MECHANICAL INGENIERING VASCAS

Page 1

ONGI ETORRI C.M. VASCASERA Espezialistak gara ekipo-ondasunen eraikuntza mekanikoan. Vascas tradizio handiko enpresa da makina eta ekipoen fabrikazioan. Prozesuen fabrikazioan daukagun ezagutza eta proiektuen zuzendaritzan daukagun esperientzia, mota guztietako siderurgia ekipoetan, sorkuntza elektrikoan, zementu fabrikan, tunelak egiteko makinetan, bultzada bankuentzako kremaileretan eta abarretan erabili izan da. Vascas-ek duen kalitatea gure Kalitate kudeaketa sistemari eta giza taldearen kualiďŹ kazio altuari esker bermatzen dugu. Fabrikazio gaitasunez gain, Vascas-ek eraikuntza proiektuak zuzendu eta jarraipena egiteko ingeniaritza sail bat du. Makinak eta ekipoak diseinatzen ditu batez ere, burdingintza industriarako hala nola zuzengailuak, disko urratzaileak trontzatzeko makinak, esmerilagailuak edo beste batzuk.


Gure makina eta tresnak ISO 9001:2000 arauan oinarritutako kalitate sistema bati dagozkion kontrolaz eta zehaztasunez fabrikatu eta muntatzen dira. Gainera, gure barne-kontrolek eta hobetzeko prozesuen ondorioz ikasi dugunak ahalbidetzen digute gure zerbitzuaren kalitatean egunero aurrera egiten. Pertsonen arteko harreman onak egitasmo ororen oinarria dira; hori dela eta, Vascas eta bezeroaren arteko harremanari garrantzia handikoa deritzogu, eta ez da produktua eman ondoren sor daitezken arazo edo kontsultaren aurrean eteten.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.