Steel Tech 2023 Congress&Expo by Bilbao Exhibition Centre (BEC) Euskera

Page 1

Kolaboratzaileak: Antolatzaileak: URRIAK 25-27 2023

STEEL TECH, bere bigarren edizioan, Europa hegoaldeko nazioarteko erreferentziako ekitaldia izango da altzairuaren sektorean.

Balio-kate osoan izandako aurrerapen teknologikoak, abian diren ikerketa esperantzagarrienak eta berrikuntza izango dira ekitaldi honetako protagonista nagusiak.

Ezinbesteko hitzordua izango da Iberiar penintsulako siderurgia-sektoreko enpresa, agente eta erakunde guztientzat.

ERREFERENTZIAKO HITZORDUA ALTZAIRUAREN SEKTORERAKO

2023 URRIAK 25-27 CONGRESS & EXPO

HARREMAN SENDOAK EGITEKO EKITALDI BERRITZAILE BAT

STEEL TECH ekitaldiak argi eta garbi bereizitako bi gune izango ditu: biltzar-gunea eta erakusketa-eremua. Bien arteko loturari eta jarduera paraleloen programa zabalari esker, parte-hartzaileek ideiak eta informazioa elkarrekin trukatu, ezaguera berriak bereganatu eta harreman komertzial sendoak ezarri ahal izango dituzte.

BILTZARRA

Bi jardunaldi osotan, STEEL TECH ekitaldiak biltzarren programa bat izango du, altzairuaren sektoreko berrikuntzara eta teknologiara bideratua.

Enpresa erabiltzaileen ikuspegia, kasu praktikoak eta sektoreko enpresek helarazitako irtenbide berriak izango dira programaren protagonistak.

Biltzarraren gai nagusiak honako hauek izango dira: datuaren kudeaketan oinarritutako jasangarritasuna, elkarlaneko plataformak eta erresilientzia, hori guztia altzairuaren sektoreko balio-katearen testuinguruan.

01

ERAKUSKETA

Siderurgiaren sektoreko balio-katearen maila guztietako enpresa hornitzaileek erakusketa-eremu bat izango dute beren produktuak eta zerbitzuak ezagutzera emateko.

JARDUERA PARALELOAK

Biltzar-guneaz eta erakusketa-eremuaz gain, ekitaldiak honako jarduera hauek eskainiko dizkie parte-hartzaileei:

POSTER-GUNEA

Poster teknikoen gunea, erakusketa-eremuan. Bertan, teknologiaren, ingurumenaren, berrikuntzaren eta abarren arloko aurrerapen esanguratsuak aurkeztuko dira.

INNOVATION WORKSHOPAK

Erakusketarien aurkezpen laburrak, teknikoak eta berrikuntzakoak.

NETWORKING JARDUERAK

Honako jarduera hauek egingo dira nazioko eta nazioarteko harreman komertzialak indartzeko helburuarekin:

• B2B bilerak erakusketarien/babesleen eta nazioarteko VIP erosle gonbidatuen artean

• Dinner gala

• Afterwork drink

• Bisitak instalazioetara

ENPRESA

ERAKUSKETARIEN

NEGOZIO-EREMUAK

• Altzairu-fabrikak

• Altzairu-eraldatzaileak

• Makinak eta ekipamenduak

• Osagaiak eta ordezko piezak

• Lehengaiak

• Hondakin-kudeatzaileak

• Garabiak eta manipulazioa

• Altzairu-fabriketarako zerbitzu bereziak

• Teknologia-zentroak

• Laborategiak eta entsegu-zentroak

• Askotariko enpresa-zerbitzuak

• Elkarteak eta erakundeak

• Prentsa tekniko espezializatua

BISITARIEN ETA BILTZARKIDEEN PROFILA

Altzairu-ekoizleak

• Ingeniaritza eta EPCak

• Inportatzaileak, banatzaileak, trader-ak eta zerbitzu-zentroak

• Hotzeko eta beroko altzairu-eraldatzaileak

• Sektore erabiltzaile hauetako osagai- eta makina-fabrikatzaileak: Eraikuntza Automobilgintza Makinak Petrokimika Ontzigintza Energia Aplikazio elektronikoak Etxetresna elektrikoak Tren-industria Makina-erreminta

• Teknologia- eta ikerketa-zentroak

• Erakundeak eta Administrazioa

• Unibertsitateak eta Lanbide Heziketa

• Ziurtatzaileak

• Aholkularitzak

02

2021EKO EDIZIOAREN ZIFRAK

STEEL TECHen lehen edizioan:

576 profesionalek parte hartu zuten. Horien jatorrizko herrialdeak: Alemania, Txile, Ekuador, Espainia, Frantzia, India, Italia, Kazakhstan, Maroko, Mexiko, Oman, Pakistan, Polonia, Portugal. Nazioko eta nazioarteko 38 hizlarik parte hartu zuten.

100 B2B bilera baino gehiago egin ziren.

EKITALDI EZIN HOBEA

ZURE

NEGOZIOARENTZAT. PARTE HARTU!

Enpresa guztiek ez dituzte behar berberak eta, horregatik, STEEL TECHen parte hartzeko 4 formula ditugu:

BABESLEA

Babesle gisa, zure marka ikusgai jarriko dugu parte-hartzaileen aurrean. Kontsulta ezazu gure babesletza-programa eta ezagutu zein den zure enpresarentzako modalitaterik onena.

ERAKUSKETARIA

Erakusketa-eremuko stand baten bitartez, zure produktuak, zerbitzuak eta aurrerapen teknologikoak aurkeztu ahal izango dizkiezu erabiltzaileei eta bezero potentzialei.

BILTZARKIDEA

Modalitate honi esker Biltzarrera joan ahal izango duzu, baita jarduera paralelo guztietara, erakusketa-eremura eta networkingjardueretara ere.

BISITARIA

Erakusketa-eremu osora izango duzu sarbidea.

AHOLKUBATZORDEA • ARCELORMITTAL • ALFE CUTTING • SPRI TALDEA • ARANIA TALDEA • IDOM • LAYDE (TATA) • OLARRA • SARRALLE • SIDENOR • SIDEREX • TUBOS REUNIDOS • UNESID BATZORDE ZIENTIFIKOA • ARCELORMITTAL • CEIT • CELSA TALDEA • SIDENOR • SIDEREX • TECNALIA • TUBACEX • UNESID
HARREMAN KOMERTZIALAK SIDEREX Cristina Bilbao Tel.: (+34) 683 298 958 cristina@siderex.es BEC Mª Carmen Gorostiza Tel.: (+34) 94 404 00 78- 0124 steeltech@bec.eu Azkue ingurabidea, 1 48902 Ansio Barakaldo Bizkaia steeltech@bec.eu www.steeltech.eu

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.