1 minute read

bestera”

Benetan Be antzerki taldea

Sarrerea: 4 € (salgai apirilaren 3tik aurrera goizeko 9:00etan) Gizarte eta Kultura Etxean edo https://www.giglon.com estekan

Advertisement

Adina: 3 urtetik gorakoentzat

Sinopsia: “Batetik bestera” hiru urtetik gorako ume eta familientzako umorezko antzerkia izango da. Pertsonen migrazinoei buruz berba egingo dogu txorien migrazinoen bidez. 50 minututan, umoretik helduko deutsagu gaiari eta txotxongiloen laguntzeagaz, zuzeneko musikearen uhinek hegaz altxatuko dabez ikusleak antzokiko jesarlekuetatik.

Bor-bor batean dago hezegunea. Udabarriko migrazinoa hemen dago! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira, indarbarritzeko beharragaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen badozue, laster bereizi ahal izango dozuez euretariko batzuk. Gehienak derrigorrez hasi dira bidaian, bueltatzeko aukerarik eukiko daben be jakin barik. Ze oztopo aurkituko dabez bidean? Ze helduleku… Ixo, ixo, ixo! Beitu!!!

Antolatzailea: Bermeoko Udala

Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintzea

Yoga Saioa

Doan. Yoga egiten badozu edo hasi gura badozu, aukera paregabea dozu hau.

Gure gorputz eta buruagaz yogaren onurak ezagutzeko.

Izena emotea aurretiaz: Lorea 639907594

Antolatzailea: Lorea Alberdi Barturen

Urtekerea Balneariora

Lierganes (Kantabria)

Demiku jubilatuen alkarteko bazkideak: 35 € eta bazkideak ez diranak: 40 €

Informazino gehiago: Demiku jubilatuen alkarteko lokalean.

Antolatzailea: Demiku jubilatuen alkartea

Irakurleen Txokoa Mi An

Amets Arzallus, Ibrahima Balde

Ibrahima kamioi batean ebilen aprendiz Ginean, egun baten amak deitu eutson arte: anaia txikia falta zan etxean. Eta haren bila abiatu zan. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekaz topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dabenak deshumanizatzea ezinbestekoa da euren heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen ganeko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horreetako bakotxa bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen dau. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, harek ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia.

Info +: www.bermeo-euskaraz.eus

Antolatzailea: Bermeoko Udala

Hitzaldia

Migrazioak Euskal Herrian eta Bermeon. Integrazioari buruzko gogoetak

Doan.

HIZLARIA: Gorka Moreno Marquez.

EHUko irakasle titularra Soziologia eta

Gizarte Langintzan. Ikuspegiko ikertzailea.

Antolatzailea: Bermeoko Udala

Bermeon zer?

This article is from: