“Herritartasuna, Solidaritatea eta Lankidetza” Programa

Page 1

Briñas egotetxea

“herritartasuna, solidaritatea eta lankidetza” programa


10/02


AURKIBIDEA BALOREETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA ....................................2. or. BRIÑASEKO EGOTETXEA ....................................................................4. or. GURE PROIEKTUA ................................................................................5. or. BESTE ARGIBIDE BATZUK ....................................................................16.or

- 1-


BALOREETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA I. AURKEZPENA “Herritartasuna, Solidaritatea eta Lankidetza” izenburuko hezkuntza-programa DBHko lehen eta bigarren zikloetako ikastaldeentzako hezkuntza-proposamena da. Hezkuntza arloko esperientzia hau Briñaseko Haur Egotetxean garatzen da, eta bere helburua eskola-curriculuma osatzea da, bizikidetzan, hezkuntza ez-formalean eta alderdi jostagarrietan oinarriturik, ikasleek baloreak barneratzen lagunduko dien bizi-esperientzia izan dezaten. Programak dirauen lau egunetan, ikasle zein irakasleek herritar-konpromisoa eta parte-hartzea areagotzeko xedea duten hainbat proposamen gauzatuko dituzte, hezitzaile-taldearen laguntzaz.

II. “HERRITARTASUNA, SOLIDARITATEA ETA LANKIDETZA” IZENBURUKO HEZKUNTZAPROGRAMA Gure eskaintza pedagogikoa baloreetako hezkuntzan oinarritzen da, eta honako printzipio hauek lantzen ditu: herritartasuna, solidaritatea, lankidetza, hezkidetza, garapena, eskubideak eta betebeharrak, parte-hartzea, eta gatazkak konpontzeko bitartekotza. Eskaintzen dugun programak DBHko Gizarte Zientziak ikasgaiaren curriculum-arloan landu behar diren gaiei erreparatzen die, arloko honako helburu hauen garapena osatzeari begira: • Norbera partaide deneko gizarte-komunitateen aniztasunaz ohartzea eta balioestea. • Gizarteko gertaerak artezten dituzten prozesuak eta mekanismoak ezagutzea. • Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna herriek eta gizabanakoek euren identitatea babesteko duten eskubide gisa onestea. • Gizarteek, espazioaren erabilerari eta baliabide naturalen aprobetxamenduari dagokienez, euren lurraldeekin eratzen dituzten elkarreraginak identifikatzea eta hainbat ikuspuntutatik aztertzea. • Politika, ekonomia eta kultura arloetako jazoeren artean dauden loturak identifikatzea eta giza elkarteen (gizarteen) ibilbide historikoa baldintzatzen duten aldetik aztertzea. • Izadia, kultura, hizkuntza, arte, historia eta gizarte arloetako ondarea balioestea eta zaintzea. • Talde-lanak egitean eta elkarrizketetan zein eztabaidetan parte hartzean, jarrera kontruktibo, kritiko eta toleranteei eustea.

- 2-


III. BALOREETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA BRIÑASEKO EGOTETXEAN Guztiok ondo dakigunez, Herritartasun, Solidaritate eta Lankidetza baloreetan oinarrituriko hezkuntza egunerokoan garatu behar da, zeharkako eta osoko ikuspegia harturik. Horrekin batera, gure iritziz, balore horien hezkuntza osatu egin behar da, saiakuntzan eta norberaren aurkikuntzan oinarriturik, ikasleak partaide eta protagonista sentiarazten dituzten “funtsezko bizipenak” garatuz.

Programaren xedea Ikasleek bizi duten errealitatea aztertzen, gizartea antolatzeko eta gizarteharremanak eratzeko modu ezberdinak esperimentatzen, eta eurak protagonista izango dituen munduari buruzko interpretazio kritikoan funtsaturiko proposamena egiten eta onartzen laguntzea da. Gizarte-azterketako elementu garrantzitsuenen ezagutzarako hurbilpena abiapuntutzat hartuta, bidezkoagoa eta pertsona guztientzako duinagoa den gizarte-antolakuntzaren inguruko gogoetara, ekintzara eta proposamenera bildu nahi ditugu ikasleak. Gaur egun, BBKren Briñaseko egotetxeak “Bizkaiko hezkuntza-sistemaren euskarri-zentro” gisa dihardu eta, ildo horretan, DBHko curriculuma osatzeko helburu duten, koherentziaz eta ondo koordinatuak dauden, programak eta jarduerak eskeintzen ditu. Une honetan, hemen deskribatutako programaz gain, ikus-entzunezko hezkuntza-proiektu bat ere badago abian.

- 3-


BRIĂ‘ASEKO EGOITETXEA

EGOTETXEARI BURUZKO DATUAK BriĂąaseko Haur Egotetxea 1974an inauguratu zen BBKren Gizarte Ekintzetako bat da. Hisieran 2. Mailatik 6. Maila arteko OHOko klaseak 200 ikasleri ematen zitzaien, 1989an jarduera bestan behera utzi zen arte. Urtero, 2.700 bat umeentzako udalekuak antolatzen dira, gaur egungo jokaildoekin bat datozen jarduerak garatzeko. 1997tik hona, ikasturtean zehar, lehen zikloko ikasleekin ikus-entzunezko tailerra garatzen da eta 2006 urtean hemen mintzagai dugun programa abiarazi zen.

II.DESKRIBAPENA Honako hauek dira lursailaren 255.000 metro karratuetako elementurik aipagarrienak: Egoitetxeak honako elementu hauek ditu: sukaldea, jantokiak, ikasleentzako logelak, irakasleentzako logelak, erizaindegia, ikasgelak, lan-aretoak, gela interaktiboak (Afrika, Errefuxiatu-Esparruak, Munduko Parlamentua, Maquila,...), zine-dekoratuak, filmak egiteko gela, ekitaldi-aretoa (zinema eta bideo-zinema, dantzalekua,...), kapera, irakasle eta teknikarientzako langelak eta atseden-gelak. Jolasteko eta kirola egiteko instalazioak: ludoteka, futbol- eta futbito-zelaiak, saskibaloi-jokalekuak, berdegunea, eta udan erabiltzeko beste gune batzuk, hala nola zaldi-eskola, igerilekua, mendiko bizikleta, bungee, tirolina eta abar. Urbanizazioa: kantauri mendizerrako ToloĂąoren babespean kokatzen den lursail urbanizatua dugu, aurre aldean lorategi zabala duelarik. Egotetxea derrigorrezko eskolatze-aldiko umeentzako egokiturik eta ekipamendu aproposaz horniturik dago.

- 4-


GURE PROIEKTUA

III. PROGRAMAREN ESKEMA 1 Proiektua: hiru ardatzen inguruan egituratzen da: • Afrikan zeharreko bidaia: herrixkako eta errefuxiatuen esparruko bizimoduak • Bestelako mundu bat posible da: herritargo alternatiboa eraikiz • Latinoamerika eta “maquilak”: emakumeak babesten ez dituen arropa 2 Jarduera osagarriak: programan parte hartzen duten guztiekin batera garatuko dira eta programan zehar egiten den lanarekiko lotura izango dute: • Zineforuma • Tailerrak: larrua, kamisetak, karterak, birziklatutako materialak... • Lankidetza sustatzeko eta hainbat herrialdetako jolasak • Internet bidez, beste herrialde batzuetako gazteekin harremanak eratzea 3 Jolaz eta Elkarbizitza jarduerak: aste bakoitzean Briñaseko programan parte hartzen duten guztiek batera egingo dituzte horrelakoak.

PROIEKTUAREN GAI-MULTZOAK Lan-proposamenak launa eguneko hiru programa ditu ardatz, eta, gehienez ere, DBHko hiru talderekin arituko gara aldi bakoitzean. Irakasleek aukeratuko dute interesgarrien deritzoten programa. “AFRIKAN ZEHARREKO BIDAIA” “MUNDUA BESTELAKOA IZAN AHAL DA” “LATINOAMERIKA ETA MAQUILAK”

- 5-


I. AFRIKAN ZEHARREKO BIDAIA

Kontzeptuzko edukiak: • Afrika kontinenteko kultura eta errealitate ugariak ezagutzea. • Afrikako landa-inguruko kulturara eta bizimodura hurbiltzea. • Pertsonak errefuxiatzera daramatzaten arrazoiak eta egoera horren ondorioak identifikatzea. • Munduko errealitatearen azterketa kritikoa egitea.

Prozedurazko edukiak: • Afrikako familia baten bizimodua eta errefuxiatuen esparruetakoa esperimentatzea eta barneratzea. • Gaur egungo gatazken eta arazoen sorburuei, ondorioei eta irtenbideei buruzko hipotesiak formulatzea. • Errealitatearen gaineko iritzi kritikoak ahalbidetzen dituzten tresnak eta baloreak garatzea. • Giza garapena era integralean eta lankidetza solidarioa sustatzen dituen medio eta bideak identifikatzea eta injustua den errealitatea transformatzeko konpromisoa bakoitzak bere gain hartzea..

Jarrerazko edukiak: • Pertsonen, taldeen, herrien eta nazioen eskubideak aintzat hartzea: gureaz beste, giza eskubideak errespetatzen dituzten gizarteen eta kulturen bizimodu, sinesmen eta jarrerekiko tolerantzia, enpatia, begirunea eta balorazio kritikoa. • Pertsonen arteko gatazkak eta arazoak konpontzeko trebetasunak eurenganatzea. • Oinarrizko giza eskubide indibidualen zein kolektiboen urratzeei buruz sentikortzea eta kargutzea. • Gizarteko talde baztertuak, etorkinak eta gutxiengoak defendatzeko ekintzetan benetako elkartasunezko jarreren garapena sustatzea, eskubide eta askatasunekiko begirunezko jarrerei eutsiz.

- 6-


Ekintza-proposamena: 1. egunean: Afrika kontinentera hurbildu

Edukiak

Ekintza

• Mapa-tipologien arteko ezberdintasunak (mapa eurozentrista eta Peters-en * Globingo eta Peters-en Goizean mapa) eta iparraren eta hegoaren mapa: arteko diferentziak aurkeztea. Galdera-erantzunetan ........................................................................................................................................ • Afrika kontinentearen hurbiltasunaz eta oinarrituriko dinamika berari buruzko ezagutza urriaz ohartzea.

Arratsaldean

• Afrikaren heterogeneotasun handiaz ohartzea. • Afrikako errealitate anitzak identifikatzea. • Astea zehaztea, Afrika Erdiko Aintzira Handien aldeko herrixka batean zentralizaturik.

* Gymkhana afrikarra Arrasto-bilketak, proba fisikoek eta jolasek osaturiko jarduera * Tailerra

2. egunean: Afrika ezagutu

Edukiak

Goizean • Irudi mistiko bat baliatuz, Afrika Erdiko herrixka bateko errealitatea ezagutzea. • Afrikar-rolak banatzea eta sozializatzea.

Arratsaldean

• Afrikako familia arrunt baten eguneroko oztopoak norberaren bizipen gisa esperimentatzea eta barneratzea.

Ekintza * Xamana eta herrixka Pertsonaia baten antzezpenaren bidez dinamizaturiko ibilbidea eta jarduera * Afrikako Trivial Handia Trivial jokoaren dinamika, tamaina handian eta proba berriekin

* Egun bat herrixkan Taldean egiteko kirol-joko zabalak * Tailerra

- 7-


3. egunean: Afrikan bizi

Edukiak

Goizean

Arratsaldean

Ekintzak

• Exodoa norberak bizitzea, munduan milaka lagunek nozitzen dituzten errealitateak simulatuz. • Errefuxiatuen eta lekualdatuen migrazioen arrazoi ohikoenak identifikatzea eta aztertzea.

• Bizipen gisa esperimentatzea eta barneratzea.

* Exodoa Mendiko irteera, koordenatuen bidez gidatutako aztarna-jokoa barne. * Zer dira errefuxiatu-esparruak? Benetako irudiak ikuskatzea eta, plastikako jardueren bidez, sentsazioak islatzeko dinamika lantzea.

* Errefuxiatu-esparrua: rol-joko erraldoia * Tailerra

4. egunean: Ondorioztapenak

Edukiak

Goizean

• Astean zehar berenganatutako bizipenak eta ezagutzak batzea eta aztertzea. • Hainbat kultura-errealitateren arteko analisi kritikoa, kulturaaniztasuna eta aberastasuna onartuz. • Parte-hartze prozesuei eta horietan dugun protagonismoari buruzko hausnarketa. • Konpromisoen agiria taxutzea eta idaztea.

Ekintzak

* Gure esperientzia * Konpromisoen Agiria * Azken ekitaldia: geure konpromisoak irakurtzea eta sinatzea

- 8-


II. MUNDUA BESTELAKOA IZAN AHAL DA

Kontzeptuzko edukiak: • Munduan dauden herrialde-aniztasuna eta gizarte-, ekonomia- zein kultura-egoera askotarikoak ezagutzea eta aintzat hartzea, eta giza garapen jasangarri kontzeptuan sakontzea. • Giza eskubideen belaunaldiak, belaunaldiok pertsonen eguneroko bizimoduan duten eragina, eta eskubideen eta erantzukizunen arteko ezinbesteko lotura aztertzea. • Norberaren ekintzek, ohiturek eta erabakiek garapen indibidualean zein sozialean duten eraginaz ohartzea eta ulertzea. • Munduko sistema nagusia ordezteko hautabideak eta proposamenak ezagutzea.

Prozedurazko edukiak: • Simulazio-teknikak, ikus-entzunezkoak, material grafikoak eta abar erabiliz, pertsona guztiek bermaturik dauzkaten eskubideren garrantziaz eta eskubideok dakartzaten erantzukizunez konturatzea. • Hainbat iturri erabiliz informazioa lortzea eta sailkatzea, informazio hori modu autonomo eta kritikoan lantzea eta zentzuz antolatzea. • Ahozko zein idatzizko mezuak zehaztasunez, autonomiaz eta sormenez ulertzea eta sortzea, eta komunikatzeko eta norberaren pentsamendua antolatzeko erabiltzea. • Hainbat arlotan (familian, auzoan, hirian,...) sortu daitezkeen gatazkak konpontzeko jardunbideak eta balizko bide baketsuak ikertzea.

Jarrerazko edukiak: • Munduko gizarte-, ekonomia- eta kultura-aniztasuna balioestea eta errespetatzea, eta komunikazioarekin eta elkartrukea ahalbidetzen duten arauak bete beharrarekin zerikusia duten baloreak sustatzea. • Besteekiko harremanak izatea eta talde-ekintzetan elkartasunezko jarreraz parte hartzea, aurreiritziak gaindituz eta bereizkeria oro arbuiatuz. • Etorkizunari begira, komunitateko jardueretan arduraz parte hartzea ahalbidetu dezaketen proposamenak amestea, irudikatzea eta eraikitzea, eta ikasleak gizarteko bizimoduan aintzatesten diren eskubideak eta norberak bete beharreko eginbeharrak guztiz baliatzeko eta betetzeko prestatzea.

- 9-


Ekintza-proposamena: 1. egunean: Garapena

Goizean

Arratsaldean

Edukiak

Ekintzak

• Mapa-tipologien arteko ezberdintasunak aurkeztea (mapa eurozentrista eta Petersen mapa). • Hainbat herrialdetako biztanlerolak banatzea eta sozializatzea. • Gazteen ikuspuntutik garapen kontzeptua zer den aztertzea.

* Garapenari buruzko Horma-irudia Rol-jokoan eta taldeen arteko negoziazioan oinarrituriko jarduera

• Garapen kontzeptua definitzea, ikasleen pertzepzio ekonomikoa zabalduz (BPG, biztanleko errenta, haurren heriotza-tasa, hezkuntza, osasuna, uraren eskuragarritasuna, eta abar).

* Garapenari buruzko Agiria Aztarnak aurkitzeko joko erraldoia * Tailerra

2. egunean: Gure eskubideak eta gure erantzukizunak

Goizean

Arratsaldean

Edukiak

Ekintzak

• Eskubideen belaunaldiak identifikatzea eta barneratzea • Betebeharrak eskubideen euskarri gisa hausnartzea. • Eskubideen eta eginbeharren arteko desorekak aztertzea: gizarte-desoreka.

* Eskubideei buruzko Trivial jokoa Trivial jokoaren dinamikaz, tamaina handian eta proba berriekin

• Gizarte-desoreken aurrean, geuri dagokigun erantzukizunaz eta eginkizunaz ohartzea eta barneratzea.

* Eskubideen Kiniela Taldean egiteko kirol-joko zabalak

* Artearen Balantza Arte-adierazpenetan oinarrituriko taldedinamika

* Tailerra

- 10 -


3. egunean: Parte-hartzea

Goizean

Arratsaldean

Edukiak

Ekintzak

• Ikasleen inguru hurbilean jazo diren aldaketak eta horien arrazoiak aztertzea. • Etorkizuna etengabe aldatzen ari den prozesu zehaztugabe gisa definitzea. • Taldeko parte-hartzea gizartea aldatzeko tresna gisa aintzat hartzea

* Iragana, orainaldia eta etorkizuna Plastika-ekintzen bidez informazioa biltzeko jarduera

• Teknologia berrien bidez, gaur egun parte hartzeko dauden bideak ezagutzea.

* Etorkizuna geurea da: Mendian egiteko lankidetza-joko zabalak

* Munduan parte hartzen Informazioa aurkitzeko eta loturak eratzeko multimediako eta sareko dinamika * Tailerra

4. egunean: Ondorioztapenak

Edukiak

Goizean

• Astean zehar berenganatutako bizipenak eta ezagutzak batzea eta aztertzea. • Hainbat kultura-errealitateren arteko analisi kritikoa, kulturaaniztasuna eta aberastasuna onartuz. • Parte-hartze prozesuei eta horietan dugun protagonismoari buruzko hausnarketa. • Konpromisoen agiria taxutzea eta idaztea.

Ekintzak

* Gure esperientzia * Konpromisoen Agiria * Azken ekitaldia: geure konpromisoak irakurtzea eta sinatzea

- 11 -


III. LATINOAMERIKA ETA ‘MAQUILAK’

Kontzeptuzko edukiak: • Latinoamerikako herrialde-aniztasuna eta gizarte-egoera askotarikoak ezagutzea eta aintzat hartzea. • Latinoamerikan migrazioak eragiten dituzten alderdiak eta migrazioen ondorioak aztertzea. • Merkataritza-harreman bidegabeei eta beroriek Latinoamerikako emakumeen egoeran eragiten duten inpaktuari arreta handiagoz erreparatzea. • Bidezko merkataritzara eta kontsumo arduratsura hurbiltzea.

Prozedurazko edukiak: • Hirietako auzune txiroen eta baldintza bidegabetan egin beharreko lanaren errealitateak bizipen gisa esperimentatzea. • Hainbat iturri erabiliz informazioa lortzea, sailkatzea, modu autonomo eta kritikoz lantzea eta zentzuz antolatzea. • Ahozko zein idatzizko mezuak zehaztasunez, autonomiaz eta sormenez ulertzea eta sortzea, eta komunikatzeko eta norberaren pentsamendua antolatzeko erabiltzea. • Egoera bidegabeei aurre egiteko moduak eta parte hartzeko bideak ikertzea.

Jarrerazko edukiak: • Munduko gizarte-, ekonomia- eta kultura-aniztasuna balioestea eta aintzat hartzea, eta komunikazioarekin eta parte-hartze arduratsuarekin zerikusia duten baloreak sustatzea. • Besteekiko harremanak izatea eta talde-ekintzetan elkartasunezko jarreraz parte hartzea, aurreiritziak gaindituz eta bereizkeria oro arbuiatuz. • Bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren printzipioak barneratzea. • Gizarte-eraldaketaren alde norberaren zein taldearen konpromisoa garatzea.

- 12 -


Ekintza-proposamena: 1. egunean: Latinoamerikara hurbildu

Goizean

Arratsaldean

Edukiak

Ekintzak

• Mapa-tipologien arteko ezberdintasunak aurkeztea (mapa eurozentrista eta Petersen mapa). • Latinoamerikatik etorritako jantzimarkak bilatzea. • Jatorriari eta baldintzei buruz dakiguna hausnartzea

* Marken eraginpean Galdera-erantzunetan oinarrituriko jarduera

• Latinoamerikako herrialdeetako aniztasuna aztertzea. * Amerikari begira • Gizarteko desorekak identifikatzea eta lekutzea Ariketa psikologiko eta fisikoetan • Astea zehaztea, Honduraseko hiri oinarrituriko dinamika handi bateko auzune txiro batean zentralizaturik.

2. egunean: Hiri handietako auzune txiroak eta bertako ‘Maquilak”

Goizean

Arratsaldean

Edukiak

Ekintzak

• Honduraseko auzune txiro bateko gizarte-egoera ezagutzea: migrazioak, bertako bizibaldintzak,... • Horrelako errealitateetan emakumeek eta umeek jokatzen duten gizarte-, ekonomia- eta kultura-rola aztertzea.

* Migratrivial jokoa Trivial jokoaren dinamika, irudimena astintzeko probekin

• Latinoamerikan jantzigintzan diharduten eta maquila deritzen lantegietako baldintzak norberaren bizipen gisa esperimentatzea eta barneratzea.

* Munduaren txatalak Fikziozko pertsonaia batek dinamizaturiko ibilbidea eta jarduerak.

* Maquilan harrapaturik Taldean egiteko kirol-lehiaketa zabalak

- 13 -


3. egunean: Kontsumo-ohiturak eta Bidezko Merkataritza

Edukiak

Goizean

Arratsaldean

Ekintzak

• Beste ekoizpen-eredu batzuk identifikatzea: kooperatibak, merkataritza-sistemak,... • Bidezko merkataritza aztertzea eta barneratzea: sareak, gizartemugimenduak,... • Bidezko merkataritzako produktuak ezagutzea eta probatzea.

• Gizartean inplikatzeko eta parte hartzeko ardura lantzea • Kontsumo arduratsuaren printzipioak barneratzea • Taldeko parte-hartzea gizartea aldatzeko tresna gisa aintzat hartzea.

* Irteeraren bila Kanpoan egiteko aztarna-jokoa. * Zentzuzko kontsumoa Informazioak aurkitzeko eta alderatzeko dinamika.

* Parte-hartzearen buru-hausgarria Proba fisikoak eta jostagarriak gainditzean datzan buru-hausgarri erraldoia

4. egunean: Ondorioztapenak

Edukiak

Goizean

• Astean zehar berenganatutako bizipenak eta ezagutzak batzea eta aztertzea. • Hainbat kultura-errealitateren arteko analisi kritikoa, kulturaaniztasuna eta aberastasuna onartuz. • Parte-hartze prozesuei eta horietan dugun protagonismoari buruzko hausnarketa. • Konpromisoen agiria taxutzea eta idaztea.

Ekintzak

* Gure esperientzia * Konpromisoen Agiria * Azken ekitaldia: geure konpromisoak irakurtzea eta sinatzea

- 14 -


IV. METODOLOGIA Ikasleei munduan zer gertatzen den pentsaraziko dien ibilbide pedagogiko eta bizipenezkoa egitea da programaren xedea, honako printzipio hauetan oinarriturik: • AURKITZEA, parte-hartzaileen jakingura pizteko eta erantzun edo ebatzi beharreko galderak eta zalantzak agertarazteko. Jardueran zehar eratutako egoeretan azaltzen diren elementuak IDENTIFIKATZEA, elementuok pertsonen eta euren inguruaren arteko harremanen konplexutasuna ulertzen lagunduko digute eta. • INTERPRETATZEA, geure buruaren eta geure ahalbideen arteko erlazioak hobetzeko atazari ekiten lagunduko digulako. • PRAKTIKATZEA, jardunean, sormenean, bat-batekotasunean eta geure motibazio eta interesetan oinarriturik ikasteko aukera ematen baitigu, geure nortasunaz jabetzen laguntzen digularik. • HAUSNARKETA KRITIKOA, gizarte-mailako nahiz bestelako presiorik gabekoa, eta errealitatea hobetzeko asmoak gidatua.

V. PROGRAMAN DIHARDUTEN PROFESIONALAK Programa garatzeko, lankidetzan, solidaritatean eta hezkuntza-programetan adituak diren profesionalek osatutako taldea dugu. Talde horretako kide batek programaren koordinaziozereginak beteko ditu, jarduera guztien arteko lotura eta koherentzia bermatzearren. Programak euskaraz nahiz erdaraz emateko gai da taldea.

VI. EBALUAZIOA Bi ikuspuntutatik egingo da: ikasleenetik eta ikastetxetik etorritako irakasleenetik, alegia. Ikasleek Briñasen bertan egingo dute eurei dagokien ebaluazioa, egonaldiak dirauen bitartean; irakasleekikoa, berriz, egonaldia burutu eta gero egingo da. Proiektuaren osagai guztiak ebaluatuko dira: programa nagusia, jolas-ekintzak eta jarduera osagarriak, ekipamendua, giza baliabideak eta bitarteko materialak. Horrez gain, bestalde, programako aditu-taldeak egonaldian lortu diren emaitzak ebaluatuko ditu (hausnarketak, proposamenak, lortutako adostasunak, ikasleen parte-hartzea,...).

- 15 -


BESTE ARGIBIDE BATZUK AUTOBUSAK: Irteera-ordua eta itzulerakoa bi alderdien artean adostuko dira, ikastetxearen beharrak kontuan hartuz. PREZIOAK: Egonaldiaren prezioa, garraia eta materialak barne, ikastetxeetara agintzen den argibide eta izenemate orrian zehaztuko da. ORDUTEGIA: 8:00 Ohetik jaiki 8:30 Gosaria 9:00-13:15 Proiektuaren garapena: goizeko ekintzak 13:30 Bazkaria 15:00-17:15 Proiektuaren garapena: arratsaldeko ekintzak 17:15 Askaria 18:00 Ekintza osagarriak eta tailerrak 20:00 Afaria 21:00-22:30 Jarduera jostagarriak 22:30 Lotara

Bri単askoHaur HaurEgotetxea. Egotxea. Bri単asko Labastidako Errepidea Errepidea z/g. z/g. Labastidako 26290. Bri単as . Tel: 941 311404 Faxa: 941 313073 Tel: 941 311404 . Faxa: 941 313073. ERRIOXA ERRIOXA E-E-mail:brinnas@obsbbk.com mail: brinnas@obsbbk.com - 16 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.