tratu ona, berri ona
12/4
Gazteak eta tratu ona, zuzentasun kontua
Bigarren hezkuntzako 1. zikloko gazteentzako proposamena.
JĂ“VENES Y BUEN TRATO, CUESTIĂ“N DE IGUALDAD
Programa astelehenetik ostegunera egingo da, BBKren Sukarrietako (Bizkaia) Udalekuan, gehienez 30 pertsonako taldeekin. Euskaraz edo gaztelaniaz egingo da.
2
GAZTEAK ETA TRATU ONA, ZUZENTASUN KONTUA
Nesken eta mutilen arteko harremanetan genero estereotipoek dute eragina, bai eta, ikerketa askok erakutsi dutenez, harreman bortitzak sorten dituzten menderapen-mendetasun sisteman oinarritutako harremanek ere.
Hau da emakumeen aurkako indarkeriaren definizioa: emakumeari kalte fisikoa, sexuala edo psikologikoa edo sufrimendua eragiten dion edo eragin diezaiokeen indarkeriazko ekintza oro, baita bizitza publikoan edo pribatuan ekintza horiek egiteko mehatxuak, derrigortzea eta askatasuna arbitrarioki kentzea ere (NBE, 1933).
TRATU ONA, BERRI ONA
Nesken eta estereotipo batean sartzen ez diren mutilen aurkako indarkeria da emakumeen eta gizonen arteko harremanetako desberdintasunaren ondoriorik krudelena. Generoaren gizarte ikuskerak zehaztu eta oinarritzen du asimetria hori; izan ere, feminitate eta maskulinitate jakin batzuk inposatzen ditu gizarteak, eta hori dela eta, portaera eta jarrera desberdinak zehazten ditu emakumeentzat eta gizonentzat. Gizarte desoreka eta bidegabekeria hori egoera askotan islatzen da: ikasgeletan, gazte koadriletan, aisialdiko jardueretan‌
3
Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integralerako neurrien Lege Organikoarekin batera ireki den lege esparruak eta Euskal Eskolaren Kurrikulumak elkarrekin hezteko programa bat burutzeko egoera egokia bideratuko du eta eskolan heziketa apurkaapurka barneratzeko eta tratu ona eredu eta berri ona izateko balio izango du.
JÓVENES Y BUEN TRATO, CUESTIÓN DE IGUALDAD
Hauek dira programaren helburuak •• Berdintasuna sustatzea, desberdintasunezko harremanak eragiten dituzten ereduak desagerraraziko duen hezkuntza printzipio gisa. Berdintasunerako hezkuntzak (baterako hezkuntza ere esaten zaio) genero estereotipoak kentzeko balioak, estrategiak eta tresnak proposatzen ditu, eta hezkuntzan nesken eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen laguntzen du. •• Filosofia ez-sexista hedatzen, transmititzen, sentikortzen eta zabaltzen laguntzen duten ekintzak sustatzea eta garatzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren arloko erakunde nagusiekin elkarlanean jarraitzea.
4
SUKARRIETAKO PROIEKTUA: “TRATU ONA, BERRI ONA� Eskola-curriculumeko bi ardatz nagusi hauek elkartu behar dira: nesken eta mutilen arteko bizikidetza eta berdintasuna. Eskola jarduera edo ikasgelan zehar lerro hori garatzeko egin beharreko lana finkatu eta osatzen du. Elementu berritzailea, motibatzailea eta erakargarria eman nahi dugu, helburu hori lortze aldera. Prozesu horiek eragin handiagoa izango badute, beharrezkoa da ekintzak zenbait arlotatik konbinatzea eta koordinatzea. Hedabideek behin eta berriz transmititzen dutenari aurka egiteko indarrak batuko ditugu; izan ere, hau ikus dezakegu hedabideetan, besteak beste: publizitate sexista; genero estereotipoak indartzen dituzten iragarkiak; eta etxea beste lekurik ez duten emakume otzanak, erantzukizun nagusiak zainketaren inguruan antolatuta dituztenak, sexualitatea eta maitasun harremanak mendetasunean bizi eta nahi dituztenak, etab.
Programak, ikasleak gidatuko ditu hasieratik amaierara arte zenbait jarduerak osatzen duten abentura baten bidez. Bertan landu eta aztertuko dira, genero-indarkeriarekin eta neska eta mutilen arteko harremanekin zerikusia duten alderdiak, era gertu, zuzenarekin eta gaurko ikuspegitik begiratuta. Honela, teknologia berrien erabilera, adiskidetasun harremanak, b i ko t e e n a r t e ko h a r re m a n a k , b e s t e e n g a n a ko errespetua, telebista-programak, publizitatea, ikasleen hitz egiteko eta jokatzeko moduak, erakutsiko dira etorkizun begirunetsu eta zuzen baterako tresnak emateko.
TRATU ONA, BERRI ONA
PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK
5
METODOLOGIA Erabiliko den metodologia bizikidetasun aktiboan oinarrituta dago. Egun horietan zehar, eduki guztiak landuko dira, hausnarketa, azterketa, berdintasunezko elkarrizketa eta sormen jardueren bidez, besteak beste. Egonaldiaren ezaugarriak kontuan harturik, beharrezkoa da jolas uneak eta lan uneak uztartzea; horretarako, jolasak, lantegiak eta lan fitxak egingo dituzte.
JARDUERA Jarduerak programan zehar landutako gaiekin lotuta daude eta jolas giroan burutuko dira. Lantegi osagarriak. a) Berdintasunaren aldeko eta tratu txarren aurkako musika eta letrak. b) Etenik gabeko zinema, tratu onerantz. c) Graffiti-tailerra. d) Bideoklip-tailerra. e) Prentsa-, publizitate- eta telebista- tailerra. f) Power Point-tailerra. g) Gorputz-adierazpenaren tailerra.
JOLAS ETA BIZIKIDETZA JARDUERAK
TRATU ONA, BERRI ONA
Jarduera horiekin, programan parte hartzen duten pertsonak Udalekuko egonaldiaz gozatzea nahi da, bereziki. Parte hartzaileek ikastea eta ondo pasatzea nahi dugu, proiektua metodologia praktiko batean oinarrituta dagoela kontuan hartuta. Gure ustez, aisia eta dibertimendu uneak ere beharrezkoak dira.
6
Bestalde, parte hartzaileak barneko ikasle gisa egongo direnez, erantzukizun eta lankidetza jarrerak lantzeko aprobetxatuko dugu, proiektuan zehar, denen arteko elkarbizitza atsegina izan dadin, garatuko diren oreka emozionala, printzipio orokorrak eta balio konstanteak kontuan hartuta. Une horietan, ikasitakoa aplikatzeko aukera izango dute.
Elkarrekin biziko dira, eta interakzio positiboak izaten ikasiko dute, baita egoera gatazkatsuetan elkarrizketa eta negoziazioa erabiltzen, aktiboki eta demokratikoki parte hartzen, lankidetzan jarduten eta aniztasuna errespetatzen ere.
LAN TALDEA Lan taldea osatzen duten pertsonak sexu-genero sisteman eta emakumeen aurkako indarkeriaren gaian adituak dira, baterako hezkuntzako eta animazio soziokulturalean eskarmentukoak. Hezitzaileak dira. Pertsona batek izango du lan taldeari laguntzeko, zuzentzeko eta koordinatzeko ardura. Pertsona hori programa gaztelaniaz eta euskaraz emateko prestatuta dago.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
TRATU ONA, BERRI ONA
Zenbait ikuspegi landuko dira. Parte hartzaile guztiek baloratuko dute proiektua, bakoitzak bere esperientzian oinarrituta, baita esleitzen zaizkion rolean eta funtzioetan ere. Hortaz, ikasleek eta irakasleek baloratuko dute proiektua, bere osotasunean (programa, jolas jarduerak, ekipamendua, giza baliabideak, baliabide materialak‌). Profesional taldeak emaitzak aztertuko ditu (parte hartzea, jardueren koherentzia eta erritmoa, helburuen lortze maila, edukien asimilazioa, etab.)
7
8
14:00 – 15:00
11:30 – 14:00
10:00 – 11:30
Ludoteka, logelak
Gure txokoa
Jantokiko arauak
Eremua ezagutu:
Taldeak Sortu
Ongi Etorria
Laborategia
Proiektua
Proiektua
BAZKARIA
Kanpoan, Etxean
Hondartza Proiektua
Etxea eta kiroldegia
Ebaluaketa eta konpromisoa
Lanaren aurkezpena
Jantokia
Jantokia
GOSARIA
09:15 – 10:00
Jolasak
OSTEGUNA
Logela
ASTEAZKENA
NIRE BURUA ETA INGURUA ZAINDUZ: Zainketa lanak, logela txukundu eta norberaren garbiketa
GOIZEZ
ASTEARTEA
ASTEKO JARDUERAK
08:0015:00
08:00 – 09:00
ASTELEHENA
ordutegia
TRATU ONA, BERRI ONA
9
TRATU ONA, BERRI ONA
21:00 – 22:00
20:00 – 21:00
18:00 – 20:00
17:30 – 18:00
15:00 – 17:30
Proiektua
Proiektua
Proiektua
Txokoa
kiroldegia
ASTELEHENA
Zine tematikoa
Txokoa, Etxea
Txokoa
GAUEZ
Laborategia
AFARIA
Proiektua
AZKARIA
Proiektua
A R R AT S A L D E Z
ASTEARTEA
Festa
Proiektua
Txokoa
Laborategia
ASTEAZKENA
Txatxarramendi
ASTEKO JARDUERAK
OSTEGUNA
15:0022:00
BESTE INFORMAZIO INTERESGARRI BATZUK JOAN-ETORRIA: Autobusez. Irteera eta itzulera ordutegia bi alderdien artean adostuko da, betiere, zentroaren beharrak kontuan harturik.
IZENA EMATEAK: Honekin batera doan orria bete behar da.
HELBIDEA: BBK Haur Egotetxea Abi単a auzoa z/g 48395 SUKARRIETA
Informazioa:
TRATU ONA, BERRI ONA
Telefonoak: 94 687 07 10 94 687 08 35 Faxa: 94 687 03 96 E-posta: pedernales@obsbbk.com
10
11
TRATU ONA, BERRI ONA