Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena iii hh 2017

Page 1

III 2017 Bilboko Hiruhileko Koiunturari buruzko txostena


Laburpena Nazioarteko Diru Funtsak gorantz berrikusi ditu hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak: % 3,6 eta % 3,7, 2017. eta 2018. urteetarako

Halaber, Eusko Jaurlaritzak gorantz berrikusi du euskal ekonomiaren hazkundea: % 2,9 eta % 2,4, 2017. eta 2018. urteetarako

Bilbon afiliatutako biztanleen kopuruak % 1,7 egin du gora, hau da, 172.642 afiliatu berri daude

Zerbitzuen sektoreko salmentak % 3,9 igo dira bigarren hiruhilekoan, eta enplegua, % 2,2.

Nazioarteko Diru Funtsak (urria) munduko hazkunde ekonomikoari buruzko proiekzioak hamarren bat gorantz berrikusi ditu 2017. eta 2018. urteetarako. Horiek horrela, hazkunde ekonomikoa % 3,6an eta % 3,7an kokatu du, hurrenez hurren. Berrikuspen horrek ekonomia aurreratuei ere eragiten die; izan ere, % 2,2ko (+0,2) eta % 2,0ko (+0,1) hazkundea aurreikusi du 2017. eta 2018. urteetarako. Euroguneari dagokionez, 2017ko zifra mantendu egin da (% 2,1), baina 2018rako aurreikusitakoa berrikusi egin du (% 1,9; +0,2). Garapen bidean dauden ekonomiei dagokienez, 2017ko hazkundea mantendu egin da (% 4,6) eta hamarren bat gorantz berrikusi da 2018. urterako (+% 4,9). Urteak aurrera egin ahala, eta dagoeneko itxita dauden lehenengo hiru hiruhilekoei buruzko datu-kopuru handi bat eskura izanik (afiliazioa, erregistratutako langabezia, industria-esportazioak, etxeko kontsumoari buruzko adierazleak, zerga-bilketa…), Eusko Jaurlaritzak ere bere aurreikuspenak berrikusi ditu. Zehazki, 2017an eta 2018an euskal ekonomia % 2,9 (+0,2) eta % 2,4 (+0,1) haziko dela aurreikusi du. Aurreikuspen hori barneko eskariaren dinamismo handiagoan oinarritzen da. Bestalde, kanpoko saldoaren ekarpena nulua izango da 2017. urtean, eta zertxobait negatiboa 2018an (–% 0,1). Sektore handien araberako ekitaldiaren itxierari dagokionez, hazkunde industrialari buruzko aurreikuspena mantendu da (% 2,5); aitzitik, eraikuntza-jarduera (% 2,2;+0,2) eta zerbitzuak (% 3,1; +0,2) hobetu egin dira. Halaber, 2018ko aurreikuspenak ere berrikusi dira. Ildo horretatik, hobekuntzak egon dira hazkunde industrialaren (% 2,8; +0,1), eraikuntzaren (% 1,7; +0,1) eta zerbitzuen (% 2,6; +0,2) aurreikuspenetan. Susperraldi ekonomikoa finkatzen ari den egoera honetan, enplegu-hazkundearen aurreikuspena gorantz berrikusi da 2017an (% 2,1) eta 2018an (% 1,7%); horrez gain, langabezia-tasa murriztuko dela aurreikusi da (% 11,0 eta % 10,4, 2017. eta 2018. urteetarako). Bilbok datu hauekin itxi du urteko hirugarren hiruhilekoa: Gizarte Segurantzan 172.642 afiliatu egon dira, urte arteko % 1,7ko hazkundearekin. Hazkunde hori bereziki nabarmena da araubide orokorrean (% 2,2); autonomoen araubidean, aldiz, murriztu egin da (–% 0,9). Jarduera sektoreen arabera, afiliazioak gora egin du zerbitzuetan (% 2,0), baina murriztu egin da industrian eta energian (–% 1,2) eta eraikuntzan (–% 1,0). Bestalde, hirugarren hiruhilekoan erregistratutako kontratu berriek ekitaldiaren dinamismoa mantentzen dute (% 4,0), modalitate finkoan zertxobait hobea dena (% 4,6). Horrenbestez, guztira 9.357 kontratu finko berri egon dira urtea hasi zenetik hona. Azkenik, irailean erregistratutako langabeziak urte arteko beherakadari eutsi dio (–% 5,8). Gizonen datua hobea izan da (–% 7,7) emakumeena baino (– %4,1). Sektoreko ekonomia-jardueraren adierazleek, oro har, egoera positiboa dela ematen dute aditzera. Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenten adierazle orokorrak zera erakusten du: 2017ko bigarren hiruhilekoan urte arteko % 3,9ko igoera egon dela, saltokietako salmenten dinamismoak eraginda (% 2,8), bai eta gainerako zerbitzuen dinamismoari esker ere (% 4,7, oro har). Zerbitzuen jardueran lanean ari diren landunen indizeak ere balantze positiboa izan du (+% 2,2), hori ere sektore komertzialaren (+% 0,9) eta ez-komertzialaren (% 3,0) portaera onari esker. Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 1


Lizentzia aktiboen kopurua handitu da, iazko datuekin alderatuta

Hoteletako ostatu-gauek % 1,5 egin dute behera eta bidaiarien sarrerek % 0,4

Bidaiarien kopuruak gora egin du Loiun (% 3,8) Uztailean eta abuztuan salgaien trafikoak nabarmen egin du gora, Bizkaiko ekoizpen industrialaren indizea % 3,2 hazi da

Bilbok jarduera ekonomikoko 39.978 lizentziarekin itxi du 2017ko hirugarren hiruhilekoa. Zifra hori bigarren hiruhilekoaren oso antzekoa da (+% 0,1). Urte arteko datuei dagokienez, dinamismo handiagoa egon da. Horiek horrela, % 1,7ko igoera erregistratu da 2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean (655 lizentzia gehiago kopuru absolutuetan). Hiribilduko hoteletako jarduerak orain arte izandako goranzko joera aldatu du: 2017ko hirugarren hiruhilekoan bidaiarien sarrerak % 0,4 murriztu dira, eta ostatu-gauak % 1,5; horrenbestez, batez besteko egonaldiak 1,99 egunera jaitsi dira. Dinamismoaren galera hori turismo nazionalak izan duen beherakadaren ondorio da: ostatu-gauetan (–% 11,6) nahiz bidaiarien-sarreretan (–% 8,8) beherantz egin duena; izan ere, atzerriko turismoak aldeko garapena izan du (+% 9,3 eta +% 8,3, hurrenez hurren). Loiuko aireportuko bidaiarien mugimenduak % 3,8 egin du gora, bai segmentu nazionalean (% 6,0) bai nazioartekoan (% 1,8) erregistratu den joera positiboa dela eta. Uztailean eta abuztuan, Bilboko Portuaren bitartez garraiatutako salgaien trafikoak nabarmen egin du gora (% 25,8) aurreko urteko aldi berarekin erkatuta (1,3 milioi tona gehiago, kopuru absolutuetan). Emaitza hori Bizkaiko industriaren eta bere azpisektoreen bilakaera positiboaren adibide da. Ekoizpen industrialaren indizeak urte arteko % 3,2 gorakada erregistratu du; halaber, joera positiboa izan dute baita ere honako azpisektore hauek: energia, gasa eta ura (% 31,7); erauzketa-industriak (% 25,2) eta manufaktura-industria (% 0,2).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 2


Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA NDFren aurreikuspenen arabera, munduko hazkundea 2017an eta 2018an % 3,6 eta % 3,7 izango da

Ekonomia aurreratuek eta gorako bidean dauden ekonomiek 2017an % 2,2ko eta % 4,6ko gorakada izatea espero da, hurrenez hurren

Nazioarteko Diru Funtsak, Munduko Ekonomiaren Aurreikuspenei buruzko urriko txostenean, gorantz berrikusi du munduko hazkunde ekonomikoari buruzko aurreikuspena: 2017an % 3,6 eta 2018an % 3,7. Hala eta guztiz ere, adierazi dute berreskurapena ez dela orokorra; izan ere “oro har, aurreikuspenak pozgarriak diren arren, herrialde askotan hazkundeak oso ahula izaten jarraitzen du”. Aurreratutako ekonomiei dagokienez, % 2,2ko eta % 2,0ko hazkundeak aurreikusi dira, hau da, ekaineko aurreikuspenak bi hamarren eta hamarren bat doitu dira 2017. eta 2018. urteetarako. Euroguneari dagokionez, 2017an % 2,1eko hazkundea egotea espero da eta 2018an, % 1,9koa (bi kasuetan +0,2ep, uztaileko aurreikuspenen aldean). Zehazki, Alemaniak, Espainiak, Frantziak eta Italiak hazkunde-perspektibak hobetu dituzte 2017. eta 2018. urteetarako, Espainiako estatuak izan ezik. Azken horretan, 2017ko aurreikuspena bere horretan mantendu da. Ameriketako Estatu Batuei dagokienez, aurreikuspenak ere hobetu egin dira: % 2,2 eta % 2,3, 2017an eta 2018an, hurrenez hurren. Azaleratzen ari diren eta garatzeko bidean dauden herrialdeei dagokienez, etengabeko bilakaera positibo bat aurreikusi da, 2016an % 4,3, 2017an % 4,6 eta 2018an % 4,9 areagotuko dena (azken kasuan +0,1ep, uztaileko aurreikuspenen aldean), nahiz eta azaleratzen ari diren herrialde batzuetan “biztanle bakoitzeko diru-sarrerak bere horretan gelditu diren”.

munduko BPGd

2015

2016

2017a

2018a

MUNDUKO BPGd

3,4

3,2

3,6

3,7

Ekonomia aurreratuak Ameriketako Estatu Batuak

2,2 2,9

1,7 1,5

2,2 2,2

2,0 2,3

Eurogunea

2,0

1,8

2,1

1,9

 Alemania  Frantzia

1,5 1,1

1,9 1,2

2,0 1,6

1,8 1,8

 Italia

0,8

0,9

1,5

1,1

 Espainia

3,2

3,2

3,1

2,5

4,3

4,3

4,6

4,9

6,9 8,0 -3,8 -2,8

6,7 7,1 -3,6 -0,2

6,8 6,7 0,7 1,8

6,5 7,4 1,5 1,6

Azaleratzen ari diren eta garatzeko bidean dauden ekonomiak  Txina  India  Brasil  Errusia

Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2017ko urria) (a, aurreikuspena)

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 3


EUSKAL EKONOMIA Eusko Jaurlaritzak gorantz berrikusi du euskal ekonomiaren hazkundea: % 2,9 eta % 2,4, 2017. eta 2018. urteetarako

Barne eskaria erabakigarria da euskal ekonomiaren hazkunderako

Urrian, Eusko Jaurlaritzak 2017ko itxierari buruzko aurreikuspenak berrikusi ditu, bai eta 2018ko hazkundeari buruzkoak ere. Hala, urteak aurrera egin ahala, eta dagoeneko itxita dauden lehenengo hiru hiruhilekoei buruzko datu-kopuru handi bat eskura izanik (afiliazioa, erregistratutako langabezia, industria-esportazioak, etxeko kontsumoari buruzko adierazleak, zerga-bilketa…), Eusko Jaurlaritzak 2017an eta 2018an euskal ekonomia % 2,9 (+0,2) eta % 2,4 (+0,1) haziko dela aurreikusi du. Aurreikuspen hori barneko eskariaren dinamismo handiagoan oinarritzen da. Bestalde, kanpoko saldoaren ekarpena nulua izango da 2017. urtean eta zertxobait negatiboa 2018an (–% 0,1). Hurbileko inguruneko jarduera ekonomikoaren susperraldiak EAEko BPGd-ren hazkundeari egindako ekarpena 2017an 2,9 puntukoa eta 2018an 2,4 puntukoa izatea justifikatzen du. Etxeko kontsumoaren gastuari dagokionez, “ gora egingo du, enplegu

sorrerari, inflazio baxuari, interes-tasa txikiei eta bilakaera ekonomikoari buruzko kontsumitzaileen itxaropen positiboari esker”. Hori guztia dela eta, agregatu horrek 2017an % 3,1eko eta 2018an % 2,4ko hazkunde-tasak izatea espero da. Aitzitik, kontsumo publikoa egonkor mantenduko da BPGd-ari honako ekarpen hauek eginez: 2017an % 1,7 eta 2018an % 1,8. Azkenik, inbertsioak hasi duen berreskurapena azpimarratu beharra dago, kapital finkoaren eraketa gordinean jasotakoa, hiruhilekoko % 2,9ko profilarekin. urteko itxiera % 2,8koa izatea aurreikusten da, baina 2018an % 3,2ra iritsiko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd

2017 2016

I.

II.

III.a

IV.a

urtekoa

2018a

BPGd

3,1

2,8

2,9

3,0

3,0

2,9

2,4

 Etxeetako kontsumoa  Kontsumo publikoa

3,1

3,0

3,0

3,1

3,1

3,1

2,4

2,2

2,5

1,2

1,4

1,5

1,7

1,8

 Inbertsioa (KEG)  Barne-eskariaren ekarpena  Kanpoko saldoaren ekarpena

3,3 3,0 0,0

2,9 2,9 -0,2

2,5 2,7 0,3

2,9 2,9 0,1

2,9 2,9 0,1

2,8 2,9 0,0

3,2 2,6 -0,1

1,6 3,3 1,6 3,2

2,6 2,0 2,1 3,1

-2,7 2,3 2,0 3,2

5,2 2,6 2,1 3,1

3,5 2,9 2,3 3,0

2,1 2,5 2,2 3,1

-5,6 2,8 1,7 2,6

   

Lehen sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2017ko urria). (a, aurreikuspena)

Industria eta zerbitzuak euskal ekonomiaren sustatzaile nagusiak dira

Sektore handien araberako ekitaldiaren itxierari dagokionez, industria-hazkundearen aurreikuspena bere horretan mantendu da (% 2,5), baina hobetu egin da eraikuntzan (% 2,2; +0,2) eta zerbitzuetan (% 3,1; +0,2). Halaber, 2018ko aurreikuspenak ere berrikusi dira. Ildo horretatik, hobekuntzak egon dira hazkunde industrialaren (% 2,8; +0,1), eraikuntzaren (% 1,7; +0,1) eta zerbitzuen (% 2,6; +0,2) aurreikuspenetan. Eta lehen sektorearen desazelerazioa aurreikusten da (–% 5,6).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 4


2017: enplegua hazi egin da (% 2,1) eta 18.800 enplegu berri sortu dira

Susperraldi ekonomikoa finkatzen ari den agertoki honetan, Eusko Jaurlaritzak bi hamarren gorantz berrikusi du enpleguaren dinamismoa 2017an (% 2,1) eta 2018an (% 1,7). Kalkulatutako hazkunde horrek 18.800 eta 15.500 enplegu berri sortuko ditu urte bakoitzean. Halaber, euskal ekonomiaren hobekuntzari eta enpleguarekiko duen trakzio-eraginari esker, langabezia-tasak behera egiten jarraituko du: 2017an % 11,0ra heltzea aurreikusten da eta 2018an, % 10,4ra.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 5


Lan-merkatua AFILIATUTAKO BIZTANLEAK 2017ko hirugarren hiruhilekoan, Bilboko afiliatuen kopuruak % 1,7 egin du gora

2017ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran Bilboko enpresetako 172.642 afiliatu zeuden Gizarte Segurantzan. Hau da, aurreko hiruhilekoan baino % 1,7 gehiago (2.952 afiliatu gehiago termino absolutuetan). Horiek horrela, joera aldaketa bat egon da bi jaitsiera jarraitu izan ostean (hiruhilekoen arteko –% 1,3 eta –% 0,6, martxoan eta ekainean). Erantsitako grafikoan urteko sasoiaren araberako jokabideei lotutako afiliazioaren hileko aldakortasuna islatzen da (jarduera jakin batzuetan). Bereziki nabariak izan dira 2016ko eta 2017ko abuztuan, non afiliazioak nabarmen egin zuen behera. Hala eta guztiz ere, hiruhilekoaren profil orokorra (uztaila-abuztua-iraila) positiboa izan da.

Afiliatutako biztanleak [milakoak] Urtekoa

Hilabetekoa

176

172,8

174,9 173,5 171,7

172,7 171,3

169,5 166,0

163,9

167,4

169,1 165,3

167,7

165,2

169,1

168,3 168,3

171,3

172

170,6

167,8

172,6

169,6

167,1

164,3

168

164

163,5

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09

2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016

160

2015 Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Afiliazioak bilakaera desberdina izan du araubideen arabera

2016

2017

Afiliazioak, oro har, hobera egin duen agertoki honetan, araubideek bilakaera desberdinak izan dituzte. Ildo horretatik, araubide orokorreko afiliazioa (% 2,2) bereziki azpimarratzekoa da —kopuruaren aldetik daukan garrantziagatik—. Zehazki, araubide horren afiliazioa 142.898 pertsonara heldu da, hau da, hiribilduko afiliazio osoaren % 82,8 da. Aitzitik, Langile Autonomoen Araubide Berezia % 0,9 murriztu da ekaineko datuen aldean. Guztira 22.361 afiliatu dira (afiliatu guztien % 13). Halaber, Etxeko Langileen Araubide Bereziak ere beherakada arin bat izan du (–% 0,3) eta 6.570 afiliatu gehitu ditu (afiliatu guztien % 3,8).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 6


afiliatuak Guztira    

Araubide orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazariak eta itsas langileak

09.2017 172.642 142.898 22.361 6.570 813

%∆ 1,7 2,2 -0,9 -0,3 13,7

Aldakuntza-tasa, ekaineko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Merkataritzak hiru mila afiliatu baino gehiago irabazi ditu azken hiruhilekoan

Jarduera-sektoreen araberako afiliazioari dagokionez, erantsitako taulan ikus daitekeen moduan, irailean zerbitzuen sektoreko afiliazioa % 2,0 handitu zen ekain bukaerako datuen aldean (3.038 enplegu gehiago); ostera, industria eta energia % 1,2 (107 afiliatu gutxiago) eta % 1,0 (89 gutxiago) murriztu dira. Lehen sektoreak, pisu erlatibo txikiagoa duenak, enplegua areagotu du (+% 29,6; 110 enplegu). Jarduera-sektoreen analisi zehatzago bat eginez gero, ikus daiteke bilakaera are desberdinagoa dela. Hala, honako sektore hauek afiliazioa galdu dute ekaineko datuen aldean: hondakinak eta ura (–% 3,5), osasuna (–% 2,4), eraikuntzako laguntzaileak (–% 1,5), industria (–% 1), finantzak eta aseguruak (–% 0,6) eta merkataritza (–% 0,6). Aitzitik, beste jarduera hauek aldeko garapena izan dute eta urtearen hirugarren hiruhilekoan afiliazioak irabazi dituzte: jarduera administratiboak eta zerbitzu osagarriak (% 9,3), ostalaritza (% 7,6), ostatuak (% 7,0), hezkuntza (% 3,5), energia (% 2,9), gizarte-zerbitzuak (% 2,2) eta garraioa eta biltegiratzea (% 1,4).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 7


afiliatuak jarduera-adarrak Lehen sektorea Industria eta energia  Industria  Energia  Hondakinak eta ura Eraikuntza  Eraikuntza  Eraikuntzako laguntzaileak Zerbitzuak  Merkataritza  Administrariak eta laguntzaileak  Hezkuntza  Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak  Administrazio publikoa  Osasuna  Gizarte zerbitzuak  Finantzarioak eta aseguruak  Garraioa eta biltegiratzea  Ostalaritza  Informazioa eta komunikazioak  Etxeko langileak  Aisialdi- eta kultura-jarduerak  Ostatua  Higiezinak  Bestelako zerbitzuak

09.2017 482 8.645 4.997 1.211 2.437 8.692 2.847 5.845 154.823 20.077 19.419 17.885 12.495 10.525 12.755 8.441 7.655 8.414 10.095 7.898 7.140 3.186 1.456 1.033 6.349

%∆ 29,6 -1,2 -1,0 2,9 -3,5 -1,0 -0,1 -1,5 2,0 -0,6 9,3 3,5 1,3 -0,4 -2,4 2,2 -0,6 1,4 7,6 1,3 -0,2 0,8 7,0 0,0 -1,3

Aldakuntza-tasa, ekaineko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Afiliazioak izan duen igoera erreferentziako hiriburuetan ere erregistratu da

Erreferentziako hiriburuetako afiliazioaren analisiak dinamismo orokortu bat islatzen du kasu guztietan. Hain zuzen ere, estatuko bost hiriburuek (G-5) % 1,9ko hazkundearekin itxi dute iraila. Datu horrek Bartzelonan erregistratutako hazkunde arina (% 0,1) eta Zaragozaren dinamismoa (% 2,7) laburbiltzen ditu. Euskal hiriburuetako (G-3) afiliazioa % 2,3ko hazkundea izan du ekaineko datuekin alderatuta. Horietatik Iruñeak erregistratu du daturik onena (+% 3,1), atzetik Gasteiz (% 2,0) eta Donostia (% 1,9) dituela. Aipatutako banakako jokabide horien ondorioz, bederatzi hiriburuetako afiliazioak % 2,0ko hazkundea erregistratu du hirugarren hiruhilekoaren amaieran. Kontuan hartu behar da: hirugarren hiruhilekoko datuek aditzera ematen dute, aurreikusitakoaren arabera, urtearen amaieran afiliazioak % 2 inguruko hazkundea erregistratuko duela, hiriburu bakoitzaren arabera.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 8


Benchmarkinga Afiliatuak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa BILBO Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko batez bestekoa G-9ko batez bestekoa

09.2017 1.878.070 1.085.414 359.525 331.934 284.207 -172.642 117.600 114.965 101.291 ---

%∆ 1,7 0,1 2,6 2,2 2,7 1,9 1,7 2,0 1,9 3,1 2,3 2,0

Aldakuntza-tasa, ekaineko datuekin erkatuta. G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza. G-3: Gasteiz, Donostia eta IruĂąea. G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

KONTRATUAK Bilbon hirugarren hiruhilekoan erregistratutako kontratuak % 4 areagotu dira

45 urtetik gorako biztanleen kontratazioa hazi da gehien

2017ko uztailetik irailera 36.051 kontratu berri formalizatu dira Bilbon, hau da, kontratazioa % 4,0 hazi da 2016ko hiruhileko berarekin alderatuta. Zifra horrek agerian jartzen du hiribilduak izan duen lan arloko dinamismoa, kontratazioan ondoz ondoko gorakadak erregistratu baititu 2013az geroztik (seriearen hasieratik). Baina, beste alde batetik, gizonen kontratazioren bilakaera nabarmentzen da (kontratazio osoaren % 51,2), emakumeena baino gehiago handitu dena (+% 7,3 eta +% 0,8, hurrenez hurren). Bi kasuetan, urtearen bigarren hiruhilekoan baino hazkunde murritzagoa erregistratu da (+% 12,0 eta +% 4,7). Adin-tarteei dagokienez, gazteenen eta nagusienen artean erregistratu dira kontrataziogorakada handienak. Hala, 45 urtetik gorakoen kontratazioa % 9,3 hazi da 2016ko hiruhileko beraren aldean; atzetik 16 eta 24 urte bitartekoek jarraitzen diote. Azken adintarte horretan kontratazioa % 6,0 handitu da. Dinamismo txikiagoarekin, baina, hala eta guztiz ere, bilakaera positiboa izanik, areagotu egin dira 35 eta 44 urte arteko pertsonei egindako kontratu berriak (+% 2,1), bai eta 25 eta 34 urte bitartekoenak ere (+% 0,4). Formalizatutako kontratu berrien % 91,7 aldi baterako kontratazioari dagokio, eta % 8,3 kontratu finkoei; bi kasuetan antzeko bilakaera egon da, baina nabarmendu beharra dago kontratazio finkoak aldi baterako kontratazioak baino hazkunde zertxobait handiagoa izan duela (+% 4,6 eta +% 4,0, hurrenez hurren). Perspektibaz ikusita, Bilbon urtarriletik irailera bitartean metatutako kontratazio finkoa 8.255, 8.663 eta 9.357 kontratukoa izan da 2015ean, 2016an eta 2017an, urte arteko % 4,9ko eta % 8,0ko hazkundearekin, hurrenez hurren.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 9


kontratuak

2017.III

Guztira  Emakumeak  Gizonak

36.051 17.600 18.451

4,0 0,8 7,3

6.640 11.122 8.995 9.294

6,0 0,4 2,1 9,3

2.976 33.075

4,6 4,0

569 3.278 1.452 30.752

31,7 -0,4 -0,4 4,3

   

16 25 35 45

eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urte eta hortik gorakoak

 Finkoak  Aldi baterakoak    

Lehen sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak

%∆

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta. Iturria: EEZP.

Zerbitzuek bildu dute kontratazio berriaren zatirik handiena

Azkenik, hirugarren sektoreak garrantzitsuena izaten jarraitzen du kontratazio-zifrei (kontratazioaren % 85,3) eta erakutsitako dinamismoari (urte arteko +% 4,3; 1.275 kontratu berri) dagokienez. Industria eta energiak eta eraikuntzak iazkoa baino kontratazio-zifra txikiagoarekin itxi dute hiruhilekoa (–% 0,4 bi kasuetan). Azkenik, lehen sektoreko kontratazioa % 31,7 hazi da; baina kontratazio osoarekiko daukan garrantzia erlatiboa gainerako sektoreena baino guztiz txikiagoa denez, kontratu berriak 137 baino ez dira izan.

ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Bilbon erregistratutako langabezia % 5,8 murriztu da iazko datuaren aldean

Bilbon 26.399 langabe erregistratu dira irailean; horrenbestez, ia-ia ekaineko zifra mantendu egin da (+% 0,1%; 30 langabe gehiago). Horrez gain, urte arteko portaerak adierazle honen hobekuntzarako joera sendotu du: aurreko urtearekin alderatuta langabezia % 5,8 murriztu da (1.615 langabe gutxiago erregistratu dira). Sexuaren araberako portaerari dagokionez, desberdintasunak egon dira: emakumeen langabeziak gora egin du (+% 1,2) eta gizonenak, aldiz, behera (–% 1,1). Bestalde, urte arteko bilakaera oso positiboa izan da bi kasuetan, nahiz eta gizonen artean positiboagoa izan den (–% 7,7) emakumeen artean baino (–% 4,1).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 10


Erregistratutako langabezia Urtekoa

Hilabetekoa

[milakoak]

32,0

31

30,8 31,0 31,0

30,5 29,6

29,2 28,7

29

28,4

28,0 26,8

26,2

25,5 27,4

33

26,4

27

26,4

Iturria: EEZP.

Langabeziak gora egin du 35 urtetik beherakoen artean

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09

2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016

25

2015

2016

2017

Adin tarteen arabera erregistratutako langabeziaren hiruhilekoen arteko portaerari dagokionez, langabeziak behera egin du 35 eta 44 urte artekoen eta 45 urtetik gorakoen kolektiboetan (–% 1,2 eta –% 0,6). Bi adin-tarte horiek ugarienak dira (6.736 eta 13.242, hurrenkera horretan) eta erregistratutako langabeen % 25,5 eta % 50,1 barne hartzen dituzte. Bestalde, langabezian erregistratutako gazteen kopurua hazi egin da; izan ere, langabeziak gora egin du 16 eta 24 urte bitartekoen eta 25 eta 34 urte bitartekoan taldeetan (+% 6,6 eta +% 2,1, hurrenez hurren).

Adin-tarteen araberako urte arteko portaerak zera egiaztatzen du: erregistratutako langabeziaren beheranzko joera finkatzen ari dela, izan ere, talde guztiek egin dute atzera. Guztiarekin ere, adin-tarte gazteenek erregistratu dute portaerarik onena: urte arteko % 12,6ko eta % 9,8ko beherakadak egon dira 16 eta 24 urte arteko eta 25 eta 34 urte arteko adin-tarteetan. Bi kasuetan, gainditu egin da 35 eta 44 urte arteko (–% 7,6) eta 45 urtetik gorako (–% 2,3) adin tarteek erregistratutako langabezia.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 11


erregistratutako langabezia Guztira  Emakumeak  Gizonak         

09.2017

%∆

26.399 14.366 12.033

0,1 1,2 -1,1

eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urte eta hortik gorakoak

1.526 4.895 6.736 13.242

6,6 2,1 -1,2 -0,6

6 hilabetera arte 6 hilabetetik urte 1era arte Urtebetetik 2 urtera arte 2 urtetik 3 urtera arte 3 urte baino gehiagokoak

7.817 3.530 3.864 2.281 8.907

9,7 -11,0 -1,4 -1,6 -1,5

19.853

-0,2

6.546

1,2

16 25 35 45

 Ez du langabeziagatiko prestaziorik jasotzen  Langabeziagatiko prestazioak jasotzen ditu Aldakuntza-tasa, ekaineko datuekin erkatuta. Iturria: EEZP eta Lanbide

Langabezia-egoeraren antzinatasuna ere funtsezko faktore bat da egoera horren lehengoratze potentziala aurreratzeko (orokorrean, iraupen luzeak pronostikoa okerragotzen du). Ildo horretatik, 2017ko hirugarren hiruhilekoan portaerak hoberantz egin duela antzeman da; izan ere, langabezian denbora gehien daramatenen taldeak murriztu dira gehien. Horiek horrela, sei hilabetetik urtebetera bitartean langabezian egon direnen taldeak nabarmen egin du behera (–% 11,0). Gainerako taldeek ere joera horri jarraitu diote, baina ez hain modu nabarmenean: % 1,5 inguru murriztu dira. Adierazi beharra dago langabezian denbora gutxien daramaten biztanleen segmentuak soilik egin duela gora (+% 9,7, hau da, ekainean baino 688 langabe gehiago). Antzinatasunaren araberako langabe-taldeei dagokienez, berriki langabezian erregistratu direnen taldeak eta antzinatasun gehieneko taldeak Bilboko langabe guztien bi heren biltzen dituzte (% 29,6 eta % 33,7, hurrenez hurren). Langabeen heren batek langabezian hiru urte baino gehiago egon izanak azaltzen du zergatik langabeen % 75,2ak ez duen langabeziako prestaziorik jasotzen. Bartzelona eta Valentzia, hiruhilekoa langabezia-zifra txikienarekin itxi duten hiriburu bakarrak

Erreferentziako hiriburuei dagokienez, langabeziak gora egin du hiriburu guztietan Bartzelonan eta Valentzian izan ezik. Bi horietan, langabezia % 0,3 murriztu da ekaineko datuen aldean (211 eta 181 langabe gutxiago, kopuru absolutuetan). Horrek ez du konpentsatzen Madrilen (+% 1,4), Sevillan (% 2,3) eta Zaragozan (% 2,8) egondako igoera. Ondorioz, estatuko bost hiriburuen taldeak (G-5) % 1,2ko langabeziahazkundearekin itxi du hiruhilekoa. Gainerako euskal hiriburuei dagokienez (G-3), langabezia hiri guztietan hazi da, nahiz eta neurri desberdinetan handitu den: Donostia (% 2,3), Gasteiz (% 0,8) eta Iruñea (% 0,2). Ondorioz, hiru euskal hiriburuen taldeak % 1,1eko langabezia-hazkundearekin itxi du hiruhilekoa.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 12


benchmarkinga

erregistratutako langabezia

09.2017

%∆

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa

181.859 71.660 59.612 74.277 39.843 --

1,4 -0,3 -0,3 2,3 2,8 1,2

BILBO

26.399

0,1

16.934 8.542 12.499 ---

0,8 2,3 0,2 1,1 1,0

Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko batez bestekoa G-9ko batez bestekoa Aldakuntza-tasa, ekaineko datuekin erkatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA Biztanleria aktiboak gora egin du (+% 3,8)…

…eta landunen kopurua handitu egin da (+% 1,5)...

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) datuen arabera, hiribilduan bizi den biztanleria aktiboaren kopurua 166,8 mila pertsonakoa izan da 2017ko hirugarren hiruhilekoan, hau da, 6.100 pertsona gehiago, aurreko hiruhilekoari dagokionez (+% 3,8). Sexuaren araberako biztanleria aktiboaren bilakaerak hiruhilekoen arteko portaera positiboa izan du bi kasuetan; hala ere, dinamismo handiagoa egon da gizonen artean (+% 6,6) emakumeen artean baino (+% 0,8). Horrez gain, landunen garapena aldekoa izan da, hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz % 1,5 hazi baita, 137,5 mila pertsonara iritsi arte (2.000 lagun gehiago kopuru absolutuetan). Gehikuntza hori gizonezko landunen biztanleria gehitu delako gertatu da (+% 6,7), emakume landunen biztanleriak atzera egin baitu (–% 4,1) aldi horretan, bigarren hiruhilekoaren aldean. Jarduera-sektoreka banatuta landunak aztertuz gero, ikus daiteke landunen zenbateko osoak hirugarren hiruhilekoan izan duen joera ona mantentzearen arrazoia industriajarduera (aurreko hiruhilekoan baino 2.300 pertsona gehiagorekin) eta eraikuntza izan direla (500 lagun gehiago), lehen sektoreak eta zerbitzuen sektoreek kontrako bidea izan dutelako ( -900). Guztiarekin ere, hiribilduko enplegu-tasak 0,4 ehuneko-puntu egin du gora bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 47,21ean kokatu da. Tasa hori % 53,29 handitu da gizonezkoen kasuan, emakumeen kasuan, berriz, % 41,59ra arte jaitsi da.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 13


Biztanleria aktiboa, okupatuak eta langabeak [milakoak]

Biztanleria aktiboa

195 185

III-15 166,1

III-14 162,5

31,1

31,4

175 165

Langabeak 25,4

28,1

III-17 137,5

III-16 134,6

III-15 135,0

III-14 131,1

III-17 166,8

III-16 162,7

155 145 135 125

Landunak 115 I

II

III

IV

I

II

2014

…baita langabeena ere (% 16,7)

III

IV

2015

I

II

III

IV

I

2016

II

III

2017

Beste alde batetik, langabeen kopuruak gora egin du eta 29,4 mila langaberekin itxi du hiruhilekoa, hau da, bigarren hiruhilekoaren aldean % 16,7ko hazkundea erregistratu da (4.200 pertsona gehiago). Bilakaera hori bi sexuetan gertatu da, nahiz eta emakumeen artean eragin handiagoa izan duen (+% 28,2) gizonen artean baino (+% 6,7). Ondorioz, langabezia-tasa batez beste % 17,6koa da, eta aldea hiru puntukoa baino handiagoa da emakumeen (% 19,2) eta gizonen (% 16,1) artean.

biztanleria aktiboa

2017.I

2017.II

2017.III

Biztanleria aktiboa (milakotan)  Landunak (milakotan)

163,8

160,7

166,8

3,8

139,9 19,9 7,8 111,6

135,5 16,7 6,6 111,9

137,5 19,0 7,1 111,0

1,5 13,8 7,6 -0,8

23,9

25,2

29,4

16,7

14,59

15,69

17,60

1,91

-

Industria Eraikuntza Zerbitzuak

 Langabeak (milakotan) Langabezia-tasa (%)*

%∆

* ehuneko-puntuak Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 14


Merkataritza Merkataritzaren salmenta-indize orokorra % 2,8 igo da Bizkaian 2017ko bigarren hiruhilekoan

2017ko bigarren hiruhilekoan Bizkaiko merkataritzaren salmenta-indize orokorrak % 2,8 egin du gora aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, nahiz eta aurreko hiruhilekoan erregistratutakoa baino txikiagoa den (% 5,0). Hazkunde hori honako sektore hauen salmenten urte arteko bilakaera positiboak eragin du: handizkako merkataritza (% 3,1), txikizkako merkataritza (% 3,9) eta ibilgailuen salmenta eta konponketa (% 1,9). Txikizkako salgaien banaketa produktuaren arabera egitean, argi geratu da elikagaiak ez diren produktuen salmenten dinamismoa (urte arteko % 5,4), hain zuzen ere, hamabost hiruhilekoz jarraian emaitza positiboak lortu dituena. Elikagaien salmentak astiroago hazi dira (% 1,4) eta azken bi urte eta erdian joera positiboa izan dute —une puntual negatiboren batekin—.

Merkataritzako enpleguaren indizea % 0,9 hazi da: azken 6,5 urteetan izan den hazkunderik handiena

Bizkaiko merkataritza-sektorean okupatuta dauden pertsonen indize orokorrak urte arteko % 0,9ko hazkundea izan du, lehenengo hiruhilekoan erregistratutakoa baino bost hamarren gehiago. Baina, nabarmendu beharra dago azken 26 hiruhilekoetan (seriearen hasiera) erregistratutako urte arteko hazkunderik altuena izan dela.

merkataritza

2016.IV

2017.I

2017.II

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK Ibilgailu motordunen salmenta/konp. Handizkako merkataritza Txikizkako merkataritza*  Jatekoak  Gainerako produktuak LANDUNAK

3,0

5,0

2,8

14,4

6,3

1,9

1,6 1,9 -0,1 3,2

5,6 2,9 1,3 4,0

3,1 3,9 1,4 5,4

-0,5

0,4

0,9

*Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. 2010eko oinarria Iturria: Eustat.

Merkataritza-gune handien salmentaindizea hobetu egin da (% 4,6)

Bizkaiko merkataritza-gune handien salmentak urte arteko % 4,6ko hazkundea izan du, aurreko hiruhileroko datua puntu eta erdi baino gehiago hobetuz (% 3,0). Dinamismo hori elikagaien salmentan erregistratutako bilakaera positiboak eragin du (+% 3,7), baita elikagaiak ez direnen salmentan erregistratutakoak ere (+% 5,8). Bi kasuetan hobetu egin dira urtearen bigarren hiruhilekoan lortutako emaitzak (% 2,3 eta % 4,2, hurrenez hurren). Salmenten pixkanakako eta etengabeko susperraldi-egoera honetan, egiaztatu egin da landunen indizeak izan duen hobekuntza; izan ere, % 2,6 hazi da, aurreko aldian erregistratutako joerari jarraiki (% 3,7).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 15


merkataritza-gune handiak

2017.II

2017.III

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK  Jatekoak  Bestelako produktuak

3,0 2,3 4,2

4,6 3,7 5,8

LANDUNAK

3,7

2,6

Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korrontetan. Iturria: Eustat.

Ibilgailu partikularren matrikulazioa murriztu egin da laugarren hiruhilekoz jarraian

Ibilgailuen matrikulazioari dagokionez, 2017ko hirugarren hiruhilekoan guztira 4.592 ibilgailu matrikulatu dira Bizkaiko lurraldean, hau da, 2016ko aldi berean baino % 3,2 gehiago (142 ibilgailu gehiago kopuru absolutuetan). Erantsitako taulan ikus daitekeen moduan, uztailetik irailera bitartean matrikulazioak izan duen gorakada enpresako ibilgailuen eta bestelakoen matrikulazioaren portaera onak bultzatu du (+% 24,9), zeina 1.551 matrikulaziotara heldu den (iaz baino 309 gehiago). Bestalde, ibilgailu partikularren matrikulazioak behera egin du (urte arteko –% 5,2) laugarren hiruhilekoz jarraian; horiek horrela, hiruhilekoa 3.041 matrikulaziorekin itxi da (2016ko hirugarren hiruhilekoan baino 167 gutxiago).

ibilgailuen matrikulazioa

2017.I

2017.II

2017.III

Guztira

4.694

5.240

4.592

3,2

3.159 1.535

3.441 1.799

3.041 1.551

-5,2 24,9

 Partikularrak  Enpresakoak eta beste batzuk

%∆

Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Faconauto

Merkataritzari lotutako enpresak eta afiliazioa murriztu egin dira Bilbon

Bizkaiko merkataritza-sektoreko enpleguaren eta salmenten urte arteko hazkundea ez dator bat Bilboko merkataritzako enpresa-ehunaren balantzearekin, zeinak Gizarte Segurantzan izena emandako 72 enpresa (–% 2,5) eta 287 afiliatu galdu dituen (–% 1,4) 2016ko iraileko itxierako datuen aldean. Hiru azpisektoreek eragina izan dute taldearen bilakaera negatiboan; izan ere, handizkako merkataritzak, txikizkako merkataritzak eta ibilgailuen salmenta eta konponketak inskribatutako enpresa-kopurua murriztu dute (–% 2,8, –% 2,1 eta –% 5,0, hurrenez hurren). Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, azpimarratu beharra dago ibilgailuen salmenta eta konponketa azpisektorearen afiliazioa mantendu egin dela (% 0,1eko hazkunde arin batekin); aitzitik, handizkako merkataritzan eta txikizkakoan afiliazioa murriztu egin da % 1,7 eta % 1,5, hurrenez hurren.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 16


Bilboko adierazleak

03.2017

06.2017

09.2017

2.814

2.813

2.799

-2,5

 Handizkako merkataritza  Txikizkako merkataritza  Ibilgailuen salmenta eta konponketa

690 1.912 212

695 1.911 207

688 1.901 210

-2,8 -2,1 -5,0

Afiliatuak  Handizkako merkataritza  Txikizkako merkataritza  Ibilgailuen salmenta eta konponketa

20.044 4.901 13.780 1.363

20.191 4.935 13.875 1.381

20.077 4.930 13.750 1.397

-1,4 -1,7 -1,5 0,1

Enpresak (afiliazio-kontuak)

%∆

Bilboko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: GSDN

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 17


Turismoa Urte arteko atzerakada arina antzeman da hiribilduko hoteletako udako jardueran

2017ko uztailetik irailera bitartean, Bilboko hotelen sareak 277.978 bidaiari hartu ditu, 552.688 ostatu-gau egin dituztenak. Zifra horiek erakusten dute hiribilduko hotelen jarduera oso handia dela. Hala eta guztiz ere, hamahiru hiruhilekoz jarraian izandako hazkundearen ostean, urte arteko % 0,4ko beherakada erregistratu da bidaiarien sarreran (iaz baino 1.026 bidaiari gutxiago). Ostatu-gauen kopuruak ere behera egin du -% 1,5 (8.411 ostatu-gau gutxiago). Hotelen mailaren araberako bi magnitude horien eboluzioak aditzera ematen du 2017ko hirugarren hiruhilekoan hiru izarreko edo gehiagoko establezimenduetan erregistratutako ostatu-gauen beherakadak eragin duela ostatu-gau guztien beherakada; izan ere, % 2,7 jaitsi dira eta 431.971 ostatu-gauetara baino ez dira iritsi. Ildo horretatik, kategoria txikiagoko establezimenduetan egon den ostatu-gauen areagotzeak (+% 3,0) ez du maila handiagoko establezimenduetan egon den beherakada konpentsatu, establezimendu guztien % 21,8 direlako soilik.

turismoa

2017.III

%∆

552.688 431.971 120.717

-1,5 -2,7 3,0

 Estatukoak  Atzerritarrak

256.196 296.492

-11,6 9,3

BIDAIARIAK  Estatukoak  Atzerritarrak

277.978 128.401 149.577

-0,4 -8,8 8,3

1,99

-1,1

OSTATU-GAUAK  3 izar eta gehiagoko hotelak  3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatu-etxeak

BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Eustat

Atzerriko turismoak ez du estatuko segmentuan egon den beherakada konpentsatu

Hiribilduko hoteletako instalazioetan ostatu hartu duten turisten jatorriak portaera desberdina izan du. Urtearen hirugarren hiruhilekoan, bai ostatu-gauei (-% 11,6) bai bidaiarien sarrerari (-% 8,8) dagokienez, estatuko turisten kopuruak nabarmen egin du behera. Horrek eragina izan du hoteletako jardueraren beherakadan, ezin izan baita atzerriko segmentuan erregistratutako gehikuntzen bitartez konpentsatu, ez bidaiariei (% 9,3) ez ostatu-gauei (% 8,3) dagokienez. Jatorriaren araberako bi segmentuen ekarpena nahiko antzekoa da. Hala ere, zertxobait hobea da atzerritarren segmentuan, bai bidaiariei (% 53,8) bai ostatu-gauei dagokienez (% 53,6). Ostatu-gauen eta bidaiarien aldagaien baterako bilakaerak batez besteko egonaldia zehazten du. 2017ko hirugarren hiruhilekoan batez besteko egonaldiak behera egin du (urte arteko -% 1,1) eta 1,99 egunetan geratu da. Turismo nazionalaren (2,00 egun; urte arteko -% 3,1) eta atzerriko turismoaren (1,98 egun; urte arteko +% 1,0) artean ez da ia desberdintasunik egon.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 18


Ostatu-gauen bilakaera desberdina izan da erreferentziako hiriburu guztietan

Erreferentziako hiriburu nagusietako hotelen jardueraren bilakaera jaso da erantsitako taulan. Emaitza desberdinak egon dira. Madrilen (+% 5,9), Sevillan (+% 4,3) eta Zaragozan (+% 6,0) erregistratutako ostatu-gauen dinamismoa azpimarratu beharra dago, Bartzelonan (–% 1,0) eta Valentzian (–% 0,7) erregistratutako beherakadak konpentsatu dituena; horiek horrela, G-5 taldeak % 2,9ko hazkundearekin itxi du hiruhilekoa. Bestalde, euskal hiriburuei dagokienez (G-3), Donostiak baino ez du iazko zifra hobetu (+%1,1); horrenbestez, G-3 taldeak atzera egin du (–% 0,8).

benchmarkinga hoteletako ostatu-gauak Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa (hiriak) BILBO Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko batez bestekoa (hiriak) G-9ko batez bestekoa (hiriak)

2017.III 4.924.635 5.873.995 1.258.536 1.350.006 509.919 --

%∆

552.688

5,9 -1,0 -0,7 4,3 6,0 2,9 -1,5

179.963 437.860 211.213 ---

-3,5 1,1 -0,1 -0,8 1,2

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta. Iturria: Eustat eta EIN.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 19


Garraioa ITSAS GARRAIOA Uztailean eta abuztuan, Bilboko Portuaren bitartez garraiatutako salgaien trafikoa 6,3 milioietara heldu da eta % 25,8 egin du gora 2016ko bihileko berarekin erkatuta (1,3 milioi tona gehiago, kopuru absolutuetan). Garraiatutako salgai moten hiru segmentuek portaera positiboa izan dute. Azpimarratu behar da solteko salgaiek (garraiatutako salgai guztien % 61,1) urte arteko % 33ko hazkundea izan dutela 2016ko zifraren aldean (+956,3 mila tona). Solteko solidoak (salgai guztien % 13,6) % 49,3 areagotu dira (282,7 mila tona gehiago) eta salgai orokorrak (guztien % 25,1) % 4,1 handitu dira (61,9 mila tona gehiago). 14 Halaber, edukiontzietan mugitzen diren salgaien bolumena areagotu egin da (urte arteko +% 5,8), 1,1 milioi tonatara helduz (+58,9 mila tona). Mugitutako edukiontziek ere (TEU) % 2,4ko gorakada izan dute 2016ko aldi berarekin erkatuz (+2.381).

Salgaien itsas garraioa

Joaera(media (batez móvil mugikorra azken 12 hilabeteetan) Tendencia últimos 12 meses)

3.411,8

32.876 32.069

32.003

3.161,3

29.507 30.073 31.009

29.000

32.180

31.000

34.666

35.000

33.000

[mila tonatan]

Urtekoak Hilabetekoa Salgai Mercancías

2.739,3

2.873,4

2.847,0

2.537,2

2.918,0

2.627,9

2.600 2.400

2.262,6

2.200

27.000 1.930,7

1.744,1

3.200

2.800

2.616,6

2.358,6

3.600

3.000

2.854,1

2.624,9

3.800

3.400 3.164,2

2.172,3

2.000 1.800 1.600

Iturria: Estatuko portuak

01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08

25.000

2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016

Salgaien itsas garraioa areagotu egin da (% 25,8)

2015

2016

2017

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 20


AIREKO GARRAIOA 2017ko hirugarren hiruhilekoan Loiuko aireportuak guztira 1.463.323 bidaiari erregistratu ditu, beraz, 2016. urteko denboraldi berarekiko % 3,8 hazi da (54.109 bidaiari gehiago, alegia, zenbaki absolutuetan). Bidaiarien kopurua hamalaugarren hiruhilekoz jarraian areagotu da. Hileko bilakaerari erreparatuz, iraila da bilakaera onena izan duen hilabetea (+% 8,5), uztailarekin (+% 2,4) eta abuztuarekin (+% 1,0) alderatuta.

Loiuko aireportuko bidaiarien garraioak gora egiten jarraitzen du

Merkataritza-hegaldiak Loiuko aireportuko aireko trafiko osoaren % 99,9 dira. Horietatik, hegaldi nazionalak erdia baino zertxobait gehiago dira (% 52,6) eta 768.922 bidaiari erregistratu dituzte (2016ko hirugarren hiruhilekoan baino +% 6,0 eta 43.573 bidaiari gehiago). Bestalde, atzerriko hegaldiek 692.383 bidaiari izan dituzte (urte arteko +% 1,8 eta 11.935 bidaiari gehiago). Azkenik, Loiutik 12.664 hegaldi operatu dira; horrenbestez, % 1,2ko beherakada egon da 2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean (-157 operazio).

aireko garraioa BIDAIARIAK (kop.) Merkataritza hegaldietan:  Nazionalak  Nazioartekoak HEGALDIAK (kop.)

2017.II

2017.III

%∆

1.375.637

1.463.323

3,8

780.784 592.058

768.922 692.383

6,0 1,8

13.027

12.664

-1,2

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Aena

Estatuko eta Euskadiko aireportu nagusien konparazioak agerian uzten du bilakaera positiboa izan dela aztertutako aireportu guztietan. Estatuko erreferentziako bost hiriburuen taldean (G-5) bidaiarien trafikoa % 5,7 areagotu da urtearen hirugarren hiruhilekoan. Gorakadarik nabarmenenak Valentzian (% 13,7) eta Zaragozan (% 12,6) erregistratu dira. Atzetik izan dituzte Bartzelona (% 6,5), Sevilla (% 5,3) eta Madril (% 3,8).

Bidaiarien kopurua aztertutako aireportu guztietan areagotu da.

Gainerako euskal hiriburuetan (G-3) gorakada nabarmen batekin itxi da 2017ko hirugarren hiruhilekoa (% 23,5). Ildo horretatik, azpimarratzekoa da Gasteizek izan duen dinamismoa: 1 2016ko hirugarren hiruhilekoan 3.525 bidaiari izatetik 2017ko uztailetik irailera bitartean 24.352 bidaiari erregistratzera igaro da; hau da, 2017an % 590,8 hazi da. Bestalde, Donostiak (% 6,8) eta Iruñeak (% 1,5) ere aldeko bilakaera izan dute, nahiz eta bidaiarien hazkundea txikiagoa izan den.

1

Operazio berrien inkorporazioaren ondorioz.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 21


benchmarkinga aireportuetako bidaiariak

2017.III

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua

14.847.375 14.623.242 2.132.615 1.314.569 144.348 ..

3,8 6,5 13,7 5,3 12,6 5,7

BILBO

1.463.323

3,8

24.352 71.917 40.342

590,8 6,8 1,5 23,5 5,6

Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko metatua G-9ko metatua

%∆

.. ..

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin erkatuta Iturria: Aena.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 22


Ekonomia produktiboa BARNE-PRODUKTU GORDINA 2017ko hirugarren hiruhilekoan Bizkaiko barne-produktu gordinak % 2,9ko hazkundea izan du iazko aldi berarekin erkatuta. Hazkunde hori lehenengo hiruhilekoan erregistratutakoaren berdina da. Hazkundea positiboa izan da hamalau hilabetez jarraian.

Bizkaiko ekonomiak % 2,9ko hazkundearekin itxi du 2017. urtearen lehenengo erdia

Hiruhilekoen arteko aldakuntzari dagokionez ere, balantzea positiboa izan da, % 0,8 hazi baita (aurreko hiruhilekoetan erregistratutako ehuneko bera). Erantsitako grafikoan ikus daitekeen moduan, zeinu positiboko gorakadak izan ditu 2013ko laugarren hiruhilekoaz geroztik. Laburbilduz, Bizkaiko Lurraldearen hazkunde ekonomikoaren profila finkatu egin da eta 2017an % 3 inguruko hazkundea izatea aurreikusten da.

Bizkaiko BPGd Urtekoa 3,0 3,1

5

Hiruhilekokoa Hiruhileko arteko aldakuntza Var. Intertrimestral UrteInteranual arteko aldakuntza Var.

2,2

4 3,0

2,4

2,9

1,2

0,4

1,0 0,4

0,1

0,7

0,9

0,8

0,8

-1

-1,0

-2

-1,9

-3

-3,4

-4

I II III IV I II III IV I II III IV I II III IV I II

2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016

1 0

0,6

-0,2

-1,6 -2,2

3 2

1,4

-0,1

3,0

2,8

2013

2014

2015

2016

2017

INDUSTRIA Uztaila eta abuztua bitartean, Bizkaiko ekoizpen industrialaren indizeak urte arteko % 3,2ko hazkundea izan du, hau da, hazkunde positiboa izan du lau hiruhilekoz jarraian. Bilakaera hori aztertutako hiru azpisektoreetako dinamismoari esker lortu da: energia, gasa eta ura (% 31,7), erauzketa-industriak (% 25,2) eta manufakturaindustria (% 0,2), azken emaitzari dagokionez erabakigarria izan dena, Bizkaiko industria osoari egiten dion ekarpena2 dela eta.

Bizkaiko jarduera industrialak urte arteko (uztaila eta abuztua) % 3,2ko hazkundea izan du

2

Kontu Ekonomikoen arabera (Eustat, 2015) manufaktura-industriari % 79 dagokio; atzetik jarraitzen diote energiak, gasak eta urak (% 20,6) eta bazterreko pisua daukaten erauzketa-industriek (% 0,4).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 23


industria

2017.I

2017.II

2017.III

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Ekoizpenaren indizea  Manufaktura-industria  Energia, gasa eta ura  Erauzketa-industriak

5,4 5,0 7,6 6,4

3,5 3,5 4,5 13,3

3,2 0,2 31,7 25,2

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak. 2017ko III. hiruhileko uztaileko eta abuztuko datuak. Erreferentziako aldiko agregazio-indizearen urte arteko aldakuntza Iturria: Eustat

ZERBITZUAK 2017ko bigarren hiruhilekoan, Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenten indize orokorrak % 3,9 egin du gora (urte arteko datua). Zifra hori oso aipagarria da, nahiz eta aurreko hiruhilekoan erregistratutakoa baino zertxobait txikiagoa izan (sei hamarren). Merkataritzako salmentei (% 2,8) eta aztertutako zerbitzu-jarduerei (% 4,7) dagozkien indize partzialen bilakaeraren emaitza bateratua da. Merkataritzakoak ez diren zerbitzuetan arreta jarriz gero, antzematen da salmenten hazkunde orokor bat egon dela jarduera-adar guztietan, jarduera administratiboen eta zerbitzu osagarrien % 2,4aren eta ostalaritzari dagokion % 6,8aren arteko balioekin.

Zerbitzuen salmentaindize orokorra % 3,9 igo da Bizkaian 2017ko bigarren hiruhilekoan

2017ko bigarren hiruhilekoan, Bizkaiko zerbitzuen sektoreko landunen indizeak aldeko joera mantendu du; izan ere, urte arteko aldakuntza positiboa izan du hamargarren hiruhilekoz jarraian. Horrez gain, erregistratutako hazkundea % 2,2koa izan da, aurreko hiruhilekoan lortutako zifra ia-ia bikoiztu egiten duena (% 1,2). Kasu honetan ere, “beste zerbitzu batzuk”3 agregatuari dagokion indizeak merkataritza-sektoreak baino bilakaera positiboagoa izan du (% 3,0, % 0,9ren aldean).

3

Kontu Ekonomikoen arabera (Eustat, 2015), zerbitzu gisa jasotako agregazio sektorialari dagokionez, merkataritzak % 30,9ko ekarpena dakar eta “beste zerbitzu batzuk” multzoak % 69,1ekoa.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 24


Zerbitzu-salmentak 14,0 12,0 10,0 8,0 6,0 4,0 2,0 0,0 -2,0 -4,0 -6,0 -8,0 -10,0

110

Tasa variación interanual Urtekodearteko aldakuntza-tasa Índice Indizea

103,6 100,8

98,6

97,9 96,0

94,9

100

97,9

3,9

2,8

2,2

2,2

1,7

105 101,7

95

89,6 2,7 -2,0 -5,3

5,2

9…

90

91,0 85

-5,7

-7,3 I

II III IV

80 I

II III IV

2012

2013

I

II III IV

I

2014

Zerbitzuak

II III IV 2015

I

II III IV

I

2016

2017

2017.I

II

2017.II

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Zerbitzuak guztira Merkataritza Bestelako zerbitzuak  Garraioa eta biltegiratzea  Ostalaritza  Informazioa eta komunikazioak  Jard. profesionalak, zientifikoak eta teknikoak  Jard. administratiboak eta zerbitzu osagarriak

4,5

3,9

5,0

2,8

4,0 4,5 8,3 4,2 1,5 0,6

4,7 5,1 6,8 3,6 4,6 2,4

0,9 0,4 1,2

2,2 0,9 3,0

Landunen indizea Zerbitzuak  Merkataritza  Bestelako zerbitzuak Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak Iturria: Eustat.

KANPO-MERKATARITZA Bizkaiko esportazio eta inportazioak nabarmen areagotu dira

Uztaila-abuztua bihilekoan Bizkaiko enpresek egindako esportazioak 1.577 milioi hazi dira; horrenbestez, urte arteko % 27,8ko hazkundea egon da (+342,8 milioi euro). Inportazioak ere hazi egin dira (% 24,8) 1.706,6 milioi eurora arte (+339,4 mila euro). Merkataritza-saldoak defizitarioa izaten jarraitzen du (-129,7 M €), eta kanpo estalduratasa % 92,4koa da.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 25


Bilakaera oso positiboa da, energiaren sektoreari dagokion ondorioa kendu ostean. Izan ere, Bizkaiko lurraldean oso garrantzitsua da. Energetikoak ez diren esportazioek — manufaktura-industriari dagozkionak4— % 23,9ko hazkundearekin itxi dute bihilekoa 2016ko aldi berarekin erkatuta; inportazioek, ostera, gorakada txikiagoa izan dute (% 9,4). Horiek horrela, energetikoa ez den merkataritza-saldoa superabitarioa da (+327 M€) eta % 135,5eko estaldura-tasa dauka.

kanpo-merkataritza

2017.II

2017.III

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

Esportazioak guztira Energetikoak ez diren esportazioak Inportazioak guztira Energetikoak ez diren inportazioak

13,7

27,8

7,2

23,9

20,5

24,8

10,2

9,4 (Partaidetza-ratioa, %)

energetikoak ez diren esport. % / esport. guztiak energetikoak ez diren inport. % / inport. guztiak

74,0

79,1

56,3

53,9

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2017ko hirugarren hiruhilekoa, uztaila-abuztuari dagokiona Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.

4

Kokegintza eta petrolio-finketa alde batera utzita, energia esportazio eta inportazio gisa integratzen dena.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 26


Jarduera ekonomikoak Lizentzia aktiboen kopurua handitu da, iazko datuekin alderatuta

Bilbok jarduera ekonomikoko 39.978 lizentziarekin itxi du 2017ko hirugarren hiruhilekoa. Zifra hori bigarren hiruhilekoaren oso antzekoa da (+% 0,1). Urte arteko datuei dagokienez, dinamismo handiagoa egon da. Horiek horrela, % 1,7ko igoera erregistratu da 2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean (655 lizentzia gehiago kopuru absolutuetan). Enpresa-jardueretarako lizentziak lizentzia aktibo guztien % 74,7 dira (29.882). Jarduera profesionaletako lizentziak % 24,3 izan dira (9.714 lizentzia) eta jarduera artistikoetako lizentziak % 1,0 (382). Hiru taldeek hiruhileko arteko gorakada arinak izan dituzte (+% 0,1, +% 0,1 eta +% 0,3, hurrenez hurren), urte arteko terminoetan areagotu egin direnak (+% 1,6, +% 1,8 eta +% 5,5, hurrenez hurren).

Jarduera ekonomikoak 41.000

Urtekoa

Hiruhilekoa

35.000 34.000

38.075

36.758

36.825

36.000

35.974

37.000

38.365

39.981

38.000

38.123

39.000

39.223

40.000

3 2,0 1,5

2

1,7

1,5

2 1

0,7

0,4 0,4

0,4 0,3 0,2

0,0

-0,1

0,1

1 0 -1

-0,4

-0,4

2014

2015

2016

III

II

I

IV

III

II

I

IV

III

II

I

IV

III

II

I

2016

2015

2014

2013

2012

2011

2010

-1

2009

33.000

2017

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaindeko Zerga)

Zerbitzuen sektorea nagusitzen da enpresalizentzien artean

Enpresa-jarduerei dagokienez, zerbitzuen enpresetan 25.615 lizentzia aktibo daude (guztiaren % 85,7), eta hiruhilekoen artean gehikuntza arin bat antzeman da (+% 0,1; +25 lizentzia zenbateko absolutuetan). Eraikuntza-sektoreko lizentziak enpresa-lizentzia guztien % 9,5 dira eta aurreko hiruhilekoaren antzera mantendu dira (lizentzia bat gehiago). Azkenik, industria-jarduerek —pisu erlatibo txikiagoa daukatenek (% 4,8)— bi lizentzia galdu dituzte. Beste alde batetik, merkataritzak eta ostalaritzak hiruhileko arteko beherakadak izan dituzte (–% 0,3 eta –% 0,4, hurrenez hurren), finantza-zerbitzuetako lizentziak mantendu egin dira, eta gainerako sektoreek aldeko bilakaerak izan dituzte: enpresentzako zerbitzuen jarduera-lizentziak eta higiezinen zerbitzuak % 1,0 areagotu dira (+47 eta +11, hurrenez hurren).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 27


jarduerak

2017.II

%∆ urteen hiruhilekoen artekoa artekoa

2017.III

Jarduera ekonomikoak

39.939

39.978

1,7

0,1

Enpresa-jarduerak Industria Eraikuntza Zerbitzuak

29.858

29.882

1.430 2.838 25.590

1.428 2.839 25.615

1,6 1,3 5,5 1,2

0,1 -0,1 0,0 0,1

9.700

9.714

1,8

0,1

381

382

5,5

0,3

Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (ekonomia-jardueren gaineko zerga)

SOZIETATE BERRIAK 2017ko hirugarren hiruhilekoan 126 sozietate berri eratu dira Bizkaian, hau da, aurreko hiruhilekoan baino % 21,7 gutxiago (-35 kopuru absolutuetan); hala ere, urte arteko aldeari dagokionez, beherakada arindu egin da (–% 17,1; duela urtebete baino 26 sozietate berri gutxiago). Sektoreen araberako analisiak islatzen du sozietate berrien % 81,0 hirugarren sektorekoak direla (102 sozietate berri). Horrek agerian jartzen du sektore horrek hiribilduan daukan garrantzia. Bestalde, % 13,5 eraikuntzaren sektorekoak dira (17) eta % 5,6 industriaren sektorekoak (7).

Merkataritza-sozietate berriak 1200

Urtekoa

1000

600

744 741 830 836 868 782 707

800

300

Hiruhilekoa 245 232

243

246

210

205

221

250 218 202

215 203 184

400

200 168

174 149

200

141

161

152

126

150 100

I II III IV I II III IV I II III IV I II III IV I II III

0

2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016

Eratutako sozietate berrien kopurua murriztu da

2013

2014

2015

2016

2017

Iturria: Merkataritza Fuente: Bilboko Cámara de Comercio deGanbera Bilbao y eta Merkataritza Erregistroa

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 28


Grafikoan ikus daitekeen moduan, kontuan hartu behar da portaera hori urteko sasoiaren araberako dela; izan ere, sozietateen eraikuntzari dagokionez, nolabaiteko atzerakada egon ohi da urtearen hirugarren hiruhilekoan. Guztiarekin ere, urtearen lehenengo hiru hiruhilekoetan, sozietate berrien sorkuntzak honako sekuentzia hau izan du: 580, 539 eta 502 sozietate berri 2015., 2016. eta 2017. urteetan, hurrenez hurren. Kasu bakoitzean urte arteko % 12,5eko, % 7,1eko eta % 6,9ko beherakadak egon dira. Joera horrek aditzera ematen du Bizkaian eratutako sozietate berrien kopurua txikiagoa izango dela 2017an.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 29


2017KO III. HIRUHILEKOA

ADIERAZLEAK Azken datua

Urteen arteko Δ (%)

Aldia

LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)**

166,8

2,5

III. hiruhilekoa

Landunak (milakotan)**

137,5

2,2

III. hiruhilekoa

Langabeak (milakotan)**

29,4

4,6

III. hiruhilekoa

Langabezia-tasa (%)**

17,6

1,8

III. hiruhilekoa

26.399

-5,8

Iraila

172.642

3,3

Iraila

36.051

4,0

III. hiruhilekoa

20.077

-1,4

Iraila

101,7

1,8

Iraila

Ostatu-gauak (kop.)

552.688

-1,5

III. hiruhilekoa

Bidaiariak (kop.)

277.978

-0,4

III. hiruhilekoa

1,99

-1,1

III. hiruhilekoa

6.306,9

25,8

III. hiruhilekoa

1.463.323

3,8

III. hiruhilekoa

39.798

1,7

III. hiruhilekoa

176,4

3,2

III. hiruhilekoa

126

-17,1

III. hiruhilekoa

Erregistratutako langabeak (pertsona kop.)** Afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Afiliatuak Kontsumo-prezioak (indizea)*** TURISMOA

Batez besteko egonaldia (ostatugauak/bidaiaria) GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (mila tonatan) Bidaiarien aireko garraioa ENPRESA-JARDUERA Enpresa-jarduerako lizentziak Industria-ekoizpena (indizea)*** Merkataritza-sozietate berriak (kop.)

** Bilboko biztanleak. *** Bizkaiari dagokion adierazlea. IPIren bilakaera, erreferentziako aldiaren indize metatua oinarri hartuta. Iturria: geuk egin dugu Eustaten, EEZPren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta Aenaren datuak erabilita.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2017ko III. hiruhilekoa 30


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.