BEC! ESPARRU SEGURUA

Page 1

ESPARRU SEGURUA SEGURTASUN-NEURRIEN GIDALIBURUA COVID-19ARI AURRE EGITEKO


Bilbao Exhibition Centren baldintzarik onenak eskaintzen saiatzen gara beti, ekitaldi bat ospatzearen esperientzia berme osoz gauzatu dadin. COVID-19ak eragindako errealitate berriaren aurrean, gidaliburu hau prestatu dugu segurtasun- eta higieneneurrien berri emateko, guneak planifikatzeko eta galdera ohikoenei erantzuteko. Agerleku berri horretan, BECek ezinbesteko mekanismo guztiak aktibatuko ditu barrutiko parte-hartzaileei, hornitzaileei, erakunde antolatzaileei eta langileei higieneeta osasun-bermerik handienak dituen ingurune bat bermatzeko.


ERABILTZAILE GUZTIEN ESPERIENTZIA POSITIBOA ETA SEGURUA Baldintza orokorrak: Esparru babestu bat ziurtatzeko prozedura honako alderdi hauetan oinarritzen da: sarbideen kontrola; edukieren prebentziozko kudeaketa, pertsonen trafikoaren kontrola eta monitorizazioa, eta urruntze soziala; instalazioen higienizazioa, kalitatea eta ingurumensegurtasuna; osasun arloko agintari eta zerbitzuekiko koordinazioa eta komunikazioa; eta COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten kasuetarako jarduketak eta dagozkien laguntza-planak. BECek etengabe berrikusi eta hobetuko ditu prozedurak, horiek modu eraginkorrean ezartzen direla bermatzeko. Gainera, enpresa hornitzaileekin koordinatuko da (ikusentzunezkoak, cateringa, standen muntaketa eta beste asko), eta horiek beren higieneprotokoloak arreta handiz beteko dituzte zerbitzu egokia eskaintzeko. Prozesu osoarekin batera, nahitaez bete beharreko neurriei buruzko informazioa emango da, baita barneko nahiz kanpoko komunikazio aktiboa ere, eta horrek are gehiago indartuko ditu kontzientziazioa, jarrera sozial egokia eta prebentzioa.


URRUNTZE ETA HIGIENIZAZIO NEURRIAK Segurtasun eta osasun protokoloak bi ardatz nagusi hauek oinarritzat hartuta garatu dira, indarrean den araudiari jarraituz.

Urruntzea •

Sarbidea kontrolatuta egongo da eta edukiera mugatua egongo da indarrean dagoen araudiaren arabera.

1,5 metroko tartea bermatuko da.

Segurtasuneko langileek eta laguntzaileek pertsonen arteko distantzia mantendu beharra gogoraraziko dute.

Espazioen diseinuak pertsonen mugimendu ordenatua erraztuko du eta jendetzak saihestuko ditu.

Administrazio eta izen-emateko prozesuak online egingo dira ahal izanez gero, kontakturik gabe.


URRUNTZE ETA HIGIENIZAZIO NEURRIAK Higienizazioa •

Garbiketa eta desinfekzio planak indartuko dira, oro har, higiene-neurriak sustatuz.

Gel hidroalkoholikoaren banagailuak egongo dira barrutiko zenbait puntutan, bezeroen eskura.

Norbera babesteko ekipoak erabil ditzatela eskatuko zaie parte-hartzaile guztiei, 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatzea ezinezkoa bada.

Ekitaldiko langileei eta enplegatuei dagokien planei buruzko prestakuntza emango zaie.

Airea maizago berrituko da, aireztapen-sistemaren bitartez.


URRUNTZE ETA HIGIENIZAZIO NEURRIAK Aireztapena BECen aireztapen-sistemak gaur egun eskatzen den estandarra -IDA 2gainditzen du, eta airearen kalitatearen lehen kategorian kokatzen da -IDA 1-, ospitaleei, osasun-zentroei eta laborategiei dagokiena, besteak beste. Honako hauei esker: Airea maiz berritzen da (% 100 kaleko airearekin) ekitaldi baten aurretik, bitartean eta ondoren. Gaitasun handiko aireztapen-ekipoak. Bere instalazioen apartako zabaltasuna: 20 metrora arteko altuerako sabaiak eta guztira 150.000m²ko azalera erabilgarria. …BECek erosotasun- eta konfort-baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu edozein ekitalditan esperientzia seguru bat bizitzeko.

AIRE LIMPIO POR PERSONA

1,5 m (ancho) x 20 m (alto) 3

45m


PARTE HARTZEKO BIDEA: FUNTSEZKO MOMENTUAK BEC digitalizatzen •

Tresna digitalen erabilera sustatuko da, kontaktua ahalik eta gehien saihesteko.

Aldez aurretik jakinaraziko dira sartzeko aukerak, edukiera eta gertakariak, modu digitalean.

Pantailak erabiliko dira seinaleztatzeko eta informazioa emateko.

Norberak kontsultatzeko plano digitalizatuak egongo dira.

Informazioa BECen eta/edo ekitaldiaren app-ean zentralizatuko da. APP STORE https://itunes.apple.com/es/app/bec-bilbao-exhibition-centre/id1450392321?mt=8

GOOGLE PLAY https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.app.bec


PARTE HARTZEKO BIDEA: FUNTSEZKO MOMENTUAK BECera iristean Egiten dugun ekitaldi bakoitzak zehaztutako araudia beteko du. Segurtasun-arau sinple horiek denon ongizaterako aplikatuko dira, modu batean edo bestean ekitaldietan parte hartuko duten pertsona guztien osasunerako. •

Ilarak segurtasun-tartea markatuz seinaleztatuko dira.

Maskara nahitaez erabili beharko da 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatzea ezinezkoa bada.

Gel hidroalkoholikoa egongo da erabilgarri barrutiko hainbat puntutan.

Jende gehien ibiltzen den leku komunak maiz garbitu eta desinfektatuko dira.

Kontaktu fisikorik gabeko arreta eta informaziorako mostradoreak, babesitxiturekin.


ARTE HARTZEKO BIDEA: FUNTSEZKO MOMENTUAK Ospakizunean zehar •

Megafonia erabiliko da informazio eta kontzientziaziorako kanal gisa.

Guneak modu egokian kudeatu eta diseinatuko dira, bisitarien dentsitatea murrizteko eta segurtasun-tartea errazteko.

Edukiera kontrolatuko da aretoetan, pabiloietan, komunetan, igogailuetan eta beste leku komun batzuetan.

Pertsonen erabilera eta joan-etorri handieneko leku komunak maiz garbitu eta desinfektatuko dira.

Produktuak eta agiriak paperean ez ematen saiatuko gara.

Hornitzaileei eta parte-hartzaileei segurtasun-protokoloak berariaz bete ditzatela eskatuko zaie, baita beharrezkoak diren oinarrizko neurriak har ditzatela ere (tenperatura hartzea eta maskarak eskura izatea, besteak beste).


OHIKO GALDERAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN:

ESPARRU SEGURUA https://bilbaoexhibitioncentre.com/quienes-somos/bec-espacio-seguro/

Edo kontsultatu helbide elektroniko honetan:

bec@bec.eu



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.