IV 2013 Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena

Page 1

IV 2013 Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena


Laburpena

Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusi du 2013an Espainiako ekonomia % 1,2 txikiagotuko dela, eta 2014an % 0,6 haziko dela

2013an, EAEko ekonomia % 1,1 jaitsiko da; eta 2014an, tasa positiboak izango ditu (% 0,9)

Nazioarteko Diru Funtsak urtarrilean argitaratu zituen munduko ekonomiaren hazkundeari buruzko aurreikuspenek diote 2013ko batez besteko hazkundea % 3,0 eta 2014koa % 3,7 izango direla. Nazioarteko Diru Funtsak aurreikusi du ekonomia aurreratuenak, oro har hartuta, % 1,3 haziko direla 2013an; eta 2014an ia beste puntu bat gehiago (% 2,2). Euroguneari dagokionez, oro har, 2014an % 1,0 haziko dela jo du, 2012ko eta 2013ko tasa negatiboak atzean utzita (-% 0,7, eta -% 0,4 hurrenez hurren). Espainiako ekonomiari dagokionez, aurreikuspenak gorantz berrikusi dira, urriko aurrerapenarekin erkatuta. 2014an, Espainiako BPGda % 0,6 haziko da (+ 0,4 pp), 2013an % 1,2 murriztu zen arren. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAEko ekonomiari buruzko koadro makroekonomikoa eguneratu du 2013-2014 aldirako. Ikuspegi horien arabera, ez dago aldaketa handirik, irailean argitaratu ziren zifren aldean. Hori horrela, aurreikuspenek diote 2013an, BPGda % 1,1 jaitsiko dela; eta 2014an, ordea, % 0,9 haziko dela: batetik, nazioarteko inguruneko dinamismoak bultzatuta, eta, bestetik, zerga-politika murriztailea jaitsi eta barneko eskaria igoko delako. Lehenik, kontsumo pribatua errekuperatuko dela adierazi dute (2014ko lehenengo hiruhilekoan % 0,1; eta urtean batez beste % 0,7). Gastu publikoak eta inbertsioek, ostera, euskal ekonomiaren hazkundea murrizten jarraituko dute 2014an. Zentzuzkoa denez, 2013ko azken hiruhilekoan, Bilboko koiuntura sozio-ekonomikoan ere agerikoak izan dira zailtasun ekonomikoak, ekonomia-krisiaren iraupen luzeak eragin dituenak. Adierazle erabilgarri gehienek erakusten dute azken hiruhileko balantzea negatiboa izan dela, baita urte osoan metatua ere.

Bilbon bizi diren biztanle okupatuen kopurua % 2,1 hazi da, hirugarren hiruhilekoko emaitzekin erkatuta; eta langabeziatasa % 17,6 da

2013ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboari buruzko Inkestaren datuek erakusten dute biztanleria okupatua hazi dela (% 2,1), baina baita biztanleria langabea ere (% 5,9). Hortaz, enplegu-tasaren batez bestekoa % 46,6 da, eta langabezia-tasa % 17,6. Adierazleen bilakaera hobea da emakumeei dagokienez. Emakume okupatuen ehunekoa nabarmen hazi da (+% 5,5) eta langabeen tasaren igoera ez da oso handia izan (+% 1,4). Langabezia-tasaren ehunekoa puntu erdia jaitsi da (% 18,0 batez beste). Gizonei dagokienez, aldiz, okupatuen ehunekoak behera egin du (-% 1), langabeen ehunekoa +% 10,9 da; eta langabezia-tasak gora egin du (% 15,7tik % 17,3ra). 2013. urtearen amaieran, Gizarte Segurantzako afiliatuen balantzea positiboa da Bilboko enpresetan, hiruhilekoen arteko konparazioari dagokionez (% 1,5; irailaren amaieran baino 2.418 pertsona gehiago afiliatuta daude). Urteen arteko balioak aztertuta, ordea, negatiboa da (-% 2,1); 2012. urtearen amaierako datuen aldean, afiliatutako 3.508 pertsonako galera garbia jaso da.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 1


2013an, Bilboko biztanle egoiliarrek sinatutako kontratu-kopuruak % 9,7 egin du behera

Urteko azken hiruhilekoan erregistratu den langabeziak % 5,1 egin du behera

Hirugarren hiruhilekoan zerbitzu-sektoreko salmentak nabarmen jaitsi ziren, eta sektoreenpleguak behera egiten jarraitu du

Bilboko biztanleek sinatu duten kontratu-kopuruaren bilakaerak ere lan-merkatuaren ahultasuna erakusten du. Urteen arteko beherakada % 2,6 izan da 2013ko laugarren hiruhilekoan. Hori horrela, 2013. urtearen amaieran, guztira 102.639 kontratu egin dira, eta aurreko urteko kopurua (113.672) baino askoz ere txikiagoa da hori (-% 9,7). 2013an, langabeziaren bilakaera oso txarra izan da. Dena den, laugarren hiruhilekoan, langabeziak behera egin du (-% 5,1, hiruhilekoen artean); eta, horregatik, 2012. urtearen amaierako datuekin erkatuta, aldea ez da hain handia, eta soilik 146 langabe gehiago daude zenbaki absolutuetan (% 0,5, urteen artean). Beraz, 2013. urtearen amaieran, guztira 30.987 pertsona langabe erregistratuta daude hiribilduan. Urte osoko hilabeteen amaieran jaso den emaitza txikiena da hori, eta urte bereko urrian jaso zen kopuru historikoa (32.862) atzean geratu da. Sektoreen jarduera ekonomikoa islatzen duten adierazleek indartzen dute azaldutako balantze negatibo hori. Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmentei buruzko indizeak erakusten du aurreko hiruhilekoen joera txarra are gehiago okertu dela. 2013ko azken hiruhilekoan, urteen arteko % 7,1eko beherakada jaso da. Jarduera horretan okupatuta dauden biztanleen artean txikixeagoa izan da beherakada hori, eta batez bestekoa % 4,9 izan da. Sektore-emaitza horretan islatu dira Bizkaiko merkataritza-jardueraren beherakada (-%5,1 salmentetan; -% 2,7 enpleguan) eta gainerako zerbitzu-jardueretan gertatutakoa (-% 9,5 eta -% 6,3, hurrenez hurren). Bilbon, zehatz-mehatz, afiliatuen bilakaera negatiboa izan da zerbitzu-enpresetan, baina lurraldeko zerbitzu-indizearekin erkatuta, ez da hain nabarmena izan. Izan ere, 2012. urtearen amaierako datuen aldean, afiliatuen kopuruak % 1,4 egin du behera, ia 145.714 pertsona guztira. Horrek esan nahi du afiliazioaren galera garbia 2.119 pertsonakoa izan dela (batez ere, merkataritza-, finantzaketa-, aseguru-, garraio- eta biltegiratze-jardueretan eta informazio- eta komunikazio-zerbitzuetan). Bestalde, hiribilduan indarrean dauden jarduera-lizentzien kopurua aintzat hartzen baldin bada, zerbitzu-sektorearen balantzea ona da, eta 2012ko laugarren hiruhilekoan baino 350 lizentzia gehiago daude (% 1,5 gehiago). Bereziki nabarmena da enpresei zuzendutako zerbitzuak emateko lizentzien igoera (160 gehiago, % 3,9 urteen artean).

Ostatu-gauen kopuruak erakusten du hiruhilekoen eta urteen arteko balantzeak negatiboak direla

2013ko laugarren hiruhilekoan, Bilboko hotel-establezimenduen jarduerak balantze positiboa izan du, bidaiarien sarrerari dagokionez (% 1,3 urteen artean); hoteletan emandako gau-kopurua aztertuta, berriz, negatiboa da balantzea (-% 1,9). Beraz, batez besteko egonaldia 1,83 egunekoa izan da, eta, 2012ko laugarren hiruhilekoko tasa handixeagoa izan zen (1,89).

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 2


2013. urte osoa aintzat hartzen baldin badugu, hotel-jardueraren balantzea negatiboa da adierazle batean eta bestean. Izan ere, ostatu-gauen kopuruak (1.368.089; -%4,7) eta bidaiarien sarrerek (729.167; -%1,2) behera egin dute. Kopuru horiek sortu dira, hoteletan Estatuko turisten eskaria jaitsi egin delako, eta aurreko urteen aldean, turista atzerritarren dinamismoa txikiagoa izan delako. Bilboko aireportuan, bai hegaldien kopuruak, bai bidaiarien kopuruak behera egin dute

Urrian eta azaroan, industria-ekoizpenaren indizeak beherakada nabarmena izan zuen, eta horrek zuzen eragin dio salgaien itsas trafikoari

Hotel-jardueraren beherakadak bat egin du Bilboko aireportuko bidaiari-trafikoarekin, elkarren segidako bosgarren hiruhilekoz bilakaera negatiboa izan baitu. 2013ko azken hiruhilekoan, zehatz-mehatz, aireportuak 874.524 bidaiari izan ditu, eta horrek urteen arteko % 4,3ko beherakada dakar. Urtean metatutako trafikoa 3.800.789 bidaiarikoa da; beraz, 2012ko urtearen aldean, % 8,9 jaitsi da. Bidaiari-trafikoaren beherakada eta hotel-jarduerarena era antzekoan azal daitezke. Estatuko hegaldietan bidaiarien trafikoa nabarmen jaitsi da; eta nazioarteko trafikoak, ostera, gora egin du. Industria-jarduerari dagokionez, Bizkaian industria-ekoizpenaren indizeak aurreko hilabeteetako bilakaera negatiboa areagotu du. Zehatzago, urrian eta azaroan, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizeak batez beste % 6,5 egin zuen behera. Gas- eta urenergiaren ekoizpenaren beherakadak (-% 15,1) eta manufaktura-industriarenak (-%5,4) eragin dute jaitsiera hori, aztertu diren bi hilabete horietan erauzketaindustrien ekoizpenak oso bilakaera ona izan duelako (+% 40,8). Industria-ekoizpenak bilakaera negatiboa izan duen arren, Bilboko Portuak kudeatzen duen salgaien itsas trafikoaren balantzea azaroan positiboa izan da. Urteen arteko gorakada % 3,2 izan da; 27,5 milioi tonatik gorakoa, hain zuzen ere. Hala eta guztiz ere, urrian eta azaroan, portaera txarra izan zuen, eta metatutako jaitsiera % 13,1 izan zen, 2012ko bihileko emaitzekin erkatuta.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 3


Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA Nazioarteko Diru Funtsak 2014ko munduko hazkundea gorantz berrikusi du (% 3,7)

Nazioarteko Diru Funtsak egindako Munduko Hazkundearen Aurreikuspenen Txostenak (2014ko urtarrilekoa) dio munduko ekonomia 2013ko bigarren seihilekoan finkatu dela, eta aurreikusi du munduko BPGdak urtearen amaieran urteko % 3,0ko batez besteko hazkundea izango duela. Nazioarteko Diru Funtsaren kalkuluek diote: batetik, munduko ekonomiak 2014an eutsi egingo diola hazteko joerari (hein handi batean, ekonomia aurreratuak errekuperatuko direlako); eta, bestetik, joan den urrian egin ziren aurreikuspenak apur bat hobetuko direla. Gehitu diren zuzenketek diote munduko BPGda % 3,7 haziko dela 2014an, urrian % 3,6ko hazkundea aurreikusi bazen ere. 2015erako, ordea, aurreikuspena ez da aldatu, eta, horren arabera, munduko hazkundea % 3,9 izango da. Horrela bada ere, Nazioarteko Diru Funtsak hauxe adierazi du: "ekonomia batzuen

hazkundeari buruz beherantz egin diren berrikuspenek erakusten dute oraindik ere badaudela beherantz egiteko arriskuak eta ahultasuna. Ekonomia aurreratuetan hazkunde-bretxek handiak izaten jarraitzen dute, eta arriskuak aintzat hartzen baldin badira, komeni da diru-politikak egokitzen jarraitzea, zergak finkatuz joan ahala. Sortzen eta garatzen ari diren merkatu batzuen ekonomietan ekonomia aurreratuen kanpoko eskariaren igoerak hazkundea piztuko du, baina barneko ahultasuna oraindik ere kezkagarria da". Aurreikuspenen arabera, ekonomia aurreratuen hazkundea handituko da (% 2,2) eta sortzen edo garatzen ari diren ekonomien hazkundea ez da aldatuko (% 5,1)

2014an, Espainiako ekonomia % 0,6 haziko dela aurreikusi da, 2013an izan zuen beherakadaren ondoren (-% 1,2)

Ekonomia-arlo nagusien aurreikuspenei dagokienez, Nazioarteko Diru Funtsak kalkulatu du ekonomia aurreratuak, oro har hartuta, 2013an % 1,3 haziko direla, eta ia puntu bat gehiago 2014an (% 2,2). Bereziki nabarmenak dira Estatu Batuetako hazkundeaurreikuspenak (2013an % 1,9 eta 2014an % 2,8). Sortzen eta garatzen ari diren merkatuen ekonomiei dagokienez, oro har, 2013an % 4,7 eta 2014an % 5,1 haziko direla aurreikusi du. Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, eurogunea "atzeralditik errekuperaziora igarotzen ari da", eta, oro har, 2014an % 1,0ko hazkundea egongo dela aurreikusi du, 2012ko eta 2013ko beherakaden ondoren (urteko -% 0,7 eta -% 0,4, hurrenez hurren). Zentzuzkoa denez, zein ekonomia den, errekuperazioaren gaineko aurreikuspenak aldatzen dira. Orokorrean, tentsio handiagoa duten ekonomien errekuperazioa motelagoa izango da. Espainiako Estatuko ekonomia salbuespen bat da, eta goranzko aurreikuspena 0,4 puntukoa da, urriko aurreikuspenen aldean. Horren arabera, 2014ko urteko hazkundea % 0,6 izango litzateke (2012an % 1,6; eta 2013an % 1,2 jaitsi ondoren).

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 4


Munduko BPGd

2012

2013

2014

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

Munduko BPGd Ekonomia aurreratuak Estatu Batuak Eurogunea  Alemania  Frantzia  Italia  Espainia Sortzen eta garatzen ari diren ekonomiak  Txina  India  Brasil  Errusia

3,1

3,0

3,7

1,4 2,8 -0,7 0,9 0,0 -2,5 -1,6

1,3 1,9 -0,4 0,5 0,2 -1,8 -1,2

2,2 2,8 1,0 1,6 0,9 0,6 0,6

4,9 7,7 3,2 1,0 3,4

4,7 7,7 4,4 2,3 1,5

5,1 7,5 5,4 2,3 2,0

Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2014ko urtarrila)

EAEKO EKONOMIA 2013an, EAEko BPGdak behera (-% 1,1) egin ondoren, 2014an hobea izango da (% 0,9)

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAEko ekonomiari buruzko koadro makroekonomikoa eguneratu du 2013-2014 aldirako. Oro har, aurreikuspenak irailean argitaratu ziren kopuruekin bat datoz. Horren arabera, errekuperazio ekonomikoa pixkanakoa izango da; eta 2014ko lehen hiruhilekotik aurrera, emaitzak positiboak izango dira. Horregatik, urtearen amaieran urteen arteko hazkundea % 0,9koa izango da, 2013. urteko % 1,1eko atzeraldiaren ordez. Eskariaren ikuspegitik, 2013ko laugarren hiruhilekoan, barneko eskariaren agregatuek portaera negatiboa izaten jarraitu dute (-% 1,1): kontsumoa etxeetan (-% 0,6), herriadministrazioetan (-% 1,0) eta kapital-eraketa gordinean (-% 2,6) jaitsi delako. Barneko eskariaren ekarpen negatibo horrek 2014ko lehenengo sei hilabeteetan jarraituko du (baina agregatuak pixkanaka hobetuz joango dira), eta aurreikusi da 2014ko hirugarren hiruhilekotik aurrera, emaitza positiboak jasotzea, eta 2014. urtearen amaierako balioak positiboak izatea (% 0,1). Lehenik, kontsumo pribatua errekuperatuko da (2014ko lehenengo hiruhilekoan % 0,1; eta urteko batez bestekoa % 0,7). Gastu publikoak eta inbertsioek, ostera, BPGdaren hazkundea murrizten jarraituko dute aurreikusitako denbora-mugan. Kanpoko eskariak, bere aldetik, EAEko ekonomiaren hazkundea bultzatzen jarraituko du. Zehazki, 2013ko azken hiruhilekoan, kanpoko eskariak % 0,8ko hazkunde positiboa izaten lagunduko duela aurreikusi da, eta 2014an ehuneko bera izango duela, oro har hartuta. Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 5


Eskaintzaren ikuspegitik, 2013ko laugarren hiruhilekoa ixterakoan, jarduera-adar guztiek –lehen sektorea izan ezik– emaitza negatiboak izango dituzte. Hala eta guztiz ere, kalkulatu da jaitsiera ez dela aurreko hiruhilekoena bezain handia izango. Bestalde, nabarmena da eraikuntza-sektorearen jaitsiera (-% 4,8). 2014an, industria-jarduera eta zerbitzuak errekuperazioa finkatzen joango dira, balio erantsi gordinari dagokionez (urteko batez bestekoak % 1,4 eta % 1,0 izango dira, hurrenez hurren). Bestalde, eraikuntzan beheranzko joerak jarraituko du (-%2,9).

EAEko BPGda

2013/IV.

2013

2014

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

BPG        

Etxeko kontsumoa Kontsumo publikoa Inbertsioa Barneko eskariaren ekarpena Kanpoko saldoaren ekarpena Industria Eraikuntza Zerbitzuak

-0,3

-1,1

0,9

-0,6 -1,0 -2,6 -1,1 0,8

-1,1 -0,9 -3,8 -1,7 0,6

0,7 -0,8 -0,9 0,1 0,8

-0,9 -4,8 -0,1

-2,1 -5,8 -0,6

1,4 -2,9 1,0

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2013ko azaroa)

Lan-merkatuaren gaineko aurreikuspenei dagokienez, aurreko Koiuntura Txostenean adierazitako egoera ez da aldatu. Hori horrela, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren arabera, EAEko ekonomian enpleguaren % 2,2 suntsituko da 2013an; eta 2014an, suntsipena txikixeagoa izango da (-% 0,5). Urtearen amaieran enplegua egonkortu egingo da (-% 0,1 laugarren hiruhilekoan). Hala eta guztiz ere, langabezia-tasak altua izaten jarraituko du. 2013an, urteko batez bestekoa % 14,4 izango da; eta 2014an % 14,2.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 6


Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Urteko azken hiruhilekoan, biztanleria aktiboak % 2,8 egin du gora...

... biztanle okupatu gehiago daudelako (% 2,1)

Biztanleria Aktiboari buruzko Inkestaren azken datuen arabera, 2013ko azken hiruhilekoan, 162.000 biztanle aktibo bizi dira hiribilduan. Beraz, aurreko hiruhilekoaren aldean, 4.400 biztanle aktibo gehiago daude (ehunekotan % 2,8). Biztanle aktiboak sexuen arabera sailkatzen badira, hiruhilekoen arteko bilakaera hobea izan da emakumeentzat: % 4,9ko gorakada egon da; eta gizonei dagokionez, emaitzak % 0,9 egin du gora. Urteko hirugarren hiruhilekoko datuekin erkatuta, biztanle okupatuen bilakaera ona izan da, % 2,1eko gorakada izan duelako, hots, ia 133,4 mila pertsona (2.700 pertsona gehiago, kopuru absolutuetan). Gorakada hori gertatu da emakumezko biztanle okupatuen kopuruak gora egin duelako (+% 5,5). Gizonezko biztanle okupatuen ehunekoak, ostera, % 1,0ko beherakada izan du aldi horretan. Okupazioa jarduera-sektoreen arabera aztertzen bada, agerikoa da hirugarren sektoreak gora egin duela: aurreko hiruhilekoaren aldean, 6.100 pertsona landun gehiago daude (+% 5,8; guztira 111,4 mila pertsona). Eraikuntzan jarduten duten pertsonen kopuruak gorakada esanguratsua izan du (+% 7,2; guztira 7.400 pertsona). Bestalde, industrian okupazioa nabarmen txikiagotu da (-% 21,1; guztira 14.600 pertsona). Horren ondorioz, 2013ko laugarren hiruhilekoan, Bilboko enplegu-tasa % 46,6 da; eta aurreko hiruhilekoan % 45,8 zen. Sexuen arabera aztertuta, emakumeen enplegu-tasa (42,8) baino handiagoa da gizonezkoena (% 50,9).

... eta biztanle langabe gehiago daudelako (% 5,9)

Laburbilduz, beste urte batean ere, langabeen kopuruaren bilakaerak txarra izaten jarraitu du: 2013ko laugarren hiruhilekoan, 28.500 pertsona langabe daude, eta hiruhilekoen arteko gorakada % 5,9koa izan da. Ildo horretatik, azpimarratzekoa da gizon langabeen bilakaera ere okerragoa izan dela (+% 10,9; 1.400 langabe gehiago), eta aztertutako aldi berean emakume langabeen kopuruak, ordea, gora egin duela (+%1,4; 200 emakume gehiago). Hori horrela, 2013ko laugarren hiruhilekoan, hiribilduko langabezia-tasa % 17,6 da: gizonezkoena % 17,3 da, eta emakumezkoena % 18,0 (aurreko hiruhilekoan, % 17,1, % 15,7 eta % 18,5, hurrenez hurren).

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 7


Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea [milakoetan]

Biztanle aktiboak IV-2010 179,1

195 185

IV-2011 170,8

175 IV-2012 163,2

21,5

IV-2013 162,0

25,3

155

29,9

IV-2010 154,9

Biztanle langabeak 28,5

IV-2011 145,5

Biztanle okupatuak

165

145 135

IV-2012 135,1

IV-2013 133,4

125 115

I

II

III

2010

IV

I

II

III

2011

IV

I

II

III

2012

IV

I

II

III

IV

2013

Iturria: Estatistikako Institutu Nazionala, Biztanleria Aktiboaren Inkesta. 16 eta adin horretatik gorako biztanleak

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 8


BIZTANLE AFILIATUAK Pertsona afiliatuen kopurua Bilboko enpresetan % 1,5 hazi da, hirugarren hiruhilekoko datuekin erkatuta

2013. urtearen amaieran, biztanle afiliatuen kopurua 163.854 da Bilboko enpresetan. Beraz, hiruhilekoen arteko ondoz ondoko beherakada batzuen ostean, tasa horrek % 1,5 egin du gora, hirugarren hiruhilekoa ixterakoan jasotako datuekin erkatuta. Kopuru absolutuetan, Bizkaiko hiriko enpresetan 2.418 afiliatu gehiago daude. Hala eta guztiz ere, urteen arteko balantzeak negatiboa izaten jarraitzen du: 2013an baino 3.508 pertsona afiliatu gehiago zeuden 2012ko abenduan (-% 2,1). Biztanle afiliatuak Urtekoal

Hilekoa

176

173,5 (2010) 171,7 (2011)

172

167,4 (2012)

168

163,9 (2013)

163.854 164

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12

2010 2011 2012 2013

160

2011

2012

2013

Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Kide afiliatu gehiago kotizazioerregimen guztietan

Aurreko hiruhilekoko emaitzekin erkatuta, pertsona afiliatuen kopurua handiagoa da kotizazio-erregimen guztietan. Abenduaren amaieran, Erregimen Orokorrak (afiliatu guztien % 82,3) % 1,5 egin du gora, iraileko datuekin erkatuta, eta ia 134.788 pertsona afiliatuta zeuden hil horretan (2.055 afiliatu gehiago). Langile Autonomoen Erregimen Berezian afiliatu diren pertsonen kopuruak % 0,9 egin du gora: ia 22.155 pertsona. Etxeko Langileen Erregimen Bereziak % 2,4 egin du gora, ia 6.208 pertsona izan arte. Azkenik, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian eta Nekazaritzako Erregimen Berezian afiliatuta dauden pertsonen kopuruak (afiliatuen % 0,4; 703 pertsona) gora egin du irailean eta abenduan: % 2,6, hain zuzen ere.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 9


pertsona afiliatuak

2013/12

GUZTIRA

163.854

1,5

134.788 22.155 6.208

1,5 0,9 2,4

703

2,6

   

Erregimen Orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazaritzakoan eta Itsasokoan

∆%

Aldakuntza-tasa, iraileko datuekin erkatuta Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Afiliatuen kopurua sektore-zerbitzuan baino ez da igo

Azterketa jarduera-sektore handien arabera egiten baldin bada, agerikoa da afiliazioa zerbitzu-sektorean soilik handitu dela, irailaren amaieran jasotako datuen aldean (% 2,0; 145.714 kide afiliatuta). Industriari eta energiari lotutako jardueretan lehen baino kide afiliatu gutxiago daude (-% 1,9; 9.240 pertsona). Gauza bera gertatu da eraikuntzan (-% 2,6; 8.584 pertsona) eta lehen sektorean (-% 8,1; 316 pertsona). Zerbitzu-sektorearen garrantzia –afiliazioaren ekarpen funtsezkoa– kontuan hartuta, komeni da azterketa xehatua egitea eta jarduera-adar guztiei erreparatzea. Abenduaren amaierako bilakaerak erakusten du portaera heterogeneoa izan dela. Afiliazioak gora egin du aisia- eta kultura-jardueretan (% 16,9), gizarte-zerbitzuetan (% 7,9), hezkuntzan (% 7,1) eta osasunean (% 3,9). Eta alderantziz gertatu da finantzaketazerbitzuetan (-% 1,7), herri-administrazioetan (-% 1,6) eta administrazio- eta laguntzazerbitzuetan (-% 0,8), besteak beste.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 10


Pertsona afiliatuak jarduera-adarrak Lehen sektorea Industria eta energia  Industria

2013/12

∆%

316

-8,1

9.240

-1,9

5.692

-1,3

 Energia

1.521

0,6

 Hondakinak eta ura

2.027

-5,4

8.584

-2,6

3.013

-3,6

5.571

-2,1

145.714

2,0

20.861

1,5

 Administratiboak eta laguntzaileak

16.472

-0,8

 Hezkuntza

15.941

7,1

 Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak

11.152

0,4

 Herri Administrazioa

10.409

-1,6

 Osasuna

Eraikuntza  Eraikuntza  Erakuntzako laguntzaile Zerbitzuak  Merkataritza

11.822

3,9

 Gizarte-zerbitzuak

7.793

7,9

 Finantzaketa- eta aseguru-zerbitzuak

8.471

-1,7

 Garraioa eta biltegiratzea

8.817

-0,6

 Ostalaritza

8.575

0,7

 Informazioa eta komunikazioak

6.749

0,3

 Etxeko langileak

6.848

2,1

 Aisia eta kultura

2.991

16,9

 Ostatuak

1.158

-3,3

 Higiezinak

1.200

1,5

 Bestelako zerbitzuak

6.455

5,1

Aldakuntza-tasa, iraileko datuekin erkatuta Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Estatuko hiriburu nagusietan (G-5) afiliazioak hiruhilekoen artean batez beste % 1,5eko gorakada izan du, iraileko datuekin erkatuta. Erreferentzia gisa erabili diren bost hiriburuetan tasak gora egin du, aurreko hiruhilekoaren aldean, magnitude berekoa ez izan arren. Hori horrela, Sevillan gorakada handiena jaso da (% 2,4), gero, Madrilen (% 1,9), Valentzian (% 1,6) eta Bartzelonan (% 1,1). Bestalde, Zaragozan % 0,5 baino ez da igo.

Afiliazioa gainerako hiriburuetan baino gehiago hazi da Bilbon

EAEko gainerako hiriburuetan, hiruhilekoen arteko bilakaera ere ona izan da, eta batez besteko igoera % 0,8koa izan da. Ildo horretatik, nabarmenak dira Vitoria-Gasteizen eta Donostian izandako gorakadak (% 1,0, batean eta bestean). Nafarroan, ordea, errekuperazio txikia jaso da (% 0,4).

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 11


benchmarking pertsona afiliatuak

2013/12

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa

1.671.105 970.021 322.179 304.535 252.886 ..

1,9 1,1 1,6 2,4 0,5 1,5

BILBO

163.854

1,5

107.638 104.399 90.765 .. ..

1,0 1,0 0,4 0,8 1,3

Vitoria-Gasteiz Donostia Iruñea G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa

∆%

Aldakuntza-tasa, iraileko datuekin erkatuta G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Vitoria-Gasteiz, Donostia eta Iruñea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

KONTRATUAK 2013an, egoiliarrek sinatu dituzten kontratuen kopuruak % 2,6 egin du behera

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuen arabera, Bilbon egoitza duten biztanleek guztira 28.394 lan-kontratu sinatu dituzte 2013ko azken hiruhilekoan. Kopuru horrek, 2012ko aldi bereko datuekin erkatuta, % 2,6 egin du behera (759 kontratu gutxiago, kopuru absolutuetan). Sinatu diren kontratu guztien % 54 emakumeek sinatu dituzte (15.187 kontratu), eta horrek esan nahi du % 5eko beherakada egon dela, 2012ko laugarren hiruhilekoko datuekin erkatuta (797 kontratu gutxiago). Gizonei dagokienez, 13.207 kontratu sinatu dituzte; beraz, ia ez da aldaketarik egon, aurreko urteko emaitzekin erkatuta (% 0,3; 38 kontratu gehiago).

45 edo adin horretatik gorako pertsonen kontratazioak gora egin du, eta gainerakoenak behera

Nabarmentzekoa da gazteak diren biztanle egoiliarren kontratazioak behera egin duela (5.021 kontratu sinatu dituzte 16 eta 24 urtekoek). Beraz, % 11,5 egin du behera, 2012ko aldi bereko emaitzekin erkatuta (651 kontratu gutxiago). 25 eta 34 urte bitarteko pertsonek sinatu dituzten kontratuen kopuruak ere behera egin du: -% 1,4 (149 kontratu gutxiago); eta 35 eta 44 urte bitarteko segmentuan ia ez aldaketarik egon (-% 0,1; guztira 6.958 kontratu). 45 urtetik gorakoen kontratazioak, ordea, % 0,8 egin du gora, 2012ko laugarren hiruhilekoko emaitzen aldean, ia 6.113 kontratu sinatu dituzte.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 12


kontratuak

2013/IV.

GUZTIRA  Emakumeak  Gizonak

28.394 15.187 13.207

-2,6 -5,0 0,3

5.021 10.302 6.958 6.113

-11,5 -1,4 -0,1 0,8

 Mugagabeak  Aldi baterakoak

2.169 26.225

-14,1 -1,5

Zerbitzuak Eraikuntza Industria Lehen sektorea

25.608 1.139 1.353 294

-3,6 -7,0 18,3 26,7

   

   

16–24 urte 25–34 urte 35–44 urte 45 eta urte gehiago

∆%

Aldakuntza-tasa,aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta Iturria: SEPE.

Mugagabeko kontratuen kopuruak behera egin du (-% 14,1)

Industria-sektoreko kontratazioak % 18,3 egin du gora, eta zerbitzusektorean eta eraikuntzan behera egin du

Kontratu-motei dagokienez, ohikoa da kontratu gehienak aldi baterako kontratuak izatea (% 92,4). Hori horrela, 2013ko laugarren hiruhilekoan aldi baterako 26.255 kontratu sinatu dira, eta aurreko urteko aldi horretan baino kontratu gutxiago izan dira (-% 1,5; 403 kontratu gutxiago). Kontratu mugagabeei erreparatuta, Bilboko biztanleek ia 2.169 kontratu sinatu dituzte. Horrek esan nahi du % 14,1eko beherakada egon dela, 2012ko azken hiruhilekoko emaitzen aldean (356 kontratu gutxiago, kopuru absolutuetan). Hirugarren sektoreko jardueretan kontratatuta dago biztanle egoiliarren kopuru handiena: guztira 25.608 lan-kontratu sinatu dira 2013ko urritik abendura (% 90,2). Industria-enpresek 1.353 kontratu sinatu dituzte: eraikuntza-enpresek 1.139 kontratu, eta lehen sektorekoek 294 kontratu baino ez. Urteen arteko bilakaerari dagokionez, eraikuntza- eta zerbitzu-sektoreek bilakaera negatiboa izan dute (-% 7,0 eta -% 3,6, hurrenez hurren). Aldi berean kontratazioak gora egin du industria-sektorean (% 18,3) eta lehen sektorean (% 26,7). Metatutako kopuruetan, 2013an 102.639 lan-kontratu sinatu dituzte Bilboko egoiliarrek. Horrek esan nahi du 2012an baino % 9,7 kontratu gutxiago sinatu direla (11.033 kontratu gutxiago). Emakumeek zein gizonek kontratu gutxiago sinatu dituzte; hala eta guztiz ere, nabarmentzekoa da emakumeen kontratazioa gehiago jaitsi dela (-% 14,5; eta gizonezkoena -%3,7).

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 13


ERREGISTRATU DEN LANGABEZIA Urteko azken hiruhilekoan, erregistratu den langabeziak % 5,1 egin du behera

2013. urtearen amaieran, hiribilduko langabezia-tasa askoz ere txikiagoa zen: urteko azken egunean guztira 30.987 pertsona langabe gisa erregistratuta zeuden. Datu horrek esan nahi du hiruhilekoen artean % 5,1eko beherakada egon dela, eta iraileko datuekin erkatuta, langabeen beherakada garbia 1.659 pertsonakoa izan dela (hilean 553 pertsona gutxiago, batez beste). Erantsitako grafikoak erakusten duen bezala, 2013an langabezia-tasak bilakaera oso negatiboa izan du. Hala eta guztiz ere, laugarren hiruhilekoan izan duen beherakadari esker, 2012. urtearen amaierako datuekin erkatuta, 146 langabe gehiago soilik daude, kopuru absolutuetan (% 0,5, urteen artean). Emakume langabeen eta gizon langabeen tasak hobetu diren arren, nabarmentzekoa da emakume langabeen tasaren jaitsiera handiagoa izan dela (-% 6,1; irailaren amaieran baino 1.013 emakume langabe gutxiago). Bere aldetik, gizon langabeen kopurua % 4,0koa da, eta azken hiruhilekoan 646 gizon gutxiagok eskatzen zuten enplegua; hori izan da beherakada garbia. Gabonetan hiribilduan egin den kanpainak, agian, langabezia murrizten lagundu du.

Erregistratu den langabezia

Urtekoa

34

Hilekoa

31,0 30,8 (2013) (2012)

32 30.987

27,4 (2011)

30

28

25,5 (2010)

26

24

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12

22 2010 2011 2012 2013

Nabarmena da emakume langabeen tasaren beherakada

2011

2012

2013

Iturria: SEPE.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 14


25 urtetik beherako biztanle langabeen tasak % 19,3 egin du behera

Langabezia aztertu diren adin-segmentu guztietan jaitsi den arren, 16 eta 24 urte bitartekoen tasa nabarmenago jaitsi da (-% 19,3; beherakada garbia 479 pertsonakoa izan da). Eta aldea handiagoa da, 45 urteko taldearekin erkatuz gero (-% 1,4; -192). Kopuru absolutuetan ere beherakada nabarmenak erregistratu dira 25 eta 34 urte bitartekoen eta 35 eta 44 urte bitartekoen artean (561 eta 427 langabe gutxiago, hurrenez hurren).

Erregistratu den langabezia GUZTIRA  Emakumeak  Gizonak

2013/12

∆%

30.987

-5,1

15.670 15.317

-6,1 -4,0

2.006 6.729 8.449 13.803

-19,3 -7,7 -4,8 -1,4

6 hilabeteraino 6 hilabete – urtebetea Urtebetea – 2 urte 2–3 urte 3 urte baino gehiago

9.383 4.460 6.132 3.831 7.181

-6,8 -15,6 -7,0 -18,0 19,2

 Ez du prestaziorik jasotzen  Prestazioak jasotzen ditu

20.107 10.880

-5,2 -4,9

        

16–24 urte 25–34 urte 35–44 urte 45 eta urte gehiago

Aldakuntza-tasa, iraileko datuekin erkatuta Iturria: SEPE eta Lanbide

Langabezian dauden lau pertsonatik batek hiru urte baino gehiago eman ditu lan bila

Langabezia-egoeraren antzinatasunaren arabera aztertuta, biztanle langabeen banakapenak erakusten du epigrafe guztietan beherakada egon dela, langabezian hiru urte baino gehiagoan eman duten langabeen taldea izan ezik. Azken talde hori hirugarren hiruhilekoan nabarmen hazi da (% 19,2). Gorakada horrek erlazio zuzena du bi eta hiru urte eman dituztenen taldean egon den beherakadarekin (-% 18). Agerikoa da lana aurkitzeko zailtasun handienak langabezian denbora gehien eman duten pertsonek dituztela. Gainera, pertsonak langabezia-egoeraren antzinatasunaren arabera banatuz gero, errazago ulertzen da erregistratuta dauden pertsonen bi herenek zergatik ez duten prestaziorik jasotzen.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 15


Bilakaera onena Bilbon eta Vitoria-Gasteizen izan da

Erreferentziazko beste hiriburu batzuetako emaitzekin erkatutako azterketak erakusten du Espainiako bost hiri handietan (G-5) erregistratutako langabezia-tasak batez beste % 1,9 egin duela behera, hirugarren hiruhilekoko datuen aldean. Langabezia-tasaren beherakada orokorra den arren, handiagoa da Valentzian (-% 4,5) eta Madrilen (-% 2,5). EAEko gainerako hiriburuetan ere langabezia-tasaren bilakaera ona izan da: Iruñean % 3,0 jaitsi da; Donostian % 4,2; eta Vitoria-Gasteizen % 5,7 (azken hiruhilekoan Vitoria-Gasteizen jaso da beherakada handiena). Hori dela eta, hirugarren hiruhilekoan, G-3 taldean % 4,3ko batez besteko beherakada izan da; Bilbon baino 0,8 puntu gutxiago, hain zuzen ere.

benchmarking erregistratutako langabezia

2013/12

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa

242.836 107.677 77.900 88.385 61.028 --

-2,5 -0,9 -4,5 -0,5 -1,1 -1,9

BILBO

30.987

-5,1

20.991 11.193 16.280 ---

-5,7 -4,2 -3,0 -4,3 -3,0

Vitoria-Gasteiz Donostia Iruñea G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa Aldakuntza-tasa, iraileko datuekin erkatuta Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 16


Merkataritza Bizkaiko merkataritzako salmentek behera egiten jarraitu dute

2013ko hirugarren hiruhilekoan, Bizkaiko merkataritza-sektoreko salmenta-indizeak % 5,1 egin du behera, eta emaitza hori aurreko hiruhilekoan jasotakoa (-% 5,5) baino zertxobait hobetu da. Beherakada hori eragin du jardueraren azpi-sektoreen bilakaera negatiboak, ibilgailuen salmenta eta konpontzea izan ezik, horrek urteen arteko % 3,0ko gorakada jaso baitu. Handizkako merkataritzako salmentek urteen arteko % 5,6ko beherakada izan dute; hala eta guztiz ere, kopuru hori bada 2013ko bigarren hiruhilekoko emaitza (-% 9,1) baino hobea. Txikizkako salmentek, berriz, bilakaera negatiboa izan dute: urteen arteko % 6,4ko beherakada; eta horrek lehen ere jada txarra zen egoera okertu du (aurreko hiruhilekoan -% 1,1).

Nabarmena da txikizkako merkataritzaren bilakaera txarra

Txikizkako merkataritzari erreparatuta, nabarmena da jakiak ez diren produktuen salmenten beherakada (-% 8,3); eta jakien jaitsiera, ordea, ez da hain handia izan (-% 4,5). Gainera, talde bietan salmentak askoz txikiagoak izan dira, eta emaitzak aurreko hiruhilekoan jasotakoak baino askoz okerragoak izan dira.

merkataritza

2013/II.

2013/III.

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK

-5,5

-5,1

Motordun ibilgailuen salmenta/konpontzea

-1,5

3,0

Handizkako merkataritza

-9,1

-5,6

Txikizkako merkataritza*  Janaria  Gainerako produktuak

-1,1 -1,0 -1,8

-6,4 -4,5 -8,3

PERTSONA OKUPATUAK

-2,8

-2,9

* Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta 2010eko oinarria. Iturria: Eustat.

Bizkaiko azalera handiko salmentek apur bat egin dute gora

Bizkaiko azalera handiko salmentak kontuan hartuta, 2013ko hirugarren hiruhilekoan izan zuten beherakadaren ostean, nabarmentzekoa da errekuperazio txikia izan dutela urteko azken aldian. Zehatzago esanda, 2013ko laugarren hiruhilekoan, azalera handiko salmentek % 0,6 egin dute gora. Errekuperazio hori eragin dute: batetik, jakien salmentaren bilakaerak (+% 0,4), eta, bestetik, gainerako produktuen bilakaerak (+% 0,8).

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 17


Salmentak zertxobait errekuperatu diren arren, azalera handiko okupazioari dagokionez, urritik abendura, pertsona okupatuen tasak % 1,8 egin du behera, 2012ko aldi horretako emaitzekin erkatuta.

merkataritzako azalera handiak

2013/III.

2013/IV.

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK  Janaria  Beste produktu batzuk

-4,8 -0,6 -6,5

0,6 0,4 0,8

PERTSONA OKUPATUAK

-1,9

-1,8

Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin behinekoak. Iturria: Eustat.

Ibilgailuen matrikulazioak nabarmen egin du gora

Ibilgailuen matrikulazioa Bizkaian nabarmen igo da, urteko laugarren hiruhilekoko datuen arabera. Izan ere, urritik abendura, lurraldean 3.892 ibilgailu berri matrikulatu dira; beraz, 2012ko aldi bereko emaitzekin erkatuta, % 34,1eko gorakada jaso da, hots, 989 ibilgailu gehiago matrikulatu dira. Ibilgailu partikularrek (% 52,3) eragin dute gorakada hori; enpresa-ibilgailuen eta beste ibilgailu-mota batzuen matrikulazioa jaitsi egin delako (-%6,4). Ibilgailuen matrikulazioaren gaineko balantzearen saldoa positiboa da: guztira 13.857 ibilgailu matrikulatu dira, eta 2012ko salmentek gora egin dute (% 8). Kopuru absolutuetan, 1.028 ibilgailu gehiago matrikulatu dira, eta horrek esan nahi du hilean 86 ibilgailu gehiago matrikulatu direla.

ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA  Partikularrak  Enpresakoak eta beste batzuk

2013/IV.

∆%

3.892 3.050 842

34,1 52,3 -6,4

Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta Iturria: Faconauto

Bizkaiko merkataritza-sektoreko salmenten bilakaera negatiboak sektore-enpleguari buruzko indizeetan eragin zuzena izaten jarraitzen duen arren, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, merkataritza-sektoreko pertsona landunen kopurua gutxiago jaitsi da: urteen arteko beherakada % 2,7 da, bigarren hiruhilekoan -% 3,1 izan zen arren.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 18


Hiribilduko merkataritzasektorean 615 pertsona gutxiago daude afiliatuta

Bilboko egoerari erreparatuz, abenduan enpresetan eta merkataritza-sektoreko establezimenduetan afiliatuta zeuden pertsonen kopurua 20.861 zen; beraz, aurreko hiruhilekoaren aldean, kopuruak % 1,5 egin du gora (305 pertsona gehiago). Urteen arteko kopuruen arabera, berriz, sektore-afiliazioak % 2,9 egin du behera; hori dela eta, 2012ko abenduko emaitzarekin erkatuta, 615 pertsonako galera garbia osatu da. Afiliazioa jardueraren azpi-sektoreen arabera aztertzen baldin bada, iraileko datuekin erkatuta, sektore-afiliazioak gora egin du. Gorakada hori gertatu da txikizkako sektorean enplegua % 2,3 igo delako, Gabonetako kanpainetan langile gehiago kontratatzeagatik (317 pertsona gehiago). Handizkako merkataritzan 14 pertsonako irabazi garbia (% 0,3) eratu da; eta ibilgailuen salmenta eta konponketako azpisektorean 26 pertsona gutxiago daude afiliatuta (-% 1,8). Urteko balantzeari dagokionez, ostera, portaera homogeneoa izan da: handizkako merkataritzan % 4,6ko beherakada jaso dira (257 pertsona gutxiago); txikizkako merkataritzan % 1,9koa (267 pertsona gutxiago) eta % 6,1ekoa ibilgailuen salmenta eta konponketako azpi-sektorean (91 pertsona gutxiago). 2012ko abenduko datuekin erkatuta, % 2,8ko beherakada egon da, bai eta 85 enpresako galera garbia ere. Egoera bera dago Bilboko enpresei dagokienez: abenduan handizkako merkataritzako 51 saltoki itxi dira (-% 6,5), txikizkako merkataritzako 30 saltoki (-% 1,5) eta ibilgailuen salmenta eta konponketako 4 enpresa (-% 1,7), hurrenez hurren.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 19


Turismoa Bilboko hoteletan ostatugauen kopuruak jaisten jarraitu du

Bilboko hoteletan ostatu-gauen kopuruak behera egin du, eta urtearen amaieran % 1,9ko jaitsiera egon da, 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Guztira 314.288 ostatu-gau izan dira (6.183 gutxiago). Abenduan, batez ere, jaitsi zen ostatu-gauen kopurua (-% 5,7), eta horrek eragin du beherakada hori. Izan ere, 2013ko abenduan baino 5.256 ostatu-gau gehiago zenbatu ziren 2012ko abenduan. Hiribilduan gaua ematen duten turistek, batik bat, estatukoak izaten jarraitzen dute. Izan ere, urritik abendura Bilboko hoteletan gaua pasatu duten hiru turistatik bi inguru estatukoak ziren (% 63,4; eta atzerritarrak % 36,6). Urteen arteko bilakaera aintzat hartuta, turista nazionalek hoteletan eman duten gau-kopuruak behera egin du (-% 3,0); eta nazioarteko turistena, ordea, ez da handirik aldatu, 2012ko laugarren hiruhilekoaren aldean (54 gutxiago). 3, 4 eta 5 izarreko hoteletan metatu dira hiruhilekoan zenbatu diren ostatu-gauen % 80,2, eta kopuru hori ere % 1,0 jaitsi da. Bestalde, kategoria txikiagoko hoteletan kopuruak % 5,6 egin du behera.

Etorri diren bidaiarikopurua, ordea, igo da

Aitzitik, etorri diren bidaiarien kopuruak gora egin du urteko azken hiruhilekoan. Urritik abendura, Bilbon 171.711 pertsonak eman dute izena hoteletan. Hori horrela, 2012ko aldi bereko emaitzekin erkatuta, kopuru hori % 1,3 igo da (2.262 bidaiari gehiago, kopuru absolutuetan). Eta horren harira, estatuko turista ez ezik atzerriko turista gehiago ere etorri dira (% 0,4 eta % 3,2 gehiago, hurrenez hurren). 2013ko laugarren hiruhilekoan, hiribilduko hoteletan emandako ostatu-gauen batez bestekoa 1,83 egunekoa da; beraz, aurreko urteko aldi bereko kopurua (1,89) baino % 3,2 txikiagoa izan da.

2013. urteko balantzea negatiboa da

2013. urteko emaitzak aztertuta, Bilboko hiribilduko hotel-jardueraren balantzea negatiboa da. Ostatu-gauen kopuru metatua 1.368.089 da, eta 729.167 bidaiari etorri dira: urteen arteko jaitsierak % 4,7 eta % 1,2 izan dira, hurrenez hurren. Hori dela eta, 2012ko kopuruekin erkatuta, 67.176 ostatu-gau gutxiago eman dira, eta 8.779 bidaiari gutxiago etorri dira, kopuru garbietan. Turisten bilakaera ez da homogeneoa izan. Turista atzerritarren kopurua zertxobait igo da, eta horrek, hein batean, turista nazionalen kopuru txikiagoak konpentsatzen ditu.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 20


turismoa

2013/IV.

OSTATU-GAUAK  3 izar edo gehiagoko hotelak  3 izar edo gutxiagoko hotel eta ostatuak

∆%

314.288 252.031 62.257

-1,9 -1,0 -5,6

 Estatukoak  Atzerritarrak

199.167 115.121

-3,0 0,0

BIDAIARIAK  Estatukoak  Atzerritarrak

171.711 113.221 58.490

1,3 0,4 3,2

1,83

-3,2

BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta Iturria: Eustat.

Erreferentziatzat hartu diren Estatuko hiri handietan (G-5) emandako ostatu-gauen bilakaera Bilbokoa baino hobea izan da, eta urteen arteko gorakada % 4,2 izan da 2013ko laugarren hiruhilekoan. Ostatu-gauen kopurua Valentziako hoteletan (% 4,9) eta Madrilgoetan (% 3,7) igo da, eta, bereziki, Sevillako hoteletan (% 9,3) eta Bartzelonako hoteletan (% 8,7). Zaragozakoetan, ordea, kopuruak % 5,7 egin du behera. EAEko gainerako hiriburuei dagokienez, 2013ko azken hiruhilekoan, bai Iruñean (% 4,6), bai Donostian (% 3,1) igo egin da ostatu-gauen kopurua. Vitoria-Gasteizen ostatu-gauen kopuruak, berriz, bat-batean jaitsi dira (-% 20,1); eta horrek batez besteko % 4,1eko beherakada eragin du G-3 taldean, aztertu den aldian.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 21


benchmarking ostatu-gauak

2013/IV.

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5ren batez bestekoa (hirietan)

3.995.805 3.812.209 693.675 918.080 322.536 --

3,7 8,7 4,9 9,3 -5,7 4,2

BILBO

314.288

-1,9

98.105 209.731 119.239 ---

-20,1 3,1 4,6 -4,1 0,7

Vitoria-Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ren batez bestekoa (hirietan) G-9ren batez bestekoa (hirietan)

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta Iturria: Eustat eta Estatistikako Institutu Nazionala

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 22


Garraioa Urrian eta azaroan, salgaien itsas trafikoak % 13,1 egin du behera

Urrian eta azaroan, Bilboko portuko trafikoan 4.735 mila tona mugitu ziren. Kopuru hori 2012ko aldi berekoarekin erkatzen bada, % 13,1eko beherakada erakusten du (716 mila tona). Hil batean eta bestean trafikoa jaitsi da, eta horrek eragin du kopuruaren beherakada. Dena den, nabarmentzekoa da azaroko kopuruaren magnitudea (-% 21,7; ia 2.179 tona), urrikoarekin erkatzen baldin bada (-% 4,3; 2.555 tona). Bi hil horietan garraiatu ziren salgaien erdiak (% 50,2) ontziratu gabeko likidoak ziren, heren bat salgai orokorrak (% 33,6) ziren, eta ontziratu gabeko solidoek eta bestelakoek gainerako kopurua osatu zuten (% 16,1). Urteen arteko aldakuntzari dagokionez, ontziratu gabeko likidoen garraioak behera egin du (-% 17,6) eta beherakada txikiagoa izan den arren, baita ontziratu gabeko solidoenak ere (-% 5,7). Salgaien itsas garraioa izan da aldakuntza positiboa izan duen bakarra (% 1,4).

Hala eta guztiz ere, urtearen amaierako emaitza positiboa da

Hala eta guztiz ere, urteko lehen hamaika hilabeteetan salgaien trafikoen kopuru metatua 27,5 milioi tonakoa izatera iritsi zen; hortaz, dagoeneko kopuru hori bada aurreko urteko aldi berekoa baino % 3,2 handiagoa.

Salgaien itsas garraioa 35.000

33.000

34.666 Urtekoa (2010) 32.180 (2009)

3.600 Hilekoa

3.400 3.200

32.003 (2011)

3.000 2.800

31.000

29.507 (2012)

2.600 2.400

29.000

2.200 nov-13 2.179

27.000 Salgaiak MercancĂ­as

2.000 1.800

Joera (batez mugikorra 12 hilabeteetan) Tendencia (media mĂłvilazken Ăşltimos 12 meses)

25.000

1.600 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11

2009 2010 20112012 Iturria: Estatuko portuak

2011

2012

2013

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 23


AIREKO GARRAIOA Bilboko aireportuan, bai hegaldien kopuruak, bai bidaiarien kopuruak behera egin dute

Bilboko aireportuko bidaiarien aireko garraioaren bilakaera negatiboa izan da elkarren segidako bosgarren hiruhilekoz. 2013ko azken hiruhilekoan, aireportuan 874.524 bidaiari erregistratu dira, eta kopuru hori, aurreko urteko aldi berekoarekin erkatuta, % 4,3 txikiagoa da. Kopuru absolutuetan 39.691 bidaiari gutxiago erregistratu dira. Merkataritza-hegaldiek aireko trafiko osoaren % 99,8 osatzen dute; bi herenak (% 63,0) Estatuko hegaldiak dira, eta guztira 551.162 bidaiari. Nazioarteko hegaldietan guztira 321.317 bidaiari zenbatu dira. Bidaiarien kopuru osoak behera egin du, Estatuko hegaldietan bidaiari-kopurua jaitsi egin delako (-% 8,5; 51.266 bidaiari gutxiago). Nazioarteko trafikoak, ordea, gora egin du, 2012ko hiruhilekoko kopuruarekin erkatuta (% 3,5; 10.972 bidaiari gehiago). 2013. urte osoan, Bilboko aireportuko trafikoan 3.800.789 bidaiari zenbatu dira, beraz, 2012an baino % 8,9 gutxiago. Urte osoko egoera eta ekitaldiko laugarren hiruhilekokoa antzekoak dira. Estatuko hegaldietan bidaiari-trafikoak nabarmen egin du behera (-% 15,6; guztira 2.304.220 bidaiari). Nazioarteko trafikoa, ordea, igo da (+% 3,6; guztira 1.486.925 bidaiari). Bilboko aireportuko aireko konexio nagusien artean, bidaiari-kopuru handiena biltzen duten helmuga nazionalak Madril eta Bartzelona dira, 2013an bidaiari-trafikoaren % 29,4 haietan bildu delako (% 16,0 eta % 13,4, hurrenez hurren). Nazioarteko helmugei dagokienez, Frankfurt eta Munich nabarmentzen dira (urteko trafikoaren % 5,9 eta % 5,5, hurrenez hurren).

aireko garraioa BIDAIARIAK (kop.) Merkataritzako hegaldiak:  Estatukoak  Nazioartekoak ERAGIKETAK (kop.)

2013/IV.

∆%

874.524

-4,3

551.162 321.317

-8,5 3,5

9.791

-17,2

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta Iturria: Aena.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 24


Egin diren hegaldi-kopuruarekin erkatuta, hiruhilekoko balantzea negatiboa da. Erantsitako taulak erakusten duen bezala, Bilboko aireportuak guztira 9.791 hegaldi kudeatu ditu; beraz, urteen arteko beherakada % 17,2 izan da (hots, 2012ko aldi berean 2.035 hegaldi gehiago egin ziren). Laugarren hiruhilekoko egoerak urte osoaren jarrera berretsi du. Balantzea negatiboa izan da (-% 14,7): 2012an, guztira 50.028 hegaldi kudeatu ziren eta 2013an, ordea, 42.683 hegaldi kudeatu dira; hortaz, 7.345 hegaldiren galera garbia jaso da. Bartzelonako eta Valentziako aireportuetan soilik igo da bidaiarien aireko trafikoa

Erreferentziatzat hartu diren beste aireportu batzuekin erkatuta, aireportu gehienetan 2013ko laugarren hiruhilekoan bilakaera negatiboa egon dela ondorioztatzen da. Izan ere, Bartzelonako eta Valentziako aireportuetan soilik igo da bidaiarien trafikoa, aurreko urteko aldi bereko kopuruarekin erkatuta: urteen arteko igoeraren ehunekoak % 3,8 eta % 1,3 izan dira, hurrenez hurren. Madrilgo aireportuan 570.867 bidaiari gutxiago zenbatu dira aztertutako aldian (-% 5,7); Sevillan 66.928 bidaiari gutxiago (-% 7,3) eta Zaragozan 31.789 bidaiari gutxiago (-% 25,0). Horregatik, bidaiarien aireko garraioak, oro har hartuta, % 6,6 egin du behera. EAEko gaineko hiriburuei dagokienez, metatutako beherakada % 15,0 izan da urteko azken hiruhilekoan. IruĂąeko aireportuan erlatibozko beherakada handiena jaso da (-% 26,5), eta hori 11.310 bidaiariren galera garbia da, 2012ko laugarren hiruhilekoko emaitzekin erkatuta. Vitoria-Gasteizko aireportuko trafikoa gainerako aireportuetakoa baino askoz txikiagoa da, eta % 16,3 egin du behera. Donostiako aireportuak, ordea, 60.133 bidaiari jaso ditu, eta % 2,2 egin du behera.

benchmarking bidaiariak aireportuetan

2013/IV.

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza Metatutakoa G-5en

9.504.969 7.804.804 992.588 844.249 95.564 ..

-5,7 3,8 1,3 -7,3 -25,0 -6,6

BILBO

869.809

-4,8

4.191 60.133 31.351 .. ..

-16,3 -2,2 -26,5 -15,0 -9,2

Vitoria-Gasteiz Donostia IruĂąea Metatutakoa G-3n Metatutakoa G-9n

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi bereko emaitzekin erkatuta Iturria: Aena.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 25


Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA

Bizkaiko ekonomiaren beherakada moteltzen ari da

Elkarren segidako bederatzigarren hiruhilekoz, Bizkaiko Barne Produktu Gordinak behera egin du; 2013ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran hiruhilekoen arteko beherakada % 0,1ekoa izan zen, aurreko hiruhilekoan jaso zena bezalakoa. Urteen arteko kopuruetan ere negatiboa da balantzea. Izan ere, Barne Produktu Gordinak % 1,0 egin du behera, 2012ko hirugarren hiruhilekoko emaitzekin erkatuta. Erantsitako taulak adierazten duen bezala, 2012ko amaieratik, Bizkaiko ekonomiaren bilakaera negatiboa izan da; hala ere, kopuruak gero eta txikiagoak dira, eta horrek epe ertainerako bilakaera ona izango dela pentsarazten du.

Bizkaiko BPGd 5 Urtekoa

Hiruhilekoa

4

Urteen arteko ald. Var. Intertrimestral

Hiruhilekoen Var. Interanualarteko ald.

3 2

0,2

1

0,3

0,0

0

-0,1

-0,4

-0,5

-1,7

-1,7

-2,2

-0,1 -1,4

-0,1

-2 -3

-3,2 2009 2010 2011 2012

-1

-1,0

-4 I

II

III 2011

IV

I

II

III 2012

IV

I

II

III

2013

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 26


ZERBITZUAK Zerbitzu-sektoreko salmenta-indizearen bilakaera negatiboa areagotzen ari da

Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenta-indize orokorraren bilakaerak negatiboa izaten jarraitzen du, eta elkarren segidako hamaikagarren hiruhilekoz urteen arteko kopurua jaitsi da. Zehazki, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, % 7,1eko beherakada jaso da. Horrek esan nahi du sektoreko salmenten beherakada indartu egin dela, aurreko hiruhilekoan baino 0,8 puntu gehiago jaitsi baita. Izan ere, azken hiru urteetako jaso den emaitzarik txarrena da. Indize orokorraren emaitza horren eragileak honako hauek izan dira: merkataritzasektoreko salmenten bilakaera eta gainerako zerbitzuek izan duten jaitsiera handiagoa. Lehen aipatu dugun bezala, 2013ko laugarren hiruhilekoan, merkataritza-sektoreko salmenten indizeak % 5,1 egin du behera, eta gainerako zerbitzuetako salmentak % 9,5 jaitsi dira.

Zerbitzu-salmentak 14

Indizea Urteen arteko aldakuntza-tasa

12

110 105

10 8

III-10 93,4

6 4

100

III-11 92,9

III-13 84,1

III-12 90,5

2

95

0 -2

90

-0,6 -2,5

-4

85

-6 -8

-7,1

-10

80 I

II

III 2010

IV

I

II

III 2011

IV

I

II

III 2012

IV

I

II

III

2013

"Gainerako zerbitzuak" deritzon epigrafean, salmenten jaitsiera jardueraren azpisektoreen arabera orokortu den arren, aldakuntzen magnitudeak bestelakoak izan dira. Zehazki, hirugarren hiruhilekoan nabarmena da ostalaritza-sektorearen jaitsiera (-% 13,9); ondoren, informazio- eta komunikazio-zerbitzuak ditugu (-% 13,2); gero, administrazioko jarduerak eta laguntza-zerbitzuak (-% 11,5); eta, azkenik, jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (-% 10,6). Garraio- eta biltegiratze-zerbitzuek, beren aldetik, aldi horretako jaitsiera txikiena izan dute (-% 2,1).

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 27


zerbitzu-sektoreko salmentak

2013/II.

2013/III.

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

Zerbitzuak

-6,3

-7,1

Merkataritza

-5,5

-5,1

Bestelako zerbitzuak  Garraioa eta biltegiratzea  Ostalaritza  Informazioa eta komunikazioak  Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak  Administrazioko jarduerak eta laguntzazerbitzuak

-7,5 -3,4 -13,8 -10,5 -3,1

-9,5 -2,1 -13,9 -13,2 -10,6

-10,0

-11,5

Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Iturria: Eustat.

Salmenten jaitsiera islatuta dago sektoreko enplegu-mailetan. Izan ere, zerbitzusektoreko langileen indizeak bilakaera negatiboa izan du azken hiruhilekoetan. Bizkaian, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, zerbitzu-sektoreko pertsona okupatuen indizeak urteen arteko % 4,9ko beherakada izan zuen, merkataritza-indizeak (-% 2,7) eta gainerako zerbitzuen indizeak (-% 6,3) ere behera egin zutelako. Hiribilduko zerbitzu-enpresetan afiliatuen bilakaera negatiboa izan da, baina Bizkaiko zerbitzu-indizearekin erkatuta, ez da hain nabarmena izan. Hori horrela, Bilbon zerbitzusektoreko afiliatuak diren biztanleen kopurua 145.714 pertsonakoa da 2013. urtearen amaieran; eta horrek, 2012ko abenduko kopuruaren aldean, % 1,4ko beherakada osatzen du (2.119 pertsona gutxiago). Jarduera-adarren araberako azterketa zehatzak erakusten du azken urtean afiliazioaren galera, batik bat, honako hauetan gertatu dela: merkataritza-jardueretan (615 pertsona afiliatu gutxiago), finantzaketa- eta aseguru-jardueretan (- 575), garraio- eta biltegiratze-jardueretan (- 514) eta informazio- eta komunikazio-jardueretan (- 409).

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 28


INDUSTRIA Bizkaiko industriaekoizpenaren bilakaera negatiboa areagotu da

2013ko urrian eta azaroan, Bizkaiko industria-ekoizpenak behera egiten jarraitu du. Urteko lehenengo hiruhilekoetan urteen arteko beherakadak honako hauek izan ziren: % 2,9, % 3,6 eta % 4,4; baina horren ostean, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizearen beherakada indartu egin zen, eta ekoizpenak % 6,5 egin zuen behera. Beherakada hori gertatu da, gas- eta ur-energiaren ekoizpenak (-% 15,1) eta manufaktura-industriaren ekoizpenak (-% 5,4) behera egin dutelako. Bestalde, erauzketa-industrien bilakaera ona izan da aztertutako bi hilabeteetan (+% 40,8).

industria

2013/III.

2013/IV.

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

EKOIZPENA Manufaktura-industria Energia, gasa eta ura Erauzketa-industriak

-4,4 -4,0 -7,1 -7,4

-6,5 -5,4 -15,1 40,8

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta. Hirugarren hiruhilekoko datuak urrikoak eta azarokoak dira. Iturria: Eustat.

KANPOKO MERKATARITZA Lurraldeko esportazioen kopurua nabarmen jaitsi da

2013ko urrian eta azaroan, Bizkaiko lurraldeko esportazioak 1.341,9 milioi eurokoak izan dira, eta aurreko urteko aldi bereko datuekin erkatuta, % 23,5eko beherakada izan dute (412,4 milioi euro gutxiago, kopuru absolutuetan). Bizkaitik egindako esportazioek, beren aldetik, % 10,7 egin dute gora aldi horretan: ia 2.022,6 eurokoak izan dira (2012ko aldi berean baino 196,3 milioi gehiago). Kopuru horiek 680,7 milioi euroko merkataritza-saldo negatiboa eragin dute, baita kanpoko % 66,3ko estaldura-tasa ere.

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 29


kanpoko merkataritza

2013/III.

2013/IV.

(Urteen arteko aldakuntza-tasa, %)

ESPORTAZIOAK

4,6

-23,5

INPORTAZIOAK

-4,8

10,7

Bizkaiko datuak, behin behinekoak. Lehen hiruhilekoko datuak urrikoak eta azarokoak dira. Iturria: Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 30


Jarduera ekonomikoak Hirugarren hiruhilekoaren aldean, jarduera ekonomikoek % 1,4 egin dute gora

2013. urtearen amaieran, Bilboko hiribilduan jarduera ekonomikorako 36.758 lizentzia indarrean daude. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoaren aldean 503 lizentzia gehiago eman direla (% 1,4ko gorakada). Aurreko urteko hiruhileko berean indarrean zeuden lizentzia-kopuruarekin erkatuta, bilakaera zertxobait hobetu da; eta urteen arteko gorakada % 2,2 izan da (784 lizentzia gehiago). Lau lizentziatik hiru (% 75,4) enpresa-jarduerak egiteko dira, eta hiruhilekoen arteko gorakada txikia jaso da (% 0,9), 27.732 lizentzia izan arte. Gainerakoak jarduera profesionalak (8.743) eta jarduera artistikoak (283) egiteko lizentziak dira. Hiruhilekoen arteko gorakadak % 2,8 eta % 1,8 izan dira, hurrenez hurren. Enpresa-jardueren artean nagusi dira zerbitzu-lizentziak (guztira 24.137) eta kopuruak % 0,9 egin du gora, hirugarren hiruhilekoaren aldean. Eraikuntza-sektoreari lotutako jarduerek % 2,3 egin dute gora, 2.218 izan arte. Bestalde, industria-jarduerek apur bat egin dute behera (-% 0,1), eta guztira 1.377 dira.

jarduerak

2013/IV.

Jarduera ekonomikoak

36.758

1,4

Enpresa-jarduerak

27.732

0,9

1.377 2.218 24.137

-0,1 2,3 0,9

8.743

2,8

283

1,8

Industria Eraikuntza Zerbitzuak Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak

∆%

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoko emaitzekin erkatuta Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)

Oro har, jarduera-adar nagusien artean lizentzia-kopuruak gora egin du

Erantsitako taulak erakusten duen bezala, Bilboko merkataritza-jarduerek enpresajardueretarako lizentzien kopuru handiena metatzen dute (4.314). Bigarrenik, enpresei emandako zerbitzuak (4.238) ditugu, eta ostalaritza- eta janari-zerbitzuak urrunago daude (3.063).

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 31


Hirugarren hiruhilekoko bilakaera aintzat hartuta, lizentzia-kopuruak, orokorrean, gora egin du, adar nagusiei dagokienez, honako hauetan izan ezik: handizkako merkataritzan (-% 0,1) eta finantzaketa- eta aseguru-zerbitzuetan (-% 0,2). Bereziki nabarmenak dira jakien eta edarien txikizkako merkataritzan (% 2,4) eta eraikuntzan jasotako gorakadak (% 2,3).

enpresa-jarduerak adar nagusiak Jateko ez diren produktuen txikizkako merkataritza Enpresei emandako zerbitzuak Ostalaritza eta janari-zerbitzuak Eraikuntza Jakien eta edarien txikizkako merkataritza Handizkako merkataritza Zerbitzu profesionalak Higiezinen zerbitzuak Finantzaketa- eta aseguru-zerbitzuak

2013/IV.

∆%

4.314 4.238 3.063 2.218 2.092 1.524 1.331 948 847

0,9 0,2 0,5 2,3 2,4 -0,1 1,3 0,6 -0,2

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoko emaitzekin erkatuta Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)

SOZIETATE BERRIAK 2012ko laugarren hiruhilekoan baino 10 merkataritza-sozietate gehiago eratu dira Bilbon

Urteko azken hiruhilekoan, hiribilduan 210 merkataritza-sozietate berri eratu dira, aurreko urteko aldi berean baino % 5,0 gehiago (10 sozietate gehiago). Merkataritzako sozietate berri guztien % 78,1 zerbitzu-sektorean erregistratu dira; % 15,7 eraikuntzan eta % 6,2 industria-sektorean. Zerbitzu-sektoreari erreparatzen badiogu, aipatzekoa da sektore horretan eratu diren merkataritza-sozietate berrien % 26,2 saltokiak direla, eta higiezinen jarduerek eta enpresei zuzendutako zerbitzuek % 24,4 osatzen dutela. Bestalde, hotel-establezimenduek eta finantzaketa-bitartekotza eskaintzen duten zerbitzuek zerbitzu-sozietate berrien % 11 osatu dute, hurrenez hurren. Metatutako kopuruetan, 2013an 836 merkataritza-sozietate berri eratu dira, ia 2012an eratu zen kopuru bera (% 0,7; sei sozietate gehiago kopuru absolutuetan). Nabarmenak dira industria-jarduerek (% 44,1) eta eraikuntza-jarduerek (% 15,5) urteen artean izan dituzten gorakadak, zerbitzu-sektoreko batez besteko beherakadarekin erkatuta (-% 3,4).

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 32


Merkataritza-sozietate berriak 1200 1000 800

Urtekoa

300

Hilekoa

836 830 741 (2012) (2013) 744 (2010) (2011)

250 IV-13 210

IV-12 200

600

200

IV-11 172

400 150 149

200 0

100 2010 2011 2012 2013

I

II

III

IV

2011

I

II

III

2012

IV

I

II

III

IV

2013

Iturria: Bilbaoko Merkataritza Ganbara eta Merkataritza Erregistroa

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 33


2013ko HIRUHILEKOA ADIERAZLEAK

IV.

Azken datua

Δ Urte artekoa(%)

Aldia

LAN-MERKATUA Biztanle aktiboak (milakoetan)**

162,0

-0,7

IV. hiruhil.

Biztanle okupatuak (milakoetan)**

133,4

-1,3

IV. hiruhil.

Biztanle langabeak (milakoetan)**

28,5

1,4

IV. hiruhil.

Langabezia-tasa (%)**

17,6

0,4*

IV. hiruhil.

30.987

0,5

abenduan

163.854

-2,1

abenduan

28.394

-2,6

IV. hiruhil.

109,7

0,6

IV. hiruhil.

20.861

-2,9

abenduan

105,0

0,6

abenduan

Ostatu-gauak (kop.)

314.288

-1,9

IV. hiruhil.

Bidaiariak (kop.)

171.711

1,3

IV. hiruhil.

1,83

-3,2

IV. hiruhil.

Salgaien itsas garraioa (milaka tona)

4.734,9

-13,1

urrian/azaroan

Bidaiarien aireko garraioa

874.524

-4,3

IV. hiruhil.

36.758

2,2

IV.hiruhil.

181,6

-6,5

urrian/azaroan

210

5,0

IV. hiruhil.

Erregistratutako biztanle langabeak (pertsonakop.)** Pertsona afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Azalera handiko salmentak (indizea)*** Pertsona afiliatuak Kontsumo-prezioak (indizea)*** TURISMOA

BATEZ BESTEKO gau/bidaiari) GARRAIOA

EGONALDIA

(ostatu-

ENPRESA-JARDUERA Ekonomia-jardueretarako lizentziak Industria-ekoizpena (indizea)*** Merkataritza-sozietate berriak (kop.)

* Ehuneko puntuak ** Bilboko biztanle egoiliarrak *** Bizkaiko adierazlea Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta AENAren datuetan oinarritutako lanketa propioa

Hiruhileko Koiuntura – 2013ko IV. hiruhilekoa 34


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.