NIRE ALABAREKIN NOR EZKONDUKO?
Bazen behin sagutxuen errege bat. Honek alaba bat zeukan, eta neskatxa munduko sagutxurik politena zen. Ezkontzeko garaia heldu zen eta aitak esan zuen: -Nire alaba munduko politena denez, ezin da edonorekin ezkondu, munduko izaki indartsuenarekin ezkondu behar da. Baina nor da munduko indartsuena? Ah, Eguzkia da!!
Eta Eguzkiarengana joan zen. -Eguzkia, zu munduko indartsuena zara, argia eta beroa ematen diguzulako‌ Nire alabarekin ezkonduko zinateke?? Eta Eguzkiak esan zuen: - Oso gustura ezkonduko nintzateke zure alabarekin, baina, ni ez naiz munduko indartsuena. Hodeia, ni baino indartsuagoa da. Bera nire aurrean jartzen denean, argitasuna eta berotasuna galtzen dut. - Egia da! Hodeiari galdetuko diot.- esan zuen erregeak.
Aita hodeiarengana joan zen. -Hodeia, zu munduko indartsuena zarela, eguzkia eztaltzen duzula‌ Nire alabarekin ezkonduko zinateke?? Hodeiak erantzun zuen: -Poz-pozik ezkonduko nintzateke zure alabarekin, baina ni ez naiz munduko indartsuena, haizeak bere indarrarekin nahi duen lekura eramaten nau. Arrazoia zuela pentsatu zuen erregeak, eta haizearengana joan zen.
-Haizea, zu munduko indartsuena zarela, Eguzkia estaltzen duen hodeia nahi duzun lekura eramaten duzulako. Nire alabarekin ezkonduko zinateke?? -Noski ezkonduko nintzateke, baina ni ez naiz munduko indartsuena, ni baino indartsuagoa harresia da, nahiz eta ni putz eta putz egin, berak tinko jarraitzen du bere lekuan. Erregea konturatu zen hori horrela zela, beraz, harresiarengana hurbildu zen.
-Harresia! Zu, Eguzkia estaltzen duen hodeia mugitzen duen haizea gelditzen duzunez, munduko indartsuena zara. Beraz, nire alabarekin ezkonduko zinateke?? -Ni munduko indartsuena?? Hori ez da horrela, nire barnean bizi den sagutxua, ni baino indartsuagoa da, beti zulotxoak egiten dabilena bere etxea egiteko. Orduan erregea, harresiaren barruan bizi zen sagutxuarengana hurbildu zen.
-Sagututxu, zu harresia zulatzen duzunez, munduko indartsuena zara. Nire alabarekin ezkonduko zinateke?? -Noski baietz!!
Bi sagutxuak egun horretan ezkondu ziren eta handik aurrera poz-pozik bizi izan ziren!!! Eta... Hau hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Santurtziko plazan.