KANPO ALDAGAIAK 1. Baliabide informatikoen eta tokien erabilgarritasuna berrikuntzen garapenerako 2. Erakunde eta lanbideen aldetik berrikuntzaren errekonozimendua
BALIABIDE INFORMATIKOEN ETA TOKIEN ERABILGARRITASUNA BERRIKUNTZEN GARAPENERAKO Ikastetxe gehienetan ditugun baliabide informatikoak eta hauek erabiltzeko ditugun eremuak ez dira nahikoak datorkigun (iritsi den) aldaketari aurre egiteko. Irakasle guztiak IKTetan gaitu nahi badira eta teknologia berriak bultzatu, zaila izango zaigu aurrera egitea gaur egungo ekipamenduarekin. “Ordenadoreak ez dabiltza, konexioa erori da, oso mantso dabil...� bezalakoak dira egunero entzuten ditugunak informatika gelara joaten garenok. Oso ongi dago gure ikasleak bizi beharko duten gizarterako prestatzea baina askotan benetan zaila da. Aportazio ekonomikoak handiagoa izan beharko du indar handiz eta abiadura handiagoz inguratzen gaituen mundu berri honi aurre egiteko.
ERAKUNDE ETA LANBIDEEN ALDETIK BERRIKUNTZAREN ERREKONOZIMENDUA Edozein berrikuntza egiteko erakundeen laguntza beharrezkoa bada, IKTen sarrerarako ohikoak (berrikuntza ohikoa?) baino indar handiagoak behar dira, berri-berria baita eta egun batetik bestera aldaketak eta aurrerapenak egoten direlako. Gure kasuan Hezkuntza Sailak, diru sarrera handiak egin beharko lituzke eskola eta institutuetan irakasleak prestatu ahal izateko, ikasten dituzten gauzetan aritzeko denbora izateko eta ekipamenduak erosi, mantendu eta berriztatzeko. Irakasleok eguneroko lanean sartuta gaudenean IKTei ematen diegu “soberan� daukagun denbora, eta horrela gauzak ateratzen dira, baina askoz hobeto aterako izango lirateke honetarako ordu gehiago eskainiko balituzte.
BARNE ALDAGAIAK 1. Zuzendaritza taldearen babesa 2. Irakasleak motibatu 3. Irakasle taldearen ardura eta ekimena 4. Curriculuma lantzeko koordinazioa bultzatu 5. IKTak zeharkako tresna bezala programazioetan sartu 6. Lankidetzako ikaskuntza 7. Lankidetza proiektu telematikoak: Etwining 8. Irakasleen formakuntza
ZUZENDARITZA TALDEAREN BABESA ETA LIDERGOA Zuzendaritza taldearen babesa aldagai garrantzitsuenetariko bat dela esan dezakegu. Berrikuntza planak onartzearekin aurrerapausu bat badaukagu ere, proiektuaren aldeko jarrera argia eta jarraipena ezinbestekoa da apurka-apurka desagertzea nahi ez badugu. Zuzendaritza taldeak zentroko berrikuntzaren motorea izan behar du, diseinua eta jarrraipena bere eskutan baitago. Batzuetan, IKTei buruzko ezagutza ezak arazo bat sortzen du: berrikuntzaren lan osoa IKTen adituengan uzten da, honek teknologiako ezagutza handiak izan ditzake baina eskolako antolaketari buruzko gutxi, edo ez dauka erabakiak hartzeko gaitasunik. Zuzendaritza taldeek argi eduki behar dute IKTen ezarketa beste berrikuntza planak bezalakoa dela, erabakiak hartuz, eta lanak banatuz eta jarraituz. IKTetako adituak zuzendaritza taldea aholkatu behar du baina lana eta are gutxiago erabakiak ezin dira soilik bere eskuetan utzi behar
IRAKASLEAK MOTIBATU Argi dago IKTetako tresnak eta baliabideak berriak direla gure hezkuntza sisteman. Ikasi ditugunak gustukoak ditugulako izan da eta beste irakasle askok ez dute hauetara hurbildu ere egin nahi. Beldurra izaten da tresna hauek erabiltzeari uko egiteko arrazoirik nagusiena eta honekin amaitzeko modurik onena motibatzea da. Nola motiba daitezke irakasleak tresna berri hauek erabil ditzaten? 1. Zer dagoen erakutsiz: Askotan gai honen inguruko ezjakintasuna handia da eta jende askok zer dagoen ere ez daki. Badakite pauso bat aurrera eman behar dutela baina ez dakite nondik hasi. Horregatik, askotan, bultzada txiki bat behar dute animatzeko, norbaiten laguntza eskertzen dute eta pertsona honen edo hauen arrimuan hasierako beldur hori pixkanaka-pixkanaka desagertuz doa. 2. Beraiek ere tresna hauek erabiltzeko gai direla ikustarazi: “nik ez dakit hori nola egin behar den”, “ikasleek nik baino gehiago dakite”, “hau egiteko denbora asko behar da eta nik ez dut”... irakasleengandik honelakoak jasotzea ohikoa da. Egia da, ikasleek ordenadorea asko maneiatzen dutela baina beti gauza konkretu batzuk erabiltzeko, messengerra, tuentia... ez guk irakats diezazkiekegun tresnak. Praktika pixka batekin ezagutu eta erabiltzeko gai izango dira eta ikasleei gauza berriak erakutsiz berehala erakarriko dituzte. 3. Aurreko pauso hau gainditu dutenean, hau da, ariketaren bat, jardueraren bat antolatu dutenean, IKTak erabiliz eta beraien ikasleekin praktikara eramaten duten momentuan, beraien
“ezintasun� sentsazio hori desagertuko da eta nolabait “asmatu� dutela ikusiko dute, batez ere bi arrazoirengatik a) Beraien ustez egin ezin zuten hori gauzatu delako. b) Konturatu gabe, ziurrenik, ikasleengana gehiago hurbildu direlako eta, gainera, hauek gusturago arituko direlako lanean.
IRAKASLE TALDEAREN ARDURA ETA EKIMENA Askotan norbait guregana hurbiltzeko zain egoten gara zerbait egiten hasteko. Ez gara konturatzen nahikoa dela lanerako gogo pixka bat izatea. Inguruan ditugun hainbat baliabideri ez diogu kasurik ere egiten. Nahikoa da gutako norbaitek ikastaroren bat egina edukitzea edo IKTen inguruan zaletua izatea hemendik abiatzeko. Zergatik egon behar dugu beti besteek egingo dutenaren zain? Gutako bakoitzak dakigun gutxi hori elkartuz gauza handiak egin ditzakegu eta bertan daukagun ikaskuntza-irakaskuntza modu berri honi beste gogo batekin egin ahal izango diogu aurre. Irakasleok izan ditzakegun ezagutza desberdin horien inguruan biltzean, gai desberdinak jorratu eta hainbat arlo garatu ditzakegu. Elkarlanak, borondatez egina denean gainera, asko eskaini diezaioke bai gutako bakoitzari baita gure inguruan nondik hasi behar duten ere ez dakitenei.
IRAKASLEEN FORMAKUNTZA IKTak gure eskolan sartuz joan dira azken urteotan eta irakasleen inplikazio prozesua oso desberdina izan dela ikusi dugu. Ikastetxeak ekipo informatikoz hornitu eta IKT dinamizatzailearen perfila sortu ondoren, hurrengo pausoa, zalantza izpirik gabe, tresna hauek modu egokian erabili ahal izateko irakaslegoaren formakuntza izango litzateke. Egoera honetarako hainbat aldagai hartu behar ditugu kontuan: formakuntza pertsonala, motibazioarekin oso lotuta dagoena eta ikastetxean antolatutakoa, eta erakunde-babesa. Formakuntza hau hiru ildotatik bideratzen ari da ikastetxeetan: 1. Erakundeek, bakarkako nahiz irakasle taldeentzako on line eta presentzialak diren ikastaroak eskainiz urteak daramatzate. 2. Berritzeguneetatik ere formakuntza saioak egiten dituzte. 3. Ikastetxeetan eta IKT dinamizatzaileen bidez, lehenbailehen eta derrigorrez egin behar den zerbait bezala planteatzen ari da. Ikastetxean antolatzen den formakuntzan kontuan hartzeko gauzarik garrantzitsuena talde bat garenaren hausnarketa da eta ez ditugula irakasleak eta ikasleak banatu behar, baizik eta teknologia berriak menderatzen duen jende taldea eta gehiegi kontrolatzen ez dituztenak. Horregatik, lehenengo taldekoek besteen ondoan egon behar dute arazoak konpontzeko eta behar denean, motibatzeko.
Ikastetxean egiten den formakuntzak argi eduki behar ditu datak, ordutegiak, taldeak, gaiak, dinamizatzen dituzten taldeak, etab. Urteko plana eta azken memoria batek hurrengo ikasturterako birpasatu behar diren puntuak erakutsiko ditu eta hortik aurrera hasiko gara datorren ikasturteari begira plan berri bat antolatzen.
CURRICULUMA LANTZEKO KOORDINAZIOA BULTZATU Aurreko bi atalak lantzen badira eta hauetan indarra jartzen bada ez dugu beti bezala administrazioaren zain egon behar hainbat proiektu martxan jartzeko. Askotan, aitzakia azpiegitura falta izaten da; egia da ordenadorerik gabe, toki aproposik gabe eta hainbat gauzarik gabe zaila dela lan berri hau aurrera ateratzea; hala ere, ez dadila oztopoa izan gure lanari ekiteko. Programazio berriak aberastu ahal izatea IKTek eskeintzen dituzten baliabideekin opari bat izan daiteke. Zergatik? Nolabait, hezkuntza eguneratzen ari garelako eta gure ikasleak ere bizi diren garaian hainbat gauza egin ahal izateko gaitu ditzakegulako. Zertarako balio du guk ikasleei nola hitz egin behar duten esatea, gero ez baditugu egoera horretan jartzen? Logikoagoa al da hainbat gauza buruz jakinaraztea, informazioa nola bilatu erakutsi eta erabiltzeko moduan bideratzea baino? Ez litzateke gaizki egongo arlo desberdinetako irakasleek beraien lana antolatzean metodologia berriei tartea eskaintzea eta aldi berean, arlo guztietako irakasleek ikasleek hainbat gauza nola egin behar dituzten erabakitzea. Baina hau hurrengo puntuan izango da.
IKT-AK ZEHARKAKO TRESNA BEZALA PROGRAMAZIOETAN SARTU Ikastetxeetan, IKTen erabilera curriculumaren zehar-lerroetan bultzatzeko, arlo eta etapa guztietan txertatzea derrigorrezkoa da, bereziki ikasleekin lantzen diren jardueretan baita hauekin zuzenean erlazionatzen ez direnekin ere (antolaketa, kudeaketa...) IKTak programazioetan txertatuko bagenitu, modu antolatuan eta sistematikoki erabiliko genituzke; honela, batbatekotasunari eta sor daitezkeen aitzakiei ez genieke tarterik utziko ezta lan egiteko modu hau baztertuko ere. IKTak ikasteko eduki bat bezala eta erabiltzeko baliabide gisa programazioan txertatzean ongi pentsatu behar da eta antolatu noiz, nola, non erabili eta zertarako.
LANKIDETZAKO IKASKUNTZA Lankidetza ikaskuntzan, proposatzen ditugun ekintzetan ikasleen arteko laguntza behar-beharrezkoa da. Ikasleak norbere ikaskuntza eta emaitzak hobetu nahi ditu, baita ikaskideenak ere, hauxe da metologia honen oinarria. Ikaskuntza ikuspegi honetatik aurrera eraman nahi badugu ezin ditugu IKTek eskeintzen dizkiguten baliabideak baztertu. Informazioa eskuratu, eraldatu, trukatu eta erabiltzeko internetek ematen diguna ezin hobea da; dokumentu elkartuetan lan egiteko eta problemen ebazpenetan erabaki adostuak hartzeko aukera dugu eta posta elektronikoa, txat gelak, foroak,... hauen guztien bidez pertsonen arteko komunikazioa garatzea, eztabaidatzea eta elkarren arteko elkarrizketak sortzea ahalbideratzen du.
LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOAK: ETWINING IKTen erabilerarekin batera, LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOAK erabil daitezke. Zalantzarik gabe, curriculumak bideratzen duen ildotik jarraitzeko eta hau jorratzeko tresna paregabeak dira. Hauen bidez, ikasleek hainbat gaitasun lantzen dituzte: hizkuntza komunikaziorako gaitasuna, ikasten ikastekoa eta nola ez, gaitasun digitala. Proiektu hauen arteko bat aukeratzekotan Etwining aukeratuko genuke.
ETwinning proiektua eskolen arteko senidetzeak sustatzea helburu duen ekimena da eta Europako herri desberdinetako bi ikastetxe edo bi baino gehiagoren arteko elkarlaneko proiektuak garatzea partaideek aldez aurretik adostutako edozein gairen inguruan da bere helburua.
Programaren helburua, Europar Batasunak bere herritarrak oinarrizko gaitasunetan formatzeko duen beharrari erantzutea da, hezkuntza-arloko eske horri erantzutea:
- Gaitasun komunikatibo linguistikoa - Gaitasun matematikoa - Mundu fisikoaren ezagutza gaitasuna eta harekin elkarreraginean aritzekoa - Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala - Ikasten ikasteko gaitasuna - Gaitasun soziala eta jendetasuna - Autonomia eta ekimen personala - Gaitasun kulturala eta artistikoa
Eta abiapuntu honetatik, eTwinning estuki erlazionatuta dauden hiru ardatz nagusitan egituratuta dago:
1. Dimentsio europarra 2. IKTen erabilera 3. Elkarlana