegietan (Zamora) zentratu da, eta energia-ekoizpenaren azterketa baino gehiago bilatzen du; ikusi nahi da zer-nolako ondorioak izan ditzaketen urtegiek biodibertsitatean, turismoan, nekazaritzan, uholdeetan, suteetan eta ur-horniketan. Proiektuaren emaitzak: 

Biltzen diren urei esker, emari ekologiko konstantea, laborantza ureztatua eta 30.000 pertsona baino gehiagorentzako edateko uraren hornidura lor daitezke.



Euri-jasa gogorrek eragindako uholdeen erdiak ezerezten dituzte urtegiek, eta % 30 baino gehiago leuntzen gainerakoak. Horri esker, diru asko aurrezten da saihestutako kalteetan eta galeretan.

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

Ormazabal Lehen mailako banaketako 22 gelaxken ekodiseinua

Ormazabal enpresak Iberdrolak gauzatutako proiektu bat babestu du, zehazki, azken horrek Ordizian duen azpiestazio elektrikoaren ingurumen-jokabidea ezagutzekoa. Horretarako, azpiestazioan instalatutako CPG_0 lehen mailako 22 banaketa-gelaxkei (hamaika taldetan sailkatuta ezaugarri eta elementu komunen arabera) dagozkien ingurumen-eraginak aztertu ziren, ekodiseinuaren metodologiaren arabera. Lortutako emaitzei esker, aztertutako produktuetan jatorria duten ingurumen-arazoekin lotutako puntu nagusiak identifikatu ziren, horietan etorkizunean aplika ahal izango diren estrategiak zehazteko eta identifikatzeko. Emaitzei jarraiki, % 6-7 artean hobetu da aztertutako 22 gelaxken bizi-zikloa.

Vicinay Cadenas Produktuen ingurumen-adierazpenak (EPD) garatzea aingura-kateetan

Ingurumen-bikaintasunerako bidean, Vicinay Cadenasek Produktuen Ingurumen Adierazpena (ingelesez, Environmental Product Declaration -EPD-) sistema aukeratu du bere kateen ingurumen-jokabidea jakinarazteko tresna moduan. III. motako ekoetiketa horri esker, enpresak bere kateek bizi-ziklo osoan zehar duten ingurumen-eraginaren berri ematen du. International EPD System速-ek, munduko programa ezagunetako batek, ematen du informazio horren gaineko bermea. Ingurumen Kudeaketarako Suediako Batzordeak (Swedish Environmental Management Council) kudeatzen du programa hura. Produktuen ingurumen-adierazpenen idazketaren eta ziurtapenaren xede izan diren ainguratze-kateak eta girgilu-motako elementuak (H eta D, R4, R4S eta R5 kalitatekoak) sektoreko eskaintza teknologiko aurreratuena dira, beraz, berritzaileenak dira diseinu eta garapenari dagokienez. Egun, Vicinay Cadenasek zazpi EPD egiaztatu ditu. Horiek garatzeko lanean emaitza garrantzitsuak lortu ditu, adibidez, bere ekologia-aztarna % 40 murriztu du, urtebetean 1.200 t CO2 gutxiago sortu ditu, bai eta aurrezki handiak izan ere.

basque ecodesign center

21


22

2012. urteko jarduera-memoria

Vicinay Cadenas Eraikuntza jasangarria Vicinay Cadenasen egoitza korporatibo berrian Vicinay Cadenasek enpresaren etorkizuneko egoitza izango den eraikina diseinatu du Sestaon, eraikuntza jasangarriko irizpideak baliatuta. Eraikinak ekoizpen-nabeak izango ditu, bai eta biltegiratzeko eta erabilera nagusiari atxikitako zerbitzuetako eremuak ere. Pabilioian txertatutako ingurumen-hobekuntza garrantzitsuenen artean energia-aurrezkia eta zarataren kontrola daude. Eraikinaren kanpoaldean xurgatze-panelak kokatuko dira. Hondakin gutxi sortzen dute eta isolamendu handikoak dira, eta horien bidez energia-kontsumoa murriztu eta inguruan eragozpenak sortzea ekidingo da. Halaber, langileek jasan behar duten zarata murrizteko neurri eraikitzaileak hartu dira. Eraikinaren argiztatze naturala sabaileihoen eta argizuloen bidez lortuko da. Iparraldera orientatuta egoteaz gain, soinu-isolamendu ahalmen handia dute. Ur beroa ekoizteko sistema emisio gutxiko kondentsazio-galdara bat izango da; hura eguzki-instalazio termiko batekin osatuko da. Eraikinak kontsumoa neurtzeko kontagailuak eta ekipamenduak izango ditu. Era berean, euri-urak biltzeko sistema bat garatu da, lorategiak ureztatzea eta garbiketa-lanak xede izango dituena. Neurri horiek aplikatzeko orduan aldagai ekonomikoa ez da alde batera utzi: zuzeneko aurrezkiak aintzat hartu dira edo aplikatutako neurriak amortizatu dira.

Iberdrola—Gamesa Ibilgailu elektrikoentzako birkargatze-puntu bati ekodiseinua aplikatzea Basque Ecodesign Centerren jardueren esparruan, Iberdrolak eta Gamesak produktuen bizi-zikloaren azterketa (BZA) eta ekodiseinua arloetan elkarrekin lan egin dute. Zehazki, BP proiektua, ibilgailu elektrikoentzako birkargatze-puntua izan da aztertzeko eta hobetzeko aukeratu dena, haren bizi-zikloarekin lotutako ingurumen-alderdiak identifikatzeko eta ebaluatzeko. Birkargatze-puntuaren bi ereduak hartu dira kontuan: zutikakoa eta hormakoa. Lortutako hobekuntzen artean, hauexek azpimarratu behar dira: 

Produktuaren guztizko pisua % 9 murriztea aurreko prototipoekin alderatuta



Produktuaren ingurumen-eragin globala % 10 murriztea aurreko prototipoekin alderatuta



Produktuaren klima-aldaketako potentziala % 12 murriztea aurreko prototipoekin alderatuta



Produktuaren osagaien kopurua optimizatzea: bi bateria independente izatetik bat integratua edukitzera igaro da, eta beharrezkoak ez diren piezak kendu dira.

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

23

Proyectos de base metodológica Kostuen eta bizi-zikloaren jasangarritasunaren azterketa: LCC eta BZJasgA Proiektu teknikoez edo 2012ko Kudeaketa Planean hasieran aurreikusitako proiektuez gainera, enpresa sortzaileen eskariek industriaproduktuen Bizi Zikloaren Jasangarritasunaren Azterketan (BZJasgA) modu metodologikoan aurrera egiteko beste proiektu bat sorrarazi dute. Life Cycle Costing, aurrerantzean LCC, 1970aren inguruan, energiakrisiaren erdian, alegia, zenbait ekonomistak garatutako metodologia da, proiektu edo erabaki batentzat planteatutako aukera bakoitzaren fluxu ekonomikoa kalkulatzeko eta baloratzeko helburuarekin. Aldi berean, ingurumen-ikuspegia zuen beste metodologia bat garatu zen, Life Cycle Assessment (aurrerantzean, LCA). Bere xedea produktu edo zerbitzu batek bere bizi-zikloan zehar dituen ingurumen-eraginak ebaluatzea da. Produktu baten alderdi guztien ikerketa xehatua egiteak haren ezaugarriak modu zehatzagoan ezagutzeko aukera ematen du, diseinu zein marketineko helburuekin. Bi metodologiek ikuspegi globala baliatzen dute: ez du arreta jartzen produktuaren edo zerbitzuaren fabrikazioan edo eskuratzean, baizik eta bere bizitza osoan, lehengaiak lortzen direnetik hasi eta bere baliobizitzaren amaieraraino. Hala, sistemaren mugak zabaldu eta ahal bezainbeste aztertzea bilatzen da. Nolanahi ere, metodologiak garai berean sortu baziren ere, beren garapena ez da batera gertatu ez osagarria izan. Gaur egun Bizi Zikloaren Kostuen Azterketaren (LCC) ikuspegi metodologikoa garatzen ari dira. Lan horren amaiera gisa, Basque Ecodesign Centerra osatzen duten enpresek garatuko dituzten proiektu pilotuetan oinarritutako metodologia osatuko da. Aldi berean, bizi-zikloaren azterketa sozialaren (BZAS) eta bizi-zikloaren jasangarritasunaren azterketaren (BZJasgA) gaur egungo egoera aztertzen ari da, aurrekoa baino askoz gutxiago garatu diren metodologiak.

Ekodiseinua bizi-amaierarako: lehiakortasun-estrategiak 2012ko urrian, Basque Ecodesign Centerraren esparruan gauzatu beharreko lan hau atera zen lizitaziora:

Produktuen bizi-amaieraren alorrean gauzatu beharreko jarduketak definitzea eta ezartzea Basque Ecodesign Centerraren esparruan. Lizitazioa azaroan ebatzi zen, eta horri dagozkion lanak behar bezala abian jarri dira. Produktuen bizi-amaieraren alorreko lanak, inplikatutako eragileekin lana egitea eta kasu praktikoak garatzea ez ezik, ondoko jardun-ildoak garatzea ere bilatzen du: 

Lehiakortasuna hobetzeko jarduketa-estrategia, produktuaren hondakinen kudeaketaren bitartez.



Bizi-amaierarako diseinua kudeaketa-sistema integratuen esparruan kostu ekonomikoak murrizteko ekodiseinu-estrategia moduan.

basque ecodesign center


24

2012. urteko jarduera-memoria

Kanpoko finantzazio-iturriak aztertzea proiektu teknikoak garatze aldera Lankidetza-proiektuak aurrera eramateko Basque Ecodesign Centerreko enpresek eskuratu ditzaketen laguntza publikoak bilatzeko helburuarekin, Europa, estatu eta EAEko programa nagusien ikerketa xehatua egin da, ondoko esparru hauetan: 

I+G+b.



Ingurumena.



Ekoberrikuntza.



Enpresa-sustapena.



Energia eraginkortasuna.

Hala, 121 laguntza posiblez osatutako hasierako zerrenda egin zen. Ondoren, iragazpen-fasea egin zen; horretarako, kontuan hartu ziren Basque Ecodesign Centerreko enpresa partaideen tipologia zehatza eta testuinguru horretan aurrera eraman ahal izango liratekeen proiektuen ezaugarriak. Horren bidez, 12 diru-laguntza programara murriztu da zerrenda. 6 Europa mailakoak dira; 4, estatukoak, eta 2, EAEkoak. Horiexetan sar daitezke Basque Ecodesign Centerreko kideen artean garatzen diren baterako ekimenak eta lankidetza-proiektuak. Diagnostiko xehatu bat egin da 12 finantziazio-lerro horietako bakoitzaz. Honako hauek adierazi dira bakoitzean: diru-laguntza mota (aurrekontua), deialdia egiten duen erakundea, proiektuaren iraupena, ikuspegi tematikoak, izan litezkeen jarduerak, beste programa batzuekiko bateragarritasuna, balorazioa eta arrakastarako funtsezko faktoreak.

AZTERTUTAKO PROGRAMAK LIFE+

Europa

ARTEMIS JOINT UNDERTAKING

Europa

CIP-ECOINNOVATION

Europa

EUROSTARS

Europa

CIP-INTELLIGENT ENERGY EUROPE

Europa

ZAZPIGARREN ESPARRU PROGRAMA

Europa

I+G PROIEKTUEN FINANTZAZIOA – GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROA (CDTI)

Espainia

EUREKA

Espainia

INNPACTO

Espainia

INNPRONTA

Espainia

ETORGAI

Euskal Autonomia Erkidegoa

GAITEK

Euskal Autonomia Erkidegoa

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

25

6. Negozio-aukera berriak Jarduera-bloke honetan biltzen dira enpresa kideetako talde teknikoei zuzendutako trebakuntzako eta ezagutza hobetzeko jarduerak eta Basque Ecodesign Centerreko Ideien Laborategiaren jarduera.

Trebakuntza eta ezagutza hobetzea Basque Ecodesign Centerreko enpresa kideetako lantaldeak trebatzeko, 2012an zehar prestakuntzaegutegi hau aurrera eraman dugu zentroko kideen egoitzetan: Saio hauek izan dira prestakuntza-eskaintzaren barruan: 

Ekoberrikuntzari buruzko oinarrizko nozioak



Bizi-zikloaren azterketa (BZA)



Ekodiseinu-metodologia



Ekoetiketatzea eta ingurumeneko aintzatespensistemak



UNE-EN ISO 14006:2011 araua ezartzea



Ekodiseinu-zuzentaraua (ErP) eta bere inplikazioak



Prestakuntza-saioa: Bizi-zikloa aztertzeko tresna – GaBi



Prestakuntza-saioa: Bizi-zikloa aztertzeko tresna – SIMAPRO

"Ekoberrikuntzari buruzko oinarrizko nozioak" jardunaldia, Iberdrola dorrean, 2012ko martxoaren 22an.

Saiook, halaber, beste helburu bat izan dute, enpresek eta beren arduradun teknikoek elkar ezagutzea, hain zuzen. Hartara, prestakuntza-saioak Basque Ecodesign Centerra osatzen duten enpresen egoitzetan izan dira, eta horietako bakoitzean enpresaren aurkezpena eta instalazioetara bisitaldia egin dira. Basque Ecodesign Centerreko kide guztiei zuzendutako saiooz gainera, banakako barne-saioak ere antolatu dira Iberdrola, Fagor eta Gamesa enpresetan, bizi-zikloaren azterketako Simparo software-tresnak modu xehatuan ezagutzeko helburuarekin. Produkuen ekoetiketatzeari buruzko prestakuntzajardunaldia Vicinay Cadenasen.

basque ecodesign center

Ekodiseinuaren alorreko prestakuntza-egutegian sartu den beste talde bat Ideien Laborategiko langileena izan da. Hala, bizi-zikloaren azterketako GaBi eta Simapro tresnei buruzko prestakuntza-saioetan parte hartu dute.


26

2012. urteko jarduera-memoria

2012KO URTARRILA – APIRILA Ekodiseinua eta ekoberrikuntza: beren aplikazioa Iberdrolan

Martxoak 8

Iberdrola (Madril)

Incompany: Grupo Iberdrola

Ekoberrikuntzari buruzko oinarrizko nozioak

Martxoak 22

Iberdrola (Bilbo)

Enpresa kide guztiak

Bizi-zikloaren azterketaren (BZA) metodologia

Apirilak 19

Ormazabal (Zornotza)

Enpresa kide guztiak

Ekodiseinuaren metodologia eta printzipioak

Maiatzak 3

CIE Automotive (Zornotza)

Enpresa kide guztiak

Ekodiseinuaren metodologia eta printzipioak

Maiatzak 3

CIE Automotive (Zornotza)

Enpresa kide guztiak

Ekoetiketatzea eta produktuen ingurumen-informazioko sistemak

Maiatzak 18

Vicinay Cadenas (Bilbo)

Enpresa kide guztiak

UNE-EN ISO 14006:2011 arauaren ezarpena

Maiatzak 31

Fagor (Arrasate)

Enpresa kide guztiak

Ekodiseinu-zuzentaraua (ErP) eta haren inplikazioak

Ekainak 15

Ihobe (Bilbao)

Enpresa kide guztiak

Bizi-zikloaren azterketako tresna - SIMAPRO

Urriaren 8tik 21era

Gamesa (Zamudio)

Incompany: Gamesa

Bizi-zikloaren azterketako tresna - GABI

Azaroak 21

Ihobe (Bilbo)

Enpresa kide guztiak

Bizi-zikloaren azterketako tresna - SIMAPRO

Azaroak 29

Fagor (Arrasate)

Incompany: Fagor

2012KO MAIATZA – ABUZTUA

2012KO IRAILA – ABENDUA

Bizi-zikloaren azterketako (BZA) software tresnen erabilera Tankera horretako ekodiseinu-proiektuetan bizi-zikloaren azterketak (BZA) egiteko, software-tresnak funtsezkoak dira lanak arrakasta izan dezan. Laguntza Teknikoak egun merkatuan eskuragarri diren tresna nagusien azterketa sakona egin zuen, gainerakoen aldean abantaila gehiago dituztenak sakonago aztertuta. Lan horren helburua zera izan zen: Basque Ecodesign Centerren esparruan garatzen diren proiektuetan bizi-zikloaren azterketa egiteko software-tresnarik onenak erabiltzen direla ziurtatzea. Lortutako emaitzak oinarri hartuta, hiru prestakuntza-tailer antolatu ziren 2012ko azaroan, bizi-zikloaren azterketa (BZA) egiteko tresna nagusietako batzuk sakonki ezagutze aldera, esaterako, SIMAPRO eta GaBi.

Ordena 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11

Tresna-izena GaBi 5 Umberto SimaPro 7 OpenLCA LCAManager EuPeco-profiler Eco-it SolidWorks Sustainability SolidWorks Sustainability Xpress COMPASS (Comparative Packaging Assessment) PEAT Package smart(Packaging Environmental Assessment Tool)

basque ecodesign center

Tresna mota

Balorazioa

Completa Completa Completa Completa Completa Completa Simplificada Simplificada Simplificada Simplificada

330 325 310 295 250 210 190 170 170 155

Simplificada

135

Aztertutako BZA software-tresnen balorazio-taula


2012. urteko jarduera-memoria

27

6. Negozio-aukera berriak Ideien Laborategia Basque Ecodesign Centerreko Ideien Laborategia 2012ko urrian jarri zen martxan. Ihobe ingurumenkudeaketako sozietate publikoaren bulegoen ondoan du egoitza, eta zentroko eta bere jarduera berritzailearen erreferentzia-puntu bihurtzea bilatzen du. Ekimenak ingurumen-produktu eta -zerbitzu aurreratuen diseinuan ideia berritzaileak sortzea sustatzen du, bai eta zentroko antena teknologiko eta zaintzako gisa jardun ere. Basque Ecodesign Centerren Ideien Laborategia iragan ekainaren 13an aurkeztu zen jendaurrean, Ihoberen instalazioetan bertan, Bilbon. Ordezkari politikoez gainera, aurkezpen-ekitaldian

Zuzendaritza Batzordeko kideen bisitaldia Ideien Laborategira, 2012ko urriaren 17an

Basque Ecodesign Centerreko enpresak eta nazioarte mailako ekoidesinu-aditu Joan Rieradevall ere izan ziren. Irailaren amaieran, Novia Salcedo Fundazioarekin (NSF) elkarlanean, zazpi tituludun berrik Ideien Laborategiko lantaldearekin bat egin zuten, bertan espezializazioa jasotzeko eta lankidetzan aritzeko 15 hilabetez. Laborategiko lanaren hasiera moduan, hainbat prestakuntza-ikastaro intentsibo egin zituzten, honako gai hauen inguruan: IDEIEN LABORATEGIKO LANGILEAK PRESTATZEA – TREBATZEA Ekodiseinuko eta bizi-zikloaren azterketako aditu-ikastaroa Berrikuntza-teknikak

irailak 24 – urriak 5 urriaren 5etik 8ra

Karbono-aztarnaren kalkuluaren hastapenak

urriaren 15etik 16ra

LEAN Manufacturing

urriak 22

Bizi-zikloaren ingurumen-eraginak ebaluatzeko metodologiak eta tresnak: GABI 5.0 eta Simapro

abenduaren 12tik 13ra

Ondoren, azken hilabeteotan zehar beren prestakuntza osatzen joan dira, zaintza-lana garatzen hasi diren aldi berean. Hala, Basque Ecodesign Centerrentzat interesgarriak ziren hainbat foro eta biltzarretan izan dira, Conama 2012 eta Smart City World Congress (Bartzelonan egin zen) kasu . Enpresetara bisitaldiak Ideien Laborategiko zaintza teknologikoko mekanismoak martxan jartzeko lehenengo pauso gisa, zentroko kideetako instalazioetara bisitaldiak egitea planifikatu zen. Bisita horien bidez enpresen jarduera gertuagotik ezagutu ahal izan zuten, era horretan, Ideien Laborategiko proposamenak eta lana enpresen jarduerara eta errealitatera askoz gehiago egokitzeko. Ideien Laborategiko lantaldearen bisita Vicinay Cadenasera, 2012ko azaroaren 15ean

basque ecodesign center


28

2012. urteko jarduera-memoria

Ideien Laborategiaren funtzioak Ideien Laborategiaren helburua, beraz, ingurumena gehiago errespetatzen duten produktuen eta zerbitzuen diseinuan ideia berritzaileak sortzea sustatzea da, modu orokorrean euskal gizartearen, eta bereziki, Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkideen erronkei edo arazoei aurre egiteko balioko dutenak. Horretarako, antena teknologiko bihurtu da Ideien Laborategia, eta ekodiseinuko eta ekoberrikuntzako joerak eta etorkizuneko erronkak identifikatzen ditu; hala, enpresa kideen artean sinergiak sortzen lagundu nahi du ingurumena faktore sustatzaile gisa izango duten negozio-ildo berrien bilaketan. Ideien Laborategiak enpresa bazkideen irudi berritzaile eta ingurumenarekin konprometitua indartzeko lan egiten du, eta lankidetza, baterako sorkuntza, berrikuntza irekia eta erabiltzailean zentratutako diseinua bultzatzeko eremu ez-formala bilakatu da. Bere hiru funtzioak aurrera eramaterakoan, metodologia hau jarraitzen du:

Ideien Laborategiaren hiru funtzio nagusien eta euren arteko harremanen grafiko eskematikoa.

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

29

7. Euskadiko ETEentzako babesa Hornikuntza-katearekin lan egitea Euren produktuetan edo zerbitzuetan ekodiseinu-proiektuak garatzeko enpresek izan ohi duten eragozpenetako bat horietan beren hornitzaileen ezagutza eta esperientzia txertatzea da. Horregatik, Basque Ecodesign Centerraren jardueretako bat hornikuntza-katean trakzio-lana egitea izango da. Hura aurrera eramateko, lau jarduketa-esparru hartuko ditu ardatz: 

Produktuen ingurumen-informazioa hornikuntza-katean: hornitzaileekin lan egingo da, enpresa bultzatzaileak aukeratutako produktuaren bizi-zikloaren inbentarioa (BZI) egiteko beharrezko informazioa modu xehatuan lortzeko.



Hornikuntzak ekodiseinatzea (piezak eta osagaiak): lan horretan «Ingurumena gehiago zaintzen duen produktua» metodologia aplikatuko da, produktu jakin baten berrikuntza-ahalmena ikertzea xedetzat duena. Ihobek Ekodiseinuko Eskuliburu Praktikoan deskribatutako ekodiseinumetodologiaren lehenengo hiru etapak aplikatzen ditu, eta ikertutako produktuarentzako ekintza-plan bat sortu eta praktikan jartzea lortzen emaitza gisa.



Ekodiseinua kudeatzeko sistema (ISO 14.006): horretarako, nazioarteko arau honetan deskribatutakoaren moduko sistema bat ezarriko da. Lan horren barruan sartzen dira dokumentazioprozesua, beharrezko barneko prestakuntza eta lotutako bestelako kudeaketa-sistemekin bateragarria egitea (adibidez, ISO 14001 eta ISO 9.001 arauak).



Erosketa pribatu berdea: Basque Ecodesign Centerra osatzen duten enpresen erosketa eta kontratazio orokorrean ingurumen-irizpideak txertatuko dira, ingurumen-hobekuntza lortuz era horretan; kontratazio orokor gisa ulertuko da negozioaren barruan sartzen ez diren eta hortaz, fabrikatutako produktu/zerbitzuak ez diren produktu/zerbitzu osagarrien kontratazioa. Jarduketa hori, era berean, enpresak ingurumenarekiko duen konpromisoaren adierazgarritzat ere erabili daiteke.

Produktuaren ingurumen-informazioa hornikuntza-katean

Gerdau altzairu-hornitzaileak bere produktuaren ingurumen-informazioa ematen dio Vicinay Cadenasi Basque Ecodesign Centerreko hornitzaileek ingurumen-irizpideak txertatzea baliatuta, euskal industria-sarean ekodiseinua are gehiago garatzea lortu nahi da. Zehazki, Vicinay Cadenas bere altzairu-hornitzaile nagusi Gerdau enpresarekin lanean hasi da hornikuntza-katean zehar emango dion produktuen ingurumen-informazioaren kudeaketan. Hornikuntza-katean ingurumen-aldagaia txertatzeko gauzatzen ari den prozesuaren barruan eta produktuen ingurumen-adierazpenak egitearen ondorio gisa, Vicinay Cadenasek erabiltzen duen altzairuari buruzko ingurumen-informazioa eskatu dio Gerdauri. Eskaera horri esker, Euskadiko metal-enpresa nagusietako batek aipatutako informazioa biltzeari ekin dio, eta hala, EPDak egiteko erabiltzen dituen datuen kalitatea hobetuko du Vicinay Cadenasek.

basque ecodesign center


30

2012. urteko jarduera-memoria

Hornikuntzak ekodiseinatzea (piezak eta osagaiak)

Iberdrola azpiestazio elektrikoen diseinuarekin lotutako trakzio-lana egiten ari da bere hornikuntza-katean “Azpiestazio elektriko baten birdiseinua” proiektuaren barruan, hornikuntza-kate osoa tartean sartzeko erabakia hartu du Iberdrolak, abiapuntutzat hartuta Ordizian kokatutako azpiestazioa. Txertaketa horren helburua bikoitza da. Lehenik eta behin, bere ekipamenduen ingurumen-informazioa emango du (produktuen ingurumen-informazioaren kudeaketa hornikuntza-katean zehar). Bigarrenez, Ihoberen laguntza teknikoa baliatuta azpiestazio berriarentzako azpiosagai ekodiseinatuak garatzera bultzatuko ditu kateko enpresak. Lan horretan Basque Ecodesign Centerreko beste kide batek parte hartu du, Ormazabalek, hain zuzen, bai eta Incoesa, Adhorna, ABB, Arteche, Ingeteam Power Technology eta ZIV Aplicaciones y Tecnología enpresek ere.

Ekodiseinua kudeatzeko sistema (ISO 14006)

BECO-Boosting, Ecoinnovation in the supply chain of three big companies comprising SMEs 2012an zehar, BEdCk ekodiseinuaren alorrean hornitzaileekin trakzio-lana egiteko proiektu-proposamen bat prestatu du, Europako finantzazio-programetara aurkezteko asmoz. «BECO-Boosting, Ecoinnovation in the supply chain of three big companies comprising SMEs» izena du, eta hauxe da proiektuaren ideia: Basque Ecodesign Center osatzen dutenak bezalako korporazio handien hornikuntza-katean parte hartzen duten enpresetan ekodiseinua integratzen duen estrategia bat garatzea. Ekodiseinuaren aipatu integrazioa proposatzen da proiektuan, eta Ekodiseinuaren Kudeaketako ISO14006:2011 nazioarteko arauan oinarrituko dira egingo diren urratsak eta ekintzak. 2013ko ekitaldian proiektuaren lan-ildoari dagokion Europako finantzazio-deialdira aurkeztea aurreikusita dago.

Erosketa pribatu berdea

Enpresen erosketa eta kontratazio orokorretan ingurumen-irizpideak sartzea Bizi-amaierako lanak bezala, urrian atera ziren lizitaziora enpresa pribatuen erosketa eta kontratazio orokorretan ingurumen-irizpideak txertatzearekin lotuta garatu beharreko lanak. Enpresa pribatuen erosketa eta kontratazio orokorretan ingurumenirizpideak sartzeko abian jarritako proiektuak ingurumen-irizpide berriak ezarri nahi ditu enpresen erosketa eta kontratazio osagarrietan.

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

31

7. Euskadiko ETEentzako babesa Gainerako ETEentzako zerbitzuak Basque Ecodesign Centerraren ekintzaren bitartez, era berean, Euskadiko gainerako ETEak babestu nahi dira, Ihobek gauzatzen duen idazkaritza teknikoak kudeatuko dituen hainbat jarduera eta zerbitzu garatuta. Jarduerok Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 programaren barruan garatuko dira. Haren helburu nagusia euskal enpresa-sarea jasangarriagoa, berritzaileagoa eta eraginkorragoa izatea da; horretarako beren jardueretan ingurumen-aldagaiak txertatuko ditu, enpresak merkatuan lehiakorragoak izatea lortzeko. Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 programak hiru ildotan antolatzen ditu enpresen tresnak eta jarduerak, eta ingurumen-lidergoarena da erakundeetan ekodiseinua aplikatzeko erabiltzen duena.

Orientazio-zerbitzuak

2012AN AHOLKATUTAKO ENPRESAK

Erabakiak hartzeko laguntza

Cluspap Derivados del Fluor

Basque Ecodesign Centerrak gainerako euskal ETEetan ekodiseinua txertatzeko laguntza eman du. Babes hori modu praktiko eta egiazkoan egin da, Ihobe-line Ihoberen informazio-zerbitzuak kudeatzen duen Erabakiak Hartzeko Laguntza zerbitzua baliatuta. Erabaki estrategiko baten arrakasta baldintza dezaketen eta, beraz, inbertsio berri edo produktugarapen baten arriskua murritz dezaketen ingurumenalderdiei buruzko aholkua ematera bideratutako zerbitzua da, eta enpresan bertan garatzen da.

Ecoetiketa

Hnos Eguskiza Manufacturas Inserlam Master Segurisol Ormazabal Corporate Technology, AIE Aguirregamboamunoa Arquitectos S.L.P. Bellota Herramientas, S.A

Ekodiseinua

Berrikuntza Jasangarriko Institutua Sostenalia S.L. Irizar

Datu esanguratsu gisa, aipatu beharra dago enpresen % 87k ingurumen-ekintzak aurrera eraman dituztela zerbitzu hori erabili ostean.

Mozas + Aguirre Arquitectos, S.L.P Urkotronik, S.A. Yor, S.A.

Zifra globaletan, zerbitzuak 14 enpresa lagundu ditu: zortzik ekodiseinuarekin lotutako aholkuak jaso dituzte, bostek ekoetiketekin lotutakoak eta batek ekodiseinu-zuzentarauaren ingurukoak.

basque ecodesign center

Ekodiseinuzuzentaraua (ErP)

Gaia


32

2012. urteko jarduera-memoria

Orientazio-zerbitzuak

Adituen erantzunak jasotzeko telefono-zerbitzua Ihobe-line zerbitzuaren bidez, halaber, ekodiseinuaren arloan enpresek planteatu dituzten telefono bidezko kontsultei erantzun zaie.

EMPRESAS ATENDIDAS EN 2012

Ecoetiketa

Ihobe-line (900 150 864) telefono bidezko ingurumen-informazioa emateko zerbitzua da. Duela hamahiru urte jarri zen martxan, adituek ematen dute eta ingurumenari buruzko edozer gairi doan erantzuten diote. Erantzunak gaian adituak diren aholkulariek ematen dituzte, eta guztiak Ihobe-line zerbitzuko adituen taldean lan egiteko homologatuta daude.

Ekodiseinua

Erantzundako gai nagusiak, Erabakiak Hartzeko Laguntza zerbitzuaren kasuan bezala, ekodiseinuarekin, ekoetiketekin eta ekodiseinuzuzentarauarekin lotutakoak izan dira (zuzentaraua honela da ezagunagoa: ErP zuzentaraua edo energiarekin lotutako produktuei aplikatzeko diseinu ekologikoko zuzentaraua). Zifra globaletan, zerbitzu horren bidez 50 enpresari eman diogu laguntza: 32ri ekodiseinuaren alorrean, 11ri ekoetiketetan eta 7ri ekodiseinu-zuzentarauan.

basque ecodesign center

Ekodiseinuzuzentaraua (ErP)

Ansareo Saneamientos y Servicios, S.A. CEL Technologies & Systems, S.L. DTS Oabe, S.L Estudio de Arquitectura Subinas y Urrutia, S.L. Master Segurisol, S. L. U. ONN Outside Mobiliario Urbano, S.L. Ortzadar, S.L. Pedro - Navarro Sellex, S.A. Suministros Urbanos y Mantenimientos, S.A. UPV-EHU Universidad del País Vasco Emilio Puertas Arquitectos, S.L. Abad Diseño y Arquitectura, S.L. ABB, S.A. Low Voltage Products Fábrica Niessen Aguirregamboamunoa Arquitectos S.L.P. Anasa Estudios, S.L.P. APIDIT de la industria del Calzado y Conexas Gipuzkoako Arotz Taldea Azaro Fundazioa Biomimetiks, S.L.U. Bodega Señorio de Nevada, S.L. Elikagai Berrikuntza eta Teknologiako Zentroaa Consultoría y Formación Margube,S.L Dhemen Design, S.L. DTS Oabe, S.L Estudio de Arquitectura Basa, S.L. Galletas Artiach, S.A.U. Health Care Oihana, S.L.L. Ideilan Diseño, S.L. Ideko, S.Coop. Igonbe Design, S.L. (Flumbo Bicycle Parking) Imanol - Goenaga Ingeclima, S.L. Iñaki - Beistegui Jose Mari - Cid Kide, S. Coop Madergia Master Segurisol, S. L. U. Rocio - Mato Tecnalia R&I Certificación, S.L. Ulma Manutencion, S.Coop. UPV-EHU Universidad del País Vasco Zunibal, S.L. Poessa Deustuko Mª Auxiliadora-San Juan Salesiar Ikastetxea Electricidad Martín, S.A. Proton Electronica, S.L.U. Salto Systems HQ Set For Trading Ulma Packaging, S.Coop.


2012. urteko jarduera-memoria

33

Prestakuntza-zerbitzuak

Ekodiseinuko jardunaldiak, lan-tailerrak eta aditu-ikastaroak

Kontuan hartuta ingurumen-ezagutzaren hedapena Ihoberen funtsezko helburuetako bat dela, Basque Ecodesign Centerrak gainerako euskal ETEak trebatzeko eta sentsibilizatzeko jardunaldiak, ikastaroak eta tailerrak antolatzeko laguntza ematen du. 2012an zehar antolatutako tailer eta jardunaldiez aparte, ekodiseinuko ikastaro aurreratuak ere egin dira, ikuspegi orokorretik zein sektorialetik. Ezagutza aurreratua transferitzeko aditu-ikastaroon helburua euskal enpresetan ingurumeneko tresna eta metodologia aurreratuenak modu praktikoan aplikatzen laguntzea da, eta ikaskuntza teorikoa enpresan bertan egingo den aplikazio praktikoarekin konbinatzen dute.

IKASTARO OROKORRAK Ekodiseinua 7 urratsetan ezartzeko eragiketa Ekodiseinuaren ingurumen-kudeaketako sistema ezartzea UNE-EN ISO 14006:2011 arauari jarraiki

2012/05/24 2012/06/14 2012/10/10 2012/10/31

IKASTARO SEKTORIALAK Ekodiseinua sektore elektriko-elektronikoan Ekodiseinuari buruzko oinarrizko kontzeptuak makinaerremintaren sektorean Ekodiseinua altzarien sektorean

2012/05/31 2012/06/21 2012/10/17 2012/11/08 2012/11/29 2012/12/13

 2012an garatutako aditu-ikastaroak, bi kategorien arabera: ikastaro orokorrak eta ikastaro sektorialak

JARDUNALDIAK Ekonomia berderantz, ekodiseinuaren eta eraikuntza jasangarriaren bidez

COIIB —Ihobe

2012/03/20

Bilbo

Erosketa eta kontratazio publiko berdea EAEn: enpresentzako ingurumen-baldintzak

Ihobe

2012/05/28

Bilbo

Ikerlan-Ihobe

2012/05/28

Arrasate

Habic-Ihobe

2012/05/30

Bilbao

Ihobe

2012/05/30

Donostia

Euskadiko Ekodiseinu ikasgelaren X. urteurrena

Ihobe

2012/11/16

Bilbo

SUSTEEN proiektua: jasangarritasuna euskal ETEen lehiakortasunerako

Ihobe

2012/11/29

Bilbo

Ekodiseinua eta bizi-zikloaren azterketa

Novia Salcedo-Ihobe

2012/06/18 2012/06/29

Bilbo

Bizi-zikloaren azterketa hondakin-kudeatzaileentzat

Aclima-Ihobe

2012/12/19

Zamudio

Ekodiseinua

Adegi-Ihobe

2012/01/27

Donostia

Bizi-zikloaren kontzeptua eta hura aztertzeko tresnak

COIIB —Ihobe

2012/04/24

Bilbo

Ekodiseinu-arauaren aplikazioa eta ziurtapena ingeniaritzaren jardueran

COIIB —Ihobe

2012/05/22

Bilbo

Eraginkortasun energetikoaren eragina produktu eta zerbitzu ekoeraginkorrak garatzeari dagokionez Ingurumen-berrikuntza eta jasangarritasuna: lehiakortasunerako giltzak. Hábic Frantzia eta Alemaniako merkatuen aukerak

IKASTAROAK

TAILERRAK

 2012an egindako ekodiseinuko jardunaldien, ikastaroen eta lan-tailerren eta horiek antolatzeko elkarlanean aritu diren enpresen zerrenda

basque ecodesign center


34

2012. urteko jarduera-memoria

ETEentzako laguntza-zerbitzuak

Proiektu teknikoen garapena Ekodiseinu ikasgelan 2011ko urrian Ekodiseinu ikasgelaren 2011-2012 ikasturteari hasiera eman zitzaion. Ekodiseinu ikasgela Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publiko den Ihobek eta Bizkaiko Foru Aldundiak –Beaz Bizkaia sozietate publikoaren bidez– elkarrekin bultzatutako ekimena da.

Azaroan Euskadiko Ekodiseinu ikasgelaren X. urteurrena ospatu zen Bilbon. Era horretan, ikasgelaren ibilbideak merezitako aintzatespena jaso zuen. Izan ere, urteak daramatza esparru horretan espezializatutako ingeniariak eta produktuen diseinu integralean espezializatutako profesionalak (ordura arte gutxi garatuta zegoen alorra) lan-merkatuan sartzen. Azken hamarkadan, Ekodiseinu ikasgelak ia ehun gazte prestatu ditu: 92 ingeniari, hain zuzen, eta horien % 70 produktuen ingurumendiseinuaz arduratzen dira egun lan egiten duten enpresan. Azken hamarkada honetan garatutako lanaren bilduma gisa,Euskal Herriko Ekodiseinu ikasgelaren 10. urteurrena dokumentua argitaratu da. Hauek izan dira ikasturte honetan garatutako proiektuak:

EKODISEINU IKASGELAREN PROIEKTUAK 2011 - 2012 IKASTURTEAN Aernnova Engineering Division

“LARGE AIRCRAFT” hegazkin baten hegalen eta buztanaren zati mugikorren bizi-zikloaren azterketa Forjazko erreminten azala erdiautomatikoki berreraikitzea

Cie Automotive Automobilgintzaren sektorerako piezen bizi-zikloaren azterketa Cluster Habic

HABIC klusterraren enpresentzako egurrezko irtenbideen bizi-zikloaren azterketa

Ecothink

Euskadi arkitektura efimero jasangarriaren alorrean nazioarteko erreferente bilakatzeko proiektua (azokak, erakusketak...) - 1. fasea

Eroski

2011n eta 2012an bilgarriak ingurumenaren aldetik hobetzeko ekintzen eta 2010-2012 aldiko karbono-arrastoaren kalkulua

Euskoiker

Gamesari laguntza ematea, G90 – 2.0 MW modeloko aerosorgailuaren bidez 1 kwh sortzeari buruzko produktuaren ingurumen-adierazpena gauzatzeko

Iberdrola

Ordizian kokatutako 30/13,2 kV-ko azpiestazio transformatzaile baten ekodiseinua

Lks

Gauzatze materialaren aurrekontuaren (GMA) gehikuntzaren azterketa ingurumen-jokabide optimizatuko eraikinetan

Ormazabal

Ormazabaleko lehen mailako banaketako 22 gelaxkatan ekodiseinuaren metodologia aplikatzea

Wattiocorp

Etxebizitza bateko kontrol domotikoaren energia-kit baten ekodiseinua

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

35

ETEentzako laguntza-zerbitzuak

Ingurumena gehiago zaintzen duen produktua Euskal ETEek ekodiseinua aplikatzea laguntzeko beste ildo bat “Ingurumena gehiago zaintzen duen produktua” zerbitzua da. Zerbitzu horrek enpresa baten produktu jakin batek ingurumenaren aldetik hobetzeko duen potentziala identifikatu nahi du ekodiseinuaren bidez, eta produktu zehatz baten berrikuntza-ahalmena aztertzea du xede. Zerbitzu horren bidez, enpresak bere produktu batean ekodiseinuaren metodologia aplikatzearen inguruko benetako esperientzia lortuko du, eta aplikazio horrek berarentzat dakartzan ingurumen-, ekonomia- eta negozio-abantailak zuzenean ezagutuko ditu. Zerbitzu horrek, era berean, Ihobek Ekodiseinuko Eskuliburu Praktikoa. 7 urratsetan ezartzeko eragiketa dokumentuan deskribatutako ekodiseinu-metodologiaren lehenengo hiru etapak aplikatzen ditu, eta ikertutako produktuarentzako ekintzaplan bat sortu eta praktikan jartzea lortzen emaitza gisa. 2012an, guztira 16 enpresak erabili dute zerbitzua. Zerrenda honetan ageri dira:

 EAEko ETEentzako “Ingurumena gehiago zaintzen duen produktua” zerbitzuaren fitxa

“INGURUMENA GEHIAGO ZAINTZEN DUEN PRODUKTUA” ZERBITZUAREN JARDUERA 2012AN Cemosa

Edukiontziak eta bilgarriak

Arrautza-ontzi motako edukiontzi baten ekodiseinua

Eroski

Edukiontziak eta bilgarriak

Produktu freskoak ontziratzeko lau sistemaren ekodiseinua

Eroski

Edukiontziak eta bilgarriak

Produktu freskoak ontziratzeko beste lau sistemaren ekodiseinua

Protón Electrónica

Elektrizitatea-elektronika

Hiri-argiztapenean sarri erabiltzen den bola motako luminaria baten (CARINDINI DQR-500RT modeloa) ekodiseinua

Fagor Industrial

Elektrizitatea-elektronika

FI-100 ontzi-garbigailuaren ekodiseinua (ADP-130 modelorantz garatuta)

Domusa

Elektrizitatea-elektronika

Pelletez elikatutako galdara baten ekodiseinua

Ibarmia

Makina-erreminta (oinarrizkoa)

Makina-erreminta bati aplikatutako ekodiseinuaren aurretiazko ikerketa

Danobat

Makina-erreminta (oinarrizkoa)

Makina bati aplikatutako ekodiseinuaren aurretiazko ikerketa

Zayer

Makina-erreminta (oinarrizkoa)

Makina bati aplikatutako ekodiseinuaren aurretiazko ikerketa

Goratu Máquinas Herramientas

Makina-erreminta (oinarrizkoa)

Makina bati aplikatutako ekodiseinuaren aurretiazko ikerketa

Adhorna

Iberdrola: ORDIZIAKO AZPIESTAZIOAREN proiektua

Eraikin aurrefabrikatu bat ekodiseinatzea

ABB

Iberdrola: ORDIZIAKO AZPIESTAZIOAREN proiektua

Kondentsadoreetako bateriak ekodiseinatzea

Arteche

Iberdrola: ORDIZIAKO AZPIESTAZIOAREN proiektua

Tentsio- eta intentsitate-transformadoreak ekodiseinatzea

Incoesa

Iberdrola: ORDIZIAKO AZPIESTAZIOAREN proiektua

Potentzia-transformadoreak eta transformadore osagarriak ekodiseinatzea

Ingeteam Technology

Iberdrola: ORDIZIAKO AZPIESTAZIOAREN proiektua

UCS-IH sinplea eta erreleak ekodiseinatzea

Ormazabal

Iberdrola: ORDIZIAKO AZPIESTAZIOAREN proiektua

Erdi-tentsioko gelaxkak ekodiseinatzea

ZiV

Iberdrola: ORDIZIAKO AZPIESTAZIOAREN proiektua

Potentzia-transformadoreak eta transformadore osagarriak ekodiseinatzeaTransformadore baten babes diferentziala, maiztasun-erreleak, tentsioerregulatzaile bat eta neutro baten gainkorronte-babesa ekodiseinatzea

basque ecodesign center


36

2012. urteko jarduera-memoria

Enpresentzako aintzatespen-zerbitzuak

Produktuaren ingurumen-adierazpenak (EPD)

Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2011-2014 programak euskal ETEentzako zerbitzuak eskaintzen ditu, erakundeak laguntzeko beren produktuen garapenean ekodiseinua aplikatzeko fase guztietan. Ekodiseinuaren aplikazioaren azken fasea erakundeek egiten duten ahalegina eta beste batzuekin alderatuta ingurumen-hobekuntzak dituzten produktuak balioestea da. Hala, produktuak aintzatesteko zerbitzu bat jarri da euskal ETEen esku, produktuen ingurumen-adierazpenen (EPD) garapenean gauzatu dena. Zerbitzuaren xedea adierazpen horien edukia garatzea da, bezeroak eskatuko duen produktuaren ingurumeninformazioari aurrea hartzeko. Horren bidez, enpresak produktuaren ustiapen posiblearen berri emateko komunikazio-tresna horren garapenaren inguruko benetako esperientzia lortuko du. Aipatu beharra dago Espainian garatutako EPDen % 31 euskal enpresenak direla.

ď‚­ Euskadiko enpresei zuzendutako Produktuen Ingurumen Adierazpenak zerbitzuaren fitxa

EKODISEINUAREN ALORREAN ENPRESAK AINTZATESTEKO 2012KO ZERBITZUAK Derivados del Fluor

EPD bat garatzea

Cementos Lemona

EPD bat garatzeko aurretiazko ikerketa

Befesa Zinc Aser

EPD bat garatzeko aurretiazko ikerketa

Vidrala

PCR eta EPD bana garatzeko aurretiazko ikerketa

Gerdau

EPD bat garatzeko aurretiazko ikerketa

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

37

8. Hedapena eta komunikazioa Barneko komunikazioa Basque Ecodesign Centerren webgunea (www.basqueecodesigncenter.net) 2012ko maiatzean martxan jarri zen, eta helburu bikoitza du. Alde batetik, komunikazio-kanal bat gaitzea bezeroentzat, haiei intereseko informazioa eskaintzeko, eta, aldi berean, elkarrekintzarako bide bat izatea; proiektuei buruzko dokumentazioa arin-arin partekatzeko, adibidez. Gainera, webgunea bozgorailu bat da kanpoko publikoari eta gizarte osoari zentroaren jardueren berri emateko. Hantxe aurki dezakete dokumentazioa, gainera, pertsona interesdunek. Hori ahalbidetzeko, webguneak gure ireki bat dauka, edozein erabiltzailek erabiltzeko modukoa, eta ondokoak kontsulta daitezke han: 

Sektoreko gaurkotasunari buruzko berriak Ekitaldi teknikoen agenda



Ideien Laborategiaren jarduera - Jarraipentxostenak



Zentroko kideei eta laguntzaileei buruzko informazioa



Europako Ekodiseinu Zentroen Sareari buruzko informazioa...



... eta askoz gehiago.

Bazkideentzako eremua Ekimenaren esparruan garatu beharreko proiektuen lan- eta topaketa-puntu denez web-orria, Basque Ecodesign Center osatzen duten kideek eta enpresek sarrera mugatuko eremu pribatu bat izango dute han. Bazkideek, beren sarbide-gakoarekin, barne-izaerako dokumentuak kontsulta ditzakete, eta informazioa truka dezakete estranet pribatu horren bidez . Jarduerari buruzko lau hilean behingo txostenak Gainera, garatutako jardueren berri emateko, Basque Ecodesign Centerrak jardueren jarraipen-txostenak argitaratzen ditu lau hilean behin; guztiak zentroaren webgunean eskuragarri daude.

basque ecodesign center


38

2012. urteko jarduera-memoria

Kanpoko komunikazioa 2012an zehar, Basque Ecodesign Centerrak biltzar, ekitaldi eta aurkezpen ugaritan parte hartu du, gizartean eta eragile interesdunen artean ezagutarazteko eta bere jardueraren berri emateko helburuarekin. Bestalde, ekoberrikuntzaren alorreko puntako alderdiei buruzko ezagutza handitzeko biltzarretan ere parte hartu du Basque Ecodesign Centerrak. 2012an Basque Ecodesign Centerrak izandako partaidetza ekitaldi hauetan laburbiltzen da: 2012AN PARTE HARTUTAKO BILTZARRAK, EKITALDIAK ETA NAZIOARTEKO JARDUNALDIAK Basque Ecodesign Centerraren aurkezpena, Gamesarekin batera, The Climate Group nazioarteko sarean

martxoak 15

Gasteiz

Vicinay Cadenasek «EPD System» lehenengo biltzarrean parte hartu du

maiatzak 15

Stockholm (Suedia)

Basque Ecodesign Centerraren, Suediako bizi-zikloaren azterketarako CPM zentroaren eta bere enpresa kideen arteko bilera

maiatzak 16

Goteborg (Suedia)

Fagorrek eta Ihobek kodiseinu-zuzentarauari buruzko jardunaldi batean parte hartu dute

ekainak 11

Madril

“Electronic Goes Green 2012+” biltzarrean parte hartzea (sektore elektriko-elektronikoa)

irailaren 9tik 12era

Berlín (Alemania)

“2nd ITU Green Standard Week” biltzarrean parte hartzea (telekomunikazioen sektorea)

irailaren 17tik 21era

París (Frantzia)

IZAITEren “Karbono aztarna eta lehiakortasuna” jardunaldian parte hartzea

azaroak 7

Bilbo

Kataluniako Hondakinen Agentziako “Hondakinak Prebenitzeko 10. Jardunaldia” ekitaldian parte hartzea

azaroak 22

Bartzelona

Basque Ecodesign Centerraren presentzia nabarmena CONAMA 2012 batzarrean Ingurumenaren Espainiako Batzarra

azaroaren 26tik 30era

Madril

Ekodiseinu Zentroen Europako Sarea martxan ipintzea

azaroak 28

Malinas (Belgika)

Nazio Batuen COP 18 klima-aldaketari buruzko goi-bileran parte hartzea

abenduaren 3tik 5era

Doha (Qatar)

abenduak 4

Madril

Vicinay Cadenasen eta Basque Ecodesign Centerraren partaidetza bizi-zikloaren azterketari buruzko jardunaldi batean

Zentroaren aurkezpena “The Climate Group” nazioarteko sarean 2012ko martxoak 15 – Gasteiz Gasteizek Europako «Hiriburutza Berdea» zeukala baliatuta, Gamesak eta Ihobek, Basque Ecodesign Centerreko Idazkaritza Tekniko gisa zihardutela, NBEren Rio+20 gailurraren aurreko nazioarteko bileran hartu zuten parte. Gasteizen izan zen bilera, The Climate Groupek antolatuta. Bilera horretan, The Climate Groupeko ordezkaritzak eta euskal erakunde eta enpresetako hainbat ordezkarik gai ezberdinei buruz eztabaidatzeko, horien inguruko esperientziak azaltzeko etalankidetzak bilatzeko aukera izan zuten. Horietako bat ekodiseinua izan zen, eta Gamesak alor horretan izandako esperientzia aurkeztu zuen.

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

39

Aurkezpen horretan, UNE-EN ISO 14006:2011 arauaren pean ekodiseinuaren kudeaketa-sistema ezartzeko egindako lanaren esperientzia ere sartu zuen. Aipatu arauaren arabera diseinatutako G10X-4,5 MW haizesorgailuak 3.169 etxebizitzari ematen die elektrizitatea urtean, eta atmosferara urtean 6.750 tona CO2 isurtzea saihesten du.

Vicinay Cadenasek “EPD System” lehenengo biltzarrean parte hartu du 2012ko maiatzak 15 – Stockholm (Suedia)

Vicinay Cadenas Suediara joan zen EPD System lehenengo batzarrera, merkaturatzen duen produktuaren EPDen ekoetiketatzean izan dituen arrakasta-esperientziak azaltzeko. Petrolioaren eta gasaren itsasoko industriarako kateak merkaturatzen ditu enpresak. Environdec-ek, produktuen ingurumen-adierazpenak ziurtatzeko munduko erakunderik ospetsuenak, antolatu zuen biltzarra. 2012ko maiatzaren 15ean egin zen, Stockholmen, eta bertan EPD sistemaren 80 enpresa eta entitate sustatzailek parte hartu zuten, Europako hainbat herrialdekoak. EPD ekoetiketatzea sustatzen azken urteetan egin duen lanagatik gonbidatu zuten hizlari gisa Vicinay Cadenas batzar horretara. Izan ere, ontzigintza- eta petrolio-sektoreko lehen enpresa izan da, mundu mailan, ingurumen-adierazpen bat (EPD) argitaratzen. Gaur egun, produktuen sei ingurumenadierazpen plazaratu ditu Vicinay Cadenasek.

Stockholmen (Suedia) egindako EPD System batzarrean parte hartu zuen Vicinay Cadenaseko taldea

Fagorrek eta Ihobek kodiseinu-zuzentarauari buruzko jardunaldi batean parte hartu dute 2012ko ekainak 11 – Madril

Fagor, Basque Ecodesign Centerreko kidea, Madrilen izan zen aurreko ekainaren 11n. Ekodiseinuaren egungo zuzentaraua aztertu zuen Ihoberekin, Ecodesekin eta CoolProducts-ekin batera, jardunaldi batean. «Ekodiseinuaren Zuzentaraua eta energia-etiketatua: orainaren azterketa eta etorkizunerako proposamenak» zuen izena jardunaldiak. Han, ikuspegi askotatik aztertu zen europar zuzentaraua, zeinak energiarekin Fagor presente en la jornada sobre la Directiva de Ecodiseño lotutako produktuei eragiten dien oraingoz: celebrada en Madrid administrazioaren ikuspegitik, Industria, Energia eta Turisjmo Ministerioa eta Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa (Ihobe) zirela administrazioen ordezkari; enpresaren ikuspegitik, Fagor zela enpresen ordezkari, eta kontsumitzaileen euren ikuspegitik.

basque ecodesign center


40

2012. urteko jarduera-memoria

Hondakinak Prebenitzeko 10. Jardunaldia 2012ko azaroak 22 – Bartzelona

Basque Ecodesign Center «Hondakinak Prebenitzeko 10. Jardunaldian» parte hartzera gonbidatu zuten. Kataluniako Hondakinen Agentziak eta Kataluniako Generalitateko Lurralde eta Jasangarritasun Sailak antolatu zuten jardunaldia, eta Bartzelonako Agbar dorrean egin zen joan den azaroaren 22an. Mercadona eta INDITEX enpresetako arduradunekin batera egin zen lan-mahaian parte hartu zuen zentroak, hondakinen sorreraren prebentzioan eta ekodiseinuaren alorrean enpresek duten gizarteerantzukizuna aztertzeko. Horretan, EAEn ekodiseinua industria-ehunean bultzatzeko, hedatzeko eta sartzeko egin den lan handia aitortu zen. Kataluniako Hondakinen Agentziak, Katalunian sortzen eta kudeatzen diren hondakinen eskudun gisa, urtero egin du Udal Hondakinak Prebenitzeko Jardunaldia 2003tik. Jardunaldiak prebentzioaren alorrean Katalunian izan diren esperientziak komunikatzeko eta trukatzeko tresna nagusiak izan dira .

“Electronics Goes Green 2012+” eta “2nd ITU Green Standard Week” biltzarretan parte hartzea 2012ko iraila – Berlin (Alemania) eta Paris (Frantzia) 2012an ere, Basque Ecodisesign Centerra “Electronics Goes Green 2012+” eta “2nd ITU Green Standard Week” biltzarretan izan da. Presentzia horren helburua oso zehatza izan da: jardunbide onak, ekimenak eta kideak identifikatzea, zentroko enpresentzat sor daitezkeen intereseko proiektuetarako. Fraunhofer IZM Alemaniako erakunde ospetsuak antolatu zuen “Electronics Goes Green 2012+” batzarra. Elektronikaren sektoreari dagokionez ingurumen mailan egindako aurrerapenik handienak aurkezten eta eztabaidatzen dira han bi urtez behin.

Bestalde, Telekomunikazioen Nazioarteko Elkarteak (ITU) antolatutako “2nd ITU Green Standard Week” biltzarrean, telekomunikazioen sektorerako elkarteak berak egindako ingurumen-arauak aurkeztu ziren nagusiki. Era berean, beste lan interesgarri batzuk ere azaldu ziren, “IKT berdeak eskuratzeko jarraibideak” (“Guidance on green ICT procurement”) eta “Ingurumen-jasangarritasunari buruzko tresnak IKTen sektorerako” (“Toolkit on environmental sustainability for the ICT sector”) kasu.

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

41

IZAITEren “Karbono aztarna eta lehiakortasuna” jardunaldiko hitzaldia 2012ko azaroak 7 – Bilbo Azaroaren 7an, Iraunkortasunaren Aldeko Euskal Enpresen Elkarte Izaitek «Karbono aztarna eta lehiakortasuna» jardunaldia antolatu zuen Bilboko Euskalduna jauregian. Basque Ecodesign Centerreko arduradun tekniko José María Fernándezek bertan parte hartu zuen, «Ekodiseinua eta klima-aldaketa, lehiakortasunarako giltza» mintzaldiarekin. Horretaz aparte, proiektua bera eta bere jarduera-ildoak azaldu zituen bertaratutakoen aurrean. Basque Ecodesign Centerraren enpresa sortzaile hauek IZAITE elkartearen barruan ere badaude: Euskaltel, Fagor, Gamesa, Ormazabal, Iberdrola, Ihobe eta Vicinay Cadenas.

Basque Ecodesign Centerraren presentzia nabarmena CONAMA 2012 batzarrean 2012ko azaroaren 26tik 30era – Madril Azaroaren 26tik 30era Ingurumenaren XI. Biltzar Nazionala, CONAMA 2012, izan zen Madrilen. Ingurumen jasangarriari buruzko hitzordu garrantzitsu horrek ingurumenaren babesarekin konprometituta dauden erakundeak eta enpresak biltzen ditu bi urtero. Basque Ecodesign Centerrak stand ekodiseinatu bat izan zuen erakusketa-gunean, eta topaketa profesionalean izan ziren ekodiseinu-foroetan parte hartu zuen. Basque Ecodesign Centerraren standaren diseinuan, fabrikazioan eta balio-bizitzan ekodiseinuko eta ekoeraginkortasuneko zenbait irizpide kontuan izan ziren, adibidez: materialak murriztea, berrerabilpena, osagaien bizi-zikloa eta energia-kontsumoen optimizazioa. Biltzarra amaitzean, eta erakutsitako eta aurkeztutako proiektu guztien artean, CONAMA Fundazioak 12 proiektu interesgarrienen zerrenda aurkeztu zuen, eta, haien artean, EAEko Basque Ecodesign Centerren ekimena aukeratu zuten. Kontuan hartzeko mugarria da hori, biltzarrak iraun zuen bost egunetan, 150 jarduera inguru izan baitziren, eta 800 hizlarik baino gehiagok parte hartu baitzuten.

 Basque Ecodesign Centerrak CONAMA 2012an izandako standaren irudia

basque ecodesign center


42

2012. urteko jarduera-memoria

Ekodiseinu Zentroen Europako Sarearen (ENEC) aurkezpen ofiziala 2012ko azaroak 28 — Malinas (Belgika)

Azaroaren 28an, Ekodiseinu Zentroen Europako Sarea (ENEC) aurkeztu zuten ofizialki Malinasen (Flandes, Belgika), hantxe baitaude ekodiseinusareko kide den OVAM agentziaren bulegoak. Zentro hauek zeuden lehendik ENEC sarean: Galeseko Ekodiseinu Zentroa (Erresuma Batua), Rhône Alpeetako Pôle Écoconception (Frantzia), Flandriako OVAM agentzia (Holanda) eta Eusko Jaurlaritzako Kudeaketa Erakunde Ihobe, sarearen bultzatzailea. Sarea abiaraztear zeudela, Ipar Renania-Westfaliako Effizienz Agentur (Alemania) sartu da taldean. EBko Industria eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Michael Bennett-ek egin zuen aurkezpen ofiziala .

Vicinay Cadenasek eta Basque Ecodesign Centerrak bizi-zikloaren azterketari buruzko jardunaldi batean parte hartu dute 2012ko abenduak 4 – Madril

Joan den abenduaren 4an, Vicinay Cadenasek eta Basque Ecodesign Centerrak Madrilgo Erkidegoko Ekonomia, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatutako jardunaldi honetan parte hartu zuten: «Produktuen eta enpresen ingurumen-balioa jakinaraztea eta hobetzea bizi-zikloaren azterketaren bidez». Jardunaldi horretan euskal presentzia handia izan zen. Izan ere, Vicinay Cadenaseko Kudeaketa Integratuko Sistemen zuzendari David Hernándezek eta Basque Ecodesign Centerreko proiektu-buru Gorane Ibarrak parte hartu zuten .

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

43

Komunikabideetan izandako oihartzuna Basque Ecodesign Centerrak 2012an zehar egindako jarduerek zein enpresetan garatutako proiektuek oihartzun handia izan dute komunikabideetan. Zentroaren jarduerak jakinarazteak eta hedatzeak balioa gehitzen die haiei gizartearen aurrean, eta horrek balio erantsi bat sortzen du irudi mailan zentroan parte hartzen duten enpresentzat; baita harekin lotuta dauden enpresentzat eta erakundeentzat ere. Honako hauek bildu dute informazioa: 20 Minutos, ABC, Diario Vasco, Estrategia Empresarial, Europapress, Expansión, Gente Digital, El País, El Mundo, Qué Nervión, La Vanguardia, La Información, Qué egunkariek, hainbat webgunek (Ecoticias eta Construible kasu) Eroski Consumer aldizkariak eta EITBko Forum saioak. Eragin handiena izan duten zentroaren mugarriak aurkezpen ofiziala, CONAMA 2012an izandako partaidetza, Ideien Laborategiaren inaugurazioa eta Ordiziako ekodiseinu-proiektua izan dira .

 Basque Ecodesign Centerren jarduerekin lotuta prentsan, Interneten eta bestelako komunikabideetan jasotako zenbait albiste

basque ecodesign center


44

2012. urteko jarduera-memoria

ď‚­ Basque Ecodesign Centerren jarduerekin lotuta prentsan, Interneten eta bestelako komunikabideetan jasotako zenbait albiste

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

45

9. Sareak eta aliantzak Basque Ecodesign Centerraren jardueran, aliantzek eta sareek eginkizun handia dute. 2012an eman zaio hasiera lan horri. Izan ere, bi aliantza eratu dira eta Ihobek presentzia aktiboa izan du Ekodiseinu Zentroen Europako Sarearen sorreran. Jarraian laguntza horien ezaugarri nagusienak aipatzen dira.

CPM, Bizi Zikloaren Azterketako Suediako Zentroa Bizi-zikloaren azterketaren kontzeptuari jarraiki lan egiten hasi den Europako lehenengo zentroetako bat Göteborgeko Chalmers Unibertsitatera (Suedia) atxikita dago. Bere kideen artean enpresa garrantzitsuak daude, hala nola ABB, Akzo Nobel, SCA Hygiene eta Volvo Group. 2011-2012 aldian, Basque Ecodesign Centerrak haren babesa jaso du ekimenaren helburuak definitu eta martxan jartzeko. Helburua bete ondoren, 2012aren amaieran aliantza izateari utzi dio.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (EHU) Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ingeniaritza irakasteko zentro nagusia da. Askotariko ingeniaritzak ikas daitezke, materialekin, mekanikarekin, telekomunikazioekin, kimikarekin, industria-diseinuarekin eta proiektuen kudeaketarekin lotutakoak, besteak beste. Bertako ikasle askok, ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko produkzio-sektore nagusietan egiten dute lan, eta asko produktuen eta fabrikazioaren arduradun izaten dira. Bere egoitzan Ekodiseinu ikasgela dago, unibertsitatearen beraren eta Ihobe eta Beaz Bizkaia (Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Saila) sozietate publikoen arteko lankidetza-proiektua.

Ekodiseinu Zentroen Europako Sarea European Network of Ecodesign Centres (ENEC)

2012an osatuta, honako hauek ditu kide: Galeseko Ekodiseinu Zentroa (Erresuma Batua), Rhône-Alpetako Pôle Éco-conception (Frantzia), Flandeseko OVAM agentzia (Holanda), Ipar Renania-Westfaliako Effizienz Agentur (Alemania), eta Ihobe Eusko Jaurlaritzako kudeaketa-sozietatea. Bost erakunde sortzaileak izaera publikokoak dira. Guztiek ere ibilbide luzea dute egina, bakoitzak bere eskualdean, berariazko ekodiseinu-programen bitartez produktuen eta zerbitzuen ingurumen-diseinua bultzatzen. Sareko kideek eta Europar Batasuneko Industria eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak bileretan eta eztabaidetan urtebete eman ondoren, azkenean sortu dute. Basque Ecodesign Centerrarentzat, Ihobek dinamizatzen duen sare horrek berebiziko garrantzia du, ekodiseinuaren alorreko Europako eragile dinamizatzaile nagusiekin harreman zuzena eta etengabea izatea ahalbidetzen baitu. Hortaz, ezagutza-iturria izateaz gain, esperientziak trukatzeko aukera ere ematen du, eta zentroko know-how delakoa, enpresa kideen ekodiseinuko proiektuak eta ezagutza sektoriala aberasten ditu.

basque ecodesign center


46

10.

2012. urteko jarduera-memoria

Jarduera-adierazleak

Basque Ecodesign Centerraren 2012ko Kudeaketa Plana ezarri eta gauzatzeari esker, sakonago garatu dira banako eta lankidetzako proiektuak, komunikazio-estrategia egoki bat ezarri da zentroarentzat, eta negozioeredu berrietaranzko ekimenak abiatu dira, hala nola Ideien Laborategia. Hala, bere lehendabiziko urtean, zentroari buruzko datu hauek dira aipagarriak : Enpresa kideak: 7 Gauzatutako proiektuak: 

8 banako proiektu



eta lankidetza-proiektu 1



oinarri metodologikoko 3 proiektu



Europa mailako 3 proiektu

Trakzio-lana egin zaien enpresak: 

enpresa kideen 9 enpresa hornitzaile



37 ETE ekodiseinu-zerbitzuen alorrean



110 ETE ekodiseinuaren alorrean, Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan programaren barruan

Basque Ecodesign Centerreko talde teknikoaren trebakuntza: 

barneko prestakuntzako 11 jardunaldi



45 partaide

Idazkaritza Teknikoaren (Ihobe) laguntza teknikoa: 

Barneko taldea: Ihobeko 5 teknikari



Ideien Laborategiko taldea: 7 ikertzaile



Aholkularitza-taldea: hainbat diziplina eta industria-sektoretako 10 aditu

Komunikazioa: 

Komunikabideetan izandako oihartzuna: 17



Basque Ecodesign Centerrak parte hartu duen biltzar kopurua: 7

basque ecodesign center


2012. urteko jarduera-memoria

basque ecodesign center

47


48

2012. urteko jarduera-memoria

basque ecodesign center


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.