BIDAIA KONBINATUEN BALDINTZA OROKORRAK ARAU GARRANTZITSUA Klausula hauen ondorioetarako bidaia konbinatuko kontratuaren oinarrizko eskaintza programan/eskuliburuan bertan, horien eranskin osagarrietan (aipatu pro grama/eskuliburuari buruzko eskaintza-orriak, diptikoak, monografikoak, eta abar) eta baldintza horietara lotu diren beste katalogo batzuetan azalduta dagoela ulertu behar da. ARAUDI JURIDIKO APLIKAGARRIA ETA BALDINTZAK ONARTZEA Bi alderdiek nahitaez bete beharreko kontratua (bertan adierazita dagoen eran) eskuliburu honetan argitaratutako Baldintza Orokorretako klausulek eratzen dute, zeinak aplikaziozkoa den legeria osatu eta garatzen baitute aurka egin gabe, eta bereziki Bidaia Konbinatuak arautzen dituen azaroaren 16ko 1/2007 Errege Dekretua, eta Dekretu hori osa tzen duten gainontzeko Araudiak. Kontratua hobetu dela jotzen da, Kode Zibileko 1.258 artikuluak dioenari jarraiki, bidaiak bere baitan hartzen dituen zerbitzuei dagozkien bono eta/edo billeteak ematen dituenean agentziak, eta une horretan gauzatzen da kontratua. Eskuliburu honetan ageri diren bidaiak erosi edo horietan parte hartzeak berarekin dakar kontsumi tzaileak berariaz onar tzea baldintza orokor bakoitza eta guztiak bere osotasunean, zeinak kontratuari automatikoki lotuak jotzen baitira idatzizko transkripzioa egiteko beharrik gabe. ZUZENDARITZA TEKNIKOA Eskuliburu honetan argitaratu diren bidaien zuzendaritza teknikoaren arduraduna Viajes GANTOUR, S.A. izan da, ENK zenbakia 2159 duena, eta IFK zenbakia berriz, A-20601704; aipatu enpresak Donostian du egoitza, Autonomia kaleko 15. zenbakiko etxabean, eta xehekako bidaia-agentzia lana egiten du, kontsumi tzailearen eta agentzia antolatzaile nahiz gainontzeko zerbitzuhornitzaileen arteko bitartekaria da alegia. PROGRAMA/ESKULIBURUAREN ALDAKETAK Programa/eskuliburu honetan ageri den edozein informazio aldatzeko aukera beretzat gordetzen du Viajes GANTOUR, S.A.k; aldaketa horien berri emango zaio bezeroari dagokion bidaia konbinatuko kon tratua egin baino lehen. PROGRAMA/ESKULIBURUAREN ERANTZUKIZUNAK Programa/eskuliburu hau Viajes GANTOUR, S.A.k egin du bidaia, pakete turistiko edo ibilbide jakin bakoitzean ageri den Agentzia Antolatzaileak emandako datu eta informazioa oinarri hartuta, eta beraz, azken hori izango da ematen diren datu edo argibideen egiazkotasun eta zehaz tasunaren arduradun bakarra, baita emandako datuen zehaztasun edo egiaz kotasun ezak egindako eskaintza ezezta tzera behartzen duenean ere. IZEN-EMATEAK Izen-ematean agentziak bidaiaren zenbatekoaren %20ko aurrerapena eskatuko du gutxienez, eta beraz, ez da plazarik gordeko diru-gordailua egin artean. Gai nontzeko %80 bidaiaren irteera-data baino 20 egun lehenago ordaindu beharko da gutxienez, eta hórrela egin ezean erreserba ezeztatu egingo da, eta ondorioz, ezeztapenen atalean ageri diren baldintzak aplikatu dira. Berariaz aurkakoa esan ezean, aurrerapena ordaintzean erreserba baieztatua geratuko da. Eskuliburu honetan ageri diren prezioek beren baitan hartzen dituzte kontsumoaren gaineko zeharkako zergak aplikaziozkoak direnean; zerga horiek eurotan kalkulatuak daudenez (eskuliburua edo horri lotutako separata eta eskaintzak argitara tzen diren egunean –2012ko abenduak 15– indarrean dauden tarifa eta trukeak oinarri hartuta) berrikusi ahal izango dira garraioen kostuan aldaketaren bat izanez gero, erregaien kostua barne hartuta; eta baita ere aldaketa horiek zerbitzu jakin batzuei lotutako tasa edo zergetan eta bidaiari aplikatutako truke-tipoetan izan daitezkeen aldaketen ondorioz. Aldaketa horiek kontsumitzaileari egotziko zaizkio zuzenean, bidaia hasi aurreko 20 egunetan gertatzen direnean izan ezik. BIDAIA KONBINATUAREN PREZIOAK BARNE HARTZEN DITU Prezioek barne hartzen dituzte joanetorria hegazkinean, itsasontzian edo autobusean, ibilbidearen arabera; ostatua hoteletan eta/edo mantenu-pentsioa kontratatutako erregimenean, zirkuitu bakoitzean edo aldaketak dauden kasuetan antzeko beste zirkuitu batzuetan adierazitako kategoriako logela-mota; hoteletako tasa edo zergak, programan ageri diren errepideko jatorduak; ibilbide bakoitzean ageri diren bisita eta irteerak; laguntza teknikoa bidaian zehar horrela aurreikusten duten ibilbideetan; adierazitako osagarriak, eta baita Balio Eran tsiaren Gaineko Zerga (BEZ) ere aplikazioz koa denean, eta kontratuan zehaztua dagoen gainontzeko guztia. Interpretazio gisa eta bidaiak bere baitan hartzen dituen zerbi tzuekin lotutako arau orokor gisa literaltasun-irizpideari helduko zaio; irizpide horren arabera, bidaiaren prezioan berariaz sartua dagoela zehazten ez den guztia ez du bere baitan hartzen bidaiak. Edozein kontsulta egiteko VIAJES GANTOUR, S.A.rekin harremanetan jarri beharko da.
PREZIOEK EZ DUTE BEREN BAITAN HARTZEN Aukerako bisita eta irteerak eta era guzti etako estrak, hala nola, txertoak, gastu per tsonalak, edariak, erregimen bereziak, arropa garbitzea eta lisatzea eta ibilbide etan zehaztuta ez dauden zerbitzuak. Ostatu eta gosari erregimenen kasuan bidaiaren prezioan sartzen den gosaria kontinentala da, aurkakoa adierazi ezean. BESTE ZERBITZU BATZUK Hegaldia 12:00ak ondoren heltzen denean norakora, hoteleko lehenengo zerbitzua afa ria izango da, betiere bidaia konbinatuaren kontratuan sartua badago. Era berean, hegaldi 18:00ak eta gero iristen denean, lehenengo zerbitzua ostatu ematea izango da. GEHIGARRIAK Dagokiona aldez aurretik ordaindu eta gero, bidaiariek banakako logela-zerbitzua eska tzen dutenean, eta zerbitzu hori ezin denean eman, Agentziak bere gain hartuko duen erantzukizun bakarra izango da dagokion zenbatekoaren ehunekoa ordaintzea. EKIPAIA Kostu gehigarririk gabe onartzen dira bat edo bi maleta pertsonako, baina bien artean ezingo dute 20 kg. baino gehiago pisatu hegazkin-bidaiak direnean, eta 30 kg. bidaia itsasontzian denean; aldiz, bidaia autobusean denean pertsonako maleta bat onartuko da eta 30 kg. Pisatuko ditu gehi enez. Ekipaia eta bidaiaren gainontzeko tresna pertsonalak ez ditu kontuan hartzen garraio-kontratuak, eta beraz, ondorio guzti etarako ulertu behar da bidaiariak berarekin eraman behar dituela; hori dela eta, aipatu ondasunak galdu edo kalteren bat izango balute, Viajes GANTOUR, S.A. enpresak ez luke inolako erantzukizunik izango (ibilbide bakoitzeko aseguru turistikoak estaltzen dituen arriskuak izan ezik). DOKUMENTAZIOA Kontsumitzaile guztiek, salbuespenenik gabe, haurrak barne hartuta, behar bezala izango dute beren dokumentazio pertsonala, hala nola NAN edo pasaportea, zeina indarrean egongo baita bisitatuko den herrialdeko edo herrialdeetako legediaren arabera. Bidaiarien ardura izango da, bidaiak hórrela eska tzen duenean behintzat, kontsulbisak, txertaketa-ziurtagiriak lortzea edo beste edozein eskakizun betetzea. Agintaritzaren batek bisarik ez ematea erabakiko balu bezeroaren arrazoi pertsonalak direla-eta, herrialderen batera sartzeko baimena ukatuko balitzaio eskatutako baldintzetakoren bat ez betetzeagatik, pasaporteetan akatsen bat izateagatik edo pasaporterik ez izateagatik, xehekako agentziak ez du inolako erantzukizunik izango, eta ondorioz, bidaiariaren kontura izango dira sor daitezkeen gastuak; aurreko kasuetan ezeztapen kasuetarako edo bidaiariak bere borondatez zerbitzuak bertan behera uzten dituen kasuetarako ezarritako baldintzak aplikatuko dira. EZEZTAPENAK Hitzartutako bidaia hasi aurretik edozein unetan ezezta ditzake bezeroak kontratatutako zerbitzuak, eta ordaindutako dirukopurua berreskuratzeko eskubidea izango du, gehienez ere 30 egunen barruan; edonola ere, kalteordainak ordaindu beharko dizkio Viajes GANTOUR S.A.ri jarraian adierazita dagoen moduan, ezeztapena ezinbesteko kasuengatik egiten denean izan ezik: A. Banakako zerbitzuen kasuan, kudeaketa-gastu guztiak gehi ezeztapen-gastuak, horrelakorik izanez gero behin tzat. B. Bidaia konbinatuen kasuan: • Kudeaketa-gastu guztiak gehi ezeztapen-gastuak, horrelakorik izanez gero behintzat. • Kontratatutako zerbitzuak bertan behera uzten badira bidaia hasteko 10 egun baino gehiago eta 15 baino gutxiago geratzen direnean, bidaiaren kostu osoaren %5a. • 10 eta 3 egun bitartean: %15a. • Irteera aurreko 48 orduen barruan: %25a. • Irteeran ez aurkezteak bidaiaren zen bateko osoa galtzea eragingo du. Kontratatutako zenbait zerbitzu kontratazio-baldintza bereziei lotuak izanez gero, hala nola hegazkinak edo itsasontziak pleitatzea, tarifa bereziak, eta abar…zerbitzuak bertan behera uzteak eragindako gastuak alderdien artean adostutako baldintzen arabera erabakiko dira. Jarraian azalduta dagoen adibidea kasu: behin hegazkineko billetea igorri eta gero, kontsumitzaileak billetearen balioaren %100 ordaindu beharko du erreserba ezeztatuz gero. Ezeztapen-gastuetarako ezarritako berariazko baldintzak guztiz aplikagarriak izango dira kontsumitzailearen ezinbesteko arrazoiak gora behera. Gainera, bidai ariak eskubidea izango du bidaia bertan behera uzteko garraiotarifan izandako aldaketen ondorioz edo diruaren fluktuazio-tipoan izandako aldaketen ondorioz prezioak berrikusi behar direnean, betiere aldaketa horiek ezarritako prezioa %15 edo gehiago igotzea eragiten badute.
Irteera-datatik 30 egun baino gutxiagora ezeztatzen diren itsaso-bidaietan, kasu ba koitzean indarrean dagoen araudi partikularraren arabera erabakiko dira gastuak. Kopuru horiek egindako diru-gordailutik kenduko dira. Jakinarazi nahi dugu ONTZI-KONPAINIEK oso baldin tza zorrotzak izaten dituztela ezeztapenetarako, eta kasu bakoitzean konpainia bakoitzaren ARAUDI BEREZIETARA lotuak izaten direla. Era berean, hegazkin-arazoren batek edo veste edozein garraiobiderekin izandako arazok itsasontzira heltzea eragotziko balu, gastuak berdin-berdin ordaindu beharko lirateke. Edonola ere, Viajes GANTOUR, S.A.k konpromisoa hartzen du eragindako gastuak ahalik eta gehien mugatzeko beharrezkoak diren kudeaketa guztiak egiteko. BIDAIA BERTAN BEHERA UZTEA Viajes GANTOUR, S.A.k edozein unetan ezeztatu ahal izango du bidaia egoera hauetan: • bidaia egiteko izena eman duten lagunen kopurua eskatzen dena baino txikiagoa denean; • ezinbesteko arrazoiak daudenean, hau da, arrazoiak ematean dituenarekin zer ikusirik ez duten egoerak, ezohikoak eta aurreikusi ezinak, eta ondorio saihestezinak izango lituzkeenak, nahiz eta beharrezko arretarekin jardun; • bezeroari egotz dakiokeen edozein arrazoiengatik. Egoera horietan idatziz jakinaraziko zaio bezeroari 10 egun baino gehiagoko aurrerapenarekin. KONTRATUA ALDATZEA Bidaiaren aurreikusitako irteera-data baino lehen Viajes GANTOUR S.A. kontratuaren funtsezko elementuren bat alda tzera behartua ikusiko balitz, bezeroari jakinaraziko dio berehala. Bezeroak jakinarazpena jaso eta hurrengo hiru egunen barruan Viajes GANTOUR, S.A.ri adierazi beharko dio bere asmoa zein den: • ordaindutako diru-kopuru guztia berreskuratzea eta horrela kontratua amaitutzat ematea; • proposatutako aldaketak onartzea, horien zenbatekoa eta prezioan izango duen eragina zehaztuz; • Viajes GANTOUR, S.A.ren aukeren artean balego, kontratatutako bidaiaren kalitate berbera izango lukeen veste bidaia konbinatu bat egitea onartzea, eta kalitate txikiagoa edo handiagoa balu, diferentzia kobratu edo ordaintzea. Bezeroak hiru egun horien barruan eran tzungo ez balu, kontratua amaitutzat jotzen dela ulertuko da, eta ondorioz, aurrez ordaindutako kopuruak itzuliko dira. Hoteletik aireportura bitarteko joanetorrietan eta alderantziz, edo kontratuak bere baitan hartzen dituen beste antze ko zerbi tzuak beteko ez balira bidaia-agentziako laguntzaileari edo xehekako agentziari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, joanetorria egiteko kontsumitzaileak erabili duen garraio alternatiboaren prezioa bakarrik or dainduko luke agentziak, aurrez ordainagiria edo faktura aurkeztuta. ERANTZUKIZUNAK Azaroaren 16ko 1/2007 Errege Dekretuaren 162. artikuluak aurreikusitakoarekin bat etorriz, Viajes GANTOUR S.A.k solidarioki jardungo du handizkariarekin eta beste antolatzaile partehartzaileekin bezeroaren aurrean, bidaia konbinatuko kontratuko betebeharrak behar bezala bete daitezen berari dagokion kudeaketa-eremuan. Aipatu erantzukizuna amaitutzat joko da, erantzukizuna bidaia bakoitza antolatzen duen Agentziari dagokionean izan ezik, egoera hauetan: • kontratuaren exekuzioan antzeman diren akatsak kontsumitzaile eta erabiltzaileari egotz dakizkionean; • akatsak kontratuak aurreikusitako zerbitzuen horniduran zerikusirik ez duen hirugarrengo bati dagozkionean eta akats horiek aurreikusi ezinak edo gaindiezinak direnean; • aipatu akatsak ezinbesteko arrazoien ondorio direnean edo behar bezala jardun arren aurreikusi edo gainditu ezin daitezkeen gertaeren ondorio direnean. Bidaia Xehekako Agentziak alokatutako autobusetan egiten denean istripuren bat ger tatuz gero, edozein herrialdetan gertatuta ere, ibilgailua matrikulatua dagoen herrialdeko errepide-istripuen arloan dagoen legeriak dioenari helduko dio bidaiariak; istripuan kalte pertsonalik izanez gero, aurre ikusitako kalte-ordainak eskatzeko esku bi dea izango du bidaiariak, eta horren ara bera, kalteordainak interesatuari, onura dun edo legezko ordezkariei ordainduko zaizkie ibilgailua matrikulatua dagoen herrialdean eta herrialde horretako monetan. Garraiobideetatik kanpo dagoen denboran bidaiariari gerta dakizkiokeen gorabehera, ez-egite edo irregulartasunen erantzuleak ez dira izango bidaian parte hartzen duten aire, itsaso nahiz lurreko garraio-konpainiak. Bidaia-txartelak izango dira garraiokonpainiaren eta bidaiariaren arteko lotura bakarra. Bidaia egin aurretik edo bidaiak irauten duen denboran hornitzaileren batek edo batek baino gehiagok greba eginez gero, antolatzaileak konpromisoa hartzen du bere eskura dauden kudeaketak egiteko egoera horrek eragindako bidaien mesedetan. Edonola ere, ondorio ekonomikoak bi daiarien kontura izango dira, eta beraz, Xehekako Agentziak ez du inolako erantzukizunik izango.
IRTEERAN AURKEZTEA Bidaia ondo hasteko, bidaiariei erregutzen diegu berariaz lotzeko bidaia bakoitzari buruzko dokumentazioan ageri den irteeraordura. Bidaiariaren betebeharra da irteera-terminaletan egotea bi ordu lehenago hegaldien kasuan eta 30 minutu lehenago garraiobidea autobusa denean. Argitalpena: 2013ko urtarrila