Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena iii hh

Page 1

III 2016 Bilboko Hiruhileko Koiuntura txostena


Laburpena NDFk aurreikusi du 2016an munduko ekonomia % 3,1 haziko dela,…

Urrian, NDFk Munduko Ekonomiaren Aurreikuspenen Txostena argitaratu zuen. Bertan, munduko hazkundeari buruzko proiekzioak mantendu ditu: 2016an munduko ekonomia % 3,1 haziko da eta 2017an, berriz, % 3,4. Susperraldian eta garapen-bidean dauden ekonomientzako, aldiz, 2016. urterako egindako hazkundearen aurreikuspena hamarreko bat handitu du —% 4,2ra arte— eta 2017. urteari dagokion % 4,6ko hazkundea mantendu du. Ekonomia aurreratuen 2016ko hazkundearen aurreikuspena bi hamarreko igo du, % 1,6raino; 2017koa, ostera, % 1,8n mantendu du.

…eta Espainiako ekonomiari dagokionez, ehuneko bera aurreikusi du

Eurogunerako, orokorrean, hazkundearen aurreikuspena hamarreko bat igo du, bai 2016ko aurreikuspena (% 1,7), bai 2017koa (% 1,5). Halaber, Espainiako ekonomia nabarmendu du bereziki, bertan % 3,1eko eta % 2,2ko hazkundeak aurreikusi baititu, hurrenez hurren.

Euskal ekonomiak % 2,9 egingo du gora 2016an barne-eskariaren dinamismoari esker. Era berean, enplegu garbia sortzen jarraituko da (% 1,8)

Bilbon, bertako biztanle landunen kopuruan 1.000 pertsona gehiago daude aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero

Emakume langabeen tasa 5 puntu igo da, % 18,55era iritsi arte, gizonena, aldiz, ia ez da aldatu

Euskal ekonomiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak (Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza) gorantz eguneratu ditu 2016ko hazkundearen aurreikuspenak, % 2,9 arte, hain zuzen ere, barne-eskariaren dinamismoari esker (+% 3,0). Etxebizitzetako (+% 3,0) eta administrazio publikoetako (+% 2,0) azken kontsumoak eta kapitaleraketa gordinak (+% 3,4) bultzatu dute barne-eskaria. Bestalde, kanpoko saldoaren ekarpena negatiboa izango da, baina garrantzi txikikoa (–% 0,1). Eskaintzari dagokionez, industria eta energia, eraikuntza nahiz zerbitzuen jardueren ekarpena positiboa izango da; izan ere, balioetsi da 2016an % 2,8, % 1,6 eta % 3,0ko hazkundeak izatea. Era berean, Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du 2016an (% 1,8) zein 2017an (% 1,6) enplegu garbia sortzen jarraituko dela.

Bilbo hiribilduko koiuntura sozioekonomikoari dagokionez, lan-merkatua aztertzen hasiko gara: biztanleria aktiboaren inkestak jaso du 2016ko hirugarren hiruhilekoan bertako biztanleria landunaren kopurua, eta hori, aurreko hiruhilekokoarekin alderatuz, % 0,7 hazi da; beraz, 134,6 mila landun daudela balioetsi da. Biztanleria landunaren igoera gizonen artean gertatu da bereziki (% 2,3koa, emakumezkoen –% 0,9koaren aldean); gainera, sektoreen araberakoa izan da: industriako lanak gora egin du, eraikuntzakoa mantendu da, eta lehen sektorekoak nahiz zerbitzuen sektorekoak behera egin du. Horrenbestez, bertako biztanleriaren enplegu-tasari eutsi zaio (% 46,54, batez bestean), eta alde handia egon da emakumeen (% 41,69) eta gizonen (% 52,60) artean.

Biztanle langabeen eboluzioa erregistroz aldatu da, 4,4 mila pertsonako hazkunde garbia izan baitu bigarren hiruhilekoarekin alderatuta; kasu honetan ere emakume gehiago egon dira (+4.800), gizonen langabeziak 500 pertsona gutxiago eduki baititu. Langabeziaren batez besteko tasa 2,2 puntu hazi da, % 17,29 arte; gizonena pixka bat jaitsi da (% 16,00) eta emakumeena 5 puntu baino gehiago igo da (% 18,55).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 1


Bigarren hiruhilekoaren aldean, 270 afiliatu gehiago daude

Bertako biztanleek izenpetutako kontratuak % 6,7 hazi dira hirugarren hiruhilekoan

Erregistratu den langabezian (28.014 langabe irailean) ia ez da aldaketarik izan bigarren hiruhilekokoaren aldean

Zerbitzuen sektoreko salmentek gora egin dute Bizkaian bederatzigarren hiruhilekoz jarraian

Hotel-eskariak gora egiten jarraitzen du; hirugarren hiruhilekoaren amaieran 561 mila ostatu-gau baino gehiago erregistratu dira

Hiribilduko enpresa-sareak sortutako enpleguari dagokionez, afiliatutako biztanleen kopuruak jaitsiera nabarmena izan zuen abuztuan, baina irailean berriz ere egin du gora (167.098), bigarren hiruhilekoaren amaieran zeuden antzeko mailetara iritsi arte; hortaz, % 0,2ko hazkundea egon da (ekainean baino 270 afiliatu gehiago daude). Lau sektore handietako afiliazioaren eboluzioa heterogeneoa da: gora egin du zerbitzuen sektorean (% 0,3, +389) eta lehen sektoreko jardueretan (% 12,4, +47), mantendu da eraikuntzan (–% 0,4, –39) eta % 1,5 jaitsi da industria nahiz energian (–127).

Bestalde, Bilboko biztanleek sinatutako lan-kontratuen kopuruak gora egiten jarraitu du: uztailetik irailera 34.658 kontratu berri sortu dituzte, eta kopuruak urtetik urtera % 6,7ko hazkundea izan du batez beste (% 8,1 emakumeen artean eta % 5,4 gizonen artean). 2015eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, kontratazioa 25 eta 34 urte bitarteko segmentuan (–% 1,7) jaitsi da soilik, eta jarduera-sektore guztiek bilakaera positiboa izan dute, eraikuntzak salbu (–% 2,5).

Erregistratutako biztanle langabeei dagokienez, azken hiruhilekoetan izandako bilakaera positiboa mantendu da, eta irailaren amaieran 28.014 eskatzaile zeuden, ekainaren amaieran baino 211 gutxiago (–% 0,7). Adierazle horrek 28.000 pertsona baino gutxiago izan ditu uztailean eta abuztuan, baina irailean berriz ere atalase hori gainditu zen, udaren amaierarekin bat etorriz. Langabeziak gora egin du 35 urte baino gutxiago dauzkaten pertsonen artean, eta aintzat hartu behar da bertako biztanle langabeen % 43 gutxienez bi urtez egon dela enplegu-eskatzaile gisa inskribaturik; egoera horretan ia 12.000 pertsona daude.

Sektoreko ekonomia-jardueraren adierazleek, oro har, hobekuntza progresiborantz bideratutako egoera islatzen dute. Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenta-indize orokorrak gora egin du bederatzigarren hiruhilekoz jarraian, eta 2016ko bigarren hiruhilekoaren amaieran urtetik urterako % 5,4ko gehikuntza egon da. Merkataritzajardueren salmentak % 6,7 handitu dira (eta Bilbon merkataritzak duen garrantzia aintzat hartuta, espero daiteke salmenten dinamismoa, gutxienez, hori bezain handia izatea); gainerako zerbitzuenak, ostera, % 4,0 gehitu dira.

Ostalaritza-establezimenduen jarduerari dagokionez, Bilbok gorako joera mantendu du eta hirugarren hiruhilekoan oso balantze positiboa izan du. Izan ere, ostatu-gauek urtetik urterako % 6,3ko gehikuntza izan dute; bidaiarien sarrerek, berriz, % 7,3koa. Ondorioz, hotel-egonaldia pixka bat jaitsi da (–% 0,9), batez besteko 2,01 egunera iritsi arte. Nabarmena da udan estatu-mailako eskariaren aldetik bultzada bat egon dela, ostatu-gauetan % 9,8ko gehikuntza egon baita; atzerriko turistei dagokienez, aldiz, % 2,8ko gehikuntza egon da.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 2


Loiuko bidaiarien trafikoak % 5,1 egin du gora 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean

Bizkaiko industriaprodukzioa % 3,2 murriztu da, salgaien itsas trafikoa, berriz, % 18,0

Turismoaren gorakada aireko garraioan islatzen da. Izan ere, 2016ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, 1.409.214 bidaiarik zirkulatu zuten mota horretako garraioaren bidez: 2015eko uztailetik irailera egon zen kopurua baino % 5,1 gehiago (68.794 bidaiari gehiago). Merkataritza-hegaldien barruan, estatuko jatorrizko eta helmugako zirkulazioa (725.349 bidaiari) % 1,7 hazi da; nazioarteko hegaldietan, berriz, % 9,8ko gehikuntza erregistratu da (680.448).

Azkenik, Bizkaiko industria-jarduerak urtetik urterako % 3,2ko jaitsiera izan du uztailetik abuztura; beraz, aurreko hiruhilekoan hasitako aldaketa negatiboak jarraitu du. Emaitza hori energia-, gas- eta ur-industrietako nahiz erauzketa-industrietako produkzioan egondako jaitsieraren ondoriozkoa da (–% 28,6 eta –% 11,4, hurrenez hurren). Manufaktura-produkzioa egonkor mantendu da (% 0,4).

Hori guztia Bilboko Portuko salgaien trafikoan jasotzen da, uztailetik abuzturako metatua urtetik urtera % 18,0 jaitsi baitzen; horrenbestez, 2015eko bihileko berean baino milioi tona bat gutxiago mugitu ziren.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 3


Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA NDFk munduko hazkundeari buruzko aurreikuspenak mantendu ditu: % 3,1 2016an eta % 3,4 2017an

Urrian, NDFk Munduko Ekonomiaren Aurreikuspenen Txostena argitaratu zuen. Horren arabera, munduko hazkundeari buruzko proiekzioak mantentzen dira: 2016an munduko ekonomia % 3,1 haziko da eta 2017an, berriz, % 3,4. NDFren ustez, “2016. urterako dagoen iragarpenak jarduera estatubatuarrak lehen seihilekoan izan zuen ustekabeko ahultasun nabarmena islatzen du, baita brexit-aren aldeko botoarekin sortutako beheranzko arrisku handiaren gauzatzea ere”.

Suspertzen ari diren ekonomien ekarpenen kasuan, aurreikuspenak pixka bat hobetu ditu: % 4,2 2016an eta % 4,6 2017an

2017. urtetik aurrera egondako gorakada (% 3,4) hein handi batean susperraldian eta garapen-bidean dauden merkatuen ekonomiei dagokie. Izan ere, agregatu horren hazkundea pixka bat hobetu da 2016an, urtetik urterako batez besteko % 4,2ra iritsi arte (+0,1pp, uztailaren aldean); zifra hori urte honetarako proiektatutako munduko hazkundearen % 75 baino gehiago da. Halaber, 2017. urteko hazkundea % 4,6an baloratzen bada ere, NDFk zehaztu du “aurreikuspenak desberdinak direla eta, orokorrean, iraganean baino ahulagoak”.

Ekonomia aurreratuek 2016an % 1,6 egingo dutela gora aurreikusi da, askoz hazkunde txikiagoa Espainiarako aurreikusi denaren aldean

Ekonomia aurreratuei dagokienez, ordea, NDFk bi hamarreko murriztu du 2016. urterako daukan hazkundearen aurreikuspena, % 1,6 arte; 2017koa, berriz, % 1,8an mantendu du. Eurogunerako hazkundearen aurreikuspenak hamarreko bat egin du gora, bai 2016ko aurreikuspenak (+% 1,7), bai 2017koak (% 1,5). Halaber, agregatu horren ekonomia aurreratu nagusien artean, Espainiako ekonomia 2016. urtean gehien haziko dena izango da; izan ere, % 3,1 haziko dela aurreikusi da (+0,05pp, uztailarekin alderatuta) eta, hortaz, Alemania (+% 1,7), Frantzia (+% 1,3) eta Italia (+% 0,8), baino askoz aurrerago dago, besteak beste.

munduko BPGd

2014

2015

2016p

2017p

(Urtetik urterako aldakuntza-tasa, %)

MUNDUKO BPGd-a

3,4

3,2

3,1

3,4

Ekonomia aurreratuak Ameriketako Estatu Batuak

1,8 2,4

2,1 2,6

1,6 1,6

1,8 2,2

Eurogunea

0,9

2,0

1,7

1,5

 Alemania  Frantzia

1,6 0,2

1,5 1,3

1,7 1,3

1,4 1,3

 Italia

-0,4

0,8

0,8

0,9

 Espainia

1,4

3,2

3,1

2,2

4,6

4,0

4,2

4,6

7,3 7,3 0,1 0,6

6,9 7,6 -3,8 -3,7

6,6 7,6 -3,3 -0,8

6,2 7,6 0,5 1,1

Susperraldian eta garapen-bidean dauden ekonomiak  Txina  India  Brasil  Errusia

Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2016ko urria) (p, proiekzioa)

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 4


EUSKAL EKONOMIA Euskal ekonomiaren aurreikuspenetan goranzko berrikuspena egin da, % 2,9ra arte 2016an

Barne-eskaria da hazkundearen oinarria, kanpoko ekarpena murriztu (2016) edo neutro (2017) mantenduko baita

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak euskal ekonomiaren aurreikuspenen taula makroekonomikoa eguneratu du urrian, eta egindako balioespenei goranzko berrikuspenak egin zaizkie 2016ko lehen seihilekoan “euskal ekonomiak nahiz bere ingurukoek izandako emaitza onak” direla eta. Gauzak horrela, EAEko BPGd-a, bataz bestean, 2016an % 2,9 haziko dela adierazi zen; 2017an, berriz, % 2,2.

Eskaintzaren ikuspuntutik, 2016ko hazkundearen goranzko berrikuspena barneeskariaren dinamismo handiagoan oinarritzen da (+% 3,0). Hori bultzatu egin dute, hain zuzen ere, etxebizitzetako azken kontsumoak, administrazio publikoak (+% 2,0) eta kapital-eraketa gordinak (+%3,4). Erantsitako taularen datuen arabera, osagai horiek ekarpen positiboa egiten jarraituko dute 2017an, baina 2016koa baino neurri txikiagoan. Kanpoko saldoak, aldiz, BPGd-a hamarreko batean jaitsiko du 2016an eta neutro mantenduko du 2017an (–% 0,1 eta % 0,0 hurrenez hurren).

Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd

2016a

I.

2016 II. IIIa

IVa

2017a

BPGd

2,9

3,3

3,2

2,8

2,5

2,2

 Etxebizitzetako kontsumoa

3,0 2,0

3,3 2,4

3,4 2,7

2,9 1,8

2,5 1,2

2,0 1,4

3,4

3,4

3,7

3,4

3,0

2,7

3,0 -0,1

3,1 0,3

3,3 -0,2

2,9 -0,1

2,5 0,0

2,2 0,0

2,8 1,6 3,0

4,8 -0,3 3,0

2,4 2,7 3,4

2,1 2,3 3,0

1,9 1,7 2,6

2,1 1,6 2,4

 Kontsumo publikoa  Inbertsioa

(kapital-eraketa gordina)  Barne-eskariaren ekarpena  Kanpoko saldoaren ekarpena  Industria eta energia  Eraikuntza  Zerbitzuak

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2016ko urria) (a, aurreikuspena)

Zerbitzuak dira oraindik ere alderdirik dinamikoena (+% 3,0 2016an), industriaren (+% 2,8) eta eraikuntzaren (+% 1,6) aurretik

Eskaintzari dagokionez, industria- eta energia- eta eraikuntza-jardueren eta zerbitzuen ekarpena positiboa izango da. Izan ere, aurreikusitakoari jarraikiz, hurrenez hurren 2016an % 2,8, % 1,6 eta % 3,0 haziko dira, eta % 2,1, % 1,6 eta % 2,4 2017an. Hurrengo hiruhilekoetan, hiru sektoreetako hazkundea indarra galtzen joango da; hala ere, 2017ko bigarren seihilekoan nabarmen berreskuratuko dela aurreikusi da. Azkenik, lan-merkatuari dagokionez, aurreikuspen-ereduaren arabera, enplegu garbia sortzen jarraituko da 2016an (+% 1,8 urtean, batez beste), baita 2017an (+% 1,6) ere.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 5


Lan-merkatua AFILIATUTAKO BIZTANLEAK Abuztuan izandako beherakada nabarmenaren ostean, afiliatutako biztanleak berreskuratu dira eta bigarren hiruhilekoaren amaieran zeuden antzeko mailetara iritsi dira

2016ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, Bilboko enpresetako 167.098 langile afiliatuta zeuden Gizarte Segurantzan. Horrenbestez, afiliatutakoen kopurua % 0,2 hazi da ekainaren amaierako datuaren aldean (270 afiliatu gehiago, kopuru absolututan).

Afiliatutako biztanleak

Hileko bilakaeraren profila aztertu da. Bertan, afiliazioak abuztuan izandako beherakada nabarmena (160.935) azpimarratu da; urtez urte gauza bera errepikatu ohi bada ere (eta besteak beste, osasuneko, hezkuntzako eta abarreko kontratuen amaierarekin bat dator ere), 2012. urtetik hilabete horren amaieran egondako baliorik baxuena da.

afiliatuak GUZTIRA    

Araubide Orokorra Autonomoak Etxeko langileak Nekazariak eta itsas langileak

2016-09

∆%

167.098

0,2

137.222 22.381 6.622 873

0,3 -0,6 -1,3 5,4

Aldakuntza-tasa, 2016ko ekainaren aldean Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 6


Kotizazio Araubideen araberako afiliazioak joera heterogeneoa izan du...

Araubide Orokorreko afiliatuak hiribilduan afiliatuta dauden biztanleen % 82,1 dira; hau da, 137.222 pertsona (+% 0,3 hiruhilekotik hiruhilekorako). Langile Autonomoen Araubide Bereziko afiliazioa % 0,6 jaitsi da (22.381 pertsona egon arte); Etxeko Langileen Araubide Bereziko afiliazioa, berriz, % 1,3 jaitsi da (6.622 pertsona afiliaturik). Azkenik, nekazaritzako eta itsas sektoreko araubide bereziek hiribilduko guztizkoaren % 0,5 dira, eta % 5,4ko hazkundea izan dute bigarren hiruhilekoaren amaierako datuaren aldean.

afiliatuak

2016-09

jarduera-adarrak Lehen sektorea

∆%

425

12,4

Industria eta energia  Industria  Energia  Hondakinak eta ura

8.156 4.931 1.090 2.135

-1,5 -0,4 -0,7 -4,4

Eraikuntza  Eraikuntza  Eraikuntzako laguntzaileak

8.676 2.931 5.745

-0,4 -0,1 -0,6

149.841 20.364 18.538 16.627 11.822 10.608 12.498 7.626 8.069 7.904 9.409 7.723 7.211 2.916 1.294 1.005 6.227

0,3 -0,5 5,3 1,9 -0,6 0,5 -2,7 -2,3 -1,8 -0,6 3,9 -0,5 -1,3 -2,1 3,1 -0,4 -3,0

Zerbitzuak  Merkataritza  Administrariak eta laguntzaileak  Hezkuntza  Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak  Administrazio publikoa  Osasuna  Gizarte zerbitzuak  Finantzarioak eta aseguruak  Garraioa eta biltegiratzea  Ostalaritza  Informazioa eta komunikazioak  Etxeko langileak  Aisialdi- eta kultura-jarduerak  Ostatuak  Higiezinak  Beste zerbitzu batzuk Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa

…eta jarduera-sektoreen arabera ere bai

Jarduera-adarrek izandako bilakaerari erreparatuz, adierazi beharra dago zerbitzuen sektoreak 149.841 afiliatu dituela; hau da, afiliatutako enplegu guztiaren % 89,7. Gainerako % 10,3 honakoen artean banatzen da: eraikuntza-sektorea (8.676 afiliatu, % 5,2ko partaidetza-kuotarekin), industria eta energiako jarduerak (8.156, % 4,9) eta lehen sektorea (425, % 0,3).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 7


Sektore handi horiek hiruhilekotik hiruhilekorako aldakuntza desberdina dute: hirugarren sektoreko enplegua (% 0,3, +389) igo da, eraikuntza-sektorea mantendu da (–% 0,4, –39) eta industria eta energiako sektorea % 1,5 jaitsi da (–127). Lehenengo sektoreko afiliazioa % 12,4 igo bada ere, kopuru absolututan bigarren hiruhilekoaren amaieran baino 47 enplegu gehiago egon dira soilik.

Zerbitzuen jarduera-adarrei dagokienez, merkataritzari, zerbitzu administratiboei nahiz osagarriei, hezkuntzari eta osasunari lotutako enpresek, guztira, 68.000 afiliatu baino gehiago dituzte hiribilduan.

Hiruhilekotik hiruhilekorako bilakaerari dagokionez, logikoa denez, joera heterogeneoa izan da; hala ere, izandako eragina dela eta, zerbitzu administratibo eta osagarriei (+932), ostalaritzari (+354) eta hezkuntzari (+312) lotutako enpresetan egondako afiliazioaren hazkundea nabarmendu beharra dago. Haatik, osasunean egondako afiliazio-galera (–353) adierazgarria da ere bai.

Ekainaren amaierarekin alderatuta, bakarrik Bartzelonak eta Iruñeak dituzte afiliatu gutxiago

Azkenik, erantsi den benchmarking-eko taulan ikusi ahal den bezala, orokorrean erreferentziako hiriburuek hiruhilekotik hiruhilekorako balantze positiboa izan dute afiliazioari dagokionez; izan ere, bakarrik Bartzelonak (–% 0,3) eta Iruñeak (–% 0,8) izan dute aldakuntza negatiboa. Estatuko bost hiriburu nagusien (G-5) artean, Sevillak ehuneko-gehikuntzarik handiena (% 1,7) izan du, eta, horren ostean, Valentziak (% 1,1), Zaragozak (% 0,6) eta Madrilek (% 0,2).

benchmarking-a afiliatuak

2016-09

∆%

1.797.287 1.045.524 342.414 316.784 269.066 --

0,2 -0,3 1,1 1,7 0,6 0,2 0,6 0,4 -0,8

G-3ko batez bestekoa

167.098 113.092 110.133 95.356 --

G-9ko batez bestekoa

--

0,4

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa BILBO Gasteiz Donostia Iruñea

0,7

0,1

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 8


Ondorioz, talde hori osatzen duten bost hiriburuek, guztira, hiruhilekotik hiruhilekorako % 0,7ko hazkundea izan dute batez beste. Bestalde, gainerako euskal hiriburuetan (G-3) afiliatutako enplegu-bolumena ez da ia aldatu azken hiruhilekoan (% 0,1); izan ere, Iruñeak izandako jaitsierak Gasteizen nahiz Donostian erregistratutako gehikuntzak (% 0,6 eta % 0,4, hurrenez hurren) ia-ia baliogabetzen ditu.

KONTRATUAK Lan-kontratazioak goranzko joera mantentzen du: Bilboko biztanleek 2015eko hirugarren hiruhilekoan baino 2.182 kontratu gehiago sinatu dituzte

Uztailetik irailera, 34.658 lan-kontratu sinatu dituzte Bilboko biztanleek. Zifra horrek esan nahi du % 6,7ko gehikuntza egon dela 2015eko hirugarren hiruhilekoarekin erkatuz, 2.182 kontratu gehiago egin baitira. Kontratazioaren sexuen arteko banaketa oso orekatua da (17.455 kontratu izenpetu dituzte emakumeek eta 17.203 gizonek); era berean, bi kolektiboetan bilakaera positiboa ikusi da 2015eko hirugarren hiruhilekoan egindako kontratazioarekin erkatuta: emakumeen artean % 8,1 igo da; gizonen artean, ostera, % 5,4.

kontratuak GUZTIRA  Emakumeak  Gizonak    

16 25 35 45

eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urte eta gehiago dituztenak

 Finkoak  Aldi baterakoak    

Lehen sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak

2016-III.

∆%

34.658 17.455 17.203

6,7 8,1 5,4

6.266 11.082 8.807 8.503

22,4 -1,7 4,6 11,0

2.844 31.814

4,5 6,9

432 3.291 1.458 29.477

12,5 9,6 -2,5 6,8

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (EEZP)

Kontratazioak 25 eta 34 urte bitartekoen artean bakarrik murriztu dira (‒%1,7)

16 eta 24 urte bitartekoen kontratazioak % 22,4 egin du gora 2015eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, guztira, 6.266 kontratu metatu arte. 45 urte baino gehiago dituztenen kontratazioak % 11,0 egin du gora, eta 35 eta 44 urte bitartekoenak, berriz, % 4,6. 25 eta 34 urte bitarteko gazteen kontratazioa, aldiz, % 1,7 jaitsi da; hala ere, izenpetutako kontratu gehienak (11.082) biltzen dituen taldea izaten jarraitzen du.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 9


Sinatutako kontratu berrien denborazkotasunari dagokionez, aldi baterako kontratuak nagusitzen dira nabarmen (% 91,8), eta urtetik urterako % 6,9ko hazkundea izan dute. Kontratu finkoen kopurua 2.844 da, eta urtetik urterako % 4,5eko gehikuntza izan dute hirugarren hiruhilekoan.

Jarduera-sektore guztietan kontratu gehiago erregistratu dira, eraikuntzan salbu

Azkenik, sektoreen araberako banaketak berriz ere jarri du agerian zerbitzuen sektoreak daukan eginkizuna; izan ere, ekainetik irailera sinatutako kontratu guztien % 85,1 sortu ditu (29.477, urtetik urterako % 6,8ko gehikuntza). Horren ostean, kopuru nahiko txikiagoarekin, industria eta energiako jarduerak (3.291), eraikuntza (1.458) eta lehen sektorea kokatzen dira. Aurreko urteko hirugarren hiruhilekoarekin erkatuta, soilik eraikuntza-jarduerei lotutako kontratuek izan dute bilakaera negatiboa (–% 2,5).

ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabeziak % 0,7 egin du behera, ekaineko amaieraren aldean.

Urteko hirugarren hiruhilekoan, Bilbon erregistratutako langabeen kopuruak aurreko hiruhilekoetako bilakaera positiboari eutsi dio. Zehazki, irailean 28.014 enplegueskatzaile egon dira inskribaturik, aurreko hiruhilekoaren amaieran baino % 0,7 gutxiago (211 pertsona gutxiago, kopuru absolututan). Horren haritik, erantsitako grafikoan ikus daitekeenez, esan beharra dago erregistratutako langabeziaren kopurua 28.000 pertsona baino gutxiagokoa izan dela uztailean eta abuztuan, baina irailean, udaren amaierarekin batera, berriz ere gainditu da atalase hori.

Erregistratutako langabezia

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 10


Gazteenen artean, langabeziak % 5,4 egin du gora

Ia 12.000 biztanlek bi urte baino gehiago daramatzate langabezian

Gizonen artean erregistratutako langabezia % 1,7 jaitsi da ekainarekin erkatuta (220 langabe gutxiago); emakumeen langabezia, berriz, 14.975 pertsonakoa da, ia-ia bigarren hiruhilekoaren amaierako zifra bera (+9). Adin-taldeen bilakaera ere desberdina da; izan ere, langabeziak gora egin du 35 urte baino gutxiagoko pertsonen artean, baina adin horretatik aurrerako biztanleen artean murriztu egin da. Gazteenen arteko langabeziak izandako bilakaera negatiboa nabarmendu beharra dago bereziki, hiruhilekotik hiruhilekorako % 5,4ko gehikuntza (+90) izan baitu. Langabeziaren iraupenari dagokionez, datuen arabera, azken hiruhilekoan bakarrik hazi da langabezian 6 hilabete baino gutxiago daramatzan biztanleria (% 10,1), ekainaren amaieran baino 758 pertsona gehiago izan baititu talde horrek. Nolanahi ere, aintzat hartu behar da Bilbon ia 9.500 pertsona dabiltzala enplegua eskatzen orain dela hiru urte baino gehiagotik (hau da, langabezian dagoen biztanleriaren herena); kolektibo hori % 1,8 murriztu da bigarren hiruhilekoaren amaierako datuarekin alderatuta. Kolektibo horri duela bi eta hiru urte bitartean langabezian dauden biztanleak (‒% 6,2 hiruhilekotik hiruhilekora) gehitzen bazaizkio, emaitzak agerian jartzen du Bilboko langabeen % 43 gutxienez bi urtez geroztik lana eskatzeko inskribatuta daudela (guztira, 11.986 pertsona). Langabeziaren iraupenari dagokionez, ikusi da hiribilduko lau pertsonatik hiruk (20.873 pertsona) ez dutela inolako langabezia-prestaziorik kobratzen; horrenbestez, 7.141 langabek bakarrik jasotzen dute prestazioren bat beren egoeragatik.

erregistratutako langabezia

2016-09

GUZTIRA  Emakumeak  Gizonak

28.014 14.975 13.039

-0,7 0,1 -1,7

1.745 5.425 7.291 13.553

5,4 2,6 -2,4 -1,9

8.285 3.443 4.300 2.542 9.444

10,1 -14,3 -1,1 -6,2 -1,8

20.873

0,0

7.141

-2,8

   

16 25 35 45

eta 24 urte bitartekoak eta 34 urte bitartekoak eta 44 urte bitartekoak urte eta gehiago dituztenak

    

6 hilabetera artekoak 6 hilabete eta urte 1 bitartekoak Urte 1 eta 2 bitartekoak 2 eta 3 urte bitartekoak 3 urte baino gehiagokoak

 Ez du langabeziagatiko prestaziorik

jasotzen  Langabeziagatiko prestazioak jasotzen ditu

∆%

Aldakuntza-tasa, 2016ko ekainaren aldean Iturria: EEZP eta Lanbide

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 11


Erreferentziako hiriburuetan, langabeziak bilakaera desberdina izan du

Benchmarking-eko analisiak, erreferentziako hiriburuenak, agerian jarri du erregistratutako langabeziak bilakaera desberdina izan duela 2016ko hirugarren hiruhilekoan. Estatuko hiriburu nagusiei dagokienez (G-5), Madrilek izan du bilakaerarik onena (‒% 0,9), Sevillak (‒% 06), Valentziak (‒% 03) eta Bartzelonak (‒% 0,2) ondoren. Zaragozan, aldiz, erregistratutako langabeziak % 1,4 egin du gora bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Euskal hiriburuetan, berriz, datu hauek erregistratu dira: Bilbon eta Gasteizen langabeziak behera egin du (‒% 0,7 eta ‒% 0,9 hurrenez hurren), baina beherakada hori ez da nahikoa izan Iruñean eta Donostian erregistratutako hazkundeak neutralizatzeko (+% 1,6 eta +% 0,9 hurrenez hurren). Hortaz, G-3 taldeak hiruhilekotik hiruhilekorako aurkako balantzea izan du, % 0,5 hazi baita.

benchmarking-a

2016-09

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa

195.920 79.653 64.153 80.250 46.131 --

-0,9 -0,2 -0,3 -0,6 1,4 -0,1

BILBO

28.014

-0,7

Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko batez bestekoa

18.418 9.283 13.800 --

-0,9 0,9 1,6 0,5

G-9ko batez bestekoa

--

0,0

erregistratutako langabezia

Aldakuntza-tasa, 2015eko ekainaren aldean Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa

BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA Hiribilduko gizon landunen kopurua handitu da, emakume landunena, aldiz, murriztu

EINek egiten duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, 2016ko hirugarren hiruhilekoan 134,6 mila pertsona landun egon dira Bilbon; horrek esan nahi du % 0,7ko hazkundea egon dela urteko bigarren hiruhilekoaren aldean, 1.000 pertsona gehiago kopuru absolututan. Hazkunde hori gizonezko landunen kopuruak gora (% 2,3, +1.500) egin duelako gertatu da; izan ere, emakumezko landunen kolektiboak % 0,9 egin du behera azken hiruhilekoan. Adierazitako guztiaren ondorioz, enplegu-tasa % 46,54koa izan da, eta mantendu egin da bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 12


Biztanleria aktiboa, landunak eta langabeak

Jarduera-sektoreen araberako okupazioaren azterketak bilakaera desberdina jartzen du agerian: industria-sektorean gora egin du (+% 9,9), eraikuntzan mantendu da (% 0,0) eta zerbitzuen sektorean behera egin du (–% 0,5), baita lehen sektorean ere (–% 33,3). Edonola ere, komeni da kopuruak ere kontuan hartzea. Izan ere, zerbitzuen sektorean 109,7 landun daude, besteak beste, industrian (16,7 mila) edo eraikuntzan (7,9 mila) baino askoz gehiago.

Langabeen kopuruak ere gora egin du, eta aurreko hiruhilekoetan izan duen beheranzko joera amaitu da. Hain zuzen, Bilbon gutxi gorabehera 28,1 mila biztanle langabezian daudela kalkulatu da, hots, kopuruak %18,6 egin du gora (4.4000 langabe gehiago daude) hiruhilekotik hiruhilekora. Langabezia-tasa, berriz, 2,2 puntu hazi da, % 17,29 batez beste.

Emakume langabeen biztanleriak nabarmen egin du gora, guztira % 18,55eko langabezia dagoela kalkulatu da

Sexuari erreparatuz gero, langabeziaren bilakaeran gehikuntza nabarmena izan da, 4.8000 emakume langabe gehiago daude azken hiruhilekoan. Gizonen langabeziak, ordea, behera egin du, %3,7, hau da, kopuru absolututan 500 gizon langabe gutxiago daude. Hori dela eta, gizonen langabezia-tasa (%16,0) ia ez da aldatu azken hiruhilekoan; emakumeenena, aldiz, % 13,31tik % 15,55era handitu da.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 13


biztanleria aktiboa Biztanle aktiboak (milakotan)  Biztanle landunak

(milakotan) Industria Eraikuntza Zerbitzuak  Langabeak (milakotan)

Langabezia-tasa (%)

2016-I.

2016-II.

2016-III.

∆%

163,0

157,3

162,7

3,4

137,8

133,6

134,6

0,7

12,5 9,3 116,0

15,2 7,9 110,2

16,7 7,9 109,7

9,9 0,0 -0,5

25,2

23,7

28,1

18,6

15,44

15,09

17,29

2,2*

Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. * portzentaje-puntuak Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 14


Merkataritza Bizkaiko merkataritzasektoreko salmenten indizeak % 6,7 egin du gora

Aurreko urteko aldi beraren aldean, Bizkaiko merkataritza-salmentak % 6,7 gehitu dira 2016ko bigarren hiruhilekoan. Gehikuntza hori nabarmenki da aurreko aldietan erregistratutakoak baino handiagoa. Hazkundea aztertutako hiru jarduera-azpisektoreek bilakaera positiboa izan dutelako gertatu da. Hain zuzen, ibilgailuen salmentak eta konponketak % 13,9 hazi dira, handizkakoen merkataritza, % 6,1 eta txikizkakoa % 5,5 (gasolina-zerbitzuguneen eragina kendu eta gero). Era berean, txikizkako merkataritzari buruzko analisiak salmenten dinamismoa erakutsi du; izan ere, elikagaien sektorean urte arteko % 7,8ko hazkundea izan du eta gainerako zerbitzuetan %4koa. Azpimarratu beharra dago bi kasu horiek joerari eutsi diotela: elikagaien sektoreko salmentek gora egin dute laugarren hiruhilekoz jarraian, gainerako zerbitzuetakoek, berriz, hamaika hilabetez jarraian.

Enplegua aurreko hiruhilekoetan baino gutxiago hazi da

Bizkaiko merkataritza-sektorean dauden landunen indizeari dagokionez, pixka bat hazi da (% 0,2) urteko bigarren hiruhilekoan. Datu hori positiboa bada ere, azken hiruhilekoetako beheranzko hazkundeko joera mantendu da (2015eko laugarren hiruhilekoan % 1,2 izan zen eta 2016ko lehenengoan % 0,5).

merkataritza

2015-IV.

2016-I.

2016-II.

(Urtetik urterako aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK

1,7

1,2

6,7

Motordun ibilgailuen salmenta/konp.

7,8

7,9

13,9

Handizkako merkataritza

1,0

-0,3

6,1

Txikizkako merkataritza*  Elikagaiak  Gainerako produktuak

3,1 3,3 3,0

4,1 7,2 2,2

5,5 7,8 4,0

1,2

0,5

0,2

LANDUNAK

*Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. 2010eko oinarria Iturria: Eustat

La matriculación de Matrikulazioan beherakada izan vehículos setxikia contrae da. da levemente

Beste alde batetik, 2016ko hirugarren hiruhilekoan, guztira, 4.450 ibilgailu matrikulatu dira Bizkaian, beraz, urtetik urterakoa % 0,2 jaitsi da, hamahiru hiruhilekoz jarraian aldakuntza positiboak izan ondoren. Beherakada hori enpresen eta bestelakoen ibilgailuen matrikulazioak behera egin duelako gertatu da (1.242, ‒% 3,1); izan ere, partikularren ibilgailuen matrikulazioak (3.208 guztira) % 1,0 egin du gora 2015eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 15


ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA  Partikularrak  Enpresak eta bestelakoak

2016-III. 4.450 3.208 1.242

∆% -0,2 1,0 -3,1

Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Faconauto

Merkataritza enpresetako afiliazioa pixka bat murriztu da Bilbon

Merkataritza-jardueraren ahulezia berriz azaleratu da merkataritza-enpresen afiliazioaren bilakaera aztertzean, hori % 0,3 murriztu baita 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean (64 afiliatu gutxiago daude). Emaitza, batez ere, handizkako merkataritzaren azpisektoreak izan duen afiliazio galeraren ondorioz gertatu da (‒70). Izan ere, txikizkako merkataritza bere horretan mantendu da (‒3) eta ibilgailuen konponketa eta merkataritza azpisektorean bederatzi afiliatu gehiago daude.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 16


Turismoa Bilboko hotel-eskariaren goranzko joera mantendu da hirugarren hiruhilekoan...

Hiribilduko hotelen sareak, guztira, 561.099 ostatu-gau erregistratu ditu 2016ko hirugarren hiruhilekoan, hots, %6,3ko gehikuntza 2015eko hiruhileko berarekin erkatuz gero (33.401 ostatu-gau gehiago termino absolututan). Hileko azterketak agerian jarri du dinamismoa partekatua dela, eta urtetik urterako hazkundeak izan dituela uztailean, abuztuan eta irailean, % 5,1, % 5,9 eta % 8,3koak hurrenez hurren. Hotelen kategoriei erreparatuz gero, kategoria handieneko establezimenduetan erregistratu dira (3, 4 eta 5 izarrekoak) ostatu-gauen hiru laurden (443.954), eta, horrenbestez, urtetik urterako % 5,4ko hazkundea izan dute batez beste. Aldiz, 3 izar baino gutxiago dituzten hoteletako ostatu gauen kasuan, % 10 hazi dira eta, guztira, 117.145 erregistro egin dira.

turismoa

2016-III.

∆%

561.099 443.954

6,3 5,4

117.145

10,0

 Atzerritarrak

289.953 271.146

9,8 2,8

BIDAIARIAK  Estatukoak  Atzerritarrak

279.004 140.866 138.138

7,3 13,8 1,5

2,01

-0,9

OSTATU-GAUAK  3 izarreko eta gehiagoko hotelak  3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatuetxeak  Estatukoak

BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Eustat

Bidaiarien sarreretan, balantzea hobea izan da (% 7,3) uztailetik irailera 279.004 turistek hartu baitute ostatua: 2015eko hirugarren hiruhilekoan baino 19.082 gehiago. Horrenbestez, Bilboko hotel-sareko egonaldia, batez beste, % 0,9 murriztu da 2,01 egunera iritsi arte. Estatuko ratioa (2,06 egun) atzerriko turistenena baino pixka bat altuagoa da (1,96 egun).

…batik bat, estatuko turismoaren dinamismoari esker

Izan ere, estatuko hotel-eskariak atzerrikoak baino joera hobea ageri du, sarrerei (% 13,8, atzerrikoen % 1,5en aldean) nahiz ostatu-gauei dagokienez (% 9,8, atzerrikoen % 2,8ren aldean).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 17


Ostatu-gauen kopuruak gora egin du erreferentziako hiriburu guztietan

Hoteletako ostatu-gauei dagokienez, egindako azterketaren arabera, hotelen jarduera, oro har, hazi egin da 2016ko hirugarren hiruhilekoan. Hain zuzen ere, estatuko bost hiriburu nagusien taldean (G-5), hoteletako ostatu-gauek % 7,1 egin dute gora 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean; banakako azterketan hazkunde desberdinak izan dituzte hiri horiek: adibidez, Madrilek % 2,8ko hazkundea izan du, eta Zaragozak, berriz, % 18,4koa.

Euskal hiriburuen taldeko (G-3) ostatu-gauei dagokienez, % 5,5 hazi dira batez beste. Kasu horretan, Gasteizeko hoteletako datuak dira onenak (% 8,3), ondoren Donostiakoak (% 4,5) eta IruĂąekoak (% 3,7).

benchmarking-a hoteletako ostatu-gauak

2016-III.

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa (hiriak)

4.596.730 5.899.032 1.241.847 1.266.533 479.037 --

2,6 3,1 5,0 5,4 19,5 7,1

BILBO Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko batez bestekoa (hiriak)

561.099 186.435 433.210 207.381 --

6,3 8,3 4,5 4,2 5,5

G-9ko batez bestekoa (hiriak)

--

6,5

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta Iturria: Eustat eta EIN

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 18


Garraioa ITSAS GARRAIOA Bilboko Portuko salgaien trafikoko beheranzko joera finkatu da

Uztailetik abuztura Bilboko Portuko salgaien trafikoan 5.012 mila tona garraiatu dira, hau da, 2015eko aldi berean baino % 18,0 gutxiago (1.098 mila tona gutxiago kopuru absolututan). Bada, 2016ko lehen zortzi hiletan portuan egon den trafikoa % 6,8 murriztu da aurreko urteko aldi berarekin erkatuz gero.

Balantzea negatiboa da kontuan hartu diren salgai-mota guztiei dagokienez. Esaterako, solteko salgai likidoek urtetik urterako beherakada izan dute (% 21,0), guztira, 2.895 mila tona garraiatu dira (hots, Bilboko Portuko salgaien trafikoko % 57,8). Oro har, 1.518 mila tona garraiatu dira guztira (portuko trafikoko % 30,3), hau da, % 5,5 egin du atzera. Solteko salgai solidoek % 22,6ko beherakada izan dute, 573,6 mila tonara iritsi arte.

Salgaien itsas garraioa

Edukiontzietan garraiatutako salgaiak (1.016 mila tona) % 7,6 murriztu dira 2015eko uztailetik abuztura metatu zen kopuruarekin alderatuz gero. Kopuru absolututan, 84,3 mila tona gutxiago garraiatu dira. Guztira 97.730 edukiontzi (TEU) higitu dira, beraz, urtetik urterako beherakada % 8,4 izan da.

Azkenik, aipatu beharra dago uztailetik abuztura Bilboko Portuan 446 merkataritza-ontzi jardun dutela, hots, 2015eko bihileko berean baino 61 gutxiago (‒% 12).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 19


AIREKO GARRAIOA Aireko trafikoa % 5,1 hazi da, nazioarteko hegaldien dinamismo indartsua dela eta

Loiuko aireportuko trafikoan, 2016ko hirugarren hiruhilekoan, guztira 1.409.214 bidaiari izan dira. Horrek esan nahi du urtetik urterako hazkundea % 5,1ekoa izan dela, zehazki, 68.794 bidaiari gehiago izan direlako 2015eko uztailetik irailera izandakoekin alderatuta. Trafikoak gora egin du uztailean (% 6,9) abuztuan, (% 3,3) nahiz irailean (% 5,2).

Hegaldi-motei dagokienez, merkataritza-hegaldiak dira nagusi, Loiuko aireportuko ia bidaiari guztiek (% 99,8) horrelako hegaldiak hartzen dituzte. Merkataritza-hegaldien barruan, % 51,6 estatu-mailakoak dira (725.349) eta % 48,4 nazioartekoak (680.448). Hain zuzen, azken horiek izan dute bilakaerarik onena (% 9,8, estatu-mailakoen %1,7ren aldean).

Hirugarren hiruhilekoan 12.821 hegaldi izan dira, hau da, % 2,9 hazi dira 2015eko aldi berarekin erkatuta (360 hegaldi gehiago).

aireko garraioa

2015-III.

2016-III.

BIDAIARIAK (kop.) Hegaldi komertzialetan:  Nazionalak  Nazioartekoak

1.340.420

1.409.214

5,1

713.460 619.913

725.349 680.448

1,7 9,8

12.461

12.821

2,9

HEGALDIAK (kop.)

∆%

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Aena

Euskal hiriburuen artean, Bilbon baino ez da hazi bidaiarien aireko trafikoa

Erreferentziako aireportuetako bidaiari-fluxuak alde nabarmenak ditu 2015eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. G-5eko lau aireportuk, berriz, aldaketa positiboa izan dute; soilik Zaragozak galdu ditu bidaiariak (‒% 6,7). Hala ere, Madrileko (% 6,2), Bartzelonako (% 8,7), Valentziako (% 14,4) eta Sevillako (% 3,4) bidaiarien aireko trafikoaren igoerari esker, guztira taldeko trafikoak gora egin du, % 7,6 zehazki.

Gainerako euskal hiriburuek (G-3 taldea), berriz, bidaiarien % 1,9 galdu dituzte. Bananbanan aztertuz gero, Gasteizen trafikoak % 11,5 egin du behera, Iruñean % 2,9 eta Donostian % 0,7.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 20


benchmarking-a aireportuetako bidaiariak

2016-III.

∆%

Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua

14.310.049 13.729.608 1.875.296 1.248.957 128.177 ..

6,2 8,7 14,4 3,4 -6,7 7,6

BILBO

1.409.214

5,1

Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko metatua

3.525 67.350 39.758 ..

-11,5 -0,7 -2,9 -1,9

G-9ko metatua

..

12,3

Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Aena

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 21


Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA Bizkaiko ekonomiaren hazkunde-erritmoa mantendu da

Bizkaiko Barne Produktu Gordina, urtetik urterakoan, % 3,2 hazi da 2016ko bigarren hiruhilekoan, hau da, euskal ekonomiak aldi berean izandako hazkunde bera izan du.

Erantsitako grafikoko datuen arabera, Bizkaiko ekonomiak hoberako joera jarraitua mantendu du 2014ko hasieratik. Urtetik urterako hazkunde-tartea % 0,1 eta % 3,3 artean dago. Azken portzentaje hori urte honetako lehen hiruhilekoan lortu zen, eta bigarren hiruhilekoan ia-ia mantendu da.

Urtetik urterako aldaketari dagokionez, Bizkaiko ekonomiak % 0,9 egin du gora 2016ko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuz gero; beraz, aurreko hiruhilekoko hazkundeerritmo bera izan du.

Bizkaiko BPGd-a

INDUSTRIA Bizkaiko industriako produkzio-indizea berriz jaitsi da

Industriako produkzio-indizeak Bizkaian urtetik urterako beherakada izan du uztailetik abuztura bitarteko bihilekoan, % 3,2koa hain zuzen, eta, beraz, aurreko hiruhilekoan hasi zen joera negatiboari eutsi dio.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 22


Emaitza hori energia-, gas- eta ur-industrietako nahiz erauzketa-industrietako produkzioan egondako jaitsieraren ondoriozkoa da (–% 28,6 eta –% 11,4, hurrenez hurren). Manufaktura-produkzioaren bilakaera egonkor mantendu da (% 0,4).

industria

2016-I.

2016-II.

2016-III.*

(Urtetik urterako aldakuntza-tasa, %)

Produkzio-indizea  Manufaktura-industria  Energia, gasa eta ura  Erauzketa-industriak

2,6 4,2 -7,6 -36,6

-2,7 -1,4 -14,0 -22,4

-3,2 0,4 -28,6 -11,4

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak Erreferentziako aldiko agregazio-indizearen urte arteko aldakuntza *Hirugarren hiruhilekoko datuak, uztailari eta abuztuari dagozkionak Iturria: Eustat

ZERBITZUAK Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmentaindize orokorrak joera positiboa mantendu du

Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmenta-indize orokorrak gora egin du bederatzigarren hiruhilekoz jarraian, eta 2016ko bigarren hiruhilekoaren amaieran urtetik urterako % 5,4ko gehikuntza egon da. Arestian adierazi den bezala, merkataritza-jardueren salmentak % 6,7 hazi dira aurreko urteko aldi berarekin erkatuta; gainerako zerbitzuen salmentak, berriz, % 4,0 hazi dira.

Zerbitzuen salmentak

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 23


Jarduera-adarren araberako banaketari esker, oro har joera positiboa dagoela ikusi da, haatik, garraio- eta biltegiratze-enpresek % 1,2ko beherakada izan dute. Gainerako jarduerei dagokienez, nabarmena da administrazio-jardueretako eta zerbitzu osagarrietako salmenten gehikuntza (% 10,4). Izan ere, alde handia dago horietan eta beste zerbitzu batzuetan erregistratu diren igoeren artean. Besteak beste, honako hauetan izan dira hazkundeak: ostalaritza (% 6,7), jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak (% 6,6) eta informazioari eta komunikazioari lotutako jarduerak (% 3,7).

Bizkaiko zerbitzuen sektoreko landunen indizeak aurreko hiruhileko hazkunde-erritmoari eutsi dio (% 1,8). Beraz, hirugarren sektoreko enpleguak urtetik urterako aldaketa positiboa ageri izan du seigarren hiruhilekoz jarraian. Emaitza hori, batik bat, “beste zerbitzu batzuk” epigrafeko enpleguak izandako gehikuntzaren ondoriozkoa da (% 2,6). Izan ere, merkataritza-sektorean oso gutxi hazi da (% 0,2).

Zerbitzuak

2016-I.

2016-II.

(Urtetik urterako aldakuntza-tasa, %)

Zerbitzuak guztira Merkataritza Beste zerbitzu batzuk  Garraioa eta biltegiratzea  Ostalaritza  Informazioa eta komunikazioak  Jard. profesionalak, zientifikoak eta teknikoak  Jard. administratiboak eta zerbitzu osagarriak

3,6

5,4

1,2

6,7

6,9 1,7 14,0 5,5 12,1 3,1

4,0 -1,2 6,7 3,7 6,6 10,4

1,8 0,5 2,2

1,8 0,2 2,6

Landunen indizea Zerbitzuak  Merkataritza  Beste zerbitzu batzuk Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak Iturria: Eustat

Landunen indizearen hazkundea bat dator hiribilduko zerbitzu-enpresetako afiliatuek izandako bilakaerarekin. Urteko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, 149.841 afiliatu zeuden. Hots, urtetik urterako hazkundea % 2,0 izan da (2015eko irailean baino 2.972 afiliatu gehiago). Jarduera-adarren arabera, portzentaje-gehikuntzarik handienak ostatu-jardueretan (%12,7), administrazio jardueretan eta zerbitzu osagarrietan (% 6,4) eta informazio- eta komunikazio-zerbitzuetan (% 6,0) izan dira. Beste jarduera batzuk, aldiz, beherakada izan dute 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, hala nola higiezinen jarduerek (‒% 13,6), garraio- eta biltegiratze-jarduerek (‒% 2,5) eta finantza- eta aseguru-zerbitzuek (‒% 1,9).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 24


KANPO MERKATARITZA

Osagai energetikoaren ondorioz, Bizkaiko esportazioek % 23,9 egin dute behera

Uztailetik abuztura bitarteko bihilekoan, Bizkaiko lurraldeko esportazioek beherako joerari eutsi diote, 2015eko bigarren hiruhilekoan agertu zena, eta urtetik urterako uzkurdura izan dute, % 23,9koa; hortaz, 1.234,1 milioi euroko balio metatua jo dute. Inportazioek joera bera azaldu dute (‒% 26,6) eta, guztira, 1.367,2 euro metatu dituzte. Hala, Bizkaiko merkataritza-saldo defizitarioa mantendu da, 133,1 milioi euroan; kanpo-estaldura % 90,3koa da.

Produktu energetikoen kanpo merkataritzak duen eragina alde batera uzten bada, balantzea ez da hain negatiboa esportazioei (‒% 6,3) zein inportazioei (‒%4,1) dagokienez. Horrenbestez, merkataritza-balantza ez energetikoa positiboa izan da bihilekoaren amaieran (165,9 milioi euro); kanpo-estalduraren tasa % 119,7 da.

kanpo merkataritza

2016-II.

2016-III.

(Urtetik urterako aldakuntza-tasa, %)

Esportazioak guztira Energetikoak ez diren esportazioak

-14,5 -3,5

-23,9 -6,3

Inportazioak guztira

-18,2

-26,6

Energetikoak ez diren inportazioak

-0,4

-4,1 (Partaidetza-ratioa, %)

energetikoak ez diren esport. % / esport. guztiak energetikoak ez diren inport. % / inport. guztiak

78,5

81,6

61,5

61,5

Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2016ko hirugarren hiruhilekoa, uztaila-abuztuari dagokiona Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 25


Ekonomia-jarduerak Ekonomia-jardueretarako 39.323 lizentzia Bilbon

Bilbon, 2016ko hirugarren hiruhilekoan, ekonomia-jardueretarako, guztira, 39.323 lizentzia aktibo zeuden, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 697 lizentzia garbi gehiago (urtetik urterako +% 1,8). Hiruhilekotik hiruhileko balantzea ere positiboa da, baina txikia (+92, +% 0,2).

Nabarmena da enpresa-jardueren nagusitasuna, horiei dagozkien 29.421 lizentziek hiribilduan aktibo dauden lizentzia guztien % 74,8 egiten baitute. Jarduera profesionalei dagokienez, 9.540 lizentzia daude (lizentzia guztien % 24,3), eta artistikoen kasuan, 362 dira, hau da, lizentzia guztien % 1 baino gutxiago.

Enpresa-jardueretarako (+%1,7; +490) eta jarduera profesionaletarako (+% 1,8; +168) lizentzien portzentaje-gehikuntzak batez bestekoaren antzekoak izan dira 2015eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz gero. Jarduera artistikoetarako lizentziek, aldiz, % 12,1eko hazkundea izan dute urtetik urterakoan; hala ere, kopuru absolututan, bakarrik 39 lizentzia gehiago dira.

Ekonomia-jarduerak

Zerbitzuen sektoreari atxikitako enpresa-lizentziak nagusi dira (25.322); urtetik urterako % 1,5eko gehikuntza izan dute. Eraikuntzan 2.690 lizentzia daude eta, beraz, %5,6 hazi da orain dela urtebeteko zenbatekoaren aldean; industrian, berriz, 1.409 lizentzia eman dira, hots, % 1,3 egin du behera. Datuen arabera, hiru sektoreek eutsi diote aurreko hiruhilekoko joerari, baina aldaketa txikiagoekin (% 0,3, % 1,2 eta ‒% 0,4, hurrenez hurren).

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 26


Zerbitzuetako jarduera-azpisektore nagusietan ez da aldaketa nabarmenik antzeman aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Zehazki, zenbait sektoretako jarduera-lizentziak murriztu egin dira, esaterako, merkataritza-sektorekoak (‒% 0,4) eta finantza- eta aseguru-zerbitzuetakoak (‒% 0,1); beste sektore batzuetako lizentziek, berriz, bilakaera positiboa izan dute, hain zuzen ere, ostalaritzako (+% 1,5), higiezin jardueretako (+% 0,8) eta enpresei zerbitzuak emateko (+% 0,6) lizentziek.

∆%

Jarduerak

2016-II.

2016-III.

Urtetik urterako aldaketa

Hiru hilekotik hiruhilekorako aldaketa

Ekonomia-jarduerak

39.231

39.323

1,8

0,2

Enpresa-jarduerak

29.317

29.421

1,7

0,4

1.415 2.658 25.244

1.409 2.690 25.322

-1,3 5,6 1,5

-0,4 1,2 0,3

9.568

9.540

1,8

-0,3

346

362

12,1

4,6

Industria Eraikuntza Zerbitzuak Jarduera profesionalak Jarduera artistikoak

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)

SOZIETATE BERRIAK Sozietate berrien eraketa murriztu egin da, % 17,4 aurreko hiruhilekoaren aldean

Bilbon, 2016ko lehenengo hiruhilekoan 152 merkataritza-sozietate berri eratu dira. Horrek % 17,4ko beherakada dakar urteko bigarren hiruhilekoaren aldean (kopuru absolututan, 32 sozietate gutxiago eratu dira). Urtetik urterako bilakaerari dagokionez, eta udan enpresak eratzeko erritmoaren dezelerazioarekin batera urtero errepikatu ohi denez, sozietate berrien eraketak gora egin du, % 7,8 hain zuen (iaz baino 11 sozietate berri gehiago). Uztailetik irailera eratu diren sozietate berrien % 87,5 zerbitzuen sektoreari atxikita daude (133 sozietate berri), % 10,5, eraikuntzari eta % 2, industria- eta energiasektoreari (3). Hala ere, aipatu beharra dago sektore guztietan jaitsiera erregistratu dela sozietate berrien eraketari dagokionez. Zerbitzuen sektorean, honela banatzen dira eratu diren sozietate berriak: % 29,3 merkataritza-azpisektoreari atxikita daude; % 26,3, higiezinen jarduerei eta enpresei zerbitzuak emateari; % 10,5, finantza-bitartekaritzako jarduerei; % 7,5, ostalaritzari; eta % 6,8 garraio- eta biltegiratze-zerbitzuei eta komunikazio-zerbitzuei.

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 27


Merkataritza-sozietate berriak

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 28


2016KO III. HIRUHILEKOA

ADIERAZLEAK Azken datua

Urtetik urterako Δ (%)

Aldia

LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)*

162,7

-2,1

III. hiruhilekoa

Landunak (milakotan)*

134,6

-0,3

III. hiruhilekoa

Langabeak (milakotan)*

28,1

-9,6

III. hiruhilekoa

17,29

1,45pp

III. hiruhilekoa

28.014

-5,3

Iraila

167.098

1,7

Iraila

34.658

6,7

III. hiruhilekoa

20.364

-0,3

Iraila

103,9

0,4

Iraila

Ostatu-gauak (kop.)

561.099

6,3

III. hiruhilekoa

Bidaiariak (kop.)

279.004

7,3

III. hiruhilekoa

2,01

-0,9

III. hiruhilekoa

5.011,9

-18,0

Uztaila-abuztua

1.409.21 4

5,1

III. hiruhilekoa

39.323

1,8

III. hiruhilekoa

85,9

-3,2

Uztaila-abuztua

152

7,8

III. hiruhilekoa

Langabezia-tasa (%)* Erregistratutako langabeak (pertsona kop.)* Afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)*

MERKATARITZA Afiliatuak Kontsumo-prezioak (indizea)**

TURISMOA

Batez besteko egonaldia (ostatugauak / bidaiaria) GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (mila tonatan) Bidaiarien aireko garraioa

ENPRESA-JARDUERA Enpresa-jardueretarako lizentziak Industria-produkzioa (indizea)** Merkataritza-sozietate berriak (kop.)

* Bilboko biztanleak ** Bizkaiari dagokion adierazlea- Industria-produkzioaren indizearen bilakaera, erreferentziako aldiaren indize erantsia oinarri hartuta Iturria: geuk egin dugu Eustaten, EEZPren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren, EIN-en, Estatuko Portuen eta Aenaren datuak erabilita

Hiruhileko koiuntura ‒ 2016ko III. hiruhilekoa 29


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.