NOVELA NEGRA EN EUSKERA OCTUBRE 2020 URRIA
Tlf. 948 210 524
Puedes seguirnos en
biblisfr@navarra.es
Jarrai gaitzakezu
En este mes de octubre la Biblioteca PĂşblica San Francisco, ha elaborado un centro de interĂŠs de novela negra en euskera.
NOVELA /ELEBERRIA N BAL
Ilegorriaren emaztea Bill S. Ballinger Igela, 2007. 354 p. Hilketa bat eta bikotearen ihesa. Horien atzetik, orpo-orpo New Yorkeko polizia nekaezin bat. Aurrera eta atzera egiten du historiak, erritmo bizia emanez eta irakurlea gatibatuz.
N BAL
Segundorik luzeena Bill S. Ballinger Lumen, 2019. 822 p. Heroia ospitalean zaurituta dago, baina nerbioshockaren ondorioz amnesiko bilakatu da. Nonbait, norbaitek bere heriotza desiratzen duela susmatzen du. Baina, nor? Zergatik? Ikerkuntza bat burutzen du bere iraganaren gainean eta, pixkanaka, memoria berreskuratzen ari da. Kontaketa garatzen da plano bikoitzean: biktimaren galdeketa eta poliziarena.
N BLA
Piztiak hil behar du Nicholas Blake Igela, D.L. 2013. 333 p. Gizon bat hiltzera noa. Ez dakit haren izena, ez dakit non bizi den. Ez dakit batere zer itxura duen. Baina aurkitu, eta hil egingo dut‌ Horrela hasten da Felix Lane polizia-eleberrien idazlearen egunkaria. Berriki hil diote zazpi urte betetzera zihoan semea.
N CAI
Postariak bi aldiz deitzen du beti James M. Cain Igela, 2003. 195 p. Gazte etxegabe eta bidezale bat Kaliforniako bidebazterrreko ostatu batera iristen da. Cora, bertan bizi den neska ederra, adineko greziar batekin ezkonduta dago, eta berehala hasikoda ikusten bere egoera konpontzeko modua: bidea, ordea, bihurria eta malkartsua da.
N CAI
Iruzurgilea James M. Cain Igela, 2002. 149 p. James M. Cainek bi maisulan idatzi zituen, Ross Mcdonaldek esan zuenez: Karteroak beti bi aldiz deitzen du eta Galbidea, nobela beltza gogoko dutenek aise ahazten ez dituzten bi liburu, edo zinezaleak ederki gozarazi dituen bi titulu. Horiekin gozatu on bat hartu izan dutenek, atseginez irakurriko dute beste hau ere, haietan dauden elementu guztiak, dos° txikiagoetan bada ere, hemen badituztelako: amodioa, lapurreta, heriotza. Beti koktel bera prestatzen du Cainek, beti osagai berdinak dira erabiltzen dituenak, baina aldiro aldatzen da pixka bat nahasteko modua eta osagai bakoitzetik erabiltzen duen neurria, betiere ahotik ongi pasatzen den edari bizi bat prestatzeko.
N CAI
Galbidea James M. Cain Igela, 2011. 156 p. Phyllis Nirdlinger, petrolio putzuetan lan egiten duen gizon baten emaztea, etxean dagoela, Walter Huff aseguru saltzailea agertu da poliza bat berritzera. Senarra ez da etxean, eta te bat hartu bidenabar, Phyllis bizitzaaseguruez galdezka hasten da. Walter Huffek ez du denbora asko behar izango han zerbait makurra badela ohartzeko. Bizitza-aseguruak norberak eskatzen ditu, ez bestek. Baina emakume honrrek senarraren asegurua egin nahi du, eta gainera haren oharkabean‌
N CHA
Betiko loa Raymond Chandler Igela, 1995. 315 p. Sternwood jeneral erretiratuak ez du bakerik bere azken urteetan. Petrolioarekin aberastua da, baina etxean badu nahiko lan. Bi alaba ditu: bata jokalaria eta bestea tentel bezain beroa. Bazka ezin hobea gangster eta besteren bizkar bizi nahi dutenentzat. Philip Marloweri egokituko zaio neska hauen ibilera arriskutsua dela eta, xantaia kasu bat argitzea. Argitzea edo iluntzea. Zeren txantaia hori hariaren mutur bat besterik ez baita. Muturretik zenbat eta gehiago tiratu, orduan eta gehiago katramilatuko baita mataza.
N CHA
Ez adiorik Raymond Chandler Igela, 1991. 528 p. Hemen aurkituko ditugu honelako nobelen balio guztiak bere azken mugaraino eramanak: ixtorioaren harien katramila paregabea, azken uneraino argitzen ez den misterioa, elkarrizketa gogoangarriak eta Philip Marlowe detektibea, honelako fikzioan izan den detektiberik zorrotzenaren adierazpen garratz, umoretsu, sentiberak.
N FEA
Erloju handia Kenneth Fearing Igela, 1994. 253 p. Earl Janoth enpresari handiak Pauline Delos bere maitalea hil du. Badaki badela lekuko bat, badaki lekuko horrek Pauline eta biak hilketa gertatutako egunean apartamentu batean sartzen ikusi dituela, baina ez daki lekuko horrek bera ezagutu duen ala ez. Baina Earl Janoth ez da edonor. Bere holdingeko baliabide guztiak lekuko hori bilatu eta garbitzeko erabil ditzake. Eta erabili egingo ditu.
N HAM
Maltako belatza Dashiell Hammett Igela, 1997. 314 p. Biguinkerietatik hain urrun dagoen munduaz idaztean Hammettek heriotzaren begirada hotza ezarri zion bere prosari: gizakiaren ibileren arrazoiak eta barru-barruko motibazioak, era guztietako uste, azalpen eta esplikazioak asmaezinak baitira. Izan ere, gizakia baita bere burua eta besteak engainatzeko sortu den piztiarik trebeena. Bera, kanpotik ikusten denari eta, batez ere, egiten denari erreparatzea beste biderik ez da geratzen, eta aurpegikera eta keinuei kasu gehiago egitea hitz jario dotoreei baino.
N HAM
Kristalezko giltza Dashiell Hammett Igela, 2014. 350 p. Ned Beaumont ez dabil suertean: asteak daramatza jokoan dirua galtzen, eta jokoak ez du buelta ematen. Paul Madvig, hiria gobernatzen duen gangster talde bateko burua –eta bere nagusia–, adiskide mina du. Henry senatari txotxongilo ustelarekin duen tratuari esker manejatzen ditu Madvigek legez kanpoko negozioak hirian. Baina Paulek, bere tratua sendotzeko, senatariaren Janet alabarekin ezkondu nahi du… Neskak, ordea, gorroto du Madvig.
N HAM
Uzta gorria Dashiell Hammett Igela, 2018. 317 p. Dashiell Hammett: Nobela beltzaren aintzindari eta maisu. Uzta Gorria: zenbaitentzat nobela beltzaren maisulanetan borobilena. Idazle honek txundituta utzi zuen André Gide, eta bereziki nobela honek. Nobelaren arlo jakin batekoa izateak galarazi dio Literaturaren urrezko orrietan betiko geratzea. Baina Gidek ez zuen arazorik Faulkner, Hemingway edo Conraden parean jartzeko. Parean ezezik aurrean ere bai kasuren batean. Elkarrizketaren perfekzioa eta ekintzaren pauso azkar eta arina azpimarratu izan dira. Duela hirurogeita hamar urte milioika irakurle -eta zinezale- bereganatu zituen idazle honen obrak bizirik dirau. Luzaroko. Agian betiko.
N HIG
Ripleyren Jokoa Patricia Highsmith Igela, 1995. 297 p. Liburu hau askok eta askok irakur dezakete atsegin haundiz: idazkera zuzen eta zehatza gustokoa duten guztiek esate baterako, edo suspensea literatura onaren ezinbesteko osagarritzat daukatenek, edo nobela honetan azaltzen diren Ripley edo Jonathan bezalako pertsonaia zintzogaiztoekin neurtzeko arriskua hartu nahi dutenek, eta bi lekutan, fikziozkoan bezala zinezkoan, bizitzeko gai direnek, eta literaturara aurriritzirik gabe hurbiltzen direnek, eta bizitzaz apur bat aspertuta egon eta emozio pittin bat bereganatu nahi dutenek, eta egun euritsuetan sofa gainean etzan eta liburu bat hasi eta bukatu desio izaten dutenek‌
N HIM
Imabelleren amodioz Chester Himes Igela, 1991. 292 p. Chester Himesen nobeletako mundua Harlem da, Harlem oniriko bat, ameskaiztoz betea baina umorez gozatua. Harlemen ez dago inuzentea izaterik. Kaikuek jai dute. Mozoloek bizia galtzeko arriskua dute nonahi eta noiznahi. Imabelleren Amodioz nobelako protagonista, berriz, iĂąuxente-marka guztiak hausten dituen gizarajoa da. Ez da ohartzen, Imabellek 10$ak egiteko formula sekretua dakien gizon bakarra aurkezten dionean, ziria sartu nahi diotela. Amodioa itsua baita. lmabelleren Amodioz bere bizitza osoan aurreratutako diru guztiak galduko ditu, nagusiari lapurreta egingo dio galdutakoa berdintzeko, eta lapurtutako diru hori jokoan galduko du. Eskerrak Jacksonek baduen anaia bizki bat, berari buruan falta zaiona sobran duena: Karitateko Ahizpaz mozorroturik bizimodua ateratzeko gauza den atalajea.Lagun hauekin, eta Coffin Ed eta Grave Digger, bi polizia beltzekin Harlem aldeko kale zaratatsuetan murgiltzea, eromenaren zoko ilunenetan bidaiarik haluzinagarriena egitea da.
N LON
Midasen kuttunak Jack London Igela, 1991. 105 p. Midasen Kuttunak izeneko ipuinak anarkista-talde baten jokabide gupidagabea azaltzen digu; Musuhutsen torturari ihes egiteko asmazio xelebre bat. Errainua eta Distiran ikusezintasunaren gaia erabitlzen du. Eta ilargimutur izenburukoak hilketa artistikoarena.
N MAC
Hil aurreko begirada Ross Macdonald Igela, 1997. 327
N MAC
Galton Kasua Ross MacDonald Igela, 2006. 402 p. Galton kasuan, Lew Archer detektibeak Anthony Galton aurkitu behar du, hogei urte lehenago etxetik alde egin eta desagertutako gaztea. Orain Galtonen amak, heriotza hurbil baitu, semearekin baketu eta bere ondarea utzi nahi dio. Archer detektibeak susmo txarra hartzen du, berehala konturatzen baita misterioaren pieza guztiak azkarregi hasten direla lotzen elkarrekin.
N MCC
Hobe nuen etxean gelditu Horace McCoy Igela, 2002. 239 p. Sistemak bakoitzaren kontra erabiltzen duen indarkeria askotan tolespetuagoa izaten da, eta askoz izugarriagoa ere bai bestalde, ez baitago errudunik bilatzerik ez eta justizia beti balizkoaren izenean damutzerik ere. Hala ere indarkeria hor dago: Hollywooden, ospearen eztiaz gozatzera eramango dituen zortearen ukituaren zain, estrak ehundaka dauden lekuan.
N MCC
Zaldiak akatzen ditugu ba-Horace McCoy Igela, 1989. 159 p. Zaldiak akatzen ditugu ba‌ ez da nobela luzea, baina bai bortitza. Garai hartako beste maisu amerikar bat dakarkigu gogora: Ernest Hemingway. Eta hau esatea ez da burugabekeria hutsa. Frantziako idazle existentzialistek Horace MxCoy, Hemingway eta Faulkner-ekin batera, garai hartako idazle amerikar ononetarikotzat zuten: Camus, Sartre, de Beauvoir eta Malraux idazle haundiek McCoyren lehen nobela hau Ameriketako lehen nobela existentzialista bezala zeukaten. Izan ere, nobelan agertzen den Gloria pertsonaiaren nihilismoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
N SIM
Maigret Georges Simenon Igela, 2010. 159 p. Maigret erretiratuta bizi da emaztearekin Meung-surLoire-n. Goizeko bostak aldera Philippe iloba etorri zaie etxera zeharo jota. Gaueko brigadan ari da lanean Phillipe, Maigretek berak polizia lanbidera bideraturik. Hasiberri bat besterik ez da mutila, eta Floria klubean dihardu zelatan azken astean, prostituzio klub batzuk kontrolatzen dituen banda batek eragindako hilketa bat argitzeko asmotan. Baina, auskalo nola, klub horren jabe hil berriaren ondoan gertatu da, eta haren pistola eskuan duela. Bere burua hil ote du Pepito Palestrinok? Ala Phillipek hil du? Pistolan hatzmarkarik ez da falta. Maigreti egokituko zaio kontua argitzea. Ez da lan erraza, banda horretako buruek poliziaren babes garbia baitute, eta lotura estua Quai des Orfèbreseko nagusiekin.
N THO
Ihesa Jim Thompson Igela, 1991. 247 p. IHESAn Depresioaren garaian hezitako gazte baten istorioa kontatzen zaigu, garai hartako beste asko bezala New York paradisua zelakoan bertara joan zen batena. Han pixkanaka delinkuentzian murgilduz joango da eta, gartzelako tunel luzetik atera ondoren, ihes egin beharko du Carol bere lagunarekin batera Mexikoko mugaz haruntzagoko bake mitikoaren bila.
N THO
Hiltzailea nire baitan Jim Thompson Igela, 2006. 310 p. Lou Ford sheriffa normala da, itxuraz. Baina halako batean prostituta batengana joan, eta bere barneko piztia esnatu zaio‌ Geroztik ez du ezeren aurrean atzera egingo. Egindako hilketa bakoitza beste batez estali beharko du, bakoitza odol hotz-hotzean prestatu eta gero. Hala esan omen zion behin Jim Thompsoni West Texasen sheriff laguntzaile batek, bekoz beko begiratuz eta irribarreaz hortzak agerian utziz: “Hemen bizi izan nauk bizitza osoan. Guztiek ezagutzen naitek eta hi, berriz, inork ez. Zer ondorio ateratzen du hortik hi bezalako tipo azkar batek? Burua haizez eta ustez betea duk. Zer iruditzen zaik egingo lukeela herri txiki bateko kirten batek honelako kasu batean? Gauza pare bat esango diat. Ez zagok asmatzerik gizon bat nolakoa den, begiratu hutsarekin. Ez zagok jakiterik zer egiteko gauza den aukera baldin baduâ€?.
N THO
Litxarreroak Jim Thompson Igela, 2013. 260 p.
N THO
Amorruaren ume Jim Thompson Igela, 2009. 343 p.
N VIA
Ttu eginen dut zuen hilobietan Boris Vian Igela, 1992. 199 p. Nobela honetako protagonistari anaia hil diote, azalaren kolorea behar bezain garbia ez zuelako, nonbait. Bera, berriz, genetikaren lege zorrotzek ez dute horren gaizki tratatu‌ baina ezin du burutik kendu anaiari egin diotena.
Fuentes consultadas para las reseñas: Resúmenes Editoriales.
Para consultar el resto de novedades adquiridas puedes consultar nuestro catálogo: http://www.navarra.es/AppsExt/opac/
Gainerako dokumentu berriak ikusteko, katalogora jo dezakezu: http://www.navarra.es/AppsExt/opac/