III 2013 Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena
Laburpena Eurogunearen atzeraldiaurreikuspenak mantentzen dira, oro har hartuta (-% 0,4 2013an), eta eragin berezia izango du Espainiako ekonomian (-% 1,3)
Munduko hazkundearen aurreikuspenen beheranzko berrikuspena egin du berriro Nazioarteko Diru Funtsak, krisi ekonomikoaren eta finantzarioaren larritasuna islatuz. 2013rako, zehazkiago, munduko ekonomiak % 2,9 igotzea aurreikusten da, uztailean egindako hazkunde-berrikuspena baino 3 hamarren beherago. 2014an zehar dinamismo handiagoa egotea aurreikusten da, urteko % 3,6ko batez besteko hazkundearekin; hala ere, baliteke proiekzio hori hilabete batzuk barru hain optimista ez izatea, ekonomia emergenteak eta garatzen ari direnak izaten ari diren moteltzea dela-eta (halako ekonomiak dira, izan ere, hazkunde globalari gehien laguntzen diotenak). Ekonomia aurreratuen aurreikuspenak, oro har hartuta, % 1,2ko hazkundea erakusten du 2013rako, baina eurogunea tasa negatiboetan mantenduko da (-% 0,4). Espainiako ekonomiaren okertzea bereziki esanguratsua izango da (-% 1,3); hala ere, hazkundetasa hiru hamarren gorantz berrikusi da uztailarekin alderatuta.
Euskal ekonomiak atzeraldian jarraituko du, eta urteko % 1,1eko uzkurdura aurreikusten da.
Euskal ekonomiari dagokionez, berriki argitaratutako hazkunde-aurreikuspenen arabera 2013a % 1,1eko urte arteko jaitsierarekin itxiko da, hau da, uztailean egindako aurreikuspena baino hamarren bat hobeto. Eskariaren ikuspegitik, berriz, osagai guztien ekarpen negatiboa mantentzen da, kanpo-eskariaren kasuan izan ezik, haren ekarpen positiboak (% 0,5 2013an) etxeetako kontsumoaren (-% 0,8), gastu publikoaren (-% 1,9) eta enpresen inbertsioaren (-% 3,6) jaitsierari aurka egiten lagunduko baitute. 2014rako, ordea, aurreikuspen ekonomikoa positiboagoa da, urteko % 0,9ko batez besteko hazkundea erakusten baitu. Eskaintzaren agregatuak kontuan hartuz, jarduera-sektore guztietarako (lehen sektorerako izan ezik) aurreikusitako bilakaerak negatiboa izaten jarraitzen du 2013an zehar. Industria-jardueraren hazkunde-aurreikuspena mantentzen da (batez beste -% 2,0 2013an), zerbitzuen sektoreak hamarren bat gora egiten du (-% 0,5), eta eraikuntzaren sektoreak lau hamarren behera egiten du (%- 6,0). Jarduera ekonomikorako aurreikusitako bilakaera honek lan-merkatuan izango duen eragina nabarmen negatiboa izango da. Izan ere, kalkulatzen da enpleguaren uzkurdura % 2,2koa izango dela, lanpostu-galera garbia 20.000 enplegu ingurukoa izango dela 2013an zehar, eta batez besteko langabezia-tasa % 14,4koa izango dela. Enpleguaren hazkunde-aurreikuspenak negatiboak dira 2014 osorako, eta langabezia-tasa ez da nabarmen suspertuko (% 14,2).
Biztanleria okupatua % 4,4 jaitsi da, eta 16 urte eta hortik gorako bertako biztanleriaren langabeziatasa % 17,06koa da
Arreta Bilboko koiuntura ekonomikoan jarrita, lan-merkatuaren magnitude nagusiek agerian uzten dute bertan bizi den biztanleria inaktiboaren kopurua nabarmen igo dela (hiruhileko arteko +% 6,8) biztanleria aktiboaren aldean (-% 5,5). Biztanleria aktiboaren beherakadak biztanleria okupatuaren jaitsiera (-% 4,4, 130,7 milaka pertsonara iritsi arte) eta biztanleria langabearen jaitsiera (-% 10,3, 26,9 milaka pertsona) islatzen ditu; beraz, 2013ko azken hiruhilekoa % 17,06ko langabeziatasarekin amaituko da. Baliteke emaitza hau egungo krisiak eragindako 2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 1
adoregabetasunak sortzea, eta, igurikimen-eskasia horregatik, pertsona askok lana bilatzeari utzi izana. Genero-analisiari dagokionez, berriz ere argi dago lan-merkatuaren magnitude nagusien okertzeak askoz ere eragin handiagoa duela emakumeengan, haien kasuan okupazioaren okertze nabarmena (-% 10,9) eta langabezia-mailen hazkunde txikia (% 0,7) gertatu baitira. Izan ere, emakumeen langabezia-tasa % 18,49ra iristen da: 1,4 puntu hiribilduaren batez bestekoaren gainetik eta 2,8 puntu gizonezkoen batez bestekoaren gainetik (% 15,73). Hiribilduko enpresetan afiliatutako biztanleria % 1,1 erori da lehen hiruhilekoan
Hiribilduko enpresetan afiliatutako biztanleriak izandako bilakaera ez da izan BAIren okupazio-mailetan ikusitakoa bezain negatiboa, % 1,1eko jaitsiera erregistratu delako bigarren hiruhilekoaren itxiera-datuaren aldean. Irailaren amaieran 161.436 pertsona afiliatu zeuden, uztaileko datu txarraren gainetik zertxobait (161.127 pertsona, azken urteetako bigarren baliorik baxuena, baina iaz erregistratutako kopurua baino askoz beherako (5.844 pertsona gutxiago, urte arteko -% 3,5). Bilakaera honek islatzen du, zalantzarik gabe, gaur egungo krisiaren gordintasuna, enplegua eta enpresa-ehuna suntsitzeko erritmoa azaleratuz. Izan ere, aurten orain arte Bilbok 2.945 pertsona afiliaturen galera garbia metatu du, 2012ko lehenengo bederatzi hilabeteetan galdu ziren 1.688 afiliazio garbien aldean. Afiliazioaren jaitsierak erregimen guztiei eragin die, eta, sektore-atxikipenari dagokionez, nabarmentzekoak dira eraikuntzaren (-% 3,3) eta industriaren (-% 2,0) sektoreetan erregistratutako beherakadak, zerbitzuaren sektorekoaren aldean (-% 0,9). Edonola ere, aipatu behar da azken hiruhileko enplegu afiliatuaren galera, kopuru absolutuetan, hirugarren sektoreko jarduerei eragiten diela nagusiki (-1.262 pertsona gutxiago), eta, bereziki, merkataritzari, finantza-jarduerei eta aseguruei eta aisia- eta kultura-zerbitzuei.
Bilbon bizi den biztanleriaren lankontratazioak nabarmen jaisten jarraitu du (-% 8,6)
Bilbon bizi den biztanleriaren lan-kontratazioaren bilakaera negatiboak, era berean, unearen zailtasunaren berri ematen digu. Hirugarren hiruhilekoan formalizatutako 26.629 kontratuekin, beheranzko joera garbia erakusten du (-% 8,6), eta 2.511 kontraturen galera garbia metatu da, iazko urtearen epealdi beraren aldean. Sexuen arabera xehatuz gero, emaitza emakumeen kontratazioaren atzerakada larrian oinarritzen da (-% 16,3), bertan bizi diren gizonezkoen kontratuen kopuruak % 1,1 gora egin baitu. Adinari dagokionez, kontratazioaren jaitsierak kontuan hartutako adinsegmentu guztiei eragin die, baina gehienbat 25 urte baino gutxiagokoei (-% 12,3) eta 44 urte baino gehiagokoei (-% 11,5).
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 2
Erregistratutako langabeziak % 1,4 egin du gora hirugarren hiruhilekoan, eta maiatzeko maximo historikoa berdindu da.
Langabeziak bilakaera negatiboagoa izan du 25 urte baino gutxiagokoen eta 44 urte baino gehiagokoen artean
Zerbitzuen sektoreak dinamika negatiboari eutsi dio
Bestalde, Bilbon erregistratutako langabeziaren hiruhileko arteko balantzea % 1,4 igo da, ekainaren amaieran langabetu gisa erregistratutakoak baino 436 pertsona gehiago kontabilizatu baitira. Izan ere, 2013ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran 32.646 pertsona langabetu erregistratu dira, maiatzean lortutako maximo historikoa berdinduz. Aztertutako aldia azken hamabi hilabeteetara zabalduz gero, hiribilduan erregistratutako langabezia % 7,2 igo dela ikusten da, 2012ko irailean baino 2.205 pertsona gehiago kontabilizatu baitira. Aurreko hiruhilekoetan bezala, emakumezkoen artean erregistratutako langabeziak bilakaera negatiboagoa du gizonezkoen artekoak baino (% 1,6 % 1,1en aldean). Adinsegmentuen arabera xehatuz gero, erregistratutako langabeziaren jaitsiera handiagoa izan da gazteen (% 3,8) eta 44 urte baino gehiagokoen (% 2,0) artean, 25-44 urte bitarteko kolektiboak ez baitu ia gora egin bigarren hiruhilekoarekin alderatuta (% 0,5). Iraupenari dagokionez, berriz, aipatu behar da biztanleria langabearen herenak (% 32,8) bi urte baino gehiago daramatzala langabe gisa izena emanda. Espero izatekoa zenez, sektorekako koiunturaren adierazleen bilakaera ere negatiboa izan da. Zerbitzuen sektorearen jarduera dela-eta, salmenten adierazle orokorrak urte arteko % 4,4ko beherakada erregistratu du 2013ko bigarren hiruhilekoan Bizkaian, hau da, adierazle horrek jarraian izan duen urte arteko hamargarren beherakada. Merkataritza-sektoreko salmenta-indize orokorrak ia ez du aldakuntzarik izan 2012ko bigarren hiruhilekoarekiko (-% 0,6), eta, beraz, hirugarren sektoreko indize orokorraren beherakadaren magnitudea batez ere gainerako zerbitzuen beherakadak eragin du (garraio-, ostalaritza-, informazio- eta komunikazio-jarduerak, enpresa-zerbitzuenak, etab. ( batez besteko -% 7,7). Zerbitzuen sektoreko enpresa-ehunaren eta enpleguaren suntsiketa salmenten jaitsierarekin bat doa. Horrela, sektoreko pertsonal okupatuaren indize orokorrak batez besteko % 4,5eko jaitsiera izan du Bizkaian; balantze negatibo hori, gainera, hiriburuan ere berresten da; bertan, bai Gizarte Segurantzan izena emandako zerbitzu-enpresen galera (urte arteko -% 1,6, etxeko lana kontuan hartu gabe), eta bai haietan afiliatutako biztanleriarena (-% 3,1, gauza bera) luzatzen baitira.
Aurreko hiruhilekoetan bezala, eskari nazionalak baldintzatu du hiribilduko turismo-jarduera. Ostatugauak jaitsi egin dira (-% 2,8)
... baita bidaiarien aireko trafikoa ere (-% 11,6)
Turismo-jarduerak ere bilakaera negatiboa izaten jarraitu du 2013ko azken hiruhilekoan, ostatu-gauak % 2,8 jaitsi baitira; sarreren kopuru metatuak, berriz, gora egin du zertxobait (+% 1,5). Ostatu-gauak jaistearen oinarria turismo nazionalaren emaitza txarrak dira (-% 4,6, eta 249.093 metatua, guztira), atzerriko turisten ostatugauek atzera egin baitute iazko epealdi beraren aldean (-% 0,5, 208.876 arte). Beraz, hiribilduko batez besteko egonaldiak % 4,2 egin du atzera, eta 1,97 eguneko batez bestekoan kokatu da. Aireko trafikoaren bilakaerak turismo-jardueraren emaitza txarrak berresten ditu; hala, garraiatutako bidaiarien kopuruak urte arteko % 11,6ko beherakada izan du. Termino metatuetan, Loiuko aireportuak ia 150.000 bidaiariren galera garbia izan du aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean, hegaldi nazionaletako bidaiari-fluxuaren joera 2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 3
erabat negatiboa dela-eta (-% 22,9). Aitzitik, nazioarteko hegaldietako bidaiariek joera positiboari eusten diote, eta urte arteko % 7,8ko hazkundea izan dute. Ekoizpen industriala eta esportazioak erori dira Bizkaian; salgaien itsas garraioak, berriz, bultzada nabarmena jasan du
Azkenik, eta Bizkaiko industria-jarduerari dagokionez, ekoizpen industrialaren indize orokorrak oso bilakaera negatiboa izan du, uztailean eta abuztuan urte arteko % 7,1eko jaitsiera izan baitu. Emaitza hori okertze handia da lehenengo seihilekoaren ekoizpenaren jaitsiera metatuaren (batez besteko -% 3,3) aldean, eta horren oinarrian daude manufaktura-industrien ekoizpenaren eta energia elektrikoarekin, gasarekin eta urarekin (-% 7,2 eta -% 6,5, hurrenez hurren) lotutako industrien atzerakada nabarmenak. Ekoizpen industrialaren okertzearekin bat, Bizkaiko esportazioen bilakaera negatiboa dator: urte arteko % 3,2ko jaitsiera izan dute uztailean eta abuztuan metatutako zenbatekoan. Aitzitik, salgaien itsas garraioak hazkundeari eusten dio, eta urte arteko % 13,5eko hazkundearekin itxi du aztertutako bihilekoan. Sektoreko jardueraren adierazle gehienek bilakaera negatiboa erakutsi arren, Bilboko lizentzia aktiboen kopurua zertxobait igo da, eta 2013ko bigarren hiruhilekoan baino 118 lizentzia gehiago kontabilizatu dira (36.255 guztira). Enpresentzako zerbitzuek, merkataritzak eta eraikuntzak biltzen dute azken hiruhilekoaren lizentzien irabazi garbi gehiena.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 4
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA Munduko hazkundearen aurreikuspenen beheranzko berrikuspena egin du berriro Nazioarteko Diru Funtsak (% 2,9 2013an)
Munduko ekonomiaren aurreikuspenei buruz Nazioarteko Diru Funtsak egindako urriko txostenaren arabera, munduko ekonomia % 2,9 haziko da 2013an, uztaileko hazkundeaurreikuspena baino hiru hamarren beherago. 2014rako, berriz, munduko BPGaren hazkunde-aurreikuspena % 3,6koa izango da, uztailean egindako zenbatespena baino beherago hau ere (-0,2 pp). Nazioarteko Diru Funtsaren ustez, “munduko hazkundea ahula da oraindik, eta…
munduko hazkundearen oinarrian dagoen dinamika aldatzen ari da. Ekonomia aurreratuak pixkanaka-pixkanaka indartzen ari dira... eta, aldi berean, merkatu emergenteetako ekonomiak moteldu egin dira. Bat-egite horrek tentsioa sortu du, eta merkatu emergenteetako ekonomiek bi erronka dituzte: alde batetik, hazkundearen moteltzea, eta, bestetik, munduko baldintza finantzarioen gogortzea ”. Ekonomia aurreratuen hazkunde-aurreikuspenei eutsi zaie, eta ekonomia emergenteei eta garatzen ari diren ekonomiei dagozkienek atzera egin dute
Nazioarteko Diru Funtsaren proiekzioen arabera, ekonomia aurreratuek % 1,2ko hazkundea izango dute 2013an, eta % 2,0koa 2014an (aldaketarik gabe aurreko aurreikuspenekin alderatuta), Estatu Batuetako eta Japoniako ekonomien bultzadei esker, neurri handi batean. Bestalde, merkatu emergenteetako eta garatzen ari diren merkatuetako ekonomietarako, oro har, % 4,5eko hazkundea aurreikusten da 2013rako, eta % 5,1ekoa 2014rako, hau da, beheranzko berrikuspena egin da uztailean argitaratutako aurreikuspenekin alderatuta.
munduko bpg
2012
2013
2014
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
MUNDUKO BPG Ekonomia aurreratuak AEB Japonia Eurogunea Alemania Frantzia Italia Espainia Ekonomia emergenteak eta garatzen ari direnak Txina India Brasil Errusia
3,2
2,9
3,6
1,5 2,8 2,0 -0,6 0,9 0,0 -2,4 -1,6
1,2 1,6 2,0 -0,4 0,5 0,2 -1,8 -1,3
2,0 2,6 1,2 1,0 1,4 1,0 0,7 0,2
4,9
4,5
5,1
7,7 3,2 0,9 3,4
7,6 3,8 2,5 1,5
7,3 5,1 2,5 3,0
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2013ko urria).
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 5
Periferiako ekonomien ahultasun handiak eurogunearen hazkundea makalduko dute, eta, horren ondorioz, urte arteko batez besteko -% 0,4ko hazkundea aurreikusten da 2013rako, eta % 1,0koa, berriz, 2014rako. Espainiako ekonomiari dagokionez, Nazioarteko Diru Funtsak zertxobait hobetu ditu uztailean argitaratutako hazkundeaurreikuspenak. Horrela, urteko batez besteko % 1,3ko uzkurdura aurreikusten da 2013rako (+ 0,3 pp uztailaren aldean), eta 2014rako BPGko hazkundea ikur positibokoa izatea espero da (% 0,2, + 0,1 pp uztailaren aldean).
Espainiako ekonomiaren hazkundearen aurreikuspenak zertxobait hobetu dira 2013rako (-% 1,3)
EUSKAL
EKONOMIA
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak gorantz zuzendu ditu zertxobait 2013 eta 2014 urteetarako hazkunde-aurreikuspenak1. Horrela, aurtengo hiruhileko guztiek urte arteko tasa negatiboak erregistratzea aurreikusten da –urtean zehar magnitude horiek jaitsiko diren arren–, eta BPGak urte arteko batez besteko % 1,1eko jaitsiera izango du 2013an. Bestalde, suspertze motel baina jarraitu bat espero da 2014rako, eta urtea batez besteko % 0,9ko hazkundearekin ixtea.
Euskal ekonomiak atzeraldian jarraituko du 2013an zehar; beraz, 2014 arte ez da krisitik aterako
Eskariaren ikuspegitik, eta azkenaldian gertatu den bezala, osagai guztien ekarpenak negatiboak izatea espero da 2013an, kanpo-eskaria izan ezik (% 0,5eko hazkundea aurreikusten da 2013rako); kanpo-eskariaren bilakaera positiboak, izan ere, aukera eman du BPGaren kontsumoaren eta inbertsioaren jaitsierari partzialki aurre egiteko. Horregatik, etxeetako kontsumoak batez beste % 0,8 atzera egitea espero da 2013an, eta, 2014an, berriz, pixkanaka berreskuratzea, “ kontsumitzaileen konfiantza hobetu
ahala, finantza-aberastasun garbiaren, interes-tasa txikien eta inflazio-presiorik gabeko testuinguru batean�. Gastu publikoari begira, aurreikusitako ekarpena -% 1,9koa da 2013 osorako, eta 2014rako ere ez da tasa positiborik aurreikusten. Bestalde, enpresen inbertsioak suspertze txiki baten zantzuak erakusten ditu, 2013. urtea urte arteko % 3,6ko jaitsierarekin amaitzea aurreikusten den arren (nagusiki eraikuntza-jarduerekin lotutako kapital-eraketa gordinaren okertze larria dela-eta).
1
Bientzat, hazkunde-aurreikuspenak hamarren bat hobetu dira.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 6
EAEko BPG
III. 2013
2013
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
BPG
Etxeetako kontsumoa Kontsumo publikoa Inbertsioa Barne-eskariaren ekarpena Kanpoko saldoaren ekarpena Industria Eraikuntza Zerbitzuak
-1,1 -0,8 -1,9 -3,6 -1,6 0,5 -2,0 -6,0 -0,5
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2013ko urria)
Eskaintzari dagokionez, jarduera-sektore guztien ekarpen negatiboen aurreikuspenei eusten zaie 2013an zehar (lehen sektorean izan ezik). Industriarako egindako hazkunde-aurreikuspena -% 2,0an mantendu da, eta hamarren bat hobetu da zerbitzuen sektorearen kasuan (-% 0,5). Aitzitik, eraikuntza-sektorearen doikuntzaprozesu gogorrak hazkunde-aurreikuspenen okertzeari eusten dio lau hamarrenetan, 2013an batez besteko % 6,0ko ekarpena lortu arte. 2014ari begira, urte arteko ekarpen positiboak aurreikusten dira industrian (% 1,5) eta zerbitzu-jardueretan (% 1,0); eraikuntza-jardueretarako, berriz, bilakaera negatiboa aurreikusten da. Euskal ekonomia-jardueraren aurreikuspenak lan-merkatuan duen islak enpleguaren % 2,2ko uzkurdura eragin du 2012koaren aldean (20.000 lanpostu ingururen galera garbia dakar), eta batez besteko % 14,4ko langabezia-tasa. Aldia zabalduz gero, 2014 osoan enpleguak galtzen jarraitzea aurreikusten da (urteko batez besteko -% 0,5), eta urtea % 14,2ko langabezia-tasarekin amaituko da.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 7
Lan-merkatua MAGNITUDE NAGUSIAK Bilboko biztanleria aktiboa jaitsi da, eta biztanleria inaktiboa nabarmen igo da
2013ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, Bilbon bizi den biztanleria aktiboa 157,6 milaka pertsona dira, hau da, urteko bigarren hiruhilekoan baino % 5,5 gutxiago. Kopuru absolutuetan, bilakaera horrek 9.100 pertsona aktibo gutxiago egotea eragin du. Biztanleria aktiboaren jaitsierak, bestalde, biztanleria inaktiboa asko igotzea eragin du; horrela, 127,7 milaka pertsonarekin, hiruhileko arteko % 6,8ko igoera erregistratu du. Hainbat faktorek eragin dezakete jaitsiera hori: atzerriko biztanleak beren jatorriko herrialdeetara itzultzea, krisiaren larritasunak eta igurikimen-faltak sortutako adoregabetasuna... eta, hori guztia dela-eta, baliteke pertsona askok lana bilatzeari utzi izana. Izan ere, Bilboko biztanleriaren jarduera-tasak hiru puntu galdu ditu azken hiruhilekoan, eta 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 55,2ra iritsi da. Jarduera-tasa, bestalde, nabarmen altuagoa da gizonezkoen artean (batez besteko % 62,6koa, emakumeen % 49,0koaren aldean), eta, gainera, haren hiruhileko arteko bilakaera ez da hain negatiboa (-1,5 pp vs. -4,3 pp, hurrenez hurren). Era berean, biztanleria aktiboaren jaitsierak beste elementu negatibo bat islatzen du: biztanleria okupatuaren jaitsiera. Izan ere, BAIren datuen arabera, Bilboko biztanleria okupatua % 4,4 jaitsi da 2013ko hirugarren hiruhilekoan, 130,7 milaka pertsona arte (6.000 pertsona gutxiago, kopuru absolutuetan). Emaitza horren oinarrian emakumeen okupazioaren atzerakada markatua dago (-% 10,9); gizonezko okupatuen tasa, berriz, igo egin da (% 2,2). Beraz, bertan bizi direnen enplegu-tasa % 45,8koa da (-2,0 pp aurreko hiruhilekoaren aldean): % 52,8koa gizonezkoen artean (+1,0 pp) eta % 39,9koa emakumeen artean (-4,5 pp). Okupatutako biztanleriaren sektore-banaketak portaera berezitua islatzen du, eta, beraz, industria-sektoreko eta eraikuntzako biztanleria okupatuek gora egin dute bigarren hiruhilekoaren aldean (% 6,3koa eta % 9,5ekoa, hurrenez hurren). Okupazioaren okertzea, hortaz, zerbitzuen sektorean kontzentratzen da (-% 6,6). Sektore honek bertako biztanleriaren % 80,6 biltzen du, 105.300 pertsona baino gehiagorekin.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 8
Biztanleria langabeari dagokionez, BAIren datuek % 10,3ko atzerakada erakusten dute bigarren hiruhilekoaren aldean; kopuru absolutuetan, 3.100 pertsona langabe gutxiago. Dena den, biztanleria aktiboaren jaitsierak hiribilduan langabezia-tasa altua egotea eragin du: 0,9 pp jaitsi arren, batez besteko % 17,1ean dago. Emakumezkoen artean bigarren hiruhilekoaren aldean langabezia-maila zertxobait igo denez (+% 0,7), gizonezkoen segmentuak baldintzatzen du aldagai honen jaitsiera orokorra (-% 19,9). Izan ere, emakumeen langabezia-tasa % 16,73tik % 18,49ra pasatu da; gizonezkoen langabezia-tasa, berriz, % 19,22tik % 15,73ra.
Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea [milakoetan] 195 Biztanleria aktiboa
185
III-2011 176,4
III-2010 171,7
20,2
21,5
III-2013 157,6
Biztanleria langabea 26,9
145 135
III-2012 135,1
Biztanleria okupatua
165 155
29,9
III-2011 156,2
III-2010 150,2
175
III-2012 165,0
III-2013 130,7
125 115
I
II
III 2010
IV
I
II
III 2011
IV
I
II
III
IV
I
2012
II
III
2013
Iturria: EIN, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta. 16 urte eta hortik gorako biztanleria.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 9
BIZTANLERIA AFILIATUA Gizarte Segurantzako afiliazioei dagokienez, 2013ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran 161.436 pertsona daude afiliatuta hiribilduko enpresetan; alegia, % 1,1 jaitsi direla aurreko hiruhilekoaren itxierako datuaren aldean. Kopuru absolutuetan, 1.791 afiliazioren galera garbia gertatu da ekaina eta iraila artean.
Bilboko enpresetan afiliatutako biztanleria % 1,1 jaitsi da bigarren hiruhilekoaren aldean, eta % 3,5 aurreko urtearen aldean
Erantsitako grafikoan ikusten den bezala, uztailean izandako atzerakada markatuaren ondoren (azken urteotako bigarren baliorik baxuena lortu da, 161.127 pertsonarekin), abuztuan eta irailean halako suspertze txiki bat izan du afiliazioak hiribilduan, iazko epe berean izandakoaren oso desberdina, hala ere2. Bilakaera honek gaur egungo krisiaren gogortasuna islatzen du, zalantzarik gabe: 5.844 enplegu afiliaturen galera garbia gertatu da 2012ko irailaren aldean (urte arteko -% 3,5eko jaitsiera). Biztanleria afiliatua [milakoetan]
Hilekoa
174,9 Urtekoa (2009) 173,5 (2010) 171,7 (2011)
176 173,3 171,7 170,5
172 169,2
167,4 (2012)
169,7
168,1
167,3
167,4
168 163,4
164 163,2
161,4
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09
2009 2010 2011 2012
160
2011
2012
2013
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa
Afiliatutako 132.733 pertsonarekin, Erregimen Orokorrak hiribilduko biztanleria afiliatuaren % 82,2 biltzen du. Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren parte-hartze erlatiboa % 13,6koa da (21.958 pertsona), eta Etxeko Langileen Erregimen Bereziarena, berriz, % 3,8koa (6.060). Gainerako % 0,4a Itsasoko Langileen Erregimen Bereziari eta Nekazaritzako Erregimen Bereziari dagokie.
Afiliazioaren jaitsiera orokorra Erregimen guztietan...
2
Nagusiki hezkuntza-sektorearen afiliazioen igoerak eragin zuen suspertze hori, ikasturtearen hasierarekin bat.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 10
Aurreko hiruhilekoetan ez bezala, azken hiruhilekoaren bilakaera negatiboa izan da kotizazio-erregimen guztientzat. Erregimen Orokorrean, % 1,1eko jaitsiera gertatu da, eta 1.460 pertsona afiliaturen galera garbia egon da ekainaren aldean. Norbere kasarako lana % 0,6 jaitsi da (141 langile autonomo gutxiago), eta etxeko lana, berriz, % 2,4 (151 pertsona gutxiago). Afiliazioen hiruhileko arteko batez besteko jaitsiera, itsasoko langileen eta nekazarien erregimen berezietan, % 5,4koa izan da; kopuru absolutuetan, halere, galera askoz txikiagoa izan da (39 pertsona gutxiago).
pertsona afiliatuak GUZTIRA
Erregimen Orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazariak eta Itsasoko langileak
2013.09
∆%
161.436 132.733 21.958 6.060
-1,1 -1,1 -0,6 -2,4
685
-5,4
Aldakuntza-tasa ekainarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
... eta jarduera-adarren arabera ere bai
Afiliatutako biztanleria jarduera-adarren arabera xehakatuz gero, afiliazioa oro har erori da 2013ko hirugarren hiruhilekoan, eta oso adar gutxik erakutsi dute aldakuntza positiboa bigarren hiruhilekoaren itxierako datuaren aldean. Industriaren eta energiaren jardueretako afiliazioa (9.422 pertsona guztira) % 2,0 jaitsi da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta eraikuntzaren sektoreko jaitsiera, berriz, % 3,3koa izan da batez beste. Bestalde, zerbitzuen jarduera-adarrak –hiribilduko hamar afiliaziotatik bederatzi biltzen dituzte– hiruhileko arteko batez besteko % 0,9ko jaitsiera izan dute, 142.855 pertsona afiliatutan geratu arte. Afiliazioak hirugarren sektoreko adar guztietan egin du atzera, administrazio-zerbitzuetan eta zerbitzu osagarrietan (+% 2,9) eta ostalaritzan (+% 6,0) izan ezik, azken biek ekainaren amaieran baino 461 eta 480 pertsona gehiago baitituzte, hurrenez hurren. Bilakaera negatiboak kontuan hartuz, nabarmentzekoa da, magnitudeari dagokionez, finantza-jardueretan eta aseguruetan (310 pertsona gutxiago, -% 3,5), merkataritza-sektorean (-278, -% 1,3) eta aisia- eta kulturazerbitzuetan (-267, -% 9,4) gertatutako afiliazioen galera garbiak.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 11
pertsona afiliatuak jarduera-adarrak Lehen sektorea Industria eta Energia Industria Energia Hondakinak eta ura Eraikuntza Eraikuntza Eraikuntzako laguntzailea Zerbitzuak Merkataritza
09.2013
∆%
344
-8,0
9.422
-2,0
5.767
-2,0
1.512
-0,4
2.143
-3,1
8.815
-3,3
3.126
-2,1
5.689
-4,0
142.855
-0,9
20.556
-1,3
Administratiboak eta laguntzaileak
16.607
2,9
Hezkuntza
14.889
-0,5
Profesionalak, zientifikoak eta teknikoak
11.109
-1,6
Administrazio Publikoa
10.579
-1,1
Osasuna
11.373
-1,5
Gizarte-zerbitzuak
7.222
-2,6
Finantza-jarduerak eta aseguruak
8.620
-3,5
Garraioa eta biltegiratzea
8.867
-0,8
Ostalaritza
8.516
6,0
Informazioa eta komunikazioak
6.731
-0,5
Etxeko langileak
6.704
-2,3
Aisiakoak eta kulturalak
2.559
-9,4
Ostatua
1.197
-3,2
Higiezinak
1.182
-1,2
Beste zerbitzu batzuk
6.144
-4,5
Aldakuntza-tasa ekainarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Afiliazioa oro har jaitsi da erreferentziako hiriburuetan; Bilbok du, Bartzelonarekin batera, emaitzarik okerrena
Erantsitako koadroan islatzen denez, Gizarte Segurantzako afiliazioak bilakaera hobea izan du 2013ko hirugarren hiruhilekoan erreferentziako beste hiriburu batzuetan, jaitsiera nahiko orokorra izan den arren. Espainiako bost hiriburu handienen (G-5) multzoan, hiruhileko arteko batez besteko % 0,7ko atzerakada egon da; jaitsierarik handienak, berriz, Bartzelonari (-% 1,1) eta Madrili (-% 1,0) dagozkie. Sevillari dagokionez, ez du hain bilakaera txarra, eta bertako afiliazioak batez besteko % 0,1eko jaitsiera izan du. Gainerako euskal hiriburuetan, afiliazioa % 0,6 erori da batez beste bigarren hiruhilekoaren itxieraren aldean. Kasu honetan, bai Donostiak (-% 0,8), bai Iruñeak (-% 0,7) eta bai Gasteizek (-% 0,3) bilakaera positiboagoa izan dute Bilbok baino.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 12
benchmarking pertsona afiliatuak
09.2013
∆%
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa
1.640.392 959.791 317.026 297.426 251.657 ..
-1,0 -1,1 -0,9 -0,1 -0,4 -0,7
BILBO
161.436
-1,1
106.588 103.320 90.423 .. ..
-0,7 -0,8 -0,3 -0,6 -0,7
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa Aldakuntza-tasa ekainarekiko G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 13
KONTRATUAK Biztanleria egoiliarrak erregistratutako kontratuen kopuruak % 8,6 egin du behera
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuen arabera, Bilbon egoitza duen biztanleriak guztira 26.629 lan-kontratu formalizatu ditu 2013ko hirugarren hiruhilekoan; horrek % 8,6ko beherakada esan nahi du iazko epealdi berarekiko (2.511 kontratu gutxiago, kopuru absolutuetan). Generoari erreparatuz gero ikusten denez, emakumeen kontratazioaren beherakada handiak (-% 16,3) eragin du kontratazioaren atzerakada, gizonezkoen kontratazioak urte arteko % 1,1eko hazkundea izan baitu. Emakumeek formalizatutako kontratuen kopurua (13.593 guztira) oraindik handiagoa den arren, gizonezkoen kontratazioarekiko aldea (13.036) murrizten ari da azken hiruhilekoetan.
Kontratazioaren beherakadak gehiago eragiten die gazteenei eta 44 urtetik gorakoei
Adin-taldekako azterketak erakusten duenez, hirugarren hiruhileko kontratuen herena baino gehiago 25 eta 34 urte arteko pertsonek formalizatu dituzte (9.567 kontratu, kontratu guztien % 35,9), alde handiarekin 35 eta 44 urte arteko segmentuarekiko (6.722 kontratu, % 25,2). Aztertutako adin-segmentu guztiek urte arteko bilakaera negatiboa izan duten arren kontratazioan, segmentu gazteak (24 urte artekoak) eta 44 urtetik gorakoak izan dute atzerakadarik handiena: -% 12,3 eta -% 11,5, hurrenez hurren.
kontratuak
2013.III
GUZTIRA Emakumeak Gizonak
∆%
26.629 13.593 13.036
-8,6 -16,3 1,1
4.525 9.567 6.722 5.815
-12,3 -6,4 -6,4 -11,5
Aldi baterakoak Mugagabeak
24.741 1.888
-2,5 -49,8
Zerbitzuak Eraikuntza Industria Lehen sektorea
23.715 1.281 1.438 195
-9,7 -4,0 4,2 16,1
16 25 35 45
- 24 urte - 34 urte - 44 urte urte eta gehiago
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: SEPE.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 14
Uztail eta irail artean izenpetutako kontratuen % 93 aldi baterakoak dira 3 (24.741 guztira); mota horretako kontratuek % 2,5eko beherakada izan dute 2012ko hirugarren hiruhilekoarekiko (639 kontratu berri, kopuru absolutuetan). Kontratu mugagabeek (hasierek eta bihurketek), bestalde, beherakada handiera izan dute, erdira jaitsi baitira iazko epealdi berarekin alderatuta: 3.760 izatetik 1.888 izatera (-% 49,8). Aurreko hiruhilekoan bezala, kontratazio mugagabearen beherakada handia batez ere emakumeen artean gertatu da (% -61,9, 1.728 kontraturen galera garbiarekin), gizonezkoen artean lau aldiz txikiagoa baita beherakada erlatiboa (-% 15,6).
Kontratu mugagabeek % 49,8 ko beherakada izan dute, eta gehienbat emakumeei eragiten diete (-% 61,9)
Azkenik, jarduera-sektoreka erregistratutako kontratuen banaketak erakusten duenez, nagusi da berriro ere zerbitzu-sektorea, bilbotarrek urteko hirugarren hiruhilekoan formalizatutako lan-kontratuen % 89a biltzen baititu, guztira, 23.715 kontratu. Joan den urtearekin alderatuta, zerbitzu-kontratuek % 9,7ko beherakada izan dute, eta ehuneko hori eraikuntza-sektoreari esleitutako kontratuek izan duten atzerakada bainoa askoz ere handiagoa da (-% 4,0). Aldiz, jarduera industrialetan kontratazioak % 4,2 egin du gora, eta lehen sektorean, berriz, % 16,1.
Zerbitzuen sektoreak hartzen ditu hamar kontratutatik bederatzi
3
Obra- edo zerbitzu-kontratuak, bitarteko kontratuak edo ekoizpen-beharretarako aldi baterako kontratuak, batez ere.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 15
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabeziak 1,4ko hazkundea izan du hirugarren hiruhilekoan martxoarekin alderatuta
2013ko lehen hiruhilekoa guztira Bilbon langabe gisa erregistratutako 32.646 pertsonarekin amaitu da, maiatzean lortutako gehiengo historikoa berdinduz. Kopuru horrek, beraz, % 1,4ko hazkundea dakar bigarren hiruhilekoko itxiera-datuarekin alderatuta (436 pertsona gehiago kopuru absolutuetan). Bilboko langabezia erregistratuak benetan kezkagarria izaten jarraitzen du, iazko irailaren amaierarekin alderatuta 2.205 pertsona gehiago erregistratu baitira. Ehunekotan, urte arteko hazkundea % 7,2koa da. Langabezia erregistratuaren kopurua nahiko orekatuta dago sexuaren arabera, baina halere azken hiruhilekoetan alde hori hazten joan da etengabe emakumeen kaltetan. Hain zuzen ere, hirugarren hiruhilekoaren amaieran emakumeen langabezia erregistratuak (16.683 pertsona, urte arteko % 1,6ko hazkundea) 720 pertsonatan gainditu du gizonezkoen datua (15.963, % 1,1). Alde hori hirukoiztu egin da 2013ko lehen hiruhilekoan jasotakoarekiko.
Erregistratutako langabezia [milakoetan] Urtekoa
Hilekoa
32,6
30,8 (2012)
32,2
30
30,8 27,4 (2011) 25,5 (2010)
34
32,6
32 30,4
30,1 29,7
27,8
28
27,4
26,8
26
26,6
22,7 (2009)
24
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09
22 2009 2010 2011 2012
Emakumeen langabezia erregistratuaren bilakaerak negatiboa izaten jarraitzen du
2011
2012
2013
Iturria: SEPE.
Adin-segmentukako xehatzeak erakusten duenez, langabezia erregistratuaren hazkundea gazteenek izan duten bilakaera negatiboan (% 3,8) eta adin handienekoenean (% 2,0) oinarritzen da; izan ere erdiko adin-tartean daudenek (25 eta 44 urte artean) ez baitute ia aldaketarik izan bigarren hiruhilekoarekiko.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 16
erregistratutako langabezia
09.2013
GUZTIRA Emakumeak Gizonak
32.646 16.683 15.963
1,4 1,6 1,1
∆%
16 25 35 45
- 24 urte - 34 urte - 44 urte urte eta gehiago
2.485 7.290 8.876 13.995
3,8 0,0 0,9 2,0
6 6 1 2 3
hilabete arte hilabete - 1 urte - 2 urte - 3 urte urte baino gehiago
10.070 5.286 6.594 4.674 6.022
1,9 -4,9 -2,4 0,5 12,4
Ez du prestaziorik jasotzen Prestazioak jasotzen ditu
21.208 11.438
1,9 0,3
Aldakuntza-tasa ekainarekiko Iturria: SEPE eta Lanbide
Ia biztanle langabearen bostetik batek hiru urte baino gehiago darama enplegu-eskatzaile gisa
Bilbok izan du bigarren emaitzarik txarrena gainerako hiriburuekin alderatuz gero
Langabezia-egoeraren antzinatasuna da, inolako zalantzarik gabe, aztertu beharreko aldagai adierazgarrienetako bat, adinarekin batera. Zentzu horretan, azpimarratu beharreko lehen emaitza da biztanleria langabearen herenak sei hilabete baino gutxiago daramala enplegu-eskatzaile gisa izena emanda (% 30,8). Denbora-tartea 12 hilabete arte zabalduz gero, % 47 arte igotzen da. Gainerako % 53 honela banatzen da: biztanleriaren % 20,2 urtebete eta bi urte artean egon da enplegu-eskatzaile gisa, % 14,3 bi eta hiru urte arte, eta gainerako % 18,4 hiru urte baino gehiago. Atxikitako koadroak islatzen duen bezala, beste erreferentziazko hiriburuetan langabeziak izandako hiruhileko arteko bilakaerak agerian uzten du Bizkaiko hiriburuaren emaitza txarra. Gainerako euskal hiriburuetan batez besteko % 1,2ko hazkundea izan dute, eta Gasteiz nabarmentzen da emaitzarik txarrenarekin (% 2,8). Iruñean langabezia erregistratua % 0,9 hazi da, eta, aldiz, Donostian kopuruak ia ez du aldaketarik izan (% 0,0), ekainaren amaieran erregistratutakoak baino 5 pertsona gutxiago zenbatu baitira. Hiriburu handien taldean (G-5) langabezia erregistratuaren bilakaera heterogeneoa da, eta batez beste % 0,2 hazi da bigarren hiruhilekoarekiko. Valentziak eta Sevillak atzera egin dute apur bat (-% 0,3 eta -% 0,2, hurrenez hurren), eta, aldiz, Zaragozak (% 0,3), Bartzelonak (% 0,7) eta Madrilek (% 0,6) erregistro txarragoak izan dituzte aztertutako hiruhilekoan.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 17
benchmarking erregistratutako langabezia
09.2013
∆%
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa
249.062 108.706 81.598 88.795 61.706 --
0,6 0,7 -0,3 -0,2 0,3 0,2
BILBO
32.646
1,4
22.251 11.684 16.777 ---
2,8 0,0 0,9 1,2 0,7
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ren batez bestekoa G-9ren batez bestekoa Aldakuntza-tasa ekainarekiko Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 18
Merkataritza Merkataritza-salmenten beherakada moteldu da Bizkaian
Bizkaiko merkataritza-sektoreko salmenten beherakada nabarmen moteldu da 2013ko bigarren hiruhilekoan. Merkataritzako salmenten indize orokorrak urte arteko % 0,6ko beherakada izan du, nahiz eta lehen hiruhilekoan -% 3,9ko beherakada izan zuen. Azpisektorekako xehatzeak islatzen duenez, salmenta-bolumenak beherakada orokorra izan du, azpisektore guztietan berdina izan ez bada ere. Azpimarratzekoa da salmenten bolumenari eutsi zaiola ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektorean (-% 0,1); emaitza hori, neurri handi batean, merkataritza-indize orokorrak hain bilakaera negatiboa ez izanak ahalbidetu du. Handizkako merkataritzak urte arteko % 2,1eko beherakada izan du, eta, aldiz, txikizkako merkataritzaren salmentek batez beste jaitsiera txikiagoa izan dute (-% 1,9). Txikizkako merkataritzaren sektorean, janarien salmentak behera egin du (-% 2,1) eta janariak ez diren produktuen salmentak baino (-% 1,8) beherakada handiago izan dute; bi kasu horietan portaera hobea izan da 2013ko lehen hiruhilekoarekiko.
merkataritza
I.2013
II.2013
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK
-3,9
-0,6
Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa
-4,9
-0,1
Handizkako merkataritza
-2,7
-2,1
Txikizkako merkataritza*  Janariak  Gainerako produktuak
-3,0 -3,0 -3,1
-1,9 -2,1 -1,8
PERTSONA OKUPATUAK
-3,0
-2,7
*Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Oinarria: 2010. Iturria: Eustat.
Salmentak azalera handietan % 4,9 jaitsi dira
Bizkaiko azalera handiko salmentak kontuan hartuz, 2013ko hirugarren hiruhilekoko balantzea negatiboa da, urte arteko beherakada metatua % 4,9koa izan baita uztailaren eta irailaren artean. Atxikitako koadroan ikus daitekeen moduan, emaitza hori aurreko hiruhilekoan izandakoa baino (+% 2,7) askoz ere txarragoa da. Produktu-mota kontuan hartuta, ikusten da janarien salmentek ia ez dutela beherakadarik izan iazko epealdi berarekin alderatuta (-% 0,6), eta gainerako produktuen salmenta-jaitsiera nabarmena izan dela (-% 6,6) izan da merkataritza-segmentu honen emaitza baldintzatu duena.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 19
merkataritzako azalera handiak
II.2013
2013.III
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK Janariak Beste produktu batzuk
2,7 4,5 1,7
-4,9 -0,6 -6,6
PERTSONA OKUPATUAK
-2,1
-1,8
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin-behinekoak. Iturria: Eustat.
Gora egin du Bizkaian matrikulatutako automobilen kopuruak
Automobilen matrikulazioari dagokionez, hirugarren hiruhilekoaren balantzea Bizkaian positiboa izan da, % 9,5 hazi baita iazko epealdi berarekin alderatuta. Hain zuzen ere, guztira 3.293 automobil matrikulatu dira, hau da, 2012ko uztaila eta iraila artean matrikulatutakoak baino 287 ibilgailu gehiago. Matrikulazioen gorakada hori automobil partikularren bilakaera positiboak baldintzatu du (+% 19,2), enpresa-ibilgailuen eta bestelako automobilen matrikulazioak urte arteko % 11,7 jaitsiera izan baitute.
automobilen matrikulazioa
2013.III
GUZTIRA Partikularrak Enpresak eta beste batzuk
3.293 2.465 828
∆% 9,5 19,2 -11,7
Bizkaiko datuak. Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa Iturria: Faconauto
Espero daitekeen bezala, salmentetan gaur egun dagoen beherakada orokorraren testuinguruak eragina izaten jarraitzen du sektore-enpleguaren mailetan, eta ez dirudi epe laburrean hobera egingo duenik. Horrela, merkataritzako pertsonal okupatuaren indizeak Bizkaian urte arteko % 2,7ko beherakada izan du, eta alde handia erakusten du salmenta-kopuruetan lortutako emaitzarekin (-% 0,6), lehen hiruhilekoan izandako beherakadaren ia berdina baita (-% 2,9). Azalera handien kasuan, enpleguak % 2,1eko beherakada izan du bigarren hiruhilekoan eta % 1,8koa hirugarren hiruhilekoan.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 20
2012ko irailaz geroztik merkataritzaren sektoreak 736 pertsona afiliatu galdu ditu Bilbon
Bilbon, zehazkiago, merkataritza-enpresekiko afiliazioak urte arteko % 3,5eko jaitsierarekin amaitu du urtea, 20.556 pertsona arte, guztira. Emaitza horrek 736 pertsona afiliatu galdu direla esan nahi du, 2012ko irailarekin alderatuz gero. Aurreko hiruhilekoetan bezala, afiliazio-galera orokorra izan da, eta aztertutako hiru jarduera-azpisektoreei eragin die. Kopuru erlatiboetan, nabarmentzekoak dira handizkako merkataritzan izandako beherakadak (-% 5,3) eta ibilgailu motordunen salmenta eta konponketako jardueretan izandakoak (-% 5,8). Halere, kopuru absolutuetan enplegu-galera handiena txikizkako merkataritzan izan da (351 pertsona gutxiago, -% 2,5). Enpresa-sareari dagokionez, berriz, hirugarren hiruhilekoaren balantzea ere negatiboa da Bilbon. Irailaren amaieran, guztira, merkataritza-sektoreari atxikitako 2.867 enpresa gutxiago zeuden alta emanda Gizarte Segurantzan. Horrek esan nahi du 112 enpresako galera garbia egon dela urtebetean (-% 3,8). Handizkako merkataritza-azpisektoreek (urte arteko -% 7,0) eta txikizkako merkataritzakoek (-% 2,6) modu ekitatiboan banatzen dute enpresa-sarearen galera hori (-56 eta -50 enpresa gutxiago, hurrenez hurren). Askoz ere garrantzi gutxiago du ibilgailuen salmenta- eta konponketaazpisektorean (6 enpresa gutxiago).
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 21
Turismoa Hoteletako ostatu-gauak % 2,8 jaitsi dira hirugarren hiruhilekoan‌
Hirugarren hiruhilekoz jarraian, Bilboko hotel-establezimenduetako ostatu-gauen kopuruak behera egin du iazko epealdi berarekiko. Zehazkiago, uztailaren eta irailaren artean ostatu-gau metatuak 457.969ra iritsi dira, eta horrek urte arteko % 2,8ko beherakada esan nahi du. Kopuru absolutuetan, 13.223 ostatu-gauen galera garbia gertatu da, hau da, batez beste 4.407 ostatu-gau gutxiago hileko. Halaber, azpimarratu behar da hirugarren hiruhileko balantze negatiboak uztailean (-% 4,6), abuztuan (-% 1,3) eta irailean (-% 2,8) izandako bilakaera negatiboa islatzen duela. Turisten jatorriari erreparatuz ikusten denez, estatuko pertsonek egindako ostatu-gauek (-% 4,7) eta atzerrikoek egindakoek (-% 0,5) behera egin dute, nahiz eta askoz handiagoa izan den turista nazionalen jaitsiera (-12.135 ostatu-gau gutxiago, zenbaki absolutuetan). Establezimenduen kategoria kontuan hartuz ikusten denez, hainbat portaera egon dira: 3 eta izar gehiagoko hoteletako ostatu-gauek % 4,8 egin dute behera (18.536 ostatugau gutxiago, kopuru absolutuetan), eta, aldiz, kategoria txikiagokoetan hazkundea izan da (% 6,1, 5.313 gehiago).
‌nahiz eta bidaiarikopuruak bilakaera positiboa izan duen (% 1,5)
Aldiz, bidaiari-sarreren kopuruetan, 2013ko hirugarren hiruhilekoaren balantzea positiboa izan da. Urte arteko % 1,5eko hazkundearekin, Bilboko hotelestablezimenduek guztira 232.178 sarrera izan dituzte (3.441 gehiago, kopuru absolutuetan), turista atzerritar gehiago izan baitituzte (+% 3,5, 3.761 bidaiari gehiago). Bestalde, turista nazionalen kopuruak ia ez du aldaketarik izan 2012ko hirugarren hiruhilekoarekiko (-% 0,3, 320 sarrera gutxiago). Bilakaera horri erreparatuz ikusten denez, sarrera-bolumena nahiko modu orekatuan banatzen da turista nazionalen (turista guztien % 51,6) eta atzerritarren (% 48,4) artean. Beraz, ondoriozta daiteke hirian bisitari gehiagok hartu dutela ostatu, baina haien batez besteko egonaldia laburragoa izan da, batez beste 2,06 egunetik 1,97 egunera pasatu baita 2013ko hirugarren hiruhilekoan (% -4,2). Turista nazionalen batez besteko egonaldia 2,08 egunekoa izan da (-% 4,4) eta atzerritik etorritakoena, berriz, 1,86 egunekoa (-% 3,9).
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 22
turismoa OSTATU-GAUAK 3 izar edo gehiagoko hotelak 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta pentsioak
2013.III
∆%
457.969 365.993 91.976
-2,8 -4,8 6,1
Estatukoak Atzerritarrak
249.093 208.876
-4,7 -0,5
BIDAIARIAK Estatukoak Atzerritarrak
232.178 119.895 112.283
1,5 -0,3 3,5
1,97
-4,2
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aurreko urteko epealdi berarekiko aldakuntza-tasa Iturria: Eustat
Bilbon ostatu-gauak erreferentziako hiriburu gehienetan baino gehiago jaitsi dira
Erreferentziako hiriburu nagusien analisiak agerian uzten duenez, bilakaera desberdinak izan dituzte 2013ko hirugarren hiruhilekoan. Horrela, Madrilen eta Zaragozan egindako ostatu-gauak iazko epealdi berarekin alderatuta jaitsi egin diren artean (-% 3 eta -% 2,1, hurrenez hurren), gora egin dute Sevillako (+% 4,1), Bartzelonako (+% 3,1) eta Valentziako (+% 0,6) hotel-establezimenduetan egindako ostatu-gauek. Horren guztiaren ondorioz, Espainiako hiru hiriburu handienen taldearen batez besteko ostatugauek % 0,5 egin dute gora batez beste.
benchmarking ostatu-gauak
2013.III
∆%
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5en batez bestekoa (hiriak)
3.708.192 5.261.645 1.053.447 961.807 332.070 --
-3,0 3,1 0,6 4,1 -2,1 0,5
BILBO
457.969
-2,8
154.288 365.918 166.831 ---
-14,2 3,5 -1,0 -3,9 -1,3
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ren batez bestekoa (hiriak) G-9ren batez bestekoa (hiriak) Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Eustat eta EIN.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 23
Gainerako euskal hiriburuekiko, ostatu-gauen urte arteko batez besteko beherakada % 3,9koa izan da; emaitza hori, batez ere, Gasteizek izan duen beherakada handiagatik gertatu da (-% 14,2). Iru単ean bilakaera apur bat negatiboa izan da (% -1,0), eta, aldiz, Donostiak bilakaera positiboari eusten dio, eta urteko azken hiruhilekoa % 3,5eko hazkundearekin amaitu du.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 24
Garraioa ITSAS GARRAIOA Salgaien itsas garraioak joera positiboari eusten dio
Bilboko Portuko salgaien itsas garraioak 5.489 mila tonako bolumena izan du guztira uztailean eta abuztuan, eta, beraz, urte arteko % 13,5eko hazkundea lortu du aurreko urteko epealdi berarekiko. Uztailean mugitutako kargak % 19,4ko hazkundea izan du iazkoarekin alderatuta (guztira, 2.504 mila tona artekoa), eta, beraz, abuztuan izandako hazkundea baino askoz handiagoa izan du (% 9,0, 2.985 tona artekoa). Ontziratu gabeko likidoen garraioak (aztertutako bihilekoan garraiatutako salgai guztien % 57,1 dira horiek) % 0,6ko urte arteko hazkundea izan du. Ontziratu gabeko solidoen eta bestelako kargen bolumenak ere % 12,4ko hazkundea izan du, itsas trafikoaren % 14,3 osatu arte. Salgai orokorrek hazkunde txiki bat izan dute (% 2,1), eta uztailean eta abuztuan mugitutako kargaren herena baino apur bat gutxiago dira (% 28,6). Azkenik, azpimarratu behar da uztailean eta abuztuan 481 ontzik erabili dutela Bilboko Portua, eta, beraz, 2012ko epe berako kopuruari eutsi zaio.
Salgaien itsas garraioa 35.000
34.666 (2010)Urtekoa
[milaka tona.] 3.600
Hilekoa
3.400
32.180
33.000 (2009)
31.000
3.200
08-13 2.985
32.003 (2011)
2.738
2.800
29.507 (2012)
2.600
2.530
29.000
3.000
2.400 2.200 2.000
27.000 MercancĂas
1.800
Tendencia (media mĂłvil Ăşltimos 12 meses) 25.000
1.600 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 2009 2010 20112012
2011
2012
2013
Iturria: Estatuko portuak
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 25
AIREKO GARRAIOA Aireko garraio nazionalaren gainbeherak (-% 22,9) baldintzatu du hirugarren hiruhilekoaren balantze negatiboa
2013ko hirugarren hiruhilekoan Bilboko aireportuak izan duen bidaiari-kopuruak bilakaera negatiboa izan du, eta 2012ko laugarren hiruhilekoan hasitako beherakada sendotu da. Horrela, uztaila eta iraila artean metatutako aireko garraioa 1.139.887 pertsonakoa izan da, aurreko urteko epe berarekiko % 11,6 jaitsiz (149.181 bidaiari gutxiago, kopuru absolutuetan). Erregistratutako trafiko ia osoa merkataritza-hegaldiena izan da (% 99,7): hegaldi nazionaletako bidaiarien parte-hartze handiagoa berresten da (% 55,6, 632.019) nahiz eta 2012ko hirugarren hiruhilekoarekiko asko jaitsi. (-% 22,9, 187.669 bidaiari gutxiago kopuru absolutuetan). Nazioarteko hegaldien trafikoak (504.821 bidaiari), aldiz, gorako joerari eusten dio (urte arteko % 7,8), eta, dagoeneko, Bilboko aireportuaren trafiko osoaren % 44,4a da. Bilboko aireportuak 11.766 hegaldi gehiago izan ditu aztertutako hiruhilekoan, beraz, urteko % 15,0 beherakada izan du (2.081 eragiketa gutxiago 2012ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta).
aireko garraioa
2013.III
BIDAIARIAK (kop.) Merkataritza-hegaldietan:  Nazionalak  Nazioartekoak
1.139.887
-11,6
632.019 504.821
-22,9 7,8
11.766
-15,0
ERAGIKETAK (kop.)
∆%
Aurreko urteko epealdi berarekiko aldakuntza-tasa Iturria: AENA
Erreferentziako ia aireportu gehienetan bidaiari-kopuruak behera egin du
Erreferentziako gainerako aireportuek ere, nahiz eta bilakaera desberdinak izan, egoera negatiboa izan dute. Hain zuzen ere, Bartzelonako aireportua da bidaiari-kopuruan beherakadarik izan ez duen bakarra (% 0,6). Espainiako hiriburu nagusien taldeko bidaiari-garraio metatuak % 9,6ko beherakada izan du iazko epealdi berarekiko, alegia, 1.872.183 bidaiari kopuru absolutuetan. Zehazkiago, Sevillako (-% 16,9), Zaragozako (-% 14,2) eta Madrilgo (-% 12,7) aireportuak dira bidaiari gehien galdu dituztenak, eta, ondoren, Valentziakoa dator (-% 4,8).
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 26
Gainerako euskal hiriburuei dagokienez, Loiuko aireportuak baino beherakada txikiagoa izan dute. Horrela, Donostian bidaiari-kopurua % 4,4 jaitsi da, eta, aldiz, IruĂąean % 9. Gasteizko aireportuak, bidaiari-kopuru osoarekiko askoz ere pisu erlatibo txikiagoarekin egin du behera (% 71).
benchmarking aireportuetako bidaiariak
2013.III
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua
11.285.043 11.260.937 1.464.754 990.527 135.548 ..
-12,7 0,6 -4,8 -16,9 -14,2 -9,6
BILBO
1.139.887
-11,7
541 66.393 44.116 .. ..
-71,0 -4,4 -9,0 -28,1 -16,0
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko metatua G-9ko metatua
∆%
Aurreko urteko epealdi berarekiko aldakuntza-tasa Iturria: AENA.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 27
Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA
Bizkaiko ekonomiak atzeraldian jarraitzen du
Bizkaiko Barne Produktu Gordinak atzera egiten jarraitzen du, urte arteko % 1,4ko beherakada izan baitu 2013ko bigarren hiruhilekoan. Atxikitako grafikoan ikusten den bezala, emaitza hori (urte arteko seigarren aldakuntza negatiboa jarraian) lehen hiruhilekoan izandako tasa baino hiru hamarren gehiagokoa da. Euskal Autonomia Erkidego osoan, BPGak % 1,5 egin du atzera 2012ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta; Gipuzkoan izandako atzerakada Bizkaikoaren berdina da (-% 1,4) eta Arabak % 1,9ko beherakada izan du. Halaber, azpimarratu behar da Bizkaiko ekonomiaren hiruhilekoen arteko bilakaerak, tasa negatiboetan jarraitu arren, azken urte eta erdian izan duen emaitza negatiborik onena izan duela (-% 0,1).
Bizkaiko BPGa
Urtekoa
5
Hiruhilekoa
4 Var. Intertrimestral
Var. Interanual
3 2 0,2
0,3
0,2
0,2
0,2
0,2
0,0 -0,1
1
0,0 -0,3
-0,6
0 -0,4
-0,5
-0,4
-0,4
-1,1 -1,7
-1,9
-2,2
-1,9
-1,7
-0,1 -1,4
-1 -2 -3
-3,2
-4 2009 2010 2011 2012
I
II
III 2011
IV
I
II
III 2012
IV
I
II 2013
Iturria: Eustat
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 28
ZERBITZUAK Zerbitzuen sektoreko salmenta-indizeak behera egin du hamargarren hiruhilekoz jarraian
Egungo krisi ekonomikoak eragina izaten jarraitzen du hainbat jarduera-ekonomikoren arloetan, eta zerbitzuen sektoreko salmenta-bolumena ez da salbuespen eragin negatibo horrentzat. Hain zuzen ere, 2013ko bigarren hiruhilekoan zerbitzuen sektoreko salmenta indize orokorrak urteko % 4,4ko beheraka izan du Bizkaian, eta hori aurreko hiruhilekoan izandako emaitza negatiboa baino apur bat hobea da (-% 5,4). Halere, eta atxikitako grafikoak erakusten duen moduan, adierazle horrek jarraian izan duen urte arteko hamargarren beherakada da. Lehenago esan den bezala, merkataritza-sektoreko salmenta-indize orokorrak ia ez du aldakuntzarik izan 2012ko bigarren hiruhilekoarekiko (-% 0,6) eta, beraz, indize orokorraren beherakadaren tamaina batez ere gainerako zerbitzuen beherakadak eragin du (garraio-, ostalaritza-, informazio- eta komunikazio-jarduerak, enpresa-zerbitzuenak, etab.). Hain zuzen ere, epigrafe honek batez beste urte arteko % 7,7ko atzerakada izan du, alegia, 2013ko lehen hiruhilekoan izandakoa baino apur bat txikiagoa (-% 9,3).
Zerbitzuen salmentak
Iturria: Eustat
Merkataritza kanpoan utzita, hirugarren sektoreko gainerako jarduerei dagokienez, salmentetan beherakada orokorra nabaritzen da 2013ko bigarren hiruhilekoan, nahiz eta azpisektore batzuetan eta besteetan oso tamaina desberdinekoa izan den. Horrela, adibidez, azpimarratzekoa da salmentek ostalaritza-adarrean izan duten urte arteko beherakada handia (-% 13,5); baita informazioa eta komunikazioek (-% 10,6) eta jarduera administratiboek eta laguntza-zerbitzuek (-% 10,7) izan dutena ere. Bestalde, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen bilakaera, eta garraio- eta biltegiratzejarduerena ere, ez da hain negatiboa izan, bi kasu horietan % 4 egin baitu behera.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 29
zerbitzu-sektoreko salmentak
I.2013
II.2013
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Zerbitzuak
-5,4
-4,4
Merkataritza
-3,9
-0,6
Beste zerbitzu batzuk Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak Administrazio-jarduerak eta laguntzazerbitzuak
-9,3 -4,3 -12,3 -9,8 -10,6
-7,7 -3,7 -13,5 -10,7 -4,0
-14,0
-10,7
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta Iturria: Eustat.
Azkenik, eta Bizkaian zerbitzu-sektoreko enplegu-mailari dagokionez, azpimarratzekoa da pertsonal okupatuaren indize orokorrak urte arteko % 4,5eko beherakada izan duela bigarren hiruhilekoan, eta, beraz, aurreko hiruhilekoan izandakoaren tamaina berekoa izan da (-% 5,1). Kasu honetan, urte arteko zazpigarren beherakada izan da jarraian, eta ez da aurreikusten joera hori aldatuko denik epe laburrean. Espero denez, krisi ekonomikoaren eragina eta sektoreko jardueraren beherakada argi eta garbi islatzen dira Bilbon, kontuan hartuz lurraldearen hiribildua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren zentro ekonomikoa dela. Hain zuzen ere, zerbitzu-enpresei afiliatutako biztanleek (ia afiliatutako biztanleen % 90) urte arteko % 2,7ko beherakada izan dute. Kopuru absolutuetan atzerakada askoz ere nabarmenagoa da, galdutako afiliazioen kopuru garbiaren % 69 metatzen baitu zerbitzu-sektoreak 4 azken urtean (4.033 pertsona afiliatu gutxiago, guztira, 5.844 pertsonatik). Aurreko hiruhilekoan bezala, afiliazioaren beherakada handiagoa da azpisektore hauetan: ostatua (-% 8,8 urte artekoa), informazioa eta komunikazioak (-% 7,7), garraioa eta biltegiratzea (-% 6,3) eta finantza- eta aseguru-jarduerak (-% 7,8).
4
Aurreko txostenetan aipatutako moduan, beherakada hori % 3,1ekoa izango litzateke etxeetako enpleguaren erregularizazioa albo batera utziz gero (2013ko lehen seihilekoan bilakaera positiboa izan baitu etxeetako enpleguak). Hain zuzen ere, azpisektore hori albo batera utzi ondoren, zerbitzu-sektorean izandako afiliazio-galera garbia 2013ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta 4.290 pertsonakoa izan da.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 30
INDUSTRIA Bizkaiko ekoizpen industrialak atzerakada nabarmena izan du
2013ko uztailean eta abuztuan jarduera industrialak atzerakada nabarmena izan du Bizkaian. Hain zuzen ere, ekoizpen industrialaren indize orokorrak urte arteko % 7,1eko jaitsiera izan du iazko bihileko berarekiko; aldiz, % 2,9ko eta % 3,6ko jaitsiera metatua izan da lehen eta bigarren hiruhilekoetan, hurrenez hurren. Jarduera-sektoreka begiratuz, argi geratzen da ekoizpen industrialak beherakada orokor handia izan duela; handiagoa izan da manufaktura-industrian (-% 7,2, 2012ko uztail eta abuztuarekiko) eta energia elektrikoarekin, gasarekin eta urarekin erlazionatutako jardueretan (-% 6,5). Bestalde, erauzketa-industrien ekoizpen-indizeak sektoreko batez besteko globala baino gutxiago egin du atzera (-% 4,9).
industria
II.2013
2013.III
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
PRODUKZIOA Manufaktura-industria Energia, gasa eta ura Erauzketa-industriak
-3,6 -3,0 -7,3 -30,7
-7,1 -7,2 -6,5 -4,9
Bizkaiko behin-behineko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Hirugarren hiruhileko datuak uztaila-abuztua aldikoak dira. Iturria: Eustat
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 31
KANPO-MERKATARITZA Inportazioek % 7,3 egin dute gora eta inportazioak % 3,2 jaitsi dira
Uztailean eta abuztuan, Bizkaian egindako kanpo-merkataritzako salmentek 1.337,4 milioi euroko balio erantsia, eta horrek % 3,2ko beherakada ekarri du iazko epealdi berarekiko. Bestalde, lurraldean egindako salmentak 1.810,9 milioi eurokoak izan dira, alegia, 2012ko bihileko berean baino % 7,3 gehiago. Esportazioen eta inportazioen balioen arteko aldeak 473,5 milioi euroko merkataritzasaldo negatiboa ekarri dio Bizkaia osoari, eta kanpo-estalduren tasa % 73,9koa izatea.
kanpo-merkataritza
II.2013
2013.III
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
ESPORTAZIOAK
31,6
-3,2
INPORTAZIOAK
6,7
7,3
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. Hirugarren hiruhileko datuak uztaila-abuztua aldikoak dira. Iturria: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 32
Jarduera ekonomikoak 2013ko bigarren hiruhilekoan baino 118 jarduera ekonomikoko lizentzia gehiago
2013ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, Bilbok jarduera ekonomikoko 36.255 lizentzia aktibo zituen: aurreko hiruhilekoan baino 118 gehiago (+% 0,3). Bilakaera zerbait hobea da urte arteko kopurutan, 2012ko hirugarren hiruhilekoan baino 656 jarduera-lizentzia gehiago baitzeuden (% 1,8 gehiago). Jarduera-motaren araberako xehatzeari erreparatuz gero, enpresa-lizentziak dira ugarienak, Bilbon aktibo dauden lau lizentziatik hiru (% 76) baitira (27.472 guztira). % 87 zerbitzu-sektoreko lizentziak dira (23.926 guztira), % 8 eraikuntzakoak (2.168 lizentzia) eta gainerako % 5 industria-jardueretakoak (1.378 guztira). Azken hiruhilekoaren bilakaera kontuan hartuz, aktibo dauden enpresa-lizentzien kopuruak % 0,4 egin du gora, kopuru absolutuetan 111 lizentzia gehiago zenbatu baitira. Gorakada hori zerbitzuetako jarduerei atxikitako lizentziek (+84) eta eraikuntzako jarduerei atxikitakoek (+28) eragin dute; izan ere, industria-lizentzien kopurua ia ez da aldatu (-1). Jarduera profesionalen eta jarduera artistikoen lizentziak ere ugaritu egin dira urteko hirugarren hiruhilekoan: jarduera profesionalenak, guztira, 8.505 dira (bigarren hiruhilekoan baino % 0,1 gehiago) eta artistikoak 278ra iritsi dira (% 0,4 gehiago).
jarduerak
2013.III
∆%
Jarduera ekonomikoak
36.255
0,3
Enpresa-jarduerak
27.472
0,4
1.378 2.168 23.926
-0,1 1,3 0,4
8.505
0,1
278
0,4
Industria Eraikuntza Zerbitzuak Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 33
Bederatzi jardueraadarrek biltzen dute lizentzia guztien % 57a, aldakuntza gutxirekin azken hiruhilekoan
Atxikitako koadroan ikusten den bezala, enpresa-jardueraren bederatzi adarrek biltzen dituzte Bilboko jarduera-lizentzia guztien % 57a. Jatekoak ez direnen txikizkako merkataritzak 4.274 lizentzia ditu; ondoren datoz enpresei eskainitako zerbitzuak, guztira, 4.228 lizentziekin. Epigrafe horiek biek Bilbon aktibo dauden lizentzia-kopuru osoaren ia laurdena biltzen dute (% 12 bi kausotan). Sukaldaritza- eta janari-zerbitzuek 3.048 lizentzia dituzte (% 8 guztira), eta horietatik urruti daude eraikuntzako lizentziak (2.168) eta janari, edari eta tabakoen txikizkako merkataritzarenak (2.043), adierazgarrienak aipatzeko. Halaber, azpimarratu behar da jarduera-adar nagusiek azken hiruhilekoan bilakaera heterogeneoa izan duten arren, aldakuntzak (absolutuak eta erlatiboak) ez direla handiak izan.
enpresa-jarduerak adar nagusiak Txikizkako merkataritza, jatekoak ez direnak Enpresei eskainitako zerbitzuak Sukaldaritza eta janari-edarien zerbitzuak Eraikuntza Janari eta edarien txikizkako merkataritza Handizkako merkataritza Zerbitzu pertsonalak Higiezinen zerbitzuak Finantza- eta aseguru-zerbitzuak
2013.III
∆%
4.274 4.228 3.048 2.168 2.043 1.525 1.314 942 849
0,1 1,0 0,0 1,3 1,1 0,7 -0,3 -0,1 0,0
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa. Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 34
SOZIETATE BERRIAK Atzerakada nabarmena sozietateen sorreran hirugarren hiruhilekoan zehar (-% 19,5)
2013ko hirugarren hiruhilekoan zehar 149 merkataritza-sozietate berri sortu dira Bilbon; horrek % 19,5eko atzerakada dakar iazko epe berarekiko (36 sozietate gutxiago kopuru absolutuetan). Jaitsiera hori gorabehera, azpimarratu behar da aurten 626 sozietate sortu direla Bilbon, 2012ko urtarrilaren eta irailaren artean lortutako ia zenbateko bera (630). Sortutako hamar sozietatetatik zortzi zerbitzu-sektorekoak dira (119 guztira), eta argi eta garbi nagusi dira azpisektore hauetakoak: merkataritza eta konponketa, eta higiezinen jarduerak eta enpresentzako zerbitzuak (38 eta 37 sozietate, hurrenez hurren). 22 sozietate berri atxikitzen zaizkio eraikuntza-sektoreari (% 15 guztira) eta gainerako zortziak, berriz, jarduera industrialei edo energiarekin lotutakoei (% 5).
Merkataritza-sozietate berriak 1000 900 800
300
Urtekoa Hiruhilekoa
830 741 (2012)
728 744 (2009)(2010) (2011)
245
250
234
700 215
600
232 211
213
500
200
185
200
400 172
300 200
III-13 149
141
100 0
150
100 2009 2010 2011 2012
Iturria: Bilboko Merkataritza Ganbera
I
II
III
2011
IV
I
II
III
2012
IV
I
II
III
2013
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 35
2013KO III. HIRUHILEKOA ADIERAZLEAK Azken datua
Δ Urte artekoa (%)
Aldia
LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakoetan)**
157,6
-4,5
III. hiruhil.
Biztanleria okupatua (milakoetan)**
130,7
-3,3
III. hiruhil.
Biztanleria langabea (milakoetan)**
26,9
-10,0
III. hiruhil.
17,06
-0,92*
III. hiruhil.
32.646
7,2
Iraila
161.436
-3,5
Iraila
26.629
-8,6
III. hiruhil.
87,3
-4,9
III. hiruhil.
20.556
-3,5
Iraila
104,0
0,7
Iraila
Ostatu-gauak (kop.)
457.969
-2,8
III. hiruhil.
Bidaiariak (kop.)
232.178
1,5
III. hiruhil.
1,97
-4,2
III. hiruhil.
5.489
13,5
1.136.840
-11,7
III. hiruhil.
36.255
1,8
III. hiruhil.
81,1
-7,1
149
-19,5
Langabezia-tasa (%)** Erregistratutako biztanleria langabea (pertsona kopurua)** Afiliatutako pertsonak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Merkataritzako azalera (indizea)*** Pertsona afiliatuak
handien
salmentak
Kontsumoko prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko egonaldia (ostatu-gau/bidaiari) GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (milaka tona) Bidaiarien aireko garraioa
Uztaila/Abuztua
ENPRESA-JARDUERA Enpresen jarduera-lizentziak Produkzio industriala (indizea)*** Merkataritzako sozietate berriak (kop.)
Uztaila/Abuztua
III. hiruhil.
* puntu portzentualak ** Bilbon bizi den biztanleria *** Bizkaiko adierazlea Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta AENAren datuetan oinarritutako lanketa propioa.
2013ko III. hiruhilekoa - Hiruhileko koiuntura 36